regimeneconomico_e

1
ERREGIMEN EKONOMIKOA KONTZEPTUA ONDASUNAK BIKOTEAREN HAUSTURA IRABAZIZKO SOZIETATEA Ondokoak dira bikotearen ondasun komunak: biek bereizi gabe lorturiko irabazi edo etekinak, bikotearen eratze-aldiak irauten duen bitartean. Lanaren edo industriaren bitartez lorturikoak. Irabazizko ondasunen eta ondasun pribatiboen errentak, interesak eta fruitua. Diru komunaren kontura ordain bidez eskuraturikoak. EAEko Erregistroan erregistratu izanaren bitartez baliozkotuta eraturiko bikotearen harremanean sorturiko enpresak eta establezimenduak, bi kideetako edozeinek sortu dituela ere, eta betiere ondasun komunekin osaturikoak. Jokoan lorturiko irabaziak. Irabazizkoen sozietatea hainbanatuta likidatuko da, %50ean. Inbentario bat egingo da, ondasunak zerrendatuta eta berdintasunezko banaketa eginda, erdibana bikoteko kideen artean ONDASUN-BANANTZEA Bere izenean eskuraturiko ondasunak dagozkio bikoteko kide bakoitzari, bikotea eratu aurretik edo ondoren eskuratu dituela ere. Bakoitza bere ondasunen jabe da; independentzia osoz jarduten du haiek administratzeari dagokionez, eta askatasun osoz baliatzen ditu. Bikotearen kargetan bakoitzaren baliabide ekonomikoen arabera laguntzea da obligazio bakarra. Bakoitzak bere izenean egon eta bere jabetza edo titulartasunekoak diren ondasun eta eskubideak baliatzen ditu. Erregimen ekonomiko hau desegitea erraza da, eta horrek banantze-izapidea errazten du ondasun-banantzearen unean. PARTAIDETZA-ERREGIMENA Modu erabat independentean administratzen eta gozatzen dituzte euren ondasunak bikoteko kideek, euren artean ondasun- banantzea indarrean dagoen bezala, baina behin erregimenaren likidazioa ireki ondoren, erregimen hori indarrean egon den denboran lorturiko irabazietan elkarrekiko obligazioa sortzen da. Ondare ondasun, eskubide edo baliabide bakoitza bikoteko kide bakoitzari dagokio arlo pribatiboan; ondasun horien etekinak ekartzen dira komunean bikotera. Erregimenaren likidazioan bikoteko kide bakoitzak besteak lorturiko irabazietan partaidatzeko eskubidea izango du, eta etekin gehiago lortu dituenak beste alderdia konpentsatuko du.

Upload: kynton

Post on 08-Jan-2016

27 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

- PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: regimeneconomico_e

ERREGIMEN EKONOMIKOA KONTZEPTUA ONDASUNAK BIKOTEAREN HAUSTURA

IRABAZIZKO SOZIETATEA Ondokoak dira bikotearen ondasun komunak: biek bereizi gabe lorturiko irabazi edo etekinak, bikotearen eratze-aldiak irauten duen bitartean.

Lanaren edo industriaren bitartez lorturikoak.

Irabazizko ondasunen eta ondasun pribatiboen errentak, interesak eta fruitua.

Diru komunaren kontura ordain bidez eskuraturikoak.

EAEko Erregistroan erregistratu izanaren bitartez baliozkotuta eraturiko bikotearen harremanean sorturiko enpresak eta establezimenduak, bi kideetako edozeinek sortu dituela ere, eta betiere ondasun komunekin osaturikoak.

Jokoan lorturiko irabaziak.

Irabazizkoen sozietatea hainbanatuta likidatuko da, %50ean.

Inbentario bat egingo da, ondasunak zerrendatuta eta berdintasunezko banaketa eginda, erdibana bikoteko kideen artean

ONDASUN-BANANTZEA Bere izenean eskuraturiko ondasunak dagozkio bikoteko kide bakoitzari, bikotea eratu aurretik edo ondoren eskuratu dituela ere.

Bakoitza bere ondasunen jabe da; independentzia osoz jarduten du haiek administratzeari dagokionez, eta askatasun osoz baliatzen ditu.

Bikotearen kargetan bakoitzaren baliabide ekonomikoen arabera laguntzea da obligazio bakarra.

Bakoitzak bere izenean egon eta bere jabetza edo titulartasunekoak diren ondasun eta eskubideak baliatzen ditu.

Erregimen ekonomiko hau desegitea erraza da, eta horrek banantze-izapidea errazten du ondasun-banantzearen unean.

PARTAIDETZA-ERREGIMENA Modu erabat independentean administratzen eta gozatzen dituzte euren ondasunak bikoteko kideek, euren artean ondasun-banantzea indarrean dagoen bezala, baina behin erregimenaren likidazioa ireki ondoren, erregimen hori indarrean egon den denboran lorturiko irabazietan elkarrekiko obligazioa sortzen da.

Ondare ondasun, eskubide edo baliabide bakoitza bikoteko kide bakoitzari dagokio arlo pribatiboan; ondasun horien etekinak ekartzen dira komunean bikotera.

Erregimenaren likidazioan bikoteko kide bakoitzak besteak lorturiko irabazietan partaidatzeko eskubidea izango du, eta etekin gehiago lortu dituenak beste alderdia konpentsatuko du.

ONDASUNEN FORU-KOMUNIKAZIOA(BIZKAIA)

Ondasun higigarri edo onibar (higiezinak) guztiak komunak izango dira, edozein jatorri dutela ere, batarenak zein bestearenak izan, edozein tituluren bitartez eskuraturikoak direla ere, bikote-harremanean ekarritakoak edo erositakoak izanda ere, eta edozein lekutan egonda ere.

Ondasun guztiak erdibana komunak izango dira bien artean, eta bakoitzari bere etorkiko ondasunak administratzea egokituko zaio; irabazitako ondasunak administratzea, berriz, biei batera dagokie

Bien baimena beharko da baliatze-egintzetarako.

Foruak aurreikusi bezala iraungitzen da komunikazioa, hau da, seme-alabarik ez balego bezala (seme-alabentzat badaude jada legitimoak eta enborrekotasun-arauak).

Foru-komunikazioa amaitzeak banantze-kausa eragin ez duen alderdiari eragindako ondorio kaltegarriak hartuko dira kontuan, haren aldeko pentsioa finkatzeko, legeria zibil orokorra aplikatuta.