dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den...
TRANSCRIPT
“...hain ongi pasatzen
dute denbora berehala
igarotzen dela...”
Txo
ste
n p
ed
ag
og
iko
a
Mari
o D
ino
sau
roa
Adina: +2 Areto-ikuskizuna Ikastetxeak: Haur Hezkuntza
Aurkezpena
Mario dinosauroa bi urtetik aurrerako haurrentzako txotxongilo-ikuskizun
bat da. Istorio samur, hunkigarri, argi eta poetiko bat da. Neskatila baten
eta haren dinosauro bereizezinaren arteko laguntasun-harremanean,
konplizitate- eta konfiantza-unibertso batean oinarritzen den kontakizuna
da. Ikuskizun honetan, errealitateko mundua eta haurren alegiazko mundua
plano berean jartzen dira, garrantzirik handiena bestearen laguntza eta
laguntasuna oso hurbil sentitu beharrari ematen dion istorio bat kontatzeko.
Sinopsia
Martina neskatila txiki, ausart eta ilegorria da. Mario dinosauro urdin eta
handia da, eta adar zuriak ditu. Lagun bereizezinak dira. Jolas, amets eta
abenturak partekatzen dituzte. Zer egingo luke Martinak Mario gabe? Eta
Mariok, Martina gabe? Espero dezagun bi horiek beti elkarrekin egotea.
Baina, eta egunen batean bananduko balira? Ongi pasatu Martinaren eta
haren lagun handiaren abenturekin: Mario dinosauroa.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza eta dramaturgia: Víctor Borràs
Antzezleak: Francesc Mas eta Maria
Hervàs Musika: Oriol Canals eta Dani
Ferrer Eszenografia eta txotxongiloak:
Plancton-Joan Pena Argiztapena: Paula
Crespo
Produkzioa: Maria Hervàs eta Gerard Palomas
Konpainiaren aurkezpena
Teatre Nu-n publiko guztientzako ikuskizunak egiten ditugu, familia-
ikuskizunak, haur-ikuskizunak, txikienentzako ikuskizunak edo nolanahi
deitu nahi dituzuela. Guri antzerkia deitzea gustatzen zaigu. Horrela
bakarrik. Antzerkia. Ikusle txikienei ere zuzendutako antzerkia, bizi beharko
duten mundua ezagutzen ari direnei, sarritan guri oso urrun geratzen
zaizkigun begiekin ikusten dutena. Haurrentzako antzerkia egitea ametsak
aurkitzera jolastea da, haien interesak interpretatzera, haien emozioak
berriz aurkitzera.
Ibilbide hau egiteko, Teatre Nu-n proiektu berri bakoitzean profesional
ezberdinez inguratuta egotea bilatzen dugu, gure baliabideak aberasteko
eta sortzeko zein publikoarengana heltzeko modu ezberdinak eskuratzeko.
2000. urtetik aurrera hamar ikuskizun sortu ditugu. Denbora horretan zehar,
pozez betetako ibilbide bat bizi izan dugu eta publiko gaztearengana
hurbiltzeko hainbat modu aurkitu ditugu, antzerki-hizkuntza ezberdinen
bidez.
Guretzat, ikuskizun bakoitza aurkikuntza bat da, ikaskuntza berri bat, artista
eta profesional moduan haztea ahalbidetzen diguna; gure publikoarekin
partekatzen dugun bide bat da, momentu oro aberasten gaituena.
Lan gida
Antzerki-lana ikusi aurretik
Lan-gida honetan ikuspuntu ezberdinen bidez antzerkiko sormen lanera hurbiltzen diren
hainbat jarduera proposatzen ditugu.
Egin beharreko lana funtzioa ikusi ondoren azalduko da. Hala ere, antzokira joan
aurretik gomendio hauek ematen ditugu:
Antzezpen momentuari balioa eman behar zaio. Alde batetik, antzerki-lana beraz hitz egin
ahal dugu. Antzokira joatea istorio bat entzutera joatea da, teknika ezberdinekin publiko
baten aurrean eszenifikatutako ipuin bat entzutera. Ikasle eta irakasleak izango gara
publiko hori. Aktore, argi- eta soinu-teknikariek eskainiko digute ikuskizuna.
Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak
dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den bitartean entzumena landu
behar dugu, eta horrek, noski, isilik eta arreta jarriz egon behar garela esan nahi du.
Baina garrantzitsua da ere istorio bat ezagutzeko gogoak eta ilusioa sustatzea,
zuzeneko ikuskizun batera joatea, guretzat bereziki antzeztuko dena.
Haurraren ilusioa eta erantzukizuna sustatu behar dira, behar bezala eserita egon ahal
izango dena, begiak eta belarriak ongi irekita eta aretoaren isiltasuna errespetatuz; baina,
horretarako, pertsona helduek eredu izateko gaitasuna mantentzea ezinbestekoa da.
Zentzu honetan, garrantzitsua da funtzioa irauten duen bitartean mugikorrak isilik
edukitzea eta hauek ez erabiltzea. Amatatu ezin baditugu erraz aurkitzeko moduan
egon behar garelako, ez ditugu erabiliko behar-beharrezkoa izan ezean. Hobe da
funtzioaren bitartean argazkirik ez ateratzea.
Haurrak arreta mantentzea nahi badugu, pertsona helduak ere egin beharko du.
Antzokira joan baino lehenagoko zenbait galdera.
• Antzokiren batera joan al gara noizbait?
• Ikusi dugun antzerki-lana gogoratzen dugu?
• Nolakoa da antzoki bat? Zein atal ditu?
• Zer ikusten dugu antzoki batean?
• Nola egon behar gara funtzioak irauten duen bitartean?
Mario dinosauroa adiskidetasunari buruz hitz egiten digun ikuskizuna da, bata besteari
laguntzearen eta elkarrekin lan egitearen beharraz, eta baita irudikatzeak, jolasteak eta
ongi pasatzeak duen garrantziaz ere.
Mario dinosauro urdin handi bat da, adar zuriak dituena; Martina neskatila txiki, ausart
eta ilegorria da. Elkarrekin orduak jolasten ematen dituzten lagun bereizezinak dira.
Baina egun batean arazo batek haien egunerokotasun atsegingarriari eragingo dio eta
hura konpontzeko modua aurkitu beharko dute.
Azaltzen den gatazkari aurre egiteko, Mario eta Martinak haien ingurugiroan bilatuko
dute laguntza, ezagunak eta hurbilak diren pertsonaia batzuk bizi diren hiri-ingurune
batean, haien auzokoekin identifikatzeko gaitasuna eta laguntzeko gogoa dutenak.
Ez da beharrezkoa antzerkia ikusi aurretik ikuskizunari buruz hitz egitea. Ikasleei
izenburua esan ahal diegu eta horrek jada jakin-mina sortuko die. Mario dinosauroa
ezagutuko dugula azaldu ahal diegu eta baita Martina ere, haien gelan egon litekeen
neskatila bat dena. Txotxongiloen eta aktoreen ikuskizun bat ikusiko dugula ere esan
dezakegu.
Ikuskizuna ikusi ondoren, istorioaren eta honen eszenifikazioaren arlo ezberdinen
gainean egin dezakegu lan.
Eszenifikazioari buruz
Eszenifikazioa agertoki gainean istorio bat kontatzeko erabiltzen diren teknika
ezberdinei deritzo.
Aktoreen lanari buruz hitz egin dezakegu, txotxongiloei buruz, eszenografiari buruz, lan
teknikoari buruz (soinua eta argia) eta egile eta zuzendariaren lanari buruz.
Bestalde, behin gelara itzultzean, nahi baduzue, ikuskizunean egin edo ikusi denari
buruz lan egin dezakezue.
Aktoreen lana
Peter Brook-ek antzerkia egiteko aktore bat eta ikusle bat baino ez direla behar esaten
zuen. Aktorea haren ahots eta gorputzaren bidez istorioa kontatzeko arduraduna da.
Mario dinosauroa antzerkian, aktoreek istorioa kontatzen dute, pertsonaia ezberdinak
antzezten dituzte, txotxongiloak maneiatzen dituzte eta eszenografia mugitzen dute,
espazio ezberdinak eraldatuz.
Aktoreak haren gorputza eta ahotsa landu eta entrenatzen du. Publikoarenganako eta
istorioa ere kontatzen ari den beste lankidearenganako eskuzabaltasunezko lan bat da.
Badira espresio-gaitasunak garatzea ahalbidetzen dituzten hainbat ariketa.
Istorioan zentratzen bagara, pertsonaiak sortzearen lanean eta agertokiaren gainean
ikusi dugun guztian, hainbat galdera egin diezaiokegu gure buruari:
• Zein pertsonaia agertzen dira Mario dinosauroa lanean?
• Nola identifikatzen ditugu pertsonaiak?
• Zein eginkizun zuten istorioaren barruan?
• Pertsonaiak ezagutzen duzun norbaiten antza zutela pentsatu al duzu?
• Zein pertsonaia gustatuko litzaizuke agertokiaren gainean antzeztea?
Eszenografia
Eszenografia ikuskizunean parte hartzen duten elementu ezberdinei deritzo, ekintzak
gertatzen diren espazioa irudikatzen dutenak. Batzuetan objektu errealistak dira eta
erabilera berdina dute agertokian zein bizitza errealean. Baina askotan objektuen
erabilera sinbolikoa da eta identifikazioa aktoreek egiten duten erabilerari eta istorioaren
testuinguruari esker ematen da.
Mario dinosauroa lanean tamaina ezberdineko hamar kuxinek etxe bat, hiri bat, jantoki
bat, logela bat, zubi bat, plaza bat, eskailera bat, tren bat, etab. irudikatzen dute.
Espazio guzti horiek, argiztapenaren eta pertsonaia zein txotxongiloen antzezpenaren
bidez indartuta, antzerki-lanaren momentu gehienak eratzen dituzte.
Eszenografiaz gain, argi-jokoari, soinuari edo musikari buruz hitz egin dezakezue.
Horien eginkizuna funtsezkoa da istoriorako eta elementu eszeniko bakoitzaren joko
sinbolikoa testuinguruan kokatzera eta aurkitzera laguntzen dute.
Antzerki-lanaren momentu ezberdinak gogoratuz, hainbat galdera sor ditzakegu: • Zein espazio ikusten ditugu antzerki-lanean?
• Burko eta tapakiekin txabolak egitera jolastu al zarete noizbait?
• Zein objekturekin jolas genezake eszenografiak egitera?
• Argiak, zein eginkizun zuen? Zein kolore eskaintzen zizkigun? Eguneko zein
momentu eta tokietara eramaten zigun?
• Eta soinua? Soinuren bat gogoratzen duzue? Nolakoak ziren musikak? Nola indartzen
zituzten istorioaren momentuak eta emozioak?
Nahi baduzue, gelan zapata-kaxak, plastikozko edalontziak eta kartoizko orriak har
ditzakezue eta espazioak sortzera jolastu, bai antzerkian inspiratuz edo beste istorio
batzuetan.
Txotxongiloak
Mario dinosauroa lanean txotxongiloek funtsezko eginkizun bat dute. Bi protagonistak
dira eta istorioaren zama guztia daramate. Txotxongiloek imajina dezakegun edozein
diseinu izan dezakete; hala ere, teknika ezberdinak bereiz daitezke: mahai-
txotxongiloak, eskularru-txotxongiloak, hagaxka-txotxongiloak, harizko txotxongiloak...
Gelan txotxongilorik baduzue begira dezakezue, zein teknika erabiltzen duten ikusi eta
nola maneiatzen diren. Gainera, beste panpin edo objekturen bat har dezakezue eta
txotxongiloak balira bezala jolastu. Izan ere, edozein objektuk balio du txotxongilo gisa
erabiltzeko.
• Zein pertsonaia antzezten ziren txotxongiloen bidez?
• Nork mugitzen zituen txotxongiloak? Ahotsak nork egiten zituen?
• Txotxongiloen ikuskizunen bat ikusi al zenuten aurretik? Gogoratzen duzue horren istorioa?
• Ba al duzue txotxongiloren bat etxean edo klasean? Zein motakoa da? Zein
pertsonaia irudikatzen du edo irudikatu lezake?
Istorioa
Ikusi duzuen antzerki-lana Teatre Nu-ren sorkuntza da; konpainiaren kideetako bat
idatzi eta zuzendu egin du. Aktore, eszenografo eta teknikariez gain, egile eta
zuzendariaren zeregina nahitaezkoa da antzerki-lan bat sortzerako orduan.
Batzuetan istorioa herrikoia izan daiteke, edo jada idatzita egon daiteke. Ipuin asko
egokitzen dira ikuskizunak egiteko eta arte eszenikoaren historian zehar milaka
antzerki-lan idatzi dira.
Ikusi dituzuen antzerki-lanak gogoratu ahal dituzue edo antzerki-lan batean aktoreekin
edo agian txotxongiloekin ere antzeztu daitezkeen ipuinak aipatu.
Gelan Mario eta Martinaren istorioa gogora ekar dezakezue, bai eta hura eratzen zuten
momentu ezberdinak zeintzuk ziren ere.
• Zein zen hasiera eta nola azaltzen ziren pertsonaiak?
• Zein zen gatazka eta zein istorioaren bukaera?
Ekintzen segidaz gain, pertsonaiek bizi zituzten emozioei buruz gogoeta egitea ere
garrantzitsua da. Antzerki-lan bat protagonisten emozioetan barrena egiten dugun
bidaia bat da, haiekin identifikatzen gara eta haien gatazkak konpon ditzaten nahi dugu.
• Mario dinosauroa lanaren kasuan, gogoratzen al duzue pertsonaiek eta
publikoak zein emozio sentitu zituzten?
Gelan istorioa gogoratu ahal duzue eta haren momentuak antzeztu, edo baita beste
istorio batzuekin jolastu ekintza eta pertsonaiak sortuz. Ziur lagundu ahal dizkizueten
mozorroak eta bestelako objektuak badituzuela.
Jolasa da antzerkiaren osagai nagusia. Norbait jolasean badabil eta norbaitek
begiratzen badu, badago antzerkia.
Jolas dezagun, bada!
www.teatrenu.com
@teatrenu
(+34)938050863