osasun politika

2
Egoera ∞ Osasuna hitza, gaixorik eza baino askoz ere gehiago da. ∞ Herritarren osasunaren gain eragina duten faktore asko daude ia denak gure bizitza eredua eta ingurunearen baldintzei lotuak - Ingurumen baldintza: Uraren edangarritasuna, atmos- feraren kutsadura (industria jarduera, lur eta aire trafikoa, aisia,…) - Baldintza ekonomikoa: Pobrezia, prekarietatea,… - Haztura faktoreak: Elikadura, drogodependen- tzia (alkohola eta tabakoa barne). - Lan baldintzak: Prekarietatea, arriskua, es- tresa, istripuak,… Baliabideak ∞ Udal taldean Osasun gaiez arduratuko den zinegotzia zehaztea garrantzitsua ikusten da. Gai hauek askotan hirugarren mailakotzat jot- zen bait ditugu askotan. EZ DUGU osasuna- ren inguruko batzorderik sortzea proposatzen OSASUN POLITIKA

Upload: herri-programa

Post on 09-Mar-2016

236 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Osasun politikari buruzko diagnostiko orokorra

TRANSCRIPT

Page 1: Osasun Politika

Egoera

∞ Osasuna hitza, gaixorik eza baino askoz ere gehiago da.

∞ Herritarren osasunaren gain eragina duten faktore asko daude ia denak gure bizitza eredua eta

ingurunearen baldintzei lotuak

- Ingurumen baldintza: Uraren edangarritasuna, atmos-

feraren kutsadura (industria jarduera, lur eta aire

trafikoa, aisia,…)

- Baldintza ekonomikoa: Pobrezia, prekarietatea,…

- Haztura faktoreak: Elikadura, drogodependen-

tzia (alkohola eta tabakoa barne).

- Lan baldintzak: Prekarietatea, arriskua, es-

tresa, istripuak,…

Baliabideak

∞ Udal taldean Osasun gaiez arduratuko den

zinegotzia zehaztea garrantzitsua ikusten da.

Gai hauek askotan hirugarren mailakotzat jot-

zen bait ditugu askotan. EZ DUGU osasuna-

ren inguruko batzorderik sortzea proposatzen

OSASUN POLITIKA

Page 2: Osasun Politika

2

OSA

SUN

PO

LIT

IKA baina bai funtzionamendu eta antolakuntzako hainbat gai zehaztuta uztea.

∞ Aukera eta beharra ikusten den tokietan Osasun Kontseilua sortu eta bultzatuko dugu.

Bertan, eragile sozialek (auzo elkarteek, talde ekologistak,…) eta zuzenean osasunarekin ha-

rremanetan dauden instituzioetako ordezkariek parte hartuko dute.

∞ Kontseilu honen helburu nagusia, herritarren osasunaren gainean egotea izango da.

Amankomunak diren hainbat gai (ingurugiroari dagozkionak…) udal bat baino gehiagoren ar-

tean landu daitezke. Kasu horietan, eskualde mailako Osasun Kontseilua antolatzeko aukera

aztertu daiteke.

Neurri zehatzak

∞ Herritarren osasun egoeraren diagnosia egin, arestian aipatutako faktore guztiak kontutan

izango dituen inkesta bat herritarrei bideratuz.

- Jasotako datuen arabera, herritarren baitan dauden osasun arazo nagusiak atzemanaz

(arnas aparatuko gaixotasunak,…) diagnosi orokorra egingo da. Ondoren arazo hauen

sorburura jo eta konponbideak jartzeko.

∞ Zenbait gaixotasun zehatzi (bihotzeko gaixotasunak,…) aurre egiteko heziketa eta preben-

tzio lana egin behar da udaletik.

∞ Hainbat gaixotasuni aurre egiteko ezinbestekoa den diagnostiko azkarra bultzatuko duen

heziketa eta prebentzioa.

∞ Pertsona helduentzat Eguneko Zentroak bultzatu, gertuko jarraipenerako dituzten beharrak

bete daitezen.

∞ Bereziki emakumeen osasunaren jarraipenaz arduratuko diren familia planifikazio zentroen

sorrera bultzatu.

∞ Herritar guztiak osasun eskubidea bermatua izan dezaten bitarteko erreal eta gertukoak

sortu. Ez soilik osasun asistentziara bideratua, baizik eta zentroen gertutasuna, hauetara egin

beharreko bidaiak, larrialdietarako zerbitzuak,… ahalik eta erraz eta eskuragarrienak izan daite-

zen. Osasun zerbitzuari lotutako Garraio eta akzesibilitate plangintza argi bat izango dugu.

Zure ahotsa, gure hitza!