ortzadar110212

8
ortzadar Larunbata, 2012ko otsailaren 11. 247 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com euskal kulturaren kolore guztiak KARTZELAKO AHOTSAK Euskal presoen inguruko dokumental bat grabatzen ari da ZINEZ ekoiztetxea -- 4-5. orrialdeak -- -- 7. orrialdea -- U-MOREZ JARDUNALDIAK Bertsolaritzan ematen diren generoen arteko harremanei buruzko hausnarketa

Upload: deiacom

Post on 07-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

TRANSCRIPT

Page 1: Ortzadar110212

ortzadarLarunbata, 2012ko otsailaren 11. 247 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com

euskal kulturaren kolore guztiak

KARTZELAKOAHOTSAK

Euskal presoen ingurukodokumental bat grabatzen

ari da ZINEZ ekoiztetxea-- 4-5. orrialdeak -- -- 7. orrialdea --

U-MOREZJARDUNALDIAK

Bertsolaritzan ematen direngeneroen arteko harremanei

buruzko hausnarketa

Page 2: Ortzadar110212

D

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko otsailaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

ZZ ER dira desirak? Gure izaera-ren parte diren motorrak, pro-pultsioz bultzatzen gaituzte-nak gustuko duguna lortzera,

izan pertsonak, gauza materialaknahiz ametsak.

Desirak burmuinean omen daude, etabizitza, plazera, autoerrealizazioa etaaskatasuna erreibindikatzen dutenezgero, norberaren bozeramaile batenantzekoak dira. Horrexegatik esangozuen Henry Millerrek existentzia oro-ren helburua dela bere desirak betet-zea, bizitzan biziz agortzea.

Eta behin idazle iparramerikarra aipa-tuz gero, sexu-desiraz hitz egin behar.Batzuetan gertatzen da: pertsona batikustea eta automatikoki irrikatzea,gure gorputzaren indarraren seinalenaturala.

Pentsabide asko eman ditu, betidanik,desiraren eta edertasunaren artekoharremanak. Batetik, edertasunarenobjektibotasuna eta subjektibotasuna.Bestetik, edertasunaren ereduak. Eta,azkenik, edertasuna eta sexualitatea:zenbat eta ederrago, erakargarriago,eta zenbat eta gazteago, desiragarria-

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZDESIRA

go. Artearen esparruan, esaterako,desira eta gorputzen bat egitea eszenaarrakastatsuenak izan ziren luzaroan,pintura mitologikoan.

Historian zehar, hegemonia maskuli-noaren konstruktoa izanik, ez dirahainbeste aldatu desira-edertasunabinomioaren ereduak. Gaurko kon-tsumo-gizartean ere gorputza da indi-bidualitatearen epizentro nartzisista,halako moldez non, batzuetan, besteenbegien bitartez ikusten dugun geureburua. Objektualizatu egiten gara, hauda, “bestearen” ikuspegitik “egiten”gara, eta nork bere burua “hobetu”nahi hori —irudi idealizatua— hipe-rrealitate mediatikoak aupatzendituen ereduetatik datorkigu. Hori diopsikologia sozialak. Komeniko litzai-guke, nire ustez, argudio feministaksarriago gogoratzea, desiragarriadenari buruzko iritziei desafioa botaeta edertasunaren eta identitate fisi-koaren mugen gainetik jartzeko.

Zorionez, desira-kontuetan, maila indi-bidualean, ez dago ezer idatzita. Bulka-dak ez baitu iraungitze-datarik, desia-tuz eta desiatuak garen bitartean, ezgaudeke mutu.

D ESIRA hitza entzun ordukoHanif Kureishi etortzen zaitburura. Haren desirariburuzko pasarte batek era-

man ninduen Intimitatea liburuaitzultzera: “Jendeak ez dizu soberakoplazerik opa; horrek kalte egingo dizu-la uste du. Aurrerantzean plazera bes-terik ez irrikatzearen arriskua legoke.Zer kabitu ezina desirarena! Sekulalokartu ez eta geldirik egoten ez dendeabrua da desira. Bihurria da eta ezda inoiz geure idealetara egokitzen,horregatik dugu haren premia. Desi-rak, giza ahalegin guztiei iseka egineta haiei zentzu bat ematen die. Jato-rrizko anarkista eta ezkutuko agenteada desira; ulertzekoa da jendeak giltza-pean eta urrun mantendu nahi izatea.Noiz eta, kontrolpean daukagula ustedugunean, orduantxe huts egiten digu,edota itxaropenez betetzen gaitu. Desi-rak barre eginarazten digu, denok era-bateko inozo bilakatzen gaituelako.Aukeran hobe inozo, faxista baino”.

Literatur fundamentaliston pasio gehie-gizkoarekin, Garai Orotako Nire IdazleKuttun bilakatu zen egun hartanKureishi. Pasarte hark bere liburu guz-

tiak irakurtzeko irrika piztu zidan etahura aurrez aurre ezagutzeko gogoa.Lehen irrikari amore eman nion (tama-lez ez zen beste ezein libururekin lehenlilura hura berdindu), eta bigarrenari–haren hitzaldi batera joan edota e-pos-taz trukea izateko aukera izanagatik–ez. Zergatik? Garaitsu hartan behin bai-no gehiagotan gertatu zitzaidalako hain-bat egile aurrez aurre ezagutu ondorenhaien liburuak irakurtzeari uztea.

Zer egin desiraren aurrean? Edan asearte? “Gaizki asetako desirak beti uztendu agresibitate hondar bat”, ohartaraz-ten digu Mariasun Landak Festa alda-meneko gelan liburuan. William Blakegordinagoa da are: “ume bat sehaskanakabatzea baino okerragoa da asegabeko desira bat izatea”.

Desirak desira elikatzen du, eta desira-tua izatea bada sarri aski arrazoi (?)lehen desio ez zenuen hura desiratzenhasteko. Baina, erran gabe doa, askotanez dugu lortzen desio duguna.

Eta beste hark zioen legez, desio dugu-na lortzen ez dugunean lortzen dugunada… esperientzia.

“Desirak desira elika-tzen du, eta desiratuaizatea bada sarri askiarrazoi (?) lehen desioez zenuen huradesiratzen hasteko”

“Historian zehar, hege-monia maskulinoarenkonstruktoa izanik, ezdira hainbeste aldatudesira-edertasunabinomioaren ereduak”

Page 3: Ortzadar110212

X

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko otsailaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

X ABIER Artolak (Antiguo, Donostia,1957) urteak daramatza idazten, bainaArgi-itzalen neurria da kaleratu duenlehendabiziko liburua. Ipuin-liburua.

Orain artekoak literatur lehiaketetara aurkez-tutako lanak izan dira, eta hortxe eta hementxeirakurri ditugu/dituzte lehiaketa horietako tes-tuak, zorte apur bat izan dutenek.

Hemendik gora, baina, Elkar argitaletxeariesker saritutako ipuinetako batzuk irakur di-tzakegu Argi-itzalen neurrian. Eta liburuaamaitzerakoan zalantza bat sortu zait: zergatikez du orain arte beste ezer kaleratu? Hori berakerantzun beharko du. Urteetako literatur eskar-mentua liburu honetan agertzen diren ipuin etakontakizun guztietan agertzen da. 1997an sari-tua izan zen zaharrena; berriena, ordea,2005ekoa da. Idazteko moduan, hizkuntzarekinjolasteko eran, denean igartzen da badakielaesku artekoarekin olgatzen. Erregistro ezber-dinean jarduteak ere ez dio beldurrik ematen,eta esango nuke ondo ateratzen dela. Hizkun-tzaren erabilera atsegina iruditu zait eta zen-bait pasarteetan liluragarri. “Ez nintzen gehia-

go berarekin suertatu, herrira itzuli eta hila-bete batzuk pasatu arte, baina aldi hartan eznuen aurkitu hamazazpi urteko neskak gogoanzuen gizaseme irmoa, erretiratzear zegoen agu-re minbera baizik”. Edota aurrerago: “Negutiknegura, udakorik gabe. Horrelaxe joan zitzai-danan urtea, neure buruan beste ezer ez nera-bilela. Ilunik ilunenean, tunel muturreko argi-rik hautematen ez nuela”.

Liburu honetan agertzen diren ipuin guztiakizan dira sarituak. Gaiak, idazteko modua etaahotsa ere aldatzen dira, eta horretan idazleafin dabilela esan genezake. Baita hizkuntza bera-ren erregistroen erabileran ere. Bitxia egin zaitazken ipuina, making-of-a. Bitxia ideia, etaberezia idazkera. Irudimentsua, tripa barruakagertzen eta azaltzen baititu. Ipuinotako pertso-naiak batzen ditu azken honetan, eta ez dakitzergatik niri burura Rimbaud eta Lizardi etaMikel Laboaren ahotsa tangoeran etorri zaizkit:“Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka etagu ere hire zain geundela esan zioagu, ez hin-tzela aspaldi azaldu etxetik”. Baina ez da buru-ra etorri zaidan musika edo bestelako literatu-

GOIZALDE LANDABASO

Xabier Artolarenliburu honetako

lerro arteakirakurriz gero,kontalari bataurkituko du

irakurleak

KRITIKA

ZALDI EROA

1. TwistHarkaitz Cano. Susa.

2. Lorategiko festaKatherine Mansfield. Elkar.

3. Egarri egunakportualdeanKoldo Izagirre. Susa.

4. NemesisPhilip Roth. Debolsillos.

5. Narrazio guztiakJoseba Sarrionandia. Elkar.

6. Dorian Greyrenegiazko erretratuaAitor Arana. Txalaparta.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Euskal Herria, errealitateaeta utopiaBatzuen artean. Elkar.

2. KukutzaLutxo Egia. Kukutzako kideak.

3. Lete, (auto) biografia batInazio Mujika. Alberdania.

4. Anarkherria (1986-2011)Mark Legasse-Jakue Pascual. Txalaparta.

5. Euskal lurraldea eta nafarestatuaMikel Sorauen. Txertoa-Nabarralde.

6. Gerrako garaiak OñatinGogoratu Guran. Intxorta 1937 Elkartea.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

IPUINA

‘Dragoia’Arrate Egaña etaMari Mar Agirre.Erein. 32 orrialde.16 euro.

Ipuin dotorea etairadokitzailea

Arrate Egaña (Errenteria,1963) aspaldian da ezagunagazteentzako literaturgin-tzan. Bermeon bizi da aspal-didanik eta tarteka harribitxiak argitaratzen ditu.1998 urtean Baporea sariairabazi zuen ‘Printzesapuzkertia’ lanaren eskutik.Aurretik, alabaina, gaztela-niaz idatzitako lanekin zen-bait sari ere irabaziak zituen.Mariasun Landa idazleareneskutik hasi omen zen gazteliteratura euskaraz idazteneta orain beste kontakizundotore eta iradokitzaile bateskaintzen digu, ‘Dragoia’.

JAGON SAILA

‘Hitz-orde-na. Erabi-lera estra-tegikoa’Jagon Saila.Euskaltzaindia.131 orrialde (12 euro).

Hitz-ordenareninguruko lana

2008an agertutako ‘Testu-antolatzailea. Erabileraestrategikoa’ liburuaren hariberetik doa azken hau ere.Aurreko hartan Euskaltzain-diaren Jagon saileko Corpusbatzordearen ahaleginaematen zen ezagutzera. Lanhorrek zein oraingoakeuskararen hitz-ordenajorratzen dute, eta plantea-mendu komunikatiboa dutemolde. Honela, euskal pro-saren arazoen konponbideanzenbait urrats egitekolaguntza eskaini nahi izandu Akademiak.

SAIAKERA

‘Birjinak’Irène Némirovsky.Alberdania.196 orrialde(18,90 euro).

Hamabi konta-kizun ironiko

Liburuak Némirovskyrenhamabi kontakizun argita-ragabe biltzen ditu. Horie-tako zazpi okupazio garaianidatziak dira. Satirarena dabere idazteko artea, min-gostasunez eta kezkaz tin-datuta badator ere. Jadanikesaneko ez den patuakeraitsitako emakumeakageri dira, beren garaipenezindarrez gabetutako gizo-nezkoak, joandako denbo-ren nostalgian hondoratu-tako amak… Némirovskyrenironiak denboraz aurretikohartarazten gaitu honda-mendiaz.

Editorial Iparraguirre S.A.

TÍTULO: ARGI-ITZALEN NEURRIA · EGILEA: XABIER ARTOLA · ARGITALETXEA: ELKAR

Argi-itzalen arteko ipuinak

ra zantzu bakarra. Bi aipatzearren: “Lanbroakezkutatzen dizkionean maite ditu bere herrikobazterrak”, eta ahopean kantatzen amaitu dut:“Maite ditut, maite, gure bazterrak lanbroakizkutatzen dizkidanean; zer izkutatzen duen ezdidanean ikusten uzten, orduan hasten bainaizizkutukoak nire baitan pizten diren baztermiresgarriak ikusten”. Eta bestea JosebaSarrionandia idazlearekin izan da. “Presone-rraren gogoa alderrai dabil oroitzapenekohareatza hartan”. Badu Sarrionandiak Kartze-lako poemak liburua berritatuan poema bat“Preso denaren gogoa gartzelara itzultzen dabeti” esaten duena.

Xabier Artolaren liburu honetako lerro arteakirakurriz gero, kontalari bat aurkituko du ira-kurleak. Ipuinak esateko era berezia daukana.Kontatzeko modu fina. Edozein istoriora mol-dagarria den ahotsa. Asifen istorioa zein Dona-to eta Ferminena kontatzen diguna.

Bere liburua argitara eman digu Elkar argita-letxeak, eta ia 200 orrialdeetan zehar XabierArtola izango dugu kontu kontari.

Zuzendaria: Iñigo Camino

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Ruben PlazaLege Gordailua: BI 1720-06

Page 4: Ortzadar110212

Larunbata, 2012ko otsailaren 1104 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

EE GUN askotan aurkitzen da preso dau-den edo egondako euskaldunen aldekoedo kontrako albisteren bat. Biktimaedo heroi bihurturik ikuspegi sozio-

politiko batetik hitz egiten da gehienetan presopolitikoei buruz. “Pertsona izaera ukatzen zaiebeti, terrorista multzo zehaztugabe batean sar-tuta”, deritzo Josu Martinez zinegileak. Pertso-naren ikuspegitik eta politikan sartu gabe, bes-te lau zuzendarirekin batera ari da bost presoenlekukotza bilduko duen Kartzelako Poemak filmkolektiboa ekoizten.

Presoen gai konplexu eta polemikoan sartu dira,eta, horregatik, bi jauzi garrantzitsu eman nahiizan dituzte: bata azpiegitura aldetik eta besteaforma aldetik. Kartzelako Poemak (hori lanarenbehin behineko titulua da) film luze baten erron-kei behar bezala erantzuteko gai izan behar due-la deritzo Josu Martinezek; horregatik, komu-nikazioan eta ikus-entzunezkotan adituak direnbere inguruko konfiantzazko pertsona batzukbildu eta Zinez produkzio-etxea jarri dumartxan. Era guztiz profesionalean baina, auzo-lanaren dinamika galdu gabe arituko dira etanorbanakoak proiektuarekin bat egiteko, ekar-penak onartu, formatu txikiko kultur ekitaldiakantolatu eta Martinezen aurreko filmen sal-menta abiatu dute. Filma aurtengo DonostiakoZinemaldian aurkezteko asmoa dute.

Gaur egun 700 euskal preso politiko inguru dau-de eta, ondorioz, 700 bizipen eta istorio ezberdinizan dituzte dokumentalean sartzeko. Bakar bat

aukeratzeko zailtasuna ikusita, Josu Marti-nezek bost protagonisten istorioekin egitura-tutako dokumentala eraiki du. Berarekin bate-ra, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, EnekoOlasagasti eta Enara Goikoetxea zuzendariakdabiltza lanean. Bakoitzak preso baten istorioindependentea lantzen du eta Josu Martinezekhartu du egitasmoa koordinatzeko lana.

Grabazioak urtarrilaren 15ean amaitu zituzteneta orain bost istorioekin film bakar bat sor-tzeko muntaia lanetan dabiltza. “Zuzendaribakoitzak askatasun osoa izan du bere istorioanahi zuen bezala planteatzeko eta orduan nahi-ko pieza diferenteak egongo dira”, azaldu duJosu Martinezek. Zuzendari bakoitza bere mun-taketa egiten ari da, horregatik aurrerantzeanhaien sormena batu eta bost istorioen artekolotura artistikoak bilatu beharko dituzte: “Ikas-ten ari gara, oinez gabiltzan bitartean ikasten,hain zuzen”.

zinema dokumentala

Josu Martinez zinemagile bilbotarraren ideiabatetik abiatuta, bost euskal preso politikoeninguruko dokumentala egiten ari daZinez produkzio-etxea

Kartzelako ahotsakBost zuzendariak, Donostiako kai-muturrean dagoen pasealekuan. RUBEN PLAZA

LOHIZUNE AMATRIA

Page 5: Ortzadar110212

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko otsailaren 11

“Zuzendari bakoitzak askatasun osoa izan du bere istorioa nahi duenbezala planteatzeko, eta orduan pieza diferenteak egongo dira”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema dokumentala

BOST PROTAGONISTA, BOST ISTORIO Ibilbide etabelaunaldi desberdineko zuzendariek istorioe-tan ere aniztasuna bilatu dute. Bost preso poli-tiko, bost lekukotza eta bost bizipen ezberdin bil-duko ditu dokumentalak. “Ez da izan bost presohautatu eta berehala bostak baiezkoa eman dute-la, batzuetan ate bat baino gehiago jo behar izandugu”, azaldu du egitasmoaren sortzaileak.Berak izen batzuk proposatu eta zuzendari ba-tzuk haien izenak ekarri dituztela argitu du.

Espetxeratu behar dutela ziurtasunez dakienSegiko kide izandako gazte baten lekukotzazuzendu du Josu Martinezek. Adinarengatik“oso gertu” sentitzen dela argitu du; izan ere,militante izan ez den arren, pertsona horri ger-tatu zaiona berari edo inguruko edozeini gerta-tu ahal zaiola sentitzen du. Hori da hain zuzendokumentalarekin erakutsi nahi duena. Esperozuena baino lehenago espetxeratu dute bere pro-tagonista eta ez da hori grabatzera iritsi; halaere, kartzelara sartu aurretik berarekin biltzekoaukera izan du zinemagileak.

Kanpotik barrura sartzen den gazte baten isto-rioa kontatuta, barrutik kanpora ateratzen denpertsona baten istorioa islatzea egoki ikusi dutezuzendariek. “Joko bezalako bat dago gure isto-rioen artean, berea (Josu Martinezena) sartzendena eta nirea irteten dena”, azaldu du Larrea-

tegik. Kartzelara sartu eta gauza asko galdu egi-ten direla baina beste asko irabazten direla era-kutsiko du zortzi urte kalean daramatzan prota-gonistak.

“Kartzela ez da frigorifiko bat, sartu eta irteteandenak berdin segitzen duena, zu aldatu zara etaingurua ere aldatu egin da... kostatzen da berri-ro egokitzea”, argitu du Larreategik. Ideia horre-tatik abiatuta egituratu du Enara Goikoetxeakbere istorioa. Lehen horrelako egitasmo bataurrera eramateko asmorik izan ez arren, bar-ne aldaketa eta kanpo aldaketaren arteko jokoaplanteatu du. Preso egokiarekin topo egin etagizartearen eta norberaren aldaketak nolakobidaia egiten duten aztertu du.

Zuzendari gisa dokumental bati heltzen dionlehenengo aldia da Mireia Gabilondorentzat, etaegitasmoa aurkezteko egindako prentsaurrekoaneskerrak eman zizkion Zinezi bera kontuan har-tzeagatik. 20 urte inguru kartzelan daramanemakume baten istorioa zuzendu du eta bizitzakartzelan pasatzea zer den azalduko du. Istoriohau espetxean kokatzen den arren, kartzelakanpotik baino ez dute grabatu eta presoekinharremanetan jartzeko bestelako baliabideakerabili dituzte. Ingurukoen testigantzak eta gutu-nak erabilita, baimenik ere ez dute eskatu beharizan espetxe barruan filmatu ahal izateko.

Eneko Olasagastik zuzendu duen istorioa erebitxia da. Motibazio pertsonala du eta Marti-nezen proposamen gisa iritsi zen bere eskueta-ra. Bere aspaldiko lagun baten inguruan min-tzatuko da. Dokumentaleko protagonista bila-katuz, bere lagunarekin izandako harremana-ren berreskuratzea aurkeztuko du eta, horrega-tik, emozio aldetik “sekulako bidaia” izaten aridela aitortu du.

Grabazioak amaituta, argitu dute ez dela zailta-sun askorik egon. Esaterako, poliziarekin Larrea-

tegik bakarrik izan ditu arazoak. “Txorakeria”bat dela esan duen arren, grabatzera zihoazelaeta agenda nahiko estu zutela ordu eta erdi egonbehar izan zuten poliziak jarritako kontrolbatean. “Hortik aurrera izan ditugun zailtasunakfilm guztietan agertzen direnak dira”, azaldu duMartinezek.

PRESOEN GIZATIARTZEA Aurretik ere euskalgatazka landu izan du Martinezek eta ItsasoarenAlaba (2009) eta Sagarren Denbora (Josu Marti-nez eta Txaber Larreategi, 2010) egin ondoren,hirugarren bat “inposatzen” zitzaiola aitortu du.GALek hildako pertsona baten alabaren istoriohumanoa erakutsi zuen lehenengoan, eta, biga-rrenean, erbesteratzea pairatu duen bikote batenmaitasun istorioa. Eginbehar horretatik sortuden hirugarrena ere ildo beretik egin nahi izandu: “Pertsonaren ikuspegitik eta hain justupertsonak humanizatuz”.

Orokorrean esanguratsuak diren pertsona jakinbatzuen egi inperfektuaren zati txiki bat xuxur-latu beste asmorik ez dute eta, egoera aldakorradenez, presoen izenak isilpean gordetzen dituzte.Dokumentalaren grabazioa eta muntaia amai-tzen dutenean emango dituztela argitu dute, o-rain egiteak beren egoeran eragin lezakeelako.

Filmaren prestaketa abiadura onean doa eta irai-lerako prest izango dutela diote. Aurtengo Zine-maldira aurkezteko asmoarekin, presoen giza-tiartzean ekarpena egin nahi dute eta horregatikgaiarekiko hurbil eta bereziki urrun sentitzendirenengana iritsi nahi dute. “Lortu nahikogenukeena da ikusi dezatela preso horiek erepertsonak direla eta badaukatela atzean sufri-mendu istorio bat”, dio Martinezek. Enpatia lor-tzea da azken finean bost zuzendarien helburua:“Denok daukagu Euskal Herrian lagun bat, eza-gun bat edo ezagun baten ezaguna, preso dagoe-na edo preso dagoen baten alaba edo lehengusuadena; jende horien larruan jartzea da kontua”.

PROPOSATU IZEN BAT

Egitasmoa aurkezteko Sarrio-nandiaren liburu baten izenaden ‘Kartzelako Poemak’ auke-ratu dute. Behin behineko izen-burua da eta jendeari izenberriak proposatzeko aukeraluzatu dute www.zinez.net web-gunearen bitartez. ‘BarroteUrtuak’, ‘Ametsen Kaiola’, ‘Hi-tzalak’ eta ‘Zeruak Lau Ertz’bezalako proposamenak jaso-tzen ari dira. Biltzen dituztenguztietatik, onena iruditzen zaie-na aukeratuko dute.

Urtarrilean egin zuten azken batzarra; orain lana editatzen ari dira. R. PLAZA

Presoen atzean dauden istorioak eta sufrimendua islatunahi dugu. Finean, humanizatu egin nahi ditugu”“

Page 6: Ortzadar110212

go du”, nabarmendu du Garbi Losadak.

Gogoetarik badago Wilt panpina puz-garriaren hilketaren gibelean, bainaoroz gain ikuskizuna teatroa da, “ari-na, bizia eta dinamikoa”. Umore eroaeta egoera surrealistak taularatukodituzte, baina hausnarketari bideutziz. Eszenografiak, argiak eta musi-kak bat eginen dute oholtza gainean. Komediakomikoa denez, erritmoa arina izango da, den-boran zein espazioan trantsiziorik gabe jauzi egi-tea ahalbidetuko duena. “Gutxi gora-behera 48ordutan jazotzen da guztia, eta flahsback-ak maizerabili ditugu kontaketa dinamikoagoa izateko”,azaldu du Garbi Losadak. Hiru plano tartekatukodira antzezlanean, eta bat eginen dute obrak halaeskatzen duenean. Alde batetik, eszenografiabera, oso aldakorra izanen dena; argiak zehaz-tutako espazio ez errealista, poliziaren itaunke-ta jasoko duena; eta, azkenik, irudizko etaametsezko planoa, protagonistaren burukoideien joan etorriak islatuko dituena. “An-tzerkiaren giltza testua bera da, tonu errealistabat darabil eta pertsonaien arteko dialogoak izu-garriak dira”, aitortu du Losadak.

HAMAIKA PERTSONAIA Antzezlanean sei aktorebadaude ere, orotara 20 bat pertsonaia desberdinantzeztuko dituzte guztien artean. Izan ere, pro-tagonistez gain, hamaika pertsonaia agertukodira oholtza gainean: ikasleak, lesbianak, abe-ratsak, behartsuak, etxeko andreak.... “Pertso-naia nagusiez gain, beste pertsonaia txiki askodaude, eta haien bidez hizkuntzari garrantziaeman nahi izan diogu”, adierazi du Losadak.Horrela, pertsonaia bakoitzak bere hizkera era-biliko du: “Batzuk zuka, beste batzuk bizkaie-

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko otsailaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

‘Wilt’ antzezlana egiten duen‘troupe’ guztiaKATTALIN BARBER

Wilt panpina puzgarriaren hilketa antzezlanaaurkeztu berri du Ados Teatroak. Urtarrilaren 15eanErrenterian estreinatu ostean, hurrengohilabeteetan Euskal Herri osoa zeharkatuko dute,oholtzatik oholtzara, umore eroa hizpide

BB ATZUETAN gezurra esatea besterik ezdago besteek sinesteko; zenbait egoe-rei aurre egiteko irtenbide bakarra da,ez dago beste erremediorik. Henry

Wilt, antzezlanaren protagonista, arazo sines-tezin baten aurrean aurkituko da, eta poliziakargibideak eskatzen dizkionean zintzo jokatubaino argi ikusiko du askoz errazagoa eta era-ginkorragoa dela gezurra esatea. Izan ere, Wil-tek ez du beste konponbiderik bilatzen egoera-ri aurre egiteko. “Wilt egia kontatzen saiatzenda, baina zuzen jokatzen duenean polizia Wil-ten berezko egia baino trama nahasi eta kora-pilodun batean sartuko da”, adierazi du an-tzezlanaren zuzendaria den Garbi Losadak.Itaunketan zehar Wilt konturatuko da askozerrazagoa dela gezurra esatea egia baino.

Henry Wilt itxaropena galdutako irakaslea da.Ez da zoriontsu, ez bere lanean ezta bere emaz-tearekin ere. Baina Wiltek ihesbide bitxia du:emaztea hiltzeko eta gorpua desagerraraztekomodu anitz asmatzeari ekiten dio. Bere denbo-ra-pasa inuzentea dirudi, baina, zenbait gora-behera medio, estualdian ikusiko du bere burua.Wiltek bere emaztea benetan hiltzeko plana abia-razten du eta panpina puzgarri batekin entsea-tzen du hilketa. Zoritxarrez, panpina eraikitzenari diren zimendu batzuetara botatzen duenean,lekuko batzuek ikusiko dute eta atxilotu egingodute, emaztea hiltzea leporatuta. Izan ere, Wil-tek ezin du frogatu porlan tona azpian dagoenaez dela bere emaztearen gorpua, panpin puzga-rria baizik. Poliziak ez du bere bertsioa aintzathartzen eta Wiltek argi ikusiko du sinestekoduen aukera bakarra gezurra esatea dela: “Wil-ten egia sinesgaitza bada ere, benetako egia da.Poliziak bere korapilo nahasia asmatzea nahia-

raz..., bakoitzak bere esamoldeekin eta umoreaegitea errazten duenarekin ibiliko dira”.

Lehenengo aldiz taularatuko dute Tom Sharpenlan bat, eta gainera euskaraz. XX. mendeko libu-ru anker eta komikoenetakoa da Wilt. 1976.urtean kaleratu zuen Sharpek eta geroztik 22hizkuntzetara itzuli dute eta hamar milioi kopiabaino gehiago saldu ditu. “Literatura uni-bertsalaren erreferente da Sharpe; tonu kritikozegindako komedia egin nahi genuen eta Wiltliburuan aukera paregabea ikusi genuen”, azal-du du Losadak.

Mikel Laskurainek, Miren Gojenolak, AitziberGarmendiak, Isidoro Fernandezek, Koldo Losa-dak eta Fernando Ruizek emango diote bizitzaabentura ero honi. Oholtzatik oholtzara ikusiahal izan ditugun aktoreak denak. Garbi Losa-dak Jose Maria Vitoriarekin batera egokitu dueleberria; euskaratzea, aldiz, Dorleta Urreta-bizkaiaren lana izan da.

UDAZKENEAN, GAZTELANIAZ

Tom Sharpe ospetsuaren obraeuskarara egokitu du Adosteatroak, eta maiatza bitar-tean Wilt panpina puzgarria-ren hilketa antzezlanarenemanaldiak izango dituzteastebururo. Udazkenean,berriz, gaztelaniazko egoki-tzapena egiteko asmoa ager-tu du Garbi Losadak: “Aurre-rago, euskarazko bira amaituostean, gaztelaniazkoarekinhasi nahi dugu”.

Wilt: Esan gezurrak besteak sinesteko

Page 7: Ortzadar110212

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko otsailaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·

DABI PIEDRA

MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·

U-morez jardunaldiak egingo ditu EuskalHerriko Bertsozale Elkarteak, otsailaren 16aneta 23an. Emakumezkoak esparru guztietankontuan hartzeaz gogoeta bultzatuko dute,gero bertsoaren munduan txertatzeko asmoz

ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

I

bertsolaritza

I AZKO esperientzia ona izan zela balia-tuta, bigarrenez antolatu dute U-morez.“Ez genekien zein erantzun izango zutenhitzaldiek, gaiak berak duda asko sor-

tzen du”, azaldu digu Nere Erkiaga jardunal-dien antolatzaile eta Bertsozale Elkarteko gene-ro taldeko kideak. Azkenean, baina, uste bai-no jende gehiago erakarri zuen ekimenak2011n, gizon nahiz emakume, eta gustura irtenziren. Iazko erantzuna ikusita, aurten, biga-rrenez dator U-morez. Hainbat esparrutandabiltzan lau pertsona gonbidatu dituzte, hi-tzaldi banaren bidez genero ikuspegia nolalantzen duten erakutsi eta hausnarketarakobidea zabaltzeko. “Bertsolaritzan gizon etaemakumeen arteko harremanak hobetu eta,estereotipo klasikoetatik libre, izan nahi denaizateko” horretan lagundu nahi du U-morezekimenak, Erkiagak dioenez.

Villabonako Subijana Etxean (Bertsozale Elkar-tearen egoitzan) izango dira jardunaldiak, bi oste-gunetan. Lehenengo egunean, otsailaren 16an,Mari Luz Esteban antropologoak euskal kulturafeminismotik aztertzerakoan ikusitakoak labur-bilduko ditu. Ondoren, Ander Izagirre kazetarieta bidaiaria izango da protagonista, feminis-moaren begirada kritikoa bere lanean aplikatzeazjardungo da. Otsailaren 23an, Mikel OtxotorenaOn:Giz elkarteko kideak gizontasun klasikoarenazterketa egingo du, estereotipoak azaleratzeko,iragarkiak eta zinemako lanak oinarri hartuta.Maddi Oihenart kantariak ere hitz egingo du, tau-lagaineko ibilbide luzean ikasitakoaz. “Generoaez da bertsolaritzan asko landu dugun gaia etazer ikasi asko daukagu beste alorretatik”, dioErkiagak. “Alde bitara jo dugu. Batetik feminis-moaren bidez hainbat arlotan egindako azterke-ta kritikoak dakartzagu, Mikel Otxotorena etaMari Luz Estebanekin eta, bestetik, genero ikus-pegiaren inguruan izandako esperientzia pertso-nalak, Maddi Oihenart eta Ander Izagirrerekin”.

Lau gonbidatuek, berez, ez daukate bertsoarekinloturarik. Nere Erkiagaren esanetan, “beste alo-rretatik zer ikasia dugula ikusi eta elikatze fasebezala irudikatu dugu, eta etorkizunean bertso-laritzan bertan sortutako esperientzia eta haus-narketak zabaltzeko gunea izango dira jardu-naldiok”. Beraz, asmoa, emakumezkoa kontuanhartuko duen jarduna bertsolaritzara ekartzeko,besteengandik ikastea da. Bertsoa eta feminis-moa uztartzea da jardunaldien helburua, bainaprozesu hori alaitasuna galdu gabe egin nahidute Bertsozale Elkarteko genero taldekoek, hor-tik logotipo irribarretsua eta izena, U-morez,kolore morea eta umorea batzen dituena: “ikus-pegi kritikoa barneratzeko bidea irribarre han-

di batekin bete nahi dugu, akatsak onartu etaelkar zainduaz”.

Hala ere, Erkiagak ohartarazten du: “genero ikus-pegia txertatzeko ez dago manualik”. Beraz, ikus-pegi hori ahalik eta gehien zabaldu nahi dute,“hausnarketak eta esperientzia trukeak zenbateta gehiago izan, begiak irekitzeko aukera gehia-go sortuko dira”. Badakite ikasi nahi eduenak ezduela ikasiko eta bertsoaren munduan, gizartekogainerako alorretan bezala, emakumeek jasanbehar dituzten desabantailak ikusiko ez dituenjende multzoa hor egongo dela; nolanahi ere, aha-lik eta partaide gehiagorengana heldu nahi dira,“gero bakoitzak bere esparruan txertatu dezalaikasitakoa, esaterako gai jartzaileek gaiak ipin-tzeko orduan, bertsolariek nork bere sorkun-tzan...”, dio Erkiagak. Izan ere, bertso munduakduen aniztasun guztiari zuzenduta daudeU-morez jardunaldiak, bertsolarientzat ez ezikbertsoaren inguruan mugitzen diren gainera-koentzat ere bada. “Oraindik estereotipo eta erre-sistentzia handiak daude gai honetan. Denokdugu zer ikasia, gizartearen isla gara eta drama-rik gabe baina autokonplazentziarik gabe, mailaguztietan badugu zertan hobetu”, azpimarratudu Nere Erkiagak.

Bertsotan ereemakumeakikusgai

Iaz arrakasta itzela izan zuten jardunaldiek;bertsoa eta feminismoa uztartzea da ekime-naren helburua. BERTSOTZALE ELKARTEA

EHBEREN GENERO TALDEA

Seikote batek osatzen du taldea: IxiarEizagirre eta Nere Erkiaga dira taldekoeragileak eta, gainerako laurak, boron-datez dabiltzan Jon Artano, OnintzaEnbeita, Jokin Labaien eta Aitzol Baran-diaran dira. Genero taldearen ardurada, besteak beste, sexuen arteko aldeaketa estereotipoak gainditzeko haus-narketa bideratzea eta genero ikuspe-gia aplikatzen laguntzea. Iaztik,U-morez jardunaldiak antolatzea eresartzen da erronka horretan.

VILLABONA

Maddi Oihenart kantariakere taulagaineko ibilbideluzean ikasitakoaz hitz egin-go du jardunaldiotan. BERTSO-

ZALE ELKARTEA

Page 8: Ortzadar110212

N

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko otsailaren 11

JALGI HADIDANTZARA

www.aikotaldea.com

Nik ez dakitdantzan

Lursailak lantzean, arkeologia ere egiten zuen Ramon AbregokLizarrerian. Agiri zaharrak jarraituz, pieza zeltak, erromatarrak etaErdi Arokoak atera zituen

BB ATZUETAN nahigabe aurki-tzen zituen harlauza zeltak,errotarri erromatarrak edoErdi Aroko hilarriak, lurra

traktorearekin edo aitzurrarekiniraultzen ari zela. Baina beste askotan,liburu zaharrak aztertu ondorendeskubritzen zituen monasterio, base-liza, zubi eta kanalen hondakinak.Hala ere, Erdi Aroko erromesen ospi-tale bat edo jauntxo feudal baten ubi-dearen arrastoak nola aurkitu zituengaldetzen diotenean, Ramon Abre-gok, 80 urte, eskua airean astintzendu garrantzia kentzeko: “Hori beti-danik egon da hor!”.

Eskola hamalau urterekin utzi zuenbaina historia liburuak ez ditu seku-la baztertu. Erromatarrek txundituzuten, herriak, bideak eta ingenia-ritza lanak nola egiten zituzten.“Eta nekazaria naizenez, lurra nolalantzen zuten ikasi nuen arretahandiz. Golde mota asko zeuzka-ten, sega mekaniko bat ere bai, osoteknika aurreratuak. Ia atzo arte,makinak sartu ziren arte, erro-matarren teknologiarekin egindugu lan hemen”.

Iguzkitza herriaren kanpoal-dean sail zabala dauka Abregok,Erdi Aroko Velaz de Medranojauntxoen gazteluaren ondoan.Lubeta batean, sastrakak eskuzkentzen ditu eta harrizkosarkofago bat uzten du agerian:“Hilobiak aurkitu nituenhemen, espero bezala”, dio.“Lurra goldatzen hasi nintze-nean, harlauza pila bat azal-du zen, eta azpian hezurrak.Erdi Aroko hilobiak ziren,kristauenak, mendebalderabegira zeudelako. Niresemeek berriz tapatu dituzte, lurra lantzekotraba egiten zigutelako, baina oraindik erebadago bat edo beste bistan”. Nola jakin zuenhantxe topatuko zituela? “Irakurrita neukangazteluak bazuela ermita bat inguru honetaneta litekeena zen hilerri bat ere alboan izatea”.

Iguzkitzako gaztelua XII. mendean eraikizuten Medranotarrek, Nafarroako erregeakaginduta, Lizarra babesteko. Familia noblehorren eta bere gazteluaren historia ondo ika-si ondoren, Lizarrerian dagoen Erdi Arokoobrarik deigarrienetako eta ezezagunenetakobat deskubritu zuen Abregok.

Iguzkitzako etxe askotan, mendian jasotakoharlauzak erabili zituzten hormak altxatzeko.Eta harri haietan zizelkatutako kanal batenarrastoa antzeman zitekeen. Pieza horiekpuzzle bat osatzen zutela konturatu zen Abre-go: Velaz de Medranotarrek egindako ubi-dearen puskak ziren, Jurramendiko iturrie-tatik gazteluraino ura ekartzeko obrarenak.Ramonek kanalaren bidea jarraitu zuenbasoan gora, eta Santos eta Florentino lagu-nekin, berrogeita hamar pieza inguru aterazituen lurpetik: “Baina askoz ere gehiagoegongo dira azpian, ubidea hiru kilometro-

BIDAIAKOADERNOA

Abregok eskuaairean astintzen du

aurkikuntzeigarrantzia kentzeko:

“Hori betidanikegon da hor!”

koa zelako. Nafarroako oso herri gutxitanizango zuten horrelako obra handi bat garaihartan”.

Kanalak, aldi berean, erromesen ospitale batdeskubritzen lagundu zion: “Maltako Orde-narenak izan ziren lurretatik pasatzen zenubidea. Banekien Santiago Bidearen ertzeanospitale txiki bat eraiki zuela ordena hark etaMedranotarren ura hartzeko eskubidea zute-la. Nire etxetik gertu harri zahar pilo batdago, ardi korrale moduan erabili zutena, bai-na lekuak Ospitaleko Aldapa du izena eta ubi-dea ondo-ondotik pasatzen da. Berdea eta boti-lan: piperminta!”. Arkeologoek Ramonenaurkikuntza baieztatu zuten: artegi hura ErdiAroko ospitalearen arrastoa zen.

Etxera bueltan, Ramonek urrutiko paraje batseinalatzen du: “Hantxe dago Santa Gemakoeremua. XII. mendean baseliza bat eraikizuten eta harri batzuk topatu nituen han…Baina hori beste egun baterako kontua da”.

N IK ez dakit dantzan”, “nik ez dutbelarri onik”... Horrelakoak en-tzutean, nik galdetuko nuke zer dendantzan egitea, zer den belarria ona

izatea, eta seguraski erantzun berak pistaaunitz emanen liguke jakiteko benetan zeresan nahi dugun esaldi biribil horien atzetik.

Hainbat herritara joaten ginelarik eta berta-ko zaharrek euskaldun oguzpen nabariazeuskeraz ez zekitela erantzuten zigutelarik,benetan esan nahi ziguten ez zutela menpe-ratzen ETBn erabiltzen zen euskera bera(seguru naiz ulertzen zutela esaten zuten bai-no askoz gehiago, baina tira). Hau da, fineanguztia bilakatzen da erabiltzen ditugun ere-duen inguruko eztabaida bat.

Azken 70 urteetan, dantza taldeen sorrera-rekin batera, dantzaren ereduak zeharo alda-tu dira. Dantzak gorde eta hedatzeko asmoz,eszenatokietara eraman genituen eta horta-rako balleteko dantzakera eta arauak gurega-natu genituen gure dantza unibertsalagoa egi-teko asmoz: koreografia itxi bateratzaileak,airean saltoka, oin puntetan dantzan...

Testuinguru honetan, “ nik ez dakit dantzan”horrek zer esan nahi du? “Ni ez naiz gai dan-tzari trebe horiek ematen dituzten jauziak etapiruetak emateko”. Baina, hori al da dantzanegiteko eredu bakarra? Denok egin dugu dan-tzan taberna ilun batean gaueko ordu txikie-tan, edo herriko festetan, edo eta rantxerarenbat lehengusinaren ezkontzan... Eta hori ez alda dantzan egitea?

Pasa den mendean sortutako eredu balletizatueta akademizatuak kontutan hartzen baditugu,inor gutxik daki dantzan. Aldiz, tradizioz jasodugun dantzakera berreskuratuko bagenu (lurgainean dantzatu, gorputza osoa erabili, musi-karekin bat egin, askatasuna, inprobisazioa,jokua, harremana zentzu zabalean…) ni neuausartuko nintzateke guztiok dantzariak gare-la esatera. Horregatik, beste gauzen artean, sor-tu genuen Aiko taldea, aintzinako ereduakberreskuratu daitezkeela uste dugulako, eta ezzaharrak izateagatik, baizik eta gure gaur egun-go beharretarako oso egokiak direlako: ergo-nomikoa, ekonomikoa, ludikoa, dibertigarria,errazetik zailenera mailakatzeko modukoa,guztiontzako, demokratikoagoa…

Dantza, ikuskizuna ez ezik, zerbait gehiagoere izan da eta da, guretzat bederen: norbereburuarekin dantzan egitea, dantzatzeko plazerhutsa esperimentatzea, eta dantza lagunekin,gure artean zerbait konpartitzen, sortzen egi-tea… hizkuntzarekin egiten dugun bezala.Finean dantza hizkuntza bat da, oso ederra,osasungarria, subersiboa, aldarrikatzailea etaoso dibertigarria den hizkuntza.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

PAT X I L A B O R D A L A R R E A

Arkeologia aitzurrarekin

azkena