otsailfroga2

Upload: jonezkurra

Post on 30-May-2018

219 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 8/14/2019 otsailfrogA2

    1/8

    A-1 IRAKURRITAKOAREN ULERMENA

    Irakurri testuak eta hurrengo orriko esaldiak.

    Erantzun-orrian markatu zein gazteri dagokion esaldi bakoitza.

    Bi esaldi soberan daude.

    A Miren Galrraga

    Adina: 21 urte

    Bizilekua: Bilbo

    Ikasketak: Fisioterapian lizentziatua.

    Lantokia: Asparbi, Bizkaiko Parkinson Elkartea.

    1. Nola aurkitu zenuen lanpostu hau?Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo ofizialean izena

    eman, lan poltsan sartu eta bi egunetara deitu

    zidaten. Hurrengo egunean elkarrizketa egin eta

    arratsaldean bertan jakin nuen lanpostua nirea zela.

    2. Zer da zure lanpostuan gustukoen duzuna?Adineko jendea oso esker onekoa da, gutxi ematen

    diezu eta asko itzultzen dizute. Beraien umorea eta

    bizitzaren ikuspuntua gustatzen zaizkit. Badakite

    gaixo daudela, baina umorez hartzen dute eta beti

    datoz lan egiteko eta zu pozteko prest.

    3. Eta gutxien gustatzen zaizuna?Gaixotasunaren alde txarra ikusten duzu, nola batek

    ezin duen pauso bat ondo eman, besteak ezin duen

    kremailera ondo lotu, batzuek ezin dute hitz egin...

    Batzuk alargunak dira edo ez dute seme-alabarik eta

    zugan bilatzen dute maitasun hori. Eta nik ematen

    diet, ahal dudana!

    B Nerea Fernandez

    Adina: 21 urte

    Bizilekua: Barakaldo.

    Ikasketak: Enpresa zientzietan lizentziatua.

    Lantokia: BBK

    1. Nola aurkitu zenuen lanpostu hau?

    Uztailetik irailera arte praktiketan ibili nintzen.

    Bukatu eta astebetera sei hilabeteko kontratua

    eskaini zidaten. Ordura arte unibertsitatearekin nuenkontratua eta hortik aurrera BBKrekin.

    2. Zer da zure lanpostuan gustukoen duzuna?

    Arazo batekin etortzen zaizun jendeari arazoa

    konpontzen laguntzea da gustatzen zait gehien.

    Adibidez andre bat etortzen zaizu esanez ezin duela

    zerbait egin eta presazkoa dela, eta lagundu egiten

    diozu. Normalean diru sarrerak, ordainketak,

    enpresetako nominak... egiten ditut. Orokorrean

    kutxazainetan egin ezin diren gauzak.

    3. Eta gutxien gustatzen zaizuna?Banketxera sartu eta lehenengo ikusten duzuna

    leihatilako langilea da. Ondorioz, kexa guztiak guri

    etortzen zaizkigu nahiz eta guk errurik ez izan.

    C Unai Rodrigo

    Adina: 24 urte

    Bizilekua: Galdakao

    Ikasketak: informatikako bi modulu

    Lantokia: Aplikazio informatikoen garapenerako enpresa bat.

    1. Nola aurkitu zenuen lanpostu hau? Kasualitatea izen zen neurri batean, lagun baten bidez hasinintzelako. Haren enpresan jendea behar zutela esan zidan, Curriculuma eman nion , handik

    astebetera, lanean ari nintzen.

    2. Zer da zure lanpostuan gustukoen duzuna? Guk aplikazio informatikoak egiten ditugu, eta nikprogramatu egiten dut. Onena da proiektu bakoitza desberdina dela. Antza daukate, baina beti

    gauza berriak dira eta orduan ez zara aspertzen.

    3. Eta gutxien gustatzen zaizuna? Gauzak beti konplikatzen dira eta zu zaude karguan. Gainera,normalean gauzak ez dira ateratzen zuk espero duzun bezala eta azkenean, orduak sartu behar

    dituzu epemugara iristeko. Beti ibiltzen zara denbora juxtuarekin eta edozer konplikatzen dela

    ere, beti berandu.

  • 8/14/2019 otsailfrogA2

    2/8

    0 Goizean azterketa egin eta arratsalderako lana lortu

    zuen

    A

    1

    .

    Haserre daudenen hitzak entzutea da okerrena

    2

    .

    Gauzak ezin amaitu ibiltzea da okerrena

    3

    .

    Arazoak dituen jendeari laguntzea gustatzen zaio

    4

    .

    Adineko jendeari esker hasi zen lanean

    5

    .

    Unibertsitatean lan egin eta zuzenean lanean hasi zen

    6

    .

    Ezintasunak ikustea gogorra da

    7

    .

    Beti gauza bera ez egitea gustatzen zaio

    8

    .

    Lanean hasi aurretik lanpostua ezagutzera joan zen.

    9

    .

    Langileak behar zituztelako hasi zen lanean

  • 8/14/2019 otsailfrogA2

    3/8

    A-2 Irakurritakoaren ulermena

    Ariketa honetan 5 testu labur dituzu (1-5) alde batetik, eta (AH) esaldiak bestetik. Zuk esaldiak eta

    testuak parekatu behar dituzu taulan. 0 zenbakia adibidea da eta bi esaldi sobera daude.

    Testuinguruak

    A. Eskola baten matrikulazio kanpaina.

    B. Hiri autobusaren aldeko

    kanpaina.

    C. Hiriko kaleren batean udalaren

    debeku oharra.

    D. Ikastetxe barruko debeku oharra.

    E. Museo barruko debeku oharra.

    F. Odola jasotzeko kanpaina.

    G. Ondo gidatzeko kanpaina.

    H. Ume-denda baten publizitatea.

    Testuak

    0. Gogoan hartu eraikin hau

    kerik gabeko gunea dela.

    1. Bizia eman. Izan emaile.

    2. Argazki edo bestelako

    irudirik ateratzea

    debekatuta dago.

    3. Eskerrik asko Hiri

    garraioa erabiltzeagatik.

    Ona da guztiontzat.

    4. Debekatuta dago

    salmenta ibiltaria

    ostegunetan izan ezik.

    5. Zure seme-alabentzako

    nahi duzun guztia. Zure

    eskura eta ikastetxe

    bakarrean.

  • 8/14/2019 otsailfrogA2

    4/8

    Testuingurua D

    Testua 0

  • 8/14/2019 otsailfrogA2

    5/8

    B-1 ENTZUNDAKOAREN ULERMENA

    Entzun ondoren aukera ezazu esaldi bana kuadro hauetatik,

    horiekin entzundakoa laburbiltzeko. Lehenengo koadroaadibidea da.

    1

    2

    3

    A- Atxaga Jaunak Euskadi Irratian hitz egin du.

    B- Atzo arte nobela bat irakurtzen egon zen.

    C- Gaur, filosofiari buruzko testu bat idazten ari da.

    D- Atxaga Jauna Donostian bizi da.

    4

    E- Atxaga Jaunak egun arruntetan nobelak idazten ditu.

    F- Gaur ere nobela bat idazten egon da.

    G- Bihar hitzaldi bat emango du Filosofia Fakultatean.

    H- Hitzaldi hori Donostiako Filosofia Fakultatean izango da.

    5

    I- Atxagak hitzaldi bat idatziko du datorren ostiralean.

    J- Atzo arte nobela idazten aritu zen.

    K- Jertseak eta bufandak egiten ditu.

    L- Bere psikologoaren aurrean hitz egin behar du.

    6

    M- Atxaga idatzi eta idatzi dabil egunero.

    N- Gaur, ordea, bufanda bat egin du.

    O- Datorren ostiralean hitzaldi bat egingo du psikologoen aurrean.

    P- Hitzaldia Psikologia Fakultatean izango da.

    1- B 2- 3- 4- 5- 6-

    A- Atxaga Jaunak bufandak egiten ditu egunero.

    B- Gaur hitzaldi bat idazten egon da.

    C- Izan ere, ostiralean jostunei buruz hitz egin behar du.

    D- Jostunen aurrean hitz egingo du Donostian

    E- Jaiki denetik orain arte jertseak idazten bezala egon da.

    F- Hiru ordu egon da idazten.

    G- Psikologoen batzarrean hitzaldi nagusia emango du.

    H- Hitzaldia psikologia fakultatean izango da.

  • 8/14/2019 otsailfrogA2

    6/8

    B-2 ENTZUNDAKOAREN ULERMENA

    "Aurrea hartu prostatari", Euskadi Irratia,.

    Prostatari buruzko informazioa entzungo duzu.

    30 segundo dituzu beheko esaldiak irakurtzeko. Entzun grabazioa. Erantzun-orrian markatu esaldi horiek egia ala gezurra diren, adibidean bezala. Berriro entzungo duzu. Konprobatu erantzunak ondo markatu dituzula.

    EGIA GEZURRA

    0 Emakumeak gehiagotan joaten dira ginekoloarengana gizonak

    urologoarengana baino.X

    1 Zure aitak minbizia eduki badu komeni da kontrolak egitea

    50 urteak baino lehenago.2 Zure aitak ez badu minbizirik eduki 45 urtetik aurrera komeni da azterketak

    egitea.

    3 50 urterekin ekografia bat eta odol analisi bat eginda nahikoa izaten da

    arazo pila bat deskartatzeko.

    4 Takto Rektal (sic) bat 5 minutuan egiten da normalean.

    5 Proba hauek garaiz egiten badira gerora arazo gutxiago egongo da

  • 8/14/2019 otsailfrogA2

    7/8

    C-1 IDATZIZKO ADIERAZPENA: E-POSTA IDAZTEA

    Saiatu letra garbia egiten Idazteko boligrafoa erabili

    IDATZI E-POSTA ZURE LAGUNARI.

    Zure e-postak gutxi gorabehera 40 hitz izan behar ditu.

    Idatzi e-mail bat zure lagun guztiei bihar zure urtebetetzea zure etxeab ospatzeko.

  • 8/14/2019 otsailfrogA2

    8/8

    C-2 IDATZIZKO ADIERAZPENA: GUTUNAK IDAZTEA

    Zure gutunak 110 hitz izan behar ditu gutxi gorabehera.

    Oporretan joan zara Mallorcara eta lagunari postala idatzi behar diozu inbidia pixka bat

    emateko.