bigarren greba eguna, maiatzean, unibertsitatez kanpoko … · 2017. 5. 23. · bigarren greba...

8
Bigarren greba eguna, maiatzean, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan LAB, ELA eta Steilas sindikatuek grebara deitu dituzte hezkuntzako langileak. Martxoan izan ziren lehen greba egunak eta Jaurlaritzaren erantzun ezak ekarri ditu hil honetako lanuzteak. Tolosaldean 20 bat eskolatan izango du eragina // 2 Bigarrenez Uzturrera lasterketa, egun osoko festarekin Lau hitzaldiz osatuta dator gaur hasiko den Amezketako Mendi Astea Alberto Iñurrategik du gaurkoaren ardura; amaiera Paxaka Txapelketak emango du // 3 Egunean bertan izena emateko aukera zabalduko dute antolatzaileek // 7 ZIZURKIL ERDI AROAN MURGILDUTA Joxe Arregi plazak Erdi Aroko itxura hartu zuen larunbatean; lanbide azoka, haurrentzako jokoak, herri bazkaria tartean izan ziren eta baita garaian girotutako herri antzerkia ere // 5 JON MIRANDA Jon Irazu, Joseba Otaegi eta Jexux Mari Mujikak finalerako txartela lortu dute Uztailaren 2an Usurbilen jokatuko den Gipuzkoako bigarren mailako aizkolarien txapelketan eskualdeko hiru ordezkari izango dira txapela eskuratzeko lehian // 6 ASTEARTEA 2017/05/23 5. urtea, 688. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Upload: others

Post on 08-Feb-2021

23 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • Bigarren greba eguna,maiatzean, unibertsitatezkanpoko hezkuntza publikoanLAB, ELA eta Steilas sindikatuek grebara deitu dituzte hezkuntzako langileak.Martxoan izan ziren lehen greba egunak eta Jaurlaritzaren erantzun ezak ekarriditu hil honetako lanuzteak. Tolosaldean 20 bat eskolatan izango du eragina //2

    BigarrenezUzturreralasterketa, egunosoko festarekin

    Lau hitzaldizosatuta datorgaur hasiko denAmezketakoMendi Astea

    Alberto Iñurrategik dugaurkoaren ardura;amaiera PaxakaTxapelketak emango du //3

    Egunean bertan izenaemateko aukera zabaldukodute antolatzaileek //7

    ZIZURKILERDI AROAN MURGILDUTAJoxe Arregi plazak Erdi Aroko itxura hartu zuen larunbatean; lanbide azoka, haurrentzako jokoak, herribazkaria tartean izan ziren eta baita garaian girotutako herri antzerkia ere //5

    JON M

    IRAN

    DA

    Jon Irazu, JosebaOtaegi eta Jexux MariMujikak finalerakotxartela lortu duteUztailaren 2an Usurbilen jokatuko denGipuzkoako bigarren mailako aizkolarientxapelketan eskualdeko hiru ordezkari izangodira txapela eskuratzeko lehian //6

    ASTEARTEA2017/05/23 5. urtea, 688. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

  • 02 TOLOSALDEA EKONOMIA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko maiatzaren 23a

    Galdutakoak

    Txakurra.Xarpa izena du eta zuri-zuria da. Ez du urtebete eta ez dara-ma inongo lepoko edo zintzarririk.Arratoi txakur eta seterraren na-hasketa bat da. Ibiur urtegian (Balia-rrain) ikusi zuten azkenengoz. 94388 73 29 (Gorostartzu baserria, Maria Jesusengatik galdetu).

    IRAGARKI LABURRAK

    Alokagai

    Harategia.Gaur egun irekita dago-en, ondo doan eta bezero finkoak dituen harategi bat alokatzen da Berrobin. Interesatuek deitu telefo-no zenbaki honetara: 688 82 75 75.

    Gaur ere greba eguna,unibertsitatez kanpokohezkuntza publikoanLAB, ELA eta Steilas sindikatuek grebara deitu dituzte irakasleak eta baita heziketa bereziko langileak, sukaldariak,garbitzaileak eta Haurreskolak Patzuergoko langileak ere

    Erredakzioa

    Oraingoz gaur dute azken grebaeguna unibertsitateez kanpokohezkuntza publiko zein haur es-koletako langileek; hau da, ira-kasleek, heziketa bereziko langi-le, sukaldari eta garbitzaileek,eta baita Haurreskolak Patzuer-goko langileek ere. LAB, ELA etaSteilas sindikatuek deituta egindituzte grebak, eta bigarren ola-tu honetan, gaur dute azken egu-na. Izan ere, martxoan egin zi-tuzten lehen greba egunak, etaEusko Jaurlaritzak erantzunikeman ezean, maiatzean gehiagoegingo zituztela iragarri zuten.Horrela izan zen; Hezkuntza sai-lak ez zuen negoziatzeko inolakoborondaterik agertu, sindika-tuek salatu zutenez, eta maiatza-ren 16 eta 23rako deitu zituztengreba egunak. Tolosaldeanoihartzuna izango du lanuzteak,izan ere, 20 bat eskolatan izangodu eragina, gehienek ateak era-bat itxiko dituztelarik. Grebarekin batera, 12:00etan, el-karretaratzeak egingo dituzte hi-riburuetan, Donostian Boulevar-detik aterako dira. Eusko Jaurla-ritzak jarrera aldatu ezean,sindikatuek ikasturte berriare-kin grebekin jarraituko dutelaere aurreratu dute. Pasa den asteko greba eguna

    arrakastatsua izan zen sindika-tuek esan zutenez. Araba, Bizkaieta Gipuzkoan langileen %80kegin zuen bat grebarekin sindi-katuen datuen arabera. Jaurlari-

    tzak aldiz, %50ean kokatu zuengrebaren jarraipena. Esan beharda, grebarekin bat egin zutela ereESK eta CNT sindikatuek, etaCCOOk bere kabuz egin zueladeia, Bizkai, Gipuzkoa eta Araba-ko Hezkuntza Ordezkaritzen au-rrean elkarretaratzeak deituta.

    JAURLARITZARI ESKAKIZUNAEusko Jaurlaritzako Hezkuntzasailak «ez du benetako negozia-ziorik abiatzeko asmorik ager-tu», salatu du Steilas sindika-tuak. Horren aurrean sindika-tuek Jaurlaritzak azken urteetan

    «inposatutako» murrizketa etahezkuntza politika «errotik alda-tzea» eskatzen dute, «honek guz-tiak egungo hezkuntza publiko-an eta haur eskoletan sufritzenari garen egoerari buelta emanbehar diote». «Hezkuntza sailaklan baldintzak hobetzeko etagure hezkuntza sistemaren oina-rrizko zeregina bermatzeko fun-tsezkoak diren behar hauei eran-tzun ezean, datorren ikasturteanere greba eta mobilizazio dina-mikari jarraipena ematea bestebiderik ez digu utziko», gainera-tu du Steilasek.

    Pasa den asteartean ere, greba eguna izan zuten hezkuntza publikoan. I. G. L.

    «Prekarietateakhorrelakoondorioak ekartzen ditu»Leaburuko Lizarraenpresan lau zauritu egonziren ostegunean;horietako bat etxean dago jada

    Rebeka Calvo Leaburu

    ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNEeta HIRU sindikatuek Lizarragarbiketa enpresan gertatutakolan istripua salatzeko elkarreta-ratzea egin zuten Apatta-Erre-kan.Istripua ostegunean izan zen.

    Antza lehorgailu batek eztandaegin zuen eta sutea eragin. Bi gi-zonezko eta bi emakumezkozauritu ziren. Bi Donostiako os-pitalera eraman zituzten eta bes-te biak, Gurutzetakora, zauri la-

    rriagoekin. Lau zaurituetako batetxean dago jada. Enpresan lane-an ari dira normaltasunez.

    ELKARRETARATZEASindikatuek hurrengo eguneanegin zuten elkarretaratzea. ELAsindikatuko Izaro Mujika ordez-kariak elkarretaratzea prekarie-tatea salatzeko egin dutela esanzuen. «Azken finean, horrelakolan istripuak prekarietatearenondorio izaten dira. Lan segurta-suna ez da bermatzen eta zori-txarrez horrelako ondorioak iza-ten ditu prekarietateak». Sindi-katuek lan segurtasunekoneurriak bete daitezela eskatuzuten eta «ez daitezela diruare-kin xuhurkeriatan ibili», gaine-ratu zuen. Urtea hasi zenetik zenbat lan

    istripu izan diren jakitea oso zai-la dela ere esan zuen, «izan ere,enpresek istripuak ezkutatzendituzte, eta zaila da kopuru zeha-tza ematea, baina egia da joeragoranzkoa dela, hain justu pre-karietateak gora egin duelako».Lan Prebentziorako Legea%100ean ez dela betetzen ere sa-latu zuen ELAko ordezkariak.

    Prekarietatearen ondorioak salatu dituzte sindikatuek. R. CALVO

    ESKUALDEA, BOZKETEN EMAITZAK HERRIZ HERRI

    Abaltsizketa. Txalburu herri esko-lan (Lehen Hezkuntza) 6 irakaslee-tatik 6k egin dute bat grebarekin.Aduna.Adunako herri eskolan (LH)13 irakasleetatik 6k egin dute batgrebarekin eta heziketa berezikoakere bat egin du lanuztearekin.Albiztur.Albizturgo eskolan (LH) 8irakasleetatik 7k egin dute bat. Alegia.San Juan eskolako (LH) 30irakasleetatik 30ek egin dute bateta 4 sukaldeko langileetatik 2k. Alkiza.Herri eskolako (LH) 9 irakas-leetatik 9k egin dute bat eta baitaheziketa berezikoak ere. Altzo. Imaz Bertsolaria Herri Esko-lan (LH) ez dute grebarik egingo. Amezketa.Zumadi eskolako (LH) 19irakasleetatik 16k egin dute bat. Asteasu.Pello Errota Herri Ikaste-txean (LH) 29 irakasleetatik 22kegin dute bat grebarekin eta baitaheziketa berezikoak ere.Berastegi. J. A. Muñagorri eskolan

    (LH) 23 irakasleetatik 16k egin dutebat grebarekin.Ikaztegieta.Herri eskolan (LH) 9 ira-kasleetaitk 9k egin dute bat. Lizartza.Juan XXIII Herri Eskolan(LH) 13 irakasleetatik 13ek egin dutebat deialdiarekin. Zizurkil.San Millan eskola txikiko(LH) 6 irakasleetatik 6k egin dutebat, eta beheko Pedro Mari Otañoikastetxean (LH) 22 irakasleetatik18k egin dute bat eta baita heziketaberezikoak ere.

    OHARRA: Alegiako Aralar institu-tuan (Bigarren Hezkuntza), BerrobiSan Andres eskolan (LH), Bidania-Goiazko Txinkorta eskolan (LH), To-losako Samaniego ikastetxean (LH),Orixe institutuan (BH) eta LanbideHeziketan, Villabonako Flemingikastetxean (LH) eta Erniobea insi-tutuan (BH), gaur jakingo dute zei-nek egin duen bat grebarekin.

  • Ludoteka etaUda Kanpaina2017 ekimenakantolatu dituudalak

    Erredakzioa Alegia

    Alegiako Udaleko Kultura sailakprest du haur eta gaztetxoentza-ko udako jardueren eskaintza.Nagusiki uztailean garatuko di-ren ekintza horiek bi multzo na-gusitan daude banatuta. Aldebatetik ludoteka zerbitzua es-kaintzen da eta bestetik UdaKanpaina 2017 izenburupean ki-rol ezberdinak egiteko aukeraizango da. Ludoteka bi txanda-tan eskainiko da. Lehenengoauztailaren 3tik 13ra izango da etabigarrena 17tik 28ra. 2005 eta2013 urte bitartean jaiotako hau-rrei zuzenduta izango da.Bestalde, Uda Kanpaina 2017

    ekimenak zirku tailerra, multiki-rola eta piraguismoa hartzenditu. Bi ekimenentzako izenaematea maiatzaren 26ra arteegongo da zabalik kultur etxean. Alegiako Udalak ludoteka zer-

    bitzurako begiraleak kontratatu-ko ditu eta interesa dutenekmaiatzaren 31ra, asteazkena, bi-tartean izango dute curriculu-mak aurkezteko epea. Alegiakokultur etxean aurkeztu behar da.Informazio gehiagorako 943 6546 98 zenbakira deitu edo [email protected] idatzi.

    Mendia, abentura etabidaia, uztartuta Hainbat gai jorratukodira lau hitzaldizosatuta dagoenAmezketako Mendi Astea

    Imanol Garcia LandaAmezketa

    Aurtengo Amezketako MendiAsteari gaur emango diote hasie-ra eta lau hitzaldi-solasaldiz osa-tuta egongo da. BuruntzunzinMendi Elkarteak antolatu du eki-mena, eta hainbat gai jorratunahi izan dituzte bertan, mendi-zaletasuna, abentura eta bidaiauztartuz.

    Oroimena lantzekotailerra antolatu duteIKAZTEGIETA // Udalak oroimenalantzeko tailerra antolatu du 60urtetik gorakoentzat. Irailetikabendura arte izango da, eta as-tean bi saio izango dira,16:00etatik 18:00etara. Ikastaroadoan izango da, eta interesaduenak udaletxera deitu behardu ekainaren 15a baino lehen.

    EGITARAUAMaiatzak 23, gaur

    20:00.Porrotaren alde, Alberto Iñu-rrategirekin, kultur etxean.

    Maiatzak 24, bihar

    20:00.Emakume alpinista baten bi-zipenak, Gentzane Golzarrirekin,kultur etxean.

    Maiatzak 26, ostirala

    20:00.Tolosatik Tokiora bizikletaz,

    Lander Egiaren eskutik, kultur etxean.

    Ekainak 7, asteazkena

    20:00.Biziminez, Josu Iztuetarekin,kultur etxean.

    II. Eskuzko Paxaka Txapelketa

    Maiatzak 27, larunbata11:30.Ugarteko frontoian, II. EskuzkoPaxaka Txapelketaren finalak.

    GIZARTEA ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko maiatzaren 23a

    «Gizarteratzen laguntzen zaituenekintza bat da mendizaletasuna»GENTZANE GOLZARRIMENDIZALEA

    I. Garcia Landa

    Gentzane Golzarrik Emakumealpinista baten bizipenakhitzal-dia emango du bihar, kulturetxean, 20:00etan, AmezketakoMendi Astearean barruan.Zer azalduko duzu zure hi-tzaldian?Hasteko esan behar dut 62 urteditudala eta 20 urtetik hasi nin-tzela eskalatzen. Kontatuko du-dana da 42 urteko bizipenak gu-txi gorabehera ordubetean la-burbilduta. Nola hasi nintzeneskalada munduan eta horreknora eraman nauen: jendea eza-gutzera, lekuak bisitatzera, etagaur egun egiten dudan aktibita-tera. Eta baita ere nola ikustendudan mendizaletasunarenmundua. Urte horietan guztietan men-dizaletasuna ikusteko moduaaldatuko zitzaizun.42 urtetan dena aldatzen da,zure bizitza aldatzen da, egune-rokoa esan nahi dut, eta hor ba-dago bilakaera pertsonal bat etagauzak ez dira berdin ikusten.Gizartea ere aldatzen joan da; zo-rionez mugitu egin da, mugitzenez den gizartea gizarte hila izan-go bailitzateke. Zertan aldatu da?Adibide bat jarriko dut: orain

    dela 42 urte mendira joateko mo-dua ezberdina zen, hasteko ga-rraioarengatik. Orduan ez ge-nuen autorik, eta trenez mugi-tzen ginen. Bilbotik Atxarterajoaten ginen, eskalatzera, eta ba-goi oso bat betetzen genuen ber-tara joaten ginenak. Apurka au-toak azaldu ziren, eta gaur egundenok dugu autoa, eta bestemodu batera mugitzen gara; ezgara bost auto batean barruan jo-aten lehen bezala. Aldatu egitenda mendi mundua ikusteko mo-dua: orain ez da agian hain ko-lektiboa. Ez da hobea ez txarra-goa, ezberdina da. Beste aldake-ta handia telefonoarena izan da.Gaur egun telefonoa eraman de-zakezu edozein lekutara, mendi-ra ere bai, eta orain 42 urte ez ge-

    nituen mugikorrik, noski. Beraz,beste modu batera mugitzen gi-nen bai harreman pertsonaletaneta bai mendiarekiko harrema-netan. Zer nabarmenduko zenukeorain arte egin duzun ibilbide-az?Nire ustez nabarmenena damendizaletasuna gizarteko par-te bat dela, eta aisialdia izan daniretzat batez ere eta gaur egunere horrela da. Nolabait gizarte-ratzen laguntzen zaituen ekintzabat dela uste dut mendizaletasu-na, eta horrek suposatzen du la-gun talde bat izatea, elkarrekinbizitzea, sentimenduak parteka-tzea, eta hori da batez ere nabar-menduko nukeena.Nola ikusten duzu emakume-

    Gaurkoan Alberto Iñurrategimendizalea izango da eta Porro-taren alde ikus-entzunezkoa es-kainiko du. Mendi garaietan es-karmentu handikoa da Iñurrate-

    gi eta beti izan ohi da interesga-rria mendizaletasunari buruzesatekoa duena. Gentzane Golzarrirekin sola-

    saldia izango da biharko antola-

    tuta dagoen emanaldia. Egun 62urte ditu Golzarrik eta 20 urte zi-tuela hasi zen eskalada mun-duan murgiltzen. Bere bizipe-nak azalduko ditu argazkiekinlagunduta. Aste honetako hitzaldiak bu-

    katzeko, ostiralean Lander Egiatolosarrak herritik Tokiora egin-dako bizikleta bidezko bidaiakontatuko du. Bizipen ugarikokontakizuna izango da solasaldihau ere. Azkeneko hitzaldia ekainean

    izango da, eta Josu Iztuetaren bi-dez iritsiko da. Biziminez izene-ko dokumentala erakutsiko du.Antton Arza eta Josu Iztuetabera dira ikus-entzunezkoarenprotagonistak. Bestalde, Mendi Astearekin

    bat eginez eta iaz irekitako bide-ari jarraituz, larunbatean II. Es-kuzko Paxaka Txapelketaren fi-nalak jokatuko dira Ugartekofrontoian.

    en parte hartzea mendizaleta-sunean?Berriro atzera itzultzen naiz, etaesan beharko genuke mendiza-letasuna gizartean dagoen zer-bait dela, eta gizarteak dituen be-rezitasunak mendizaletasuna-ren munduan nolabait islatuegiten direla. Beraz, emakumea-ren egoera mendiko ekintzen in-guruan gizarteko beste edozeinekintzen antzekoa da. Gehitunahi dut Euskal Herrian izan di-tugula eta ditugula gaur egunerreferenteak diren emakumeaknazioartean. Aipatu beharko ni-tuzke Edurne Pasaban eta Josu-ne Bereziartu. Oso emakumeesanguratsuak dira, eta emaku-me bezala eta euskal herritar be-zala asko apreziatzen dut bereekarpena. Gaur bertan irakurridut Muriel Ruiz de Larramendikirabazi duela Espainiako Txapel-keta eskaladan. Emakumeek ba-dugu lekua euskal mendizaleenartean, nahiz eta agian handia-goa izan beharko lukeen, etaagian gehiago apreziatu beharkogenukeen. Ez bakarrik puntakoemakumeak, besteok ere badau-kagu hor lekua, eta ni pertsonal-ki eroso sentitzen naiz mendiza-leen munduan. Aurreiritzirik jaso duzu ema-kumea izateagatik?Denok funtzionatzen dugu au-rreiritziekin gizartean. Egin di-dazun galdera hau ere aurreiritzibati lotuta dago. Aurreiritzi bai-korrak eta ezkorrak daudela iru-ditzen zait. Aurreiritzi ezkorreiaurre egin behar diogula ustedut.

    ATARIA

    Azoka Egunaantolatzeko deialdia IKAZTEGIETA // Bi urtez behin an-tolatzen dute herrian AzokaEguna, eta aurtengoari tokatzenzaio. Udazkenean izan arren,prestaketa lanekin hasteko or-dua dela jakinarazi dute udale-tik. Beraz, herritar guztiei deiegiten zaie Azoka Eguna antola-tzeko lehen bileran parte hartze-ra. Bilera ostiralean izango da,18:30ean, udaletxean.

  • Eta liliek Tolosa ere ametsBerdura plazara itzuli zen larunbatean hainbat urte eta gero, Lore etaLandare azoka; lili, lore, hosto eta barazkien gorazarrerako eguna

    Itzea Urkizu Tolosa

    Berdura plazan larunbatero pos-tua jartzen duten ekoizleei keinubat egin, eta Lore eta Landareazoka berezia bere sorbururaitzultzeko asmoz, Tolosako Uda-lak Alde Zaharraren bihotza lo-rez josi zuen larunbatean. Betikomintegiekin batera, hitzordura-ko bertaratu zirenekin plazaudaberriz bor-bor izan zen.Giro hori are gehiago loratze-

    ko, gainera, beren aletxoa jarrizuten Kale Nagusiko edo Arteka-leko merkatariek: kartulinazko

    lore erraldoiz apaindu zituztendenda atariak, kalea azokarenadar bilakatuz. Goiz erdian, gai-nera, lorategi efimeroa inaugura-tu zuten, Gernikako Arbolaren lo-rategietan. Olatz Peon Tolosakoalkatea, Nerea Letamendia azokaeta turismo zinegotzia eta IñigoAzpiazu lorategi diseinatzaileaizan ziren ekitaldian, eta alboanizan zituzten Tolosako buruhan-diak. Urrira bitarte lorategi efime-roaz eta haren kolore aldaketezgozatzeko aukera izango dute he-rritarrek. Eta, ez landareez baka-rrik: kulturari eta ingurumenari

    Urrira bitarte zer ikusia izango da lorategi efirmeroan. ITZEA URKIZU

    04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko maiatzaren 23a

    MUSKERRAREN EGUNAAtxagaren Obakakoakeleberria oinarri, Muskerraren egunaospatu zen igandean Asteasun. Apustua ere egin zuten plazakoiturriaren bueltan, Mattin Sarasola eta Aitor Irazu irabazle. I.S.

    GAZTEAK PROTAGONISTAOnddo gazte asanbladak 20. urteurrena ospatzeko ekitaldiaklarunbatean abiatu zituen, maiatzean ekimen gehiago izangodira. Alegian bestalde Gazteak Kalean eguna ospatu zutenbost gaztek espetxera joateko duten arriskua salatzeko. J. M. / I.U.

    loturiko esaldi eta aipuekin osatudu, Azpiazuk, obra.Udaberritik udarako zubia ko-

    lorez janzteko zitan, zuria auke-ratu du udalak, larunbat biribilaosatuz: moda desfilea izan zeniluntzean, Berdura plazan ber-tan, Larunbata Zuriaren eskutik.Lili bat hartu, hostoz hosto eran-tzi eta amets egiteko eguna izanzen larunbata, Tolosan.

    ARAGAZKI GALERIA

    Eguneko argazkiak hemen:www.ataria.eus/tolosa

  • GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko maiatzaren 23a

    BUELTAKA SAHARAREN ALDEMendebaldeko Sahararen aldeko elkartasun gune bilakatuzen igandean Berazubi estadioa. Buelta bat, euro bat lelope-an, pistan korrika 105 buelta emateko konpromisoa hartu zu-ten hainbat herritarrek. Elkartasuna eta festa uztartu ziren. I.S.

    IKASTOLAK BERE EGUNAIrurako ikastolaren eguna arrakastatsua suertatu zen larun-batean. Goizean goizetik ekimenak gauzatu zituzten, eta bes-teak beste, mendimetroa, kalejira, bertso emanaldia, jolas ko-operatiboak eta bazkaria izan ziren. ATARIA

    Orain gertuago dagoErdi Aroa ZizurkilenAtxulondoko burdinolaren erreplika plazan zela, antzerkia,lanbideen azoka, umeentzako joko eta jolasak, herribazkaria eta bote luze erakustaldia egin ziren larunbatean

    Jon Miranda Zizurkil

    Erronka jo zuten zizurkildarrekaurtengo Maiatza Saltsanerako:Erdi Aroko itxura eman nahi zio-ten Joxe Arregi plazari. Ez zutenzeregin erraza, erabat gune urba-noa baita Elbarrena auzoko pla-za. Hala ere, larunbatean lortuzuten ingurunea egokitzea etaErdi Aroan girotuta ospatu zutenegun osoko festa.

    Herritarrak herritarrentzategindako jai bat izatea zuten hel-buru eta goizean goizetik plaza-ren bueltan garai bateko lanbide-ak erakusteko postuak jarri zituz-ten. Azoka deitu zioten etabertan izan ziren, besteak beste,okinak, eskribauak, harginakedota zurginak beren lanak jen-daurrean erakusten.Bien bitarte-an, haurrentzako Erdi Arokojoko eta jolasak izan ziren JoxeArregi plazaren inguruetan.

    HERRI ANTZERKIA GIDARIEgiazko gertakari batean oinarri-tutako eta Erdi Aroan girotutakoherri antzerkiak gidatu zituen bi-sitariak batetik bestera. Okendo-tarren seme eta Donemiliagakoalabaren arteko ezkontza-hitzar-mena antzeztu zuten zizurkilda-rrek eta azkenean herritarrek au-rre hartu zieten jauntxoei, Atxu-londoko burdinola olagizon etaemakumeen esku utziz.

    Giro onean elkartu ziren guz-tiak elkarrekin bazkaritarako etaarratsaldean erromeria eta boteluze erakustaldiak izan ziren. Herri antzerkiaren une bat goran eta parte hartzaile guztiak behean. JON MIRANDA

  • 06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2017ko maiatzaren 23a@TOLOSALDEAKIROL

    Irazu, Otaegi eta Mujikapasa dira finaleraGipuzkoako bigarren mailako aizkolarien txapelketarenfinala uztailaren 2an jokatuko da, Usurbilen, 11:30ean

    Asier Imaz

    Asentzioko Feria ospatu zenigandean Aian. Egitarauaren ba-rruan, azoka eta erromeriarentartean, Gipuzkoako 2. mailakoaizkolari txapelketaren kanpora-keta jokatu zen. Hamaika aizko-lari aritu ziren finalerako seitxartelen lehian. Horietatik bostTolosaldekoak ziren, eta hiruklortu zuten aurrera egitea: JonIrazuk, Joseba Otaegik eta Je-xuxmari Mujikak. Finala uztaila-ren 2an jokatuko da, 11:30ean,Usurbilen. Hor irabazle geratzendenak, txapela irabazteaz gain,hurrengo urtean Gipuzkoako le-

    hen mailako txapelketa jokatukodu. Aizkolari bakoitzak lau enbor

    ebaki behar zituen igandean. 54ontzako bi eta 60 ontzako bestebi. Lanak egiten azkarrena Xa-bier Zaldua izan zen, 9.54,41-ekodenborarekin. Bigarrena Jon Ira-zu zizurkildarra izan zen, bostsegundora, eta 10 minututik jai-tsiz. Hirugarrena, Joseba Otaegi,10.12,89-an geratuz erlojua. Zi-zurkildarraren anaia, Unai Otae-gi, lehian izan zen, baina ez zuensei onenen artean sailkatzeriklortu. Lanak amaitzen laugarre-na Luis Mari Txapartegi izanzen, 10.20, 21-eko denborarekin.

    Bosgarrena, Jexuxmari Mujikaibartarra, Txapartegiren denbo-ra berean, baina 14 ehunenekogehiagorekin. Seigarrena, eta fi-nalerako sailkatzen azkena, Ene-ko Otaño izan zen, 10,21-ekodenborarekin. Azken hiru aizko-lariak, beraz, segundo bakarra-ren barruan ibili ziren. Unai Otaegirekin batera, fina-

    letik kanpo geratu zen eskualde-ko beste ordezkaria Jokin Alkiza-lete asteasuarra izan zen. Aianegon ziren eta aurrera egin ez du-ten beste aizkolariak ondoren-goa dira: Julen Aranberri Elo-rriaga II.a, Aratz Mugerza eta Ai-tor Urteaga.

    Ezker eskuin sei finalistak: Irazu, Mujika, Zaldua, Paulo antolatzailea, Otaegi, Otaño eta Txapartegi. ATARIA

    LARRAULGO INFERNUAN GORALarraulgo kirol astearen barruan, larunbatean, Larraulgo Infernua kronoigoera herrikoiaegin zuten; Asteasutik Larraulera, oinezkoen bidetik. Joxemi Mujikak egin zuen denborarikonena 3 minutu eta 27 segundorekin. Andoni Urbieta, Aritz Mujika, Anjel Serrano, Jon Urka-regi, Xuban Irazu eta Ibai Urbieta izan ziren gainerako parte hartzaileak. JON MIRANDA

    142 mendizaleAraxeskoarroan barrenaEuskal Herriko iraupen luzekoibilbideen zirkuituan sartuta dago bi urtez behin egiten den martxa

    Erredakzioa

    XIII. Araxesko itzulia igandeanburutu zen. Bi urtez behin egitenden mendi martxan 142 partehartzailek hartu zuten irteera.Eguna esnatzearekin bateraabiatu ziren Amaroztik,07:00etan, eta 42 kilometrokoibilbideari aurre egin zioten. Az-ken hiru ekitaldietan bezala,Euskal Herriko iraupen luzekoibilbideen zirkuituan sartutadago martxa. Antolatzaileen esa-netan, zirkuituaren helburu na-

    gusia Araxes ibaiaren arroarenaberastasun natural, paisajistikoeta kulturala ezagutaraztea da.Horretarako ondorengo itzuliaegin zuten igandean: Amaroz,Ollaun, Otsabio, Azkarate, Ata-llo, Santa Barbara, Uli, Gaztelu,Leaburu eta Amaroz.

    Eguraldia lagun izan zuten mendizaleek igandean. IRATI SAIZAR

    ARGAZKI GALERIA

    XIII. Araxesko itzuliari buruzko ar-gazki guztiak TOLOSALDEKO ATARIArenwebgunean daude ikusgai: www.ataria.eus/kirolak

  • Larramenditik Uzturrera,oinez edo korrikaIzen emateko aukera egunean bertan zabalduko dute,lasterketa baino ordubete lehenago, irteera puntuan

    Itzea Urkizu Tolosa

    Larramendi auzo elkarteak biga-rrenez antolatu du, Uzturreralasterketa. Ekainaren 10eanizango da, eta egun osoko jaiaprestatu dute, kirol hitzorduarenaitzakian. 10:00etan ekingo diote eguna-

    ri, Uzturrera mendi martxare-kin. Tontorrera lasai igo nahi du-tenen unea izango da, eta laster-ketako parte hartzaileeianimoak emateko aukera izangodute, gainera. Ordu berean, las-terketarako izen-ematea zabal-duko dute Larramendiko plazanbertan. 5 euro ordaindu beharkodu parte hartzaile bakoitzak, etazozketarako zenbaki bat, pintxo-potea eta opari bana izango dute.Iazko estreinaldia izan zuten,

    eta 50 pertsona inguruk parte

    hartu zuten, Unai Ugartemendiaantolatzaileak azaldu duenez:«Gustura gaude, lehen aldia iza-teko oso ondo atera baitzen. Gai-nera, auzo lasterketa bat da etaezin dugu beste hainbat proba-ren parean jarri. Ea aurten erejendea animatzen den». Probari dagokionez, Ugarte-

    mendiak «lasterketa gogorra»

    dela azpimarratu du: «Auzotikabiatu eta gurutzea ukitu bitarte,4,5 kilometroko bidea dago, mal-dan gora; 500 metroko desnibeladu, eta oso gogorra da». Informazio gehiago eskuratu

    nahi duenak, [email protected] helbidea es-kuragarri izango du.

    ATERPE BERRITUALasterketaren egun berean, La-rramendi auzo elkartearen egoi-tza berritua inauguratuko dutebizilagunek. Miguel Salasekazaldu duenez, «udalak konpro-misoa hartu du, eta Arkauteetxeko beheko solairua margotueta txukuntzen lagundu digu».Auzotarrak «pozik» daude alda-ketarekin, eta bazkari-legeaegingo dute, beraz, datorrenekainaren 10ean, ospatzeko.

    Larramendi auzo elkarteko kideek iragan larunbatean aurkeztu zuten ekainaren 10eko ekimena. ITZEA URKIZU

    KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2017ko maiatzaren 23a @TOLOSALDEAKIROL

    Lau t’erdiko SanFermin Txapelketan,eskualdeko hiruPILOTA// Larunbat honetan ha-siko da Lau t’erdiko San FerminTxapelketa, Iruñeko Labrit pilo-talekuan, 17:00etan. Final ha-maseirenetako partida izangoda, Artola eta Lasoren artekoa.Irabazleak Bengoetxea VI.arenaurka jokatuko du ondoren. Fi-nal zortzirenetan Jakak Irriba-rria izango du aurkari, eta parti-da horretako irabazleak AltunaIII.aren aurka jokatuko du finallaurdenetan.

    Iturriza Elkarteko IX.Mus Txapelketanizena emateko aukeraTOLOSA// Iturriza ElkartearenIX. San Joan Mus Txapelketaekainaren 16an, 10:00etan hasi-ko da. Mus txapelketa azkarraizango da, eta zozketa hilaren14an egingo dute antolatzaileek,10:00etan. Lau eta zortzi errege-tara jokatuko da txapelketa, ju-bilatuen elkartean bertan. Partehartu nahi duenak izena emate-ko aukera ekainaren 13ra bitarteizango du, elkarteko bulegoan,astez, 10:00etatik 12:00etara.

    Altzok bakarrik dualdeko markagailuajoanekoen ondorenPILOTA// Gipuzkoako Herriarte-ko Txapelketaren final zortzire-netako joaneko partidak jokatuziren asteburuan. Tolosaldekobost herrik hartu zuten partebertan; bik elkarren aurka jokatuzuten. Hauek izan ziren emai-tzak: Aduna-Oiartzun 0-3 (12-22,16-22 eta 8-22); Asteasu-Azkoitia1-2 (3-22, 14-22 eta 22-20); Azpei-tia-Tolosa 3-0 (22-5, 22-5 eta 22-17) eta Altzo-Zizurkil 2-1 (22-17,22-18 eta 4-22).

    Erik Jakak 2020.urtera arte Aspe-rekinjarraituko duLIZARTZA// Eibarko enpresak etalizartzako pilotariak lan hitzar-men berria sinatu dute. 2020.urtera arteko iraupena izangodu akordioak, eta ondorioz, Ja-kak profesionaletan gutxienezbeste hiru urte jarraituko ditu.Aurrelari lizartzarrak 2013an de-butatu zuen profesionaletan, etaegun, 23 urte ditu. Promoziomailan hiru txapela irabazi ditu,bi binaka eta bat buruz buru laut’erdian.

    Mikel Diestrok ez duLauburu Ibarraentrenatzen jarraitukoIBARRA// Lauburu KE Ibarra Bi-garren B Mailako taldearen en-trenatzaileak, Mikel Diestrok, ezdu denboraldi berrian jarraitu-ko. Bi aldeek adostutako eraba-kia izan dela esan dute Lauburu-tik. Areto futbol elkarteak eske-rrak eman nahi izan dizkioDiestrori, bi urte hauetan egin-dako lanagatik. Entrenatzaileakere esker oneko hitzak izan dituelkarte, jokalari eta jarraitzaile-entzat. Mikel Diestro. A. IMAZ

    EGITARAUA

    Ekainak 10, larunbata10:00. Uzturrera mendi martxa, etalasterketarako izen-ematea.11:00. Uzturrera lasterketa. 12:00.Sari banaketa.12:00-14:00. Auzo elkarteko lokalberrituaren inaugurazioa. Parrillada,haur jolasak eta musika izango dira.13:00.Zozketa: arkume bat eta afaribat bi pertsonarentzat.

  • Errealdoi txikiak etxean

    Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsak larunbat eguerdianaurkeztu zituen erraldoien lehen bi panpinak; Plaza Zaharrean jarri zuten postuan eta agortu egin ziren.

    Itzea Urkizu Tolosa

    I kusmina ikusgarria da ba-tzuetan; Tolosako Erraldoieta Buruhandien Konpar-tsa kalera irteten den aldi-ro, adibidez. Beren desfilealuzatzen dute jarraitzaileek, etadultzaina, danbor, dantza etapanpinak bilakatzen dira, Tolo-sako neska-mutilen amets. Bada, dagoeneko amets horiek

    egunero etxean ukituko ditu ba-tek baino gehiagok, salgai jarribaitituzte, jada, erraldoien lehenbi panpinak: Domenjon de An-

    dia eta Catalina de Tapia erral-doien miniaturak.Lore eta landare azoka baliatu

    zuen konpartsak, udalaren la-guntzaz, estreinaldia plazaratze-ko. Plaza Zaharrera bertaratu zi-ren panpinak jendarteratzeko.Minutu gutxian, plazako postuanzituzten erraldoiak agortu zitzaiz-kien. Errementari kaleko Xirimirikafetegian topatu daitezke.

    Beste behin haurren ikusmira bereganatu zuten erralkdoiek. ITZEA URKIZU

    ASTEARTEA 23AGENDA

    Deialdiak

    Berrobi.Sari banaketa eta ipuin kon-taketa. 17:00. XV. Literatur lehiake-tako sari banaketa Begi Urdin gazte-txean. 18:00. Miruren ipuin kontake-ta, haurrentzat, Begi Urdingaztetxean.Tolosa.Luzia Arzallus piano jotzailea.Musikariaren barruan eskainiko dukontzertua. 19:00etan, musika es-kolan.Zizurkil.Erraiakdokumentala. Mun-duko musika eta kulturei buruzkodokumentala da. Gidoia eta edizioa:Beñat Barandiaran. 19:30ean, PlazidaOtaño liburutegian.Amezketa.Mendi Astearen ba-rruan, Alberto Inurrategik Porrota-ren aldehitzaldia eskainiko du.20:00etan, kultur etxean.Amasa-Villabona.Transit Havana,dokumentala. Villabonako V. Doku-mentalen zikloaren barruan ikusiahal izango da, doan eta gazteleraz.20:00etan, Gurea antzokian.

    ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, artearen txokoa, errezeta eta lehiaketa, deitu10:45etik 10:55era. Oihana IguaranKale Kantoitik. 11:00-12:00. Hamaiketakoa.Tolosako albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena. 20:00-20:30. Kokondo.Oskar Tenaren musika saioa.

    28 KANALA12:30.Ur eta lur.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00.Galdegazte.22:30.Kulturrizketak.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

    FARMAZIAK

    Gaur

    TOLOSA.Egunekoa.

    Bengoetxea Aiestaran, E. Kale Nagusia, 7. Telefonoa: 943 670648.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

    EGURALDIA

    IKER IBARLUZEA

    Gaur.Eguraldi ederrak ja-rraipena izango du, ñabar-dura bakarra izango dugu:

    tenperaturak 2-3 graduz beheraegingo du, 20 gradutik pasatzeakosta egingo zaio. Ipar, ipar-ekialde-ko haizea ibiliko da. Aitzakiarik ga-berko eguna izango da, goizeanbehe laino puntu bat izan daiteke,ondoren ordu guztietan zerua urdinmantenduko da. Eguraldi zoragarriaizango dugu. ihar, eguna 00

    Bihar.Uda beteko itxurahartzen hasiko da eguraldia.Egun osoan zehar, ipar edo

    ipar-ekialdeko haizea ibiliko zaigubaina erdi mailako geruzetan aireoso epela sartuko da, eta horrek lurazaleko tenperaturan isla izango du,tenperaturak asko egingo du gora.Uda beteko tenperatura etorrikozaigu bueltan (26-27 gradu), Tolo-saldeko punturik beroenetan 28-29gradura iritsi daitezke. Bero handiaegingo du. Ezegonkortasunik izangoez dugunez, egun osoan zehar ze-rua urdin mantenduko zaigu.

    TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

    www.ataria.eusASTEARTEA, 2017KO MAIATZAK 23Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

    Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

    Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

    Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

    Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

    Tolosaldekogizarte

    eragileak

    ATARIA IRRATIA107.6FM

    ERREPORTAJEAErraldoien urrats txikiakerreporta-jean informazio zabalagoa:www.ataria.eus/tolosa ZORION

    AGURRAKUrtebetzeak, urrezkoezteiak, ezkontzak,jaioberriak...

    943 65 56 [email protected]

    San Esteban 20Tolosa