apirileko alea'2011

16

Upload: axola-euskara-elkartea

Post on 21-Mar-2016

228 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Abanto-Zierbenako AXOLA EUSKARA ELKARTEAK plazaratutako aldizkariaren 20. alea duzue hau.

TRANSCRIPT

Page 1: Apirileko alea'2011
Page 2: Apirileko alea'2011

2

Aitor, zenbat urte daroa Za-llako bertso eskolak ?Iaz, irail aldera hamargarren ur-teurrena bete zuen.

Nola sortu zen?Alberto Mardones izan zenaitzindaria. Alberto Zallako Es-kolako euskara arduraduna zen.Bertsozale amorratua, ZallakoBertso Eskola antolatzeari ekinzion, eta gu, artean hamalau baturte genituela, ikasle hartu etabertsolaritzan murgildu gintuen.

Hamargarren urteurren hau

ospatu duzue?Ospatuko ez genuen, bada!Geuretzat arras pozgarria izanda Zallako Bertso Eskolak izanduen ibilbidea goraipatzea etaaditzera ematea. Besteak beste,Alberto Mardonesen omenezhain zuzen, egundoko bertsoafaria egin genuen, non ArkaitzEstiballes, Xabier Enbeita etaUnai Iturriaga aritu ziren….. bi-kain, jakina!

Orduan, zer arraio egitenduzue hemen, BarakaldokoEskola Zallakoa baino hobea

Bertsolaritza Enkarterrian

Beti miretsi dut bat-batekotasuna, “errepentizatzeko” gaitasunhori, are gehiago umorez josia baldin badago. Gainera, bertso-

laritzaren mundu honetan aunitz estimatzen dugun trapagarandarbat dago murgilduta. Eta bata dela, bestea dela, abentura honetansartu, eta Enkarterriko bertsolariei omenaldia izan nahi duen arti-kulu hau osatu dugu zuretzat, irakurle maitea.

Bada, martxoko arratsalde batean, Oihanak eta biok trasteak hartueta, tira, Barakaldoko taberna batera hurbildu ginen. Tabernarenatarian KILIKA Bertso Eskolako Aingeru Basterretxea eta ZallakoEskolako Aitor Arrutia, Imanol Arrutia eta Jon Martinez aurkitu ge-nituen, oso giro onean, noski! Eta esan gabe doa plazako mutilhauek berezko jatortasun sano eta hurbilaz hartu gintuztela. Bes-tela...!

Page 3: Apirileko alea'2011

3

al da?Hauek?... Ezta pentsatu ere!Kar, kar...! Ez, orain seriotan.Gertatzen dena da batzuetanBarakaldoko KILIKA Bertso Es-kolakoekin biltzen garela, Enkar-terriko bertsolarien antolakuntzasustatzeko eta, era berean, in-darrak bateratuta , plazarik plazaelkarregaz joateko.

Ene, Barakaldo Enkarterrian?Barakaldo zein Trapagaran BilboHandian legez kokatuko dituztenarren, bertsolaritzan eta hainbateremutan —pilotan ere gauzaberbera gertatzen da— Enkarte-rriko antolakuntzaren barne

daude. Beraz, Meatzalde eta Ez-kerraldeko bertsolariak ere En-karterriko bertsolaritzarenordezkari zuzenak dira. Ez duguahaztu behar, beste aldetik, En-karterri historikoko parte izan di-rela orain urte gutxi arte.

Aizu, Jon (Martinez), eskualdeerdaldun batean bertsolari,zelan?Gustura sentitu ohi gara. Maizhainbatek esan digute, ulertu ezarren, gozatzeko aukera emanizan diegula; hots, bat-batekojardun eta adierazpen horretanzer edo zer transmititu izan die-gula. Akaso adierazteko modua-gatik, kantuagatik, melodiagatikedo bertsoak oro har sortaraztenduen giroagatik....mezuren bat“heldu” zaiela sentitu dute.

Baina… baina… Imanol, taldehonetan ez al dago neskarik?Et, et, et! Zer izango ginateke guneskarik gabe? Behar genuena!Etorri, etorri tabernaren barrura!

Bageunden, bada, gu! Aurkez-tuko dizkiguzu?Gustu handiz, gainera! Ezkerre-tik hasita, Idoia Anzorandia,Maialen Akarregi eta AitziberBengoetxea dituzue. Guztiak KI-LIKAko partaideak.

Page 4: Apirileko alea'2011

4

Eta bizardun horiek?Ezer ez da perfektua, badakizue.Horiek Ion Barrocal eta Iker Ur-tiaga dira.

Ion Barrocal txapelduna?Bai horixe! Baina Zallakoakaskoz sinpatikoagoak gara. Be-netan!

Aupa, Ion! Trapagandarrazara, ezta?Bai, eta zu?

Ni ere bai, kokin hori! Kar, kar!Orduan, ados egongo zara Tra-

pagarandarrok Zallakoak bainaaskoz martxadunagoak garela,ezta?

Noski!... Baina galderak neukegin behar ditut.Tira, bada!

Baina nola arraio heldu da tra-pagandar bat Enkarterriko txa-peldun izatera?Hamar urte luze pasa dira San-tutxun eskolak jasotzen hasinintzela. Gero, TrapagaranenXabier Enbeita izan nuen ira-kasle. Eta azkenik, Barakaldoko-ekin elkartu nintzen, orduan

Idoia, Maialen, Jon, Aitziber, Rakel eta Iker

Page 5: Apirileko alea'2011

5

gure herrian ez baitzegoenbertso eskolarik.

Orain bai?Noski! Eta oso gogotsu gaude,bertsolari berriak ateratzen aribaitira. Hori da gure benetakotxapelketa!

Zer sentitzen da txapeldun iza-tean ?Txapela janzteak zirrara ikara-garria sentiarazten dizu. Halaere, Enkarterriko kide guztion la-nagatik eta indarragatik antola-tzen dira ekitaldi eta txapelketak.Ni, azken finean, Bizkaiko Txa-pelketan haien ordezkaria izannaiz, ez besterik.

Aizu, Aingeru, Barakaldokobertsolarien historia nola hasizen?Barakaldon ere hamarkadaluzea da bertso eskola hasi ze-netik. Sortu aurretik San Bixen-teko jaietan bertso afariakantolatzen genituen. Geroago,nik Amurizarekin ikastaroak egi-teari ekin nion. Eta, azkenik,Jokin Castaños eta Ion Barroca-len lanarekin eskolak indarrahartu zuen. A, Alonsotegiko Gu-tiren irakaskuntza —autoirakas-kuntza bihurtuko zena— ahaztubarik!

Nola entrenatzen zarete?Aste bakoitzean bat izaten daeskola prestatzeko arduraduna,eta zuzentzen saiatzen da, nahizeta batzuetan zaila suertatu. Mo-mentu honetan denok gabiltzaikasle eta irakasle.

Ion, nola ikusten duzu bertso-laritzaren etorkizuna Enkarte-rrian?Duela urte batzuk ia-ia utopiairuditu arren, gaur egun, abes-teko hogei bertsolari ingurugaude. Gure ametsa da gero etasaio gehiago egitea eta, ondo-rioz, jende gehiago hurbiltzea.

Page 6: Apirileko alea'2011

6

AXOLAko lagunekinatsegina dugu dena

Euskara landu, zabalduhori da axola zaienaEuren bertso afarietanbeti juerga nabarmenaOndo pasa nahi baduzuhots egiezu hurrenaApurka apurtuz goazaurreiritzien eskema

Saiatu euskaraz jolastenedota sartzen eztenaTa irristatzen bazara

Lasai, hori ez da problemaHitz egiten dena baitaeuskararik ederrena!

(Habanera doinua)

www.kilikabertsoeskola.blogspot.com

Oihana eta Rakel

Ederto! Bota bertsoa!

Page 7: Apirileko alea'2011

7

MUNDUKO BESTE GU (eta II)

Noiz izan zenuen euskararenberri?Ni Rosario hirian bizi naiz, baina2007an Malagan Bizkaiko neskabatzuk ezagutu nituen. Haien ar-tean euskaraz egiten zuten etanik galdetu nien zer hizkuntzazen. Hori izan zen euskara en-tzun nuen lehenengo aldia.

Zergatik erabaki zenuen ikas-tea?Euskara eta euskal kultura era-kutsi zizkidaten eta harremane-tan egon ginen e-mailen bidez.

Euskal musika hasi nintzen en-tzuten, eta egun batean musikahorrek zer esan nahi zuen jakinnahi izan nuen.

Rosarioko Euskal Etxean ikas-ten hasi nintzen. Iaz, Euskal He-rrian egon eta hizkuntza etakulturarekin maitemindu nintzen.Euskal Etxean lagunak egin ni-tuen, baita dantzari bihurtu ere.Orain HABE-ren programa ba-tean nago Euskal Herritik kan-poko irakasle izateko.

Zaila izan da prozesua?Nire ustez, euskararen zailta-suna mito bat da. Praktika beharduzu guztietan bezala, eta jen-deak egiteak eta hizkuntza bizi-rik egoteak laguntzen du,zalantzarik gabe.

Zer esango zenioke euskaraez dakien Euskal Herritarrari?Argentinara datozenean, nikeuskaraz egiten diet. Ez bada-kite lotsatzen dira, beraz, nikesango nieke: hizkuntza ederraduzue; ez galdu alferrik!

Alejo Conti. Rosario, Argentina.

Sergio Monedero

Page 8: Apirileko alea'2011

8

Juan Putxetakoa (I)

—Umm! Ez zekiat…, baina umehonek ez zidak zirrara onik era-giten —esan omen zion ama-mak gure aitari.

—Baina oraindik ez da jaio!

—Horregatik! Orain dela hamarurte jaio izan balitz!

—Baina zer ari zara esaten?

—Mende aldaketak ez ditukonak kumerik izateko, Urtixemaitea!

—Lelokeriak!

Baina ez ziren lelokeriak, ezenhurrengo egunean, 1401eko il-beltzeko 14an, Abantoko SanPedroko monasterioko ponteanbataio-ura eman zidaten niri, etaondoko zelaian, ordea, lurra eneama gajoari!

Izena Juan jarri zidaten, JuanPutxetakoa, Urtixe Sopeñakoerrementariaren semea. Halere,eta egia esanda, beste modubatez izan naiz ezagunagoa, zeurte batzuk geroago Pero Zu-rruna abadeak berriro bataiatu—zera, nolabait esateagatik —

baininduen.

Jaunaren 1410 urtea bazihoannahiko aurreratuta, zoritxarrakabadea pasarazi zuenean gureetxearen ondoko bidetik. Gu—aita eta biok— kanpoan ginen,errementeriako ingudean la-nean, dinbili, danba!

—Ave Maria sortzez garbia!, Ur-tixe jauna! -agurtu zuen aba-deak.

Tunika zuria eta kapa gorrizkajanzten zuen. Bazegoen xerrabat zezina baino sikuagoa, etahain zebilen zurrun, ezen gurdibaten ardatza irentsi berri zuelaematen zuen

—Ave Maria, Pero jauna!

Ni hurbildu eta eskua musukatunion.

—Lan zakarra hirea, alafede! —esan zion aitari.

—Zakarra? —sartu nintzen niordu txarrean— Jesu Kristokberak miresteko moduko lanaderitzot nik, abade jauna!

Niregana bueltatu zen.

Page 9: Apirileko alea'2011

9

—Zer?

—Ez al da egia Jesus Kristo jau-nak behinola ura ardo bihurtuzuela?

—Bai.

—Bada, aitak hemengo harriarruntak igitai, iltze eta aizto bi-hurtzen ditu!

Begiak arranpalo so egin zidan,baina ez zuen txintik ere esan

—Eta ez al da hori Jesu Kristo-rena baino mirari handiagoa?

Plast! Zartada ederra emanzidan orduan eskuaren gibelazabade malapartatuak, hain zortetxarrez eman ere, ze zeramaneraztun potoloaz begian jo etasuntsitu egin zidan.

Esan gabe doa denbora luzeeman nuela nire patu ankerrazkexaka. Saiatu arren, ezin nuenahaztu, ezen jende errukigabeaBegibakarra hasi baitzitzaidandeitzen. Baina daukazun haz-kura ahanzteko, haginetakomina bezalakorik ez dagoenez,handik urte gutxira gertatutakoezbeharrak erabat ahantzarazizidan begiarena.

Egun hartan eguzkiarekin bateraaltxatu ginen aita eta biok. Negugorria atezu genuen, eta lastairaepela uztea izugarri kostatu zi-tzaidan. Gorputza bizkortzeko,amamak kaiku bete bana ogibeltz, esne eta ezti jarri zigun,bero-bero.

Aitak amaitu zuenean, eskuazmuturra garbitu eta so egin zidan

—Seme, hartu astoa eta igo Mu-rrietara, lehengusuari erosi niz-kioan teilen bila, teilatua neguaheldu baino lehenago konpondubehar dugu eta —esan zidan.Urtixe Sopeñakoa errementaria zen

Page 10: Apirileko alea'2011

10

Segidan,amamarenganantzbueltatu zuen burua.

—Ni Santxo Sierrakoarenetikpasatuko naiz —jakinarazi zion.

—Zor dizkian egur partidak ko-bratzera?

—Bai. Negua luzea izango da,eta beharra latza.

—Bada, begira ezak gaur horre-lakoetan ibiltzea komeni den, Ur-tixe!

—Zer, bada?

—Txakurrek gau osoa emandiate uluka.

—Lelokeriak!

Baina ez ziren lelokeriak, ezenMurrietatik itzuli nintzenean, Pu-txetako auzokide guztiak gureetxe aurrean zeuden, eta aitabarruko mahai gainean zegoenetzanda, begiak itxita eta musuazuri. Pero Zurruna abadeakotoitz egin bitartean, amama ai-tari tripak ari zitzaizkion sartzensabelean, Sierrakoak azkonbatez guztiak aterata baitzizkionPutxeta errekaren bazterrean.

…mató este Sancho de la Sierra a Urtixe de Sopeña, malamenteal Rio de Putxeta… por leña que le debía, que le dio una lanza porlas tripas, e salieronle todas fuera, e morió luego…(Lope Garcia de Salazarren Bienandazas e Fortunas. XXV. liburua).

(Jarraituko du)

Putxeta erreka

Rolan E. Gonzalez

Page 11: Apirileko alea'2011

11

Rolan E. Gonzalez

ERROMATAR HAUEKBURUTIK DAUDE!

Page 12: Apirileko alea'2011

12

Ezetz asmatu, irakurle horrek,nongoa zen Juan de SanfuentesMurrieta!... Jakina!... Abanto-koa!... Nongoa bestela?

Bada, 1730 urtean jaio eta SanPedroko elizan bataiatu omenzuten. Eta urteak joan urteaketorri, haren biloba Salvador deSanfuentes Urtetegi santurtzia-rra Ameriketara joan zen ospeeta ondasun bila

Eta biak aurkitu omen zituen,ezen, dirutza egiteaz gain, harenbiloba Juan Luis Sanfuentes An-donaegi (Txileko Santiago,1858) Txileko Errepublikako pre-sidente izatera heldu baitzen(1915-1920).

Zelan egin zituen presidentetzalanak ez da zaila asmatzen: zen-baiten iritziz ondo eta beste hain-batenez, ordea, txarto! Edozelanere, ene uste apalean, historia-rako utzi zuen koska ederrenapresidentetza-bandarena izanzen. Txilen ohitura eta garrantzihandiko protokoloa omen zenErrepublikaren koloreak zera-matzan oihalezko banda presi-dente batetik bestera pasatzea.Eta horrela egin zen mende luzebatez, baina hara non Sanfuen-tes jaunaren txanda izan ze-nean, berri bat egin behar izanzuten, zaharrak ez baitzion balio,gure Luis bi metroko morroskoabaitzen. Eta handik hona presi-dentetza hartzen duen bakoitzaribanda berria egiten diote, bai ho-rixe!

IRAGANARENZOKO-MOKOAK

Juan Luis de Sanfuentes Andonaegi.Txileko presidentea (1915-1920). Leonart San Martin

Page 13: Apirileko alea'2011

13

Euskaldunon elkarteenKONGRESUA

Aupa, Mikel, zer dela eta Kon-gresu hau?Beno, kontu luzetxoa izan da.2010eko urtarrilean, Durangonbildu ziren euskara elkarteak.Eta konturatu ziren garaia zelageldialdi bat egiteko eta, iraganakontuan hartuta, etorkizunari be-gira jartzeko. Eta horrela emanzitzaion hasiera Kongresuarekinamaitu den prozesuari.

Zer dira euskara elkarteak?.Nik esango nuke —agian ez daoso definizio akademikoa, bainabai hobeto ulertzeko modukoa—direla herrietan euskara aurreraateratzeko sortu diren taldeak.

Historia luzea daukate?Niretzat, bai… oso luzea, ezenbatzuk ni baino zaharragoakdiren. Adibidez, lehen EuskaraElkartea sortu zenetik 25 urte

pasatxo joan omen dira.

Eta jende asko biltzen dute?Bai, nahikotxo… 20.000 bazkidekuotadunetik gora, 450 langileeta 1.400 boluntario, herriz herrieta eskualdez eskualde.

Zer lan egin dute herrietan?Denetarik, baina bereziki azpi-marratuko nituzke euskarazkotoki hedabideak (AXOLA beza-lako aldizkariak, egunkariak, irra-tiak, telebistak…); herrietaneskaintzen den euskarazko kul-tur ekitaldi anitz eta zabala;mintzapraktika egitasmoak…

Eta zein da Euskara elkarteenetorkizuna?Bada, jo eta ke lanean segitubaino ez dago. Hurrengo urtee-tan ere euskaldunon bilgune iza-ten jarraitu behar dute; eta,gainera, aipatutako ekimenez

Euskara elkarteak biltzen dituen Topaguneak otsailaren 26an kon-gresua egin zuen Bilbon. AXOLA Topaguneko partaidea denez,gure ordezkari bat bertan izan zen: Mikel Martinez, Gallartakoa.

Page 14: Apirileko alea'2011

14

gain, botere gune politiko, eko-nomiko eta sozialetan eraginbehar dugu euskarak aurreraegin dezan.

Zer ote dira “arnasguneak”?Beno… nik zelan ulertzen dudanesango dizut, bale?

Konforme!Bada, pertsonek bizitzeko ar-nasa behar duten bezala, eus-karak arnas hartzeko guneakbehar ditu. HemenAbanton, adi-bidez, AXOLA euskara elkartea,Irakurzale Kluba, zenbait ikas-tetxe eta hainbat etxe … euska-raren arnasguneak direlaesango nuke. Baina askoz ge-hiago sortu behar dugu euskarasasoian izan dadin!

Erdaldunak euskararen oz-topo?

Bai eta ez. Batzuk bai, kontrakoaesango banu, gezurra esangobainuke. Baina euskaraz ez da-kiten askok etengabeko ekar-pena egin eta egiten dioteeuskarari. Eta gure helburuaizan behar da euskaraz ez daki-tenekin batera ekimen berriakmartxan jarri eta elkarlanean ari-tzea. Gure jardueran ezin da la-guntza txikiena ere baztertu

Hizkuntza politika nolakoa?Kongresuan aritu diren adituenarabera, hizkuntza-politika eza-gutza soziolinguistikoan oinarritubehar da, eragingarria izangobada. Eta niri, behinik behin, era-bat logikoa iruditzen zait, bizi-tzako gainerako arlo guztietanbezala, aurrera egin nahi ba-dugu, jakintzan eta ezagutzansakondu behar dugu eta.

Iker Sagasti

Page 15: Apirileko alea'2011

15Txema Perez

Lander Garrok (Errenteria, Gi-puzkoa, 1975) bere lehen no-bela honetan Raul Oliveiragaltzailearen ibili piperrak kon-tatzen ditu.

Landerrek Errenteriako Pontikaauzoan kokatu du Kontrarioa,bera jaio zen auzo berean.«Patu txarrari lotutako auzo batda», idazlearen hitzetan, eta hanbizi den jendeak «oso zaila dusubjektu aktiboa izatea; gauzakgertatzen zaizkion jendea da,besterik gabe, txotxongilo bat bi-zitzan».

Pontikakoa da Raul Oliveira pro-tagonista, xakean eta edatenarratsak ematen dituen galtzailebat; gizartean tokia aurkitu ezinikdabilen gazte bat, baina idazleizatearekin amets egiten duena.Alde horretan Oliveira bere alterego-a dela aitortu du Lander Ga-rrok, auzoak gordea zion patutxarrari itzuri egiteko tresna aur-kitu baitzuen idazleak literaturan.

Litekeena da Raul pertsonaiaksegida izatea. Garrok hala nahi

du, eta argitaletxeak ere ikustendio etorkizuna pertsonaiari. «Nikuste dut Oliveirak eta beste per-tsonaiek ibilbide luzeagoa me-rezi dutela. Liburua bukatzeacoitus interruptus moduko batizan da». Oliveiraren istorioare-kin Kontrarioa amaitzen den mo-mentutik bertatik jarraitu nahiluke Garrok, baina, argitaletxea-ren ustez, egokiagoa litzatekeurte batzuk pasatzen uztea etaOliveira berriz hartzea «45 urtedituenean eta, auskalo, neska-lagun bat edo bi seme-alaba di-tuenean».

KONTRARIOA (Susa)Lander Garro | 2010

LIBURU KRITIKA

Page 16: Apirileko alea'2011