musika hamabostaldiko kontzertuak chillida lekun … · 2019. 10. 17. · chillida-lekun, musika...

2
JOSE Inazio Ansorena, Jose- rra Senperena, Andoni Egaña eta Maia anaiek musika, ber- tso eta dantza emanaldi boro- bila osatu zuten asteartean Chillida-Lekun, Musika Ha- mabostaldiaren barruan. Ordu eta laurden pasako kontzertua izan zen, jendeak gozatu egin zuen. Bukaeran zutik txaloka eskertu eta agurtu zituen pro- tagonistak. Kirmen Uribe po- eta ere izatekoa zen, baina, ez zuen etortzerik izan. Inprobisazioa zen kontzer- tuaren izenburua eta Chillida- Lekuko ia emanaldi osoa An- sorena txistulariak eta Senpe- rena piano joleak interpreta- tuko hamar pieza izan ziren. Artzain txirula kantuarekin hasi zuten kontzertua, eta on- doren etorri ziren Belatzarena, Bitartean heldu eskutik, Kir- men Uriberen poesia batean inspiratua, Xera jostakina, Haur jolasa, Ahaide delezius huntan, Zoro dantza, Kulun kulun, Manteli eta Felix gogo- an, Felix Iñurrategi mendizale zenaren oroimenezko kantua. Dantza eta bertso bukaeran etorri ziren. Maia anaiek Man- teli euskal ilustrazioan inspira- tutako kantuaren zati bati jarri zioten dantza, eta Egaña bert- solariak Felix Iñurrategi zena- ri kantatu zion. Bisetan, Ansorenak eta Senperenak Arizkun pieza jo zuten, baina, publikoak ez zen bakarrarekin konforme, eta izan zen dantza eta bertso gehiago eskatu zitu- enik ere. Publikoa altxatzen ez eta orduan etorri zen benetako inprobisazioa. Egañak hartu zu- en batuta, eta bukaerako eufo- rian eta informalidade puntu batekin, Pello Joxepe doinuan inprobisatu zituzten dantza eta bertsoak, txistu eta pianoz lagunduta. Erremate borobila eta jendeak benetan eskertu zuena: zutik jarri eta txalo za- parrada luzea jo zien sei prota- gonistei. Chillida-Lekutik diskora Chillida-Lekuko emanaldia grabatu egin zuten eta Anso- renak eta Senperenak lan ho- rrekin urria aldera diskoa ate- ratzeko asmoa dute. Aste honetako emanaldia- ren pena bakarra jende dezente (asko hernaniarrak) kontzertu- rako sarrerarik gabe gelditu eta etxera bueltatu behar izana. T 2004 urtea Abuztuak 19 Osteguna Alea: 1204 www.kronika.net Musika, bertsoa eta dantza Chillida-Lekun. Sarrera lortzeko aukera izan zuenak gozatu ederra hartu zuen. Emanaldi ederra eta publikoa zutik txaloka Q Chillida-Lekun txistua, pianoa, bertsoa eta dantza bildu zituen kontzertuak Q Jende asko kanpoan gelditu zen sarrerarik gabe. MUSIKA HAMABOSTALDIKO KONTZERTUAK CHILLIDA-LEKUN Jendea zutik jarri eta txaloka kontzertu bukaeran. Egaña Felix Iñurrategiri kantari. Maia anaiak dantzari, Manteli kantuaren zati batean.

Upload: others

Post on 27-Feb-2021

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: MUSIKA HAMABOSTALDIKO KONTZERTUAK CHILLIDA LEKUN … · 2019. 10. 17. · Chillida-Lekun, Musika Ha-mabostaldiaren barruan. Ordu eta laurden pasako kontzertua izan zen, jendeak gozatu

JOSE Inazio Ansorena, Jose-rra Senperena, Andoni Egañaeta Maia anaiek musika, ber-tso eta dantza emanaldi boro-bila osatu zuten astearteanChillida-Lekun, Musika Ha-mabostaldiaren barruan. Ordueta laurden pasako kontzertuaizan zen, jendeak gozatu eginzuen. Bukaeran zutik txalokaeskertu eta agurtu zituen pro-tagonistak. Kirmen Uribe po-eta ere izatekoa zen, baina, ezzuen etortzerik izan.

Inprobisazioa zen kontzer-tuaren izenburua eta Chillida-Lekuko ia emanaldi osoa An-sorena txistulariak eta Senpe-rena piano joleak interpreta-tuko hamar pieza izan ziren.Artzain txirula kantuarekinhasi zuten kontzertua, eta on-doren etorri ziren Belatzarena,Bitartean heldu eskutik, Kir-men Uriberen poesia bateaninspiratua, Xera jostakina,Haur jolasa, Ahaide deleziushuntan, Zoro dantza, Kulunkulun, Manteli eta Felix gogo-an, Felix Iñurrategi mendizalezenaren oroimenezko kantua.Dantza eta bertso bukaeranetorri ziren. Maia anaiek Man-teli euskal ilustrazioan inspira-tutako kantuaren zati bati jarrizioten dantza, eta Egaña bert-

solariak Felix Iñurrategi zena-ri kantatu zion. Bisetan,Ansorenak eta SenperenakArizkun pieza jo zuten, baina,publikoak ez zen bakarrarekinkonforme, eta izan zen dantzaeta bertso gehiago eskatu zitu-enik ere. Publikoa altxatzen ez

eta orduan etorri zen benetakoinprobisazioa. Egañak hartu zu-en batuta, eta bukaerako eufo-rian eta informalidade puntubatekin, Pello Joxepe doinuaninprobisatu zituzten dantza etabertsoak, txistu eta pianozlagunduta. Erremate borobila

eta jendeak benetan eskertuzuena: zutik jarri eta txalo za-parrada luzea jo zien sei prota-gonistei.

Chillida-Lekutik diskoraChillida-Lekuko emanaldiagrabatu egin zuten eta Anso-

renak eta Senperenak lan ho-rrekin urria aldera diskoa ate-ratzeko asmoa dute.

Aste honetako emanaldia-ren pena bakarra jende dezente(asko hernaniarrak) kontzertu-rako sarrerarik gabe gelditu etaetxera bueltatu behar izana.

2004 urtea Abuztuak 19

OstegunaAlea: 1204

www.kronika.net

Musika, bertsoa eta dantza Chillida-Lekun. Sarrera lortzeko aukera izan zuenak gozatu ederra hartu zuen.

Emanaldi ederra eta publikoa zutik txaloka Chillida-Lekun txistua, pianoa, bertsoa eta dantza bildu zituen kontzertuak Jende asko kanpoan gelditu zen sarrerarik gabe.

MUSIKA HAMABOSTALDIKO KONTZERTUAK CHILLIDA-LEKUN

Jendea zutik jarri eta txaloka kontzertu bukaeran. Egaña Felix Iñurrategiri kantari. Maia anaiak dantzari, Manteli kantuaren zati batean.

Page 2: MUSIKA HAMABOSTALDIKO KONTZERTUAK CHILLIDA LEKUN … · 2019. 10. 17. · Chillida-Lekun, Musika Ha-mabostaldiaren barruan. Ordu eta laurden pasako kontzertua izan zen, jendeak gozatu

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa,argazkiak eta publizitatea: Hernani Komunikazioak:J.M.Irazu U. Agirre, E. Agirre, N. Legarreta eta A. Zerain.Egoitza: Larramendi 11. : 943-330899. Faxa: 943- 336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] gordailua:SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

Txantxangorrik epaitegietara jo du Urumeanhilda azaldutako arraien auzia argitzeko

Abuztuaren 7an ehundaka arrai hilda azaldu ziren Urumean, Osiñaga eta Ka-rabel bitartean Izokiak, amorraiak, korkoiak eta abar azaldu ziren hilda.

Ergobiko jaiak larunbateanhasi eta asteartera

Aurten ere Kupela jeitsita hasiko dituzte jaiak.

Urumea errekan hilda azaldutako arraiak. Ehundaka azaldu ziren hilda, izokiak ere bai.

TXANTXANGORRI Elkar-teak salaketa jarri du epaitegi-etan joan den abuztuaren 7anUrumea errioan hilda azaldu-tako arraien auzia argitu etahorren atzean egon litezkeenardurei erantzuteko. SalaketaDonostiako epaitegian jarri du,eta bertan gertakariari buruzkoargazkiak eta prentsa agiriakbildu ditu eta baita egun haie-

tan gertatukoa jarraitu zutenentestigantzak ere.

Ehundaka arrai hildaTxantxangorrik salatu duenezUrumean ehundaka arrai azal-du ziren hilda, Osiñaga etaKarabel bitartean. Batez ereamorraiak, baina, baita izoki-ak, korkoiak, platuxak eta bestezenbait arrai klase ere.

Ez da lehenengo aldiatankera horretako baten aurre-an Txantxangorri elkarteaksalaketa jartzen duena. Oraindela bi urte, KonfederazioHidrografikoan salatu zuenHernaniko enpresa batek uramodu ilegalean hartzen zuelaerrekatik. Salaketa aurreraatera zen eta enpresari 240euroko multa jarri zitzaion.

Goizuetan ez dira gaur arte zai egon sagardoa probatzeko.

LARUNBATEAN hasi etadatorren asteartera, lau egu-neko festak antolatu dituzteErgobian. Ohitura berriari ja-rraituz, aurten ere Kupela jei-tsita hasiko ditu lau eguneko

programa betea: musika, txi-rrindulari proba, herri kirolak,herri bazkaria, eta auzoanantolatutako ekitaldi bereziaere bai: Circo del sol, Ergobi-ko bertsioan.

ZERBITZUAK

Taxiak: 943 550093 Udaltzaingoa: 943 333288 DYA: 943 464622 Autobusak: 943 556662 Anbulatorioa: 943 006666Jokalari anonimoak: 943 331103Alkoholiko anonimo: 943 331103

Egunez: CorreaPerkaiztegi 8

943 551933Gauez: Iturralde

Usurbil. Poligono 13, 9 943 363395

FARMAZIAK TELEFONOAK

ERREMONTEA - CASINO KURSAAL

Ezkurra eta Altuna I finalaren bilaGaur 17:00etan, Galarretan Anai arteko borrokan, zaharrena nagusi 30-24.

KOTETO Ezkurra eta ImanolAltunak semifinaletako ligila-ko partidua jokatuko dute gaurGalarretan. Dagoeneko biekbana jokatua dute eta bakoi-tzak aurrera atera du bere par-

tidua. Gaur irabazten duenakhanka bat buruz-buruko fina-lean izango du.

Asteartean Altunatarrenarteko partidua jokatu zen etaanai zaharrenak irabazi zuen,

30-24. Garikoitz Altuna gaztea11-16 aurretik ere joan zen,baina, partiduaren bigarrenzatian Imanol Altuna gehiagoizan zen, bai sakean eta baijokoan.

Sagardo probaketa gaur,jaiak bukatzeko

Gipuzkoa eta Nafarroako sagardoa, 12:00etan.

GOIZUETAKO JAIAK

GOIZUETAN gaur emangodiete errematea zazpi egune-ko jaiei. Eta bukaeraren tragotxarrari buelta emateko sagar-

do probaketa antolatu dute,eguerdiko 12:00etarako. Gi-puzkoa eta Nafarroako sagar-dozaleak izango dira.

Ezkurra erakustaldiak egiten ari da azkenaldian eta ikusten da jokoan eta sasoian dagoela.

Jaietako txupinazoan ere jendea bildu zen Goizuetan.

IRAGARKI MERKEAKFosterrier arrazako txakurra galdu zen astelehenean, abuztuak 16, Hernani eta Astigarra-ga artean. Txikia da, txuri beltza eta muturra marroia du. Aurkitzen baduzue deitu.Ordaina emango dugu: 609 41 68 98

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta berte-brala, reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Sta Barbara 42)