udalberriak 109 (page 24) - balmaseda€¦ · 2 inauguratu berri den santa klarako parke tematikoak...

12
“ZILARREZKO ZABUA Martxoaren 18tik aurrera,Alde His- torikoko oinezko- entzako kaleak norabide baka- rrekoak izango dira trafikoa- rentzat. 4. or. Martxoaren 16an gure hiribilduan turismoa sus- tatzeko lokal be- rri bat inaugura- tuko dute Ballonti merkataritza-gu- nean. 9. or. Dagoeneko abian jarri dute bisitaldi gidatuen zer- bitzua asteburue- tan, Balmaseda eta bere museoak ezagutzeko. 9. or. ZILARREZKO ZABUA DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4000 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 7. URTEA - MARTXOA 10/1. - 119. ZK.

Upload: others

Post on 21-Sep-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

“ZILARREZKO ZABUA

Martxoaren 18tikaurrera,Alde His-torikoko oinezko-entzako kaleaknorabide baka-rrekoak izangodira trafikoa-rentzat. 4.or.

Martxoaren 16angure hiribilduanturismoa sus-tatzeko lokal be-rri bat inaugura-tuko dute Ballontimerkataritza-gu-nean. 9.or.

Dagoeneko abianjarri dute bisitaldigidatuen zer-bitzua asteburue-tan,Balmasedaeta bere museoakezagutzeko.9.or.

ZILARREZKO ZABUA

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4000 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 7. URTEA - MARTXOA 10/1. - 119. ZK.

Page 2: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

Laburki AZALAUdalBerriak

SANTA KLARAKO PA“ZILARREZKO ZABU

2

Inauguratu berri den Santa Klarakoparke tematikoak “Zilarrezko Za-bua” saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,10.000 biztanle baino gutxiago di-tuzten udalerrien kategorian. Lehia-keta horretara estatu mailako auto-nomia erkidegoetako umeentzakoguneak aurkezten dira, eta honakoalderdi hauek saritzen dituzte: ingu-runearekin bat egitea, irisgarritasu-

na eta integrazioa, diseinua eta be-rrikuntza, eta segurtasuna.Aurretik argitaratu izan dugun beza-laxe, parke tematiko horrek 14 urtebitarteko umeentzako jolasak ditu.Parke ezberdina da gure historian oi-narritzen baita, eta gure hiribilduanbisitatu beharreko turismo guneada. Jolas asko ditu parke horrek Bal-masedako txikienentzat eta hain txi-kiak ez direnentzat: Erdi Aroko gaz-

telua, dragoi itzela, lokomotora, so-ka-zubia, Enkarterriko astoa...Kategoria berean,Valentziako DonJuan (Leon) kiroldegiko aisia-gunea-ri eman diote Urrezko Zabua. Bertanur-jolasak jarri dituzte. BrontzezkoZabua Medina de Pomarrentzat izanda, Paseo de la Virgen pasealekukojolas-gunearentzat hain zuzen ere.

Herri saridunen ordezkari batzuk

Lokal bat esleituaDuela gutxi Presa Encimera kaleko11 zenbakian dagoen 141,75 m2-ko lokal bat 142.000 euroan en-kante bidez esleitu da.Gutxi barrubeste hiru lokalen enkantea egin-go da,horietako bi helbide bereankokatuta eta bestea Geltoki kale-ko 20 behea ezkerrean.Aldizkarihonen hurrengo aleetan emangodugu eskaintzak aurkezteko epea-ren berri.

14.174 eurodiru-laguntzetan Duela gutxi EEEk 6.750 euroko di-ru-laguntza eman dio Balmaseda-ko Udalari, kaleko argien energiariburuzko auditoretza egiteko.Gainera,Udalak Eusko Jaurlaritza-ko Herrizaingo Sailaren 7.424 eu-roko diru-laguntza jaso du terro-rismoaren biktimentzat irainga-rriak edo umiliagarriak direnedo/eta terrorismoa goresten du-ten pintadak garbitu eta mota ho-rretako pankartak,argazkiak etakartelak kentzeko.

Lokalak Presa Encimera kaleko11. zenbakian

Page 3: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

Martxoa 10/1

ARKE TEMATIKOA:UA”

3

PSOEk,martxoaren 5eko azkenUdalbatzan,Udaletxearen aurre-an dauden forjazko bi erromata-rrak kentzeko eskaria aurkeztuzuela?

...pasa den urtean Hiribilduko 19gaztek Sardinia-Cerdeñako 2009gazte trukean hartu zutela partehamar egunez?

...Hiribilduko 12 gaztek Maltakogazte trukean hartu zutela parte2009.urtean?

Laburki

AldaketakIbilgailuen gainekoZergan 2010.urtean Foru Aldundiak Trak-zio Mekanikoko Ibilgailuen gaine-ko Zergaren salbuespenak al-datzen dituen foru arau berriaeman du.Arau honek Bizkaiko he-rri guztietan ezintasuna dutenpertsonengan du eragina.Horrela,zerga horren ordainketatik sal-buetsita daude 14 zaldi fiskal bai-no gutxiagoko ibilgailuak kasuhauetan dauden pertsonen izene-an euren erabilerarako soilik ma-trikulatuta badaude.:-% 65eko edo handiagoko ezinta-sun fisikoa dutenak -% 33ko edo gehiagoko ezintasunmaila eta A,B edo C mugikortasunbaremoa dutenak.-% 33ko edo gehiagoko ezintasunmaila eta D,E,F,G edo H mugikor-tasun baremoa eta baremo horre-tan 7 puntu edo gehiago dutenak.14 zaldi fiskal baino gehiagokoibilgailua edukiz gero inor ez dagozergatik salbuetsita.Balmasedako Alkateak “Zilarrezko zabua” saria jasotzen du Zaragozan

Hiru parke irabazleen panelak

Ba al zenekien

Page 4: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

LaburkiUdalBerriak4

MerkatarienElkartearen irudiberria Balmasedako Merkatarien Elkar-teak bere irudia berritu eta gaur-kotu nahi du,eta,horretarako,di-seinu berria sortuko du,Balmase-daren irudi berriari hobeto ego-kitzen zaiona.Horrela,bada,anto-latzen diren ekitaldi guztietan el-kartea ordezkatuko duen logoaeta maskota sortuko ditu. Gaine-ra,etorkizunean logo berria dutenpoltsak eta euritakoak egingo diraComercio Amigo elkartearen be-zero guztientzat.Jarduera horietan guztietan Mer-kagune erakundeak diruz la-guntzen du.

Haizeteakeragindako kalteak Otsailaren azken egunotan pe-nintsularen iparraldea astindu zu-ten ziklogenesi esplosiboak etahaizeteak kalte materialak eraginzituzten.Udaltzaingoak,suhiltzai-leek, Udaleko Obra Brigada,Ertzaintzak eta Balmasedako Ba-bes Zibilak batera lan egin zuten,eta horri esker kalteak baino ez di-ra gertatu eraikin batzuetan, teila-tuak eta beirateak,zuhaitzakerortzeagatik eta,baita ere, ibil-gailu batzuetan eta hiri-altzarie-tan.

HOBEKUNTZAK OINEZKO KALEEN SISTEMAN

Martxoaren 18tik (osteguna) AldeHistorikoko oinezko kaleak norabidebakarrekoak dira,ekitaldi berezietanizan ezik. Beraz, ibilgailuetarako ma-pa honela geratu da:- Aldapa kalea: ibilgailuak San Se-verino plazatik sartu eta Foru plazatikirten behar dira.Ezin da Foru plazatik sartu.- Hedegile kalea: ibilgailuak SanSeverino plazatik sartu eta Foru pla-zatik irten behar dira,55 zenbakikogarajeetakoak izan ezik, (Foru Plaza-tik sartu beharko dira 11:30etik

8:15era eta asteburuetan).-Pío Bermejillo kalea: ibilgailuakForu plazatik sartu eta San Severinoplazatik irten behar dira.Ezin da Foru plazatik irten.Aldaketak asteburuetan ere indarre-an izango dira.

Udaltzaingoaren kan-painaEgunotan Udaltzaingoak isun-kan-paina berezia egingo du,oinezko al-deetatik baimen barik igarotzea de-

bekatuta dagoela gogorarazteko,nahiz eta pilonak beheratuta egon.Oinezkoen alde horietako sarbideakegunean 24 orduz grabatzen dituzte,eta,beraz,arau-hausteak erraz ant-zematen dira.Alde Historikoko kalee-tara baimen barik sartzeagatiko isuna90 eurokoa da.Halaber,kale horietan oinezkoak due-la lehentasuna gogorarazi nahi dugu,eta,baita ere, ibilgailuaren abiaduraezin dela oinezkoarena baino altua-goa izan.

Kaleen zentzuaren planoa

HIRIGINTZA

Eroritako zuhaitzak Boinas “LaEncartada” museoan

SarreraIrteera

Page 5: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

Martxoaren 1ean Balmasedako Al-kateak harrera ofizial eskaini zienZubizaharra ikastolarekin trukeaegiteko Greziatik etorritako bede-ratzi ikasle eta bi irakasleri. Balma-sedako ikastola hori duela zenbaiturte hasi zen ekimen hori anto-latzen, eta oraingoa ekimenaren le-henengo partea da. Gure arteandauden bitartean, Creta irlako Cha-nia herriko ikasle eta irakasle horiekBalmaseda eta Bilboko lekurik inte-resgarrienak ezagutuko dituzte, eta,gainera, putxera tradizionala eredastatzeko aukera izango dute. Bi-daia amaitzean euren herrialderaitzuli ziren martxoaren 4an, eta Aste

Santuaren ondoren Balmasedakoikastolako DBH 4. mailako 17 ikaslejoango dira Greziara, bertako kultu-ra eta ondarea ezagutzera.Udaletxeko Bilkura Aretoan egin zenharrera-ekitaldian, ikastolako ikasleeta irakasleak bertan zeudela,Alka-teak gure hiribilduko historia eta on-dareari buruz hitz egin zuen, eta ur-

tean zehar egiten diren kultur jar-duera garrantzitsuenak gogorarazizituen; halaber, euskal izaera eza-gutzeko aukera hau baliatu dezatelaespero duela esan zuen.Azkenik,ongi etorria eman eta gero, opariaketa gidak banatu zitzaizkien egonal-diaren oroigarri gisa.

Laburki5Martxoa10/1

Enkarterri I.Txapelketa IrekiarenFinal Nagusia Balmasedako martxoaren 12ko fi-nalerdiak amaituta,Enkarterri Pi-lota Profesionaleko lau eta erdikoI.Txapelketa Irekiaren Final Nagu-siaren txapeldunen izenak jakingoditugu martxoaren 14an, goi-zeko 11:30ean,Galdamesen joka-tuko den final nagusian.

Euskal Pilotariburuzko erakusketa Kultur Etxeak,Euskara Zerbitzua-ren bidez,Euskal Pilotari buruzkoerakusketa eskainiko du martxo-aren 15etik 18ra bitartean.“Euskal Pilota Herriz Herri”kiroleta kultur proiektua da,eta kirolhori osotasunean ezagutzeraematea du xede.Bizkaiko Foru Al-dundiak eta Bizkaiko Euskal PilotaFederazioak sustatzen dute eki-mena.Erakusketak hain gurea denkirol horren inguruko alderdi guz-tien berri emango digu,azalpen-panalen, frontoi maketen eta mo-dalitate guztietan erabiltzen direntresnen bidez.

Gazte TrukeaGazte Zerbitzuak bilera bat egingodu Polonia eta Ukrainarekin truke-an parte hartu nahi dutenekin,etaaurki emango du posta elektroni-koaren bidez bilera horren berri.Beraz,parte hartu nahi duten guz-tiek Gazte Bulegora (Pío Bermeji-llo,40) hurbildu beharko dute ize-na ematera.Bi truke horietako ba-tean parte hartu ahal izateko,gutxieneko ekintza batzuetan har-tu beharko da parte.Ekintza horie-tan kredituak eskuratuko dira.

Ordutegi aldaketaGaztezerrenMartxoaren 29tik apirilaren12ra bitartean goizez baino ez di-tu zabalduko ateak Gaztezer gaztebulegoak,10:00etatik 14:00etarahain zuzen ere.

Ikastolako ikasleen trukea Greziarekin

KIROLA

HEZKUNTZA

Balmasedako Txirrindularitza Elkar-teak beste urte batez antolatu du“Balmasedako Emakumeen Saria”.Aurten sari horren IX.edizioa ospatu-ko da.Lehiaketa horretan emakume-ek baino ez dute parte hartzen.Martxoaren 27an izango da,10:30etik aurrera. Irteera San Severi-no plazan egongo da eta helmugaMagdalena pasealekuan.“Balmase-dako Emakumeen Saria" nazio mai-lako txirrindularitza proba da eta hiru

kategoria ditu:kadeteak, juniorraketa goi mailako kategoria.Probak 70 kilometro ditu eta ibilbide-ak Balmaseda udalerria ez ezik,Zalla,Otxaran,La Herrera. Ibarra,Abellane-da gaina,Carral,Bezi gaina eta LaHerbosa zeharkatzen ditu,besteakbeste.Kadete kategoriako txirrindu-lariek irteeratik 29,2 kilometroraizango dute helmuga eta juniorrek43,8 kilometrora eta elite kategoriakfrogaren 70 kilometrora.

Txirrindulariek proba hasi baino or-dubete lehenago egon beharko dutebertan dortsala jaso eta irteera-orriasinatzeko,bai eta Elkarteak interes-garritzat jotzen duen bestelako infor-mazioa jasotzeko ere.Aldez aurretik eman beharko da ize-na Txirrindularitza Elkarteak KulturEtxean duen egoitzan. Informaziogehiago nahi baduzu,deitu946801789 telefono-zenbakira.

IX.Balmasedako Emakumeen Saria

Ikasle greziarrak Ikastolako ikasle, irakasle eta Alkatearekin

Decoraciones Javi

Pintura, ferretería, papel pintado, menaje y

artículos de regaloLa Cuesta, 16/18

Tel. y Fax: 946 801 752Balmaseda

Page 6: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

LaburkiUdalBerriak6

UDALBATZA

Masaje linfatikoaUdalaren Berdintasun,Osasun etaInmigrazio Sailak masaje linfatiko-ko saioak eskainiko ditu martxoa-ren 24an, 9:00etatik 13:00etara.Goizeko ordutegian jende gehiegibadago,arratsaldez ere egingo da16:00etatik 20:00etara. Inskripzioaegin behar da Emakumearen Etxe-an eta saio bakoitzak 30 euro baliodu, Udalak diruz lagundu duelako.

ElikagaiakManipulatzeko ikas-taroa apirilean Azken hilabeteotako arrakasta iku-sita,elikagaien manipulatzaileikastaroa egingo da berriro apirile-an. Ikasi eta titulua lortu nahi badu-zu,hauxe da zure aukera. IkastaroaEmakumearen Etxean izango da,apirilaren 27an eta 28an16:00etatik 19:00etara,eta 25 eu-ro balio du.Aldez aurretik inskrip-zioa egin behar da 946103099 tele-fonora deituz.

Bideoforuma: ÁgoraOhi bezala,hilabete honetako az-ken ostegunean bideoforuma es-kainiko da 17:00etan EmakumeenEtxean,eta berdintasunaren gaiaizango da ardatz.Martxoaren25ean izango da eta aukeratutakofilma Alejandro Amenábarren"Ágora”pelikula da.Drama horre-tan IV.mendeko Hipatia astronomobikainaren historia kontatzen zai-gu.Hipatia mundu zaharreko jakin-duriaren alde borrokatuko da Egip-ton,erromatar inperioaren mendedagoen eta erlijio-matxinadek go-gor jotzen duten lurraldean.

BERDINTASUNARENALDEKO ADIERAZPENA

Martxoaren 5eko ohiko osoko bilku-ran aho batez onetsi zen martxoaren8ko Emakumeen Nazioarteko Egu-

nari buruzko erakundeadierazpena,EUDELEuskal Udalerrien Era-kundearen adostasunaere baduela.Oraingoan,iaz azaroaren 25eko(Emakumeenganako In-darkeriaren aurkako Na-zioarteko Eguna) adie-razpenarekin gertatuzen bezalaxe,gazteen-gan jarri da garrantzia.Izan ere,gizartearensektore hori etorkizunada,eta,beraz,emaku-meen berdintasuna lort-zeko garrantzitsua dagazteak protagonistaaktiboak izatea.Emakundek nerabeza-roari buruz egin dituenazterlanen arabera, jo-

kabide sexistak eta berdintasunetikurruntzen diren rol tradizionalakdaude gazteen artean;gainera,gero

eta eraso matxista gehiago daudeeta zailtasun asko eraso horiek iden-tifikatzeko.Nahiz eta aurreko belau-naldietako emakumeen lana agerianegon,emakume gazteentzat gauregun zailagoa da desberdintasunaagerian geratzea.Datu horiek izanda,Udalak adierazidu emakume eta gizon guztien esku-bideak berdintasunean baliatzeabermatu behar dela,eta beharrezkoadela nerabezaroan,bizitzaren aldigarrantzitsu horretan lan egiteaemakume eta gizonen artean ber-dintasuneko jokabide positiboak fin-katzeko,emakumeek hiritar osoakizan daitezen eta halaxe joka deza-ten.Berdintasunaren aldeko eta in-darkeriaren aurkako politikak tokimailan sendotzeko konpromisoahartzen du Udalak,batez ere, ema-kume gazte eta nerabeei dagokie-nez.Aldi berean, helburu horieklortzeko parte hartzera bultzatzendu.

Emakundeak sortutako horma-irudia martxoaren 8ko kanpainarako

OMENALDIA

Balmasedako ErretiratuenElkartearen bazkaria

Joan den larunbatean,martxoaren6an,Balmasedako Erretiratuen El-

karteak urteko bazkaria antolatuzuen udal frontoian.Hirurehun baz-

kide baino gehiago izan ziren bazka-rian,Udaleko eta Bizkaiko Foru Al-dundiko ordezkariekin batera. Ai-patzekoa da bertan izan zela Pertso-nen Autonomia Sustatzeko zuzenda-ri nagusi Iñigo Pombo jauna.Bazkarian omenaldia egin zitzaienElkarteko bazkide edadetuenei.Aur-ten Benita Aretxederra Herrero an-drea (93 urte) eta Ovidio FernándezCarballo jauna(90 urte) izen zirenomenduak eta Udaleko eta Foru Al-dundiko opariak jaso zituzten.Bazkaria Zoko Maitea Elkarteko bo-luntarioek zerbitzatu zuten,urterolegez,eta,ondoren,ausartenakdantza egitera irten ziren "EtiquetaNegra" orkestraren musikarenerritmora.

Bi omenduak erakundeetako eta Erretiratuen Elkarteko ordezkariekin batera.

Page 7: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

Martxoa 10/1 7

Laburki

MartxeloOtamendirensolasaldiaOtsailaren 25ean Martxelo Ota-mendi euskaltzale ezagunakhitzaldia eman zuen Balmaseda-ko Kultur Etxean.Otamendi kaze-taria EITBko mahai-inguru saioe-tako ohiko kolaboratzailea da,baina ezagunagoa da Euskaldu-non Egunkariaren zuzendaria iza-teagatik,batez ere,2003an egun-karia ebazpen judizial baten on-dorioz itxi zutenean. “Egunkaria,arrazoi ezaren epaiketa” izenbu-ruzko hitzaldia,euskara hutsez,egunkari horren itxierari buruzkoaizan zen,eta gertakari haren pro-tagonista nagusietako bat izanda,gertatutakoa zehatz-mehatzazaltzeaz gain,Otamendik bereikuspuntua azaldu zuen egunka-riaren itxieraren arrazoien ingu-ruan.Azkenik,bertaratu zirenengalderak eta zalantzak erantzuneta argitu zituen.

Martxelo Otamendi Balmasedako Kultur Etxean

EUSKARA

Euskararen Plana onetsi daMartxoaren 5eko ohiko osoko bilku-ran onetsi da aho batez Euskara Bi-ziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN)Kudeaketa Plan berria 2010.urtera-ko.Ekitaldi honetan 178.663,47 eu-ro erabiliko dira (Bizkaiko Foru Al-dundiaren eta Eusko JaurlaritzakoHizkuntza Politikarako Sailburuor-detzaren diru-laguntzak barne) era-bat normalizatu arte bizitzako arloguztietan euskararen era bilerabultzatzen duten ekintzak gauzatze-ko.Honako hauek dira Plan honen hel-buru zehatzak: euskara transmi-titzea irakaskuntzan eta familian;euskara erabiltzea administrazioan,informazio eta komunikaziorakoteknologia berrietan,aisialdi eta ai-sian, kirolean eta erlijio arloan;eta,

azkenik,hizkuntzaren kalitateazaintzea argitalpenetan,kultura ar-loan eta komunikabideetan.Ekintza ugari gauzatuko dira helbu-ru horiek lortzearren.Hona hemenadibide batzuk:umeak euskal ere-duetan matrikulatzeko kanpainak,euskara eta euskal kultura oinarridituzten jaiak (Euskal Astea, Inaute-riak), euskarazko antzezlan eta fil-mak,hizkuntzari buruzko tailerrak,hitzaldiak, lehiaketak,euskara ikas-teko diru-laguntzak,eskualdeangauzatzen den Berbalagun egitas-moa,euskaraz emango diren zen-bait ikastaro,umeentzako ludoteka,txangoak,kirol elkarteekin sinaturi-ko hitzarmenak,merkatarientzakodoako itzulpen zerbitzua,umeentza-ko Gabonetako egitaraua,euskaldu-

nen lan-poltsa eguneratzea,euska-raren aldeko jaietara joateko doakoautobusak,kontzertuak eta Balma-sedako ekintza nagusienetan (Ko-litzara igoera,Erdi Aroko azoka...)euskarazko jarduerak egiteko es-kaintza.Aipagarriak dira bertsola-ritzari buruzko ekintzak,ahozko hiz-kuntza indartzeko egingo direnak.Tailerrak,hitzaldiak eta bertsoariburuzko jardunaldia dira herritarrekgehienetan eskatzen dituztenekintzak,eta,hori dela eta,aurtenere egingo dira.Kudeaketa Plan hori EuskararenAholkularitza Batzordeak aurretikonetsi zuen.Batzorde horretanhartzen dute parte,besteak beste,euskaltegietako, ikastetxeetako etaguraso elkarteetako ordezkariek.

Euskaraz ikasten jarraitu

Balmasedak,Bizkaiko 39 udalerrire-kin batera,euskarazko irakaskuntzasustatzen duen “Nahi Dudalako!”kanpainarekin bat egin du.Gure he-rrian ekimena Balmaseda DBHko etaZubizaharra ikastolako DBH 4.mai-lako ikasleei zuzenduta dago.Ikasketak euskaraz egin dituztenikasleentzako antolatu den kanpaina

honetan euskaraz ikasten jarraituahal dutela jakinarazten zaie,baiBatxilergoan,bai Lanbide Heziketan.Horretarako,gazteek www.nahi-dudalako.com kanpainaren webgunearen berri ematen duen dipti-koa jaso dute,eta bertan euskarazegin daitezkeen ikasketen eskaintzazehatz-mehatz azaltzen da.

Nerea Alias EITBko aurkezleak la-gundu du kanpainan,eta berarenirudiaren alboan,opari bikainak ja-sotzeko lehiaketa ere ageri da webgunean:musika eta irudi erreprodu-zigailuak (ipod,play station edomp3),bideokontsolak… Irabazleenizenak maiatzaren 31n jakinarazi-ko dira.

Kanpainaren lema

Page 8: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

LaburkiUdalBerriak8

Antzerkia: “Mi mujeres el fontanero”Antifaz antzerki-taldeak 20 urtebete dituela ospatzeko zenbaitjarduera antolatu dira, eta horienartean “Mi mujer es el fontane-ro” komedia dibertigarriaantzeztuko da apirilaren 18an19:30ean Klaret Antzokian. HugoMarcos egile argentinarrakidatzitako lan horretan Toniren is-torioa kontatzen zaigu.Tonirenemaztea duela urte eta erdi hilzen istripu baten ondorioz, etaorain Toni, trauma gainditu ezi-nik, bere bizitza berregitensaiatzen da. Goiz batean bere pi-suan ur-jarioa dagoela kontu-ratzen da eta iturginari deitzendio. Baina iturginak kable batzukukitu eta deskarga elektriko ba-tek hiltzen du. Daniela, Tonirenemaztea zena, iturginarengan be-rraragiztatu da Sarrerak 3 eurobalio du eta martxoaren 15etikaurrera salgai egongo dira.Aldezaurretik ere eros daitezke Telekazerbitzuan (BBKren erabileraanitzeko kutxazainetan,www.bbk.es web orrian eta944310310 telefonora deituz) etaKlaret Antzokiko txarteldegiansalmenta ordutegian.

Natxo Etxebarriarenmargoen erakusketa Natxo Etxebarria pintore balmase-darraren lanak ikusgai egongo di-ra martxoaren 19ra arte Lópezde Haro hotelean (Bilbo,OruetaApezpikua kalea).Erakusketan 18lan daude:natura hilak,paisaiak,Balmasedari buruzkoak…

Zinema Klaret Antzokian

Martxoaren 14a eta 15a,19:30 h.

Celda 21118 urtetik gorakoakGeneroa:drama,thrillerJuan,espetxeetako funtzionarioa,ofizialki lanean hasi baino egun batlehenago doa lantoki berrira,bainahantxe istripu bat dauka preso arris-kutsu eta beldurgarrien FIES sekto-reko presoen artean matxinada hasibaino minutu batzuk lehenago. Lan-kideek euren bizia salbatu besterikezin dute egin eta Juan,konorterikgabe dagoela, 211 ziegan uzten du-te.

Martxoaren 14a,17:00 h.

Tiana y el sapoAdin guztietarako Generoa:Animazioa, familiakomedia,musikalaWalt Disney Animation Studiosek“Tiana y el sapo”musikala aurkez-ten du, New Orleansen kokatutakoanimazioko komedia. Ipuin klasikoadakarkigute:Tiana izeneko gaztea,apo bihurtutako eta giza itxura be-rreskuratu nahi duen printzea etaLouisianako paisaietan zehar biakabenturan murgilduko dituen musubat.

Martx.21 eta 22an,19:30ean

KULTURA

Invictus Adin guztientzatGeneroa:Biopic,drama“Invictus”filmak benetako historiakontatzen digu:Nelson Mandela pre-sidenteak eta Afrika Hegoaldekoerrugbi selekzioko kapitain FrançoisPeinaar-ek euren indarrak batu zituz-ten,1995eko Mundiala baliatuta,he-rritarrak elkarrarazteko.Mandela pre-sidente aukeratu berriak badaki bereherriak banatuta jarraitzen duela baiarraza aldetik bai ekonomia aldetikApartheid-en ondorioak direla eta.

ASTE SANTUA

Komediaren kartela

Vía Crucis VivienteBisita gidatutematikoakBalmasedako Via Crucis Viviente el-karteak,Balmasedako Udala eta En-kartur elkartearekin batera,bisita gi-datuak antolatzen ditu BalmasedakoHiribildutik.Bisitak Ostiral SantutikBerpizkundeko Astelehenera arteizango dira.Bisita hauek tematiza-tuak dira Aste Santuari buruz,doako-ak eta Enkarturrek Balmasedan duenbulegoan hasiko dira.Ordutegiak:-Goizez: Irteerak 11:00 eta 12:30ean,egunera apirilaren 1etik (Ostiral San-tua) apirilaren 5era arte (Berpizkun-deko Astelehena)-Arratsaldez: Irteera 5:00etan apirila-ren 1ean (Ostiral Santua) soilik.

Aurkezpena2010eko Gurutze-bide Bizidunamartxoaren 18an aurkeztuko dakomunikabideen aurrean,goizeko11:30ean Bilboko Carlton hotelean.

I. Marrazki eta PinturaLehiaketaAste Santua dela eta,BalmasedakoVía Crucis Viviente elkarteak izen be-reko I.Marrazki eta Pintura Lehiaketaantolatu du.Lanen gaia Balmaseda-ko Gurutze-bidea soil-soilik izan be-har da.Mendia ikastetxeko eta Zubi-zaharra ikastolako 5.eta 6.mailakoikasleek har dezakete parte.

Lanak martxoaren 23an eguerdi-ko 12:00etan jasoko dira ikastetxee-tan eta martxoaren 29tik apirila-ren 11ra ikusgai egongo dira KulturEtxean.Sariak banatzeko ekitaldia apirila-ren 8an izango da Kultur Etxeanarratsaldeko 20:00etan.

EntseguakBestetik, antzezpenetan partehartzen dutenei gogorarazten dieguentseguak martxoaren 15ean20:00etan hasiko direla frontoian.

Page 9: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

LaburkiMartxoa 10/1 9

PasioarenInterpretazioZentroaren aldibaterako itxieraBalmasedako Pasioaren Interpre-tazio Zentroa, Santa Clara elizankokatua, itxita egongo damartxoaren 30etik apirilaren13ra, bertako erakusketaren edu-kia Vía Crucis Viviente elkarteakerabili behar duelako,Aste Santu-ko antzezpenetarako hain zuzen.

Enkarturrek AsteSantua bertatikbertara ezagutzeragonbidatzen zaitu Aste Santu honetan Enkarturrekokide den ostaturen batean bi gaugutxienez pasatzen baduzu,En-karturrek Balmasedako Gurutze-bide Biziduna zuzenean ikustekosarrera bat oparituko dizu (auke-ran Ostegun Santuan edo OstiralSantuan).Enkarturrek Balmase-dako Vía Crucis Viviente elkartea-ren eta Enkarterriko ostatuen la-guntza dauka ekimen honetan. In-formazio gehiago Enkarturren bu-legoan edo 946802976 telefono-an.

HistoriarenMuseoaren eskaera Balmasedako Historiaren MuseoaLa Robla trenbideari buruzko pa-nela berritzen ari da.Horrekin zeri-kusia duen materiala baldin ba-daukazu,museorako interesgarriadena,eta museoari lagundu nahibadiozu,dohaintzan emateko au-kera duzu.Horretarako,657795806 telefonora deitu edomuseora jo (Palomaz galdetu).

Baliabide turistiko berriak: sustapenlokala Ballontin eta bisitaldi gidatuak

Turismoa sustatzekodenda Martxoaren 16an,13:00etan, inau-guratuko dute Balmasedako turis-moa sustatzeko denda berria Portu-galeteko Ballonti merkataritza-gune-an.170 m2-ko lokal horretan gure hi-ribilduko gune turistiko interesgarriguztien berri emango zaie bisitariei:kultur jarduerak,ondarea,bertokogastronomia... Lokal honetan daudeBizkaiko lehenengo hiribilduak turis-moa erakartzeko dituen baliabideguztiak:kultur ospakizunak,onda-rea,gastronomia tipikoa,etab.Mer-kataritza gune honetara datozenpertsona ugari horren aurrean Bal-masedak dituen erakarpen turistiko-ak sustatzea da ekimen turistiko ho-nen helburua.

Bisita gidatuenzerbitzua Joan den larunbatean,otsailak 27,gure hiribilduan bisita gidatuak anto-latzen dituen zerbitzua hasi zen.Tal-dea sortzen baldin bada,astegune-tan ere emango da bisita gidatuenzerbitzu hau.Bisitariak,Balmasedaezagutzeaz gain,gure herriko muse-oetara joan daitezke,hala nola,Pa-

sioaren Interpretazio Zentrora,Histo-riaren Museora eta Boinas La Encar-tada txapel museora.Bisitak11:00etatik 12:30era arte egiten di-ra,eta izena emateko 946801356 te-lefonora deitu behar da,edo,bestela,Enkarturren bulegoan hitzordua es-katu.Zerbitzua doakoa da.Helburuada gure herrira turismoa erakartzeaeta kalitateko zerbitzuak eskaintzea.

Melendi BalmasedanDatorren martxoaren 20an Bal-maseda berriz izango da begiradaguztien erdigune.Euskaltelen babe-sari eta BBKren,40 Principales irra-tiaren eta gure hiribilduko ostala-ritzaren laguntzari esker,Balmaseda-ko Udalak estatuko abeslari ezagu-nenetako baten kontzertua antolatudu.Melendi abeslariaz ari gara.Me-lendik kontzertua eskainiko du udalfrontoian “Curiosa la cara de tu pa-dre”biraren barruan.Ramón Melendi Espina 1979an jaiozen Oviedon.2001ean erabat hartuzion barrena musikaren harrak,eta“El bosque de Sherwood”taldeanhasi zen.Bizipen horren ondorioz,maketa batean hiru abesti bakarkagarbatzea erabaki zuen.Denbora pa-sa ahala,mitiko bihurtuko ziren hiruabestiak:“Sin Noticias de Holanda”,“Vuelvo a Traficar”eta “El InformeForense”.2002an,Pablo Moro bere lagunariproba egiten ari zitzaiola,maketa

Carlito Records diskoetxeko JavierValiñori ematea otu zitzaion.Handikegun gutxitara jaso zuen Valiñorendeia.Horixe izan zen,hain zuzen ere,bere abenturaren abiapuntua.2003ko otsailean kaleratu zuen “SinNoticias de Holanda”diskoa,berakkonposatutako eta idatzitako 12

abestirekin.2004ko maiatzean urrez-ko diskoa eskuratu zuen,50.000 ko-pia baino gehiago saldu baitzituen.EMI multinazionalarekin fitxatzea,bere fan kluba gero eta handiagoaizatea,bere kontzertu eta sariek,Me-lendi gaur egun den pertsonaia fa-matua bilakatu dute.“Curiosa la cara de tu padre”diskoasortu zuen 2008an.Aurreko diskoe-tan bezalaxe,abesti guztiak Melen-dik konposatu zituen.Disko honen bi-ra ekartzen du Balmasedara,hain zu-zen.

SarrerakSarrerak salgai daude,20 euroan,BB-Kren Teleka zerbitzuan (BBKren zer-bitzu anitzeko kutxa automatikoe-tan,www.bbk.es webgunean edo944310310 telefono-zenbakian),Balmasedako ostalaritza lokaletaneta Kultur Etxean.Hitzordua21:30ean izango da.

Kontzertuaren kartela

TURISMOA

Pertsona ugari izaten da Ballonti merkatal gunean

Pasioaren Interpertazio Zentroa

Page 10: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

Laburki

Kultur jarduerakEnkarterrikoMuseoan Avellanedan dagoen EnkarterrikoMuseoak igandero kultur jardue-rak antolatzen ditu eguerdiko12:00etan 5 eta 8 urte bitartekoume eta euren familientzat.Honahemen martxoko jarduerak:- Martxoaren 14an: Magia eus-karaz Donostiako Txan Magoa-rekin eta “Txan... txetan?”bereikuskizunarekin.- Martxoaren 21ean: Ipuin-kontalaria gaztelaniaz EstrellaOrtizen eskutik (Guadalajara) eta“El jardín de Rotundifolia”saioa.- Martxoaren 28an:Txotxon-giloak euskaraz Sestaoko Bihartxotxongilo taldearekin eta “Adar-bakar urdina” ikuskizunarekin.

Saharako umeakjasotzeaUrtero bezala, Enkarterri ProSa-hara elkarteak “Vacaciones enPaz / Oporrak Bakean” kanpainaantolatu du, eskualdeko familiekudan Saharako ume bat har deza-ten kontzientziarazteko.Uztailean edo abuztuan umerenbat jaso nahi baduzu, jar zaitezharremanetan elkartearekin,www.enkarterrisahara.org webgunearen bidez, edo 638050744telefono-zenbakira deituta. Epeaapirilaren 30ean amaituko da.

UdalBerriak10

ENKARTERRI

Enkarterri Hoberantz VI

Martxoaren 4an Avellanedako Jun-tetxean “Enkarterri Hoberantz”lehiaketaren IV.edizioa egin zen.Aur-tengo saria Karrantzako Lombera en-presarentzat izan da,Enkarterriko le-

hen sektorea eta nekazaritzako elika-gaien arloa nabarmentzegatik eta,baita ere,berrikuntzako agendekinlan egiteagatik,produktu eta merka-tuko alternatiba adierazgarriak bila-

tuz.Lombera familia-enpresa XIX.men-daren amaieran sortu zen eta berehistorian zehar lau belaunalditako ki-deek kudeatu dute.“Enkarterri Hoberantz” lehiaketa So-puertako San Viator ikastetxeak etaEnkarterriko Mankomunitateak an-tolatzen dute Bizkaiko Foru Aldundi,Enkartur,SPRI,ADR Enkarterrialdeeta Bilboko Merkataritza Ganbera-ren laguntza dutela.Lehiaketarenhelburua da Enkarterriren alde en-presek egiten duten lan handia sa-ritzea.Ekitaldian Izaskun Artetxe Berri-kuntza eta Lehiakortasun Arloko zu-zendaria izan zen.Aurreko edizioetan saritutako enpre-setako batzuk Talleres Fabio Murgaeta Trameinsa dira.

Irabazleak Sopuertako Alkatearekin, Berrikuntza eta LehiakortasunArloko Zuzendariarekin, Mankomunitateko Presidentearekin eta San

Viator ikastetxeko Zuzendariarekin.

Enkarterriko Museoa Avella-nedako Juntetxean dago

MERKATARITZA

BEHERAPENEN V. AZOKA

Martxoaren 6an ospatu zen Merka-tarien Elkarteak,Balmasedako Uda-laren laguntzarekin,antolatu duenBeherapenen V.Azoka.Eguraldia al-de izan genuen eta pertsona ugarihurbildu ziren San Juan plazara eros-ketak egitera.Goizean jende asko ibi-li zen azokan.Eta horren adibidea daputxera anoak banatzen hasi eta or-

dubete baino lehen amaitu zirela.Azoka erakargarriagoa egiteko anto-latutako ikuskizun txalotuenak paila-zoen ikuskizuna (400 puxika banatuziren bertan) eta Diskotxou izan zi-ren.Merkatarien Elkarteak positibotzatjo du azokaren emaitza; izan ere,nahiz eta ez den gehiago saldu,parte

hartu duten saltegi guztiek saldu du-te zerbait.Halaber,Elkarteak eske-rrak eman nahi dizkie ekimena gau-zatzen lagundu duten pertsona etasaltegi guztiei eta erosketak egiterahurbildu ziren guztiei.Emaitzak iku-sita,datorren urtean azokaren besteedizio bat antolatuko dugu,zalantza-rik gabe.

Azokara bezero asko etorri ziren

Page 11: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

Martxoa 10/2

HERRITARRAK

11

Salmenta- 3 logelako etxebizitza alo-katu nahi dut.Partikularrenartean.946801553/656710411.- Aparkaleku zabala ema-ten dut alokairuan anbulatorioaurrean.60 euro. 630713591.- Pertsona bat behar duguetxebizitza osatzeko.Osoerosoa, logela eta bainugelaindependentea.946038110-600645599.- Garajeko partzela alo-katzen dut anbulatorio aurre-an.60 euro.630713591.-Erretzailea ez denpertsona behar dugu etxe-bizitza osatzeko. 946801553/ 656710411.-Garaje plazak alokatzendi-ra Mendia ikastetxearen ondo-an.675708482.

Alokairua

Lana- Etxeko langilea behar da.4 ordu egu-nean astelehenetik ostiralera.609748352.-Balmasedako neska bat arratsaldezadinekoak zaindu eta etxeko lanakegiteko prest dago.Eskarmentua du.652712406.- Neska lan bila dabil ostalaritzan jar-duteko,etxeak garbitzeko nahiz umeak zaintzeko.Erreferentziak ditut.Gidabaime-na eta autoa dauzkat. 666607558.- Neska bat lan bila dabil umeak etaadinekoak zaintzeko edo/eta etxeko la-nak egiteko.Lansaio erdia edo orduka,as-teko edozein egunetan.Balmasedan bizinaiz. 663592081.

-Aparkaleku itxia salgai Enkarterrietorbideko 20.zenbakian (Plaza Gorria)618529766.- Pisua salgai,Enkarterri etorbidea 32 -3E.70 m2,2 logela,egongela, sukaldehandia eta komuna,2 terraza.Dena kan-poaldera begira eta altzari guztiak.646148922.-Pisua salgai.Altzari guztiak,hiru loge-la eta terraza-solarium handia.620759362.-Pisua salgai Medina de Pomarren.70m2,3 logela,egongela,sukaldea,komuna,14 m2-ko terraza,berogailua.99.500 euro.639868819 /686409133.- 74 m2-ko pisua salgai,erdialdean,den-dena kanpora begira,altzari guztiaketa berogailuak. Ia-ia guztiz berria.2 lo-gela,egongela-sukaldea,komuna etatrastelekua. Igogailua jartzeko aukera.24milioi pezeta. 647821764.

Hitzaldiak: Emakumea EuropanZoko Maitea elkarteak EmakumeaEuropan gaiari buruz antolatu dituenhitzaldien sorta apirilean amaitukoda.Hilabete horretan azken bi hitzal-diak emango dira, beti bezala,arratsaldeko 17etan EmakumearenEtxean.

- Apirilaren 15ean (osteguna):Polonia,Estonia,Letonia eta Litua-nia.- Apirilaren 22an (osteguna):Errumania,Bulgaria,Txipre eta Mal-ta.

Salmenta- Athleticen bazkide-txar-tela saltzen dut.Urtebete.Ekialdeko goi aldeko tribuna.580 euro.658748492 (Carlos).- Salgai: ohe-jantziak,es-kuoihalak,mahai-oihalak,mi-krouhin-labea, ikuzgailua,hiz-tegi entziklopedikoa,artilezkoedredoia,kuxinak,mahai laka-tua eta aulkiak,koadroak,etaabar.687014777 (Mª Cruz).-25 m2-ko txokoa salgai Mag-dalena kalean.656763047- Fatxadak garbitzeko ur pre-sioko makina salgai.639868819/ 686409133.

Mendi klubarentxangoakBalmasedako mendi klubak datozenegunotarako irteera hauek antolatuditu:- Martxoaren 20an eta 21ean:asteburua Europako Mendietan.- Apirilaren 1etik 5era, AsteSantuan:Sierra de Gredos;bertan

Torozo (2.021 m),Almanzor (2.592m),La Mira (2.343 m) eta La Cobacha(2.395 m) mendietara igoko dira.Informazio gehiago eskuratzeko,klu-bera jo edo 946800646 telefonoradeitu astelehen, asteazken eta oste-gunetan 20etatik 21etara.

Mendi Klubaren argazki eta ipuin lehiaketakMemorial Miguel Ángel Ondovilla ar-gazki-lehiaketan eta Jon Galíndezipuin lehiaketan parte hartzeko ga-raiz zaude.Aurreko urteotan bezalaaurten ere Balmasedako mendi klu-bak antolatu ditu.Lanak martxoa-ren 1etik apirilaren 21era arteaurkeztu behar dira klubean,bertakojendaurreko ordutegian (astelehen,asteazken eta ostegunetan 20:00eta-

tik 21:00etara).Sari bi daude: lehe-nengoa 120 eurokoa eta bigarrena60 eurokoa.Argazkiak tiff edojpg/jpeg formatuan aurkez daitezkecd batean,eta gehienez 5 lan aurkez-tu ahal ditu pertsona bakoitzak. Ipui-nak cd batean eta paperean aurkeztubehar dira.Maiatzaren 24ko sari-banaketan ja-kinaraziko dira irabazleen izenak.

TEKNOLOGIA BERRIAKKZgunea martxoan eta apirilanMartxoanastelehenetik ostiralera,9etatik 13etara,egongo da zabalikKZgunea.Gainera,15,16,18,23,24,29 eta 30ean ere zabalduko da 16eta-tik 20etara.Ikastaro eta mintegiak:- IGoogle: martx.15ean,9etatik11etara.- Blooger:martx.16an,9etatik 11eta-ra.- Google Maps eta Earth: martxoaren17an,9etatik 11etara.- Sinadura elektronikoa: martxoaren18an,9etatik 11etara.- Ubuntu:martx.24an,11-13etara.- Gmail:martx.29an,11etatik 13eta-ra.- IT Txartela eskuratzeko probak:martx. 29an 9etatik 11etara;etamartx.22 eta 25ean 11etatik 13etara.

Apirilean KZgunea arratsaldezegongo da zabalik,egun hauetanizan ezik:7,8,12,14,19,21,22,26eta 28.Ikastaro eta mintegiak:- E-administrazioa:apirilaren 8tik19ra, 16etatik 18etara.- Internet + E-administrazioa: 15etik30era,18etatik 20etara.- Izenpe elektronikoa : 8an,18etatik20etara.- Gmail:12an,18etatik 20etara.- Youtube:20an,16etatik 18etara.- Gizarte sareak (Facebook): 26an,16etatik 18etara.- Flickr: 27an,16etatik 18etara.IT Txartelaren azterketak: 7an eta14an,18etatik 20etara.Apirilaren 21ean,23an eta 29an,16:00etatik 18:00etara.

51ko kintaren afaria

1951n jaiotakoen afaria apirilaren16an egingo da 22:00etan San Ro-que jatetxean. Joateko asmoa badu-zu, 50 euro sartu behar duzu La Cai-

xaren 0100069613 kontu zenba-kian apirilaren 13a baino lehen.Ani-matu eta zabaldu albistea.

Page 12: Udalberriak 109 (Page 24) - Balmaseda€¦ · 2 Inauguratu berri den Santa Klarako parke tematikoak “Zilarrezko Za-bua”saria jaso du Zaragozan anto-latzen den Expoalcaldía azokan,

UdalBerriak Martxoa 10/112

Umeentzako zinea:"Tiana y elsapo".Martxoaren 14an,17etan,Klaret Antzokian.Zinea:“Celda 211".Martxoaren14an eta 15ean,19:30ean,KlaretAntzokianErakusketa:“Euskal pilota he-rriz herri”.Martxoaren 15etik18ra bitartean,Kultur Etxean.Turismo lokalaren inaug.Martx.16an,13etan Ballontin.Aste Santuko aurkezpena:Martxoaren 18an,11:30ean,Carl-ton HoteleanMelendiren kontzertua.Martx.20an,21:30ean,FrontoianIrteera Europako Mendietara.Martxoaren 20an eta 21eanZinea:“Invictus”.Martxoaren 21eta 22an,19:30ean.Klaret Antz..Linfa-masajea.Martxoaren24an,Emakumeen Etxean.Bideoforuma:“Agora”.Martx.25ean,17etan.Emakumeen Etxe.“Balmasedako Vía Crucis Vi-viente elkartea”lehiaketarenerakusketa.Martx.29tik apirila-ren 11ra bitartean,Kultur Etxean.Irteera Gredos mendilerrora.Apirilaren 1etik 5era.Hitzaldia:“Emakumea Euro-pan”.Apirilaren 15ean eta 22an,17etan,Emakumeen Etxean.Antzerkia:“Mi mujer es el fon-tanero”.Apirilaren 18an,19:30ean,Klaret Antzokian.Elikagaiak manipulatzekoikastaroa.Apir.20an eta 21ean,16etatik 19etara,Emakum.Etxean.Mendi Taldearen argazki etanarrazio lehiaketa.Apirilaren21era bitartean,Mendi Taldean ber-tan

Agenda

Udaletxea arratsaldezzabalik Martxoaren 31n,hilabeteko azken as-teazkenean,Udaletxea itxita egongoda arratsaldez,Asteazken Santua izate-agatik.Horren ordez aurreko asteazke-nean,martxoak 24,egongo da zaba-lik,16:00etatik 18:00etara.Gogorarazi nahi dugu duela hiru urtetikUdala zabalik egoten dela hilaren az-ken asteazkenean,udako hilabeteetan(ekaina,uztaila,abuztua eta iraila) izanezik.Abenduan 15ean irekiko da.

UdaltzaingoakaurkitutakoakMartxoaren 10ean hauek dira Udalt-zaingoak aurkitutakoak: giltza batzuk,giltzari batzuk (Opel markako bat bar-ne),betaurreko graduatu batzuk,bela-rritako batzuk,txamarra bat,erloju bat,eskumuturreko bat,eraztun bat eta la-rruzko eskularrua.Zerbait aurkitzen duten pertsonakUdaltzaingoaren bulegoan utzi dezake-te.Bulego hau Udaletxearen lehenen-go solairuan dago.

Honetaz gain,berreskuratu nahi duzunzerbait galdu bazaizu aldizkari honetaniragarri dezakegu.

Bestelakoak

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA