ut, aldikaria sortu da · dira. aldaketa guti horien aurrean, zurik e du ondo pasako udalekuan....

8
2019ko azaroaren 28a, Osteguna Zenbakia: 532 Oinez, Lizarran aurkeztu zuten Antolakuntza betean murgilduta daude dagoeneko Lizarra Ikastolako lagunak. Berriki, etxean aurkeztu zuten ekitaldiz beteta egongo den urtea. 2. ORRIA HEDABIDEAK Aldizkariaren aurkezpenera bertaratu ziren kazetari eta lagunak, joan zen astean. UTZITAKOA ZUT, ALDIZKARIA SORTU DA Gazteentzako aldizkari digitala Dagoeneko mugikorretan jaitsi daiteke gazteentzako euskarazko lehenengo hedabidea, doako app formatuan. 4-5. ORRIAK PERTSONAIA BERNARDO ATXAGA, EUSKAL HERRITIK MUNDURA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA GOIZUETAKO FERIAK OSPATUKO DIRA BIHAR 6. ORRIA

Upload: others

Post on 07-Feb-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: UT, ALDIKARIA SORTU DA · dira. Aldaketa guti horien aurrean, Zurik e du ondo pasako udalekuan. Enekorentat ere, gauak e dira erraak iango. Futbola-ri profesionala iatekotan dago,

2019ko azaroaren 28a, OstegunaZenbakia: 532

Oinez, Lizarran aurkeztu zutenAntolakuntza betean murgilduta daude dagoeneko Lizarra Ikastolako lagunak. Berriki, etxean aurkeztu zuten ekitaldiz beteta egongo den urtea. 2. ORRIA

HEDABIDEAK

Aldizkariaren aurkezpenera bertaratu ziren kazetari eta lagunak, joan zen astean. UTZITAKOA

ZUT, ALDIZKARIA

SORTU DAGazteentzako aldizkari digitala Dagoeneko mugikorretan jaitsi daiteke gazteentzako euskarazko lehenengo hedabidea, doako app formatuan. 4-5. ORRIAK

PERTSONAIA

BERNARDO ATXAGA, EUSKAL HERRITIK MUNDURA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

GOIZUETAKO FERIAK OSPATUKO DIRA BIHAR

6. ORRIA

Page 2: UT, ALDIKARIA SORTU DA · dira. Aldaketa guti horien aurrean, Zurik e du ondo pasako udalekuan. Enekorentat ere, gauak e dira erraak iango. Futbola-ri profesionala iatekotan dago,

22019ko azaroaren 28a, Osteguna

EKIMENAK Nafarroa Oinez

MUSIKALA

GO!AZEN 6.0 Noiz: Abenduak 6, 16:30 eta 19:00 Non: Iortia Kultur Etxea (Altsasu)

Musika-ikuskizun berri honek telebistako serie eza-gunaren abenturak eta gerta-kariak bildu eta laburbiltzen ditu. Festa handia izango da, Euskararen Eguna bikain ospatzeko.

Uda iritsi da eta berriz ere Basakabik bere ateak zabal-duko ditu. Baina aurten, alda-keta handiekin: Zuzenek bere kargua utzi du, Telmo kontra-tatu dute gerente lanak egite-ra eta ikasle berriak iritsiko dira. Aldaketa guzti horien aurrean, Zurik ez du ondo pasako udalekuan.

Enekorentzat ere, gauzak ez dira errazak izango. Futbola-ri profesionala izatekotan dago, baina udara honetan dena albo batera utzi, eta Maddi bere neskalagunarekin eta Igor lagunarekin ondo

pasa besterik ez dauka buruan. Aitaren ideia beste-lakoa da, ordea, Enekok entre-natzen burubelarri jarrai dezan smartwatch bat ekarri-ko baitio Basakabira.

Bitartean, Junek eta Maddik, sekretuz eta gezurrez beteri-ko euren adiskidetasun harre-mana mantentzeko borroka-tuko dute. Sakonean, haiek uste duten baina antzekoa-goak direla konturatuko diren arte.

Aurreko urteetan bezala, umorea, musika eta dantza

izango dira aurten ere, an-tzerki funtzioko ardatzak.

AZOKAK

Durangoko Azoka 54. edizioa

Noiz: Abenduaren 5etik 8ra. Non: Durangoko Landakon.

Prest dago dena jada Duran-goko Azokaren 54. edizioa ospatzeko. Guztira 264 era-kusmahai egongo dira: 240 handi eta 24 txiki. Produktuei dagokienez, 405 nobedade egongo dira: 273 liburu, 91

disko, 16 aldizkari, 5 ikus-en-tzunezko eta 20 bestelakoak. Autoekoizleen plazan, bere aldetik, 14 sortzaile batuko dira, disko, liburu eta ikus-entzunezkoekin.

Azokako bigarren egunean, bere aldetik, Azokako Sormen Bekaren irabazleak zeintzuk diren jakinaraziko da. Aurten-go gaia musika da, beraz, disziplina horregaz lotuta egondako proiektu bat izan-go da sariduna. Era berean, iazko irabazleek euren proiektua aurkeztuko dute: AtopiaRPG euskarazko lehe-

nengo rol-jokoa.

Egitarauari dagokionez, 54. edizioan 200 ekitaldi baino gehiago egongo dira, 700 metrotan eta 5 minutuko dis-tantzian. Ahotsenean Euskal Herri osoko 111 talde, bakarla-ri eta idazle batuko dira, zuze-nekoen karpan eta solasal-dien gunean. Urtero bezala, sortzaile ezagunek sortzaile hasiberriekin partekatuko dute eszenatokia.

Irudienea, Saguganbara, Are-to Nagusia... Ekitaldi guztiak webgunean ikusi ditzakezu!

NAFARROA OINEZEN AURKEZPENA, LIZARRANJendaurreko agerraldia Lizarrako Ikastola bete betean ari da jada urte osoko antolakuntza lanetan, Lizarrako aurkezpenean erran bezala

Lizarra Ikastolako ikasle talde bat, Tuteran eskainitako aurkezpenean. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Joan zen larunbatean, 19:30ean, Los Llanos Kulturagunearen ekitaldi-aretoan, 2020ko Nafa-

rroako ikastolen festa aurkezteko ekitaldia egin zen. 2020ko Nafarroa Oinez Lizarran ospatuko da urria-ren 18an, eta Lizarra Ikastola dagoe-neko bete-betean ari da lanean egun handi horren festa eta urte honetan zehar antolatuko diren jarduerak prestatzen.

Aretoa jendez mukuru egon zen, eta, bertzeak bertze, bertan izan ziren Lizarrako zein Estellerriko udal-ordezkariak, gizarte eta kul-tura eragileak, Lizarra Ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta lagun-tzaileak, eta Nafarroako gainerako ikastoletako hainbat ordezkari.

Bertan izan zirenek gozatu ederra hartu zuten, arras ekitaldi hunki-garria izan baitzen. Hasieran, Liza-rra Ikastolaren 50 urteko historia-ren inguruko ikus-entzunezkoa proiektatu zen. Gero, Unai Gardo-

ki presidenteak eta Josu Sueskun zuzendariak ikastolak edizio hone-tarako ezarri dituen helburuen berri eman zuten: 50. urteurrena-ren ospakizunaren abiapuntua iza-tea, Estellerria euskalduntzeko

konpromisoa azkartzea, koopera-tibismoaren baloreak bultzatzea, eta bertzelako xede zehatzago ba-tzuk, hala nola, ingurumenaren sostengagarritasunean oinarrituri-ko irizpideak erabiliz, instalazioen

XEHETASUNAK

HISTORIA

3 50 urteko ibilbidea. Lizarra Ikas-

tola izenaz bataiaturiko ikas-

tetxea 1970eko irailaren 29an

jarri zen abian, guraso talde

baten iniziatibaz eta Bianako

Printzea Instituzioaren,

Euskaltzaindiaren, San Fermin

Ikastolaren eta Lizarrako Udala-

ren ordezkarien laguntzarekin.

25 izan ziren Lizarrako Udalak

utzitako frontoiko gela batean

lehen ikasturteari hasiera eman

zioten ikasleak, 240.000 peze-

tatako aurrekontuarekin.

1931ean Lizarraldean euskara

galdu zela mendea betetzear

zegoela euskara berreskura-

tzeko lehenengo saiakera egin

zen, Lizarrako Euskal Eskola

sortuz. Udalaren babesa izan

zuen eskola honek bost urte

iraun zituen gerrate zibilaren

hasiera arte. Lehen eskola arta-

ko sortzaile askok ez zuten etsi,

eta Francoren diktadurapean

egonik ere 1970ean gaur egun

ikastolaren Hazia erein zuten.

egokitzapena eta Lizarra Ikastola-ko Haur Eskolarako eremuen era-berritzea.

Horren ondotik, eta muntaia esze-niko labur baten bitartez, edizio honetarako hautatu den leloaren aurkezpena egin zen, Hegan Oinez, baita logotipoarena ere. Horien bidez, erakutsi nahi da Lizarra Ikas-tolak duen etorkizun oparoa, bere 50 urteko ibilbidean fermuki ber-maturik.

Ondoren, edizio honetarako bereziki diseinatutako jantzi-bildu-ma aurkeztu zen, eta desfilean hain-bat arlotako pertsonak aritu ziren modelo gisa: kirol arlokoak, berta-ko kultura arlokoak eta, jakina, Lizarra Ikastolako hainbertze ordezkari: ikasle ohiak, egungo ikasleak, irakasleak eta gurasoak.

ZER EGIN?

Page 3: UT, ALDIKARIA SORTU DA · dira. Aldaketa guti horien aurrean, Zurik e du ondo pasako udalekuan. Enekorentat ere, gauak e dira erraak iango. Futbola-ri profesionala iatekotan dago,

2019ko azaroaren 28a, Osteguna 3

FIKZIO-GOSE

LIBURUA

Mundutik mundua EEgilea: Edu Zelaieta AArgita-

letxea: Pamiela AArgitalpen

urtea: 2019 BBilduma: Upain-

goa 37 OOrrialde kopurua: 128

orr. Zergatik iruditzen zaigu han-dia, zergatik maiuskulaz idatzi beharrekoa, gure egu-nerokotik urrun dagoena, azkenean ume baten eskue-tan kabitzen bada? Eta zer-gatik deitzen diogu mundu txikia gure inguruan dagoe-nari, urrun dagoena baino askoz handiagoa ikusten badugu?

Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hain zuzen hori dela gogorarazi digu; gertu izanagatik txiki deitzen dio-gun horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi eta unibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra.

DISKOA

Erraietatik

Taldea: Sharon Stoner GGeneroa: Rocka AArgitalpen urtea:

2019 AAzala: Erik Zubiria Badoaz eta badatoz. Tristea da talde esanguratsu bati ikusi arte esatea. Biharamunean, ordea, beste ehunka euskal tal-de daudela konturatuko gara. Esaterako, Oñatiko Sharon Stoner hirukoa. Zazpi urteko tregoari bukaera eman diote Erraietatik laugarren diskoarekin. Bederatzi taupada ditu, stoner arruntetik harago doazenak. Sateliteak aurrerape-narekin euren oinarria mantendu dutela erakutsi zuten. Bestelako erritmo freskagarriak ditu “Otso” borobilak, eta badira Iñigo Ibarrondo abeslariak bakarka —Zingira proiektuarekin— jorraturiko rock progresiboaren zertzela-dak (“Inozoen salbamena”). Tira eta doom lehor pixka bat ere bai (“Maskara”). Rockak eta popak ere lekua dute, eta bitxia da azken kantuaren izena “Agurra” izatea. Agur batekin nahikoa dugu, momentuz. � Inaxio Esnaola (badok.eus)

ELEBERRIA

Geun, Ahire munduak II EEgilea: Garazi Albizua AArgita-

letxea: Denonartean AArgital-

pen urtea: 2019. GGeneroa:

Zientzia-fikzioa Izadia hiria lehertzear dago. Geuneko hiltzaile bortitzenak, hots, Aranek, lan berria du, Izadiara egingo du salto. Joa-nesek eta Jonek alde egin dute Katixak matxinadari bidea eman dion bitartean. Baina, alde egindako gazteek ez dute bidai lasaia izango, tunel beltz batzuetan sartu baitira, atari-labirintoetan, bertan, sekula ez ikusitako munstroei aurre egin beharko diete. Katixak ere, bera bilakatu omen den munstroaren kontra borroka-tu beharko duen bitartean. Bigarren zati honetan prota-gonistek euren errealitatearen berri izango dute, bidai lagun berriak ezagutu eta arerio indartsuez babestu beharko dira.�

SAIAKERA

Euskararen bidegurutzetik

Egilea: Kike Amonarriz. AArgitaletxea: Elkar. AArgitalpen urtea:

2019. GGeneroa: Saiakera Euskararen panorama guztiz aldatu da urte gutxitan, mun-duan zehar hizkuntzen egoera aldatzen ari delako, teknolo-gia berriek inork uste ez zituen errealitateak ekarri dituelako, eta belaunaldi berriek bestelako pentsaera eta izaera dakar-telako. Horren aurrean, euskararen biziberritzea bilatzen dugunok pentsatu beharra daukagu nondik jo, nola ekin, ora-in arteko bideak eman beharrekoa eman duelakoan. Aurrera begira, berriz, ikuspegi kontraesankorra suma dezakegu; fakto-re batzuei begira, inoiz baino egoera hobean dago euskara (inoiz baino hiztun gehiago, prestatuagoa, alfabetatuak, hizkuntza ere modernitatera egokiturik…), baina beste alder-di batzuei erreparatuz gero galtzeko arriskua ere inoiz baino larriagoa izan liteke. Horra, bada, euskararen bidegurutzea, Kike Amonarrizek bere urtetako jakintzaz argitua.�

ELEBERRIA

Nur eta Olentzero

Egilea: Toti Martinez de Lezea AArgitaletxea: Erein GGeneroa:

Narratiba OOrri kopurua:152 AArgitalpen urtea: 2019 Gaur da GAU HANDIA: gaur gauean etorriko da Olentzero! Nurrek gutun bat idatzi dio patinete zilar-kolore bat eskatuz, baina oraindik ordu asko falta da gaura arte, eta eguna luzea egiten da, oso-oso luzea. Aititak eta Nurrek Eguberriko arbo-la jarri dute, eta zoragarria geratu da, bolez, izarrez eta txili-nez betea; eta, garrantzitsuena, hamabi galtxagorri ipini dituz-te, amak eta Nurrek Txinan erosi zituztenak, denak gorriz jant-ziak, denak bereziak. Gero, Nur korrika joan da Luzia eta Sara bere lehengusinen eta beste lagunen bila. Sekulako gauzak dauzkate elkarri kontatzeko! Bakoitzak opari bat eskatu dio Olentzerori. Olentzero Larrabetzura iristen denean, Nurrek eta besteek plazaraino lagunduko diote, eta izango dute bera-rekin hitz egiteko aukera ere. Nurrek badaki zer galdetuko dion: non bizi den nahi du jakin. �

Page 4: UT, ALDIKARIA SORTU DA · dira. Aldaketa guti horien aurrean, Zurik e du ondo pasako udalekuan. Enekorentat ere, gauak e dira erraak iango. Futbola-ri profesionala iatekotan dago,

42019ko azaroaren 28a, Osteguna

Edukien kalitatea, eduki

bertikalak eta ikus-

entzunezkoak ditu

oinarri nagusi ZUT-ek

GAUR EGUN Hedabideak eta teknologia berriak

ZUT: Z BELAUNALDIAREN

ALDIZKARI DIGITALA JAIO DALehenengo gazteentzako aldizkari digitala euskaraz Joan zen astean aurkeztu zuten gazteak kon-tsumitzaile nagusi izanen dituen hedabide digitala. Dagoeneko badaukazu mugikorrean?

Aldizkari digital berriaren egileak, aurkezpenean parte hartu zuten gainontzeko lagun eta kideekin batera. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Gazteentzako aldizkari digital berria sortu da: ZUT. Oinarri nagusi bezala, hedabide

berriak kalitatea, eduki bertikalak eta ikus-entzunezkoak izanen ditu. ZUT aldizkari digitala eskuko tele-fonoetan kontsumituko den proiektua da, doako aplikazio beza-la, edukiak atalka aurkeztuko ditue-na. Dagoeneko martxan dagoen Ttap aldizkariaren badu anai-arre-ba teenager-a bezala definitu zuten

aplikazioaren aurkezpenean bere arduradunek. Osagai guztiak ditu, bada, gazteen artean zabaltzeko: Eta zuk, jaitsi al duzu dagoeneko?

“Tente, zutik, zuzen”, hain zuzen ere, hortik datorkio izena aldizka-riari. “Gazteek gaur egun edukiak kontsumitzeko duten joerari egiten dio keinu, eta mugikorra ZUTik mantentzeari, formatu horizontale-ra biratu gabe”, azaldu zuen Josu Bil-baok aplikazioaren aurkezpenean.

Hamabostean behin eduki berriak doan eskuragarri izango dituzte gaz-

teek, eta baita aurretik eskainitakoak behin eta berriz erreproduzitzeko aukera ere. Euskara hutsean izango da, erabat berritzailea. “Euskal Herrian ez da horrelakok proiektu-rik ezagutzen. Ikus-entzunezkoak eta sare sozialak –Instagram, Tik-Tok– izango dira aplikazioaren ezin-besteko aliatuak: testu gutxi eta iru-di eta bideo asko. Interakzioa bilat-zen dugu. Gazteen parte hartzea ezinbestekoa da; kontsumitzaile akt-boak izatea nahi dugu. Haiek izan-go dira aldizkariaren protagonistak.

Eduki bertkalen aldeko apustua egin dugu”. Produktu osoa mugikorretan modu bertkalean kontsumitzeko prestatuta egongo da.

Gazteak hartzaile-xede izanik, ikus-entzunezkoa oinarri duen produktu multmedia bat da ZUT. Aplikazio hutsa baino gehiago izango da: gaz-teak protagonista bilakatzea nahi duen produktua izango baita, eta haien parte hartzea ezinbestekoa izango da. Sare sozialak eskutik joan-go dira une oro, gazteen hizkuntza-teknologikora egokitzea izango bai-

Page 5: UT, ALDIKARIA SORTU DA · dira. Aldaketa guti horien aurrean, Zurik e du ondo pasako udalekuan. Enekorentat ere, gauak e dira erraak iango. Futbola-ri profesionala iatekotan dago,

2019ko azaroaren 28a, Osteguna5

nen ditu ZUT-ek: ikus-entzunezko formatuan grabatua eta Instagram storie-en kutsua izango duen elka-rrizketa sorta freskoa, arina eta dibertgarria, musika atala, youtube-rren iritziak eta hausnarketak bilduko dituen gunea, telesailen gaineko gomendioak, moda aholkuak, esketx formatuan edota era freskoan egin-dako sexologia tartea eta oso garran-tzitsua izango den lehiaketa-erronka atala. Erabiltzaileen parte hartzea ezinbestekoa izango da; beraz, edo-zein ekarpen ongi-etorria izango da ZUT-era. “Ez dugu nahi gazteak app-

ean soilik geratzea, baizik hortik kanpo sare sozialen bidez gurekin harreman zuzena izatea”, azaldu zuten.

GAZTEZULOren eta ADM SL-ren artean sortutako proiektua da ZUT. ADM SL hauek osatzen dute: Tokikom, Esguard, Anboto, Balei-ke, Goiena eta Euskalerria Irrata. Aurkezpena Gaizka Izagirre Gazte-zuloko zuzendariak eta Goienako Josu Bilbao kazetariak egin zuten joan zen astean, IXA-Serie aplika-zioaren lantaldearen parte hartzea-rekin batera.

ta apustu sendoena. Eduki gehiga-rriak sortuko dira sare sozialen bidez, erronken bidez eta irakurleen parte hartzearen bitartez. Beitu!-ren gara-pena da, jarraipena; izan ere, orain bi urte sortu zen hedabide digital honek gaur egungo gazteen kontsumo ohiturei egoki-tzeko ahalegina egingo du. ZUTen bidez ikus-e n t z u n e z ko e n aldeko apustu sen-doa egingo da, eta Beitu!-n, aldiz, ohi-ko mezu bidalketa sistemaren bitartez, testuz lagunduta doazen eduki sakona-goak jorratzen jarrai-tuko da. Proiektu bere-tik eta helburu bera-rekin jaio diren bi adar dira, beraz: euskal gaz-teak euskarazko edukiak kontsumitzeko joera berreskuratzea.

Sorkuntza prozesuari

dagokionez, gazteekin bi Focus Group egin ziren, pro-totipoa kontrastatu eta euren ekarpenak jasotzeko. “Garrantzitsua iruditzen zi-tzaigun gazteek benetan zer nahi zuten jakitea, eta zuze-nean haien ekarpenak bildu ditugu edukiak lantzeko eta, batez ere, horiek zabaltzeko moduari buruz hausnartzeko. Gazteek gazteentzat eginikoa”, azaldu zuen aurkezpenean Gaizka Izagirre kazetariak.

Ixa-Serie aplikazioa eta bestelako atalak Eduki berriak ere sortu dira aplika-zioaren baitan, tartean IXA serie-apli-kazioa. Euskal Herriko lehen serie aplikazioa ZUTen bidez ikusi ahalko da soilik, eta mugikorrek eskaintzen dituzten erreminta guztak ezinbes-tekoak izango dira telesailean mur-giltzeko. Berritzailea, estetikoki bote-retsua, ausarta eta gazteek oso gus-tura kontsumituko duten telesaila iza-nen dela azaldu zuen Izagirrek. Aur-kezpenean, IXA lantaldekoak izan ziren, baita proiektuan parte hartu duten hainbat aktore ere bai. “Zailta-sun nabarmen batekin topatu ginen hasieran, gure seriea nola zabaldu. Aplikazio propio bat sortzeko helbu-ruarekin ari ginen, hutsetik jaioko zena, baina zailtasun ekonomikoek ezinezko bilakatzen zuten helburu hori. Gaztezuloko Gaizka Izagirre-rekin elkartu ginenean eta ADMren arteko batuketa honi esker sortu da ZUT”, aipatu zuen Ixako Unai Porti-llak. Gaizka Izagirrek nabarmendu bezala, “elkarlan logiko bat” izan zen, era natural eta oso errazean sortu zena, ikus-entzunezkoak, eduki berritzaileak eta gazteekiko ezagu-tza zabala oinarritzat hartuta.

Bestalde, atal finko batzuk ere iza-

ZUT aldizkariko lehenengo

zenbakiaren azala eta edukietako ba-

tzuk, tartean IXA sailaren lehenengo

kapitulua.

Page 6: UT, ALDIKARIA SORTU DA · dira. Aldaketa guti horien aurrean, Zurik e du ondo pasako udalekuan. Enekorentat ere, gauak e dira erraak iango. Futbola-ri profesionala iatekotan dago,

62019ko azaroaren 28a, Osteguna

NAFARROAN BARRENA Goizuetako feriak

1430 urtean, Nafarroako Erresuma independentea zenean, gaztelarrek herria erre egin zuten, eta horren ondorioz, hamar urtez gaztelar erregeak ez zuen bertan koartelik ezarri. 1440. urtean, dorrea eta gotorlekua eraikitzeko petxatik aske gelditu zen. 1451n, Karlos Zaba-leta Otsoa Lopizko jauna ageri da herriko gotorlekuko kapitain eta agintari; horren agindupeko lurrak Bortzirietaraino hedatzen ziren.

1468an, goizuetarrek gaztelar erregeari 20 arditeko petxa ordaint-zen zioten. Leonor printzesak

Gipuzkoako euskalkia duen herri nafarralurrak Orreagako monasterioari eman zizkion, betiere, abadeak ber-takoei udalerriko lursailetan eta Anizlarrean lurra lantzeko eta egu-rra biltzeko baimena ematen bazien.

1869an Luis Luziano Bonapartek Goizuetako euskara iparraldeko goi nafarreran sailkatu zuen, eta horren barnean, Gipuzkoako azpieuskalkian eta Irungo aldaeran. XIX. mendean Pedro Antonio Añi-barrok erabat euskaldun ziren uda-lerrien zerrendaren barnean sartu zuen. Julio Altadill historialariak

zioenez, ”bertakoak ia-ia euskaraz soilik mintzo dira, hainbeste non, emakumeek batez ere, ez dakite beste hizkuntzarik”.

Sorginkeria auzi bat 1609an, Goizuetan sorginkeria auzi bat gertatu zen. Kasu hartan, Kata-lina Alduntzin eta haren semea, Goizuetako bikarioaren eta erreto-rearen senideak, ohorearen kontra-ko laido eta irainengatik kereilatu ziren Johanes Zubillagaren eta Magdalena Leitzaren aurka. Bi horiek Katalinari eta haren semea-ri sorginak izatea egotzi zieten. Epaimahaiak Johanes Zubillaga eta Magdalena Leitza bi urteko erbes-tera kondenatu zituen.

BETIZUEN FERIA, ASTEBURU HONETANBihar Baserriko pro-duktuak eta Betizu behiak izanen dira prota-gonista Nafarroa iparral-dean kokatzen den herri-ko ferietan. Ez galdu bisi-tatzeko aukera!

Giro ederra egonen da herriko feria egunean.

Diario de Noticias

Udazken betean, baserriko pro-duktuen eta abereen feria egi-ten da Goizuetan, herria ingu-

ratzen duten baso ugarien kolore biziak edergarri. Bihar izanen da hit-zordu nagusia, egun osoan zehar.

Barazkiek, babarrunek, arrautzek, eztiak, gaztak eta beste produktu batzuek, bertako ekoizleenak guzti-guztiak, artisauekin eta abereekin bat egingo dute. Aukera aparta Betizu behiak ikusteko, hots, desa-gertzeko arriskuan dagoen espezie autoktonoa; izan ere, Nafarroako eskualde horrek hartzen ditu buru gehienak. Trikitiek ekarriko dute musika-giroa, eta, Nafarroa iparral-dean gertatu ohi bezala, herri-kiro-lak toki berezia izango du progra-mazioan.

Goizueta Nafarroa Garaiko iparral-deko udalerri bat da. Leitzaldeko eskualdean dago, Iruñeko merinda-dean. 747 biztanle zituen 2014.

urtean. Ustez, udalerriak Zubi Handi

zubiari zor dio izena: zubi horrek Urumea ibaiaren bi bazterrak lotzen ditu, bai eta ibaiak banatzen dituen Goizuetako bi alderdiak ere. Izena honako osagai hauen elkarketatik dator: goi + zubi + -eta (leku atzizkia). Horrela, Goizueta izenaren esanahia “goiko zubiaren lekua” omen da.

Bertakoen hizkeran Goizuta ahoskatzen da. Goizueta zazpi auzok osatzen dute: Aitasemegi, Alkainzu-riain, Alkasoaldea, Artikutza, Espi-dealdea, Goizueta (herriburua) eta Tartazu.

Ba al zenekien? Betizu behia, ile gorrixka duena, euskal mitologiako pertsonaia bat da eta lurrak gordetzen dituen abe-rastasunen zaindaritzat hartzen da. Kobazulo eta kondairetan suzko zezena bailitzan irudikatzen da, aho-tik, sudurretik, buztanetik edo ada-rretatik sugarrak botatzen dituela.

Herriko zubia.

Betizu behiak, desagertzear dagoen espezie autoktonoa. DNN

Page 7: UT, ALDIKARIA SORTU DA · dira. Aldaketa guti horien aurrean, Zurik e du ondo pasako udalekuan. Enekorentat ere, gauak e dira erraak iango. Futbola-ri profesionala iatekotan dago,

2019ko azaroaren 28a, Osteguna 7

KLASK !

EUSKARALDIA IRUÑEAN AURKEZTU ZEN. Iruñeko Zen-

tral aretoan aurkeztu zen joan zen

asteburuan urtebete barru, 2020ko

azaroaren 20an, hasiko den Euskaral-

diaren bigarren edizioa. “Gehiago,

gehiagorekin, gehiagotan” lelopean

Euskaraldiaren bigarren edizioak hain-

bat berritasun izango dituela azpima-

rratu zuten aurkezpenean antolatzai-

leek. 15 egun izango ditu ariketak.

2020ko azaroaren 20tik abenduaren

4ra . IÑAKI PORTO

Orburuak urdaiazpikoarekin

OSAGAIAK

3 24 orburu egosi

3 3 koilarakada oliba olio

3 2 baratxuri ale

3 Orburuak egosi diren salda, koi-

larakada batzuk

3 Urdaiazpikoa, takotan edo,

hobe, xerra finetan moztua

3 Irina, ximiko bat

3 Gatza

Kazola batean, su eztian jarriko

ditugu oliba olioa eta baratxuri aleak.

Baratxuria dantzan hasi dela ikusi

orduko erantsiko dugu urdaiazpi-koa.

Urtzen utziko dugu urdaia, zaporea

eman diezaion guztiari. Irina ere, aski da ximiko bat, erantsiko dugu

hautseztaturik, pikorrik egin ez dadin, eta orburuak egosi diren sal-

da beroaz edo, horrelakorik ez

badugu, ur beroaz bustiko dugu guztia, saltsa lodi koipetsua itxura-

tu arte. Irakiten utziko dugu segundo bat-

zuetan, eta ur edo salda gehiago

erantsiko diogu lodiegia dela sumat-zen badugu.

Osorik edo bitan nahiz lautan egi-nak, nahiago bezala, barneratuko

ditugu orburuak eta su eztian, ira-

kinaldi txikiak eginez, utziko ditu-gu berotzen.

Bukaeran gatz puntua neurtu eta

zerbitzatu egingo dugu ondoren. Xehaturiko perrexil pixka bat

erantsi ahal izango dugu, bai eta ardo zuria ere, tanta batzuk edo.

Dagoeneko prest daukazu neguko

barazki plater zaporetsua, gozatu ezazu eta on egin!

SUKALDARIBURU

ANTZERKI ZIKLOA. Euskara-

ren Egunarekin bat eginez, familient-

zako antzerki-zikloa programatu

da.Antzerki-zikloa abenduaren 1ean

hasi eta abenduaren 8an amaituko

da, eta honako herri hauetara iritsiko

da: Izu, Tutera, Tafalla, Ziarruitz, Arta-

zu, Auritz, Erronkari, Zangoza, Irurita

eta Lodosa. La Piel taldeak “Potxa eta

Florin, istorio eta ipuin” ikuskizuna

eskainiko du; Zirika Zirkusek “Zinemaz

blai” ikuskizuna eta Yarleku konpainiak

Numenak muntaia.

Page 8: UT, ALDIKARIA SORTU DA · dira. Aldaketa guti horien aurrean, Zurik e du ondo pasako udalekuan. Enekorentat ere, gauak e dira erraak iango. Futbola-ri profesionala iatekotan dago,

82019ko azaroaren 28a, Osteguna

PERTSONAIA Bernardo Atxaga

EUSKAL HERRITIK

MUNDURAEuskal letretan erreferentzia 32 hizkuntzatan irakur dai-tezke Atxagaren lanak, eta horrek euskal idazle uni-bertsalenetako batean bilakatzen du.

Bernardo Atxaga, bere azken liburuaren aurkezpenean. GORKA ESTRADA

Diario de Noticias

Bernardo Atxaga euskal idazleak jasoko du, joan zen astelehenean iragarri zutenez, Espainiako

Letren 2019ko Sari Nazionala, Espai-niako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen aintzatespena.

Atxagak (Asteasu, 1951) poesia –Etiopia (1978) –, eta Obabakoak (1988), Gizona bere bakardadean (1993) eta Soinujolearen semea (2004) eleberriak idatzi ditu, besteak beste, eta joan den hilean Etxeak eta hilobiak bere azken eleberria izan-go dena aurkeztu zuen.

Euskaraz idatzitako bere obra 32 hizkuntzatan irakur daiteke. Gene-ro asko jorratu ditu Atxagak, elebe-rria, poesia, antzerkia, saiakera eta haur literatura.

Haur eta gazte literatura Atxagaren hastapenak haur eta gaz-te literatura Juan Carlos Egillor ilus-tratzailearen eskutik izan ziren. Berak proposatu zion 1980ko hamarkadaren hasieran haurren-tzako liburu bat egitea bion artean. Ilustratzaile horrekin hiru lan egin ondoren, jarraitu egin zuen haur lite-raturaren bidean. Haur literaturan eginiko lehen bide zati horretan, Nikolasaren abenturak eta kalentu-rak (1980), Ramontxu detektibea (1980) eta Chuck Aranberri dentista baten etxean (1982) nabarmendu daitezke. Haur eta gazteentzako ondorengo lanetan, irakurlego hel-duago batentzako lanak plazaratu zituen, helduen literaturako elemen-tuak barneratuz, hala nola Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian eta Bi anai (1985). Obabakoak (1988) famatuaren ondoren geldiune bat izan zuen idazleak arlo horretan,

BIOGRAFIA LABURRA

3 Txikitatik literaturaren maitale.

Bernardo Atxaga, agiri ofiziale-

tako izen-deiturez Jose Irazu

Garmendia da. Asteasun

(Gipuzkoa) jaioa, ama (Izaskun)

maistra zuen, eta aita (Jazinto)

arotz. Txikitatik hasi zen idazten,

etxean jasotako irakurzaletasu-

nak bultzaturik. Andoaingo udal

liburutegian literatura unibertsa-

leko obra anitz irakurri zituen,

eta batxilergoa ikasten ari zela-

rik hasi zen literatura lehiakete-

tarako eta eskolako aldizkarira-

ko idazlanak egiten. 1968.

urtean Rikardo Arregi andoain-

dar kazetariaren hiletan izanda-

ko esperientziak, non Gabriel

Aresti idazlea eta euskal kultura

munduko beste zenbait pertso-

naia bildu ziren, eragin berezia

izan zuen Atxagarengan, eta

euskararekiko maitasuna txerta-

tu zion.

publiko heldu batentzako lan gisa ere har daitekeen Behi euskaldun baten memoriak (1991) lanaren sal-buespenarekin. 1995ean Holaxe bizi da Xola saileko lehengo liburua argi-taratu zen, 1997an, Euskadi Litera-tura Saria irabazi zuen Xola eta basurdeak liburuarekin. 1998 urtean argitaratzen hasi zen Bambulo sai-la. Azkeneko urteetan Xola saileko beste liburu batzuk argitaratu ditu. Haur literatura baino beste lanak nahiago dituela esan du inoiz idazleak, haur literatura literatura moduan eta ez haurrentzako pro-duktu moduan landu behar dela ere adierazi badu ere.

IDATZI GAITZAZU...DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA:

3 Koordinazioa: MMiren Mindegia.HARREMANETARAKO [email protected]

TANTA EKIMENA. Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera

ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoa aurkeztu dute. TANTA ekimenean

txartel batzuk jarriko dira herritarren esku. Herritarrek bost euroko ekarpena

egingo diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko.

“Ekarpen horri esker, ikastolok gure proiektua aurrera ateratzeko bultzada

ekonomikoa jasoko dugu”, azaldu dute. TANTA egitasmoarekin ikastola

eredua ere azaldu nahi dute. Modu labur eta didaktikoan, ikastolen Histo-

riaren eta egitekoen berri eman nahi da. Horretarako aukeratutako lehenen-

go pertsonaia Elbira Zipitria izan da, ikastolen sorreran hain garrantzitsua

izan zen irakaslea. TANTA txartelak abendutik aurrera egongo dira eskura-

garri ikastoletan eta ekimenarekin bat egiten duten denda, elkarte eta

tabernetan. Arestian aipatu bezala, bost euroren truke eskuratu ahal izango

dira elkartasun txartel hauek.Bildutako elkartasunaren zati bat herritarrei

itzultzeko, udaren hasierarekin bat egin nahi izan dute. Horregatik, 60.000

euroko sariaren zozketa ekainaren 25ean egingo dute. Ikastolen Elkarteko ordezkariak, TANTA ekimenaren aurkezpenean. UTZITAKOA

ASTEKO PROIEKTU BERRITZAILEA