2012 urtarrila_mantangorri_ 2012 bisurtea_larraitz etxeberria

1
4 larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a berria mantangorri mantangorri Hasi berri dugun 2012. urte hau aurrekoa baino luzeagoa izango da: 366 egun izango ditu. Lau urtetik behin gure egutegiak egun bat gehiago izaten du otsailean; hala ere, urteko hilabeterik laburrena da, baina besteengana gehixeago hurbiltzen da. Ba al dakizu zergatik den bisurtea lau urtean behin? Erantzuna badakizu, www.eurekamuseoa.es orrialdean aurkituko duzun erantzun orria bete otsailaren 23a baino lehen. Eureka! zientzia museora joateko sarrerak zozkatuko ditugu asmatzaileen artean! Erantzun zuzena eta irabazleak martxoaren 1ean gure webgunean. EUREKA! ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78 ABENDUKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA IRABAZLEAK Zergatik ikusten ditugu hodei batzuk beltzak eta zuriak besteak? Ikusten ditugun objektuen kolorea horiek islatzen duten argiaren araberakoa da, eta, beraz, gure begietaraino iristen den argiaren araberakoa. Ur karga handia duten hodeiek Eguzkitik datorren argi parte handia xurgatzen dute, eta argi kopuru gutxi iristen da gure begietara; hori dela eta, hodeiak ilun ikusten ditugu. Argiak, ordea, ia erabat zeharkatzen ditu hodei arinagoak, eta, hala, zuri ikusten ditugu horiek. IRABAZLEAK: Museo eta Planetariorako bi sarrera: Iñigo Gabarain Etxeberria. 2=1 saria: Laura Roux, Elena Alonso Zapirain, Carlos Hernandez Corredera eta Josune Bolzoni Antoñana. 2012a, urte luzea: bisurtea ARIES martxoak 21 - apirilak 21 Amodioa: Haren deiaren zain egon behar al duzu? Paga: Nondik aterako dituzu behar dituzun txanponak? Osasuna: Medikuek beldurra ematen al dizute? Ikasketak: Saiatu ezean, ez zaizkizu ariketak irtengo. TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21 Amodioa: Noiz idatziko duzu harentzako bertsoa? Paga: Zertarako nahi duzu horrenbeste diru? Osasuna: Medikuek diote denetarik jan behar dela. Ikasketak: Saia zaitez lanak bakar-bakarrik egiten! GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21 Amodioa: Onar ezazu: oso gustuko duzu. Paga: Txanponez beteriko kutxa bat topatuko bazenu... Osasuna: Eguraldi kaskarrarekin ere egin daiteke kirola. Ikasketak: Denbora behar da lanak txukun egiteko. CANCER ekainak 22 - uztailak 22 Amodioa: Zergatik gorritzen zara begira duzunean? Paga: Atera al dituzu kalkuluak? Zenbat diru behar duzu? Osasuna: Non utzi dituzu lepokoa eta eskularruak? Ikasketak: Bi idazlan egin al dituzu, bakarraren ordez? LEO uztailak 23 - abuztuak 22 Amodioa: Erabat lelotuta dago zurekin. Zer egin diozu? Paga: Diruak ez ditu arazo guztiak konpontzen. Osasuna: Ez edan edariak horren hotzak. Ikasketak: Zenbat bider irakurri duzu liburu hori? VIRGO abuztuak 23 - irailak 22 Amodioa: Batzuetan badakizu goxo hitz egiten. Paga: Nora zoaz sakelak txanponez beteta? Osasuna: Ez bilatu aitzakiarik hortzak ez garbitzeko. Ikasketak: Ez egin zirriborrorik eskolako liburuetan! LIBRA irailak 23 - urriak 22 Amodioa: Zenbat mezu idazten dizkiozu egunean? Paga: Saia zaitez aurreztutako dirua ez gastatzen. Osasuna: Sartu ohera goizago! Ikasketak: Gero eta letra txukunagoa egiten duzu. SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22 Amodioa: Egun osoa zuri begira egongo delakoan, ala? Paga: Diru gutxi duzu, eta gauza asko erosi nahi dituzu. Osasuna: Osasuntsu zaude; medikuak hala esan dizu. Ikasketak: Zein txukun hartzen dituzun oharrak. SAGITARIUS azaroak 23 - abenduak 22 Amodioa: Elkarrekin egin duzue eskolara joan-etorria? Paga: Zertarako nahi duzu paga bikoitza? Osasuna: Litxarreriak baino hobeak dira ogitartekoak. Ikasketak: Lanak errepikatu egin behar al dituzu? CAPRICORNIUS abenduak 23 - urtarrilak 20 Amodioa: Norentzat da gutun erromantiko hori? Paga: Txanpon gutxirekin bizi zaitezke. Osasuna: Astean hiru bider jan behar da arraina! Ikasketak: Irakasleak argi eman ditu azalpenak, ba. AQUARIUS urtarrilak 21 - otsailak 19 Amodioa: Hura burutik kendu ezinik zabiltza. Paga: Loteria tokatu zaizula ematen du. Osasuna: Txorizo ogitartekoa jan behar al duzu beti? Ikasketak: Burua Ilargian izango ez bazenu... PISCIS otsailak 20 - martxoak 20 Amodioa: Zergatik ez duzu zinemara gonbidatzen? Paga: Aitortzen duzuna baino diru gehiago duzu. Osasuna: Garrantzitsua da dieta orekatua izatea. Ikasketak: Azkar amaitu dituzu lanak. Zorionak! horoskopoa

Upload: eureka-zientzia-museoa-donostia-san-sebastian

Post on 07-Apr-2016

232 views

Category:

Documents


11 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 2012 Urtarrila_Mantangorri_ 2012 bisurtea_Larraitz Etxeberria

4larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a berria

mantangorrimantangorri

Hasi berri dugun 2012. urte hauaurrekoa baino luzeagoa izango da:366 egun izango ditu. Lau urtetikbehin gure egutegiak egun batgehiago izaten du otsailean; hala ere,urteko hilabeterik laburrena da, baina besteengana gehixeagohurbiltzen da.

Ba al dakizu zergatik den bisurtea lau urtean behin?Erantzuna badakizu, www.eurekamuseoa.esorrialdean aurkituko duzun erantzun orria beteotsailaren 23a baino lehen. Eureka! zientziamuseora joateko sarrerak zozkatuko dituguasmatzaileen artean! Erantzun zuzena etairabazleak martxoaren 1ean gure webgunean.

EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

ABENDUKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA IRABAZLEAKZergatik ikusten ditugu hodei batzuk beltzak eta zuriak besteak? Ikusten ditugunobjektuen kolorea horiek islatzen duten argiaren araberakoa da, eta, beraz, gurebegietaraino iristen den argiaren araberakoa. Ur karga handia duten hodeiek Eguzkitikdatorren argi parte handia xurgatzen dute, eta argi kopuru gutxiiristen da gure begietara; hori dela eta, hodeiak ilun ikustenditugu. Argiak, ordea, ia erabat zeharkatzen ditu hodei arinagoak,eta, hala, zuri ikusten ditugu horiek.IRABAZLEAK: Museo eta Planetariorako bi sarrera: Iñigo GabarainEtxeberria. 2=1 saria: Laura Roux, Elena Alonso Zapirain, CarlosHernandez Corredera eta Josune Bolzoni Antoñana.

2012a,urte luzea:bisurtea

ARIES martxoak 21 - apirilak 21

Amodioa: Haren deiaren zain egon behar al duzu? Paga: Nondik aterako dituzu behar dituzun txanponak? Osasuna: Medikuek beldurra ematen al dizute? Ikasketak: Saiatu ezean, ez zaizkizu ariketak irtengo.

TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21

Amodioa: Noiz idatziko duzu harentzako bertsoa?Paga: Zertarako nahi duzu horrenbeste diru? Osasuna: Medikuek diote denetarik jan behar dela. Ikasketak: Saia zaitez lanak bakar-bakarrik egiten!

GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21

Amodioa: Onar ezazu: oso gustuko duzu. Paga: Txanponez beteriko kutxa bat topatuko bazenu... Osasuna: Eguraldi kaskarrarekin ere egin daiteke kirola. Ikasketak: Denbora behar da lanak txukun egiteko.

CANCER ekainak 22 - uztailak 22

Amodioa: Zergatik gorritzen zara begira duzunean? Paga: Atera al dituzu kalkuluak? Zenbat diru behar duzu? Osasuna: Non utzi dituzu lepokoa eta eskularruak? Ikasketak: Bi idazlan egin al dituzu, bakarraren ordez?

LEOuztailak 23 - abuztuak 22

Amodioa: Erabat lelotuta dago zurekin. Zer egin diozu? Paga: Diruak ez ditu arazo guztiak konpontzen. Osasuna: Ez edan edariak horren hotzak. Ikasketak: Zenbat bider irakurri duzu liburu hori?

VIRGO abuztuak 23 - irailak 22

Amodioa: Batzuetan badakizu goxo hitz egiten. Paga: Nora zoaz sakelak txanponez beteta? Osasuna: Ez bilatu aitzakiarik hortzak ez garbitzeko. Ikasketak: Ez egin zirriborrorik eskolako liburuetan!

LIBRA irailak 23 - urriak 22

Amodioa: Zenbat mezu idazten dizkiozu egunean? Paga: Saia zaitez aurreztutako dirua ez gastatzen. Osasuna: Sartu ohera goizago! Ikasketak: Gero eta letra txukunagoa egiten duzu.

SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22

Amodioa: Egun osoa zuri begira egongo delakoan, ala? Paga: Diru gutxi duzu, eta gauza asko erosi nahi dituzu. Osasuna: Osasuntsu zaude; medikuak hala esan dizu. Ikasketak: Zein txukun hartzen dituzun oharrak.

SAGITARIUS azaroak 23 - abenduak 22

Amodioa: Elkarrekin egin duzue eskolara joan-etorria?Paga: Zertarako nahi duzu paga bikoitza? Osasuna: Litxarreriak baino hobeak dira ogitartekoak. Ikasketak: Lanak errepikatu egin behar al dituzu?

CAPRICORNIUS abenduak 23 - urtarrilak 20

Amodioa: Norentzat da gutun erromantiko hori? Paga: Txanpon gutxirekin bizi zaitezke. Osasuna: Astean hiru bider jan behar da arraina! Ikasketak: Irakasleak argi eman ditu azalpenak, ba.

AQUARIUSurtarrilak 21 - otsailak 19

Amodioa: Hura burutik kendu ezinik zabiltza. Paga: Loteria tokatu zaizula ematen du. Osasuna: Txorizo ogitartekoa jan behar al duzu beti? Ikasketak: Burua Ilargian izango ez bazenu...

PISCIS otsailak 20 - martxoak 20

Amodioa: Zergatik ez duzu zinemara gonbidatzen? Paga: Aitortzen duzuna baino diru gehiago duzu. Osasuna: Garrantzitsua da dieta orekatua izatea. Ikasketak: Azkar amaitu dituzu lanak. Zorionak!

horoskopoa