2011ko abendua_mantangorri_hodeien koloreari begira_larraitz etxeberria

1
4 larunbata, 2011ko abenduaren 24a berria mantangorri mantangorri Gutxi dira gure inguruan egun oskarbiak. Gehienetan zerura begiratzen dugunean hodeiren bat edo beste ikusten dugu. Batzuetan, hodei zuriak izaten dira ortzian zehar sakabanatuta agertzen direnak; baina, besteetan, ikatza bezain beltzak diren hodeiek ia gau bihurtu arte iluntzen dute eguna. Zergatik ikusten ditugu hodei batzuk beltzak eta besteak zuriak? Erantzuna badakizu, www.eurekamuseoa.es webgunean aurkituko duzun erantzun orria bete, urtarrilaren 13a baino lehen. Eureka! zientzia museora etortzeko sarrerak zozkatuko ditugu asmatzaileen artean! Erantzun zuzena eta irabazleen izenak urtarrilaren 21ean argitaratuko ditugu. EUREKA! ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78 AZAROKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA IRABAZLEAK Zergatik sortzen da ortzadarra? Euri tantek Eguzkitik datorren argi zuria deskonposatzen duten prismak balira bezala jokatzen dutelako. Hala, espektro ikusgarriko kolore guztiak ikus daitezke. IRABAZLEAK: Museo eta planetariorako bi sarreren irabazlea: Ane Marin Ibañez. 2=1 sariaren irabazleak: Anne Elustondo, Iker De Echaniz Herce, Olaia Cisneros Oliveira, Jose María Fernandez de la Fuente. Hodeien koloreei begira ARIES martxoak 21 - apirilak 21 Amodioa: Noiz amaitu behar duzu hasitako gutuna? Paga: Dirua eskatu al diozu Olentzerori? Zertarako? Osasuna: Tamainan jan turroia eta gozoak, e! Ikasketak: Ez al duzu eskolako lanik? Horiek bai oporrak! TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21 Amodioa: Arazoei aurre egiten ikasi behar da. Paga: Zuloz beteak dituzu poltsikoak, ala? Osasuna: Babestu ongi eztarria, hotz egiten du eta. Ikasketak: Aprobetxatu oporrak atseden hartzeko. GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21 Amodioa: Oporretan ere egunero ikusi behar al duzu? Paga: Dirua gastatu aurretik, pentsatu zertan gastatu! Osasuna: Eguraldia ez da aitzakia kirola egiteko. Ikasketak: Lanik ez baduzu, jolastu aspertu arte! CANCER ekainak 22 - uztailak 22 Amodioa: Nork idatzi ote dizu mezu maitagarri hori? Paga: Zintzoa izan bazara, ez duzu zertan arduratu. Osasuna: Ez ahaztu hortzak garbitu behar direla! Ikasketak: Aprobetxatu oporrak liburuak irakurtzeko. LEO uztailak 23 - abuztuak 22 Amodioa: Zergatik ukatzen duzu begi bistakoa dena? Paga: Non gorde zenuen izeba-osabek emandako dirua? Osasuna: Ez jan gozo gehiegi, e! Ikasketak: Eskolako liburuak eskolan ahaztu al zaizkizu? VIRGO abuztuak 23 - irailak 22 Amodioa: Nahi duzunean maitagarria izaten badakizu. Paga: Ez esan inori zenbat diru aurreztu duzun. Osasuna: Eguna ongi hasteko, ongi gosaltzea da onena. Ikasketak: Oharrak txukun ditzakezu oporretan. LIBRA irailak 23 - urriak 22 Amodioa: Nork ez zaitu maiteko? Hain zara atsegina... Paga: Lasai, noizbait tokatuko zaizu loteria. Osasuna: Sirenek bezain ongi igeri egiten duzu. Ikasketak: Marrazteko dohain bereziak dituzu. SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22 Amodioa: Zurrumurruak ez dira oso fidagarriak izaten. Paga: Diru gutxirekin ere opari ederrak egin daitezke. Osasuna: Hartu atseden oporretan. Ikasketak: Irakurri al duzu eskolan agindutako liburua? SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22 Amodioa: Haserretu egin zarete? Txikikeria horregatik? Paga: Dirua ez da betiko izaten; zer uste zenuen? Osasuna: Ez entzun musika hain ozen! Ikasketak: Irakasleak argi azaldu zuen zer egin. CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20 Amodioa: Zure aitorpenaren zain dago. Paga: Zertarako behar duzu dirutza hori? Osasuna: Ez ikusi telebista hain gertutik! Ikasketak: Zorionak, primeran egin dituzu ariketak! AQUARIUS urtarrilak 21 - otsailak 19 Amodioa: Sentitzen duzuna aitortuko bazenio... Paga: Zenbat txanpon pilatu dituzu honezkero? Osasuna: Betaurrekoak beharko ote dituzu? Ikasketak: Oharrak txukunago hartu izan bazenitu... PISCIS otsailak 20 - martxoak 20 Amodioa: Konfiantza izatekotan, ez esan gezurrik! Paga: Diruak lasaitasuna ematen du, ez zoriontasuna. Osasuna: Jantzi eskularruak beldurrik gabe. Ikasketak: Eskolara itzultzeko gogoa al duzu? Seguru? horoskopoa

Upload: eureka-zientzia-museoa-donostia-san-sebastian

Post on 07-Apr-2016

228 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

4larunbata, 2011ko abenduaren 24a berria

mantangorrimantangorri

Gutxi dira gure inguruanegun oskarbiak. Gehienetanzerura begiratzen duguneanhodeiren bat edo besteikusten dugu. Batzuetan,hodei zuriak izaten diraortzian zehar sakabanatutaagertzen direnak; baina,besteetan, ikatza bezainbeltzak diren hodeiek ia gaubihurtu arte iluntzen duteeguna.

Zergatik ikusten ditugu hodei batzukbeltzak eta besteak zuriak?Erantzuna badakizu, www.eurekamuseoa.es webgunean aurkitukoduzun erantzun orria bete, urtarrilaren 13a baino lehen. Eureka!zientzia museora etortzeko sarrerak zozkatuko ditugu asmatzaileenartean! Erantzun zuzena eta irabazleen izenak urtarrilaren 21eanargitaratuko ditugu.

EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

AZAROKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA IRABAZLEAKZergatik sortzen da ortzadarra? Euri tantek Eguzkitik datorrenargi zuria deskonposatzen duten prismak balira bezala jokatzendutelako. Hala, espektro ikusgarriko koloreguztiak ikus daitezke. IRABAZLEAK: Museoeta planetariorako bi sarreren irabazlea: Ane Marin Ibañez. 2=1 sariaren irabazleak:Anne Elustondo, Iker De Echaniz Herce,Olaia Cisneros Oliveira, Jose MaríaFernandez de la Fuente.

Hodeien koloreei begira

ARIES martxoak 21 - apirilak 21

Amodioa: Noiz amaitu behar duzu hasitako gutuna? Paga: Dirua eskatu al diozu Olentzerori? Zertarako? Osasuna: Tamainan jan turroia eta gozoak, e! Ikasketak: Ez al duzu eskolako lanik? Horiek bai oporrak!

TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21

Amodioa: Arazoei aurre egiten ikasi behar da. Paga: Zuloz beteak dituzu poltsikoak, ala? Osasuna: Babestu ongi eztarria, hotz egiten du eta. Ikasketak: Aprobetxatu oporrak atseden hartzeko.

GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21

Amodioa: Oporretan ere egunero ikusi behar al duzu? Paga: Dirua gastatu aurretik, pentsatu zertan gastatu! Osasuna: Eguraldia ez da aitzakia kirola egiteko. Ikasketak: Lanik ez baduzu, jolastu aspertu arte!

CANCER ekainak 22 - uztailak 22

Amodioa: Nork idatzi ote dizu mezu maitagarri hori? Paga: Zintzoa izan bazara, ez duzu zertan arduratu. Osasuna: Ez ahaztu hortzak garbitu behar direla! Ikasketak: Aprobetxatu oporrak liburuak irakurtzeko.

LEOuztailak 23 - abuztuak 22

Amodioa: Zergatik ukatzen duzu begi bistakoa dena? Paga: Non gorde zenuen izeba-osabek emandako dirua? Osasuna: Ez jan gozo gehiegi, e! Ikasketak: Eskolako liburuak eskolan ahaztu al zaizkizu?

VIRGO abuztuak 23 - irailak 22

Amodioa: Nahi duzunean maitagarria izaten badakizu. Paga: Ez esan inori zenbat diru aurreztu duzun. Osasuna: Eguna ongi hasteko, ongi gosaltzea da onena. Ikasketak: Oharrak txukun ditzakezu oporretan.

LIBRA irailak 23 - urriak 22

Amodioa: Nork ez zaitu maiteko? Hain zara atsegina... Paga: Lasai, noizbait tokatuko zaizu loteria. Osasuna: Sirenek bezain ongi igeri egiten duzu. Ikasketak: Marrazteko dohain bereziak dituzu.

SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22

Amodioa: Zurrumurruak ez dira oso fidagarriak izaten. Paga: Diru gutxirekin ere opari ederrak egin daitezke. Osasuna: Hartu atseden oporretan. Ikasketak: Irakurri al duzu eskolan agindutako liburua?

SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22

Amodioa: Haserretu egin zarete? Txikikeria horregatik?Paga: Dirua ez da betiko izaten; zer uste zenuen? Osasuna: Ez entzun musika hain ozen! Ikasketak: Irakasleak argi azaldu zuen zer egin.

CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20

Amodioa: Zure aitorpenaren zain dago. Paga: Zertarako behar duzu dirutza hori? Osasuna: Ez ikusi telebista hain gertutik! Ikasketak: Zorionak, primeran egin dituzu ariketak!

AQUARIUSurtarrilak 21 - otsailak 19

Amodioa: Sentitzen duzuna aitortuko bazenio... Paga: Zenbat txanpon pilatu dituzu honezkero? Osasuna: Betaurrekoak beharko ote dituzu? Ikasketak: Oharrak txukunago hartu izan bazenitu...

PISCIS otsailak 20 - martxoak 20

Amodioa: Konfiantza izatekotan, ez esan gezurrik! Paga: Diruak lasaitasuna ematen du, ez zoriontasuna. Osasuna: Jantzi eskularruak beldurrik gabe. Ikasketak: Eskolara itzultzeko gogoa al duzu? Seguru?

horoskopoa