xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu....

40
xxx Azpeitiko herri aldizkaria xxx 2017ko urria xxx 199. zenbakia xxxxxxxx JOKO-ZELAIAREN ERDIAN Lehen Mailan zazpi urtean aritua, emakumea eta futbola izan ditu hizpide Eguzkiñe Peñak ‘Sanagustingo elkarrizketak’ zikloaren barnean 20 x x x x x x

Upload: others

Post on 10-Oct-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

x x xAzpeitiko herri aldizkaria x x x2017ko urria x x x199. zenbakia x x x x x x x x

JOKO-ZELAIAREN ERDIANLehen Mailan zazpi urtean aritua, emakumea etafutbola izan ditu hizpide Eguzkiñe Peñak‘Sanagustingo elkarrizketak’ zikloaren barnean 20

x x xx x x

Page 2: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita
Page 3: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

Argitaratzailea.Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza.Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa.943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua.SS-860/2000

Zenbakia. 1xx.a (2017ko hilabetea)

Urtea.XVIII.a (1999ko azaroan sortua)

Maiztasuna.Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio eta

Euskara Zerbitzuak

Publizitatea.685780412 /

[email protected]

Bazkidetza.943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia.Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia.A. Agirrezabala

Webgunea.www.uztarria.eus

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

iritziaInkesta. Zer iritzi duzuKirol Patronatuarentarifen inguruan? 13

mamiaElkarrizketa. JoseanIdoeta Atzegikolehendakaria da2006tik 04Klik! ‘Pasaiako badia’dokumentala egin etaestreinatu dute hiruazpeitiarrek 16Euskararen erabilera.Ondarroa, Bermeo etaAzpeitia, hizpide 24

jakiteko250 pezetakobihurrikeria. Batbaino gehiago dirakalabozotik igaro direnherritarrak 34

x x x2017KO AZAROKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

16

Ba al dakizu datorren sansebastianen etakarnabalen arteko bi igandeetan eresokamuturra izango dela herrian?. Uztarria

04

24

Izan uztarriaren bazkide1.060bazkidegara Uztarria Komunikazio

Taldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu.Uztarria Komunikazio Taldeak

orain arte 13 liburu, CD 1, DVD 1 eta biografiatxikiakatera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen.

t943 15 03 58

30eurodira urtean.

Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia,Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi, Patxi Azkargorta

Oharra.Uztarriak ez du bere gain hartzen

aldizkarian esandako iritzien erantzukizunik

Eusko JaurlaritzakoHezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak) diruz

lagundua

03x x x x x x x x x sarrera

Page 4: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

mamia x x x x x x x x x gizartea04

JOSEAN IDOETAAtzegiko lehendakaria

Ni jada ez naiz Josean,orain Anderren aita naiz”Semearen jaiotza tarteko, bizimodua beste era bateraplanteatu behar izan badu ere, gogoz eta adorez bizi duhain “aberatsa” zaion egunerokoa. .9 Elena Margüello

D uela hogeibat urte, Ander semea jaio zene-an, hasi zen Josean Idoeta Atzegi-ko batzarretan parte hartzen.2006an, Gipuzkoako adimen urri-ko pertsonen elkarteko presiden-te izendatu zuten.Ia 60 urte dira Atzegi sortuzutela. Zertarako sortu zenelkartea? Atzegi 1960. urtean sortu zen Gi-puzkoako adimen urriko pertso-nen alde lan egiteko. Guraso ba-tzuek sortu zuten elkartea berenseme-alaben beharrei erantzute-ko, horiek gizarteratzeko. Gerora,profesionalak hasi ziren elkarteanlanean, eta gaur egungo egoerarairitsi da Atzegi. Pausoak eman di-tugu, baina sentsibilizazio lanakbere denbora eskatzen du eta

“kausa-ondorioa lortzea ez da ba-tere erraza izaten.Gaur inklusioaz hitz egitenda, baina, sasoi batean, adi-men urriko pertsonak ezku-tatu eta alboratu egiten zi-tuzten. Hasiera batean, alboratu eta ez-kutatu ez ezik, akabatu ere egitenzituzten. Orain dela urte asko,neska izateagatik ere hiltzen zituz-ten haurrak kultura batzuetan. Nikez dut horrelakorik bizi izan, bainaadimen urriko seme-alaba bat iza-teak lotsa eta beldurra eman izandu, eta gure kasuan, gurasoen la-gunak askotan geratu izan ohi diraguri zer esan ez zekitela. Denaden, jada gauza horiek gainditu di-rela uste dut; are gehiago, Gipuz-koako gizartean oraindik eta hel-

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJaio. 1961eko urriaren 2a.x x xHerria. Eibar. x x xBizi tokia.Azpeitia. x x xLanbidea. Enpleguzentro bereziko gerentea.

bereiz daitezke: pertsonak berakduena eta gizarteak ezartzendiona. Azken hori ez da beraienurritasuna, gizartearena baizik.Hori dela eta, oraindik bide batdago egiteko. Jendeak adimenurriko pertsonei aukerak emanbehar dizkie beraien gaitasunakerakuts ditzaten. Orain arte egindako bidean,zer oztopo aurkitu dituzue?Gizarteak jartzen dituen mugakdira oztopo handienak. Beti pen-tsatzen dugu pertsona horiek gaiote diren, baina hori guk jarritakomuga bat da. Duela urte batzuk,ez ziren ikastolara ere joaten, etahorrela, gaitasunak nekez lor z i-tzaketen. Ikasteko, lanean jardu-teko eta gizartean parte hartzekoaukera eman diegunean, gizarte-

dutasun handiagoa ikusten dut.Laguntzeko eskaeraren bat egi-ten bada, jendea beti agertzen daprest.Pausoak eman dira, bainaaurrera begira, zer helburuditu Atzegik? Adimen urriko pertsonak erabatgizarteratzea. Gure seme-alabekegunerokoan lortzen dituztengauzak ametsak dira guretzat, etaoraindik ere ustekabean harrapa-tzen gaituzte hainbatetan; izanere, guk askotan pentsatzen duguzenbait gauza ezin dituztela egin.Gauzak horrela, bi urritasun mota

Page 5: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

onak ikusten ari gara. Atzegizalekanpaina hasi genuenetik, 10.000atzegizale baino gehiago gara ofi-zialki. Gipuzkoa atzegizale bateanbizi gara; gehienok sentsibilizatu-ta gaude.Zer da atzegizale izatea? Atzegizale izateak adimen urrita-suna duen pertsona bati mugakez jartzea esan nahi du, eta per-tsona horiek arrarotzat ez hartzeaere bai. Desberdin ikustea ondoiruditzen zait, pertsona guztiakbaikara desberdinak; hori abera-

tsa da. Pauso horiek ematen di-tuen pertsona oro da atzegizale.Gizartea, oro har, integrazio-arekin kontzientziatutadago?Geroz eta indar eta zentzu gehia-go du gizarteak. Errealitatea dagertatzen ari dena. Profesionalakadimen urritasuna duten pertso-nentzat aukera berriak bilatzen aridira, eta utopia errealitate bihur-tzen ari dira. Pauso berriakbezala-ko programak martxan dira, etaBeasaingo eta Eibarko udalak,adibidez, adimen urritasuna dutenpertsonak kontratatzen ere hasidira. Gizartearen erantzuna onada, mugak apurtzen ari dira, eta,orokorrean, lan egiten ari gara in-klusioa eta normalizazioa lortzeko.Hori da bidea, gaitasunak ikusteaezgaitasunak ikusi beharrean. Nolakoa da Azpeitia integra-zioari dagokionez?Oso ona, bai arlo publikoan etabai pribatuan. Ez dut behin ereegoera txarrik ikusi, laguntza bes-terik ez dut jaso. Gure semeAnder lasai ibiltzen da kalean, etagu lasai gaude integraziorako in-guru lagungarria duelako; izanere, bestela, ez litzateke hain erra-za izango egun egiten duena egi-tea. Ingurua lagungarria izateaoso garrantzitsua da, beraiei gi-zarteratzeko izugarrizko laguntzaematen baitie horrelako inguruaizateak.Zer da Atzegi adimen urrikopertsonentzat? Sarritan, harrituta gelditzen garaberaien esanak entzunda. Be-raiengatik egiten den guztia tarte-ko, Atzegiri eskerrak eman beha-rrean daudela esaten dute. Atze-giren bidez egin dituzten laguneiere askotan eskaintzen dizkieteesker hitzak. Zer ematen du bueltan Atze-giko boluntario izateak?Nik enplegu zentro berezi bateanegiten dut lan, eta pertsona ba-tentzat lana bilatzen dudaneangustura sentitzen naiz. Boluntarioizateak lasaitasun sentimenduasortzen dit. Ez dakit zer sentiaraz-ten diodan laguntza eskaini dio-

ko zati oso garrantzitsu bilakatudirela ikusi dugu, geroz eta indargehiago hartzen ari dira.Aurtengo kanpainaren leloaAtzegi Xperienceda. Zer lortunahi duzue? Ahalik eta jende gehienak uler-tzea nahi dugu adimen urriko per-tsonak gauzak egiteko gai direla.Aurtengo kanpaina prestatzerako-an, jende asko laguntzeko prestdagoela baina nola egin ez dakielakonturatu gara. Atzegi Xperience-ekin hori eskaini nahi diegu herrita-

rrei; helburua elkarrekin egoteaizanik, herritarrei hainbat espaziojarri dizkiegu ongien egokitzenzaiena aukera dezaten. Normalta-sun egoera batean sartu nahidugu. Adin guztietako pertsoneiematen diegu Atzegin parte har-tzeko aukera, erabateko integra-zioa egon dadin, denok elkarren-gandik ikas dezagun eta elkar la-gundu ahal izateko. Helburu horiek lortzeko bi-dean zoazte? Bai, bide onetik goaz. Emaitza

gizartea x x x x x x x x x mamia 05

Page 6: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

mamia x x x x x x x x x gizartea06

Gizarteak

jartzen dituen

mugak dira oztopo

handienak”“

Seme-alabek

lortzen dituzten

gauzak ametsak

dira guretzat”“

danari, baina nik zerbait balioga-rria egin dudala sentitzen dut. A-tzegiren kasuan, gauza bera ger-tatzen da. Hasiera batean, lagun-tzeko egiten da boluntario lana,baina bueltan pertsona horien-gandik jasotzen den erantzunaketa esker onak harrapatu egitenzaitu. Eta zer da Atzegi familien-tzat?Izugarrizko laguntza bizitzako arloguztietan. Adimen urritasunaduen pertsona bat jaiotzen dene-an, izugarrizko zalantzak sortzendira. Zalantzarik gogorrenak etagehien irauten dutenak “zer gerta-tuko da ni ez nagoenean?” eta “zerbizimodu izango du adimen urrita-suna izanda?” izan ohi dira. Galde-ra horiei aurre egiteko oso baliaga-rria da Atzegi. Hasieran, harreraegiten zaie familiei, eta beste gura-so batzuekin elkartzen dira. Horrekasko laguntzen du etorkizuna ar-giago ikusten. Gero, adimen urri-tasuna duen pertsonaren bizitza-ko etapa guztiak jorratzen dira, pix-kanaka. Zentzu horretan, askoerrazten du bidea Atzegik. Gaine-ra, elkarte bat izanik, gizarteanduen pisua nabaria da, eta sentsi-bilizazioa eta normalizazioa ahalbi-detzen laguntzen du. Nola bizitzen da adimen urri-tasuna duen pertsona bat fa-milian izatea?Beti da gogorra horrelako albistebat jasotzea, baina orain dela 50

urte gogorragoa izango zen.Behin ere ez duzu pentsatzen adi-men urritasuna duen seme batizango duzula, eta albisteak eske-ma guztiak hausten dizkizu. Halaere, gaur egun ez da lehen bezaingogorra adimen urritasuna duenseme edo alaba bat izatea. Ande-rrek, gure semeak, 20 urte ditu,eta garai hartako gurasoak ikusiedo oraingoak ikusi, aldea dago.Lehen horrelako seme-alaba batjaiotzen zen, eta... Orain, ordea,jendeak zoriondu egiten zaitu adi-men urritasuna duen haur bat iza-teagatik, kalean ez dizute arrarobegiratzen, eta beste modu bate-an hartzen duzu. Hori gizarte osoa-ren aldaketari esker lortzen da.Oraindik ere egin behar dira alda-ketak, baina orain arte lortu denasekulakoa da.

Zer esango zenieke semeakedo alabak adimen urritasu-na duela jakin berri duten fa-miliei? Izugarrizko aldaketa datorrela. Nikizugarrizko aberastasuna senti-tzen dut, eta ez nuke egoera haualdatuko. Bizimodua beste modubatera planteatu dut arlo guztie-tan: pertsonalki, lanean, gizarte-an... Hasieran, sekulako nahiga-bea sentitzen bada ere, denborapasatu eta gero, zure buruari gal-detzen diozu zergatik hartu ze-nuen horrela albistea; nahiagonuke beste modu batera hartuizan banu. Semea jaio zeneanizena galdu nuen: ni jada ez naizJosean, orain Anderren aita naiz.Lagun pila bat egin ditugu Anderriesker, bizimodua aldatu digu An-derren jaiotzak, baina hobera.

Anderren aita eta Atzegikolehendakaria. Nolakoa izanda Atzegin egin duzun ibilbi-dea?Ander jaio zenean bideratu gin-tuzten Atzegira, eta ohartzerako,Azpeitiko batzordean sartuta nen-goen. Handik Donostiakora eginnuen salto, eta garai hartan presi-dente zenari laguntzen hasi nin-tzen, laguntza behar zuela esanbaitzidan. 2006ko irailean, JoseLuis Zaldua garai hartako Atzegi-ko lehendakaria hil zen, eta ordu-tik aurrera naiz Atzegiko presiden-tea.Zein da zure egitekoa?Zuzendaritza Batzordeko ordez-karia naiz. Taldean dauden profe-sionalei bultzada ematea eta ho-riei egiten duten lana eskertzeadira nire egitekoetako batzuk.Batez ere, ordezkaritza lanetanaritzen naiz.6

‘Atzegi Xperience’ kanpainaren aurkezpeneko irudia. x x xMaialen Etxaniz

Page 7: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

Eta nork esan du ba ez du-tenik hitz egiten? Gauzek –entzun ondo hau–hitz egiten dute, eta asko. Gauza txikienetatikhasi eta eta eraikin handienera, den-denek hitzegiten dute.

Gauzen kasuan ere, ordea, tamainak ez duzer ikusirik kontatzen dutenarekin. Gauza txikibatek, eskutitz batek esaterako, marraztutakohitzez jantzitako paper zati bat izanagatik,gauza asko esan eta adierazten ditu. Ez al dahala? Edo argazki batek, marraztutako hitzikez izan arren, izoztutako begiradak edo argiakditu, eta horiek berezibiziko eragina dute guretripetan. Usaina ere, hitzik ez duen beste“gauza” bat da, baina denboran barrena bi-daiatu eta pertsona jakin baten leporaino era-mateko ahalmena du. Edo abesti “hura” edohau edo bestea...

Bakoitza bat eta bakarra garela jakin bada-kigu. Eta halakoa edo bestelakoa bagara, heinhandi batean behintzat, gauza mordo horien-gatik dela uste dut nik. Gauza horiei diegun a-txikimendua guk uste duguna baino handia-goa dela esatera ere ausartzen naiz gainera.

Gure bizitzan txoko asko ezagutu arren,pertsona askorekin topo egin arren, usain exo-tiko eta urrutikoak usaindu arren, mota askota-ko musika entzun arren... oinarri-oinarrian, ustedut gure sorterriarekin eta gertukoenekin du-gula lotura, materia, beharra.

Mezua, eskuraOso gaztetatik izan ditut gustuko bigarren es-kuko dendak, azokak eta halakoak, eta milaeta bi istorio asmatu izan dut eskuratutako be-rokiaren barruan zinemarako sarrera zimurtubat topatu izan dudanean!

Gaur, gustuko dudan kazetari baten haus-narketak eman dit azaroko idatzi honetarakooina. Kafesnea eta ogi xigortua zabalik nuenahora begira nituela gertatu da, zera esan dukazetariak maite-maitea dudan irratitik: “Ezdakit zenbatgarren edukiontzi bat jarri beharkolukete dena delakoagatik atxikimendua die-

Gauzek hitz egingo balute

x x xElkar-ekinera eramatenditugun bigarren eskukogauza maiteei zergatik ezdiegu hitza ematen?

x x x x x x x x x x x x x x x xolatz aguadox x x

gun gauza horiek duintasunez bertan uzteko”. “Ba bai, arrazoi!”, pentsatu dut. Azpeitian

badugu toki bat gauza horietako batzuei biga-rren aukera bat, bizi bat edo erabilera bat es-kaintzeko; gauza horietaz duintasunez agur-tzeko, sendatzeko, eta, nahi edo ahal bada,horiez ahazteko. Eta zergaitik ez, ahal badagainera sos batzuk lortu eta gauzak erosten ja-rraitzeko! Hau paradoxa!

Eta hemendik txalotu nahi ditut bigarrenedo auskalo zenbatgarren eskuko gauzak ja-sotzen dituztenak. Eta baita mostradore atze-an adeitsu harreta eskaintzen duen pertsonabakoitza ere; izan ere, gure gauzak txukun etaapain ipintzen dituzte, merezi duten duintasu-na ematen diete. Bejondeizuela, eta eskerrikasko bihotzez!

Iradokizun bat bururatu zait bat-batean –ha-lakoxea naiz ni –: Elkar-ekinera eramaten ditu-gun bigarren eskuko gauza maiteei zergaitikez diegu hitza ematen, zer nolako esanahiazuten azalduz, nondik ekarria den edo hura es-kuratzean zerk maitemindu gintuen esanez.Gutunazal batean sartu, eta hortxe, ezkutuanbaina eskura utziko dugu mezua; altzariarenkaxoian, panpinaren txapelean edo berokia-ren patrikan.6

xxxx x x x x x iritzia 07

Page 8: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

iritzia x x x x x x x x x08

O nartzen dut. Oilo-ipur-dia jartzen zitzaidan orain dela gutxira arteurriaren amaiera heltzean. Ikastolako agen-dan-eta apuntatzen nituen Arimen Gaua be-zala ere ezaguna zaigun gau horretarakofalta ziren egunak, eta 90. hamarkadarenamaierako beldurrezko film klasikoen maratoiklandestinoak egiten nituen ilobekin, etxean.Kartoizko kutxekin eta errotulagailuekin za-barki marraztutako Ouija inprobisatuak etaizpirituekin hitz egiteko saiakerak egiten ge-nituen kuadrillan. Kanposanturako txangoakere egiten genituen, naturaz gaindiko zerbaitgertatuko zen esperantzarekin. Hori guztiaeta askoz gehiago.

Urtero entzun behar izaten nuen zein yan-keea nintzen Halloween ospatzeagatik. Ezdizuet ukatuko nire beldurrezko filmen gain-dosiak eta AEBko kultur-industria hegemoni-koak nigan eraginik izan ez dutenik, bainaSanto Tomas egunean taloa txorizoarekinjaten bezainbeste disfrutatzen nuen ArimenGaueko film maratoiekin.

2013. urtea izan zen ordura arte “atzerrikofestak” ospatzearen presio sozial hori zen-tzua galtzen ikusi nuen urtea. Argia komuni-kabidearen webgunean Halloween, euskalfesta? izenburua zuen erreportaje batekinegin nuen topo, eta ordutik, data hori heltze-an, urtero ikusten dut erreportajea.

Hallowen, euskal festa?Ikerlari askoren iritziz, jatorri zelta du ArimenGauak, eta badirudi jatorri paganoa izan ze-zakeela, ondoren kristau bihurtua. Kontuakkontu, egun hau munduko txoko askotan os-patu izan da historian zehar. All Hallows' eveedo Santu Guztien bezpera dei geniezaioke,baina nork daki gure arbasoek nola deitzenzioten.

Euskal Herriko hainbat txokotako jendehelduari eginiko elkarrizketak ziren erreporta-jearen muina; tartean, inguruko jendea. Ho-riek kontatzen zuten Arimen Gauean nolaz

Euskallowen

x x xEz nator Hallowen euskalfesta dela aldarrikatzera. Ezorain ezagutzen dugun festahau, behinik behin

nola husten zituzten kalabazak, kandelak ba-rruan sartu eta jendea izutzeko. Batek zioen,Halloween gisan ezagutzen dugun festa ho-rretako hainbat ohitura oso ohikoak zirelagure inguruan ere.

Funtsean, iruditzen zait tradizioen kontuguzti hau nahikoa anbiguoa dela gurean. A-tzerriko festez eta ospakizunez hitz egiten arigarenean, zertaz ari gara hizketan? Zalantzadaukat Konstituzio eguneko zubia edo His-panitate eguna ez ote diren onargarriagobihurtu hemen batzuentzat, gutako askok ho-riek ospatzeko inolako arrazoirik eta beharrikez dugun arren.

Ez nator Halloween euskal festa dela alda-rrikatzera. Ez orain ezagutzen dugun festahau, behinik behin. Hala ere, ez didazue uka-tuko zezenketak eta ezagutzen ez ditugunsantuen egunak tradizio diren herri honetan,Euskalloween ospatzeko eskubiderik etaarrazoirik ez dugunik. Egoera beldurgarriegiada, motiborik ez izateko.6

xxxx x x x x x x x x x x x xanartz izagirrex x x

Page 9: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

x x x x x x x x x publierreportajea 09

Duela 34 urte zabal-du zuen Ixiar Sanjuanek izen be-reko ile-apaindegia Azpeitian.Emakume nahiz gizon, haur zeinheldu, hainbat azpeitiarri moztu,txukundu, koloreztatu edo mol-datu diote biloa ile-apaindegihorretan. Hainbeste urteko ibi-liaren ostean, baina, iritsi zaie be-launaldi erreleboarekin hastekoordua: Ixiarren alaba Lucia Aiz-puru (Azpeitia, 1994) amarekinhasi berri da lanean.

Luciak badu eskarmentua ile-apainketaren eta makillajearenmunduan. Izan ere, Donostianhainbat ikasketa eta trebakuntzaikastaro egin ostean, Gipuzkoa-ko hiri horretan nahiz Orion jar-dun du lanean azken lau urte pa-satxoan. “Aldaketarako garaia”

dela iritzita, ordea, “etxera” itzulida Lucia, eta ile-apaindegianhainbat berrikuntza txertatzeadu helburu: “Gaztea naiz, bainabadut esperien-tzia. Ez naiz hu-tsetik hasi amaren ile-apainde-gian lanean, eta orain arteko es-

Haize berriak, alabaren eskutik

kaintzari hainbat berrikuntzaerantsi nahi diot”.

Badu nortasunik gazteak, etahori da Ixiar Sanjuan ile-apain-degiari eman nahi dion balioerantsia. “Makillajea, ile-mozke-ta modernoak, kolorazio des-

berdinak... Gazteekin lan egite-ko prestatuta nago, eta hori dajorratu nahi dudan bidea”.

Amarekin hasi du ibilbide be-rria alabak, txiki-txikitatik ile-apaintzaileen eta ile-apainde-gien mundua ezagutarazi dionpertsonarekin. Hala dio, Ixiarrek:“Lucia sehaskako ile-apaintzai-lea da, nolabait esateko. Haurrazenetik asko ikusi eta ikasi du, etaorain gauza berriak ikasteko bi-dean ari da lanean. Izan ere, berebidea egin behar du, ez gure lanbera”.

Etxeko erreleboa, beraz, badu-te Ixiar Sanjuan ile-apaindegian,eta Luciari gogorik ez zaio faltabide berria urratzen jarraitzeko.

Itziar San Juan eta Lucia Aizpuru ile-apaindegiaren atarian. x x x

Helbidea: Loiolako Inazio Hiribidea 19, behea.Telefonoa:943-81 02 17.

IXIAR SANJUAN

Page 10: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

x x xESANA DAGOx x x x x x x x x x

x x x“√Gauzak ez badiraasko aldatzen,oraingoa izango danire azkentxapelketa”BEÑAT LIZASObertsolaria

x x x“Uste nuena bainoerrazago moldatunaiz kirolteknifikaziozentrokobizimodura”

√x x x“Hasieran eznintzela joangoesaten nuen, bainaez naiz damutzenkirol zentroareneskaintzari baietzesan izanaz”NEREA BERASATEGItriatleta

Beñat Lizaso.

x x xHIZKUNTZ ESKUBIDEAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

iritzia x x x x x x x x x10

Ikasleakplazaren erdiguneraUdal Euskaltegiak bere Curriculuma garatu du, eta aurten hasiko diraeskoletan metodologia berria lantzen. Ikasleei egoera errealak etazehatzak jarri eta hainbat baliabide eskainiko dizkiete.. Uztarria

HABEren eskaerari entzuteko, bere Curriculu-ma garatu du Azpeitiko Udal Euskaltegiak. Hasi berriden ikasturtean jarriko dute martxan Curriculuma, etahori dela-eta, metodologia berria erabiliko dute esko-letan. Aldaketa hori tarteko, ikasleak izango dira eus-kaltegiko protagonista. “Ikasleak dira ikasketa proze-suaren jabe, eta, ahalegin horretan, gramatikatikekintzetara egingo dugu salto. Ikasleei egoera etaekintza errealak eta zehatzak azalduko dizkiegu, etahoriei aurre egiteko baliabideak eta tresnak eskaini”,azaldu du Olatz Zabaleta euskaltegiko langile eta Cu-rriculuma garatu duen lantaldeko kideak.

Inge Beloki irakaslea ere Curriculuma osatzen arituda, eta hark esan duenez, “estrategiak eta ebaluazio-ak” izango dute garrantzia. “Ikaslea erdigunean jarriko

dugu, eta bakoitzak egingo du ikasteko moduaz haus-narketa. Ikasleen eta irakasleen etengabeko elkarriz-ketaren bidez, ikasleek ikaste prozesuan aurrera egindezaten nahi dugu”.

Gaur-gaurkoz, idatzita dute Curriculuma, eta, orain,unitate didaktikoak egingo dituzte metodologia berriamartxan jarri ahal izateko.

Josu Labaka Udaleko Euskara batzordeburuaren-tzat Azpeitia udalerri “berezia” da hizkuntzaren ikuspe-giari erreparatuz gero. Horregatik, euskaltegia “tresnaestrategikoa” dela esan du. Haren aburuz, herritarguztien eskubidea izan behar du euskara ikasteak,eta, horregatik, gogorarazi du euskaltegiko zerbitzuakdoan eskaintzen dituztela udalak martxan duen bekasistemari esker.6

Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Euskara batzordeburua eta udal euskaltegiko langileak. x x xAne Olaizola

Page 11: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

x x x x x x x x x iritzia 11

Pitxon eta Braulio Garmendipen ezagutuzituena ez da gaur goizekoa. Ba nik ezagutuegin nituen; bata eta bestea, biak. Ume nintze-la, gero lagun izango nintuen gizon asko eza-gutu nuen Lagunen etxean. Lucas izan zennire aurreneko idoloa eta Atxuia nire jainkoa.Enrike, Santi, Atxuia, Uantxo, Pako, Tximist,Odriozola, Pipillo, Donoxti, Ttantto, Luxio... nire#drimtiña. Herrero, nire Guardiola. Udan ho-riek entrenatzen ari zirela Garmendipeko ze-laia zapaldu eta baloiari ostikoka aritzea lainogainean saltoka aritzearen pareko .

Umearen neurriak ondo kalibratu gabe ego-

Derbiax x x x x x x x x x x x x x x xtxetxu urbietax x x

x x xIKUSTEKOA!x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

sBIZIKLETA, APAINGARRI GISAN.Herriko kaleen bizigarri dira inguruan ditugun lorategiak, baina Paulo VI auzoan, hango kale-argi batera giltzarrapoarekinlotuta, bizikleta bat jarri du apaingarri moduan herritar batek. Zuriz margotutako txirrinduak aurrealdean eta atzealdean saskibana ditu, lorontzi funtzioa betez. Bizikleta zaharrak birziklatzeko modu aproposa, inondik ere! .9 Ainitze Agirrezabala6

ten dira. Eta nire zeruan bazen deabrua. Dea-bru gorria. Gorri-gorrixek ziren gure aurkariak.Aitortu beharra daukat deabruen lagun ereegin nintzela. Noski, gure Joxemaik kamixetagorria jantzi zuenean. Aspaldi da eta ez dakitorduan, artean, derbi hitza erabili ere erabil-tzen ote zen. Martzelinorekin urbanoan edoIñakirekin kotxean. Deabruen inpernua ezagu-tu nuen. Altzibarren eta Txerloian. Batean etabestean, bietan. Zuri-beltzeko oroitzapenak.Xapo eta Xakelen xextrak, borrokarik ez. Adar-jotze latzak. Nodoa joan zen, eta aro digitalaetorri da. Zuri-beltzeko derbiak joan ziren, eta

3.0 derbiak etorri dira. Pasioak eta grinak ja-rraitzen du. Azala aldatuko zen, baina mamiaez. Ezin aldatu xapoek irabazten jarraitzen du-telako. Hori bai, gorri-gorrixen zaleen portae-rak eta grinak enbidia handia ematen du. Etapalkoan, 155a ahoz aho zebilen egunean, nirejainkoaren iloba erreinu zahar eta zaharkituta-ko futbol agintari txit gorenaren alboan. Ederraargazkia.

Txerloian elkar ikusi arte, datorren urterakoere gonbita luzatuta duzue aitzaren goikalde-an bizi zareten anaiok. Aitzaren azpian zaiegongo gara. Beste hiru puntu...6

Page 12: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

iritzia x x x x x x x x x12

KATALUNIA. Pasa den urriaren 1ean, hitza hartzen eta bere etorkizuna eraba-kitzen ikusi genuen Kataluniako herria. Baina, egun berean, ehundaka zauritu utzizituen herritarren aurkako aktuazioa egiten ere ikusi genuen polizia. Ikaragarria izanzen azkar egindako kontzentrazioan zenbat herritarrek parte hartu zuten ikustea.Umeak, gazteak eta helduak batera, zartaginen zarata bidez, demokraziaren de-fentsan eta poliziaren jarrera gaitzesten. Estatu makineriaren bortizkeria hura ikusi-ta, norbaitek esango al dit zein den frankismoaren eta demokrazia honen artekodesberdintasuna?

Diktadura edo demokrazia

x x xURRIKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

MAGIA. Txikitan gehienok gelditu izan ginen harritutamagia ikuskizunekin, “nola egin dute hori?” galdetzen ge-nion geure buruari. Duela gutxi, txikitan baino harrituagogelditu ginen magoek eta ilusionistek egindako trikimailue-kin, eta umetako galderak eginez bukatu genuen egun ma-gikoa.

“Nola egin dute hori?”

ODOL EMAILEAK. Askotan ez dugu pentsatzen odol emaileekbesteekiko duten borondatezko konpromisoa eta elkartasuna zenbate-rainokoa den. Horiek duten eskuzabaltasunari esker, larri egon daitez-keen pertsona ugariri onik ateratzeko aukerak handitzen zaizkie. Hona-

Eskerrik asko!ko lerro hauek idazteko aukera izanda, eta horiek aprobetxatuz, odolemaile guztioi eskerrak eman nahi nizkizueke. Eta baita hezur-muinemaileoi, organo emaileoi eta konpromiso bera duzuen emaile guztioiere.6

xxxx x x x x x x x x x x x xieltxu cavallerox x x

Page 13: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

Zuhaitzei hostoak erortzen hasten zaizkieneaneta supermerkatuetan turroi mordoa jartzen dute-nean, Gabonak datozen seinale. Egun bereziak dirabatzuentzat, magikoak umeentzat. Irribarrez gogo-ratzen ditut garai haiek, baina orain kontraesanakditut barnean.

Eskola laiko batera joan nintzen, inoiz ez dut erli-jioa izan nire ikasgaien artean, baina Gabonak ger-turatzean Jesus haur jaioberriaren abestiak kanta-tzen jartzen ninduten. Eskola gune laikoa izaki, kato-lizismoaren doktrinamendu-eremu bihurtzen zen,eta hori normaltzat genuen.

Umetan hasi nintzen erlijioaz hausnartzen, eta be-rehala ohartu istorio hura ez zela nirea. Etxean ereez nuen katolizismoaren apologiarik ikusi, eta orainnire gurasoen lekuan jarrita, ez dut argi nola tratatugaia haur batekin. Nola azaldu eskolan eta kalekobozgorailuetan etengabe entzuten dituen Gabonkanten atzeko ideologia? Nola esan haurrari hiru

Gabon laikoak?

errege kuttunek ez diotela oparirik ekarriko kris-tauak direlako eta etxean katolikoak ez garelako,baina Olentzerok, aldiz, bai? Noraino zapuztu/mol-datu festa?

Errealitatea anitza da: jendeak Jesus, Allah, Vish-nu... gurtzen du, edo inor ere ez. Denak dira balizko-ak eta errespetagarriak. Gure gizartea, zantzu kato-likoz blai dago, ordea, Eliza indartsua baita. Gaine-ra, txikiei gozoki batean bilduta saltzen zaie Jainkoa-ren istorioa: opariak.

Hor dago koska. Nola ukatu umeari Gabonetakopertsonaia magikoen opariak, eta haien ingurukoparafernalia eta ilusioa? Nola islatu data horietangaurko aniztasuna? Jaunaren Natibitatea ospatzenhasi aurretik hemen neguko solstizioaren festa egi-ten zen. Eta Gabon katolikoetatik Neguko Festakospatzera igaroko bagina? Kutsu erlijiosoa kendueta festa publikoetan ahalik eta pentsaera motagehien biltzen saiatuko bagina? Eta...?6

Galdetzen hasita,lortuko al dute#Annapurna II_1986 proiektua gauzatzekobehar adina diru sustatzaileek? . Uztarria

Kirol patronatukotarifen inguruanzer iritzi duzu?. Ainitze Agirrezabala

MAMEN SALDAÑA50 urte

“Garai batean,sendiko bonoagenuen, etaaerobikera joatea,

esaterako, merkeago ateratzenzitzaidan. Aurten, alabak asmoazuen jumping-ean hasteko,baina jada ezgara bazkide, etaaskoz ere garestiagoa da”.

ANA ALDALUR55 urte

“Bi semeak dirabazkide, eta 190euro ordaintzen dukuota bakoitzak

urtean. Kalkuluak eginda hobetoda sendiko bonua egitea. Pixkabat garestia da etxean soldatabakarra dugu eta, baina,bestalde, semeak egunero doazeta ondo amortizatzen dute”.

MAILO HERNANDEZ58 urte

“Ez naiz bazkide,baina pilateserajoate naiz.Bazkide izan edo

ez, alde izugarria dagoordaintzerakoan. Zerbitzugehiago ez ditudanez erabiltzenez dit merezi bazkide egitea”.

PELLO ODRIOZOLA11 urte

“Ez nuke jakingoesaten tarifagarestia den edoez, gurasoek

ordaintzen dute-eta bazkidetza.Neure poltsikotik ordaintzenhastean esango dizut...”.6

xxxINKESTAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x iritzia 13

x x x x x x x x x x x x x x x xlierni varelax x x

2017 urriaren 31 honetan betetzen dira 500 urtejustu Martin Luterok bere 95 tesiak argitaratu zituela.Idazki labur, neurtu eta zorrotza. Profetikoa.

Aita santuak ez du eskubiderik –salatzen zuen Lu-terok– induljentziak saltzeko; heriotzaren ondorenpurgatorioko sutatik diruaren truk libra zitekeela si-nestarazteko; oraingo zeruak geroko infernu, etaoraingo infernuak geroko zeru bihurtzeko; bere diru-kutxak betetze aldera,pobreen sineskizunak eta bel-durrak baliatzeko.

Laster jaso zuen aita santuaren erantzuna. Idazkihorretan bazela zenbait heresia, eta bietan bat auke-ratzeko: atzera egitea ala eskumikua. “Kontzientzianezin dut atzera egin”, esan zuen Luterok. Eta eskumi-katua izan zen. Profeta hereje bilakatu zen.

Profeta herejea? Gaztetako teologian ez nuen ho-rrelakorik ikasi, baina, harrezkero, ikusi dut profetaguztiak izan direla modu batera edo bestera hereje,erlijioan nahiz politikan, zientzietan ere bai sarri. Here-

Profeta herejearen omenezx x x x x x x x x x x x x x x xjoxe arregix x x

datutako egiak zalantzan jarri dituztenek eragin diote-la historiari aurrera. Berritzaileek bultzatu dutela giza-dia etorkizun hoberantz, “hauxe da” inoiz esan gabe.

Ebanjelioak erakutsi dit Jesus ere profeta hereti-koa izan zela. Gupida hobetsi zuen sineskizun eta er-lijio-betebehar guztien gainetik. Zauriak zitzaizkionaxola, ez bekatua. Oraingo munduaren askapena ira-garri zuen, ez geroko bizitzako sari eta zigorrak. Azke-nak aurren bihurtu zituen, eta aurrenak azken.

Elizaren historiak erakutsi dit Akinoko SantoTomas Pariseko gotzainak kondenatu zuela, LoiolaSan Inazio Inkisizioak zazpi aldiz prozesatu zuela, Avi-lako Santa Teresa Inkisizio berak zelatapean edukizuela eta Gurutzeko San Joan atxiloturik egon zela.Eta abar luzea. Profeta izateko ez da aski hereje iza-tea, baina hereje izan gabe ezin da profeta izan.

Lutero, profeta hereje, gaur Erromak ere “Ebanje-lioaren lekuko” deitzen zaituena, zakizkigu lagun. Pro-feta hereje guztiok, zakizkigute bide-gidari.6

Page 14: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

iritzia x x x x x x x x x14

x x xHAU HOLAXEENKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x x x x x x x xenok sudupex x x

Page 15: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

Urria igaro da. Betiko inertziak harrapa-tu gaitu bere sareetan, eta lan kontuak zeinordutegiak zehaztu ondoren, aisialdirako ge-ratu zaigun denbora apurra zertan pasatuerabakitzearen dilemarekin topo egin dugukale kantoian, lagunen batekin kafea hartzeragindoazela. Ingelesa tajuz ikastea, egin ga-bekoen zerrendan idatzita dago aspaldian.Kirola egiteko tartea ere atera beharko genu-ke, Kirol Patronatuan harpidetza egin genue-nean aurpegira barre egin ziguten haienahoak ixteko bada ere. San Silbestrean izenaemateko aukera ireki dute, gainera. Musika

Aisialdiaren ihesax x x x x x x x x x x x x x x x x xfelipe murillox x x

tresna berriren bat ere ikasiko genuke, klase-ko ordu erdiak erlaxatuko gaituelakoan.Posta elektronikoko sarrera ontziak ere online ikastaro mordoa jarri dizkigu eskura, eta,agian, aspaldi landu ez dugun arloren bateansakontzeko erabil ditzakegu horiek. Total,ikastaro horien denbora nahi dugun moduankudea dezakegu. Herrigintza ere zilegi izan-go da. Herriko kultur proiekturen batean ale-txoa jarri, kirol talderen batean muturra sartuedo gizarte egitasmoren batean zer ekarpenegin dezakegun erabaki beharko dugu. Etaegin nahi ditugunen zerrenda osatuta iritsi

gara kafea hartzeko zita genuen lekura. Gaur,arratsaldeaz disfruta dezala esan diogu lagu-nari, ez gaituela denbora luzez ikusiko, etapsikoanalistarekin ordua non kokatukodugun pentsatzeari ekin diogu, guzti horreksortutako antsietatea eramaten lagun gai-tzan.

Zortzi urteko ume bati asteko egutegiaostu diot, eta asmoetan ditudan aisialdi auke-ra guztiak zerrendatuta ditu, koloreztatutakolauki batean, erakargarriago egingo zaizkio-lakoan. Parkeko jolasari dagokion kolorea bi-latzen nabil, baina ez dut aurkitu.6

xxxx x x x x x iritzia 15

Kirol hezitzailea eta koordi-natzailea ez ezik, Azpeitiko Jabe-tze Eskolaren barruko Emakume-ok Pilotari proiektuaren ardura-duna da Badiola. Hil honetan be-rari egokitu zaio Arremanitzeko ki-deen galderei erantzutea.Laneko gustuko une bat?Entrenamendu edo partida osteanelkarbanatzen duguna.Kirola ondo egiteko, garran-tzitsua da beroketa. Zerklagun dezake erotikan?Berarekin konfiantza dakarren in-guruko giro erosoak.Osasuntsu egoteko sekre-tua?Pozik eta lasai bizitzea.Zerk motibatzen zaitu?Erronka berriei aurre egiteak. Elka-rrizketa honek, adibidez! [Kar, kar,kar]Emakume kirolariak...Gizonezkoak bezalaxe, edononeta nonahi.Zer pasatzen zaigu buruzgain?Kirolean dagoen diskriminazioa,berdintasun eza.Harremanetan, noiz bota-

Erotikan Plax!x x xhaizea egiguren-edurne mendizabal (Arremanitzeko kideak)x x x

Larruzkoa.Hormaren kontra jartzengaituztenean...Nahiz eta egoera zaila izan, ezke-rrez bada ere, bueltatzen saiatu.Ligatzerakoan, jokaldi azka-rra edo luzea nahiago?Luzea.Zer aldatu behar litzateke pi-lotalekuan?

Ikuslearen begirada.Hondartzan, logelan, fron-toian...Denera gustura eta goxatzen.Postre goxo bat?Gazta eta irasagarra. Intxaurrek la-gunduta bada, hobeto.Pilak kargatzen dizkizunplan bat?Siesta on bat.6

xxxALAITZ BADIOLAx x x

x x xErotikan Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu Zaharra, 2. solairuawww.azpeitikoudala.eus/sexu 688897920Hitzorduak, azaroa: hilaren 8an eta 29an(16:00-19:00) eta 18an (10:00-13:00).

tzen dugu pilota txapapera?Partida galduta ikusten dugunean.Zer egingo dugu jokoarenarauak errespetatzen ez di-tuenarekin?Kantxatik kanpora!Buruz buru edo binaka?Binaka.Zer nahiago: larruzkoa edogomazkoa?

Adina. 36 urte.Herria. Azpeitia.Bizitokia. Azpeitia.Lanbidea. Kirol hezitzailea etakoordinatzailea.

Page 16: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

Pasaian izan zen ‘Pasaiako badia’ dokumentala ondu dute Yuri Agirrek,Xabier Otamendik eta Erik Aznalek. 1984an EspainiakoPoliziak Pasaian egindako segada eta hilketak dituoinarri ikus-entzunezko lanak. . Julene Frantzesena 9Oinatzak

mamia x x x x x x x x x klik!16

Page 17: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

sPARAJE BILA.“Aspalditik” zuten Yuri Agirrek etaXabier Otamendik 1984komartxoaren 22an Pasaian izan zensegadaz dokumentala egitekoideia buruan. Egun hartan,Espainiako Poliziak KomandoAutonomo AntikapitalistetakoDionisio Aizpuru Kurro eta PedroMari Isart Pelitxo azpeitiarrak etaRafael Delas Txapas eta JoseMaria Isidro Izura Pelu iruindarrakhil zituen Pasaiako badian.Dokumentala egitea erabakita,2015eko udazkenean hasi zirengrabaketak egiteko lokalizaziobila, eta lan horrekin jarraitu zuten2016aren hasieran ere. Pasaiakobadian egina da goiko irudia.

klik! x x x x x x x x x mamia 17

GRABAKETAK.2016ko maiatzean egin zituztengrabaketa gehienak. Hainbatlagunen testigantzak bilduzituzten: segadan hil zituztenlau lagunen senideenak,segadatik bizirik atera zenJoseba Merinorena, poliziekamu gisa erabili zuten RosaJimenorena, Santi Gonzalezfamilien abokatuarena, MiguelCastells Azpeitiko Udalarenabokatuarena, Paco Etxeberriaauzitegi medikuarena, CarlosGaraikoetxea ordukolehendakariarena, FernandoOrgambides El Paisekokazetariarena eta EnriqueVillarreal El Drogasmusikariarena. PSOEkoordezkariekin harremanetanjartzen saiatu ziren egileak,baina ez dute erantzunik jaso.Irudian, lantaldea Arantxa IsartPelitxoren arrebarekingrabaketak egiten, Soreasun.

s

HAINBAT KOKALEKU.Dokumentalaren grabaketak egiten hasiaurretik, hainbat proba egin zuten OinatzakProdukzioak ekoizpen etxeko kideek. Han etahemen izan ziren kamerarekin kokalekuakaukeratzen, hala nola Eibarko eta Azpeitikogaztetxeetan, Gorostieta baserrian, Txantrean,Iruñerrian, Sakonetan eta Pasaian.

s

Page 18: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

MERINORENTESTIGANTZA.Joseba Merino da Pasaiakosegadatik bizirik atera zenkide bakarra. Harentestigantza ere jaso duteikus-entzunezkoarenegileek. Hain zuzen ere,Eibarko Gaztetxeanelkarrizketatu zuten Merino.Argazkian, lantaldeahizlariaren testigantzajasotzen. Irudian IzeiaUrdanpilleta azpeitiarra ereageri da; izan ere, beraarduratu da dokumentalekohizlariak makillatzeaz-eta.

s

sPACO ETXEBERRIA.Paco Etxeberria auzitegi medikua ere elkarrizketatu dutedokumentalerako. Izan ere, Etxeberriak egin zien lau hilotzeiautopsia. Medikuaren arabera, posta kartutxoekin egindakotiroak zituzten Kurrok eta Txapasek. 2001ean kasua argitzekolagungarri izan zitekeelakoan, beste autopsia bat egitekoeskatu zion Etxeberriak epaileari, baina ez dute egin.

mamia x x x x x x x x x klik!18

Page 19: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

sABOKATUEN LANA.Pasaiako segadaren auziari behin eta berriz itxidizkiote ateak epaitegietan. Auzia hainbatetanartxibatu ostean, Azpeitiko Udalak babes helegiteajarri zuen joan zen martxoan Espainiako AuzitegiKonstituzionalean. Gaur-gaurkoz, ez dago epaitegihorren erantzunik. Argazkian, Miguel CastellsPasaiako segadaren kasuan Udalaren abokatuadena. Familien abokatua, berriz, Santi Gonzalez da,eta hura ere elkarrizketatu dute.

klik! x x x x x x x x x mamia 19

sEL DROGASEKIN, IRUÑEAN.Barricada musika taldeko abeslari El Drogas ere elkarrizketatu dutedokumentalerako, han gertatutakoaz abestia egin zuelako. Iruñean elkartuziren harekin bere entsegu lokalean. Dokumentalaren ekoizpen prozesuanhainbat pertsona izan dituzte bidelagun azpeitiarrek; bestea beste, IbonToledo eta Idoia Sanchez, Patxi Azpillaga eta Koldo Eizagirre. Argazkian,ezkerretik eskuinera, Otamendi, Toledo, El Drogas, Sanchez eta Agirre.

ESTREINALDIA.Joan zen urriaren 24anaurkeztu zuten Pasaiakobadia lana Iruñeko GolemBaiona zinema aretoan.Jendetza izan zenestreinaldian, eta bertanizan ziren Agirre, Otamendieta Aznal lanaren egileak.Ikus-entzuleen kritika osoonak jaso dituzte, eta“gustura” dira hirurak.Datozen asteetan EuskalHerriko hainbat aretotanemango dute dokumentala.

sKALUSEREN MUSIKA.

Lanari musika Kaluse Azpeitiko musika taldeakjarri dio. Argazkian, Felipe Murillo biolina jotzen etaOihan Lizaso kidea soinu mahaian, 2Noisyestudioan.

s

Page 20: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

EGUZKIÑE PEÑA futbol jokalaria

Realean jokatzeaamesten nuen txikitan”Lehen Mailan zazpi urtez aritutakoa da, eta elitekoemakumeen futbola eta joko-zelaian jasaten duten“diskriminazioa” izan ditu hizpide. .9 Ainitze Agirrezabala

Azpeitiko KulturMahaiak, Erlo Telebistak, Sana-gustin kulturguneak, Urola Kosta-ko Hitzak eta Uztarria KomunikazioTaldeak Sanagustingo Elkarrizke-tak zikloari ekin zieten, iazko maia-tzean. 2013 eta 2015 artean ,AhoBizarrik Gabe zikloa egin zutenEuskal Herriko jende ezagunare-kin, eta hamabi gonbidatu izan zi-tuzten, Sanagustinen. Oraingo ho-netan, berriz, azpeitiar ezagunakdira gonbidatuak, eta EguzkiñePeña futbolaria izan da seigarrenelkarrizketatua. Ziklo honetan zu-zeneko ikuslerik gabeko saioakegiten dira, baina, elkarrizketa guz-tiak irakurgai eta ikusgai daude an-tolatzaileen hedabideetan.

Duela mende laurdena jaio zenEguzkiñe Peña Azpeitian, eta nera-

“be zela hasi zen futbolean LagunOnaken. Zazpi urtez EspainiakoLehen Mailan jokatu ostean, Biga-rren Mailan dago aurten, Oiartzu-nen. Futbol ibilbidea eta emaku-meek joko-zelaian duten presen-tzia izan ditu hizpide, besteak beste. Kolpe handia izan al zenLehen Mailako Oiartzun tal-dearekin mailaz jaistea iaz?Bai. Realetik Oiartzunera joatean,banekien talde txuri-urdineanegonkortasuna genuela mailari ze-gokionez eta Oiartzunen gogor bo-rrokatu beharko genuela mailarieusteko. Futbolean jaso dudankolperik gogorrena izan da. Eznuke berriz une hura bizi nahi.Elitean segitzeko talderenbatek aukerarik eskainizizun?

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJaio. 1992ko martxoaren 5a.x x xHerria. Azpeitia. x x xBizitokia.Donostia. x x xLanbidea.Futbolaria eta masajista.

egin genituen; izan ere, 13 urtetikaurrera hasten dira lehiatzen.Gero, Realean aritu nintzen, eta,orain, Oiartzunen nago. Esangonuke ibilbide polita eta aberasga-rria izan dela, gauza asko ikasi ditu-dalako eta pertsona bezala heldu-tasuna eman didalako futbolak.Egoera gogor asko bizi izan ditut,polit asko ere bai, baina, azkenean,egoera gogor horietatik asko ikasidut eta politekin gozatzen jakin dut. Zuretzat ametsa al zen Reale-ra joatea? Bai. Gorengo mailan zegoen Rea-lean jokatzea amesten nuen txiki-tan. Realera iritsi nintzenean, pozhandia hartu nuen.Espero zenuen horrekin eginal zenuen topo?Nire helburu nagusia zen futbolean

Aukera izan nuen, baina oso urruti-koa zen taldea, Espainiakoa. Ezzidan merezi hemen nuen dena utzieta hara joatea han futbolean urtebat edo bi egiteko. Nire aukerahemen geratzea izan zen. Lagun Onaken lehendabizi,Realean gero, eta, orain,Oiartzunen. Egindako futbolibilbideaz zer balorazio egi-ten duzu?12 urterekin hasi nintzen futboleanLagun Onaken, eta, han nintzela,Eibar taldearekin jokatu nituenpare bat txapelketa. Baina LagunOnaken jarraitu nuen, gurasoekhala erabakita. Tranpa txiki batzuk

mamia x x x x x x x x x kirola20

Page 21: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

tu politenetakoa izan da. Uste dutemakumeen futbola aurrera doanheinean, nesken Euskal Selekzioaere aurrera doala eta pauso ga-rrantzitsuak ematen ari direla. Nireustez, ofizialtasuna da lortu behardena eta emakumeek ofizialki Eus-kal Selekzioarekin jokatzea. Posible ikusten al duzu ema-kumeen eta gizonen taldeaklehia ofizialetan aritzea etor-kizunean?Espero eta nahi dut ofizialtasunaizatea, eta hor Kataluniaren ereduajarraitu behar dugula uste dut. Zuk esana da futbolak itzuliegiten duela kendutakoa. Zerkendu dizu futbolak? Eta zereman?Egia da, bai, esaldi hori neurea da.Bizitza pertsonalean ordu etagauza garrantzitsu asko kendu diz-kit futbolak, baina eramaten jakindut, eta futbolean eginez bizitzenikasi dut. Eman, berriz, gauza askoeman dizkit: heldutasuna, egoerazailei aurre egiteko gaitasuna, la-

ahalik eta maila gorenera iristea,Realera, alegia, eta 18 urterekinlortu nuen. Azpeitia herri txikia da,eta bertako emakume bat Realerairistea izugarria izan zen. Guztiekezagutzen ninduten, baina, bestal-de, futbolak gauza asko mugatuzizkidan: familiarekin eta lagunekinegotea, adibidez. Izan ere, bi aste-burutik behin kanpora joaten ginenjokatzera, eta entrenamendu askogenituen. Baina ametsa egia bihur-tu zitzaidan.Gurasoek etxean zer aholkuematen zizkizuten?12 urterekin neska baten nahia daEibar bezalako talde garrantzitsubatean hastea. Nik aukera izannuen Eibarren aritzeko, baina gura-soek nahiago izan zuten herrian,Lagun Onaken, geratzea. Izan ere,Eibarrera joan-etorrian ibili beharnuen, eta ikasketek ere garrantziazuten. Gero, Realera joateko para-da izan nuenean, beraiek esan zi-daten aukera garrantzitsua zela.Zentzu horretan, beti askatasuna

eman izan didate nahi dudana egi-teko eta neure buruaren jabe izate-ko. Egia esan, eskertzekoa da gu-rasoek askatasun hori ematea.Zorteduna izan naiz. Nondik datorkizu futbolera-ko zaletasuna?Etxean futbola izan da kirol garran-tzitsuena. Anaia ere Realean ibiliada, eta aita ere futbolaria izanda-koa da. Ama futbol mundutikkanpo geratu izan da, baina, azke-nean, bera ere bultzatu egin dugumundu horretara. Orain, oso ondopasatzen du amak ere, eta astebu-ruro nahi izaten du nire partidakikustera joatea. Eskubiko belauneko menis-koko lesioa medio, ebakuntzaegin zizuten duela hiru urte.Oro har, urteotan errespetatual zaituzte lesioek?Denboraldia luzea izaten da, etabeti izaten dituzu lesioak. Nire ka-suan, larriena belaunekoa izan da.Meniskoa hautsi nuen, eta hiru hila-bete egon nintzen jokatu gabe.

Duela bost urte, berriz, hankakohezur txiki bat puskatu nuen, bainainoiz ez naiz lau hilabete bainogehiago egon geldirik. Eta hori zor-tea izatea da. Esan dezaket lesioekerrespetatu nautela. Euskal Selekzioarekin ere jo-katutakoa zara. Nola ikustenduzu emakumeen Euskal Se-lekzioa? Zer egoeratan dago?Euskal Selekzioarekin jokatzekoaukera behin izan nuen, eta, gaine-ra, Garmendipen. Niretzat momen-

Gurasoek beti

eman didate

askatasuna nahi

dudana egiteko”“

Oiartzunekin

mailaz jaistea izan

da jaso dudan

Kolpe gogorrena”“

Eguzkiñe Peña Garmendipeko futbol zelaiko harmailetan. x x xAinitze Agirrezabala

kirola x x x x x x x x x mamia 21

Page 22: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

mamia x x x x x x x x x kirola22

Peña Oiartzun taldean, 93. minutuan sartutako gola ospatzen. x x xE. Peña

Lagun Onaken

egondako urteetan

ikaragarri

disfrutatu nuen”“

Garrantzitsua

da oso talde batean

elkarbizitzen

ikastea eta jakitea”“

ragarri disfrutatu nuen, eta oroitza-pen horiek guztiak hor ditut betira-ko. Izugarri ondo pasatu nuen, etahori ume batentzat oso garrantzi-tsua da. Oraindik ere, garai hartantaldekide izan nituenekin harrema-na dut, eta hori oso aberasgarriada. Lagun Onak urte dezenteegon da emakumeen talde se-niorrik gabe. Aurten berrizsortu dute. Nola ikusten duzutaldea berriz osatu izana?Uste dut garrantzitsua dela herribatentzat emakumeen futbola bul-tzatzea, eta Lagun Onakek lanaegin du emakumeen taldea eduki-tzeko. Egia da, halere, alor batzue-tan kostatu egin zaiela aurrerapau-soak ematea. Emakumeen taldeaedukitzea ondo dago, baina pixkabat landu egin behar da hori ere.Garai batean, esaterako, LagunOnaken zeuden neskek izugarriz-ko lana egin zuten. Adibidez, be-raiek lortu ez zituzten gauzak ondo-rengook lor genitzan lan eginzuten. Borroka handia izan ge-nuen, esaterako, belarretan joka-tzearekin. Mutilek belarretan entre-natzen eta jokatzen zuten, eta guriukitzen ere ez ziguten uzten. Alda-geletara joaterakoan, belarretatikpasatzen ere ez ziguten uzten. Nikaukera izan nuen belarretan joka-tzeko, eta zenbaitek esango dutxorakeria dela, baina artifizialean

gunak... Uste dut oso garrantzitsuadela talde batean elkarbizitzenikastea eta jakitea. Bakarkako kiro-la egiten dutenek ez dute aukerarikbalio horiek ezagutzeko: errespe-tua, talde dinamika... Eta horienbidez asko ikasi dut. Emakumeen futbolean, zerpauso eman dira eta zein-tzuk falta dira emateko?Iaz pauso handia eman zen emaku-meen kirolean. Iberdrolak diru kan-titate handia eman zuen emakume-en kirola bultzatzeko. Pixkanaka-pixkanaka ari gara aurrera egiten,baina oraindik gauza garrantzitsuasko falta da egiteko. Oraindik eremutilekin alderatuta, desberdinta-suna oso handia da. Esaterako, Realeko neskeneta mutilen taldeek asteburuberean Valentzian jokatu zi-tuzten partidak. Mutilekjoan-etorria hegazkineanegin zuten; neskek, aldiz, au-tobusean.Bai, desberdintasun handiakdaude, eta uste dut desberdinta-sun handiena dela mutilak futbole-tik bizi direla eta gu ez. Eta segurunago, gainera, emakumeok denbo-ra gehiago eskaintzen diogula fut-bolari. Eman duzun adibide horridagokionez, neu bidaia horretannintzen, eta egia esan, halako era-bakiek barrua ukitu egiten dizute.Mutilak izateagatik bakarrik hegaz-kinez joan ziren, eta guk, emaku-meok, autobusean zazpi ordu joa-ten eta beste hainbeste etortzenpasatu behar izan genituen, bidaiaegun berean izanda. Uste dut Rea-leko jendeak barne hausnarketa

bat egin behar duela, jabetzekoguztiok berdinak garela eta gizo-nen eta emakumeen artean ezduela halako diferentziarik egonbehar. Espero dut etorkizunean ha-lako gauzak aldatzea. Nahiz eta maila berean aritu,nesken eta mutilen futbolarikomunikabideek ematen die-ten ohiartzunari eta trata-menduari dagokionez, zeresango zenuke?Gauzak ari dira hobetzen, bainaoraindik asko falta da egiteko.Orain, telebistan emakumeen hirunorgehiagoka eskaintzen dituzteasteburuetan, eta egunkarietanere gehiago azaltzen gara. Emaku-meei ematen zaigu geure tartea.Askoz gehiago nahiko genukeela?Bai. Baina ari gara pixkanaka, etanik uste dut gauzak apurka egiteagarrantzitsua dela.Athletic izan da erreferenteaemakumeen taldea sortzen,eta orain ja klub indartsuguztiek dituzte beraienak. Ei-barrek ere egundoko inber-tsioa egin du aurten, Alave-sek ere taldea atera du... Zeriruditzen zaizu: klubetan be-netan ari dira kontzientzia-tzen edo marketing kontuada?Atlheticek izugarrizko lana eginizan du emakumeen kirolean, eta,zentzu horretan, uste dut beraiekegin duten lana oso eredugarriaizan dela beste klubentzat. Emaku-meen taldeak dituzten klub han-diak badira bai, askok badituzte,baina, adibidez, Real Madrilek ezdauka. Nik entzun dudanagatik,taldearen presidenteak esan zuenemakumeen futbolak diru sarrera-rik ez duela ematen, eta horregatikez du emakumeen talderik RealMadrilek. Nik nahi eta espero dutemakumeen futbola bultzatu nahidutelako dituztela klubek emaku-meen taldeak. Gero, marketingkontua dela? Nire iritzi pertsonalakez dakit askorako balio duen, bainairuditzen zait badela marketingkontua. Orain, zein klubetan bai etazeinetan ez? Ez dakit. Eliteko futbolaria izanda ere,

ezin da horretatik bizi. Zeregiten duzu futbolaz gain?Euskal Herrian eta Espainian fut-boletik bizitzea oso zaila da. Egiada Espainiako puntako taldeetan,Atlhetico Madrilen edo Bartzelo-nan, emakume jokalari asko bizi di-rela horretatik, baina kontuan izanbehar dugu hemendik hamar urte-ra ez direla futboletik biziko. Mo-mentuko kontua da. Gero, egia da,Frantzian, Ingalaterran eta Europa-ko beste hainbat lekutan bizi direlaemakumeak futboletik, eta biziahalko direla urte askoan, gainera.Baina hemen ez, eta pena da. Es-painiako Hirugarren Mailako joka-lari batzuk bizi dira futboletik, bainaLehen Mailako emakumeak, aldiz,ez. Noski, niri gustatuko litzaidakefutboletik bizitzea, baina kasu ho-netan ezin da, eta futbolaz gain,umetxo bat zaintzen dut eta masa-jista naiz. Beraz, nire bizimodua ho-rietatik ateratzen dut. Lagun Onaken hasi zinen fut-bolean jokatzen gaztetan. Zeroroitzapen dituzu?Oso gaztea nintzen. Oroitzen duteskolaz kanpo saskibaloia, pilota,futbola... genituela, baina ja klubbatera joatea eta hango parte sen-titzea izugarria zen ume batentzat.Azkenean, ikastolako lagunezaprte, beste lagun talde bat ere ba-nuen, eta hori bizipoza zen. LagunOnaken egon nintzen urteetan ika-

Page 23: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

x x xMOTZEANx x x x x x x x x x x x x x x x x x x

GALTZEKO TXOKOBAT?Itsasoa eta mendia dituenlekuren bat.

AMETS BAT?Zoriontsu bizitzen segitzea.

OROITZAPEN BAT?Tailandiako bidaia.

BIZIO BAT?Futbola.

NOLA DEFINITUKOZINATEKE?Nire lagunen laguna.

ZERK POZTEN DIZUEGUNA?Gosari eder batek.

ZERK GARRAZTEN?Injustiziek.

BELDURRA ZERRI?Hegazkinei.

BESTEENGANESTIMATZEN DUZUNBERTUTEA?Leialtasuna.

SARRITAN ZEUREBURUARI EGITENDIOZUN GALDERA?Gauza hau beharrezkoa dut?

USAIN BAT?Belar moztu berriarena.6

izan zen. Ondoren, gaztexeagoaden Ainhoa [Bereziartua] lehengu-suarekin jokatzeko aukera ere izannuen. Agian, jokalari bezala ez diraonenak izango, baina betirako gor-deko ditudan oroitzapenak dira.Lorea, Maite eta Ainhoarekin ge-ratzen naiz. Gaur egun, Donostian bizizara. Zer harreman duzu Az-peitiarekin?Han eta hemen bizi naiz. Realeannengoen garaian ere joan-etorrianiibiltzen nintzen, baina, orain, nireegoera pertsonalagatik hobeto da-torkit Donostian bizitzea. Zortez,han badut etxea bizitzeko, bainanire jaioterria hau da, eta familia etalagun guztiak hemen ditut. Askosumatzen dut faltan Azpeitia, etafamilia eta lagun giroa ere bai. Ahaldudan guztian etortzen naiz Azpei-tira.6

jokatzea edo belarretan lehiatzea,garai hartan egundoko aldea zenemakume batentzat. Eta hori esker-tu beharra dago, eta esan beharradago garai hartan Lagun Onakekoemakumeen taldean zeudenekegin zuten lana izugarria izan zela.Izan ere, haiek egindako lanariesker izan nuen nik aukera belarre-tan jokatzeko. Gaur egun, nola dago kontuhori?Uste dut lehengo aldean askoz erehobeto dagoela gaia. Ez nago ziur,baina uste dut gaur egun emaku-

meek jokatzen dutela belarretan.Baina lehengora itzuliz, orain seniortaldea ateratzea aurrerapausoa da,umeekin pentsatuta egin den apus-tua da, eta egia esan, pozten naiz. Herrietako klub txikietanemakumeen futbola bultza-tzeko zer egin daiteke?Uste dut ez dela futbolaren mun-duan bakarrik egin behar; izan ere,herri txikietan oraindik aurrerapau-so asko eman behar dira gizonaketa emakumeak berdin tratatzeko.Kirolean eta bizitza pertsonaleanere bai, genero bereizketarik gabeguztiak berdin tratatzea oso ga-rrantzitsua baita. Lagun Onakek zuzendaritzaaldatu zuenean, aurkezpene-an adierazi zuen beren helbu-ruetako bat zela emakumeenfutbola indartzea. Horren ba-rruan, besteak beste, zuLagun Onakeko zuzendaritzabatzordean sartu zinen.Niretzako oinarrizkoak diren gaibatzuen inguruan diferentziak egonziren zuzendaritza batzordean, etabatzordea uztea erabaki nuenduela hilabete batzuk. Egia esan,ez naiz damutzen erabaki hurahartu izanaz. Uste dut egoera ba-koitzaren aurrean konponbidedesberdinak egoten direla eta ara-zoa konpon daitekeela, baina ho-rretarako, batzordeko kide bakoi-tzak sortu zen egoeraren ingurukobarne hausnarketa egin behar du. Aurtengo Lagun Onakeko Hi-rugarren Mailako taldearenentrenatzaile Igor San Mi-guel Realeko nesken entre-natzailea izana da. Zeurea erebai, ezta?Bai. Egia da denboraldi hura gu-txien jokatu nuena izan zela, bainahark duen gertutasuna eta berare-kin egin nuen harremana oso ga-rrantzitsuak izan ziren. Igorrekinoso harreman ona dut. Lagun Ona-ken Hirugarren Mailako mutilen tal-dean entrenatzailea behar zela eta,Igor proposatu nuen, uste dudala-ko maila horretarako behar den ja-kintza baduela. Gero, Igorrek honaetortzea erabaki zuen, eta askopozten naiz beragatik, asko balio

duen pertsona baita. Gauzak ondoegiten ari da, eta berak nahi duenairabaztea espero dut, merezi baitu. Talde berean edo aurkari, zeinda ezagutu duzun jokalarionena? Eta Azpeitiko jokalarionena?Realean aritu nintzen lehen urteanaukera izan nuen Irene Paredese-kin jokatzeko, eta euskalduna iza-teaz gain, oso profesionala da.Orain, Paris Saint-Germain talde-an dago. Uste dut guztiontzat etaeuskaldunontzat eredugarria izanbehar duela Irenek. Berak eginduen ibilbidea eta erakutsi duen ja-rrera izugarri aberasgarriak dira.Pertsona umila da oso, asko balioduena, eta daukana ondo mereziadu. Bestalde, nik aukera izan nuenbi lehengusurekin jokatzeko, LoreaLandarekin eta Maite Aranagare-kin. 13 urte nituen, eta izugarria

Peña, Realaren partida batean. x x xE.P.

kirola x x x x x x x x x mamia 23

Peña –beheko ilaran, ezkerretik bigarrena–Lagun Onakeko taldearekin. x x xE.P.

Page 24: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

mamia x x x x x x x x x euskara24

Erabili ala ez erabiliEuskaraz Ondarroan asko eta Bermeon gutxi zergatikhitz egiten duten aztertu dute Eneritz Albizu etaGoizane Arana Uemako teknikariek. .9Mailo Oiarzabal

Euskararen ezagutza mailajaisten ari da Euskal Herriko udalerri euskal-dunenetan, hala diote azken urteetan egindiren neurketek eta azterketek. Biztanleen%70etik gora euskaldunak dituzten udale-rriek osatzen dute Uema (Udalerri Euskaldu-nen Mankomunitatea), eta horietan ematenari da, hain justu, ezagutzaren jaitsiera. Fak-tore hori herri euskaldun gehientsuenetannahikoa homogeneoa izanda, ezagutza mailaoso antzekoa duten herrien arteko erabileradatu kontrajarriek ere piztu dute arreta,ordea, Ueman. “Muturreko egoerak azter-tzea” aspalditxo zutela buruan dio GoizaneAranak (Arrasate, 1977), eta horixe egin duteaurten Aranak berak eta Eneritz Albizuk (Az-peitia, 1992). Bermeoko eta Ondarroakoeuskararen erabilera aztertu dute Uemarenbi teknikariek, batean zergatik jaitsi den hain-beste eta bestean hain ondo zergatik man-tentzen den jakiteko asmoarekin.

Euskararen ezagutzan ez dago alde handi-rik Ondarroaren eta Bermeoren artean: On-darroan herritarren %79 da euskalduna, etaBermeon %73. Erabileran, ordea, nabarmenada koska: Ondarroan %79tik gorakoa da era-bilera, eta Bermeon 40 puntutik beherakoa.

Zergatien bilaBizkaiko kostako bi herri arrantzale eta eus-kaldun ustez antzeko horietan euskara era-biltzerakoan horrelako aldea zerk eragiten

lana izan da horiek mailakatzea, interpreta-tzea eta ondorioak ateratzea”, dio Albizuk.

Ezagutza parekotsutik abiatuta erabileranalde nabaria azaldu dezaketen “faktore batbaino gehiago” topatu dituzte azterketarenegileek. Kokapen geografikoa da bat. “Ikus-ten da Ondarroa babestuta dagoela, udalerrieuskaldunez inguratuta egoteak nolabaitekobabesa ematen diola, eta handitu egiten di-rela euskaraz aritzeko aukerak herritik kanpo-ra joanda ere. Bermeon, aldiz, ikusten dabehin herritik aterata gutxitu egiten direlaeuskaraz aritzeko aukerak”, azaldu du Ara-nak.

“Hipotesietan aurreikusita ez” zituzten on-dorioak ere atera dira. Transmisioa, esatera-ko. “Euskal identitatearen transmisioa ososendo” ikusi dute Ondarroan, eta ahul Ber-meon. “Ezagutza transmititzen da Bermeon,baina euskalduntasun identitatea ez horren-beste”, dio Aranak. Haurrek gaztelaniaragero eta azkarrago jotzen dutela-eta kezkasomatu dute bermeotarren artean: “Orainarte inoiz ikusi gabekoa ere ikusi dutela esandigute irakasle batzuek: euskara klasean ber-tan, euskarazko ariketak egiten, gaztelaniazaritzen direla elkarrekin”. Bestetik, “euskaldu-nen harreman sareak trinkotuago” daudeOndarroan, eta “herri bizitza bera ahuldua-go” sumatu dute, aldiz, Bermeon.

Erreferenteak dira bi udalerrien artekobeste ezberdintasun bat. Udalak edota ikas-

x x x“Ezagutza transmititzenda Bermeon, bainaeuskalduntasun identitateaez horrenbeste”

GOIZANE ARANA

Uemako teknikaria

x x x“Badago arau sozial batAzpeitian, Ondarroandagoen bezala, euskarazegitekoa”

ENERITZ ALBIZU

Uemako teknikaria

zuen jakin nahi zuten Albizuk eta Aranak. Ur-tarrilean hasi eta uztailean bukatu zuten lane-an, lehendik eginda zeuden azterketetakodatuak jaso zituzten, batetik; bestetik, Ber-meon eta Ondarroan bertan, guztira 1.024inkesta egin zituzten, boluntarioekin osatuta-ko hiruna eztabaida talde eratu –gazteekin,helduekin eta adinekoekin–, eta “soziolin-gustikaren inguruan jakintzaren bat zutenpertsonekin” launa elkarrizketa izan zituzten.“Horietatik datu pila bat jaso dugu eta gure

Page 25: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

euskara x x x x x x x x x mamia 25

Eneritz Albizu (atzean) eta Goizane Arana Sindikatu Zaharreko sarreraren ondoan. Han du Azpeitiko bulegoa Uemak.

tetxeek euskararen alde “izugarrizko lana”egin arren, “Bermeon euskarak ez daukalaerreferentzialtasunik” ikusi dute. Herri maila-ko egituretan, elkarteetan eta lagun taldee-tan sumatu dute erreferentzialtasun gabeziahori. “Kirol mundua izan da aipatuena eta, ho-rren barruan, futbola; sekulako eraginadauka, indarra daukalako, eta erdaraz fun-tzionatzen du mundu horrek”, nabarmendudu Aranak. Ondarroan ez bezala, kultur mugi-mendu indartsurik ere ez dute ikusi Bermeon.

Azpeitia, Ondarroatik gertuagoAzpeitian antzeko ikerketarik ez da egin orainarte, baina dauden datuak oinarri hartuta,Ondarroako egoeraren antz gehiago daukaeuskararen erabilerak. “Azpeitia da euskara-ren erabilera sozialari eutsi dion herrietakobat. Horren erakusle da, ezagutza %83,6koaizanda, erabilera %81,9koa izatea; etxeko

erabilera %69koa izanda, kalekoa hamarpuntu baino gehiago altuago izatea. Horrekesan nahi du badagoela arau sozial bathemen, Ondarroan dagoen bezala, euskarazegitekoa”, azaldu du Albizuk.

Kokapen geografikoaren –udalerri euskal-dunak ditu inguruan–, erreferentzialtasuna-ren eta arau sozialaren faktoreak parekoakdira Azpeitian eta Ondarroan. Baita euskal-kiarekiko harremanarena ere. “Ondarroareki-ko beste antzekotasun bat da hori. Indargunehori ikusten dugu; eredu informalerako osolandutako eta oso barneratutako euskalkia”.

Iaz egindako kale erabileraren neurketarenemaitzetan, 2009an egindakoarekin aldera-tuta beherakada bat ikusi zen, lau bat puntu-koa. Albizuk dio “erabileraren datua Azpei-tian oso-oso goian dagoela” kontuan hartubehar dela; eta “erlatibizatu egin behar delaeta joerak ikusi egin behar direla” deritzo Ara-

nak. “Bermeoren kasuan, azken bi neurkete-tan ikusi da, lehenengoan 20 puntu beheraeta bigarrengoan beste hainbeste egin duelaerabilerak. Hemen, beherakada askoz txikia-goa dela ahaztu gabe, ikusi beharko litzatekehurrengo neurketa egiten denean zer atera-tzen den. Dena dela, badira datu batzuk esa-teko ezin garela erlaxatu, egoerak aldatzenjoaten direla”, gaineratu du Albizuk.

“Zaintza lan baten beharra” ikusten dute,euskararen arau sozialari gutxienez bere ho-rretan eusteko; herrian bertan egin beharre-koaz gain, zaintza hori lotzen dute hizkuntzapolitika orokorrak berrikustearekin. Eta etor-kinen inguruan sumatzen dute “hutsunea”Azpeitian, Ondarroan bezala, etorkin helduakherrian eta euskararekiko “periferian” geldi-tzen direlako, oro har. Horiek euskarara era-kartzea eta “herri honen parte sentiaraztea”izan behar da bidea, Albizuren ustez.6

Page 26: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

iritzia x x x x x x x x x26

x x x x x x x x x x x x x x x xramon etxezarretax x x

A diskideak nobelekin ja-rraitzen dit eta asmatzen ari da. Azkenaz ezdut iritzi betikorik, ez bainaiz, oraindik, erdiraere iritsi. Zoragarri doa. Kontrazalak dio Italia-ko iparrean zauritu Bigarren Mundu Gerran,eta bere memoria, hizkuntza eta identitateagaldu dituen soldadu baten historia dela. Gi-zakia eta hitzaren arteko harremanen metafo-ra dela, eta identitateari eta hizkuntzari buruz-koa. Diego Maranik idatzia, Nuova grammati-ca finlandese tituluarekin (gaztelaniaz Memo-ria callada). Pena Euskadiko liburutegi siste-man, Bilbon, Ondarroan eta Hernanin besteinon ez dagoela, ez eta liburudendetan ere,eskatuz gero, erraz eskura daitekeen arren.

Hizkuntza eta memoria galdu dituen solda-du zauritua, zamarra batean jositako izen-abi-zen bat medio, finlandiarra dela erabakitzendu barku-ospitale militar batean lanean ariden Petri Friari mediku neurologoak. Finlan-diarra hori ere, eta horregatixe hasten zaio,etsi eta hiltzen utzi ordez, hizkuntza berresku-ratze ariketak egiten. Hitza hitzarekin, mutu,etorkizunaren zain. Soldaduak hizkuntzabaten jabetzearen bizikizunak ditu. Honakohau adibidez: “Mozkortu eta abesten jardutenzuten soldadu alemaniar eta alkandora beltzartean, nire zerbezak ahalik eta gehien iraunzezan saiatzen nintzen, eta mozkorraldi harta-ko adiskide ezezagunekin ulertzen ez nituenabestiak kantatzen nituen. Lasaitu egiten nin-duen nire ahotsa besteenarekin ba-tzen sen-titzeak, nire hitzak, haienen gainean, nire aho-tik irteten eta benetan neureak balira legez bi-zitza hartzen, hain ondo imitatzen ikasi nituensoinu haien sakonean esan nahia ere beraie-tan balego bezala”.

LadilloaEzagutzen ditudan asko dakarzkit gogora.Badut ezagun bat hileta elizkizunetara ikara-garri pozik joaten dena. Euskara jakiteak ika-ragarrizko enbidia ematen dio, baina ez dakitutik ere, hiletetan kantatzen diren ia guztiak

Segi kantuan

x x xEuskaraz idatzi dudalako ezdidala ulertzen esaten didanzenbaiti “pero si lo he escritoen tu idioma” esaten diot

salbu. Agur jesusen ama, inkongruentzia li-turgiko hori, Eusko Gudariak baino beroagoeta Aita Gurea bere emazte UGTkoak Inter-nazionala baino sutsuago kantatzen ditu.Ezin ahaztu Esperanza Aguirreren “Inaziogure patroi handi” hura... Bitxia gertatuko li-tzaiguke San Inazioren Martxaren hitzak da-kizkiten Azpetiko herritarren batanaz beste-koak zer ulertzen duten esplikatuko baligute.Eta kantujirakoek, eta neuk, eta abar ugaribatek.

Beti etortzen zait burura donostiar guztizerdaldun batek, artikulu batean, nola aurpegi-ratu zion, nire harridurarako, ez abertzale eus-kaldun bati, harena zela berak bere hizkun-tzan [sic] idatzi ezin izanaren errua eta ardura.Geroztik euskaraz idatzi dudalako ez didalaulertzen esaten didan zenbaiti “pero si lo heescrito en tu idioma” esaten diot. Batzuek si-nestu egiten didate eta kantuan ere jarraitzendute.6

Page 27: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita
Page 28: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

jakiteko x x x x x x x x x azaroari begiratua28

1Lynn HillensolasaldiaAEBetako eskalatzaile ezagunaAzpeitian izango da, EuskalHerrian emango duen hitzaldibakarrean. Sarrerak aurrezsalgai daude, Sanagustinen etaKulturaz-en webgunean.x x xEguna. Azaroaren 9an.x x xOrdua. 21:30 x x xTokia.Soreasu antzokia.x x xAntolatzaileak. KulturazKooperatiba eta Lagun OnakMB.

2Bullyingahizpide‘Bullyingaren mugak gainditzen’jardunaldiak egingo dituzteherrian eta izen-ematea irekitadago.x x xEguna. Azaroaren 24an.x x xOrdua.Goiz eta arratsaldezx x xTokia. Sanagustinkulturgunea. x x xAntolatzaileak.UEU eta Azpeitiko Udala.

3Festak Lasaoneta ErrebaleanSamartinak ospatuko dituzteaurten ere lasaotarrek etaBustintzuriko Errebalekoek.x x xEguna. Azaroaren 10etik 12ra.x x xTokia. Lasaon etaBustintzuriko Errebalean.6

xxxBESTERIKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xAzpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.eus/agenda

Oholtzanbegiak iltzatuta XXXV. Euskal Antzerki Topaketak martxan dira. Soreasu antzokian,Gaztetxean edota udaletxeko ganbaran, azaroan euskarazkoantzezlanak nagusi izango dira aurten ere Azpeitian. . Mailo Oiarzabal

A zaroarekin batera, hutsikegin gabe iritsi dira aurten ere Eus-kal Antzerki Topaketak Azpeitira.Hilaren 1ean ireki zen 2017rakoprestatu duten egitaraua, Ehazekantolatutako V. Antzerki EskolenEgunarekin. 3tik 26ra, berriz, ha-malau ikuskizunez gozatzeko au-kera izango da.

Emanaldi gehienak asteburutaneta Soreasu antzokian izango dira,baina astegunetan ere hartuko duantzerkiak Azpeitia. Hilaren 9an,osteguna, Erbeste edo saihetsbaten aldarrikapenak lana eman-go du Anodino Teatrok udaletxekoganbaran. Eta aurten ere izangodira emanaldiak Gaztetxean, an-tzerki alternatiboaren ziklo berezia-ren barruan. Hilaren 23an, Hozkai-lua emango du Huts Teatroak, etahilaren 24an Bihotz salataria AtxTeatroak. Bi egunetan, luntx bege-tarianoa dastatzeko aukera izangoda, antzerkiaren aurretik.

Metrokoadrokaren eta Pez Lim-boren Miss Karaoke, Tartean Tea-troren Ez dok hiru, Txaloren Menditontorrean eta Etxeko saltsak,Compagnie Rouge Elearen Hauda nire ametsen kolorea, Theatredes Chimeresen Azken itzulia,Pantzart Teatroaren Plisti-plasta,Jon Ander Alonsoren Heriotza bi-koitza (Doble Malta), EromenProdukzioaken Hysteria, TeatroParaisoren Lunaticus Circus eta

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xZer. XXXV. Euskal AntzerkiTopaketak. x x xEguna.Azaroaren 1etik 26ra.x x xTokiak. Soreasuantzokian, Gaztetxean etaudaletxeko ganbaran izangodira emanaldiak.x x xAntolatzailea.AzpeitikoUdala.

Aukeran dantza konpainiaren Mau-riziak osatzen dute Topaketen aur-tengo uzta .

Interneten ere sarrerakAurten ere sarrerak aurrez eroste-ko aukera izango da azpeitia.euswebgunean. Antzerki egunetan,ordubete lehenago irekiko duteleihatila Soreasun. Helduek 5 euroeta 14 urte bitartekoek 3 euro or-daindu beharko dute sarrera.6

xxxESKOLA ANTZERKIAx x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x x x x x x x x x x

8ikastetxetako taldeek aurkeztuko dituzte beren lanak hilaren13tik 16ra Soreasu antzokian, eskola antzerkiari aurten ere eskainikozaion tartean. Ikusleak ere ikasleak izango dira.6

Ander Lipus eta Patricia Urrutia, ‘Hozkailua’ antzezlanean. x x xHuts Teatroa

Page 29: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita
Page 30: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

x x xHITZ GEZIDUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

.Egilea:Luma

x x xSUDOKUAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

jakiteko x x x x x x x x x denbora-pasa30

*Izena

Podologianaditua

*DeituraArabako

herri bateko

Oroitza-penak

Gaitzkutsakorra

Galgak

Ilobak

Bizkaikoudalerria

Arau

Ledeako

Ubide

Nahi

Espainiakomendilerro

Koloremota

Mundutar

Badiahandia

Zainegon

Bokalerrepi-katua

Itsashegaztia

Landareenizerdi

Liluramen-du

Boroa

Deieginez

Euskalsindikatua

Bokala

Garai

Ote ar

Indioa

... gabe,eten gabe

Toles

* Preso azpeitiarra

Kanoimotzekofusilarina

Txakur,euskarazaharrean

Arabakoudalerribateko

Page 31: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

lehiaketa x x x x x x x x x jakiteko 31

nJnGnHnGn

PODOLOGOA

nSEGUROLA

nNnMEMORIAKn

BILOBAnKAIOA

nBERANGOnTAI

LEGEnDEIKAnA

nLEDEARnOTAR

KANALnLILURA

nKARABINAnOR

x x xLEHIAKETAREN ERANTZUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xUZTARRIAREN LEHIAKETA: JEROGLIFIKOAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJEROGLIFIKOEN SOLUZIOAK BIDALTZEKO EPEA. Azaroak 20 (astelehena) x x xNORA BIDALI ZURE ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea (Azpeitia) edo

[email protected] e-postara x x x IRABAZLEARI SARIA.Kutxillo urdaitegiaren produktu sorta x x xPARTE HARTZEKO BALDINTZA.Uztarria

Komunikazio Taldean bazkide izan behar da eta jeroglifikoen irudien azpiko galderei erantzun behar zaie.

2EZTARRIAN DU MITIKOA IZAN DA

x x x BAZKIDEAREN IZEN-ABIZENAK x x x HARREMANETARAKO TELEFONO ZENBAKIA

SUDOKUA

x x xUZTARRIAREN URRIKO LEHIAKETAx x x x x x x x

IRABAZLEA

2

Jose Inazio Uranga

Uztarria Komunikazio

Taldearen bazkidea da

aldizkariko 198.

lehiaketaren irabazlea.

Kutxillourdaitegiak

emandako produktu

sorta irabazi du sari

gisa. Argazkian,

lehiaketaren irabazlea

Kutxilloren oparia

eskuetan duela.

x x xSOLUZIOAKx x x x x x x x

HITZ GEZIDUNAK

1

1

1 2AURREKO HILEKO JEROGLIFIKOAK

Errepika Errebelatu

Page 32: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

jakiteko x x x x x x x x x uztarria.eus32

x x xEFEMERIDEAKx x x x x x x x x x x

1588Antxieta zendu. Juan Antxietairudigilea hil zen, Iruñean.

1711Ardo zikina. Herrikotabernariek ardoa garbitasuntxikiarekin ateratzen zutela-eta,fidelari agindu zioten auziajartzeko haien aurka eta gestioguztiak aurrera eramateko.

2012Biktima aitortza. Txiki etaOtaegi indarkeria politikoarenbiktimak direla aitortu zuenEusko Legebiltzarrak.

x x xBIDEOAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

Sormen Gunearen aurreproiektua.6

. Iturria: Azpeitiko efemerideak.Herria historian zehar liburua.x x xEgilea: Imanol Elias Odriozola.x x xArgitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.6

xxxELKARRIZKETAxxxxxx Julen Badiola ‘Maltzeta’ trikitilaria

Neure kabuz ikasi dut soinua eta panderoajotzen, belarriz”

xxxHirugarren Trikigiro jaialdia eginzuten urriaren 20an, eta han lehenaldiz jo zuen Julen Badiola Maltze-tak (Azpeitia, 1999).Urrutikoa ezden arren, ez du familiakoa JuanGarate Maltzeta zena.Etxean, ikasi duzu panderoaeta soinua jotzen. Nola? Afizioa dugu, eta jardun eta jar-dun... Duela pare bat urte hasinintzen panderoa jotzen, eta soi-nua ikasten duela urte eta erdi in-guru. Momentuz, panderoarekinhobeto moldatzen naiz. Bere ga-raian solfeoa-eta ikasi nuen, bainaja ez naiz partiturak irakurtzekogai, eta belarriz ikasi dut.Kanta bat jarri eta hura jotzensaiatzen zara? Hori da. Botoi bat probatu, eta"hau ez duk ba!", eta bestea pro-batu, eta "hauxe izango duk!".Zenbat ordu aritzen zara?Etxean, egunero pixka bat jotzendut. Haizeak nondik jotzen didan,horren arabera.Honezkero etxekoak aspertu-ko ziren pixka bat...Bai, etxekoak, etxepekoak etadenak.Trikitia ikasten bazenuen,

soinua oparituko zizula esanzizun amamak. Bai, eta hala da. Lagun baten soi-nuarekin hasi nintzen ikasten, etaamamak oparitu egin zidan gero.Ilusio ederra egin zion trikitia jo-tzen ikasi nuela ikusteak. Hura erezalea da eta...Bera al da zure jarraitzailerikhandiena?Agian, bai. Attitte ere jarraitzailehandia dut, baina amama ere bai.Nondik datorkizu trikitirakoafizioa?Aitaren aldeko familiatik. AttitteMaltzetakoa da, eta ondoko base-

rrian, Maltzeta-Etxetxon, Maltzetazena soinua jotzen aritzen zenbeti. Amama dantzan ibiltzen zen,eta osaba dantzariak ere baditut.Beti saltsa horretan ibiltzen gara.Trikitiaren transmisioan, zergarrantzia du Trikigirok?Gazteek ez dute aukerarik izatentrikitia jotzera kalera ateratzeko,eta gazteek segitzen ez badute,alfer-alferrik izango da guztia. Ho-rrelako egun bat antolatzen duzu,eta giroa, behintzat, ziurtatutaegoten da.6

Maltzeta panderoa jotzen. xxxJ.B.

x x xElkarrizketa osoa uztarria.eus-en

Page 33: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

GEMA URKIZU lanerako arropa saltzailea

1. Lanerako, edozerjantzita berdin du? Ez. Zenbat ordu pasatzenditugu egunero lanean?Eguneko gehienak.2.Arroparik onena?Zuretzat erosoena dena.3.Modernotzen aridira lanerako arropak?

Bai, markakoak ere badira.4.Bezero ohikoenak?Ostalaritzakoak, osasunarlokoak, autonomoak...5.Gehien saltzen da...Segurtasun oinetakoak,galtzak eta kamisetak.6.Eta buzoak?Gero eta gutxiago.

7.Buzo garbiak,itxura onik ez...Ez, eta zuloren bat edobeste badu, hobe.8.Arropa plantxatzeabeharrezkoa da?Oro har gutxi plantxatzenbada, lanerakoa gutxiago.

. Ihintza Elustondo

x x x x x x x x x jakiteko 33

Gure elikaduraren parte izan daitezkeen pro-duktuak dira, beharrezkoak ez izan arren. Proteinaketa kaltzioa ematen dizkigute, eta mikrobioentzat me-sedegarriak diren bakteriak dituzte. Gainera, gaine-rako esnekiekin alderatuta, laktosa kantitate txikia-goa dute, eta laktosa intolerantzia dutenek, esneabaino hobeto toleratzen dute.

Egia da jogurtak erostea odisea bat bihur daiteke-ela. Bistakoa da supermerkatuetako apalek eskaint-za zabala dutela, eta elikadura industriak trikimailuakoso erabiltzen ditu gure aukeraketan eragiteko. As-kotan, gehienetan ez esateagatik, marka ezagunenaedo ontzi erakargarriena duena, osasungarriena di-rudiena edo prezio erakargarriena daukana aukerat-zen dugu. Dena den, kontuan izan behar dugu indus-triaren helburuak eta gureak oso desberdinak direla.

Beraz, aukeratzerakoan, produktu on baten gaine-ko informazioa izatea da gakoa; zer osagai dituen be-giratzea behar-beharrezkoa da. Jorguten kasuan,funtsezko osagaiak dira esne fresko pasteurizatuaeta fermentu lakteoak; gainerakoak jogurtaren apain-garriak dira.

Apaingarria nahi izanez gero, gehitu garaiko fruta-ren bat. Ez ahaztu: urrutira joan gabe, bertan baditu-gu apaingarririk behar ez duten produktuak!6

xxxx x x x x x x x x x xaitziber aizpurux x x

Jogurta

Page 34: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

jakiteko x x x x x x x x x atzera begira: kalabozoa34

Bihurrikeria,garestiGaizki egindakoak zigortzeko, kalabozoa dute herrikoUdaltzaingoaren eraikinean. Bat baino gehiago da hurazapaldutakoa; badago zer kontatu. .9 Ihintza Elustondo

Jaio orduko esaten digute zer da-goen ondo eta zer gaizki. Hau bai eta bestehau ez. Dena den, egin behar ez den hori era-kargarri egiten zaio hainbati. Zigortua izatekoarriskuak tximeletak sortu ohi ditu sabelean.Kili-kili moduko zerbait. Ondo daki hori zer denIñaki Agirrezabalak (Matxinbenta, 1956). Ga-resti atera zitzaion 17 urte zituela egindakobihurrikeria.

Duela gutxi, etxeko trasteen artean aurkituzuen 1973ko uztailaren 31ko data duenisuna, orduko alkate Silvestre Otamendik si-natua. “Cometio usted actos de gamberris-mo con otros amigos en el parque infantil”,dago idatzita. Hau da, agiriaren arabera, eginbehar ez zuen zerbait egin zuen egun hartan.

Saninazioak ziren, eta Matxinbentatik Az-peitira etorri ziren beti elkarrekin ibili ohi zirenlau lagun. Diru gehiena autotxokeetan gastatubazuten ere, tonbolarako ere gelditu zitzaienzerbait, eta han gastatu zuten beste pixka bat.Han zer tokatuko, eta baloia! Azkoitiko ezagunbatzuekin elkartu eta berehala antolatu zutenfutbol partida: matxinbentarrak vs. azkoitia-rrak.

Frontoi Txiki ondoko parkera joan ziren,23:30-00:00 aldera. Orduan, hesi batek ingu-ratzen zuen parke hura, eta itxita zegoen, fes-tak zirela eta. Gazteak izanik, berehala saltatuzuten langa. Eta hantxe hasi ziren zabuen arte-an futbolean. “Tarteka, baloia zuhaitz gaineankatigatzen zitzaigun, eta burdinezko zabo-

Landeta aldera joan zen, eta han egon zenpixka batean, norbait agertzeko zain. Azkene-an, 01:00a inguruan azaldu ziren bere lagu-nak, Vespa batean. Haiek ere bazuten zer kon-tatu: “Udaltzainekin topo egin zuten. Nik aldeegin nuenez, ez zen gelditu nire izen-abizenikinon gordeta, eta horiexek behar omen zituz-ten derrigor. Azkenean, lagun batek emanegin zizkien”.

Igande gauean, abisua iritsi zen Matxinben-tara: Azpeitiko udaltzainen bulegora joateko.“Joan nintzen, eta esan zidaten: 'Gau guztiakalabozoan pasatu beharko duk!'”. Entzunda-koa entzunda, horretarako prestatzen hasizen Agirrezabala: “Banku luzexka bat zegoenkalabozoan, eta bi-hiru txaketa zahar bilatu ni-tuen buru aldean ipintzeko”. Hantxe etzandazegoela, ordu eta erdi inguru igaro zenean,atea zabaldu zuen udaltzain batek. “Zirrikitu-ren batetik ikusi ninduen, eta 'honek lo hartukodik, gainera', pentsatuko zuen. Sekulako errie-ta entzun nuen, burla egin niola eta”.

Galantak entzunda baina aske utzi zutenmutikoa. Hori bai, ez zitzaion merke atera bihu-rrikeria: 250 pezetako isuna jarri zioten. “Or-duan, 100 pezetan afaldu egiten zenuen, etaniri bi afari izorratu zizkidaten”, dio umoretsu.Duela 44 urte gertatu zen hori guztia, etasasoi hartako anekdota gehiago ere badituburuan: balkoi batetik oheko estalki bat lapur-tu zutenekoa, etxe batetik lorontziak hartu etabeste batean jarri zituztenekoa... “Ez genuen

rrontzi bat hartu eta hura zuhaitzera jaurtitaberreskuratzen genuen baloia”.

Hala ari zirela, ohartzerako, bizpahiru udal-tzain sartu ziren parkera. “Ez dakit besteak nibaino azkarrago mugitu ziren edo despistatuegin nintzen, baina bakarrik gelditu nintzen”,azaldu du Agirrezabalak. Orduan, korrika hasiziren udaltzain bat eta bera, banku baten ingu-ruan bueltaka, elkarren atzetik. “Ez ninduenharrapatuko gau guztian ere, baina 'gelditzenez bahaiaz, hartuko dituk ederrak' esan zidan,eta gelditu egin nintzen”. Udaltzainak gazte-txoari esan zion aurrena berak pasatzeko par-kea inguratzen zuen hesia, eta horretan arizela, bidea libre ikusi eta ospa egin zuen ma-txinbentarrak.

Jose Anjel Aristi udaltzainburua. x x xI.E.

Page 35: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

Iñaki Agirrezabala, Frontoi Txiki ondoko parkean, isuna eskuetan duela. x x xIhintza Elustondo

uste ezer gaizki egiten genuenik, baina gaizkieginda egongo ez ziren ba!”. Halakotxeakziren Matxinbentako lau lagunak: “Beti zerbaitezberdina egin behar izaten genuen!”.

Kalabozoaren erabilera, beheraka Udaltzainen eraikin zaharreko kalabozoa zenAgirrezabalak ezagutu zuena, eta azpeitiar batbaino gehiago igaro zen handik, arrazoi ezber-dinak tarteko. Dena den, 1980ko hamarkada-ren amaieran berritu egin zuten erakina, eta bikalabozo txiki egin zituzten bertan. Asko era-biltzen ez zirela ikusita, ordea, horietako bat al-dagela bezala erabiltzen hasi ziren, eta besteada egun mantentzen dena.

Jose Anjel Aristi (Urrestilla, 1959) udaltzainburuaren arabera, lehen kalabozotik jendeasko pasatzen zen arren, egun, ia ez da erabiliere egiten. “Normalean, bakarren bat atxilo-

Agirrezabalari 1973an jarri zioten isuna. x x xI.A.

tzen badugu, ertzainekin jartzen gara harre-manetan: guk eramaten dugu atxilotua berenegoitzara edo beraiek etortzen dira bila. Gertadaiteke justu une horretan guk ezin dugulajoan eta beraiek ezin dutela etorri, eta kasu ho-rietan, agian, ordu erditxo batez edukitzendugu atxilotua kalabozoan. Garai batean,ordea, atxilotuak hemen edukitzen genituenepailearen aurretik pasatu arte, eta jendeakgau bat edo bi ematen zituen bertan”.

Ondo gogoan ditu Aristik aspaldi gertatuta-koak: “Baziren batzuk hona askotan etortzenzirenak. Batek alde ere egin zuen, sabaia zula-tuta. Garai hartan sabaia egurarrekin edo ka-rearekin egindakoa izango zen, eta zulatu etaEnparan kaleko portalera irten zen”. Azpeitia-rra zen, gainera, eta ez zuten harrapatu.

Halere, udaltzain buruak nabarmendu due-nez, “herri lasaia” da Azpeitia. Gutxitan atxilo-

tzen dute jendea, eta ez da arazo askorik iza-ten. “Bakarren bat lapurretan harrapatu dugu-lako edo borrokaren bat izan delako atxilotuizan dugu, baina oso kasu bakanak izan dira.Emakumeen aurkako erasoak izan dira azkenaldian gehien tokatu zaizkigunak”.

Gauza bat, behintzat argi dago: gero etajende gutxiagok zapaltzen du kalabozoa he-rrian. Atxiloketen zergatiak entzunda, ordea,norberak atera ditzala ondorioak.6

atzera begira: kalabozoa x x x x x x x x x jakiteko 35

Page 36: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

x x xTELEFONO ZENBAKIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x xUDALETXEA x x xAsteguna: 08:30-14:00 x x xLarunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA x x xEgun osoz

irekita egoten da ANBULATORIOAx x xEgun osoz irekita egoten da IGERILEKUAx x xAstelehena:

14:00-21:00 x x xBeste egunak:07:00-21:00 x x xLarunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 x x xIgandea eta jai

egunak: 09:00-13:00 xxxKanpokoa: ekaina arte itxita KIROLDEGIA xxxAstegunak: 10:00-13:00, 15:00-21:00

x x xLarunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 LIBURUTEGIA x x xAstegunak: 09:00-13:00, 15:30-20:00

xxxLarunbata: 09:00-13:00 xxxEkaineko azken astean, uztailean, abuztuan: 08:30-14:00. Abuztuko lehen

hamabostaldian itxita. GAZTELEKUA x x xAsteartea-ostirala: 17:00-20:30 x x xLarunbata: 16:00-20:30

x x xFARMAZIAK (azaroa)x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

LARRIALDIAK

112

sHERRITARREN ESKURA.Babesa arropa dendan, Itzira tabernan,Xiriako kafetegian eta Jose Artetxekotabako dendan daude eskuragarri poltsakonpostagarriak, komertzio bakoitzarenarreta-ordutegian, doan.

ODOL-EMAILEAK

Azaroaren 29an izango

dute hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

x x xGARRAIOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x

ALDALUR 943 85 2587

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

x x xautobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

x x xORDUTEGIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xERABILGARRIx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

jakiteko x x x x x x x x x zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Berritzen 026069

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Txiki-Txoko Ludoteka 15 05 16

Gaztelekua / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

KIUB 15 72 01

Igerilekua 81 41 21

Emakumeen Txokoa 15 70 55

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurugiro Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatua 81 45 18

Natul euskara taldea661 10 44 46

Udal Euskaltegia 81 19 47

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

Uztaro 81 31 90

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi 943 08 06 88

1-6-11-12-17-22-29Jacome (Azpeitia).943 080258

2-8-15-20-25-26Beristain (Azpeitia).943 811949

3-9-14-21-28Alberdi (Azpeitia).943815974

4-5-10-16-23-30Eizagirre (Azpeitia).943811274

7-13-18-19-24-27Aranburu (Azpeitia).943 811949

Beristain (Azpeitia).943 811949

GAUEZ, URTE OSOAN

Page 37: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

GARBIÑE LARREANaturopata

Jakintsuaizateaoso zaila da, munduoso zabala da eta”

Urnietako amonak irakatsi zion ondarea“preziatua” bihurtu zaio Garbiñe Larreari.Sendabelarren mundu zabalean betidagoela zer ikasi dio . Ainitze Agirrezabala

Nolatan zara naturopata? Aitaren aldeko amonak bikiak erditu ondorengaitz larri bat izan zuen; burua hartu zion her-pesak, eta hiltzat eman zuten. Urnietako pe-trikilo batek emandako erremedioari esker,ordea, aurrera atera zen. Geroztik, amonakasko ikasi zuen petrikiloarekin, eta beraretzatoso garrantzitsua zen ondarea irakatsi zidan.Naturopata izateko zer bide egin duzu? Jendeak zer formazio dudan galdetzen dida-nean, lotsaz esan ohi dut zuzenbidean lizen-tziaduna naizela. Bilbon sendabelarren ingu-ruko hainbat ikastaro egin ditut zortzi urtez,eta egun nire ogibidea naturopatia da. Sen-dabelar ikastaroak eta kontsultak eskaintzenditut, baina mundu zabala da oso, eta askoikasi arren, jakintsua izatea oso zaila da. Aurreiritzi asko al dago? Bai. Jendeak uste du belarrak bide bazterre-an daudelako eta ugariak direlako ez direlaonak. Horrez gain, oso ohikoa da guri petriki-lo edo sorgin deitzea, eta izen horiek ez zaiz-kit gustatzen, estigma asko dituzte eta. Bes-talde, eskuekin egiten den artisau lan guztiagutxietsita dago, eta hau ere bai.

Zer belar da izarra? Izarra ez dakit, baina debaldekoak dira eta in-guruan eskura ditugu menta, erle-belarra,kamomila, erromeroa, asuna... Azeri buztanaere ugaria da gure bazterretan, eta udaberriguztian iluntzero infusio bat hartuko bagenu,jendearen laurdena joango litzateke anbula-toriora, arazgarria baita. Belar bakarra auke-ratu beharko banu, berriz, ezpata-plantainaesango nuke. Jendeak ez du batere estima-tzen, baina nik erremedio guztiei jartzen diet.Zer produktu egiten dituzu? Dibertsifikatzen ari naiz. Zaurientzat, kolpee-tarako eta erredurentzat egokia den sanjuanukendua urtero egiten dut, baita antiinflama-torioa eta ukendu baltsamikoa ere. Aurpegi-rako eta gorputzerako kremak eta hortzetakopasta ere ekoizten ditut. Saldu egiten dituzu? Ezin ditut saldu, bestela, legeari dagokionez,intrusismoa ariko nintzateke egiten. Horreta-rako lizentziak atera eta homologatu egin be-harko nituzke, eta, noski, laborategia behar-ko nuke. Ez dut bide hori itxi, baina, momen-tuz, oparitu edo trukatu egiten ditut.6

1.Garbiñe Larrea mendian, sendabelarrakbiltzen.2/3.Sendabelar ikastaroa, ZestoakoKerala ongizate txokoan. 4.Ukendu sorta.

1

2

3

hi heu! x x x x x x x x x jakiteko 37

3

Page 38: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita

K urtsoa ez zen hasi zaha-rra ere, baina orduantxe zuela garaia eta joanzen irakasle hura Amerikara. Estatu Batueta-ra. Floridara. Pilotari ari zitzaion han anaia.Puntista. Eta joan zen delako irakasle gurehori, zuzendari gureari baimena eskatuta. Etahamabost egun egin zituen ez dakit, bainahamarren bat egingo zituen, ozeanoa zehar-katzea ez da-eta txori-kaka, eta hainbestekobidaia egiteak merezi ere ez du Amerikanegun gutxiago ematekotan.

Hasi naiz, baina ezin bidaia hartaz gauzaaskorik esan nik, hark esandakoak besterik.Nonbait, heldu zen Florida parte hartara,hartu zuen anaiak eta ibili zituzten hango baz-terrak, asko edo gutxi ez dakit, baina ibili zi-tuztela, behintzat. Eta hango tamaina han-diak. Distantziak, handiak. Autoak, handiak.Kaminoak, handiak. Eta ez dakizut hori bainoaskoz gehiago, hango tamaina handia konta-tu zidala besterik ez zait gogoan gelditu. Etapilotari zuela anaia han, puntista. Eta anaiaAmerikan puntista izatea ez zegoen guztionesku. Ez nuen beste inor ezagutzen.

Han egin zuen bizia gure lagunaren anaiapilotariak. Etorri zen arte. Orduan, hemenegin zuen harrezkeroko bizimodua. Urresti-llan ikusi nuen estreinakoz, tabernako laneanbera, endredoren batean ni han. Orduantxeelkar agurtu genuen lehenbiziko aldiz. Hihaiz, hortaz. Hi haiz, beraz. Eta hurrena, San-juandegin, zaharretan, tabernan, lanean or-duan ere pilotari izandakoa, barraren ho-nunzko aldean ni, jateko lanean. Gaizkitxe.Bizian ikusi nuen bigarren aldia.

Azkeneko aldian ez nuen ikusi, baina leituegin nuen hartaz liburu batean. Ez daukatahaztekoa. Txikiz eta Otaegiz ari zen, ari da li-burua. Francok sinatu zituen azken bost fusi-latze kriminal haiek. “Irailaren 27ko goizean,mutilkote atletiko bat harutz eta honutz urdu-ri Barajaseko aireportuko korridore nagu-sian. Handik ordubetera Amerikako EstatuBatuetara joango zen. Hango pilotaleku ba-

Puntista

x x xUrrestillan ikusi nuenestreinakoz, tabernakolanean bera, endredorenbatean ni han

x x x x x x x x x x x x x x x xmiel a. elustondox x x

tean jokatzeko zesta punta kontratua zera-man poltsikoan. Ziriako Gurrutxaga, Nuarbe-ko mutilkote hura, Anjel Otaegiren adiskide-mina zen. Sufritzen ari zen, pauso handianzebilela, egunkariak erosten eta batera etabestera begira, galdezka bezala, bere lagu-naren patua zein izan zen non edo non antze-man nahian. Eta abioira igotzen ari zela, han-dik hirurehun kilometrotara, Burgoseko pre-sondegiko patio batean, laguna fusilatu zio-ten”.

Pilotari estimagarriaOrain, Ziriako hila dela jakin dut, hango pun-tan pilotari lagun izan zuen beste puntistabatek feizbuken minez eskribitu duenez. Esti-magarria pilotari orain hildako hura. Anaia be-zain estimagarria zitzaidan. Harengan bereanaia bera ikusten nuelako, seguru. Kurtsoahasi eta egunetara gu Loiolako ikastolan utzieta Floridaraino joan zen lankidea. Anaiaikustera joandakoa Amerikara.6

iritzia x x x x x x x x x38

Page 39: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita
Page 40: xxx xxx · 2017. 11. 23. · nuen horrela albistea; nahiago nuke beste modu batera hartu izan banu. Semea jaio zenean izena galdu nuen: ni jada ez naiz Josean, orain Anderren aita