asmakizunakazken argia zortziko handia doinua: realzaleok maite zortziko txikia doinua: komeni...

12
Asmakizunak Bertsoa ulertzeari jarriko diogu oraingoan arreta osoa. Asmakizunetan jolastuko gara. Gero, gure bertso asmakizuna sortu genezake... Ezetz asmatu! 79

Upload: others

Post on 26-Jul-2020

9 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

Asmakizunak

Bertsoa ulertzeari jarriko diogu oraingoan arreta osoa.Asmakizunetan jolastuko gara.Gero, gure bertso asmakizuna sortu genezake...Ezetz asmatu!

79

Page 2: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

80

Barrez lehertu eta malkoaksortzen zaizkit azkeneanbidali duzun txiste txar horiirakurtzen dudanean.

Irribarrea zabaldu etabi begiak irekitadaukadan poza erakustekoemotikono polita.

Nire begiak bi bihotz dirakonturatu al zara zu?Ezin dezaket disimulatumaiteminduta naukazu.

Niretzat ere zerbait goxoaizaten duzu beti zuketa eguna alaitzearrenmuxu hau bidaltzen dizut.

Begiak erdi itxiak etaahoa zuzen, serioemotikono honek benetantriste nagoela dio.

Bi malko ibai bi begietanahoa zabalik delaadierazi nahian bezalahunkituta nagoela.

Begi batekin keinu bat etamingaina dauka kanpoanargi uzteko ziria sartudizudala oraingoan.

Ahoa beherantz okertu etagorri-gorri aurpegiazerbaitegatik oso haserrenagoela alegia.

AitorMendiluzeGonzalez

Doinua:

Kontu barri bat suzedidu da IIKopla edo lauko handia

Emotikonoak

Marraztu dezagun kopla bakoitzean deskribatzen den emotikonoa: ea asmatzen dugun zein den!

Page 3: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

81

Asm

akiz

unak

Doinua:

Manuel narruk atzo esan dit CZortziko handia

ZAHARRAK BERRI

OihanaIguaranBarandiaran

Esaera zaharrekin eta esamoldeekin jolastuko gara. Zerrenda honetan ageri direnak baliatu ditu Oihana Iguaranek bere bertsoetan. Ea aurkitzen ditugun! Azpimarratu ditzagun bertsoetan.

1-Lagun onekin, orenak labur2-Ez zerurako eta ez lurrerako3-Alferrik da ura joanda gero presa egitea4-Ardi galdua atzeman liteke, aldi galdua aldiz ez5-Bakoitzak bere astoari arre6-Astarrak umea egingo din/k, hik hori egiterako!

7-Inor ez da jakinda jaiotzen8-Azkar eta ondo, usoak hegan9-Katua falta, saguak dantza10-Eskuak garbitzea baino, ez zikintzea hobe!11-Gutxi ikasia, beti jakintsu12-Zer ikusi, hura ikasi

ESAERA ZAHARRAK eta ESAMOLDEAK

Anerentzako matematikada asperduraren ikurlagun onekin egiten diraklaseko orduak laburbaina esamin batek dauka gaurbere emaitzaren beldurnahiko bat lortu eta geratuda ez zeru eta ez lur.

Irakasleak abiatu duaholkuen tramitea:“hobe duzue oraintxe bertanliburuei ekitea”.Raquelek azkar erantzun dio:“komeni da jakitea:ura joanda alferrik delaurtegia egitea”.

Ta bihar beste azterketa batondo dakite oroitzezgaraiz prestatu ez duten hoiekkonpondu nahia otoitzez …aste osoan ikasi ez denaezin da ikasi goizezardi galdua atzematen da,aldi galdua inoiz ez.

Nasimek dena ikasi zuenta lasai egin du barrebaina Raulek nahiko lan du tabegiratzen du hasarrebaina badaki bakarrik eginbeharko diola aurrebakoitzak egin behar diolabere astoari arre.

Mireni beti kosta zaizkiohainbat aditz euskerakoeta Judithek bere ondotikesan du iristerako:“astarrak baietz umea eginhik hori ikasterako!”.“Inor jakinda ez da jaiotzen”erantzun du, hasterako.

Ikerrek lana bukatzerakobeste sei dauzka ileranirakasleak “mugitu hadi”dio presatien eran.Bere amonak dioen gisanazaldu dio primeran:“azkar ta ondo egiten dulabakarrik usoak hegan”

Irakasleen ordutegiakez izan arren malguakerrepideko kola bateangeratuz gero salduakikasleentzat festa bat diraklaseko ordu galduakkatua falta den etxeetandantzan dabiltza saguak.

Jolasgaraian haserretutabarkamen bila onberaordu erdia pasatu duteegiterako hobera;gelarakoan atera dutebiek ondorio bera:esku-garbitzen aritu bainoez zikintzea hobe da.

Gutxi ikasi duen pertsonabeti jakintsu omen ba,guk jakin-minez osatzen dugugure galderen zerrenda.Lagunartean urratzen duguerantzunen bila xendaazkenerako eskolan ereikusia ikasten da.

Begiak erdi itxiak etaahoa zuzen, serioemotikono honek benetantriste nagoela dio.

Bi malko ibai bi begietanahoa zabalik delaadierazi nahian bezalahunkituta nagoela.

Begi batekin keinu bat etamingaina dauka kanpoanargi uzteko ziria sartudizudala oraingoan.

Ahoa beherantz okertu etagorri-gorri aurpegiazerbaitegatik oso haserrenagoela alegia.

Page 4: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

82

Jon mendira badoaMiren berarekinbat jolasten hasteanbestea ere berdinklaserako orduanbiek piper egin;bi gazte hauek betidaude elkarrekin!

Esaera zaharra

Munduan asko daudejakintsuen pareguztiok garelakogarun baten jabe.Asko ikas daitekelandu etengabeedo ergela izanentrenatu gabe.

Esaera zaharra

Mobil berria, arropa onak,astebete Kanariasengero negua datorreneanelurretara goazen.Horrelakoak sarri dabiltzapobre direla kexatzen.Zer behar dute dutenarekinkonforme egon daitezen?

Esaera zaharra

Ispilu baten aurrean jarrizez gara egoten gusturaez dugulako ikusten bertanikusi nahi dugun hura.Barruko harra lasaitzen duguarropa-moden konturabaina ez dugu ezer aldatzenaldatuz soilik itxura.

Esaera zaharra

JosuLandetaEgurrola

PeruVidal

Gurrutxaga

Doinua:

Haizeak bidali duZortziko txikia

Doinua:

Ilun ikarak azken argiaZortziko handia

Doinua:

Realzaleok maiteZortziko txikia

Doinua:

Komeni zaigun ixtoria bat IZortziko handia

ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN

Oraingoan, bertsolariek egoera bat deskribatuko digute bertso bakoitzean. Ea lotzen dugun egoera bakoitza pare-parera datorkion esaera zaharrarekin.

Tontoa izateko ez dago estudiatu beharrik Asko izan eta gehiago nahiAstoa, zaldiz jantzi arren, beti astoA ze parea, karakola eta barea

ESAERA ZAHARRAK

Page 5: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

83

Asm

akiz

unak

Denek diote kale hotzetanbeldurturik nabilelalotsak ez baitit gozatzen uztenjende arteko epela.Hala ere ez pentsa jokabideadudanik beti horrelaharroputz handi bilakatzen naizamarekin nagoela.

Esaera zaharra

Telebistako futbol algarakbadu sua eta garrakolore biziz ageri zaigujokalarien giharra.Baina pantailan hain distiratsuikusten dugun izarrakalean dugu gu bezalakotxikia eta meharra.

Esaera zaharra

Lagun bati bidali nion argazkiaosorik erakutsiznire azal eztia.Facebook-era igotzekohartu du astia.Ekimena irten zait nahiko garestiaTxinan ere begiradut jende guztia.

Esaera zaharra

Mateko azterketaberriz suspendituJon barrezka hasi zaiteta ez da gelditu.Gero beraren notajasota harritueta bere hitzak janbehar izan dituberak nire antzeraez baitu gainditu!

Esaera zaharra

Doinua:

Gazte denboran sasoia etaZortziko handia

Doinua:

Itziarren semeaHamarreko txikia

Doinua:

Esplikatzera noa kontuakZortziko handia

Doinua:

Ai gure antzinakoHamarreko txikia

Zozoak beleari, ipurbeltz Kanpoan uso, etxean otsoZure sekretua inork jakin ez dezan, inori ez esanUrrutiko intxaurrak hamalau, hurbildu eta lau

ESAERA ZAHARRAK

Doinua:

Ilun ikarak azken argiaZortziko handia

Doinua:

Komeni zaigun ixtoria bat IZortziko handia

Page 6: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

84

AsmakizunaDoinua:

Gu gazte ginadelaZortziko txikia

Zer da?

Inork maite ez duenzera hau zer ote da?Eraman ta ekarridaitekeena beraetxetik kalera zeinkaletik etxeraerraz sartzen zaigunata nekez atera.

Gure lagunen etsaita etsaien lagundaukanak begietanomen du ezagun.Baina ez dago argihain argi daukagungugan sartzen den edogugan daramagun.

Kostatzen zaion arrengugandik joateadesagertzen deneanahaztu ta bakea.Halere beti ez dagertatzen kalteabatzutan komeni dapixkat izatea.

Azaltzen da gutxienbehar dugunean etxe bakartian zeinkale ilunean,duda-mudak itotzengaituen unean,dardarka jartzen gaitusartzen zaigunean.

Ezetz asmatu

Page 7: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

85

Asm

akiz

unak

Asmakizuna

Asmakizuna

Doinua:

Triste bizi naiz etaZortziko txikia

Doinua:

Batzuetan jartzen naizZortziko txikia

Zer da?

Zer da?

Gizakion buruakgauzak asmatzekobaditu zenbait dohainjainkoen antzeko.Zera honek baliodu bidaiatzekogu geldirik gaudelaurruti heltzeko.

Gu mugitzen bagaramugitu ohi denageldirik gaudela eremugi daitekeena.Hemen gaudela urrunjoaten dakienata mugitzen bagarahantxe dagoena.

Ia edonork badubat azken boladannoranahi iristekonahi den abiadan.Uhinak ekarri tauhinak eramanaldi berean hemenaldi berean han.

Bere botoiak dauzkata bere antenaesku bakar bateankabitu ahal dena.Berdin da momentuaberdin da problemahitz egitea omen dagarrantzitsuena.

Egiten da etxeanegiten laneanegiten da zeozerbehar dugunean.Ez beteta hobe dagehien-gehienean hustu egiten baitabetetzen denean.

Gure izaerarenispilu, islada...Berez etor daitekeohi duen gisara.Bestetan geuk ekartzendugu, baina, hara!Osoago izaten dabetetzen ez bada.

Esan dut dela gureizaera zati...Hurbilaraz dezakedagona urruti. Ezinezko zaigunaematen badaki...Gaiztoa izan leike,ez da ona beti.

Asmakizuna

Page 8: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

86

Pasa hitza!

Orain puntu bakarrean esango zaigu igarkizuna. Ea asmatzen dugun hitz ezkutua zein den. Adi belarria, eta kasu egin errimari... pista ona izango da eta!

A Xomorro hankaluzeasarea du arma

A _ _ _ _ _ _ _

B Tartalok bakarra duez al da egia?

B _ _ _ _

D Partxisean zorteabanatzera doa

D _ _ _ _

E Pipak ematen dituhori kolorea…

E _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

F Gaztelu gozoa dagaina beltzarana

F _ _ _ _

G Pinotxori luzatuohi zion sudurra

G _ _ _ _ _ _

H Perurenak lepoansarri du jarria

H _ _ _ _ _

I Zeruko farola dagaueko argia

I _ _ _ _ _ _

J Haria pasa… kontuzez zulatu hatza!

J _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

RMIARMA

Page 9: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

87

Asm

akiz

unak

K Eserleku bat, uraeta zuloduna

K _ _ _ _ _

L Gazta bat lau puska eginta bakoitza dena

L _ _ _ _ _ _ _

M Surfistentzat bere hortzakdira arazoa

M _ _ _ _ _ _ _

N Munduko ur jauzirikhandiena, hara!

N _ _ _ _ _ _

O Belar txar hau ukitueta a ze mina

O _ _ _ _

P Eguzkitzek aurkeztenduen kirol mota

P _ _ _ _ _

R Piratak edaten dubotilatik ona

R _ _ _

S Gaixotzean kopetahotzaren dardarra

S _ _ _ _ _ _

T Txistuka pasatzen datunelean barrena

T _ _ _ _

U Hondartzara joatekogaraia heldu da

U _ _

Z Oilo salda irakinfideoa bota

Z _ _ _

Pasa hitza!

Page 10: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

Jolas honetan definizio bat edo pista bat emango da aldiro, eta guk zein hitzi dagokion asmatu behar dugu. Lehen hizkia eman ordez, hitzaren bukaera emango zaigu: ea zenbat asmatzeko gai garen!

Erruleta

ARRA

ERRA

IRRA

ORRA

URRA

ARRE

ERRE

IRRE

ORRE

URRE

ARRI

ERRI

IRRIORRI

URRI

ARRO

ERRO

IRRO

ORRO

URRO

ARRU

ERRU

IRRU

ORRU

URRU

88

Page 11: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

89

Asm

akiz

unak

...ARRA Begietako mukiak edo harroxko lotsagabea.

...ERRA Txirritak halako beldurra zion, semerik ere ez baitzuen izan; bakearen aurkakoa.

...IRRA Iltzezko ohean lo egitea gustatzen zaion pertsona. Ezpatak ahotik sartzeko gai dena.

...ORRA Itsasoko zenbait animaliak erabiltzen du babesteko.

Donostian, badira urrezkoak ere.

...URRA Oskorrik kantatzen duen melodia alaia. Bertsotarako doinua ere badena.

...ARRE Bakoitzak bere astoari egiten dio.

...ERRE Etxera berandu heltzen banaiz, gurasoak jarriko dira...

...IRRE Laralarala, abila dela…

...ORRE Eraikin luzexka.

...URRE Metal preziatua.

...ARRI Urduri.

...ERRI Gorputzeko parte bat.

...IRRI Leunki egindako ukitua.

...ORRI Sorleku.

...URRI Inor ez da guztiz zintzo.

...ARRO Croissant formako krustazeoa.

...ERRO Zutabe alfer.

...IRRO Nola esango zenuke “berriz ere” errusieraz?

...ORRO Jantzi, beste norbait izaten hasteko.

...URRO Itsas armiarma.

...ARRU Azpijoko.

...ERRU Hura duenak ordaindu egiten du gehienetan.

...IRRU Kizkur, Bizkaiko Arratia eskualdean.

...ORRU Jasan ezin den haserrea.

...URRU Jolas hau egiten zen bitartean klasean egon beharko ez lukeena.

Erruleta

Page 12: Asmakizunakazken argia Zortziko handia Doinua: Realzaleok maite Zortziko txikia Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I Zortziko handia ESAERA ZAHARREKIN LOTZEN Oraingoan, bertsolariek

90

Doinua:

................................

Nire bertsoa

Asmakizuna

Egin dezagun gure bertso asmakizuna.Entzulea despistatzen saiatu gaitezke: beste zerbait pentsaraziko dioten aztarnak emanez. Ondo zaindu beharko dugu pistak zein hurrenkeratan eman. Zer ideia jarriko dugu bukaeran?

Hitz ezkutua

Pistak

Bertso asmakizuna

1234

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................