zenbait arkitektok trinitate plazak lehengo itxura berreskuratzea eskatu dute

Post on 12-Mar-2016

222 Views

Category:

Documents

3 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Trinitate plazako eztabaidaren harira Irutxuloko HITZAn argitaratutako artikulua eta Xirimiriren iritzia. Artículo publicado en Irutxuloko HITZA a raiz de la polémica de la plaza de la Trinidad y la opinión de Xirimiri.

TRANSCRIPT

ZZeennbbaaiitt aarrkkiitteekkttookk TTrriinniittaatteeppllaazzaakk lleehheennggoo iittxxuurraa bbeerrrreesskkuurraattzzeeaa eesskkaattuu dduuttee

RAUL PEREZ

Santos Barea, Mikel Garai, Ma-nuel Iñiguez, Jose Luis Loinaz,Anton Pagola, Eugenio Urdan-bide eta Alberto Ustarroz arki-tektoek Trinitate plazak hasie-rako itxura berreskuratzearenaldeko manifestua kaleratudute. Atzo ezagutarazi zutenTrinitate plazatik gertu.

Azken urteetan egindako la-nen ondorioz, Trinitate plazanegargarri dagoela salatu dutearkitektook. Diotenez, plaza ki-rolgune pribatu bihurtu da.«Ez dugu esan nahi plazan ki-rolik ezin denik egin, baina fut-bol ate eta saskibaloi saski fin-koak jarri izanarekin ez gaudeados. kirolgune horretako zo-rua aldatu izana ere —zoruleuna jarri zuten galtzada ha-rriaren ordez— akatsa da»,esan zuen arkitekto taldekobozeramaile Manuel Iñiguezek.Talde honen arabera, «plazadenona da. Plaza honek besteauzoetako jendearentzat ereizan behar du».

Nabarmendu zutenez, hasie-ran plazak herri kirolentzakoeremua zuen eta hark ez zuenbeste hamaika ekitaldi egiteaeragozten, «baina orain kirola-

PARTE ZAHARRA�HIRIGINTZA

Udalak frontoia estali nahi duela adierazi dute, eta horren kontra agertu dira;auzotarrek plazak kirolgune izan behar duela diote beste tokirik ez dutelako

Manifestua sinatu duten arkitektoak, atzo, Gastronomika Elkartean.Sinatzaileen artean Anton Pagola falta zen. R. PEREZ

ri lotuegia dago». Haien arabe-ra, «plaza publikoa» izan behardu. Ideia horrekin lotuta, Uda-lak frontoia estaltzeko asmoaduela esan zuten, eta horrenkontra agertu ziren.

Arkitektoen ustez, plazak ja-torrizko itxura izan dezan,Uda-lak ez luke diru asko gastatubeharko: «Sarrerako atea ken-du egin beharko lukete, bazter-keria kutsu ematen diolako.

Horrez gainera, bolatokia be-rriz ere zabaldu eta futbito etasaskibaloi kantxa dauden to-kian aurretik zegoen zorua ja-rri beharko lukete».

Auzotarren iritzia

Auzoko elkarteak, oro har, ezdaude konforme arkitektoekegindako eskaerarekin. Orixeikastolako zuzendari Arantxa

Goenagak dioenez, «kirolgu-neei dagokienez, auzoak etaikastolak berak dituen eska-siak kontuan harturik, ezin-bestekoa dugu Trinitate plaza.Ez gara hori kapritxoarengatikeskatzen ari». Aurrerago erebeharko dutela dio Goenagak:«Gure egoitza berrian, Zuloa-gan, ez baitugu kirolerako toki-rik izango».

Alde Zaharra Kirol Elkarteaaspaldi ari da eskatzen pilota-lekua estaltzea. «Ulergarria daarkitektoek haien ikuspuntuaazaltzea, eta argi dago Gantxe-gik diseinatutako plaza herrikirolen ikurra zela. Guk gurea-ri eutsi nahi diogu, ordea; fron-toia estali egin behar da». Due-la 20 urte kirol elkartea sortuzutela, eta orduz geroztik, taldeugari osatu eta txapelketa askoirabazi dituztela dio Fernande-zek, «eta hori ere plaza etaauzo osoa zaharberritzea da,nolabait». Parte Zaharrean, ki-rola egiteko, Trinitate plazabeste tokirik ez dutela dio AldeZaharra Kirol Elkarteko kide-ak: «Zuloagan, San Telmorekinlotutako obrak egingo dituzte.Beraz, Trinitate plazari eutsibehar diogu».

Xirimiri Gazte Taldeko Borja

Ruizek dioenez, «ulergarrriada plazak aspaldiko ukitu xar-manta berreskuratu nahi iza-tea, baina ezin da museo izan;gune egokia izan behar du au-zoarentzat. Kiroldegia auzokobeste leku batean egingo balu-te, gu prest geundeke diotenaonartzeko, baina Udalak dioe-nez, ez dago tokirik».

Parte Zaharreko Gazte Asan-bladako Aitor Olaizolaren us-tez, plaza kirolgune gisa indar-tu behar da. Ez du uste futbole-an eta saskibaloian jokatzekogunea beste ekitaldi batzukegiteko oztopo denik: «Kon-tzertuak antolatu ditugunean,futbol ateak kendu ditugu etaoholtza jarri dugu, arazorikgabe». Dena dela, arkitekto tal-deak mahai gainean jarritakoeskaeretako batekin ados dau-de Gazte Asanbladakoak: sa-rrerako atea kendu egin beharda. «Gogoeta egin eta beste in-terbide bat bilatu behar duguplazan iskanbilarik izan ez da-din, baina sarrerako atea ez dairtenbidea».

4 irutxuloko hitzaLARUNBATA, 2006ko martxoaren 18a AUZOAK

Kontseilua eta Bizarrain, batErredakzioa� Bizarrain Altzako Euskara Elkarteak elkarlan hi-tzarmenak berritu ditu Udalarekin eta Euskararen Gizarte Era-kundeen Kontseiluarekin. Horri esker, dirua eta aholkularitzazerbitzua jasoko du Bizarrainek, Bai Euskarari ekimena Altzangaratzen jarraitzeko.Argazkian, Xabier Mendiguren Kontseilukoidazkari nagusia eta Estibaliz Gastesi Bizarraineko presidentea.

ALTZA�EUSKARA

Auzoaren beharrei erantzuteko deia

EGIA�ERALDAKETA SOZIALAREN ASTEA

Zenbait taldek jarduera ugari egingo dute Egian datorren astean

ERREDAKZIOA

Elkartzen Euskal Herriko Esku-bide Sozialen Aldeko Mugi-menduak Eraldaketa Soziala-ren Astea egingo du datorrenastean Euskal Herri osoan.Egiako zenbait taldek bat egindute Elkartzenen ekimenare-kin, eta astelehenetik larunba-tera bitartean, jarduerak egin-go dituzte auzoan.

Besteak beste, Egia Bizirikauzo elkarteko, Emakume Tal-deko eta Gazte Asanbladakohainbat kidek lan taldea osatudute datorren asteko ekital-

diak prestatzeko. «Funtseanauzoak behar duen eraldaketasoziala eskatu nahi dugu. Hauda, auzoaren beharrei eran-tzun behar zaiela», azaldu duteantolatzaileek.

Asteartean, 18:30etik aurre-ra, kontsumismoa eta immigra-zioa hizpide hartuta, muralakegingo dituzte Plaza Berrin.As-teazkenean, errausketari bu-ruzko hitzaldia egingo dutekultur etxean, 19:30ean; anto-latzaileek diotenez, DonostiaBizirik plataforma, Eguzki tal-dea eta Odon Elorza alkateagonbidatu dituzte hitzaldira.

Parodiak izango dira ostegu-nean, lur azpiko pasabideareninguruan, 18:00etan hasita.«Gaztetxea bota egin zuten,osasun etxea egiteko, etaoraindik ez dira hasi. Gainera,osasun etxea lur azpian eginnahi dute. Telefonia antenekere kezkatzen gaituzte. Horiguztia salatuko dugu parodie-kin», diote antolatzaileek.

Zaharrekin ere jarduera bategingo dute. Ostiralean, 19:00-etan, erretiro sari duina eska-tuko dute zahar etxe aurrean.Azkenik, larunbatean jendekatea egingo dute, 12:00etan.

GazteOlinpiadakMiren Azkarate�Gaur arra-tsaldean, Trinitate plazanbertan, Gazte Olinpiadakizango dira. Apirilaren er-dialdean, Gazte Topaguneaegingo dute Etxarrin-Arana-tzen eta topaketa horretan,Gazte Olinpiaden finala izan-go da. Asteotan kanporake-tak egiten ari dira Euskal He-rriko leku askotan. Gaur Do-nostiako sei talde lehiatukodira. Taldeek joko askotanparte hartuko dute.�

top related