hamaika gu b - argia · 2008. 2. 19. · hamaika bertu-te ekimenak eman du zeresanik. ber-tsolari...

Post on 03-Mar-2021

6 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

berts

olar

itza

JEXUX MURUABertsozale Elkarteko

koordinatzailea

Bertsolaritzaren lur eremu luze zabalariargi eginez gero, etengabeko mugimen-dua sumatzen da. Bertsolaritzaren gaureta biharraren sostengu diren eragileek,asko izan behar derrigor, ez dute atsede-

nik: 1.500etik gora bertso-ekitaldi (jaialdi,plaza libre, lagunarteko, saio berezi, txapel-keta, sariketa, ospakizun...) zerrendatu diraaurten ere. Hainbeste izanda mugimenduhorren oinarrian daudenak, tartean-tarteantupust bat edo beste atzematen bada ere,hagitz ondo gobernatzen da.

Ohiko saio eta ekimenak gutxietsi gabe,nahita ere ezingo nituzke guztiak aipatu, argi-fokoa apur bat hurbilduz gero, besterik beste,ikusiko dugu: Donostiako Kursaal mukuruBertso Egunean; Nafarroako txapelduntzarieusten Xabier Silveira, Oihane Perea Arabakotxapela janzten lehen aldiz, eta 79 bertsolarigipuzkoar G puntua eta txapela biak bateanlortu nahian areto bete-beteetan; bertsolarigazteei aukerak emateko ahaleginean hutsegin gabe Osinalde, Lizardi, Berritxu, BBK,Abra, Hernandorena eta beste hainbat sarike-ten antolatzaileak; Jexux Mari Irazu bertsola-riaren proposamen berria, Bertsoa.com bertsoplaza digitala; hainbat bertsolari gaztek susta-tutako Hamaika Bertute taldearen ekimena,beren jardunerako guneak sustatu eta bertsoa-ren esparrua zabaltzeko; Igor Elortza eta UnaiIturriagak Josu Zabalarekin-eta kaleratutakoGu ta Gutarrak emankizun berria, edo Maia-len Lujanbioren Ornitorrinkus; bertsolaritzaeta bertsogintzan sakontzeko Bertsolantegiaeta Lankutegia; Karitateko Benta-ren agursentitua; hogeitaka eragile eskola eta ikastole-tan bertsolaritzaren hazia barreiatzen edotagaztetxoen artean euskararekiko harremanalantzen; ezin konta hala gazte bertso-eskole-tan, bertsotan trebatu ez ezik, goitik beherazerrendatzen ari naizen ekimen askotan eskuhartzen; Ordiziako Argi Berri Elkartea Goierri-ko Bertso Eskolaren 25. urtebetetzea ospa-tzen...

Argi-fokoa gehiago hurbilduta, zerrendatu-tako bakoitzean, eta zerrendatu gabe utzitakobeste hainbestetan, aurki genezake bi milatakateko eskaintzeko adina arrazoi. GoierrikoBertso Eskolaren 25 urteetako lana (zorionaketa jarraitu beste hainbestetan!), eta urtehauetan guztietan aritu diren beste askorena,

dago mugimendubizi honen oina-rrian. Zor da publi-ko zabalarentzatezagunak ez direnbertsozale kemen-tsu hauen lan isilbezain bikainaaitortzea eta esker-tzea. Harro egondaitezke. Gainera-kook badugu nonbegiratua, zeinen-gandik ikasia.

Hamaika Bertu-te ekimenak emandu zeresanik. Ber-tsolari gazte talde zabal batek, plaza urritasu-nagatik kexatzeari utzi eta autogestioarenbidea hartu du: jendaurrean kantatzeko auke-rak sortzea, beren artean antzeko neurrianbanatzea eta bertsolaria sartzea zaila denlekuetara hedatzea dute lema. Motibaziomota asko izan da, diskurtsoa ere halakoxea,askotarikoa, horrek dakartzan tupust, gaizkiulertu eta bestelakoekin. Berengandik sortuaizanik, etorkizuna igartzen diot. Hori bai,bidea egin behar dute baina besteei berenaegiten utziz.

Gu ta gutarrak eta Ornitorrinkus bezalakoeskaintzek begi bistako uzten dute badelaorain ere nagitasunak utzi eta bide berriakurratzeko grina duenik bertsolarien tartean.Bada beti norbait, zer edo zer egiteko, ezbaina lanerako gogoa duenik. Ez da zortekontua, lan kontua baizik. Honek azaltzen dufenomeno zaharra nola egokitzen ari dengarai berrietara.

Gipuzkoako Txapelketaren oihartzunare-kin itxiko dugu urtea. Ilunbe zezen-plaza gai-nezka izango dela idaztea ausartzen naiz[txapelketako finala jokatu gabe zegoen arti-kulua idazterakoan]. Ez dakit norentzat izan-go den txapela eta lau urteko ohorea, bainabai nork jantziko dion, Joxe Mari Altunak.Zein da hau? Gure fenomenoa azaltzekoahaztu ezin den elementu tipoa: antolatzai-lea, eragilea, laguntzailea... Behar beharrezkohorietako bat da antiguatar hau.

Ez gara, ez, hamalau, baina bai hamaika:hamaika gu.

bertsolaritza

Hern

anik

o Kr

onik

a

Albe

rto

Elos

egi /

XDZ

Hamaika gu

top related