zaintza diagnostikoaren aurkezpena

1

Click here to load reader

Upload: daiteke-consultoria-social-gizarte-aholkularitza

Post on 24-Jul-2015

235 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Zaintza diagnostikoaren aurkezpena

4 zer berri

Bizikalek zozketa jarri du

martxan

Bizikale merkatari elkarteak otar erral-

doia zozketatuko du uztailaren 13an

Plaza Barrixan. Errifak elkarteko

dendetan erostean eskuratu daitezke.

Otarrak, besteak beste ardo eta likore

botilak, kontserba latak, izarak, gozoak

eta hainbat etxetresna elektriko dara-

matza. Zozketa honekin herritarrak he-

rrian erostera animatu nahi dituzte.

110 ume aisialdiaz gozatzeko

prest

Udaleku irekiak indarberrituta da-

toz aurten gurera. 110 umek hamar

egunez modu dibertigarrian aisial-

diaz gozatuko dute Kukumixoko be-

giraleekin, Txindoki, Aulesti, Hon-

darribia edota Pagoeta bisitatuz.

Jolas eta tailerren bitartez euskara,

kulturartekotasuna, sormena eta ko-

munikazioa landuko dituzte.

Ibiltariak martxa hartuta

“Kosta ala kosta” udaleku ibiltaria

atzo jarri zen martxan. Guztira ho-

geita bi gaztek eman dute izena eta

Otaza izan dute abiapuntu. Datozen

egunetan Degurixatik Gatzagara

egingo dute eta handik Bergarara.

Elosutik pasatu ostean Soraluzera

sartu eta Mendizabal baserrian pa-

satuko dute gaua. Zarautzen buka-

tuko dute ibilbidea.

Zaintza emakumeen ardura da oraindik

2012-07-06

“Zaintzaileak eta zain-

duak Soraluzen: Gertu-

ko errealitatea” izenburupean

bertako familiek beregain har-

tutako lan kargaren ikuspuntu

orokor bat lortzeko diagnosia

burutu du Daiteke gizarte ahol-

kularitzak. Elkarrizketak egin

zaizkie zaintzaileei eta gura-

soei eta bi eztabaida talde sortu

dira umeen zaintza eta autono-

mia falta dutenena aztertzeko.

Sexu askatasuna aldarri

Plaza Barrixa sexua-

litate eredu askeen

aldarri bilakatu zen

ekainaren 28an. Ko-

mite Arroxak deiturik

elkarretaratzera egin

zen eta “zine-forum”

ekimenaren aurkez-

pena egin zuten. Hi-

lero gay, lesbiana edo

transexualen filmak

botako dituzte Zinean,

ikusgarritasunean

eragiteko

helburuarekin.

Ondorioen aurkezpeneko irudia.

Eszedentzia, andren kontua

Umeen zaintzan, galdetegia eran-

tzun dutenen %87 emakumeak

izan dira eta etxekolanetan denbo-

ra gehiagoz aritzen dira eta lanal-

diaren murrizketen %83 andrek

hartzen dituzte. Gehienek zain-

tzak kostu pertsonala duela adie-

razi dute. Autonomia falta dutenen

zaintzen gaineko elkarrizketak 10

zaintzailerekin egin dituzte (%90

emakumeak). Kasuen %67an zain-

tzailea zainduarekin batera bizi

da eta, ia beti, zuzeneko senidea

da. Osasun fisiko zein psikikoan

eragiteaz gain, isolamendu soziala

eragiten duela aitortu dute.

Gizonak, eremu publikoan

Ondorioztatu dute, zaintzailea

oraindik emakumea dela eta

haurren zaintzan gizonak hasi

badira ere, adinekoenean orain-

dik gutxi direla eta eremu publi-

koan gehiago ibiltzen direla. Gi-

zarte langileen lana eta etxez-e-

txeko arreta zerbitzua, ludoteka

edo eta Kukumixo oso positiboki

baloratu dute eta eztabaidarako

gunea sortu izana eskertu.