ostirala tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a xi. urtea ... · b sindikatuek lana uzteko eskubidea...

8
BASAIZEA COVID-19 gaitzak kultur gertakari nagusiak ere jo ditu b Ez da izanen Nafarroaren Egunik aurten, ez Herri Urratsik maiatzaren 10ean b Sarako Biltzarrak uda hondarrerat gibelatu du liburu azoka b 4-5 Kultur bestarik gabeko udaberria Ekonomia Fabriketara igorri langileak arrangura dira beren osagarriarendako 3 Osagarrigintza Tokiko erizain, mediku eta farmazialariak ahal gutirekin ari dira COVID-19aren parean 2 Ostirala 2020ko martxoaren 27a XI. urtea 438. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected] IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Upload: others

Post on 22-Sep-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ostirala Tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a XI. urtea ... · b Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren

BASAIZEA

COVID-19 gaitzak kultur gertakari nagusiak ere jo ditu bEz da izanen Nafarroaren Egunik aurten, ez Herri Urratsik maiatzaren 10ean bSarako Biltzarrak uda hondarrerat gibelatu du liburu azoka b 4-5

Kultur bestarikgabeko udaberria

Ekonomia Fabriketara igorrilangileak arrangura dira

beren osagarriarendako

3Osagarrigintza Tokiko erizain,mediku eta farmazialariak ahal

gutirekin ari dira COVID-19aren parean

2Ostirala

2020ko martxoaren 27aXI. urtea438. zenbakia

[email protected]

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

Page 2: Ostirala Tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a XI. urtea ... · b Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren

Iñaki Etxeleku

Maskak eskas, garbitzeko pro-duktu hidroalkoholikoak berdin,eta COVID-19a denetz jakitekotestak xuhur baino xuhurrago.Eritasunari buru egiteko artatze

lanetan lehen lerroan diren medi-ku, erizain eta farmazialariek ahalbezala egiten dute.Donibane Garaziko farmazia

batean lan egiten du Oihana Al-galarrondok, eta guti horrekin aridirela baieztatu du: «Ez dugu

gehiago maskarik, ez eta garbi-tzeko produkturik. Purtta-purttajoaten dira maskak mediku, eri-zain eta farmazietako langileen-tzat; dena kontatua da».Gaitzak joak direnak ez daite-

zen etxetik atera erremedioenbila joateko, zerbitzu bat propo-satu dute bere farmazian: «Pro-posatzen dugu eramatea etxeeta-ra. Farmazia guziek ez dute pro-posatzen, legean ez baita sartu.Eri direnek ez badute nehor trata-menduen xerka jiteko dugu egi-ten; hola, jende hori ez da heldufarmaziarat».Baionako ospitalean erizain la-

netan ari da Kattalin —izena nahi-tara aldatua da—. Dituzten maskabatzuk zaharkituak direla dio,iraungitze data iraganik. Gehiagodena, ohartuak dira ospitalekomaska erresalbuan ebasketakgertatu direla. Baina COVID-19eritasuna duten jendeen errezibi-tzeko prest direla dio. Hamabostohetatik 21etaraino handitu duteerreanimazio saila, eta forma-kuntza berezia izan dute deneksanotasuna bermatzeko. Langiletaldean ere, usaian baino gehiagodira: «Langile aldetik gehiago ga-ra. Ontsalaz, egin behar genituenformakuntzak ezeztatuak izan di-ra, hor izateko, lan egiteko».Oldeari ihardukitzeko, iguri-

karaz daitezkeen ebakuntzak eregibelatu direla baieztatu du, lekugehiagoren ukaiteko: «Pusatuakdirenak by passbezalakoak dira:mehatzeko operazio bat edo hola,tripan eraztun gastrikoa ezartzeabezala. Edo hanka protesienak».Baitezpadakoak, berriz, atxikiakdira: «Operazioak beharrezkoakdirelarik egiten dituzte. Adibidez,metastasiak badirelarik buruanedo hola, ez dira ezeztatuak».

Beste erietxe batzuk apailatudituzte koronabirusa ez den erienerrezibitzeko ospitalearen ordez,hala nola Kanboko Toki Ederren.

Atharratzeko egoeraAgathe Beuscar Atharratzekomedikuak garbiki errana du ko-ronabirus susmo aise gehiago di-tuztela Basabürüan. Sintoma be-reko kasu gehiago ikusi eta segi-tzen baitituzte. «Badugu jendeandana bat sintoma digestiboakedo gripe sintomak dituztenaketa etxean konfinatuak direnak».Bizkitartean, administrazioakerabaki du ez zaiela koronabirustestik egingo. Testik ezean, etxe-an konfinaturik egoteko eskatudiete. Artamendu arruntarekin:«Parazetamola sukarraren kon-

tra —inondik ere ez antiinflama-toriorik—, eta ura edan hidrata-tzeko».Nahiz eta administrazioak ez

duen ikerketarik egin nahi, Basa-bürüko erizain eta medikuek ba-dituzte susmoak gaitzaren itu-rriari buruz. «Autocars Souletinskonpainiako autobus bat joan zenIpar Italiara duela hiru aste [Zube-roako hirugarren adineko bidaia-riekin]. Igandean, bazuen hama-bost egun sartua zela handik. Au-tobus horretan ibili jende batbaino gehiago gripeak jo ditu. Ge-novan, Pisan eta naski Erroman

gaindi ibiliak ziren. Gizon batekarnas arazoak izan ditu, baina gri-pea zuen. Beste bi kasu ikusi ditu-gu, gripeari negatibo atera dire-nak, baina koronabirus susmoakbaditugu autobus horrekin lotu-rik». Oso haserre dira sendagileak

kontu horrekin. Igandez sartuzen autobusa, eta, asteartearekin,jadanik agertu ziren lehen eriak.Arazoa da autobus konpainiak ezzuela seinalatu Ipar Italian ibilizela eta handik heldu zela. «Han-dik itzuli jendeak ez zituzten be-rrogeialdi sistematikoan ezarri:etxetik kanpo ibili ziren, kontak-tuan egon beste batzuekin». Atharratzeko koronabirus ka-

suen iturri gisa susmo hori baduteere, osasun profesionalek ez dute

baieztatu ahal izan, ARSEskualdeko OsasunAgentzia administrazionagusiak ez baitu ikerke-tarik egin nahi izan.«Autobuseko bidaiarieiez diete testik egin ere.Krisia hasiz geroztik,ARS galdua da, gaindi-tua. Nehor ez dute testa-tzen. Hil den Atharratze-

ko gizona artatu zuten erizain etamedikuei ez zieten testik egin. Bietxetako erizain eta lau suhiltzaileizan dira kontaktuan, eta bihi batiez diote egin testik; eta erran zaie:‘Ez zaiteztela lan geldialdian eza-rri: segi lanean maska bat jarrita’.Errealitatean, kudeaketa kata-klismikoa da. Ospitaleek ez dutegaitasunik aski jende testatze-ko». Zinez kasu larrienei egitenzaie testa. Ahal eskasa eta beran-tari lotzen du Atharratzeko medi-kuak: «Ahal eskasa eta antizipa-zio eskas handia bada Frantziamailan».

Osagarri sailekolangileak ahalbezala ari diraestatuak utziapurrarekinFrantziako Estatuaren kudeaketakontalariaren ondorioz, ahal gutirekin aridira COVID-19ari buru egiten erizain,mediku eta farmazialariak tokian-tokian

Farmazia bateko langileak, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 27aGaiak

Hamabost ohetatik 21etarapasatu dira Baionakoospitaleko erreanimazioanCovid-19dunak artatzeko

Maska, garbitzeko produktueta test eskasari buru egitendiote, ahal bezala, erizain etamedikuek errealitatean

Page 3: Ostirala Tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a XI. urtea ... · b Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 27a Gaiak

Joanes Etxebarria Maule

Joan den astean, Frantziako Go-bernuak aktibitate ekonomikoa-rekin segitzeko deia egin zuen, etahainbat langile fabrika handieta-ra lanera itzultzera deituak izandira egun hauetan. HazparnekoLauak lantegian, 600 langileeta-tik 150 joan ziren astelehenean.Beharginak kontsultatu zituztenasteburuan, «bere baitarik»nork itzuli nahi zuen jakiteko.Joan nahi ez zutenentzat, enpre-saren webgunean komunikatuagirian, bi hautu emanak ziren:oporraldi pagatua edo langabeziapartziala, «enplegatzaileak deli-beratzen duenaren arabera».CGT eta LAB sindikatuetako in-dustria arduradunek, berriz,«osasun arriskuagatik erretira-tzeko eskubidea» erabiltzeaaholkatu diete langileei.Dassault Aviation hegazkin-

gintza enpresaren Angeluko lan-tegian 970 pertsona ari dira. Joanden astean itxi bazuten ere, berrizirekitzea aipagai zuten asteazke-neko langile batzordean. «Paris-ko agintariek berriz irekitzea nahidute», Christophe Brise CGTkoordezkariaren erranetan. LABekoindustria arduradunak, HerenMuruagak, gehitu du: «Enpresahandiek boterea dute, eta eraba-kiak haiek hartzen dituzte». Ta-maina berdintsuko beste enpresahandi batzuek ere (Turbomeca,

Safran) irekitzeko bidea hartuadute jadanik.Enpresa ertainak itxiak dira

neurri handi batean, hilabete bu-kaera arte gutxienez: Zuberoakobi enplegatzaile handienek, Ar-tzainak eta Lopitz taldeetako en-presa desberdinek ateak itxi zi-tuzten joan den astean; Arbera-tzeko MFA, Mugerreko BMSCircuits eta Urruñako Signatureere geldituak dira. Baina, CGTkoordezkariaren arabera, aginta-riak presioa ezartzen ari dira be-rriz irekitzeko. Alta, sindikatue-tako ordezkarien ustez ezinezkoada lana berriz hastea segurtasunneurriak errespetatuz.Heren Muruagaren lantegian,

Hendaiako Sokoa altzari fabri-kan, katean ari dira, beste lantegianitzetan bezala: «Kartoia batekhunkitzen du, besteak gero. Ber-din plastiko edo oihalekin: ikusidugu 8 eta 72 ordu artean geldi-tzen dela birusa material desber-dinetan. Gure kasuan, hori ez zenkontuan hartua, bakarrik aipa-tzen zuten metro bateko distan-tzia mantentzearena». Martxoa-ren 17an erabaki zuten enpresaixtea; logistika arazoak ere bazi-ren —garraio arazoak, eta bezerobatzuek atzera egin dute—, etaMuruagak uste du «gehiago itxidutela arazo horiek zituztelakosegurtasun neurriengatik bai-no». Lauak enpresak bere langi-leei zuzendu agirian, lanpostu ba-

tzuetan metro bateko distantziaerrespetatzearen zailtasuna ereaipatzen du, eta, kasu horretan,«eskularruak erabili eta lau orduguztiz aldatzea» gomendatu die.

Lana uzteko eskubideaOsasun arriskuagatik lana uztekoeskubidea baliatzera dei egitendute sindikatu gehienek, lante-giak irekitzeko presioa gorakadoan heinean. Bokaleko ADA al-tzairutegian hamahiru langilekoronabirusaren susmopean iza-nik, beste langileek eskubide horibaliatu nahi lukete. Baina, Brisekjakin duenez, egoera bereziadute, «giza baliabideen zerbitzuaitxia delako, etxetik ari baitira.Ezin dute errekurtsorik ezarri; ezdakite zer egin». Eskubide horianitz aipatzen dute sindikatuek,baina lana uztearen ondorioak ezdira hain argi oraino. «Ondorio-ak izaten ahal dira epaitegietan,baita kanporaketak ere», Murua-garen ustez. Horregatik aholka-tzen dute eskaera horiek idatzizegitea eta segurtasun neurriakzertan betetzen ez diren zehaztea.Bi sindikatuetako ordezkariek

bat egiten dute neurri bikoitzen«zentzugabekeria» salatzeko or-duan: etxean konfinatuak izanbehar eta ehunka langileko en-presak irekitzea ez zaie bateraga-rri. «Italian ez bezala, prebentzio-an ari behar genuke, olatua gai-nean ukaitea itxoin gabe».

Lantegi handiak zabaltzen,ertainak presiopeanLauak enpresak ateak ireki ditu berriz; beste batzuk irekitzekotan dirab Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik

Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren lanean. ISABELLE MIQUELESTORENA

Oihana Teyseyre Koskarat

Baiona

Musikari gisa da eza-guna Aguxtin Alk-hat (Armendaritze,Nafarroa Beherea,

1982), baina lanbidez tindulariada azken 11 urteetan. Beste lanki-de batekin aritzen da etxez etxe.«Banaka ari gara, eta eman direnkontsigna sanitarioak errespeta-tuz. Ez gara bezeroengana gehiegihurbiltzen. Edozein gisaz, kanpo-an ari gara lanean, eta errazagoda». Debekurik iristen ez badaere, uste du ez duela luzaroan lanegin ahal izango. «Tindu saltzaileguztiek hetsi dute; guk ez duguerreserbekin lanik egi-ten. Dudan materialare-kin, aste batez edo bizirauten ahal dut». Bere enpresa ttipia

arriskuan ikusten duAlkhatek. «Neurri zorrotzagoakhartzen badira, enpresa bukatu-ko da, argi dut. Momentuz, biekbadugu bizitzeko doia, eta gurefamiliak artatzeko doia; baina,egoerak hilabete bat edo bi irau-ten badu, gelditu egingo da en-presa. Horrelako enpresa bat ba-dakigu gelditzen ahal dela. Nireenpresa txikiak ezingo du iraunlanik gabe, diru sarrerarik gabe.Nahiz eta gobernuak erran duenkarga sozialak kenduko dituela,ez dakit zer pentsa». Ez du, aitzitik, burumakur

agertu nahi. «Positibo begiratu

behar zaio horri: beste zerbait sor-tzen ahalko da horren gibeletik,edo beste bide bat hartzen ahalkodut. Ez nau horrek beldurtzen;holakoa da bizia». Koronabirusak zerbitzu publi-

koak azkartzeko ere balioko due-la espero du. «Hainbat urtez, go-bernuek alde batera utzi dituzteospitale publikoak eta medikun-tza, eta orain fresak pagatuko di-tugu. Jadanik badu zenbait hila-bete greban zirela ez dutelakobaldintza onik, eta orain behar-bada ohartuko dira beharrezkoakdirela zerbitzu publikoak. Gober-nua ere alerta gorrian da; badaki-te haien funtzioak galtzen ahal di-tuztela sistema horretan».

Alkhat ez da fio Frantziako Go-bernuak egindako promesekin.«Erran dute lansari minimo batsegurtatuko digutela; kalte-or-dainak ukanen ditugula... Ez daez dudala sinesten, baina kontuada egoerak zenbat iraunen duen,horrelako egoera batean gauzaederrak erraten baititu. Ez dutuste estatuaren diru iturria mu-gagabekoa denik». Geroak«arranguratzen» badu ere, espe-rantzak ere baditu: «Agian ondo-rioak aterako ditugu gure bizimo-duari buruz, eta sisteman gauzabatzuk aldatuko dira».

Debekurik ezean, tindulari lanetan segitzen duAgustin Alkhat armendariztarrak. Segitzen ahalbalu ere, bi asteko lanarentzat baizik ez dumaterialik, tindu saltzaileak itxiak direlako.

Enpresa ttipiengeroa, dilindan

«Dudan materialarekin, astebatez edo biz irauten ahal dut.Enpresak ezingo du iraun lanikgabe, diru sarrerarik gabe»

Page 4: Ostirala Tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a XI. urtea ... · b Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 27aGaiak

Iñaki Etxeleku

Na f a r r o a r e nEguna, EuskoEguna, SarakoBiltzarra etaudaber r ikobeste gertakari

anitz ez dira eginen usaian bezala,koronabirusaren izurriteak ezez-tatzera beharturik. Herri Urratsere ez da eginen, pentsatu bezala,maiatzaren 10ean.Nafarroaren Egunik ez aurten.

«Hara! Deliberoa hartu dugu!»,zioen, etsiturik, Maider Luro Ba-saizeako arduradunak astelehe-nean. Apirilaren 26an egitekoazen Baigorriko besta nagusia. Ho-rrekin, hilabeteko Kulturaldia ereosoki ezeztatu behar izan du Ba-saizea elkarteak. Sei ekitaldi bazituen presta-

tuak, Nafarroaren Egunaz gain:Zaldi urdina antzezlana eta Antifilm laburra, Ruper Ordorikarenkontzertua, Uztaritzeko txistula-riak eta, iaz bezala, Xare laborate-giko orkestrak zuzenean musika-tu Charles Chaplinen film batenproiekzioa -Gold Rush (Urrearensukarra)-; elkarte munduko inpli-

kazioaz, haien irauteko gaitasu-naz eztabaidatzeko mahai ingu-rua ere egitekoa zuen. «Nahi ge-nuke ikusi zendako mugimenduhoriek badiren. Zergatik elkarteberri batzuk sortzen diren eta bes-te batzuk itzaltzen edo desager-tzen. Adibidez, EHZ nola berrizabiatu den, beste pertsona batzue-kin. Guk ere Basaizean ikustendugu: bada belaunaldi bat sartzendena, eta gero bospasei urtez ez danehor sartzen... Gure inguruanmintzatuz, ikusi dugu anitz jendebazirela gaiaz interesatuak».Nafarroaren Eguna heldu den

urte arte igurikatu beharko bada,Ruper Ordorikaren kontzertuanahi lukete halere antolatu aurtenBasaizeakoek. Zailtasuna delarik,alabaina, egun egokiaren aurki-tzea, jakinez ezeztatuak izan di-ren gertakari anitzek nahiko du-tela beste egun bat atzeman. Lurok dio Nafarroaren Eguna

ez egiteak Basaizea ez duela arris-kuan ezarriko, aski aitzinetik har-tu baita deliberoa, gastu gehiegiengaiatu gabe: «Azken finean,Nafarroaren Eguna ez dugu anto-latzen Basaizeak sosa irabazteko.Helburua da eskaintza kulturala

egitea euskararen eta euskal kul-turaren inguruan».Apirileko lehen asteburuan ira-

gan beharra zen Eusko Eguna Ez-peletan. Nolaz ez, hori ere ezezta-tu dute Euskal Moneta elkarteko-ek. «Ez da izanen 2020an, eta ezdugu gibelatuko», jakinarazi duRegis Eneriz elkarteko langileak.«Heldu den edizioa 2021ean iza-nen da. Konplikatua zen atzema-tea beste data bat. Pentsatzen ge-nuen maiatzean zaila izanen zela;gero, bestak hasiko dira udan;ekitaldi anitz ezeztatuak izan dira,eta xerkatuko dute beste databat... Ez du balio denak lehian ba-gara ber egunaren gibeletik». Komunikazioko euskarriez

aparte, ez dute gehiagoko xahu-tzerik eguna ezeztatzearekin.Besteak beste Willis Drummond,Esne Beltza eta 2Zio taldeak ari-tzekoak ziren kontzertuan.«Atxiki nahi genuke ber progra-mazioa heldu den urterako, etaberriz egin Ezpeletan», salatu duEnerizek. Biarritz Culturek antolatu Bi

Harriz Lau Xori jaialdia ere ez dairagan, joan den astean. Horiekhorrela, denak telelanean, etxetikari dira Biarritz Culture elkartekolangileak. Bi Harriz Lau Xori jaial-diaz gain, publiko gaztearentzatfinkatuak zituzten beste bi ikus-kizun ezeztatu dituzte. Orotarat,22 ekitaldi egitekoak zituzten paz-koko bakantzak baino lehen. Hitzartuak ziren antzerki edo

dantza konpainiak ez dituzte ho-rrela utzi nahi ukan, halere, etaaterabide bat proposatu diete.Eloixa Ospital Biarritz Culturekokomunikazio arduraduna: «Edoikuskizuna beste data batera gibe-latu dugu, edo, gela arazo edo bes-te baldin bada, adostu dugu kon-painiarekin engaiatzen garela be-

ren ondoko sorkuntza programa-tzera». Bi Harriz Lau Xorin Kas-karotematekoa zuen Atx Teatro-arekin hala hitzartu dute, azaroanedo 2021ean etorriko direla. «Ge-ro ez dugunez urtero gauza beraeginen; adibidez, Lagunarte kon-painia errezibitu behar genuenhaurtzaindegietarako emanaldibatekin, eta ondoko sorkuntzaaurre-erosi diogu». Taula gaineko ikuskizun saile-

an konpainiak emanaldiaren on-dotik ordaintzen direnez, ez zutendirurik baitezpada xahuturikoraino. Bizkitartean, komunika-zio guziko gastuak galduak bezaladira. Argi eta soinu teknika zu-zendari bat badu Biarritz Cultu-rek, eta deliberatu dute pagatukozutela ekitaldirik ez bada ere.«Erabaki dugu ordainduko du-gula; bestela, deus gabe gelditukozen. Eta jaialdirako enplegatuakgenituen intermitenteak ere or-dainduko ditugu». Urteko egitarauak segitzen du,

bestalde, eta orain osoki sartuakdira iraileko Maitaldiaren antola-

ketan. Urte berezia da, gainera,30. urtebetetzea baitu Biarritzekodantza jaialdiak. «Buru-belarriari gara horren antolakuntzan.Lan anitz dugun garaia da, ko-munzki. Heldu den urteko egita-rauaren prestatzen hasiak garaere». Ekainaren 6ko Batsheva dantza

konpainia, momentukoz, man-tendu du. Ikuskizun jaialdiekin segituz,

Xiru jaialdiak ere deliberatu duaurtengoa ezeztatzea, ezinbestez.

Sara, Biltzarrik gabeLiburu mundua ere hunki du ko-ronabirusak. Urtero pazkoz egi-ten den liburu eta disko azoka, Sa-rako Biltzarra, ezeztatua izan bai-ta, halaber. Irailean antolatzea az-tertzen ari dira. Urte berezia beharzuen, lehen aldikoz, haur literatu-ra azoka berri bat sortzekoa bai-tzen Biltzarrari datxekiola, astebat lehenago: Ikusi Mikusi. AmaiaHennebutte sortzailea da harensustatzaileetarik bat, eta, lehenedizioa aurten ez bada egin ahal

Nafarroaren Eguna eta Herri Urrats ez dira eginen udaberrihonetan usaian bezala. Apirilean iragatekoak ziren ekitaldibatzuk ere ez: Eusko Eguna, Ikusi Mikusi I. haur literaturakoazoka eta Sarako Biltzarra. Gauza batzuk gibelatuko dira, bainaanitz egin gabe egonen aurten. Bertsoa ere plazarik gabe da.

Kultura erekonfinaturik

Iazko Nafarroaren Eguneko

dantza ikuskizuna Baigorriko

errebotean. GUILLAUME FAUVEAU

Page 5: Ostirala Tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a XI. urtea ... · b Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 27a Gaiak

izan, heldu den urteko izanen dela

esplikatu du: «Datorren urtean

antolatuko dugu, eta hirugarren

egun bat gehituko diogu. Eskolen

eguna bete-betea zen, mila haur

baino gehiago etortzekoak zi-

tzaizkigulako. Haur guzi horiek

etorri nahiko dute heldu den urte-

an, eta erran nahi luke beste esko-

lek ezingo luketela parte hartu;

beraz, hirugarren egun hori gehi-

tuko dugu». 2021eko martxoaren

25ean hasiko lukete Ikusi Mikusi

eskolen lehen egunarekin. Biha-

ramunean, bigarrena eta, pentsa-

tu bezala, familien eguna larun-

batarekin.

Iragan gabe jada arrakasta bil-

dua zuen eskolen partetiketa ha-

lako bat zaie antolatzaileei. Hen-

nebutte: «Pena handia da, bai. Se-

kulako harrera ona eta energia

sentitu dugu profesionalengan,

eskolekin, herriarekin eta partai-

deekin. Hutsune bat betetzen du-

gu, azkenean. Halako burbuila

bat piztu zen. Baina ez dugu hau-

turik, eta berriz lotuko gara». Hu-

tsunea, hain zuzen, euskaraz sor-

tzen den haur literaturari ikusga-

rritasun baten eskaintzeko. Ustea

zabaldua baita Ipar Euskal He-

rrian gabezia handia dela. «En-

tzuten da oraino Iparraldean, bai

familietan, bai irakasleen artean:

‘Ez da gauza handirik euskaraz’.

Gaur egun, ez da egia hori. Bage-

nuen sekulako beranta, baina ha-

rrapatu dugu berriz».

Sarako Biltzarra irailaren 6an

egin nahi lukete aurten, igandea-

rekin, eta profesionalen eguna

biharamunean, astelehenez.

Baieztatzekoa da oraino. Dena

den, heldu den urteko literatura

aste oso bat apailatuko dute.

Ez da azoka bakarra ezeztatu-

rik, Ziburuko Baltsanena eta Za-

rauzko Literaturia bertan behera

gelditu baitira. Baita Senpereko

Hatsaren poesia eguna ere. Argi-

taletxeek zituzten liburu saltzeko

paradak galdu dituzte, bidenabar,

eta haiei gehi Herri Urrats eta Na-

farroaren Eguna; haietan ere sal-

mahaiak bazituztelako. Maiatz

argitaletxeko Lucien Etxezaha-

rretak kezka horren berri jakina-

razi du mezu bidez: «Liburu sal-

toki eta dendak itxita dira, baita

Mediatekak ere. Dakizuenez

Maiatz elkartearen diru iturriak,

parte handiz, azoketan eta liburu

dendetan egin salketetarik da-

toz».

Hernandorenarik ezBertso munduan, bertso afariez

gain, gazteen Hernandorena sari-

keta ere ezeztatua da. Lurralde

orotako bertsolari gazteekin egi-

tekoa zen, apirilaren 4tik maiatza

arte. «Ezeztatua baino

gehiago, gibelatua da, se-

guru aski», dio Ortzi Ido-

atek, Bertsularien Lagu-

nak elkarteko sustape-

neko langileak. «Ez bai-

takigu nola izanen den

mugaren afera, konfina-

mendua luzatuko den...

Beharbada, proposatuko

dugu hemengo bertsola-

riekin egitea bi saio eta final bat.

Baina deus ez da behin betikoa».

Saiorik gabe, bisean biseko es-

kolarik gabe, trebatzeko parada

gutirekin dira bertsolariak: «Ez

da on, eta, gainera, ez du sartzerik

bertsolariak. Bestalde, baditugu

50 irakasle gelditurik. Ikastoletan

ez dira ari, eta diru aldetik kristo-

ren zuloa ezarriko du». Gehiago

dena, elkartea behartua izan da

Eskolarteko Txapelketaren ezez-

tatzea, baita apiril hondarreko

Gazteen Topaketak ere.

Nafarroaren Egunik gabe,Kulturaldiko antolatu RuperOrdorikaren kontzertuaberantago egin nahi lukete

Sarako Biltzarra irailaren 6ragibelatzea pentsatu dute; IkusiMikusi haur literaturaren lehenaldiak 2021a goaitatuko du

Page 6: Ostirala Tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a XI. urtea ... · b Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren

«Deliberatu dugu, momentuan, ez dugula lana arrahartzen;lehenik, ezartzen dugulangileen segurtasunaaitzinean»

Jean-Jacques Etxeberri ‘Llargo’Hargina eta etxegintzako federazioko kidea

48 urteko gizon etxegabe bat hil zenZiburun karrikan, asteartean

ZIBURU bEtxegabeei karrikan egoteagatik prozedurak ezarri zitzaiz-

kiela gezurtatu nahi izan zuen Baionako Herriko Etxeak joan den aste-

an. Aste honetan, Baiona eta Biarritzeko udalak etxerik gabekoen

aterpetzeko ireki zituzten egoitzei buruz prentsari komunikatzen ari

ziren artean, 48 urteko gizon etxegabe bat zendu zen Ziburun, karri-

kan, asteartean. Poliziak erran duenaren arabera, heriotza ez zen

COVID-19 gaitzari lotua.

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 27aIritzia

MARRAZKIRITZIA Mop

Ipar Euskal Herriko Hitzak

irakurleen eskutitzak plazara-

tzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan

behar, tarteak barne, eta Ipar

Euskal Herriko Hitzak mozte-

ko eskubidea du. Helbide ho-

netara bidali behar dira, izen-

abizenak eta herria adierazita:

Lisses kalea, 3-64100 Baiona.

Eskutitzak Internet bidez bidal-

tzeko: [email protected].

%

Page 7: Ostirala Tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a XI. urtea ... · b Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren
Page 8: Ostirala Tokiko erizain, 2020ko martxoaren 27a XI. urtea ... · b Sindikatuek lana uzteko eskubidea aipatzen dute, osasun lanjeragatik Lauak lantegian astelehenean berriz hasi ziren

Joanes Etxebarria

Etxetik ateratzen dira milaka per-tsona egun oroz, batzuk ezinbes-tekoak diren lanak egitera. Eta,horien artean, osasungintzakolangileak bezala, saltegi eta su-permerkatuetako langileak. Ho-rietariko bat elkarrizketatu duIpar Euskal Herriko Hitza-k, bai-na bere izena ez emateko baldin-tzarekin. Koronabirusaren arris-kuarekin lan egiten dutenez, sal-tegietako langileoi sari berezi batemanen zaiela aipatu du Fran-tziako Gobernuak; langileek ezdute oraino konfirmaziorik ukan.Nola da egun berezi hauetan la-

nera joan beharra, jende anitz

etxetik ari delarik?

Hasteko, ez da jende guztia etxe-tik lanean ari. Gauzak argiki erra-teko, gehienik enpresetako koa-droak dira etxetik ari; eskulangilexeheak beti lanean dira. Gerta-tzen den guztiarekin, beldurrezjoaten gara lanera, normala denbezala, jende anitz gurutzatzenbaitugu. Bestalde, badugu zerbi-tzu bat ematearen sentsazio hori,jendea elikadura xerka heldu bai-ta; supermerkatuan berehala be-har dutena atzematen dute. Ba-besten ez den jendeak beldurraematen digu, baina badakigu jen-dea laguntzen dugula. Lanegun arrunt batetik gauzak

anitz aldatu zaizkizue?

Bezeroekin harremana izateaeragozteko eta saltegia irekitzeanapalak garbiak izan daitezen, lanordutegia aldatua izan da. Nor-malki, apalak antolatzen dituenagoizeko bostetan hasten da lane-an, bederatzietarako dena prestizan dadin. Orain ezinezkoa da,lan sobera badelako bostetan has-tea ez zen nahikoa. Jendea ez da-din lauretan edo hiruretan hasi,lanegunak moldatuak izan dira;Gaueko zortzietan hasten denagauerdi edo goizeko oren bataarte ari da, adibidez. Gaueko ore-nak baldin badira, hala gisa paga-tuak dira; gure zuzendaritza zu-zen jokatzen ari da horrekin.

Beste aldaketa batzuk ere izandira: adibidez, ez dugu liburuaksaltzeko zuzenik, soilik multime-dia saila irekia da, etxetik lan egi-ten dutenentzat ezinbestekoa de-lakoan. Liburuetan ari zirenenparte bat drive zerbitzura pasatuda; langileak atxikitzeko halakomoldaketak egin dira.Zuen lana arriskutsua dela sen-

titzen duzue, ala bezeroek

arauak errespetatzen dituzte?

Bezeroetan denetarik da, bainaerrespetua da nagusi. Guri debe-katua zaigu, adibidez, bezeroekin

harremanak ditugularik maskaraapaltzea. Langileen gelan badababesteko behar den guztia; ba-genuen konfinamendua aitzinere. Baina, oro har, bezero gehie-nek errespetatzen dute metro ba-teko distantzia.Bestalde, zuen ofizioaren balioa

sekula ez bezala agerian emana

izan da.

Bai. Antolaketa desberdinak izandaitezke supermerkatu batetikbestera, baina gurean bakoitzak

saltegiaren parte baten ardura du.Nik beste sail bateko ardura postubat dut, adibidez, baina joan denastean janari saileko apaletankontserbak ezartzen aritu nin-tzen, sekulako beranta zutelako.Jende oldea erori zitzaigun gaine-ra janari bila, eta guk zerbitzuaziurtatu dugu.Esker oneko edo elkartasun kei-

nuak ukan dituzue?

Bada esker oneko jendea, bai.«Milesker» gehiago entzuten da

orain, lehen ez bezala. Jendeaohartzen da ateratzen diren egu-netan hor ez bagina ezin luketeladeus egin. Aipatu da diru sari berezi bat

emanen zaizuela. Zertan da?

Bai, baina [Emmanuel] Macronekez ditu eman sariaren modalitate-ak... Guk jadanik parte hartze etainteresamendu sari bat badugu-nez, ez dakit sari berri hori eregehituko digutenetz. Egia erran,sobera lan egiten dut; ez dut xehe-

tasunak bilatzeko denbora hartuoraindik.Baldintza berezi horietan, zuen

eskubideak defendatzen ahal

dituzue?

Ez dugu sindikaturik, baina, gurekasuan, arazo bat badelarik, gizabaliabideen zerbitzuko atea seku-la ez da itxia izan. Joan den astean erosketak egi-

tera joan zirenen oldea anitz ai-

patu da. Berdin segitzen du, edo

lasaitu da?

Lasaitu da. Pentsatzen dut jendeabeldurtu egin zela konfinamen-dua iragarri zenean. Ukan dugujendea filosofiaz hartzen zuena,

lasaiki, eta jendea kantitate harri-garriak hartzen zituena: hama-bost pasta pakete hartzen, adibi-dez. Oraindik ere, nire lankide ba-tek erosketak egin ditu, eta salte-gian ez zen arrautzarik. Irina ereanitz erosi da... Eskerrak ez direladenak halakoak!Supermerkatu ezagun batzuek

sare sozialetan komunikatzen

dute, besteak beste, elikagai

erreserbak nasaiki badirela. Ho-

ri hala da?

Bai. Hornidura eskasia bada pro-duktu batzuekin, baina gehiagolotua da bolumenarekin: komu-neko papera, adibidez, erreserbanbada, baina leku anitz hartzen du.Ezin dugu sobera ukan ere, eta,ikusirik jendeak zenbat erosiduen, eskasia izan da... Elikagaie-tan gauza batzuk eskas ziren, bai-na, pastetan adibidez, marka ba-tzuk eskas ziren baina bazirenbesteak. Jatekoa badeino ez dadramatikoa. Komuneko paperarena zergatik

gertatu den ulertu duzu?

Ez, batere! Kakan gaudelako?[Irriak] Ez dut ulertzen ez komu-neko paperarena, ez pastarena, ezirinarena. Kofinamendua hasi ze-larik, jende andana bat ikusi ge-nuen ezantza hartzen. Konfina-menduan zertarako beharrezkoazen, ezin bagara mugitu? Gauzasoziologiko batzuek gainditu egi-ten naute; ez ditut ulertzen. Erosketak egitera joaten direnei

zerbait erran nahi zenieke?

Oroz gainetik kasu egitea, distan-tziak errespeta ditzaten eta pa-zientzia ukan dezaten. Bada jendeizugarri oldarkorra... Egoera ho-nek hoberena eta txarrena azkar-tu du. Gauza biziki ederrak etagauza terribleak ikusten dira.

«Egoera honekhoberena eta txarrenaazkartu ditu»Lapurdiko kostaldeko supermerkatu handi batean lan egiten du, bainaez du nahi erran non; bere eskariz, izena aldatu diogu, zuzendaritzaribaimenik eskatu gabe libreki mintzatzeko parada ukan nahi baitzuen.

J.E.

«Ez dut ulertzen ezkomuneko paperarena,ez pastarena. [...] Gauzasoziologiko batzuekgainditu egiten naute»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2020ko martxoaren 27a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]