platon bios obra

24
PLATONEN BIOGRAFIA ETA BIBLIOGRAFIA LABURRA IES MIGUEL UNAMUNO BHI FILOSOFIA MINTEGIA Yolanda Barrios

Upload: aurkitu-

Post on 04-Jul-2015

1.160 views

Category:

Education


5 download

DESCRIPTION

Javier Agirrek egindako testuan oinarrituriko aurkezpena. Biografia eta obra platonikoak.

TRANSCRIPT

Page 1: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA ETA BIBLIOGRAFIA LABURRA

IES MIGUEL UNAMUNO BHIFILOSOFIA MINTEGIA

Yolanda Barrios

Page 2: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (1/9)• 431-404. Peloponesoko

gerratea. Periklesen inperialismoak Peloponesoko gerratea eta gerratearen ondorioak, hots, izurritea, hondamena, ezegonkortasun politikoa, tirania eta, azkenean, Atenasen porrota ekarri zituen. Gaztaroan Platonek hiriaren gainbehera eta gerratearen gaitzak ezagutu zituen.

Page 3: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (2/9)

• 427. Platon Atenas hirian jaio zen, familia aristokrata eta aberats batean. Tradizioak baieztatzen du amaren aldetik Solon legegizon jakintsua Platonen arbasoa zela.

Page 4: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (3/9)

• 407. Hogei urte inguru zituela, Platonek Sokrates filosofoa ezagutu zuen. Sokratesen heriotza arte haren dizipulua izan zen, eta, hil ondoren, maisuaren pentsamendua gordetzen eta sakontzen saiatu zen. Platonen jatorrizko obratik 36 elkarrizketa (eta 13 gutun) gorde dira, eta elkarrizketa gehienetako protagonista Sokrates da.

Page 5: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (4/9)

• 404. Hogeita harnar tiranoen gobernu odoltsua. Gobernuaren burukideen artean Platonen senideak eta adiskideak zeuden.

• 403. Demokraziaren berrezarpena.

Page 6: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (5/9)

• 399. Atenaseko sistema demokratikoak heriotza-zigorra eman zion Sokratesi. Gertaera hark erabateko eragina izan zuen Platonen pentsamendu fIlosofikoan eta politikoan. Badirudi Sokratesen heriotzaren ondoren Platonek zenbait bidaia egin zuela.

Page 7: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (6/9)

• 390. Bere zaletasun politikoak bultzatuta, Platon Sirakusara (Sizilia uhartean) joan zen, Dionisio I.aren sistema politikoan parte hartu nahian. Porrot egin zuen eta askatasuna galdu zuen (Platon esklabu saldu zuten).

Page 8: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (7/9)

• 387. Sirakusatik itzuli ondoren, Akademia ireki zuen, garaiko ikastetxerik garrantzitsuena, eta bertan irakatsi zuen hil arte.

Page 9: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (8/9)

• 367. Bigarren bidaia Sirakusara, Dionisio lI.aren agintaritzapean. Porrot egin zuen berriro, eta Atenasera itzuli zen guztiz etsita.

Page 10: Platon Bios Obra

PLATONEN BIOGRAFIA (9/9)

• 361. Hirugarren bidaia Sirakusara. Aurreko bi bidaietan bezala Platonek ez zuen izan inolako eraginik Dionisioren gobernuan. Atenasera itzuli zen, eta irakaskuntzan jardun zuen hil arte.

• 347. Platonen heriotza.

Page 11: Platon Bios Obra

Eragin intelektualak (1/4)Eragin intelektualak (1/4)

• Platonen pentsamendua Atenaseko egoera politikoarekin lotuta dago guztiz. Ezin daiteke uler Platonen filosofia Atenasen garai hartan izan ziren gertaera sozio-politiko traumatikoak kontuan hartu gabe. Horrez gain, Platonen pentsamendu filosofikoa aztertzean, hiru eragin intelektual azpimarratu behar dira:

Page 12: Platon Bios Obra

Eragin intelektualak (2/4)Eragin intelektualak (2/4)• - Presokratikoen naturari

buruzko ikerketa. Lehenengo fIlosofoek, mitologiaren azalpenen kontra, naturarekiko jarrera fisizista eta ez-erlijiosoari sorrera ematen diote. Platonen pentsamenduan eragina dute, gehienbat, Heraklitok errealitate sentikorrari buruz duen jarrerak, Parmenidesen ikerketek badenaren (izatearen) inguruan eta pitagorikoen hausnarketa matematikoek.

(Irudia: Heraklito)

Page 13: Platon Bios Obra

Eragin intelektualak (3/4)Eragin intelektualak (3/4)

• - Sofistikaren pentsamendua. Ikusi dugu sofistek konbentzionalismo etiko-politiko eta erlatibismo onto-epistemologikoa aldarrikatzen dituztela. Atenaseko demokraziaren arduradun intelektualak dira, eta Periklesen sisteman gogoz hartzen dute parte. Sokratesek eta Platonek, berriz, etika unibertsala eta absolutismo ontologikoa defendatzen dituzte, Sofisten kontra, eta sistema demokratikoari kritika zorrotzak egiten dizkiote.

Page 14: Platon Bios Obra

Eragin intelektualak (4/4)Eragin intelektualak (4/4)

• - Sokratesen jarduera fIlosofikoa. Sofistak bezala, Sokrates ere baikor azaltzen da giza arrazoirnenaren ahalmenarekiko; bere ustez, posible da, arrazoirnenaren bidez, gizabanakoaren portaera eta gizartearen antolamendua zuzentzea. Bestalde, sofistek tradiziozko balioak erlatibizatzen dituzte arrazoimenaren bidez; Sokrates, berriz, balio horiek unibertsal bihurtzen saiatzen da. Azkenik, bere planteamendu fIlosofikoa politika-jardueran aplikatzeko nahiak heriotzara bultzatu zuen Sokrates bera.

Page 15: Platon Bios Obra

PLATONEN OBRAPLATONEN OBRA

• Platonen obrari dagokionez, adituek lau aldi bereizten dituzte:

Page 16: Platon Bios Obra

PLATONEN OBRAPLATONEN OBRA

• - Gaztaroa edo garai "sokratikoa" deiturikoa. Aldi horretan, Platonek Sokratesen bizitzarekiko jarrera deskribatzen du (Sokratesen apologia eta Kriton), eta bertuteen inguruko sokratiar ikerketa azaltzen du (Lakes, Lisis, Carmides, Eutifron etab.). Garai hartan Platonek ondorioztatzen du bertute guztiak bertute bakar batera mugatzen direla, azken finean, eta ekintza guztien helburua ere bakarra dela: Ongia.

Page 17: Platon Bios Obra

PLATONEN OBRAPLATONEN OBRA

• - Transizio garaia. Aldi horretan, Platonek sofistikaren doktrinei (politiko, onto-epistemologiko, pedagogiko eta linguistikoari, besteak beste) kritika zorrotza egiten die (Protagoras, Gorgias, Eutidemo, Kratilo, etab.).

Page 18: Platon Bios Obra

PLATONEN OBRAPLATONEN OBRA

• _ Heldutasun garaia. Platonek bere doktrinak garatzen ditu, besteak beste, Ideien doktrina, epistemologia, dualismo antropologikoa eta fllosofia politikoa (Errepublika, Otoruntza, Fedon, Fedro, etab.).

Page 19: Platon Bios Obra

PLATONEN OBRAPLATONEN OBRA

• _ Zahartzaroa. Platonek epistemologia aztertzen du gehienbat (Pamumides eta Teeteto). Aldi horretan, Platonek Ideien doktrinaren inguruko autokritika eta zuzenketa-lan sakona egiten du. Bere azken obra, denetan luzeena, Legeak da.

Page 20: Platon Bios Obra

ELKARRIZKETA PLATONIKOA ELKARRIZKETA PLATONIKOA

• Gutunak alde batera utzita, Platonen obra guztiak elkarrizketak dira, eta gehienetan Sokrates da pertsonaiarik garrantzitsuena.

Page 21: Platon Bios Obra

ELKARRIZKETA PLATONIKOA ELKARRIZKETA PLATONIKOA

• Platonek idazkerari eginiko kritikak:a) idazkerak ez dio jakituria ematen aldez aurretik

ezagutza ez duen gizakiari; b) idazkerak ezin du bere burua defendatu; c) idazkerak ondorio kaltegarriak ditu ez dakienaren

eskuetan; d) idazkera ahozkotasun dialektikoaren irudi hutsa da; e) idazkeraren bidez ezin da azaldu "baliagarriena

dena" eta ezta "errealitatearen printzipio gorenak" ere.

Page 22: Platon Bios Obra

ELKARRIZKETA PLATONIKOA ELKARRIZKETA PLATONIKOA

• Platonek idazlanetan adierazten ez dituen gai filosofikoak Akademian garatzen zituela.

• Doktrina horiei doktrina ez idatziak esaten zaie.

Page 23: Platon Bios Obra

ELKARRIZKETA PLATONIKOA ELKARRIZKETA PLATONIKOA

• Testuinguru horretan, Platonek, filosofo agrafoa den Sokratesi jarraituz, pentsatzen du elkarrizketa literarioa dela ahozkotasunaren ikerketa filosofikoa isla dezakeen genero bakarra. Planteamendu horren atzean badago Platonek eta bere maisuak partekatzen duten iritzi bat, alegia,filosofia ez dela doktrina-sorta bat, baizik eta planteatzen diren bizitzaren arazoen inguruko etengabeko ikerketa. Sokratesen kasuan bezala, Platonen hausnarketa filosofikoa gizakiaren eta gizartearen bizimodu onaren inguruan eratzen da.

Page 24: Platon Bios Obra

ITURRIA

Filosofiaren historia

Elkar, 2008, Donostia