usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute...

24
MIKEL ASURMENDI @masurmendi 2016ko urriak 02 EGUNEKOAK ASTEKARIA BLOGAK MULTIMEDIA GUNEA Politika JUAN GOROSTIDI, SAIOGILEA "Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz eta borroka armatuarekin tematze itsu batez gauzatua" Altza-Pasaia, 1956. Errenteriako mugimendu autonomoan aritu zen gazte garaian, 1978 urte aldean. Egun, Tai Chi Chuan eskola dauka Donostian. Arte martzialak erakusten ditu, euskaraz. Meditazioa lantzen du. Zazpigarren heriotza (Erein) bere bigarren saioa da. 2011n publikatu zuen lehena: Lau kantari: Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal eta Ruper Ordorika: “17 urterekin une berezia tokatu zitzaidan bizitzea. Unibertsitate ikasketak fabrikan egin nituen. Gure aitak kontatzen zigun, bera heriotza ziur batetik libratu zela, irakurtzen eta idazten zekielako. ‘Horrek salbatuko zaituzte’ zioskun aitak. Haren azpiko agindua jaso nuen nolabait”. Liburuaren azala Lemoizko Zentral Nuklearrean egindako argazkia da. Berezia da azala, baita liburuaren titulua ere. ASTEKARIA Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Upload: others

Post on 21-Jan-2021

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

MIKEL ASURMENDI @masurmendi 2016ko urriak 02

EGUNEKOAK ASTEKARIA BLOGAK MULTIMEDIA GUNEA

Politika

JUAN GOROSTIDI, SAIOGILEA

"Usurpazioa izan zen, ustezborrokatzen zen sistema bat erabilizeta borroka armatuarekin tematzeitsu batez gauzatua"Altza-Pasaia, 1956. Errenteriako mugimendu autonomoan aritu zen gazte garaian, 1978 urte aldean. Egun, Tai Chi Chuan eskola dauka Donostian. Arte martzialak erakusten ditu, euskaraz. Meditazioalantzen du. Zazpigarren heriotza (Erein) bere bigarren saioa da. 2011n publikatu zuen lehena: Laukantari: Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal eta Ruper Ordorika: “17 urterekin une bereziatokatu zitzaidan bizitzea. Unibertsitate ikasketak fabrikan egin nituen. Gure aitak kontatzen zigun,bera heriotza ziur batetik libratu zela, irakurtzen eta idazten zekielako. ‘Horrek salbatuko zaituzte’ zioskun aitak. Haren azpiko agindua jaso nuen nolabait”.

Liburuaren azala Lemoizko Zentral Nuklearrean egindakoargazkia da. Berezia da azala, baita liburuaren titulua ere. ASTEKARIA

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 2: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

Argazkia nik egina da, alaba ageri da behean. Dinamitaz egindakozauria bezala ikusten dut, hormigoizko eta burdinazko eskultura batiruditzen zait. Argazkia ez da, agian, komertzialki erakargarria. Baina,zergatik azaldu liburu deseroso bat argazki “eroso” batez apaindua?Zazpigarren heriotza titulua Attila József poetaren Zazpigarren poemakiradokia da. Poemak heriotzaz eta birjaiotzeaz hitz egiten du.Konbertsioaz ari da, eta nik, funtsean, horretaz idatzi dut liburuan.

Saioa azken 50 urteko borroka sozialaz eta politikoaz ari da,besteak beste. Bortxaz ari da, heriotzaz. Gaia ez da samurra.Zergatik “heriotza eta birjaiotza” beharra?

Birjaiotzeko hil egin behar da, baina normala denez, inork ez du hilnahi. Modu sinbolikoan ari naiz. Ordea, hauxe ulertu behar dugu:iragan berriko fenomeno sozio-politikoa bizi izan dugunok –ETArenleku zentrala kontuan harturik–, ez badugu heriotzaren gaia lantzen,fantasmak edo zonbiak bilakatzera gaude kondenatuak. Adinekojendearen itxura dugu, itxura maitagarria beharbada, bainajendartetik kanpo biziko bagina bezala geratuko gara. József poetakdioenez, behin, bi edo sei aldiz hiltzea ez da nahikoa, zazpi aldiz hilbehar duzu. Eta zazpigarren ahalegina zerorrek egin behar duzu.Zazpigarren heriotza ez da liburu erosoa, baina gutxiengo batekbederen irakurtzea espero dut.

Zer da zuretzat Zazpigarren heriotza?

Zain nuen liburua da. Editoreak eta lagunek bultzaturik idaztekourratsa eman nuen, ez naizelako idazle. Ni ikasle eta idazlari sentitzennaiz. Nire adinean horrelako lanetan hasteko “ausarta” izan behar da.“Gai izango ote naiz?”, pentsatu nuen. ETAren bukaera suertatu zen etanire barne presioari erantzuteko premia areagotu zitzaidan, barnekorapiloa askatu beharra. Alabari idatzitako gutun batez abiatzen daliburua. “Orain hasten da zailena”, idazten diot. Nire buruari ere

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 3: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

“Alabari idatzitako gutunbatez abiatzen da liburua.‘Orain hasten da zailena’idazten diot. Nire buruaribotatzen diot erronkahalaber: ‘Eta orain zer?’

botatzen diot erronka: “Eta orain zer?”. Hau da, zer egin behar duguhemendik aurrera? Bizi izan dugun amets gaizto horretatik hala edonola libratu etorkizunari begira? Saio honen gai nagusia dolua da.Gaiak berean sakontzea eskatzen

du. Batzuek “noraino joan zaraedo joan nahi duzu” esangodute: “Zertaz ari da?”. Hasteko,geldiune bat egin behardugula uste dut. Liburuan horiagertu nahi izan dut. Nireustez, planteatu dudana bainogutxiagorekin ez goaz inora.Horrek ez du esan nahi,erantzunen bila nabilenik. Irtenbide errezetak bainourgentziazko dei moduko batdago liburuan: “Geldi gaitezen!”. Tarte bat hartu behar dugu bizi dugunkrisiari eta aldaketari buruz hausnartzeko. Aldaketa prozesu guztiekkrisi bat dute beren baitan. Krisiak galera erran nahi du, aurreikusiazenuen perspektibatik errealitateak bortxaz desbideratu zaituela. Horritrauma, istripua edo dena delakoa deitzen zaio. Une horretanezinbestekoa da gelditzea.

Zer da dolua, zure ikuspegitik?

Dolua ez da, desgrazia hau gertatu zait eta pasa behar dudan tragotxar bat. Dolua ekintza aktibo-pasibo bat da, nolabait esanda.Aktibotasuna dago, zu prest zaudelako ibilbide hori egiteko, jakinbehar duzu hala ere, ez dakizula ibilbide horrek noraino eramangozaituen. Erabaki irmoa dago hor. Hau da, trago mikatz hori edangodut, artean ondorioa ezagutu gabe. Bestera esanda: istripu bat gertatuzait eta “niri hau ez zitzaidan gertatu behar” esaldiarekin tematzen

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 4: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

gara, ukazioan. Jarrera horrekin, bidean eman beharreko hurrengopausoa erabaki dugu horrez gero. Horrek zapuzten du dolua. Aitzitik,doluak hutsune horri aurre egitea eskatzen du, hor dago alde pasiboa.

Liburua “legearen aurrean jartzeko, gogoeta zubi” bezala hartu aldaiteke?

Komeni da argitzea. Zu zeu zein legez ari zaren eta zein legez ari denliburua. Legea maiuskulaz eta minuskulaz idatz daiteke. Ni maiuskulazari naiz. Lege hori ez dakigu zer den. Legea bestea da, nolabait.“Bestea”, hau ere maiuskulaz. Legea ulertu eta harrapatu ezin dudanhori da. Kafkaren irudiari jarraituz, zaindari beldurgarri bat dagoLegearen aurrean. Lege horrek aginte eskuraezin eta beldurgarribaten modura funtzionatzen du, erantzunik ez duen zerbaitenzirikatzailea da. Zentzu horretan Legea trata ezina den neurrian, bainabeti presente, erantzun baten eske ari zaigu, etengabe.

Trantsizio ondorengo ETAtik egungo ETAra bitarteaz ari da saioa.Ezker abertzaleak ETAren jardueraz eginiko hausnarketarekinkritiko zara.

Bai. Gaur egun ia denek –bai ezker abertzaleak bai ETAn ibilitakoak ere–esaten dute “gure diagnosia ona zen, Urkulluk edo Erkorekak onartzendute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoagainditzeko balio izan. “Gure diagnosia egokia zen” diote, baina jauziustel bat egiten dute, oso sintomatikoa da beren arrazoibidea: “Gukegin genuen diagnosia zuzena zenez gero, gure ekimena zuzena izanda”. Noiztik hori, aizu? Zu oinazean zaude eta diagnostikoak minbiziaduzula esaten dizu, baina edozein sendabidek ez dizu balio.

ETAren porrotaz ari zara.

Bai, ETAren porrotaz ari naiz, baina ETAren porrotaz baino gehiago,harago joanez, mundua aldatu nahi genuenon porrotaz ari naiz.

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 5: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

“Pertsona batekkonbertsioaren bidea‘aukeratzen’ duenean,eromenaren atarian inorkez baitu modu lasai etaaskean aukeratzen,erantzun instintibomoduko bat izaten du.Horregatik dirakonbertsioak ereerabatekoak”

Gertatu zena, nik esplikatzen dudan moduan noski, hauxe da: ETAjendartearen zurrunbiloaren barruan zegoen erakundea zen, gugizarte dinamikan ari ginen, barru-barruan. Gaurdanik begiratuta,egoera hura ulertzea zaila da. Bortxazko egoera soziopolitiko hartanastero hildakoak izaten ziren, horietako asko poliziak hilak. ETArenbortxa

bestalde. Bortxazko egoera hartanegituratzen da ezker abertzalearenaparatua. Besteak beste, ezkerabertzalea egituratu gabe zegoelako.Altsasuko Mahaia 1978an eratu zen.ETAren inguruko militante haiek,gutxiengoa ziren. Horrela zenErrenteria bezalako leku “beroetan”.Bereganatze moduko bat gertatu zen.Suplantazioa esaten dut nik, are hitzgogorragoz esan ere: usurpazioa izanzen, ustez borrokatzen zen sistemabat –hauteskundeak, instituzioak…–erabiliz eta borroka armatuarekintematze itsu batez gauzatua.

Gaurdanik begiratuta, egoera huraulertzea zaila dela diozu. Azalduegoera gehixeago.

“Politika” eremuan sartzeak luze joko luke. Errenteriako mugimenduhark sistemarekin, trantsizioarekin, mundu mailako krisi etabirmoldaketa prozesuarekin topo egin zuen. Nire bizipena hauxe da:Errenterian 10.000 pertsonen manifestazioak eta astebeteko grebaorokorrak zeuden. Nola daiteke, urtebetean botere sentsazionabarmena edukitzea, eta bi urtera mugimendua hutsaren

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 6: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

hurrengoan geratzea? Zer gertatu zen Errenteriako, Gasteizko edoLemoizko Zentral Nuklearraren aurkako mugimenduan? Nola litekehalako herri mugimendu indartsua izanda, handik bi urtetara,sindikatuak zirela eta, hauteskundeak zirela eta, han jardun ginenmilitanteok gure atzetik inor ez zetorren sentsazioarekin geratzea?

“Gauetik biharamunera agertokia aldatu zen”, idatzi duzuliburuan.

Bai. Guk ez genuen gaitasunik izan egoera hari aurre egiteko. Egoeratamalgarri haren aurrean gehiengo suminduak zer egiten zuen? ETA-ezker abertzalearen aparatutik zetozen konsignetara makurtu:“Aurrera mutilak!”. Une batez egoera aztertzeko gelditu beharrean –dolu egin beharra zegoen ordurako– kontrako bidea hartu zen: zenbateta gogorrago eta bortitzago jokatu, hobe. Euren hitzetan, hura zenerradikala izatea. Baina joera hori ez da erradikala. Konturatu gabe,borrokatzen duzun etsaiaren laguntzaile bilakatzen zara.

Boterea perbertsoa da.

Bai. Gure “botere kuotari” atxikitzeak bizi dugun porrot-egoeraikusteko ezintasuna dakar. Harrokeriak eramaten gaitu gure mugak ezonartzera, gure ahalegin horren mugak ez onartzera. Gureezintasunaren eta frustrazioen elikatzaile bihurtzen gara automatikoki.

Pertsonok “hamalau” izaten gara.

Txikitasun konplexua dago horretan. Harrokeri horrek ahuldadehandia erakusten du. Badirudi ahuldadea kikiltzea dela, eta ez da hori.Aitzitik, gotortzean egon liteke ahuldaderik arriskutsuena.

ETAko buruzagi Jose Luis Alvarez Santacristinaren (Txelis) kasuaziritzia ematen duzu. Konbertsioa sakonetik landu duzu.

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 7: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

“Kontua ez da juzkumorala egitea, horiinportantea izanik ere. Nikez dut Txelisez juzkumoralik egin nahi. Luzepolemizatu dut beste erabateko ‘konbertsoen’ekarpen interesante bainaerratuekin, JosebaZulaikarena, esaterako”

Galdera planteatzen dut: zergatik gertatzen da konbertsio fenomenoa?Hona, nire ikuspegia: mugaz ari gara. Une batez muga batera iritsizara, zure bizia eta besteena jokoan jarri dituzu eta hormaren kontrajo duzu. Irtenbide gutxi duzu hortik ateratzeko. Zer aukera daukazu?Bat, zure buruaz beste egitea. Beste bat, eromenean erortzea. Askori gertatzen zaio. Hirugarrena konbertsioa da. Hiruen artean positiboenakonbertsioa da, noski. Besteak erabat suntsitzaileak direlako.

Pertsona batekkonbertsioaren bidea“aukeratzen” duenean,kakotxen artean, eromenarenatarian inork ez baitu modulasai eta askean aukeratzen,erantzun instintibo modukobat izaten du. Horregatik dirakonbertsioak ere erabatekoak.Derrepente bizitza eta heriotzadaude jokoan. Konbertsioa biziduenak tximista sentitzen dugoitik behera. Beraz,irtenbidea “arrazoizkoa”iruditzen zait. Horren adibideasko dago historian.

Hainbat pertsonenjokamoldea zalantzan ipini duzu. Gure morala berraztertubeharra aldarrikatu nahi duzu?

Bai eta ez. Kontua ez baita juzku morala egitea, hori inportantea izanikere. Nik ez dut Txelisez edo beste edozein pertsonaz juzku moralik eginnahi. Luze polemizatu dut beste era bateko “konbertsoen” ekarpeninteresante baina erratuekin, Joseba Zulaikarena, esaterako. Esaten

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 8: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

dudana da: “Aizu, zure konbertsioa publiko egiten baduzu, ustezkoaldaketa horren ondorioz, zalantzan jartzen dut zure aldaketa bizi edohil hurren zaudenean “aukeratu” duzulako. Kinka horretan irtenbidebenetan pentsaturik ez dago, ez dago maila horretako aukerarik. Horbizirik irauteko bulkada dago. Nik kritikatzen dut, horrelako prozesubaten ondoren, pulpitura igotzea eta predikatzen hastea. Jarrerahorrek krak egiten dit. Zertara zatoz zure burua adibide bezala jartzera,zure burua non zenuen ere ez dakizunean. Areago, konbertsioarekinonartzen duzu ez zenekiela non zinen, enajenatua zinela onartzenduzu.

Kontua minbera da.

Noski. Txelisek edo damutu direnak diotena oso sinplea da eta milaaldiz errepikatu da historian zehar. Interesatzen zait jakitea, nonzegoen pertsona hori, adibidez, Yoyes hil zutenean. Edo ondorio latzakzituen “kale borroka” hauspotzen zenean. Horren gaineko gogoetaketa esplikazioak interesatzen zaizkit, ez “zalditik erori” ondoren bidezuzena eta argitsua non dagoen. Interpelazio gogorra da, tarteanasunto gogorrak ditugulako.

Izan ere, saioaren II. atalak Dolu baterako arrastoak du izen. I.atalak berriz, Errenterian izan zen. Zure garaiko militante eta kideLuis Elberdin kritikatzen duzu Sortze-minez Errenterianazpiatalean.

Ez da kritikatzen dudan interpretazio “historiko” bakarra. Patxi Lopezenjaurlaritzapean eta unibertsitateak ematen duen zilegitasunaaprobetxatuz EHUko Raúl López Romo historiagileak Lemoizeninguruan egiten duena beste adibide lotsagarria da. Gure historianhoriek bezalako asko izan dira, ardura handikoak. Noski, osodiferentea da ETAko buruzagi izatea edo historiagile kaskarra izatea,hauen kasuan bezala. Elberdinena askotan gertatu da. Hau da,

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 9: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

“Ardura etikoez ari gara,baina hor bada, baita ere,ardura politikorik: `Jendeadesmobilizaturik dago’ edo`kontzientzia asko apalduda’. ‘Besteek’ al dute betihorren ardura?”

pertsonak prozesu konkretu batean parte hartzen du –gureaErrenterian izan zen–, eta prozesu horrek politizazio bilakaera dakarberarekin.

Baina, zer da politika? Oso motz arigara edozein egunkaritako politikasailean datorrenaz ari bagara. Politikazure prozesua da. Familian, lantokian,jendartean, eguneroko bizitzan mugabat planteatzen duzunean, hautu bathartzen duzu. Demagun, “lanbaldintza hauekin ez nago ados”diozu, eta hor dinamika bat hastenda. Dinamika horrek berak ekartzendu mugen kontzientzia. Esaterako,nagusiak zer aliatu dituen, zeinestrategia eta indar. Orduan

politizazioak salto kualitatiboa ekartzen du, hau da, kontziente egitenzara esparru ustez txiki hori leku zabal baten barruan jokatzen dela,aginte eta botere oreka batzuk gertatzen direla. Kontzientzia hartzenduzu eta ondorio batzuetara ailegatu behar duzu. Hori da politizazioprozesu bat. Ez ideologizazio prozesu baten bitartez edo hautuemozional kolektibo batzuen bitartez egiten den talde-lerratze hutsa.Benetako politizazio prozesu baten ondorioak ez dituzu ezagutzen,zerikusi gutxi dute eslogan eta formula jakin batzuetara lerratzearekin.Bestela, fetitxeak baino ez ditugu elikatzen.

Errenterian, trantsizio garaian, usurpazio moduko bat izan zelaarrazoitu duzu liburuan.

Barne erbesteratze bat ekarri zuena, gainera. Nik inpresioa daukat, baiorduan eta bai gerora ere, hamar lagunetik bederatzik atzera egindugula une batean edo bestean. Hor dago zenbait komisario

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 10: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

Jaso egunero ARGIAko albisteen laburpenae-postan:

politikoren ardura, ikuspuntu askatzailetik ari bagara. Jarduerakolektiboetan engaiatutako gehienok atzera egin izan dugu, geurekokatze pertsonal, sozial eta politikoa birplanteatuz edo, besterik gabe,gogaituta eta erreta, etxera itzuliz. Ardura etikoez ari gara, ni ere arinaiz horretaz liburuan, baina hor bada, baita ere, ardura politikorik:“Jendea desmobilizaturik dago” edo “kontzientzia asko apaldu da”.“Besteek” al dute beti horren ardura?

JOAN IRUZKINETARA

Kanal hauetan artxibatua: Politika | ETA

Politika kanaletik interesatuko zaizu...

HARPIDETU

2016-09-30

Idatzi zure e-posta helbidea

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 11: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

2016-09-30 | Sara Arruabarrena Azkarate

Elkarrizketara deitu dutePSOEko hainbatek,biltzarrera bi bandoaurkaritan joan ezdaitezenPSOEko buru Pedro Sanchezen aldekoekeztabaidara deitu dute irailaren 30ean,“erabateko haustura saihesteko”. KomiteFederalak deituta urriaren 1eankontrajarritako bi biltzar izatea ekidin etaalderdia bitan banatzen duen gatazkarenzati bat konpondu nahi dute, eldiario-kargitara emandakoaren arabera.

2016-09-29 | ARGIA

Euskal Herrian gerra zikinaerabili zutela aitortu duhitzerdika FelipeGonzalezekPSEk ez omen du lehenagohauteskundeetan hain emaitza txarrik izan,"egin genituenak egin arren". Espainiakopresidente ohiaren hitzek estatuterrorismoa gogora ekarri eta hautsakharrotu dituzte.

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 12: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

2016-09-29 | Jon Ander De la Hoz Arregi

PSOEren azken gurutzebidea, bost pausotanIraila erdialdean bizitu zen alderdisozialistako sektore ezberdinen artekotalka, eta arrakala handiagotu egin da astehonetan, alderdikideen adierazpenek etadimisioek eraginda.

2016-09-28 | Euskalerria irratia

Bardean ekintza militarrakegiten ari diraEkaitza operazioa entrenatuko duEspainiako armadak. Tuteran,manifestazioa egin zuten 250 lagunekBardea herriarentzat lelopean.

2016-09-27 | Xabier Letona

Espainia ongi doa etaEuskadi ere baiEspainia ongi doa, zioen Aznarren PPk berekanpaina ospetsu batean. Euskadi ongidoa, errepikatzen die EAJk etengabe

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 13: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

herritarrei, eta mezua burmuinean iltzatuzaio boto-emaileen %37ri.

2016-09-27 | Xabier Letona

Spain is going well and sois EuskadiSpain is going well, the PP said during oneof its famous campaigns under Aznar. PNVtells citizens time and again that Euskadi isgoing well, and the message has stuck inthe head of 37% of voters. The idea whichis the firm basis for PNV votes has caughtmany other voters with the "we're goingwell" idea over the last four years, from allthe way from the PP to EH Bildu.

2016-09-27 | Euskalerria irratia

Espainiako banderajartzeko aginduarihelegitea jarriko dioIruñeak"Zuzenbidearen araberakoa" izan zenEspainiako erregearen erretratua etabandera mugitzea, udalaren arabera.Administrazioarekiko lehenengoepaitegiak, baina, "lehentasunezko tokian"

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 14: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

ipintzeko agindu dio.

2016-09-27 | ARGIA

EAJ "berehala hasiko da"Jaurlaritza osatzekoakordio bilaAndoni Ortuzar EAJko Euzkadi BuruBatzarreko presidenteak jakinarazi du berealderdiak asmoa duela lehenbailehen etabanan-banan biltzeko EuskoLegebiltzarrean ordezkaritza dutengainerako taldeekin, “gobernu sendo etaegonkorra” osatze aldera. “Akordiorakohipotesi guztiak zabalik” daudela esan dutejeltzaleek.

2016-09-27 | Ibai Intxaurrondo

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Gazteok ere UdazkenFest-era!Euskal Presoak eta iheslari politikoaketxean nahi ditugu. Denon erantzukizunada! Segi dezagun bada lanean. Datorrenurriaren 1ean, aukera polita duguGasteizen egongo den Udazkenfest-en.

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 15: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

2016-09-27 | Unai Brea

Espainiako Gobernuakhelegitea jarriko dio EAEkoHerri Ekimen Legegileenlege berriariEusko Jaurlaritzak azaldu duenez, MadrilekEspainiako Konstituzioaren aurkakotzatjotzen du “legearen barruko etorkinek”ekimen legegileak aurkeztu ahal izatea.

2016-09-27 | Jon Ander De la Hoz Arregi

Borroka armatua utziizana berretsi, eta Aietekokonpromisoak bete dituenbakarra dela dio ETAkGudari Egunaren karietara argitaratutakooharrean, Aieteko bide orriari jarraipenikeman ez izana gaitzetsi du ETAk.Kolonbiako Gobernuak eta FARCeksinatutako itunari “elkartasun osoa”adierazi dio.

2016-09-26

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 23: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

0 Iruzkin argia 1

Partekatu⤤ Berrienetik hasita

Start the discussion…

Harpidetu✉ Gehitu Disqus zure webgunerad Pribatutasuna�

Recommend

EGILEA

MIKEL

ASURMENDI@masurmendi

1998 - 2015 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA S.L. Nor gara - Kontaktua - Mapa - Lege oharra - Iragarri - Harpidetu - Tel: 943 371 545

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!

Page 24: Usurpazioa izan zen, ustez borrokatzen zen sistema bat erabiliz … · 2018. 8. 2. · dute hori”. Hau da, Trantsizioa ustela izan zela, ez zuela frankismoa gainditzeko balio izan

ARGIAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu etaargitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direlaaitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

LAGUNTZAILEAK:

Convertido de web en PDF con http://www.htmlapdf.com!