18. -...

8
ANARI Malenkoniatik ihesi, barrenak hustu ditu ‘Zure aurrekari penalak’ izeneko bosgarren diskoan -- 4-5. orrialdeak -- 18. urteurrena ortzadar noticiasdenavarra.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2015eko maiatzaren 30a. 405. zenbakia

Upload: hathu

Post on 06-Apr-2018

221 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 18. - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/06/03/ortzadar-entero-30-de... · sentipena giarte osora abaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko gutien agendan

ANARI

Malenkoniatik ihesi, barrenak hustu ditu

‘Zure aurrekari penalak’ izeneko bosgarren diskoan

-- 4-5. orrialdeak --

18.

urteu

rren

a

ortzadarnoticiasdenavarra.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2015eko maiatzaren 30a. 405. zenbakia

Page 2: 18. - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/06/03/ortzadar-entero-30-de... · sentipena giarte osora abaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko gutien agendan

02 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Azala: Iker Azurmendi Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

JUANRA MADARIAGAIDAZLE ETA MENDIZALEA

Maldan gorako literaturaren plazeraSisha Pangma mendia igotzen bizi izandakoak oinarrian hartuta osatu du Juanra Madariagak literatura eta mendizaletasuna uztartzen dituen ‘eSPedizioa. Mendi ororen pisua’ liburua

Liburuaren errezitaldiak egiten ari da Madariaga egunotan. JOSE MARI MARTINEZ

JULENE LARRAÑAGA

SSISHA Pangma mendiaren gailurra zapaltzean, 8.013 metroko altueran, Unai Elorriagaren SPrako tranbia libu-ruaren azken lerroak irakurri zituen

Juanra Madariaga idazle eta mendizaleak, (Bilbo, 1962), 2011ko maiatzean. Espedizio osoan izan zuen bidaide Elorriagaren lana. Orain, espedizio horren nondik-norakoak biltzen dituen lana kaleratu du: eSPedizioa: Mendi ororen pisua (Txalaparta).

Zergatik ‘SPrako tranbia’ eta zergatik Shisha

Pagma? Munduko mendi altuenen artean txikiena da Sisha, benetan ederra gainera, eta aukera asko eskaintzen ditu tontorrerako bidean. Bertara joateko aukera sortu zitzaidanean, hara era-mango nuen literatura aukeratzen hasi eta Unairen lana eramatea otu zitzaidan. Euskal literaturaren barruan, Shisha Pangma men-dia ageri den lan bakarra da Elorriagarena: Lucas protagonistaren zortzi mila metrodun mendiekiko lilura eta aipuak daude, besteak beste. Liburuaren ibilbidea borobiltzeko amaiera polita izan zitekeela pentsatu nuen. Eta, ideia horretatik, beste ate bat ireki zitzai-dan: literatura eta mendia biak uztartzea. Liburua aurrez irakurtzean eta mendian gora

irakurri ahala, desberdin sentitu zenuen? Bai. Mendiak eskaintzen dizun atmosfera arras ezberdina da. Hor zure barnera begi-ratzen duzu gehiago, introspekzio lan ede-rra da, muineraino iristen zaizkizu gauza asko. Letrek pisua dute. Horrexegatik, han irakurtzen dituzun gauza batzuk betiko gogo-ratzen dituzu.

Mendizale askok dute liburuak mendira erama-

teko ohitura? Horixe da nire ustea, edo hobe esanda, nire uste erromantikoa. Ederra da pentsatzea mendizaleek bizitzan hondarra utzi dien lan bat eurentzat pasioa den mendizaletasuna-rekin uztartu nahi izan dutela, eta zergatik ez, tontorrera eraman. Jakin badakigu behintzat, tontorretan gauza kuttunak uzteko ohitura badagoela.

Gailurrean irakurri zenuen azken kapitulua. Nola

oroitzen duzu momentua? Ederra eta intentsua izan zen. Gailurrera hel-du aurretiko uneak berezienak dira. Gero, besarkadak datoz, hitz gutxiko esaldiak eta pentsamenduen erlauntza. Esaldiren batek eztarrian trabes egin zidan arren, horrek guz-tiak inarrosi zidan bihotza. Ia amaitu ezinik ibili nintzen malkoak begietara agertu zi-tzaizkidalako. Irakurri ostean burua makur-tu nuen negar egiteko, baina arnasa falta nuen, eta apenas egin nuen negarrik. Paisaia itzela zen. Egon nahi nuen tokian nengoen. Askatasun handia sentitu nuen han goian. Une hori eta espedizioko beste zenbait bideoz

ere grabatu zenituen, ezta? Bai, hasieratik proiektu honetan letrak eta irudiak egon behar zirela deliberatu nuen. Tontorrera heltzeko uneaz gain, ingurueta-ko bizimodua, jendea, paisaiak eta neure burua grabatu nituen, horrekin guztiarekin

film bat egiteko. Material hori erabili dut libu-ruaren errezitaldiaren osagarri gisa, liburuan ageri dena pittin bat hobeto ilustratzeko. Liburua ez da bidai kronika hutsa; badaude egu-

neroko baten tankerako pasarteak, badago lite-

ratura, badira gogoetak… Bai. Ez nuen bidaia liburu bat egin nahi, baizik eta mendia gai duen literatura lan bat. Espedizio bat kontatu nahi izan dut, hori da hari nagusia, baina fikzionatu egiten dut ber-tan gertaturikoa. Eguneroko bat eraman nuen dena lerro batzuetan plasmatzeko, bai-na esperientzia horrek beste bide batzuk ireki dizkit mila konturi buruz hitz egiteko: aurre-tiaz bizi izandako bizipenak, dezepzioak, ametsak edota liluratzen nauten kontuak: Himalaia bera, inguruko herriak, geografia, erlijioa… Baina, mendia, kasu honetan, meta-fora hutsa ere izan daiteke. Mendi espedizioei buruzko literaturari ere erre-

paratu diozu. Dirudienez, guk uste baino opa-

roagoa da literatura mota hau. Mendi-literatura zabala da, ingelesez batik bat. Katmandun gauza asko deskubritu dai-tezke eta horiekin istorio are interesgarria-goak sortu ere bai. Tamalez, mendia gutxi-tan ageri da euskal literaturan –gazteleraz gehiago–, eta arraroa da, mendizale ugari bai-tago Euskal Herrian. Hala ere, uste dut men-dizale gehienok bagarela beste mendizaleen irakurleak. Liburuan ‘mendia desmitifikatzen’ saiatu zare-

la esan duzu. Zein zentzutan? Zortzimilakoetara egiten diren espedizioak oso mediatiko bilakatu dira. Heroiak dira hara iristea lortzen dutenak, baina atzean sufrikario handia dago: bakardadea, ordu gal-du asko, arriskua, heriotza… Zure zaurgarri-tasuna ikusgarri egiten da. Nik beste ikuspe-gi bat eman nahi izan dut: bai, ederra da men-dia, baina ematen dizun guztia ere kendu ahal dizu. Izen mitiko asko daude, baina eze-zagun asko ere bai, eta agian horiexek dira interesgarrienak, galdu edo hil zirenak, izen handi baten pean ezer izan ez zirenak. Mendian irakurtzen pasa duzun unerik ederre-

netako bat? Asko izan dira. Zendu berria den Eduardo Galeanoren lanak eraman izan ditut asko-tan. Lan horiek beste eremu batzuetara era-maten naute. Inoiz liburu bera birritan ira-kurri izan dut mendian, Everesteko kanpa-mendu nagusian Wislawa Szymborska poe-taren antologia batekin gertatu zitzaidan moduan. Gauza bera sentitu nuen Raymon Carver idazlearen lanekin. Hurrengo mendia? Eta hurrengo liburua? Gustura joango nintzateke Himalayako Manaslu mendira, baina ez dakit posible izango den, inguruotan oraintsu gertatu den triskantzaren ostean. Laguntzeko modurik onena hara bueltatzea litzateke, bertako jen-deari lana eman eta dena martxan jartzeko, baina oso garesti dago dena. Bestalde, ez dakit zein liburu izango den hurrengoa, bai-na poesia idazten ari naiz orain.

BILBO

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Azala: Thinkstock

Disenua: Jesús Santamaría Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

Page 3: 18. - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/06/03/ortzadar-entero-30-de... · sentipena giarte osora abaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko gutien agendan

Ortzadar // 03Larunbata, 2015eko maiatzaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

E

IRITZIA

Feminista bai baina euskaltzalea ez? XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

EZ dakit onena zen, baina azkenaldian gehien poztu nauen pelikula, aretotik zorion-sentipen batekin

atera nintzena, Pride izan da: film ingeles bat, hango komedia sozia-len tradizioan egina (gogoratu Full Monty), 80ko hamarkadako bene-tako istorio bat kontatzen diguna: Margaret Thatcherren agintaldian, Galeseko ikatz-meatzariak euren lanpostuei eusteko greba luze eta amaigabean sarturik zeudela, Lon-dresko gay eta lesbiana mugimen-duko aktibista batzuk meatzarien alde mobilizatu ziren, dirua bildu eta grebalariei bidaltzeko. Meatza-ri jendea oso “matxoa” sentitzen dela-eta, gaizki ikusiko dute hiriko maritxuen babesa, eta kontraesan horrek ematen dio bixigarria isto-rioari. Filma honezkero kendu dute karte-leratik, baina sarean edo bideoan ikusi nahi duenarentzat ez dut argumentuaz besterik esango. Hiz-pidea eman didan pelikulaz ez baizik gizarte mugimenduen arteko harremanei buruz idatzi nahi dut artikulua. Industriari estu loturiko

sindikatu baten eta gay eta lesbia-nen defentsarako elkarte baten inte-resak, ikuspegiak, lehentasunak ez daude lotuta, jakina; sarritan kon-trajarriak ere egon litezke, baina une jakin batean elkarrekin jardu-teko gauza izan ziren, seguru asko etsai berberari aurre egin nahi zio-telako (Tatcherrek lideratzen eta sinbolizatzen zuen kontserbaduris-moa). Zabalago begiratuta, egin dezagun berriki gurean pausatu den galde-ra: izan zaitezke feminista, euskaltzalea izan gabe? Edo euskaltzalea, feminista izan gabe? Egiazki erantzunda, baietz esan behar, denok ezagutzen dugu etike-ta horietako bat bai baina bestea nekez hartuko lukeen jendea. Edo ekologista sentitzen dena baina xenofoboa. Edo munduko herri baztertuekin solidarizatzen den internazionalista baina animalien tratu txarrekin hunkitzen ez dena. Bakoitzaren sentiberatasuna min-beragoa baita gai eta zapalketa ba-tzuekin, beste batzuekin baino. Denean progre perfektua izan nahi duena, seguru asko, bietako bat: edo

irizpiderik gabeko leloa da, edo hipokrita galanta bestela. Alabaina, bihotzez jokatuz gero, ezin zaitezke zeure arlo kuttunean aurrerazale sutsua izan eta beste bidegabekeria batzuei ez ikusiare-na egin; injustizien aurreko ikuspe-gi zabal horrek erakusten du, behar-bada, mugimendu baten humanis-moa zenbaterainokoa den. Joxe Azurmendik, Sabin Arana Goiriren nazionalismoa batetik eta Bizkaiko meatzaldean sorturiko sozialismoa bestetik aztertuta, ondorioa atera zuen, besteak beste, eskuindar jaio-tako abertzaletasuna gauza izan zela ezkerreko joerak garatzeko bere baitan, baina espainol jaiota-ko sozialismoa ez zela gai izan, bere historia luzean, euskaldun herria-ren aitortzari lekua egiteko. Edozein mugimenduk nahi luke bere sentipena gizarte osora zabal-du, orokortu, alderdi politiko guz-tien agendan leku nabarmena bere-ganatu. Luzera begira, baina, hori lortzeko bide eraginkorrena beste mugimendu batzuekin uztartzeko gaitasuna eta enpatia izan liteke.

Edozein mugimen-duk nahi luke bere sentipena gizarte

osora zabaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko guztien agendan

leku nabarmena bereganatu

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

2. Ametsak ere zain Mikel Antza. Susa.

3. Erraiak Danele Sarriugarte. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

AINARA GARCIA-REN BEGIRADA

HISTORIA

‘Euskal Herri-ko historia ilustratua’

Joseba Asiron, Martin Altzueta. Txalaparta. 120 orr. 19 euro.

Euskal iraganeko giza paisaiak

Gure historia ilustratuaren bigarren

liburuki honek Nafarroako erresuma

independentearen lehen urteetako

ilusioa islatu nahi izan du, barne-

gatazkek (herentziak, banderizoak...)

eta, batik bat, gure auzoen neurriz

kanpoko grina menderatzaileek

emeki-emeki eten artekoa. Alde

guztietatik marraskatuta, mundua

liluratzera iritsi ez zen ametsaren

kontakizuna da hau.

LITERATURA

‘Perlak, kol-peak, musuak, traizioak’

Joxemari Iturralde. Pamiela. 192 orr. 17 euro.

Tradizio bikoitz baten istorioa

Paulino Uzkudun eta Isidoro Gazta-

ñaga boxeolariei buruzko nobela

ondu du Iturraldek, errealitatearen

eta fikzioaren arteko mugetan jolas-

tuz bestelako istorioak eraikiz aldi

berean. Tartean dira bi gizon horiekin

harremanak izan zituzten 25 emaku-

meren gorabeherak, horiek bizitako

amodio, luxu, tradizio, pena eta

sufrimendua. Kapitulu bakoitzean,

emakume horietako baten azaletik

kontatu du istorioa egileak.

1. Bobby Sands. Martxa... Denis O’ Hearn. Txalaparta.

2. Can: eta hemen ez da... Joxerra Senar. Pamiela.

3. Euskararen isobarak... Pako Aristi. Erein.

(Azpeitia, 1987) Ikus: www.elmundoatravesdeunvisor.com

ERAKUSLEIHOA

Page 4: 18. - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/06/03/ortzadar-entero-30-de... · sentipena giarte osora abaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko gutien agendan

04 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Aurrekoetan erabili izan duen baina ‘gorroto’ duen malenkoniatik ihesi eraiki du Anarik bere lan berria, ‘Zure aurrekari penalak’ izenekoa, elkarrekin behar zuten hitz eta soinuen bilduma

Edertasun mingarria, minaren edertasuna

OLATZ PRAT

ZZURE aurrekari penalak izenpean dakar Anarik bere lan berria, estudio-ko bosgarrena, Irla Izan (Bidehuts, 2009) hartatik sei urte igaro direnean

eta Bidea eta denbora (Bidehuts, 2013) zuze-nekotik bi. Anari Alberdi (ahotsa eta gitarrak), Borja Iglesias (gitarrak), Xabier Olazabal Dra-ke (baxua) eta Mikel Txopeitiari (bateria) Mariano Hurtadoren piano eta teklatuak batu zaizkie lan honetan, zuzenekoetako azken urteotako formatua estudioan ere islatuz. Boskoteak tempo motelez eta geruza ugariz egindako kantuak dakartza, letra landu eta ede-rretan oinarritutako bederatzi pieza. Pasa den negu eta udaberrian grabatu dute diskoa Andoaingo Garate estudioan eta Tolosako Bon-berenean, Karlos Osinaga teknikari eta Martxel Arkarazo teknikari laguntzailearekin. Maste-rizazioa, berriz, Jonan Ordorikak egin du Mamia estudioan eta diseinuaz Savanna Stu-dioa arduratu da. Sei urteko lanaren emaitza da disko berri hau; izan ere, etengabe ari da Anari sorkuntza lanean. “Oraintxe, ez sinestekoa den arren, kantu berriekin ari naiz jada; ideiak apunta-tzen eta gauzak egiten jarraitzen dut beti”, azaltzen du azkoitiarrak. Ideien ganbaran materiala pilatzen joatea da bere lanerako metodoa, eta bete samar dagoenean gelditu eta diskoa diseinatzea, doinu bakoitzari zein hitz edo gai bakoitzari zein doinu jarri eraba-kitzea. Beti asko saiatu izan dela dio, “baina oraingoan are gehiago”, elkarrekin behar zuten doinu eta hitzak bilatzen. Agian horre-gatik, kantu bakoitzak bere leku propioa due-la iruditzen zaio. “Aurreko beste disko batzue-tan disko osoaren testuinguruak ematen zion

lekua kantu bakoitzari, kantuak osotasun baten zatiak ziren. Disko honetan, aldiz, kan-tu bakoitza independenteagoa da agian, nahiz eta saiatu naizen oraingoan ere letren bidez kantu bat bestearekin lotzen, osotasun hori ere bilatzeko”, dio. Hala, kantuak idatzi eta berridatzi ditu hitzak eta doinuak guztiz bat etorri arte. “Oso gustura geratu naiz zenbait kantutan egindakoarekin”, onartu du. Kolaboratzaileen zerrenda ere ez du nolanahi-koa izan Anarik. Abeslariak azaltzen duenez, boskoteak “oinarria” egin du, kolaboratzai-leek euren ukitua eman ziezaieten abestiei. Hala, Mercrominako Joaquin Pascualek pia-noak, hammonda eta sintetizadoreak jo ditu sei abestitan, diskoari sonoritate propioa ema-nez. Lisäbo eta Amodioko Jabi Manterolak ere garrantzia handia du diskoan, bost kan-tutan sartutako gitarrek diskoari emandako izaera bereziagatik. Karlos Osinaga Txapek ere gitarrak jo ditu Orfidentalak, Oreinak eta Armagabetzea abestietan, Ager Isunzak (Audience) biolina eta biola sartu ditu Orei-nak eta Armagabetzea kantuetan eta Napo-ka Iriako Ander Mujikak ebow-a jo du Arqui-medes izenekoan. Gainera, Eneko Burzako Mobydick-ek ohiko ahots sakon eta urratua-rekin borobildu du Otzanak abestia. HITZAK EZ DIRA HITZ SOILAK Kalitate musi-kal ikaragarriari itzalik egin nahi izan gabe, disko honetan zerbait nabarmentzekoa bada, hitzak dira. Lehenengo esalditik azkenengo-ra, hitz bakoitza dagokion lekuan dagoela diru-di. Ez da alferrikakoa izan hainbeste urtetako lan eskerga. “Hala ere, eta zenbait abestirekin oso gustura banago ere, gertatzen da hainbes-

te urteren ondoren esan nahi den hori esaten guztiz ez asmatzea”, aitortzen du Anarik etsi-pen puntu batez. Poesia edo “ia-poe-sia” egiten duela esaten diote, bai-na, bere ustez, kantuen letrak beste zerbait dira. “Poesia bada, ez da poesia hutsa, poesia baino gehiago da, hasteko, horren bitartez abesti bat defendatzeko aukera duzulako. Ez da idaztea bakarrik, baizik kantatzea, doinu baten barruan kokatzea, intentsi-tateak ematea esaldi bat sua-be abestuz eta hurrengoan garrasi eginez... beste dimentsio bat dute letrek”. Anariren hitzek beti izan dute abestietan pisu handia eta Zure aurrekari penalak honetan agerian gelditzen da hori lehen esalditik. “Instrumentazioari garrantzia handia ematen zaio eta, noski,

badu, baina uste dut benetako espiralak letrak direla. Neuri gertatzen zait batzuetan gustuko

kantu bat jartzen dudala letra zati hori entzuteko, eta atzera bota eta

berriro jartzen dut, berriro entzuteko”, kontatu du.

“Tristea eta ederra” beza-la deskribatu zion lagun batek diskoa. Kantek sublimetzat joko luke, erraiak arrakalatzen dituen edertasun minga-

rri moduko bat usaintzen delako abestietan –lau aldiz

agertzen da, esaterako, “ede-rrez eta minez” hitz-jokoa–.

“Eta halaxe da. Kontziente naiz letra gogorrak direla, gordinak dira, bai-

na ez malenkoniatsuak. Gorrotatzen dudan sentimendurik baldin bada, hori malenkonia da, eta praktikatu izan dut beste disko batzue-

Anari Alberdirekin batera, Borja Iglesias, Xabier Olazabal, Mikel Txopeitia eta Mariano Hurtadok

“Banuen gogoa gai politiko

eta sozialek ematen duten kontzeptuekin

jolas egiteko, hitz hotzekin gauza

oso beroak adierazteko”

Page 5: 18. - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/06/03/ortzadar-entero-30-de... · sentipena giarte osora abaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko gutien agendan

Ortzadar // 05Larunbata, 2015eko maiatzaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

tan, baina azken urteotan horren kontra ari-tu naiz”, argitu du. Idazterako orduan inspirazioa lekuetan bila-tu du sarri, “izan leku pertsonalak, emozio-nalak edo fisikoak”. Baina, egunkariak eta albistegiak ere izan dira bere inspirazio itu-rri disko honetan. “Banuen gogoa gai politi-ko eta sozialek ematen duten kontzeptuekin jolasteko, eta gauza batzuetan bilatu dut hori, hitz hotzak erabiltzea gauza oso beroak adie-razteko, ‘salbuespen egoerak’ edo ‘emergen-tzia planak’ bezalakoak. Ederra da joko horiek egitea eta errealitatetik kontzeptu horiek har-tzea, ‘gure aukeren gainetik bizi izan gara’ esaldia, esaterako, ‘bizi’ horren ordez jarri edozein hitz eta izugarria da gertatzen dena”. Iragana, oraina eta geroa nahasten dira hi-tzetan. Izenburuak eta azaleko emakumeak berak denok dugun iragan hori argi azaltzen dutela dio, “batzuetan atzera tira egiten digu-na eta besteetan aurrera bultza”.

Hitzen itzulpenak amaitzen harrapatu du gure deiak Anari. “Benetan zaila da gauza batzuk itzultzea –onartzen du–. Adibidez, ‘neure buruaz beste... bat egitea’ ezin da itzu-li, edo ‘elkarri amore ematea’. Ezinezkoa da, eta hori ederra da niretzat, esan nahi baitu euskararen aldetik ere egon nahi dudan lekuan nagoela”.

ZUZENEKOETAN HASITA Bilbon, Donostian eta Gasteizen izan ondoren, etxean ariko da gaur abeslaria, Azkoitiko Matadeixen, hain zuzen. Ostegunean, Iruñako Zentral Kafe Antzokian ariko dira eta, ostiralean, berriz, Baionako Atalante Zine Gelan. Aurkezpen kontzertuen osteko datak ere ari dira zehaz-ten eta laster emango dituzte jakitera; hori bai, udan merezitako oporrak hartuko dituz-te. Izan ere, ez dira inoiz izan hilabete gutxi-ko bira intentsuak egitekoak; Anari gehiago da iraupen-lasterkaria, poliki baina ziurta-sunez aurrera egitekoa.

hartu dute parte azkoitiarraren bosgarren estudioko diskoan. IKER AZURMENDI

Hitz gutxitan hainbeste...

- “Goiz gorri eta eder batean neure barrutik salto

egin eta neure buruaz beste... bat egitea”. Ametsen

eraiste neurtua.

- “Izen horiek denek osatzen duten zerrenda, zuk

kaltetuen zerrenda, zuk eta zeu ere”. Orfidentalak.

- “Irentsi zintuen luizi haren aurretik heldutako harri solte hura zen ulertu behar

zena”. Luizia.

- “Nola ereiten duenak ez duen beti jasotzen, duenak ez du beti ereiten”. Arquimedes.

- “Ihes egiten diozun eta jarraitzen zaituen horren artean bizi zara, bide ertzeko sei-

naleetan bizi diren orein horien antzera”. Oreinak.

- “Ni lehorrak itotzen nau eta zu berriz urak”. Nola galdu.

- “Gauza bat proposatu nahi dizut azkenari aurre hartzeko, nola suak bere burua jaten

duen, elkarren ondoan etzatea eta elkar laztantzea elkar ezabatu arte”. Hareago.

- “Beste behin ere aldatu dut munduaren azalera zure azalarengatik, nire harramazka

zakarrak zure laztan bareengatik, eta neurea ez den itzal batu betirako lotu”. Otzanak.

- “Entregatu nizkizun armak eta zuloak non neuzkan aitortu, berandu ibili naizen

arren, garaiz ailegatu”. Armagabetzea.

AZKOITIA

Page 6: 18. - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/06/03/ortzadar-entero-30-de... · sentipena giarte osora abaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko gutien agendan

06 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Aupada euskarazko literaturariApirilean abiatu zuen Euskaltzaleen Topaguneak ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpaina Euskal Herriko 42 herritan. Ekainaren 30era arte iraungo du, eta euskarazko literatura eta irakurzaletasuna bultzatzea izango du helburu

UXUE RAZKIN

LLIBURUTEGIAREN goxota-sunean, apalategien geriz-pean, badira heroien isto-rioak, beldurra eragiten

duten kontaketa gotikoak, tragediaz zipriztindutako orriak, erromanti-koak diren narrazioak, umoreaz tin-datutako liburuxkak eta genero beltza osatzen duten detektibe eza-gunak… Orain, “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” kanpainaren bitartez, euskal literaturaren orbitan dauden liburuez gozatzeko aukera izango dute irakurzaleek, egitasmo honen 9. edizioan. Antolatzaileen esanetan, “liburua-rekin gozatzea da irakurlearen zere-gin bakarra”. Hori bai, Euskaltzaleen Topaguneko kide den Manuel More-nok dioenez, lau urrats jarraitu beharko ditu irakurleak programa honetan parte hartzeko. Lehenik eta behin, liburutegi publikora joan eta handik edozein euskarazko liburu maileguan eramango du etxera. “Ez da beti fikzioa izan behar –argitu du Morenok–, kazetaritza lan bat izan daiteke, edota biografia bat, baina hiztegiak eta eskola liburuak ez dira sartzen, adibidez”, azaldu du. Ondoren, liburua itzulitakoan, ira-kurle-fitxa bat bete beharko du era-biltzaileak. Fitxa beteta, erosketa txekea emango zaio eta horrekin liburu dendan euskaraz idatzitako edozein liburu erosteko aukera izan-go du. “Erosketa txeke horren balioa erosten den liburuaren %25ekoa izango da. Bestalde, eta herriz-herri dauden talde batzuen kasuan (min-tza-lagun edo irakurle klubeko kideak, adibidez), erosten den libu-ruaren prezioaren %50 izango da txekearen balioa”, jakinarazi du. Laugarren urratsa, derrigorrezkoa ez den arren, garrantzitsua da oso, Morenoren iritziz: “Parte hartzai-leei proposatzen diegu erosi duten liburu hori oparitzea; lankide bati, lagun bati, senide bati… Izan daiteke berak irakurri duena, gustatu zaio-na eta konpartitu nahi duena; bai-na baita beste edozein liburu ere, hori bai, izan dadila oparitzeko, poli-ta baita opariak egitea”, gehitu du. Halaber, programak irauten duen bitartean, beste hainbat ekimen osa-garri ere burutuko dituzte: “Liburu-tegi askotan liburu aurkezpenak edo irakurraldi eleanitzak egingo dira, besteak beste, euskara erdigunean jarrita betiere”, kontatu du. Hainbat helburu agertzen ditu kanpainak. Alde batetik, euskarazko literaturaren aniztasuna, kalitatea eta kantitatea ezagutaraztea. Eta, horrekin batera, iburutegi publikoen erabilera sustatzea ere. Azken horren garrantzia aipatu du More-nok. “Espazio publiko horien bitar-tez jartzen zara harremanetan bes-te irakurzale batzuekin, eta horrek beti ematen dio literaturari espazio sozialago bat”, uste du.

Duela bederatzi urte jarri zuten martxan ekimena, Azkoitiko Maxixatzen elkarteak ekarri zuen proposamenaren ildoari jarraiki, Morenok kontatu duenez. “Kezka-tuta zeuden bertako liburutegiko mailegu zerbitzua ez zelako asko erabiltzen euskarazko liburuekin”. Hortaz, alor horri bultzada bat ema-teko beharra zegoela ikusi zuten. “Kezka horri aterabide bat eman nahian, ideiari forma eman genion, eta ordutik ari gara modu bateratu batez Euskal Herriko herri desber-dinetan lanean”, azaldu du.

KALITATEZKOA Irakurzaletasuna sustatzeko ekimen honek aurtengo bere fruituak eman ote dituen jaki-teko goiz da oraindik, baina More-no baikor ageri da. “Espero dugu mugimendua egongo dela eta era-ginkorra izango dela aurtengo edizioa ere. Badakigu literatura arloan ari garela, euskarazko litera-turan, hain zuzen ere, eta ez dela erraza jende askorengana iristea, baina positiboak gara”. Euskara egoera minorizatuan dagoen hizkuntza izanik, horrek zailtasuna dakar ezinbestean, Morenoren iri-tziz. “Gutxietsi egiten da hizkuntza honetan sortzen den guztia. Ingele-sez, gazteleraz eta frantsesez sor-tzen dena, aitzitik, hori bai da ona. Hizkuntzak berak dakarren presti-gioa daukate, baina euskararen kasuan ez da horrela”, kritikatu du. Edonola ere, euskal literatura gero eta “oparoagoa eta hobea” dela uste du. “Denetarik daukagu, eta kalita-tezkoa gainera, eta hori harro eta ozen esan behar dugu. Gaur egun, euskal literaturan arlo guztietako liburuak ditugu –jarraitu du–, eta horixe aldarrikatu nahi dugu, euskaldunei lehenik eta behin. Jakin dezaten beraien hizkuntzan litera-turaz gozatzeko aukera badutela ”.

Ahalegin berezia Nafarroan

Euskal Herriko 42 herritan

abiatu dute ‘Irakurri, Gozatu

eta Oparitu’ egitasmoa. Eskual-

deka antolatu dute hedapena, eta

horren arrazoia aipatu du More-

nok. “Kontrastatu dugu, eskualde

bereko herri guztietan, edo gehie-

netan, kanpaina martxan jarrita,

horrek elkarrekiko eraginak sor-

tzen dituela eta hedabideetan pre-

sentzia handiagoa lortzen dela”.

Gainera, aurten Nafarroan “aha-

legin berezia” egin dutela dio

Morenok, eta emaitza “oso posi-

tiboa” izan dela adierazi du. “Nafa-

rroan hedapen askoz ere handia-

goa lortu da eta hori pozgarria da”.

Udalen batean programa martxan

jartzeko aukerarik izan ez bada

ere –Iruñean edo Barañainen,

kasu– “oso kasu puntualak” izan

direla jakinarazi du.Aurtengoa ekimenaren bederatzigarren edizioa da. DIDA

Page 7: 18. - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/06/03/ortzadar-entero-30-de... · sentipena giarte osora abaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko gutien agendan

Ortzadar // 07Larunbata, 2015eko maiatzaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia koadernoa

Hilobi Santuko tenpluaren zaindariaNafarroako tenplu bitxienetako bat da. Zortzi aldeko planta dauka, arkitekto musulmanen eragina, zaldun tenplarioen oihartzuna. Eta zaintzaile bat: Ofelia, erromesei harrera eta batzuetan errieta ere egiten diena

TTORRES del Rio oso herri txikia da. Erromesa kale estuetan gora sartu da eta halako batean, etxe artean gordeta, herrixkaren muinean, Erdi

Aroan Jerusalemdik ekarritako ideia bat agertu zaio. Ideia bat harri eginda: planta oktogonaleko tenplu deigarria, ustez Jerusa-lemgo Hilobi Santuaren basilika eredu har-tuta 1170. urte inguruan eraiki zutena. Zaldun tenplarioen lana izan zela diote ba-tzuek, ordena militar kristau horrek estilo honetakoak egiten zituelako elizak, eta euren sinbolo eta zantzu batzuk daudelako. Guru-tzadetan kristauek Jerusalem konkistatu berri zuten eta hara zihoazen pelegrinak babesteko ardura zeukaten tenplarioek. Edozein kasutan, duela bederatzi mende urrutitik ekarritako ideia bat da eliza hau, ideia exotikoa, ideia bitxia. Erromanikoa da,

ANDER IZAGIRRE (@anderiza)

baina berezia: estilo horrek hain bereak dituen forma irmo eta horizontalen ordez, tenplu bertikala eta airosoa da, zerurantz hiru bolumenetan altxatzen dena. Zutabeek, arkuek eta leihoek itxura are arinagoa ema-ten diete hormei. Eta bolumenen jokoa osa-tzeko, dorre zilindriko bat dauka atxikita, bai-ta abside bat eta geroago eraikina erremata-tzeko jarri zioten linterna bat ere, hau ere zortzi aldekoa. Linternak zer pentsatua eman du: han goian sua piztu eta erromesak orientatzeko balio izan zuela diote. Tenplua, agian, Nafarroako lautadan faroa ere izan zela Santiagorantz zihoazen Erdi Aroko ibiltarientzat. Eta azken portua ere bai zenbaitentzat: inguruotan hiltzen ziren bidaiariak elizaren ondoan lur-peratzen zituzten. Beraz, bidean mugarri. Erdi Aroko bideetatik ideiak ere etortzen ziren, eragin artistikoak, mantso eta isilik, bai-na gaur arte iraun duten ezaugarri exotikoak utzi zituztenak. Erromesak tenplu txikiaren barnean antzeman ditu aztarnak: begiradak zutabeetan gora egin dio, nerbio gurutzatue-tako kupula handiraino, eta nerbio horiek zortzi puntako izarra marrazten dutela desku-britu du, arte islamiarraren kutsu nabarme-narekin. Kordobako kaliferriaren oihartzuna sumatu daiteke Nafarroako harri hauetan. Absidean, tenpluaren kokaleku nagusian, gurutziltzatu erromaniko bat dago, baina gor-

putzaren malgutasunak eta errealismo anatomikoak garai artistiko berri batera-ko urratsa ere erakusten du. Materia solidoetan his-toriaren uhinak antzema-ten dira. Tenplua zaintzen Ofelia dago, hilero txandaka lan hori egiten duten bi ema-kumeetako bat. Mahaitxo baten ondoan eserita, bisi-tariei euro bana kobratzen die, zutabeetatik begira dauzkan harrizko muns-troei jaramonik egin gabe. Inor sartzen ez denean, telefonoa atera eta jolas egiten du, pantailan kolorezko gozokiak zutabetan lerrokatzen saiatzen da. Haserre txiki batekin dabil, bazkalostean turista bat joan zaiolako eliza zabal zezan eskatzera, eta haren ondoren ez omen da beste inor etorri ordu pare batez, zaparrada bortitza bota due-lako. “Non zeundeten ba, non zeundeten ba”, esaten dio ahopeka, orain sartu den errome-sari. Beste ibiltari italiar bati errieta egin dio, erromesen egiaztagiria nahiko zimurtuta daukalako. Hilobi Santuko elizaren zigilua jarri dio tinta urdinarekin. Gero, egiaztagi-rian zigilu gutxi dauzkan andaluziar bati ere kargu hartu dio, maltzurkeriarik gabe, ziri-

katzeko besterik ez: “Zu ez zara asko ibili, e?”. Ofeliak sarrera kobratzen du, informazio orriak banatzen ditu eta erromesen galderei erantzuten die. Bihar ere euria ariko du? “Ez dut uste”, dio Ofe-liak, eta elizako nabearen zortzi aldeak korri-tzen dituen harrizko mentsula seinalatzen du, eliztarrek eta bisitariek eserleku moduan era-biltzen dutena. “Harrizko eserleku hori hezea eta distiratsua ageri bada, hurrengo egunean euria egingo duen seinale. Baina orain leho-rra dago, ikusten? Bihar euririk ez”. Biharamunean, egunsentian, leihotik begira-tu du erromesak eta Ofelia etorri zaio gogora.

Planta oktogonaleko tenplu erromanikoa. A. IZAGIRRE

Torres del Rio herrixkaren

panoramika. ANDER IZAGIRRE

Page 8: 18. - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/06/03/ortzadar-entero-30-de... · sentipena giarte osora abaldu, oro-kortu, alderdi politi-ko gutien agendan

Larunbata, 2015eko maiatzaren 30aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

HH ori izan zen eskolan hasi nintzeneko urtea. Non, eta monja frantses ba-tzuek Durangon zuten ikastetxean! Batek daki “birjina frantsesak” nola-

tan helduak ziren Durangora! Bada, “Les Dames de Nevers” zuten izena. Ordura arte, nire bizimodua Ebro etxetik Elko-rrera igo eta inguruko basoetan barrena ibiltzea izan zen, zapaburuak eta sugandilak harrapatzea, eta Ebro berean bizi zen Jesus Marirekin, Anizeto sakristaua sumintzea. Ebro osoa Pilar Ebroren erresuma zen. Haren bizit-zako atari zabalean egoten ginen kaniketan jolasten edo plastikozko txirrindularien laster-ketak imajinatzen, Loroñok eta Barrutiak ira-bazten zituztenak. Ebrotik hegoaldera begira, Untzilaitzen lepo arrea aurrez-aurre genuen, eskuinetara Muga-rra, ezkerretara Ailuitz eta Anboto;Jesus Mari-ren aitite Estebanek Anbotoko Mariren hegal-diak kontatzen zizkigun: “Anbototik Oiz mendi-ra aldatzen denean etxearen gainetik igaroten da, suzko biribilkoaren antzagaz!”. Eta bat-batean, hura guztia pikutara joan zen.

“Les Dames”-en ikastetxean sartu nintzen, eta komunera joateko “permision de sortir silbu-plé” (irte-tzeko baimena, mesedez) esan eta mojei “Mere” deitu behar; izan ere, ikastetxeko hezkuntza frantsesa zen, baina jantzietan bai-no ez zen nabaritzen. Uniformea genuen, Frant-ziako banderaren koloreekin: atorra zuria, gor-bata gorria eta praka urdinak; hala ere, moja frantsesik ia ez zegoen; “Masermer” –mojen burua– eta musika irakasten zuen zahar-zahar bat ziren soilik frantsesak; beste guztiak espai-nolak ziren, Oñatiko bat izan ezik: Mére Filo-méne. Euskalduna izanik haren gelan sartu ninduten ni. Hilabete batzuk igaro eta, adinaren arabera zegokidan gelara eraman ninduten, hau da, parbuluetara; ordurako gaztelera nahikoa ika-sia nuelako? Ez dakit ba, gogoratzen baitut ez nituela ulertzen esaldi asko. Haietatik bat “hacer del cuerpo”. Nik banekizkien “hacer” eta “cuerpo”, baina gorputzarekin zer egin? Artean hurrengo urtean ere, ez nintzen oso zuhur ibili, Espainiako mapa ikusita uste bai-nuen Iurreta Zaragozaren ondoan zegoela, “Ebro” letra handietan argi ikusten zelako; gai-

Espaniako maparen aurrean, uste nuen Iurreta Zaragozaren ondoan zegoela, ‘Ebro’ letra handitan argi ikusten zelako”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA 1958 URTEgrafiak

Anbotoren magalean igaro zuen

bere haurtzaroa Capeauk. DEIA

Datorren astean...

nera, erreka ere bertan zegoen! Halatan, “Les Dames”-ekin hasi eta laburrera, balentria tippia egin nuen: Iurreta urrutixe dago ikasetxetik, eta beste haur askorekin bate-ra neu ere bazkaltzera bertan geratzen nin-tzen. “Mediopensionistak” ginen. Egun batean, ikastetxetik alde egin nuen. “Nondik joan da? Atea beti bezala zarratu dut!”, esan omen zuen Mere Luciek. Kar, kar! Zarratu bai, ate handia; baina patio-ko bazter batetik, zuhaitz batzuek erdi ezku-tatzen zuten bidexka batean gora joanik, kape-rara heltzen zen, harako atetxoa zabalik ego-ten zelarik. Bada, urria izanik, Durangoko jaiak ospatzen ziren orduan, eta mojak plazako barraketara abiatu ziren nire bila. Ni, ordea, Iurretarako bidean nengoen. Nire ihesak denak kezkatu zituen; aitak ez zekien ikastetxetik kanpora atera behar ote nin-duen, beste inon “interno” sartu ala zer egin. Gogoratzen naiz gurasoek mojekin izan zituz-ten solasaldi luzeez: “Oso gaizki idazten du! Ez daki ortografia zer den! ‘Haber’ h gabe eta v-rekin idazten du!”. Eta domeketan aitak La Gaceta del Norte irakurrarazi eta esaldi batzuk idazteko agintzen zidan, bitartean neure barre-nean biziki gogoratzen nintzelarik Mére Luci-lez eta Lourdeseko ama birjinaz. Halatan, 6 urte bete nituenerako jadanik euska-ra ahaztuta neukan, Pilar Ebrok berak behin esan zidan bezala: “Ahora, como los maquetos!”Joxe Mari Iriondo

Anbotoren magalean igaro zuen

bere haurtzaroa Capeauk. DEIA

Idazlea

Jose Enrike Urrutia Capeau

Euskal

Herritik

erdal

herrira