2012ko maiatza_mantangorri_izarra ala planeta_larraitz etxeberria

1
4 larunbata, 2012ko maiatzaren 12a berria mantangorri mantangorri Izarra ala planeta? Udaberri eta udako gau epelak ezin hobeak dira zerura begiratzeko. Oskarbi dagoenean, puntu dirdiratsuz betetzen da gainean dugun zerua. Izar multzoak ikusten ditugu, eta horiek lerro bidez elkarlotuz konstelazioak sortzen ditugu. Baina puntu dirdiratsu horiek guztiak ez dira izarrak, ez horixe! Gaueko zeru oskarbiek planetak ikusteko aukera ere ematen digute, eta badago modu bat horiek izarrengandik desberdintzeko, baina nola? Horixe jakin nahi dugu hilabete honetan. Nola bereiz ditzakegu planetak eta izarrak, gaueko zeruari begiratzen diogunean? Erantzuna badakizu, www.eurekamuseoa.es orrialdean aurkituko duzun erantzun-orria bete, maiatzaren 31a baino lehen. Eureka! Zientzia Museora etortzeko sarrerak zozketatuko ditugu asmatzaileen artean! Erantzun zuzena eta irabazleak ekainaren 9an argitaratuko ditugu. EUREKA! ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78 ARIES martxoak 21 - apirilak 21 Amodioa: Ez al diozu beste aukerarik emango? Paga: Ez dagoen lekutik ezin da deus hartu. Osasuna: Eguzkia irten da, baina ez luzarorako. Ikasketak: Beti badago zer ikasia. TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21 Amodioa: Argitu gauzak, gaizki ulerturik ez egoteko. Paga: Noiz gonbidatuko dituzu lagunak askaltzera? Osasuna: Izan eskura jertse lodiren bat. Ikasketak: Zein ohar txukunak dituzun! GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21 Amodioa: Gauzak argi badituzu, eman beste pauso bat. Paga: Dirua eskuartean izan arte, ez egin planik. Osasuna: Zoaz ikastolara oinez! Ikasketak: Ona da gauza berriak ikasteko gogoa izatea. CANCER ekainak 22 - uztailak 22 Amodioa: Gauzak ez dira beti nahi bezala irteten. Paga: Ez al dakizu irteten etxetik dirurik gabe? Osasuna: Kirolik ez egiteko aitzakia bila al zabiltza? Ikasketak: Gehiago irakurtzea komeni zaizu. LEO uztailak 23 - abuztuak 22 Amodioa: Zuk uste baino gehiago maite zaitu. Paga: Gauzak zuk uste baino garestiagoak daude, ezta? Osasuna: Astean hirutan jan behar da arraina! Ikasketak: Ikasteko onena, ariketak bakarrik egitea. VIRGO abuztuak 23 - irailak 22 Amodioa: Nekez topatuko du zu bezalako perlarik. Paga: Astean zertxobait aurreztuko bazenu... Osasuna: Noiz egingo diozu bisita dentistari? Ikasketak: Akatsak eginez ikasten da. LIBRA irailak 23 - urriak 22 Amodioa: Bistan da ezin dela zu gabe egon. Paga: Dirua biderkatzen duen makina bazenu... Osasuna: Denetarik jatea da garrantzitsuena. Ikasketak: Marrazkilari profesionala dirudizu. SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22 Amodioa: Zergatik marrazten dituzu bihotzak nonahi? Paga: Diruarekin ezin da dena erosi, e! Osasuna: Aprobetxatu asteburua, indarrak berritzeko. Ikasketak: Gogoan izan irakasleak emandako oharrak. SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22 Amodioa: Zergatik pentsatu behar duzu beti okerrena? Paga: Txanpon txikienak ere balio handia izan dezake. Osasuna: Ez al duzu ikasi denetik jan behar dela? Ikasketak: Zergatik esertzen zara beti atzeko aldean? CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20 Amodioa: Zuk oparia noiz egingo zain dago. Paga: Sosak uste baino azkarrago amaitu dituzu, ezta? Osasuna: Ongi eseri eserlekuan! Ikasketak: Hartu behar den denbora lanak egiteko. AQUARIUS urtarrilak 21 - otsailak 19 Amodioa: Hartu telefonoa, eta deitu iezaiozu! Paga: Zer egin behar duzu dirurik gabe geratzean? Osasuna: Bost minutu aski dira hortzak garbitzeko. Ikasketak: Eskola orduan adi egon izan bazina... PISCIS otsailak 20 - martxoak 20 Amodioa: Zure mezuen zain ematen du eguna. Paga: Onena, diru arazoak lehenbailehen konpontzea. Osasuna: Presaka ibiltzeak ez dizu mesederik egingo. Ikasketak: Laster amaituko dituzu lan guztiak. horoskopoa APIRILEKO GALDERA Zergatik ditu Ilargiak Lurrak baino krater gehiago? Batetik, Lurrak atmosfera duelako, Ilargiak ez bezala. Atmosferak Lurrera zuzentzen diren meteoritoengandik babesten gaitu, bertara sartzen diren harrietako batzuk lur azalera iritsi baino lehenago erre eta desintegratu egiten direlako. Ilargiak ez du atmosferarik, eta, ondorioz, meteorito guztiak iristen dira gainazaleraino. Bestetik, Lurra planeta «bizia» izanik, meteoritoek utzi ditzaketen arrastoek denborarekin desagertzera jotzen dutelako. Ilargian ez dago inolako erosiorik, beraz, arrastoak betirako gelditzen dira bertan. Azkenik, Lurrera eroritako meteoritoetako asko itsasora iristen direlako, eta bertako kraterrak ikusten ez ditugulako. Ilargian, itsasorik ez dagoenez, arrasto guztiak ikusi daitezkeen zonaldeetan gelditzen dira. Irabazleak: Museo eta Planetariorako bi sarreren irabazlea: Cristian Arotzena Labaka. 2=1 sariaren irabazleak: Juan Miguel Anatol Paz, Ana Atxotegi Lonbide, Be_at Agirre Arruabarrena eta Alejandra Picado Perez.

Upload: eureka-zientzia-museoa-donostia-san-sebastian

Post on 07-Apr-2016

222 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 2012ko Maiatza_Mantangorri_Izarra ala planeta_Larraitz Etxeberria

4larunbata, 2012ko maiatzaren 12a berria

mantangorrimantangorri

Izarra ala planeta?Udaberri eta udako gau epelak ezin hobeakdira zerura begiratzeko. Oskarbi dagoenean,puntu dirdiratsuz betetzen da gaineandugun zerua. Izar multzoak ikusten ditugu,eta horiek lerro bidez elkarlotuzkonstelazioak sortzen ditugu. Baina puntudirdiratsu horiek guztiak ez dira izarrak, ezhorixe! Gaueko zeru oskarbiek planetakikusteko aukera ere ematen digute, etabadago modu bat horiek izarrengandikdesberdintzeko, baina nola? Horixe jakinnahi dugu hilabete honetan.

Nola bereiz ditzakegu planetak eta izarrak,gaueko zeruari begiratzen diogunean?

Erantzuna badakizu,www.eurekamuseoa.es orrialdean aurkituko duzun erantzun-orria bete,maiatzaren 31a baino lehen. Eureka! ZientziaMuseora etortzeko sarrerak zozketatukoditugu asmatzaileen artean! Erantzunzuzena eta irabazleak ekainaren 9anargitaratuko ditugu.

EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

ARIES martxoak 21 - apirilak 21

Amodioa: Ez al diozu beste aukerarik emango? Paga: Ez dagoen lekutik ezin da deus hartu. Osasuna: Eguzkia irten da, baina ez luzarorako. Ikasketak: Beti badago zer ikasia.

TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21

Amodioa: Argitu gauzak, gaizki ulerturik ez egoteko. Paga: Noiz gonbidatuko dituzu lagunak askaltzera? Osasuna: Izan eskura jertse lodiren bat. Ikasketak: Zein ohar txukunak dituzun!

GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21

Amodioa: Gauzak argi badituzu, eman beste pauso bat. Paga: Dirua eskuartean izan arte, ez egin planik. Osasuna: Zoaz ikastolara oinez! Ikasketak: Ona da gauza berriak ikasteko gogoa izatea.

CANCER ekainak 22 - uztailak 22

Amodioa: Gauzak ez dira beti nahi bezala irteten. Paga: Ez al dakizu irteten etxetik dirurik gabe? Osasuna: Kirolik ez egiteko aitzakia bila al zabiltza? Ikasketak: Gehiago irakurtzea komeni zaizu.

LEO uztailak 23 - abuztuak 22

Amodioa: Zuk uste baino gehiago maite zaitu. Paga: Gauzak zuk uste baino garestiagoak daude, ezta? Osasuna: Astean hirutan jan behar da arraina! Ikasketak: Ikasteko onena, ariketak bakarrik egitea.

VIRGO abuztuak 23 - irailak 22

Amodioa: Nekez topatuko du zu bezalako perlarik. Paga: Astean zertxobait aurreztuko bazenu... Osasuna: Noiz egingo diozu bisita dentistari? Ikasketak: Akatsak eginez ikasten da.

LIBRA irailak 23 - urriak 22

Amodioa: Bistan da ezin dela zu gabe egon. Paga: Dirua biderkatzen duen makina bazenu... Osasuna: Denetarik jatea da garrantzitsuena. Ikasketak: Marrazkilari profesionala dirudizu.

SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22

Amodioa: Zergatik marrazten dituzu bihotzak nonahi? Paga: Diruarekin ezin da dena erosi, e! Osasuna: Aprobetxatu asteburua, indarrak berritzeko. Ikasketak: Gogoan izan irakasleak emandako oharrak.

SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22

Amodioa: Zergatik pentsatu behar duzu beti okerrena? Paga: Txanpon txikienak ere balio handia izan dezake. Osasuna: Ez al duzu ikasi denetik jan behar dela? Ikasketak: Zergatik esertzen zara beti atzeko aldean?

CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20

Amodioa: Zuk oparia noiz egingo zain dago. Paga: Sosak uste baino azkarrago amaitu dituzu, ezta? Osasuna: Ongi eseri eserlekuan! Ikasketak: Hartu behar den denbora lanak egiteko.

AQUARIUSurtarrilak 21 - otsailak 19

Amodioa: Hartu telefonoa, eta deitu iezaiozu! Paga: Zer egin behar duzu dirurik gabe geratzean? Osasuna: Bost minutu aski dira hortzak garbitzeko. Ikasketak: Eskola orduan adi egon izan bazina...

PISCIS otsailak 20 - martxoak 20

Amodioa: Zure mezuen zain ematen du eguna. Paga: Onena, diru arazoak lehenbailehen konpontzea. Osasuna: Presaka ibiltzeak ez dizu mesederik egingo. Ikasketak: Laster amaituko dituzu lan guztiak.

horoskopoa

APIRILEKO GALDERA

Zergatik ditu Ilargiak Lurrak baino kratergehiago?Batetik, Lurrak atmosfera duelako, Ilargiak ez bezala.Atmosferak Lurrera zuzentzen diren meteoritoengandikbabesten gaitu, bertara sartzen diren harrietako batzuklur azalera iritsi baino lehenago erre eta desintegratuegiten direlako. Ilargiak ez du atmosferarik, eta,ondorioz, meteorito guztiak iristen dira gainazaleraino.

Bestetik, Lurra planeta «bizia» izanik, meteoritoek utziditzaketen arrastoek denborarekin desagertzera jotzendutelako. Ilargian ez dago inolako erosiorik, beraz,arrastoak betirako gelditzen dira bertan.

Azkenik, Lurrera eroritako meteoritoetako askoitsasora iristen direlako, eta bertako kraterrak ikustenez ditugulako. Ilargian, itsasorik ez dagoenez, arrastoguztiak ikusi daitezkeen zonaldeetan gelditzen dira. Irabazleak: Museo eta Planetariorako bi sarrerenirabazlea: Cristian Arotzena Labaka. 2=1 sariaren irabazleak: JuanMiguel Anatol Paz, Ana AtxotegiLonbide, Be_at AgirreArruabarrena eta AlejandraPicado Perez.