azoka erraldoian imanol garcia landa · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta...

8
Irazustabarrena eta Murua, txapeldun Emakumea Pilotariko finalak jokatu dira Tolosako Beotibarren eta lehen mailako txapela eskuratu du Murua altzotarrak; bigarren mailan Ontsalo alegiarrak lortu du garaipena // 3 ZIZURKIL ELIKAGAI BANKUAREN BANAKETA BEREZIA // 4 TOLOSA AZOKA ERRALDOIAN Ohiko larunbatetako azokak itxura berria izan zuen larunbatean, eta sariak ere banatu zituzten; urtea amaitzeko Gabonetako Azoka Berezia zen, eta jende asko gerturatu zen herrian zehar jarritako gune ezberdinetako postuetara // 5 IMANOL GARCIA LANDA «Casa Julianen ikasi nuen bezala prestatzen dut txuleta parrilan» JOSEAN URIARTE PARRILEROA Josean Uriarte Txaraman jaio bazen ere, 28 urte daramatza Madrilen bizitzen; Bernabeu estadioko jatetxe batean egiten du lan // 3 ASTEAZKENA 2017/12/27 5. urtea, 792. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Finalak jokatu zituzten pilotariak, podiumean, garaikurrekin. I.G.L.

Upload: others

Post on 24-Aug-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: AZOKA ERRALDOIAN IMANOL GARCIA LANDA · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiarenaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan

Irazustabarrenaeta Murua,txapeldunEmakumea Pilotariko finalak jokatu diraTolosako Beotibarren eta lehen mailako txapela eskuratu du Murua altzotarrak; bigarrenmailan Ontsalo alegiarrak lortu du garaipena //3

ZIZURKILELIKAGAI BANKUAREN BANAKETA BEREZIA //4

TOLOSAAZOKA ERRALDOIANOhiko larunbatetako azokak itxura berria izan zuen larunbatean, eta sariak erebanatu zituzten; urtea amaitzeko Gabonetako Azoka Berezia zen, eta jendeasko gerturatu zen herrian zehar jarritako gune ezberdinetako postuetara //5

IMAN

OL GA

RCIA

LAND

A

«Casa Julianen ikasi nuen bezala prestatzendut txuleta parrilan»JOSEAN URIARTE PARRILEROA

Josean Uriarte Txaraman jaio bazen ere, 28 urte daramatza Madrilen bizitzen; Bernabeuestadioko jatetxe batean egiten du lan //3

ASTEAZKENA2017/12/27

5. urtea, 792. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Finalak jokatu zituzten pilotariak, podiumean, garaikurrekin. I.G.L.

Page 2: AZOKA ERRALDOIAN IMANOL GARCIA LANDA · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiarenaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan

Txapartegirentortura salaketariburuzkoinformazioaeskatu du NBEkEspainiako estatuak hartutako neurrieiburuzko txostena jaso ondoren, NBEkoTorturaren Aurkako Batzordeakinformazio osagarria eskatu du

Erredakzioa Asteasu

NBEren Torturaren Aurkako Ba-tzordeak (CAT) egindako go-mendioak betetzeko Espainiakoestatuak hartutako neurrien in-guruko informazioa jaso etagero, batzordeak uste du neu-rriak ez direla inplementatu etainformazio osagarria eskatu dio,tartean, Nekane Txapartegi aste-asuarraren tortura salaketareningurukoa. Inkomunikazio egoeran ema-

ten diren atxiloketa eta oinarriz-ko berme legalen, etorkinakbehin-behinean hartzeko zen-troen, isolamendu erregimena-ren eta poliziak egiten duen in-darraren gehiegizko erabilera-ren inguruan egin zituengomendioak NBEko TorturarenAurkako Batzordeak. Gomendiohoriei buruz Espainiako esta-tuak 2015eko maiatzean eman-dako informazioa eskertzen dubatzordeak, baino uste du go-mendioak ez direla erabat bete,eta informazio eguneratua eska-tu die arduradunei.Zehazki esateko, txostenaren

25. paragrafoan, Txapartegirenkasuaren inguruan egin direnikerketen inguruko informazioa

eskatu dio Espainiako estatuariNBEk, «bere atxiloketaren une-an Txapartegik egindako torturasalaketak eta ikerketaren emai-tzak zein izan diren» argitzeko.Puntu horretan bertan beste

hainbat kasuren inguruko infor-mazio zabalagoa ere eskatu dutebatzordeko kideek, besteak bes-te, 2012ko apirilean Ertzaintza-ren gomazko pilota batek bu-ruan jo ondoren hil zen Iñigo Ca-bacasen kasuaz. TorturarenAurkako Batzordeak gehiago ja-kin nahi du, baita ere, preso ze-goen bitartean hildako RachidaEl Mehadiren heriotzaz, edo Ta-rragonako erietxe batean zegoe-la Mossos d´Esquadrek JuanJose Gabarriri emandako tra-tuaz.

Mendiluzekeskuratu duZarauzko KoplaTxapelketakozintzarria

Erredakzioa Irura

Astebetean bi buruz buruko jo-katu ditu Aitor Mendiluze ber-tsolari irurarrak: hilaren 17an,BECeko pabiloi jendetsuaren au-rrean, Bertsolari Txapelketa Na-gusiko finalean, eta hilaren 22anZarauzko Putzuzuloko oholtzagainean, XI. Kopla Txapelketan.Lehen saiakeran Maialen Lujan-biok jantzi zuen txapela, bainabigarrenean ez zuen hutsik egineta garaipena bereganatu zuen.Txapelik ez zuen jantzi, ordea:koplazaleen zintzarri preziatuabaizik.Hamar bertsolarik parte hartu

zuten festa giroko lehian: Ando-ni Egaña, German Urteaga, Xa-bier Arriaga Txiplas, Julio Soto,Oihane Perea, Danel Olano,Maddalen Arzallus, Miren Arte-txe, Nerea Ibarzabal eta AitorMendiluze bera. Mendiluze etaSoto sailkatu ziren azken txan-parako, eta bertaratutakoek iru-rarrari eman zioten txapeldunizatearen ohorea.

Nekane Txapartegi. ATARIA

Lan eskaintza

Kamioi gidaria.Esperientziadun ka-mioi gidaria behar dugu. C+E gida-baimenak eta CAP-a duena. Euska-raz jakitea baloratuko da. Interesaduenak deitu 603770224 zenbakira.

IRAGARKI LABURRAK

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko abenduaren 27a

OKUPAZIO EGUNATolosako Bonberenean Okupazio Eguna ospatu zuten larun-batean. Kalejirarekin hasi zuten eta ondoren bazkaria etaafaria izan zituzten Bonberenean bertan. I.G.L.

'Go!azen' obrarakosarrerak salgaiAMASA-VILLABONA // Go!azenantzezlana martxoaren 10eaneta 11n izango da Gurea antzo-kian. Saldu dira jada martxoaren11ko bi emanaldietarako Villabo-nan salgai jarritako sarrera guz-tiak. Oraindik ere geratzen dira,10eko bi emanaldietakoak, 10euroan, Amasa kafetegian etaBasajaun liburudendan.

Urte Berriari ongietorria LoatzonAMASA-VILLABONA // Datorrenastelehenerako Loatzoko irteeraantolatu dute Aizkardi mendi el-kartekoek Urte Berriari ongi eto-rria emateko. Irteera 08:30eanizango da Olaederra kiroldegi-tik.

Segoretxe ustiatzekodeialdia egin duteALTZO // Udalak Altzo MuñokoSegoretxe taberna, denda eta in-formazioa emateko zerbitzuaemango lukeen pertsona edo en-presa aurkitzeko deialdia egindu, horretarako baldintzen ple-gua onartuz. Kontratuaren irau-pena urtebetekoa da, eta urteroluzatu ahal izango da 3 urtekomugarekin. Udalari ordaindubeharreko zenbatekoa 50 eurohileko izango da (BEZa barne),eta kopuru hori hobetu daiteke.Dokumentazioa eta informazioaaltzoko udaletxean eskuratudaiteke (urtarrilaren 7a arte itxi-ta dago) edota www.altzo.eushelbidean. Eskaintzen edo partehartzeko eskabideak aurkeztekoepea urtarrilaren 17ko 14:00etanbukatzen da.

Urepeleelkarteak XIV. UrteurrenFesta ospatukodu larunbatean

Erredakzioa Berastegi

Urepele Elkartearen XIV. Urteu-rren Festa ospatuko dute hilaren30ean, larunbatean. Hasteko,08:30ean Urepelera mendi irtee-ra egingo dute. Ondoren,12:00etan herri poteoa izangodute, eta bazkaldu eta gero,18:00etan, Mirari Martiarenarenbakarrizketa egongo da.20:00etan izango dute mokadu-txoa jateko tartea eta eguna Gu-reran eta Trapalla taldeen kon-tzertuekin amaituko dute. TXERRI FESTA

Abaltzisketan Txerri Festa izan zuten larunbatean. Txerriaprestatu zuten burruntzian eta ondoren zatiak banatu zizkie-ten herritarrei. Amaia Agirre eta Julio Soto bertsolariak izanziren giroa alaitzen. Bestalde, Aitor Muruari eman zioten le-henengo aldiz banatu den Txalburu saria, herritarrek horrelaerabakita. Horrez gain, Larrunarri elkarteak antolatutakomus txapelketa ere egin zuten. ARANTXA TOLOSA

Page 3: AZOKA ERRALDOIAN IMANOL GARCIA LANDA · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiarenaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan

Joxemi Saizar Leaburu-Txarama

Jose Antonio Uriarte Urruzola(Txarama 1965) parrileroa daMadrilgo Bernabeu estadioko ja-tetxe batean. Guztira 28 urte da-ramatza Espainiako hiriburuan,aurrena Casa Julianen eta orainLa Esquina erretegian. Tolosakoestilora prestatzen du txuleta.Madrilen ondo bizi arren, gustu-ra etortzen da tarteka Euskal He-rrira.Nola sartu zinen sukaldemunduan?Ikasteko gogo handirik ez neu-kan eta 18 urterekin Tolosako JVpubean hasi nintzen lanean ka-marero gisa. Han Casa Julianekobazkideak ibiltzen ziren asko etaMadrilen erretegia irekitzeko as-motan zebiltzan. Parrilero lanaikastea eta bertan hastea propo-satu zidaten. Etxean kontsulta-tu, gaztea nintzen (23 urte, solda-duska bukatu berria) eta anima-tu nintzen. Lau hilabete aritunintzen ikasten Matias Gorro-txategirekin Tolosan eta Madri-lera etorri nintzen. Gaur arte. Norekin aritu zinen CasaJulianen?Hasieran Iñaki Ongayrekin, na-farra, Tolosa CF-ko futbolariaizandakoa. Urtebete edo bi urteegin nituen berarekin. Beste lekubatera joan zen, eta orain Maja-dahondan du erretegia. GeroMatias bera egon zen eta 1994tikaurrera, ikasketak bukatu zitue-nean, bere seme Mikel. 2000anCasa Matias sagardotegia irekizuten eta Mikel hara joan zen.Orduan beste semea, Iñaki, arituzen nirekin Cava Baja kalekoerretegian. Han ikasi zenuen ondoofizioa. Nola gertatu zenaldaketa?17 urte terdi egon nintzen CasaJulianen, 1989tik 2007ra, etaondo ikasi nuen parrilako lana.Emaztea ere han ezagutu nuen,11 urte egin genuen elkarrekin la-nean, bigarren semea jaio zenarte. Gustura nintzen eta harre-man ona mantentzen dut Gorro-txategi familiarekin, baina besteleku batera joateko aukera izannuen eta 2007ko otsailetik he-men nago. Azal ezazu gaur egun laneanari zaren erretegia. La Esquina du izena eta La Ma-quina ostalaritza taldearena da.Erretegian aritzen naiz ni, parri-lan haragiak eta arrainak presta-tzen. Beste sukaldari batzuk erebadaude denetatik egiten eta sa-gardotegi aldea ere badauka, na-gusia asturiarra baita. Baina be-reziena bere kokapena da, San-tiago Bernabeu estadioaren

Futbol giroa izango duzueerabat. Futbolariak ez dira asko etor-tzen, tarteka Carvajal eta LucasVazquez etortzen dira, bere or-dezkaria bezeroa delako. Zuzen-daritzako kideak bai, eta zaleak,noski, Real Madrilekoak eta joka-

barruan dago eta jangelatik fut-bol zelaia ikusten da. Horrelakolau jatetxe daude guztira Berna-beun. Futbol zelaiak jende askoerakartzen du jatetxera.Orduan jende asko izango dapartida egunetan?Egun horietan jendearentzat itxiegiten dugu partida baino biordu lehenago. Bazkide bereziakbakarrik sar daitezke eta be-raientzat prestatzen dugu jate-koa eta edatekoa. Real Madrilen

mende gaude eta ustekabekoekitaldi bat izaten denean, erre-serbak baliogabetu eta itxi beharizaten dugu. Eta bestelako egunetan?Ondo gabiltza. Eguerdian, ingu-ru hau finantza gunea denez, ne-gozioetako jende asko etortzenda. Eta gauetan, Bernabeuk era-

karrita, turistak, taldeak, futbol-zaleak… inguratzen dira futbolzelaia ikusiz afaltzeko. Udan te-rraza ateratzen dugu kanporaeta oso leku atsegina gelditzenda afaltzeko. Guztira 200 lagu-nentzako lekua daukagu eta 35pertsona ari gara lanean denera.

tzera etortzen diren taldeetako-ak, tartean euskaldunak ere bai.Ez naiz oso futbolzalea, gero etagutxiago, baina Athletic zaleanaiz. Eta zer egiten duzu parrilan?Gehienbat txuleta, baina entre-kota ere bai. Eta arraina ere bai:lupia, bisigua, erreboiloa... Hain-beste urte haragiarekin lanean,gustura hartzen dut aldatzea etaikastea. Nondik ekartzen duzueharagia?Alemania, Danimarka, Herbehe-reak… normalean. Orain Toledo-ko haragiarekin jardunaldi ba-tzuk egin ditugu. Eta nola prestatzen duzutxuleta?Bada Casa Julianen ikasi nuenbezala. Egur-ikatza erabiltzendugu, parrilarako, artearena.Tenperatura egokian egon behardu txuletak, ez kamera hozkailu-

tik atera berria, hiruzpalau ordulehenago atera behar da. Gatzaasko botatzen diot gainean. Bikolore lortu behar dira haragian:aldeetan ondo erreta eta erdiankolore gorria mantenduz. Gerogatz guztia kentzen diot eta pla-terera doa, piper batzuekin bate-ra. Errioxako ardo on batekinbazkari ezin hobea. Eta jateko, zer gustatzenzaizu?Erretegiko gauzak: haragia, ar-kumea, arraina…Eta Madrilen baduzu gustukolekurik?Euskal jatetxe asko dago, gehie-nak erretegiak, nahiz eta famatubatzuk itxi ziren: Fronton, Geta-ria… Oraindik badaude oso erre-tegi onak: Txistu, Donostiarra,Goizeko kabi, Gaztelubide, Gaz-telupe… 80. hamarkadan gora-kada handia izan zen, euskal ja-tetxe berri asko zabalduz, bainaazkenaldian euskal sukaldari gu-txi etorri da hona. Gustura bizi al zara Madrilen?Bai, ohitu naiz. Paseatzeko tokiederrak ditugu etxe inguruan.Tarteka ehizara ere joaten naiz.Baina Tolosara ere gustura joa-ten naiz. Eta emaztea eta bi se-meak ere bai. Tarteka joaten garaeta udan aste pare bat pasatzendugu beti. Izan berri naiz eta pe-naz itzuli nintzen. Ea hurrengoInauterietan joaten naizen, badi-ra ia 20 urte ez naizela izan eta.

JOXEMI SAIZAR

Parrilan aritzen da lanean. J. S.

«Bernabeuk jende asko erakartzen du jatetxera»

JOSEAN URIARTEPARRILEROATxaramarra 23 urterekin joan zen Madrilera, eta 28 urte daramatza bertan bizitzen; erretegi batean egiten du lan Uriartek.

80. hamarkadangorakada handia izanzen Madrilen, euskal jatetxe berriasko zabalduz

Guztira 200 lagunekjateko lekua daukagueta 35 pertsona ari gara lanean

GASTRONOMIA IBARRALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko abenduaren 27a

Page 4: AZOKA ERRALDOIAN IMANOL GARCIA LANDA · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiarenaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan

Elikagai bankuaren urtekoazken banaketa, bereziaOhiko boluntarioezgain, Moteros delBidasoak eta MarieBrizard-eko langileekekarpenak egin dituzte

Erredakzioa Zizurkil

Lau urte badira Zizurkilen elika-gai bankua martxan jarri zene-tik. Urtean lau bider herrikohainbat familiak jasotzen du la-guntza. «65 familia izan dituguurteko azken txandan. Zertxo-bait jaitsi da kopurua baina ezgehiegi, horrek esan nahi du kri-siaren benetako irteera ez delaeman», adierazi du Maite Ame-nabar gizarte zerbitzuetako zine-gotziak.Elikagai bankua Europako

programa baten parte da, bainaoraingoan ekarpen gehiago ereizan dituzte. Ugareko Izarra ta-

bernan egoitza duten Moterosdel Bidasoa motozaleek elika-gaiak bildu eta eraman zituzteneta Marie Brizard enpresako lan-gileek ere janari bilketa egin zu-ten Zizurkilgo elikagai bankura-ko. «Oso hunkigarria da jendeaemateko prest ikustea, Zizurkilbidezkoagoa egiteko tresna ga-rrantzitsua dela ulertu baitute»,esan du Amenabarrek. Era bere-an, eskerrak eman dizkie aldi oro

Maite Amenabar hainbat haurrekin elikagai bankuan. ATARIA

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko abenduaren 27a

Intxurrek banatu dubere sariaALEGIA // Intxurre kirol elkarteakEguberriei begira egiten duenzozketaren irabazlea EguzkiGonzalez Beloki izan da. 198zenbakia izan da saritua eta1.000 euroko saria jaso du.

Txalburu gurasoelkartearen zozketaABALTZISKETA // Txalburu esko-lako guraso elkarteak egin duenzozketaren zenbaki saridunakondorengoak dira: saskia, 587;afaria, 1218; eta asteburu pasa,1114. Txartel saridunak dituzte-nek 680 238 512 zenbakira deitudezakete.

Behar ZanarenGabonetako sariakAMASA-VILLABONA // GloriaLauroba billabonatarrak jaso duBehar Zana elkarteko Gaboneta-ko txartelen sari nagusia (6211zenbakiarekin): saski ederra, bi-daia eta Oria merkatarien elkar-teko saltokietan erosketa egite-ko 1.000 euroko erosketa-txarte-la. Beste hiru sarien irabazleeksaski txikiagoak eta Oria elkarte-ko saltokietan erosketa egiteko200 euroko erosketa-txartelakeskuratu dituzte: VillabonakoGarmendia harategian salduta-koa (8933); Jon Zurutuza zizur-kildarrak (9985), eta GarikoitzGalarraga larrauldarrak (1420).

Juanita Luloagak jasodu udalaren saskiaALTZO // Urtero bezala, AltzokoUdalak saski eder bat zozkatu duherritarren artean eta AltzoMuñoko Toki Alai etxearen 72zenbakia izan da sariduna. Lier-ni Izagirre zinegotziak eman diosaskia Juanita Luloagari.

Udalaren kaxenzenbakiak atera diraIKAZTEGIETA // Eskolako haurrekatera dituzte Ikaztegietako Uda-lak egin duen kaxen zozketarenzenbaki saridunak. Bi kaxa beltzeta bi kaxa zuri zozkatu dituudalak. Lehen kaxa beltzarenzenbaki saritua 064 izan da (or-dezkoa 149) eta bigarren kaxabeltzarena 181 (ordezkoa 128).Kaxa txuriei dagokionez, lehe-nengoaren zenbakia 183 izan da(ordezkoa 011) eta bigarrenarena002 (ordezkoa 095).

Sari nagusia GorkaZubeldiarentzatALEGIA //Alegiako Merkatari Tal-deak eta Alegiako Udalak elkar-lanean garatu duten kanpaina-ren lehen saria Gorka ZubeldiaArnedorentzat izan da: AlegiakoMerkatarien Taldeko kide dirensaltokiek emandako produktue-kin osatutako saskia. Bigarrensaria, Zigako landetxe batean as-teburu bateko egonaldia, Ama-lio Garciarentzat izan da.

laguntzen aritzen diren bolunta-rioei: «Eurek gabe hau ezinezkoalitzateke, eta San Millan eskola-ko haurrak aipatu nahi ditut be-reziki, sarri etortzen baitzaizkigulaguntzera eta bide batez kon-tzientzia hartzen dute. Gaineraoraingoan Azoka Berezian atera-tako diruarekin pixoihalak erosizituzten eta haurrak dituzten etabeharrean dauden familiei ba-natu dizkiegu».

Herriko hainbat eragilekegitarau bateratua osatu duteErredakzioa Anoeta

Ernaik, Sarek, Anoetako Emaku-me Taldeak eta Anoetako GazteAsanbladak elkarrekin hainbatekitaldi antolatu dituzte egunhauetarako. Aurreko ostiraleanbarrikotea eta antzerkia izan zi-tuzten Gaztetxean eta igandean,baserriz baserri atera ziren kan-tari. Urtarrilaren 4ra bitarteanbeste hainbat ekitaldi antolatudituzte eta kontzertuetan jasota-ko dirua, Parisen abenduaren9an egin zen manifestaziorakogarraioa ordaintzeko erabiliko

da. Besteak beste, ostiralean,19:00etan, udaletxeko pleno are-

toan Motxilaren umea izenekoemanaldia eskainiko dute.

EGITARAUAAbenduak 27, gaur

17:00.Feminismo tailerra gaztetxe-an.

Abenduak 29, etzi

19:00.Motxiladun umeakdoku-mentala emango dute udaletxekopleno aretoan.23:00.Kontzertuak gaztetxean hirutalderen parte hartzearekin: TPR,Koltxoi eta Eztena.

Abenduak 31, igandea

19:30.Presoen eskubideen aldekokontzentrazioa plazan.

Urtarrilak 3, asteazkena

21:30.12 d’octubredokumentalagaztetxean.

Urtarrilak 4, osteguna

18:00.Euskal presoen senideekinmahai ingurua gaztetxean.

Page 5: AZOKA ERRALDOIAN IMANOL GARCIA LANDA · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiarenaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan

Kantu eskean, koreografia eta guztiJosu Artutxa Berastegi

Berastegin, urtero egiten dutenbezala, aurten ere, etxez etxekantuan aritzeko aprobetxatudute Gabon eguna. Guraso elkar-teak antolatzen du Gabon egu-neko goizeko kantu eskea, etaaurten ere, berrogei pertsonatikgora bildu dira.Urtero biltzen diren bezala,

goizean herriko plazan egin zu-ten topo ausartenek; bertan, guz-tiek batera kantu bat abestu zu-ten. Ondoren, haur txikiak dituz-ten gurasoak, herriko kaleetanbarrena aritu ziren, trikitilarienlaguntzaz. Gaztetxoak eta hauen

gurasoek, berriz, auzo ezberdi-netako baserriak Gabonetakodoinuekin alaitu zituzten, txis-tulariekin batera.Metro batzuk gora eta behera

ibili ostean, hamaiketakoaz go-zatzeko aukera izan zuten, lana-rekin jarraitu aurretik. Eguraldialagun izan zuten, eta goizeko or-duak pasa ahala, ahotsa goxa-tzen joan zen bezala, eguzkiakere bete zuen bere eginkizuna.

Jendetsua izanda beste behin Tolosako Gabonetako Azoka Bereziaegin zen larunbatean, eta ohikomoduan, jende ugari izan zen herrian zehar jarritako postuetan

Imanol Garcia Landa Tolosa

Tolosaren erdialdea azoka erral-doi bihurtu zen larunbatean, Ga-bonetako Azoka Bereziaren hari-ra. Zazpi gunetan banatu zirenehundik gora postu eta jende an-dana batetik bestera ibili zen.Elikagai eta artisautza postuugari izan ziren, eta baita anima-liak ikusteko aukera ere.Azoka berezia baliatuz, Tolo-

sako Azokak, Tolosako Udalare-kin eta Tolomendirekin batera,Nekazal Elikagaien Erakusketa-Lehiaketako baserritar-ekoizlesariak banatu zituen. Patxi Mon-

tesek lortu zuen saria fruitu etabarazkien sailean, Arantxa Ga-raiburuk esneki-txerrikien saile-an, Mari Karmen Goiburuk ogia-gozogintza sailean eta Inaxio Go-rosabelentzat izan zen postuikusgarrienaren saria.Bestalde, Tolosako Azokako

postuei sagar erre konpota bana-tu zien Olatz Peon alkateak etaNerea Letamendia zinegotziak.Oihana Iguaran eta AndoniEgaña bertsolariek euren bertso-ekin alaitu zuten giroa postuetanzehar egindako ibilbidean, etamusikariek ere goxatu zuten Zer-kausia beraien jardunarekin. Goiko irudian, Nekazal Elikagaien Erakusketa-Lehiaketaren irabazleak, eta behekoetan, azoka bereziaren bi une. I.G.L.

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko abenduaren 27a

BIDEOA

Ikusi Berastegiko Gabon eskeareninguruan egindako bideoa:www.ataria.eus/berastegiBerastegiko hainbat herritar, abenduaren 24eko Gabon eskean. JOSU ARTUTXA

Page 6: AZOKA ERRALDOIAN IMANOL GARCIA LANDA · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiarenaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan

Muruak lehenengoanlortu du txapelaEmakumea Pilotariren finalak jokatu dira lehen etabigarren mailan Tolosako Beotibar pilotalekuan

Erredakzioa

Tolosako Beotibar pilotalekuanjokatu ziren Emakumea Pilotari-ko finalak larunbatean, ikusleugariren aurrean. Lehen mailanMari Murua altzotarrak irabazizuen, Amaia Irazustabarrenahernaniarrarekin bikotea osa-tuz. Murua «oso pozik» zegoentxapela lortuta, finalera lehenen-go aldiz iritsi eta gero: «Partidaoso urduri jokatu dut, txapelke-tan zehar baino okerrago». Parti-darik galdu gabe iritsi ziren fina-lera, eta horregatik «presioare-kin» atera zirela esan zuenaltzotarrak.

Lehen mailako finalean es-kualdeko beste pilotari bat zego-en: Ainhoa Garmendia. Alegia-rra hiru aldiz iritsi da finalera eta

hiruretan galtzea tokatu zaio.«Nahiko urduri atera naiz, ez dutkolpeetan asko gozatu. Ez dutuste huts asko egin ditudanik,baina ez dut asko gozatu», esanzuen Garmendiak.

Larunbateko finala MiriamArrillaga lagun zuela jokatuzuen, eta azken emaitza 25-20izan zen. Markagailuan hurbil-tzen ziren bakoitzean, aurkariakgero alde egiten zien. Honela bi-zitu zuen Garmendiak: «Ez dutuste partida ona izan denik. Opa-ri dezente izan dira, eta Irazusta-barrena dagoen aurrelaririk one-na da eta edozein tokitatik sartudaiteke, eta ez genuen uste Mu-ruak hainbeste jokatuko zue-nik».

Bigarren mailako finaleanAinhoa Ontsalo alegiarrak Lasar-terekin batera 25-21 galdu zuenEtxegia eta Lopetegiren aurka.Ontsalo ez zen guztiz gustura ge-ratu partidarekin: «Hasieratikatzetik hasi gara eta horrela bu-katu dugu. Batzuetan asmatudugu, baina opari gehiegi eginditugu». Txapelketaren bukae-ran, finalerdian eta finalean, li-gaxkan izandako emaitzen alde-rantzizkoa gertatu zela esanzuen, eta horrek erakusten zuelanahiko parekatua izan dela txa-pelketa.

Aurrera begira Etxarriko txa-pelketan jokatzeko asmoa duOntsalok.

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko abenduaren 27a

EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA16. jardunaldiaSala Quinto-Lauburu 2-5

Sailkapena1. Colo Colo 39p2. San Juan 33p3. Tafatrans 31p4. Jose Luis Cobo 31p5. Lauburu Ibarra 30p6. Zierbena 28p7. Segorbe 25p8. Guadalajara 25p9. Sala Quinto 25p10. Santurtzi 23p11. Pinseque 21p12. Peña La Union 16p13. Juventud del Circulo 12p14. Nuestra Señora 11p15. Elorrioko 9p16. Nalda 5p

Hurrengo jardunaldia, urtarrilak 20Lauburu (5.)-Segorbe (7.)

HIRUGARREN MAILA14. jardunaldiaLaskorain-Otxartabe 4-1

Sailkapena1. Alipendi 34p2. Laskorain Ikastola 31p3. Afantxo 27p4. Goierri 26p5. Otxartabe 24p6. Santurtzi 23p7. Muskiz 22p8. Internacional 22p9. Lagun Onak 13p10. Durango 12p11. Aurrera de Vitoria 12p12. Aretxabaleta 10p13. Kukuyaga 10p14. Eguzki 9p15. Soloarte 5p

Hurrengo jardunaldia, urtarrilak20an jokatuko daGoierri (4.)-Laskorain (2.)

Lehen mailako finalistak: eskuinean Mari Murua txapelduna, eta ezkerrean Ainhoa Garmendia txapeldunordea. I.G.L.

BINAKAKO TXAPELKETA

5. jardunaldiaAbenduak 23, Iruñeko LabritpilotalekuanVictor-Albisu 14Altuna III-Martija 22

SailkapenaFinal-laurdenak, ligaxka1. Altuna III-Martija 4-12. Elezkano II-Rezusta 3-23. Urrutikoetxea-Galarza 3-24. Olaizola II-Imaz 3-25. Victor-Albisu 2-36. Irribarria-Merino II 2-37. Ezkurdia-Zabaleta 2-38. Bengoetxea VI-Larunbe 1-4

6. jardunaldiaUrtarrilak 1, astelehena, EibarkoAstelena pilotalekuan, 17:00etanBengoetxea VI-LarunbeAltuna III-Martija

Finalak Tolosako Beotibarren jokatu ziren, larunbatean. IMANOL GARCIA LANDA

BINAKAKO TXAPELKETAJokin Altuna eta Julen Martijabinakakoan lehen postuan dau-de, bost jardunaldi eta gero. Par-tida bakarra galdu dute, eta az-kena, larunbatekoa, 14-22 irabazizuten Victor-Albisuren aurka,Iruñeko Labrit pilotalekuan.Galtzen hasi ziren amezketarraeta etxeberriarra. 11-7koaren on-doren, ordea, erreakzioa etorri

zen eta markagailua iraultzealortu zuten: 15-11. Hurrengo tan-toa gorriena izan zen, baina hor-tik aurrera Altuna III.a eta Marti-ja jaun eta jabe izan ziren: 19-12eta 22-14.

Seigarren jardunaldiko parti-da Eibarko Astelenan jokatukodute liderrek, sailkapeneko az-kenen aurka. Jaialdia 17:00etanhasiko da.

Page 7: AZOKA ERRALDOIAN IMANOL GARCIA LANDA · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiarenaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan

Alatzne Etxaburuaaizkoran ere nagusi Urrezko Koparenbigarren edizioa jokatuda; zizurkildarra etaIrune Izkueren arteanegon da txapela

Erredakzioa Zizurkil

II. Urrezko Kopa irabazi zuenAlatzne Etxaburuak iragan oste-gunean, 8.57ko denborarekin.Aizkora txapelketa DonostiakoTrinitate plazan jokatu zen, SanTomas egunean. ZizurkildarrakIrune Izkue (9.15), Irati Astondoa(10.41), Maika Ariztegi (11.05) etaNerea Sorondo (11.23) izan zi-tuen atzetik. Aizkolari bakoitzak36 ontzako bost enbor moztu be-har izan zituen. Lehen bien arte-ko lehia ikusgarria izan zen, eta18 segundoko aldeaz nagusituzen Etxaburua. Garaipena ezzuen espero zizurkildarrak, etaparte hartze hutsarekin gusturaagertu zen: «Egindako lanaz ha-rro nago. Egun oso polita izan da;Donostian, San Tomas egunean,Urrezko Kopan parte hartzekoaukera izatea eta bertan egotea.Ustekabe izugarria izan da nire-

tzat, eta oraindik sinestekonago». Imajinatu ezinezko sentsazio-

ak bizi izan zituela ere esan zuenAlatzne Etxaburuak, eta ikusle,aizkolari eta jarraitzaileentzatesker oneko hitzak izan zituen.

Horrez gain, Kopa eskuan, es-kaintza ere luzatu zuen: «IgorEsnaolarena den kopa hau,anaiari eskaintzen diot. Eskerrikasko Xanti Aizpurua, Igor Esnao-la, Peio Gorostegi eta Aralar Kiro-laki».

II. Urrezko Kopan parte hartu zuten aizkolariak, iragan ostegunean. ATARIA

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko abenduaren 27a @TOLOSALDEAKIROL

Hirutik bi irabazi dituXabi Fernandezek Ibartarraren ontzia lehen postuandago; oraindik zortzi etapa falta dira

A. Imaz Ibarra

Volvo Ocean Race 2017-18 laster-ketaren hirugarren etapa Mapfreontziak irabazi du. 14 egunekolasterketa ondoren, igandean iri-tsi ziren Melbourneko helmuga-ra lehen postuan. Bertako pa-troia da Xabi Fernandez ibarta-rra. Garaipen honekin sailkapennagusian lehen postuan dagoFernandezen ontzia.

Hego Afrikan hartu zuten par-te hartzaileek hirugarren etapa-ko irteera. Dongfeng eta Mapfre-ren arteko lehia ikusgarria izanda. Parean ibili dira bi ontziak,eta azkenean, ibartarrarena gai-lendu da. Laugarren etapa urtarrilaren

2an hasiko da, Australian. VolvoOcean Race-ko ontziak HongKong-era heltzea izango dutehelburu.

Mapfre ontziko tripulazioa. Patroia, goran, erdian. ATARIA

Page 8: AZOKA ERRALDOIAN IMANOL GARCIA LANDA · 2017. 12. 26. · 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiarenaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan

307 ipuin eta 50etikgora booktrailer XVI. Teodoro Hernandorena lehiaketako sari banaketa egindute Zizurkilen; aurtengo berrikuntza booktrailer lehiaketa

Erredakzioa Zizurkil

Pasa den astean banatu zituztenXVI. Teodoro Hernandorenalehiaketako sariak. Ipuin lehia-ketari dagokionez, hiru mailetanbanatu dira sariak. A mailan (6-8urte) 85 ipuin aurkeztu dira etalehenengo saria Kaiet Ormaza-bal Leizaola billabonatarraren-tzat izan da, Bost piratak altxo-rraren bila ipuinarengatik. Biga-rren saria Eñaut Saizar Aizpuruabillabonatarrarentzat, Taxi he-galaria lanarengatik. B mailan (9-11 urte) 218 ipuin

aurkeztu dira, eta iruzkin oroko-rra egin du epaimahaiak: «Mailapolita topatu dugu idazlanetan,bai literaturtasunaren aldetiketa baita erabili duten iruditeria-

ren aldetik ere. Euskara jatorrasumatu dugu, herriaren hizkera-tik hurbil dena, eta aski aberatsaerabilitako egitura eta esamolde-etan». Lehenengo saria Aitor Se-ara Izagirre zizurkildarrak jasodu, Bakardadearen bi aldiak la-narengatik. Bigarren saria IraideTejeria Arocena larrauldarrak,Malkorik ez zuen neskatila ipui-narengatik. Aipamen berezia ereeman da maila honetan. GorkaRobles Maiz zizurkildarrentzatIragan gazi-geza ipuinarekin.E mailan (17 urtetik gorakoak)

4 ipuin aurkeztu dira eta lehe-nengo saria Maider ZuntzunegiGoenagarentzat izan da, XX ize-neko lanarekin. Bigarren sariaHodei Arrastoa Mendizabalekjaso du, Yuma ipuinarekin.

BOOKTRAILER LEHIAKETALehenengo sarituak DBH1 eta 2mailan Elorri Oiarbide, NereaEsteban, Hector Luis eta XabierGomez laukotea izan da. Epai-mahaiaren iritziz, «irudien alde-tik aberatsa da, kalitatezko ar-gazkiak erabili dituzte eta haueidagozkien egile eskubideakzaindu dituzte. Kontakizunarenaldetik, oso euskara ederra etaaberatsa erabiltzen dute».Bigarren saritua DBH 3 eta 4

mailan, Maialen Gomez, RaulCabrera eta Haizea Martinezenlana izan da. Norbanako sariaMaddi Etxeberria Barandiara-nentzat eta epaimahaiaren iri-tziz. Booktrailerrak Youtubenzintzilikatuko direla jakinarazidute.

Teodoro Hernandorena lehiaketako saridunak, sariekin. I. GARCIA LANDA

ASTEAZKENA 27AGENDA

Deialdiak

Anoeta.Emakume raketisten gai-neko erakusketa, liburutegian.Alegia.Gabonetako pilota topake-tak Elorri pilotalekuan, 15:30ean. Ar-gazkia atera eta 16:00etan partidak.Ibarra.2 eta 12 urte bitartekoentzatpuzgarriak Belabieta pilotalekuan.(11:00-13:00 eta 16:00-19:00).Larraul.Zine emanaldia eta palomi-tak izango dira kultur etxean gertu-ratzen direnentzat, 17:00etan.Tolosa.Ene Kantak: Astonautamundu berri bat eraikitzen.Leido-rren izango da, 17:00etan.Tolosa.Aniztasun Hariak, eta Ikimi-likiliklik. JA Artzeren unibertsoa era-kusketak, Aranburu jauregian.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Mujika, E.Euskal Herria kalea, 3. Telefonoa: 943 67 09 15.TOLOSA.Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

ATARIA IRRATIAEgun guztian.Euskal musika.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Negu beteko egural-dia. Egun osoan zaparradamardulak sarri botako ditu,

non tarteka ekaitzak jo eta txingortxikia ere bota dezakeen. Haizeakipar-mendebaldetik oso zakar jokodu, batez ere, lehen orduetan etatenperaturak behera egingo du na-barmen. Maximak ez dira 7-8 º-tikpasako. Elur maila egun osoan 700-800 metrotan kokatuko da, nahizeta tarteka 600 metrotan zuritu de-zake.ihar, eguna 00

Bihar.Eguraldi kaxkarrakjarraipena izango du. Goize-an euri dezente botako du.

Arratsaldeko lehen orduetatikgauera arte eguraldi lasaiagoa izan-go da eta euri gutxi botako du.Gauetik aurrera berriz ere zaparra-dak ugaritu egingo dira. Haizeak ha-sieran ipar-mendebaldetik joko dunahiko lasai, ondoren hego-mende-baldetik, baina arratsalde erdianipar-mendebaldera egin eta askozakartuko da. Tenperatura: 7-8°. Elurmaila hasieran 600-800 metrotanegongo da baina arratsaldean goraegin eta 1200-1300 metrotik gorazurituko du.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gain hartzen egunkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzukizunik.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2017KO ABENDUAK 27Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

GAUR

Konponketak. Antenan egin beha-rreko konponketak direla eta, mo-monetu batzuetan irratia isilik edo-ta ez dela ondo entzuten egon dai-teke. Barkatu eragozpenak.