2012ko iraila ii_mantangorri_marea gora marea behera_larraitz etxeberria

1
6 larunbata, 2012ko irailaren 29a berria mantangorri mantangorri Marea gora, marea behera Uda amaitu berri dugu, baina litekeena da oraindik ere hondartzara joateko moduko eguraldia egitea datozen egunetan, bertan bainu goxoak hartu eta hondarretan jolasean aritzeko, udan egin dugun moduan. Batzuetan hondartzan hondar asko gelditzen da agerian, eta ez dugu xukadera jartzeko toki arazorik izaten; besteetan, ordea, urak hondar gehiena estaltzen du, eta zaila izaten da txoko libre bat aurkitzea. Hori dela eta, komenigarria da hondartzara joan aurretik marea taulak kontsultatzea, horiek esaten digute-eta itsasoaren maila zein izango den. Baina, zerk eragiten du marea gora ala marea behera izatea? Ba, besteak beste, Ilargiak. Lurraren inguruan dabil etengabe biraka, eta badago indar bat biak elkarri lotuta mantentzen dituena, soka ikusezin bat balitz bezala. Sokatira horretan, Lurra garaile ateratzen da, eta Ilargiak espaziora alde ez egitea lortzen du. Ilargiak, trukean, Lur gaineko urari tira egiten dio mareak sortuz EUREKA! ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78 ARIES martxoak 21 - apirilak 21 Amodioa: Denborak zauri guztiak sendatzen ditu. Paga: Ez dagoen lekutik ezin da txanponik bildu. Osasuna: Fruta litxarreriak bezain beste jango bazenu... Ikasketak: Gero eta letra txukunagoa egiten duzu, e! TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21 Amodioa: Zoriontsu zaudela igartzen zaizu aldartean. Paga: Diru gutxi baduzu, gastatu tamainan. Osasuna: Sartu goizago ohera! Ikasketak: Ez azpimarratu liburuak! GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21 Amodioa: Elkar ulertzen jakitea garrantzitsua da. Paga: Paga gutxituko dizutela? Egin protesta! Osasuna: Gauzak lasai hartzen ikasi behar duzu. Ikasketak: Lan txukuna egingo duzu, ziur. CANCER ekainak 22 - uztailak 22 Amodioa: Ez izan hain zorrotza harekin. Paga: Ez zara pobre dagoen bakarra. Osasuna: Oinetakoak erosi zenituen, baina zertarako? Ikasketak: Irakasle lanak egin nahian al zabiltza? LEO uztailak 23 - abuztuak 22 Amodioa: Bikote ederra osatzen duzue. Paga: Bi egunetan gastatu al duzu paga? Osasuna: Ez jan litxarreriak egunero. Ikasketak: Hasi lanak egiten, pilatu aurretik. VIRGO abuztuak 23 - irailak 22 Amodioa: Inork ez du zuk bezain ongi zainduko. Paga: Ez du, ba, zuloren bat izango itsulapikoak. Osasuna: Itzali telebista, eta oheratu goiz. Ikasketak: Inor ez da ikasita jaiotzen. LIBRA irailak 23 - urriak 22 Amodioa: Hark deitzen dizunean urduri jartzen al zara? Paga: Gastuak murriztu beharko dituzu; zer erremedio! Osasuna: Egin gauzak presarik gabe. Ikasketak: Zenbakiekin ere ederki moldatzen zara, e! SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22 Amodioa: Harengatik edozer egiteko prest al zaude? Paga: Konturatzerako amaitzen dira txanponak, e! Osasuna: Eguzkia irten arren, fresko egiten du. Ikasketak: Oporretan al duzu burua? SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22 Amodioa: Gauzak argi utzi zizkizun, beraz... Paga: Billetez lepo duzu itsulapikoa. Osasuna: Izerditu ostean, aldatu arropa. Ikasketak: Ez egin etxeko lanak musikarekin. CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20 Amodioa: Tximeletak sumatzen al dituzu sabelean? Paga: Diru apur horrekin ezin da miraririk egin. Osasuna: Betaurrekoak behar badituzu, jantzi! Ikasketak: Ariketak eginez ikasiko duzu. Animo! AQUARIUS urtarrilak 21 - otsailak 19 Amodioa: Ezusteko ederra eman diozu, e! Paga: Dirua gastatu duzu, baina merezi izan du. Osasuna: Garrantzitsua da barazkiak eta fruta jatea. Ikasketak: Liburu bera irakurri behar al duzu berriro? PISCIS otsailak 20 - martxoak 20 Amodioa: Zergatik ez duzu txango bat antolatzen? Paga: Gorde dirua behar duzunerako. Osasuna: Lo gehiago egin beharko zenuke. Ikasketak: Etxeko lanak pilatzen ari zaizkizu. horoskopoa

Upload: eureka-zientzia-museoa-donostia-san-sebastian

Post on 07-Apr-2016

236 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 2012ko Iraila II_Mantangorri_Marea gora marea behera_Larraitz Etxeberria

6larunbata, 2012ko irailaren 29a berria

mantangorrimantangorri

Marea gora, marea beheraUda amaitu berri dugu, baina litekeena daoraindik ere hondartzara joateko modukoeguraldia egitea datozen egunetan, bertanbainu goxoak hartu eta hondarretan jolaseanaritzeko, udan egin dugun moduan.

Batzuetan hondartzan hondar askogelditzen da agerian, eta ez dugu xukaderajartzeko toki arazorik izaten; besteetan, ordea,urak hondar gehiena estaltzen du, eta zailaizaten da txoko libre bat aurkitzea. Hori delaeta, komenigarria da hondartzara joan aurretikmarea taulak kontsultatzea, horiek esatendigute-eta itsasoaren maila zein izango den.

Baina, zerk eragiten du marea gora ala mareabehera izatea? Ba, besteak beste, Ilargiak.Lurraren inguruan dabil etengabe biraka, etabadago indar bat biak elkarri lotutamantentzen dituena, soka ikusezin bat balitzbezala. Sokatira horretan, Lurra garaileateratzen da, eta Ilargiak espaziora alde ezegitea lortzen du. Ilargiak, trukean, Lur gainekourari tira egiten dio mareak sortuz

EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

ARIES martxoak 21 - apirilak 21

Amodioa: Denborak zauri guztiak sendatzen ditu. Paga: Ez dagoen lekutik ezin da txanponik bildu. Osasuna: Fruta litxarreriak bezain beste jango bazenu...Ikasketak: Gero eta letra txukunagoa egiten duzu, e!

TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21

Amodioa: Zoriontsu zaudela igartzen zaizu aldartean. Paga: Diru gutxi baduzu, gastatu tamainan. Osasuna: Sartu goizago ohera! Ikasketak: Ez azpimarratu liburuak!

GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21

Amodioa: Elkar ulertzen jakitea garrantzitsua da. Paga: Paga gutxituko dizutela? Egin protesta!Osasuna: Gauzak lasai hartzen ikasi behar duzu. Ikasketak: Lan txukuna egingo duzu, ziur.

CANCER ekainak 22 - uztailak 22

Amodioa: Ez izan hain zorrotza harekin. Paga: Ez zara pobre dagoen bakarra. Osasuna:Oinetakoak erosi zenituen, baina zertarako? Ikasketak: Irakasle lanak egin nahian al zabiltza?

LEO uztailak 23 - abuztuak 22

Amodioa: Bikote ederra osatzen duzue. Paga: Bi egunetan gastatu al duzu paga? Osasuna: Ez jan litxarreriak egunero. Ikasketak: Hasi lanak egiten, pilatu aurretik.

VIRGO abuztuak 23 - irailak 22

Amodioa: Inork ez du zuk bezain ongi zainduko. Paga: Ez du, ba, zuloren bat izango itsulapikoak. Osasuna: Itzali telebista, eta oheratu goiz. Ikasketak: Inor ez da ikasita jaiotzen.

LIBRA irailak 23 - urriak 22

Amodioa: Hark deitzen dizunean urduri jartzen al zara? Paga: Gastuak murriztu beharko dituzu; zer erremedio!Osasuna: Egin gauzak presarik gabe. Ikasketak: Zenbakiekin ere ederki moldatzen zara, e!

SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22

Amodioa: Harengatik edozer egiteko prest al zaude? Paga: Konturatzerako amaitzen dira txanponak, e! Osasuna: Eguzkia irten arren, fresko egiten du. Ikasketak:Oporretan al duzu burua?

SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22

Amodioa: Gauzak argi utzi zizkizun, beraz... Paga: Billetez lepo duzu itsulapikoa. Osasuna: Izerditu ostean, aldatu arropa. Ikasketak: Ez egin etxeko lanak musikarekin.

CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20

Amodioa: Tximeletak sumatzen al dituzu sabelean? Paga: Diru apur horrekin ezin da miraririk egin. Osasuna: Betaurrekoak behar badituzu, jantzi! Ikasketak: Ariketak eginez ikasiko duzu. Animo!

AQUARIUS urtarrilak 21 - otsailak 19

Amodioa: Ezusteko ederra eman diozu, e! Paga: Dirua gastatu duzu, baina merezi izan du. Osasuna: Garrantzitsua da barazkiak eta fruta jatea. Ikasketak: Liburu bera irakurri behar al duzu berriro?

PISCIS otsailak 20 - martxoak 20

Amodioa: Zergatik ez duzu txango bat antolatzen? Paga: Gorde dirua behar duzunerako. Osasuna: Lo gehiago egin beharko zenuke. Ikasketak: Etxeko lanak pilatzen ari zaizkizu.

horoskopoa