nº 14 boletina

12
taldeendako, pedagogia baliabide garran- tzitsua baitira El Bordónen egiten diren bisita gidatuetan. Nafarroako Naturguneetako Eskola Bisiten kanpainaren ekitaldi berria dugu aurrean Bisita horiek, naturaren interpretazio zen- troek eta hegazti behatokiek bultzatuak, “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” ekimenaren barnean daude (10537. proiektua). Horren bidez, CANeko bezeroek entitatearen gizarte fondoak bideratzen ahal dituzte bisita horietara. Hori dela eta, proi- ektuari boto ematera bultzatzen zaituztegu, horrela, Nafarroako ikasleen eta herritar guztien kontzientzia handitzen laguntzen da, natur ondareari eta hura babesteko guztiok parte hartzeko dagoen beharrari dagokienez. • Aurkezpena . . . 1 • Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduak zer diren eta zer egiten duten 2 • Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduak bisitatzeko hitzordua nola hartu . 6 • Albisteak eta berriak . . 7 B aliabideak . . . 10 Direktorioa . . . 12 Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroak berritu ditu instalazioak Bere garaian (90eko hamarraldian), natu- raren interpretazio zentroak eta hegaztien behatokiak teknologiarik hoberenaz eta diseinu erakargarriko baliabidez hornitu ziren, beren eginkizunak behar bezala garat- zeko. Hainbat urte iraganik, baliabide eta teknologia horiek zaharkitu edo hondat- zeaz gainera, eskaintzen zuten informazio- ak galdu zuen gaurkotasuna.Hori dela eta, azken urte honetan, eta Caixa erakundearen laguntzaz, Bertizko NIZeko baliabideak berri- tu dira, baita Pitillas eta Vianako behatokie- takoak ere. Orain, Erronkariko NIZari heldu zaio txanda. Aretoen antolamendua aldatu da, taldeen kudeaketa errazteko xedez. Era berean, zoruen eta hormen estaldurak aldatu dira, garbiketa errazteko. Gainera, argi natural gehiago sartzen da. Bestalde, ikusmenari dagokionez, kalitate handiko ikus-entzunezko material berria jarri da. Baliabide modernoen bidez proiektatzen denez, horren iraunkortasuna bermatu da. Eduki gehienak digitalak dira, euska- Aurkibidea Eskolako Aldizkaria Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako ekipamenduei buruzko argibideak 14. zk. rriak ukitze-pantailak dira, formatu handikoak, eta antzinako panelak ordezkatzen dituzte. Halaber, pan- tailak disko gogorrek kontrolatzen dituztenez, instalazioa erabiltzailearen ezaugarri desberdinetara egokitzen ahal da automatikoki: turistak, lehen edo bigarren hezkuntzako ikasleak, entzuteko edo ikusteko zailtasunak dituzten pertsonak, 6 hizkuntzatan aurkezten ahal da, erraz eguneratzen ahal da, eta, harrigarriena, edukiak aldatzen ahal dira urtaroaren ara- bera. Hori dela eta, bisita bat ez da urte berean lehenago egin den beste bat bezalakoa. Ikasleak eta irakas- leak bultzatu nahi ditugu Erronkari bisitatzera eta instalazio horretara hurbiltzera, hezkuntza jarduerendako lagungarria izanen baita. Hala ere, azaroaren 30etik aurrera egin ahalko dira bisitak, obrak bukatu ondoren. Erakusketa berria “El Bordón” hegazti behatokian. Las cañas urtegia. Iragan urtarrilaren 31n, Las Cañas urtegiko El Bordón hegazti behato- kiko erakusketa berria inauguratu zen. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egina eta La Caixa erakundearen Gizarte Ekintzak finant- zatua, obrak natur erreserbari buruzko informazio eguneratuagoa duten panel berriak ditu, baita Viana hiriari eta bertako mito eta legendei buruzko informazioa ere. Panel berriak oso erabilgarriak dira bisitatzen gaituzten ikastetxeetako Erakusketa iraunkor berria Bordoneko behatokian. Viana. Erronkariko NIZ, ikus-entzunezkoen gela berria.

Upload: medio-ambiente-navarra

Post on 23-Mar-2016

245 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Boletín escolar referente al medio ambiente

TRANSCRIPT

Page 1: Nº 14 Boletina

taldeendako, pedagogia baliabide garran-tzitsua baitira El Bordónen egiten diren bisita gidatuetan.

Nafarroako Naturguneetako Eskola Bisiten kanpainaren ekitaldi berria dugu aurreanBisita horiek, naturaren interpretazio zen-troek eta hegazti behatokiek bultzatuak, “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” ekimenaren barnean daude (10537. proiektua). Horren bidez, CANeko bezeroek entitatearen gizarte fondoak bideratzen ahal

dituzte bisita horietara. Hori dela eta, proi-ektuari boto ematera bultzatzen zaituztegu, horrela, Nafarroako ikasleen etaherritar guztien kontzientzia handitzen laguntzen da, natur ondareari etahura babesteko guztiok parte hartzeko dagoen beharrari dagokienez.

• Aurkezpena . . . 1• Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduak zer diren eta zer egiten duten 2• Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduak bisitatzeko hitzordua nola hartu . 6 • Albisteak eta berriak . . 7• Baliabideak . . . 10• Direktorioa . . . 12

Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroak berritu ditu instalazioakBere garaian (90eko hamarraldian), natu-raren interpretazio zentroak eta hegaztien behatokiak teknologiarik hoberenaz eta diseinu erakargarriko baliabidez hornitu ziren, beren eginkizunak behar bezala garat-

zeko. Hainbat urte iraganik, baliabide eta teknologia horiek zaharkitu edo hondat-zeaz gainera, eskaintzen zuten informazio-ak galdu zuen gaurkotasuna.Hori dela eta, azken urte honetan, eta Caixa erakundearen laguntzaz, Bertizko NIZeko baliabideak berri-tu dira, baita Pitillas eta Vianako behatokie-takoak ere. Orain, Erronkariko NIZari heldu zaio txanda. Aretoen antolamendua aldatu da, taldeen kudeaketa errazteko xedez.

Era berean, zoruen eta hormen estaldurak aldatu dira, garbiketa errazteko. Gainera, argi natural gehiago sartzen da. Bestalde, ikusmenari dagokionez, kalitate handiko ikus-entzunezko material berria jarri da. Baliabide modernoen bidez proiektatzen denez, horren iraunkortasuna bermatu da.

Eduki gehienak digitalak dira, euska-

Aurk

ibid

ea

Eskolako Aldizkaria Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako ekipamenduei buruzko argibideak

14. zk . rriak ukitze-pantailak dira, formatu handikoak, eta antzinako panelak ordezkatzen dituzte. Halaber, pan-tailak disko gogorrek kontrolatzen dituztenez, instalazioa erabiltzailearen ezaugarri desberdinetara egokitzen ahal da automatikoki: turistak, lehen edo bigarren hezkuntzako ikasleak, entzuteko edo ikusteko zailtasunak dituzten pertsonak, 6 hizkuntzatan aurkezten ahal da, erraz eguneratzen ahal da, eta, harrigarriena, edukiak aldatzen ahal dira urtaroaren ara-bera. Hori dela eta, bisita bat ez da urte berean lehenago egin den beste bat bezalakoa. Ikasleak eta irakas-leak bultzatu nahi ditugu Erronkari bisitatzera eta instalazio horretara hurbiltzera, hezkuntza jarduerendako lagungarria izanen baita. Hala ere, azaroaren 30etik aurrera egin ahalko dira bisitak, obrak bukatu ondoren.

Erakusketa berria “El Bordón” hegazti behatokian. Las cañas urtegia.

Iragan urtarrilaren 31n, Las Cañas urtegiko El Bordón hegazti behato-kiko erakusketa berria inauguratu zen. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egina eta La Caixa erakundearen Gizarte Ekintzak finant-zatua, obrak natur erreserbari buruzko informazio eguneratuagoa duten panel berriak ditu, baita Viana hiriari eta bertako mito eta legendei buruzko informazioa ere.

Panel berriak oso erabilgarriak dira bisitatzen gaituzten ikastetxeetako

Erakusketa iraunkor berria Bordoneko behatokian. Viana.

Erronkariko NIZ,ikus-entzunezkoen gela berria.

Page 2: Nº 14 Boletina

Baliabide interaktiboen bitartez Zaraitzuko Ibarraren informazio orokorra ematen da jakitera, baina bereziki, urtaroz urtaro, Iratiko oihana aipatzen da (Europan ongien kontserbatutako izei-pagadietako bat).

Ikasleak ibar honetako alderdi guztiak ezagut-zen ahal ditu, eskura baitauzka panelak, maketak (Nafarroako Pirinioak), ikus-entzunezko bat, joko inte-raktiboak, lanabes tradizionalen erakusketa bat, eta, horietaz gainera, monitoreek antolatzen dituzten jar-duera eta jokoak. Eskualde honetan bizi diren hainbat espezieren deskripzioak ere badaude. Espezie horie-tako asko galzorian daude.

Hitzordua telefono bidez hartzerakoan aukeratzen ahal da nolako bisitaldia egin. Nolanahi ere, Erronkarin eta Bertizen bezala, bisitaldia probetxugarriagoa da Zatoz Zaraitzu ezagutzera izeneko hezkuntza mate-rialaren laguntzarekin egiten bada. Material hori 8-12 urteko neska-mutikoei dago zuzendua.

Halaber, badago izenburu bereko beste material bat, 13 eta 16 urte arteko neska-mutilentzat.

Beste hezkuntza proposamen batzuk Ingurumen Departamentuko Oihanak izeneko unitate didaktikoan aurkituko dituzue. Bisita mota honek hiru ordu edo hiru eta erdi iraunen du; izan ere, Naturaren Interpretazio

Zentrora egiten den bisitalditik aparte, NIZeko moni-toreek gidatutako ibilaldiak egiten dira (herrian berean edo Muskildako baselizara autobusez igo eta oinez jai-tsiz, adina kontuan hartuta).

Bisitaldia doan da, eta erakundeak berak jartzen ditu material didaktikoak eta monitoreak. NIZa Otsagabian berean dago, Itzaltzuko errepidean, z.g.( 948 890 680 [email protected]

Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomendatzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu baka-rra baita.

2 • Eskolako aldizkaria

Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduakzer diren eta zer egiten duten

Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroa

Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroa

Zentroak Erronkariko ibar piriniar osoko gaiak jorrat-zen ditu, gizartearen, kulturaren eta naturaren aldetik, baina bereziki Erronkari garaikoak (Larra-Belagoa), Nafarroako Foru Komunitatean paisai unitate parega-bea baita.

Ikasleak ibar honetako alderdi guztiak ezagut-zen ahal ditu, eskura baitauzka panelak, maketak (Pirinioetako

harrapariak, benetako tamainan), ikus-entzunezko bat, joko interaktiboak, eta, horietaz gainera, monito-reek antolatzen dituzten jarduera eta jokoak. Eskualde honetan bizi diren hainbat espezieren deskripzioak ere badaude. Espezie horietako asko galzorian daude.

Hitzordua telefono bidez hartzerakoan aukeratzen ahal da nolako bisitaldia egin. Nolanahi ere, Erronkarin eta Bertizen bezala, bisitaldiari probetxu handiagoa atera tzen ahal zaio Zatoz Erronkari ezagutzera izene-ko hezkuntzamaterialaren laguntzarekin egiten bada.

Ma terial hori 8-12 urteko neska-mutikoei dago zuzen-dua.

DBHko ikasleentzat ere badira hezkuntza proposa-menak Ingurumen Departamentuko Oihanak izeneko unitate didaktikoan.

Bisita mota honek hiru ordu edo hiru eta erdi iraunen

Erronkariko ikasleak, hartzak utzitako aztar-nak lantzen ari dira ingurumen zaindari batek

lagundurik.

Ingurumenaren aldeko Eguna ospatzen, Otsagabian

Page 3: Nº 14 Boletina

du; izan ere, Naturaren Interpretazio Zentrora egiten den bisitalditik aparte, NIZeko monitoreek gidatutako ibilaldiak egiten dira (herrian berean edo inguruan, adina kontuan hartuta).

Bisitaldia doan da, eta erakundeak berak jartzen ditu material didaktikoak eta monitoreak. NIZa Erronkariko udalerrian dago (Nafarroako Pirini o e tan).

( 948 475 [email protected]

Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomendatzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu baka-rra baita.

Eskolako aldizkaria • 3

Pitillasko eta Vianako Hegaztien Behatokiak

Hegaztien Behatokiak jendeari argibideak emateko eta ingurumen hezkuntzarako azpiegiturak dira. Babes-tu ta ko hezeguneetatik gertu daude. Material optikoa daukate (teleskopioak eta prismatikoak) ekosistema horietako faunari behatzeko.

Fauna hori hobeki ezagutu nahi dutenentzat ibilbi-de batzuk antolatzen dira, kanpoko aldetik, monitore espezializatuek lagunduta; horrela, bertako paisaia eta flora hobeki ezagutzeko parada izanen dute.• Bisitaldi arruntak 3 ordu irauten du

(irakasleekin adostuta). Ikasle taldeak goizetan hart-zen dira, 10:00eta tik 14:00ak arte.

• Komeni da aldez aurretik jakitea nola dagoen Aintzira (uraren altuera).

• Taldekideak gehienez ere 50 izanen dira.• Leku hori ez da gomendagarria Haur Hezkuntzarako

(hegaztiak soilik ikusten baitira aparatu optikoen bi dez, eta adin horretako neska-mutikoentzat zailak dira erabiltzeko).

• El Bordón Hegaztien Behatokian bisitaldia egin daite-ke bai gazteleraz, bai euskaraz. Pitillaskoan, bisitaldia soilik gazteleraz egiten da.

El Bordón Hegaztien Behatokiak aukera ematen du Vianako hirigunera bisitaldi gidatu bat egiteko.

Galdetu prezioak eta ordutegiak:( 948 446 302

Pitillasen Erriberriko Errege Jauregia bisitatzeko aukera dago (( 948 740 035) edo Oliva Monasterioa bisita-tze koa (( 948 725 006).Natur Erreserba bat bisitatzen da; beraz, txukun ibili behar da:• Beti ere, behatokiko langileekin hitz egin. Gidaririk

gabe ez dago bisita egiterik.• Isilik ibili eta ez egin oihurik eta asotsik.• Aintzirara ez bota harririk edo beste gauzarik.• Aintzira inguratzen duen hesira ez hurbildu.

Bisitaldia doan da, eta erakundeak berak jartzen ditu material didaktikoak eta monitoreak.

Pitillasko Hegaztien Behatokia herritik 3 kilome-trotara dago, Santacarako errepidetik hartuta (hartu ezkerretara, egoera oneko pista batetik sartuta).

( 619 463 450

El Bordón Hegaztien Behatokia Las Cañas Aintziran dago, Vianako hirigunetik bi kilometro ingurura, Logroñoko norabidean (errepidean hartu ezkerretara, bide bat dago han). Era berean, Iruñetik Mendabiara eta Logroñora doan errepidetik ere irits daiteke, ondo-ren Vianako norabidea hartzeko (hala eginez gero, bide gurutzea eskuinetara dago). Aintzirako sarrera adierazten duten seinaleak daude.

( 696 830 898 (Utzi mezua)

Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomendatzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu baka-rra baita.

Pitillas eta Uxueko ikastetxe publikoetako ikasleak beha ari dira hegaztiei.

Tengmalm hontza

Page 4: Nº 14 Boletina

4 • Eskolako aldizkaria

Zentroaren eginkizuna da arroilek eta beren lurraldeek naturaren aldetik dituzten balioak eza-gutu eta zabal tzea (eraketa, landaredia, anima-liak).

Arroilak edo mendi zintzurrak Agoitz eta Irunberriko aurrepirinioetako arroan daude. Bada, eskualde horretako lurraldearen erabilera, historia eta kultura erakusten dira.

Horretarako, era askotariko baliabide didaktikoak ditu (erakusketak, lurraldearen make-ta, arroila bateko giroa birsortu da, horma-irudiak, ikus-entzunezkoa, Irunberriko arroilako faunaren irudiak zuzenean transmititzen dituen telekamera, eta abar).

Zentroak 2 bisita mota eskaintzen ditu.

• 1. bisita mota

Interpretazio Zentroan.Iraupena, gutxi gorabehera: 1:15 ordu.

Hona lantzen diren edukiak: Kareharriaren eta arroilen eraketa, arroilen garrantzia: naturgune babestuak. Harkaitzetako hegaztiak, oro har.

Zehazki, sai arrearen ohiturak eta ezaugarriak. Gizakiaren eraginez arroan sortu den paisaia,

Parkean eskaintzen den hezkuntza jardueraren bidez ikasleak Babestutako Naturgune honeta-ra eta bere ingurunera (Kantauri aldeko ibarrak) hurbildu nahi dira, eta bertako ezaugarri fisiko, biologiko, sozial eta kultural nagusiak erakusteko, hemengo balore guztiak ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hezkuntza baliabideen artean Bertizko Jaurerria Natur Parkeak honako hauek ditu: Naturaren Interpretazio Zentroa, Bertizko lurraldea irudikatzen duen maketa, ikus-entzunezkoen gelak, erakusketa ibiltariak Jaure gian, Lorategi historikoa, jolasteko zelaiak eta josteta guneak, eta 2.000 ha baino gehiagoko basoa.

Bertizko hezkuntza programa aldian behin eba-luatu eta hainbat aldaketa nahiz proposamen eransten zaizkio, eskari eta egoera berriei erantzu-na emateko.

2 ordu irauten duen Parkean barnako hezkunt-za es kain tzaz gain —honetan monitoreek taldea gidatzen dute proposatutako jarduera ezberdinen

garapenean—, aukera dago bi hezkuntza pro-grama berri egiteko, hurrengo atalean azaltzen direnak.

Parkea Oieregi-Bertizarana udalerrian dago, Iruñetik iparraldera 52 kilometrotara.

( 948 592 [email protected]

Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomen-datzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu bakarra baita.

Bertizko Jaurerria Natur Parkea

Irunberri Arroiletako Interpretazio Zentroa

Irunberriko arroila

ikusteko bisita has-tera doaz

ikasleak.

Ikasleak Bertizko Parkean

Page 5: Nº 14 Boletina

Eskolako aldizkaria • 5

Urbasa-Andia Natur Parkea Nafarroako mende-baldean dago. Urbasa eta Andiak, parkea osatzen duten altuera ertaineko mendiek, bi zonalde biokli-matikoren (atlantikoaren eta mediterraneokoaren) arteko hesi geografikoa osatzen dute.

Urbasa-Andia Natur Parkea balio geologiko, biologiko, ekologiko, paisajistiko, arkeologiko eta soziokultural handiak dituen naturgunea da. Balio multzo handi hori ikusita, Nafarroako Gobernuak lurralde horiek natur par ke izendatu zituen, beraien kontserbazioa bermatzeko eta hori erabilera tradizio-nalak mantentzearekin eta naturaz gozatzetik erato-rritako erabilera berriekin bateragarria izan zedin.

Parkeak jendeari bere balioen berri emateko zerbitzu eta ekipamenduak ditu.

• Informazio Zentroa. Bisitariari Urbasa eta Andiako balio paisajis-tiko, ekologiko, historiko eta kulturaletako batzuk erakusteko. Horrez gain, aparteko paraje horiek zaindu eta mantentzeko oinarrizko arau eta gomen-dio batzuk ere gogorarazten dira.

• Interpretazio Eremua.Bertan, Urbasak izan ohi zituen erabileren ele-mentu adierazgarrietako bi aurkituko ditu bisita-riak: artzain txabola —Seberinoren borda— eta txondorraren erreprodukzioa. Seberinoren bordara joaten den bisitariak Urbasako artzainen bizitzaren nolakotasunak hurbilagotik ikusiko ditu. Urbasa eta Andia mendiek antzina izan ohi zituzten erabi-leren beste elementu adierazgarri bat ezagutzeko

aukera ematen du txondorren kopiak.

• Hiru bidexka sarea: “Iturriena”, “Artzainena” eta “Mendizaleena”.

Ez dago eskola bisita eredu finkorik; taldearen interesen arabera eta taldeak daukan denboraren arabera, parkeak eskaintzen dituen ibilbideetako-ren batekin konbina daiteke Informazio Zentrorako bisita. Zentrora egiten den bisitan parkearen edu-kiari buruzko informazioa eskuratzen dute ikasleek. Ekosistema desberdinetan barna ibilbideak egiteak bertako flora eta fauna espezieak identifikatzeko aukera ematen du. Bi jarduerok antolatzaileek taldeari ematen dizkioten fitxa didaktikoak biltzen dituzte. Ikasle taldeen bisitak posta elektronikoz eta weborriz ados daitezke:

[email protected]

Bisita aurretik adostea gomendatzen dizuegu, soilik horrela bermatu ahal izango baitugu hezike-taren aldetik ongi aprobe txatuko direla.

Lehen hezkunt-

zako ikasleak,

Urbasako parkeko

zidor batean.

Urbasa eta Andia Natur Parkea

arroiletako harkaitzekin alderatuta. Informazio hori guztia ageri da gorago aipatu ditugun zen-troaren baliabideetan.

• 2. bisita motaIrunberriko Interpretazio Zentroa eta Arroila.Iraupena, gutxi gorabehera: 3:30 ordu.Zentroan lantzen dira 1. bisita motan azaldutako edukiak.

Arroilan gai hauek lantzen dira: Arroila, natur-gune babestua, Erreserba Naturala. Nafarroa mediterranearraren landaredia, gizakiak eralda-tutako paisaia eta berezko paisaia. Irati trena. Eduki horien osagarri, behaketak egiten dira

hegaztiak ikusteko: harkaitzetan nola dauden pausatuak, habiak. Horretarako, prismatikoak eta teleskopioa erabiltzen dira.

Bi bisitak euskaraz nahiz gazteleraz egin daitezke.Zentroa Irunberrin bertan dago.

Helbidea: Plaza Nagusia, z/g.

( 948 880 [email protected]

www.nafarroakoarroilak.es

Zuen bisitaldirako hitzordua hartzea gomen-datzen dizuegu, bisitaldiak probetxuzkoak izateko modu bakarra baita.

Page 6: Nº 14 Boletina

6 • Eskolako aldizkaria

• Noiz?Goizeko 10:00etatik 13:30etara, asteartetik osti-

ralera.

• Nola?

Bisitaldia hitzartu nahi duten taldeek egiten ahal dute Ekipamendu bakoitzean edo buletin honen bukaerako direktorioan adierazitako telefonoetako baten bidez. Monitoreak hitzorduak ematen ditu deien hurrenkeraren arabera eta, aldi berean, bisitaldiaren modali-tatea zehazten da.

• Zerbait ordaindu behar dut?

Ikastetxeek Interpretazio Zentroetara eta Hegaztien Behatokietara eginiko bisitak dohainik dira.

• Kontuan hartu beharrekoak• Interpretazio Zentroetan gehienez ere 60

laguneko taldeak onartuko dira, eta Behatokietan 50ekoak.

• Gehienetan taldea bitan banatzen da eta,txandaka, batzuk kanpotik ibilaldi bat egiten duten bitartean (irakasleekin adostu beharre-koa), beste ba tzuek instalazioetara egiten dute bisita..

• Zentro eta Behatokietako jarduera “arruntak”hiru bat ordu irauten du, baina denbora hori luzatu nahiz laburtu egiten ahal da, talde bakoitzaren beharren arabera.

• Eskola taldeak hartzeko ordutegia kontsultatubehar da.

• 25 lagun baino gehiagoko taldeentzat bi gidari espezializatu ditugu.

• Bisitaldiak gaztelaniaz nahiz euskaraz izan da tezke (kontsultatu).

Zuhaitz Eguna Irunberrin

Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduakbisitatzeko hitzordua nola hartu

Erronkariko ikasleak paisaiari buruz ari dira lanean, ibarreko aniztasunaren alderdia baita.

Page 7: Nº 14 Boletina

Eskolako aldizkaria • 7

Albisteak eta berriak

http://www.urbasaparkea.es http://www.nafarroakoarroilak.eshttp://www.bertizparkea.es

Urbasa-Andiako parkeak, Bertizko Jaurerria Natur Parkeak eta irunberriko NIZak web orriak

Arroiletako Interpretazio Zentroa

Bigarren hezkuntzako materialak berrikustea

Aurtengo eskola kanpainatik aurrera, interpreta-

zio zentroarekin bisita egitea hautatzen duten biga-

rren hezkuntzako institutuek didaktika materialak

izanen dituzte, 2004ko aurreko ekitaldietako mate-

rialek baino eduki zabalagoak dituztenak.

Aukera aprobetxatu da argitalpen berri horretan

irudiz hornitutako jarduerak sartzeko, geologiari

buruzko edukiak zabaltzen dituztenak, hain zuzen.

Aurrekoa ez da berritasun bakarra, materialak

formatu digitalean egonen baitira. Hartaz, ikasleek

erabiltzen dituzten fitxak soilik inprimatzea erraz-

tuko da.

Urrutitik... eta zuzeneanKanpaina hontan, Irunberriko Arroilan jarritako

bideo-kamera bat egonen da jendearen esku-

ra Irunberriko Interpretazio Zentroan. Zentroa eta

arroila artean 2,5 km daude. Kamera horren bidez,

Zentrotik be re tik arroilako eta hartan bizi diren

bizidunen irudiak ikusiko dira, habietara zuzendu

daitekeelako laster, gainera, hartutako irudiak esku-

ragarri egongo dira Interneten, denbora errealean,

eta bai lehenago grabatutakoak ere.

Page 8: Nº 14 Boletina

8 • Eskolako aldizkaria

Bertizko Jaurerria Naturaren ParkeaBi heziketa programa berri datorren ikasturterako

2009ko urritik hasita, Bertizko Jaurerriaren Parkeko erabilera publikoaren taldetik bi heziketa programa berri abiaraziko ditugu, eskola taldeei zuzendutakoak:Heziketa Programa Baso-Mintegirako eta Lorategi Botanikorako

6-12 urte bitarteko ikasleei zuzendutako programa berri honen nahia da baso-mintegi baten funtzionamen-dua erakustea basoen garapen iraunkorrak eskatzen dituen ekin tzen eredu gisa, baso-berritzeari dagokio-nez, hala nola landatze prozesua azaltzeko baliatzea. Parkerako bisitak 4 orduko iraupena du (10:00etatik 14:00etara). Bisitaldian monitoreekin batera zenbait jar-duera egiten dira baso-mintegian, lorategi botanikoan eta Bertizko basoan.

Gehienez, 60 ikasle onartzen dira egunean. Heziketa Programa Zabala Etxea Aterperako

Programa bi egunetan (gaua barne) garatzen da. Atari zabaleko heziketa jarduerak egiten dira haietan, parke-ko begiraleek bideratutakoak eta jasotzaileen adin eta heziketa mailara egokitutakoak.

Parkeko langileek antolatutako jarduera horietaz gain, irakasleek bestelako aisialdiko jarduerak egiteko beha-rrezko aholkularitza ere ematen da, parkeak eskaintzen dituen baliabide eta ekipamenduak aprobetxatze aldera. Progra ma hau esklusiboki zuzenduta dago Zabala Etxea Gazte Aterpea bisitatzen duten 3-8 urte bitarteko eskola taldeei.

NIZaren irekitze berria2008ko abuztuan, Naturaren Interpretazio Zentroa ireki

zen berriz ere, guztiz berriturik. Bere helburua ba Bertizera etorritako bisitaria informa-

tzea eta orientatzea, bertako baliabide natural eta kultu-ralen ezagutza eta gozamen hobea eskainiz.

Lehen solairuan, haize-arrosa batek orientazioa eskaintzen dio bisitariari, basoan barnako bisita egin dezan. Jarraian, bisitariak Nafarroan dauden paisaien, koloreen eta giroen aniztasuna topatuko du eta babestu-tako naturguneak zein hauek babesteko baliatzen diren tresnak ezagutuko ditu. Pixkana-pixkana, Bertizko Natur Parkearekin harremanean hasiko da, eta basoan bizi eta honen ezaugarri diren espezie zenbait ezagutuko ditu. Geroxeago, Parkeak mendeetan zehar izan dituen historia eta kudeaketa erakusgai duten panelak daude.

Lehenbiziko solairua, Bertizen dauden garrantzi han-diko hiru elementuren ingurukoa da: ura, lurzorua eta basoa, eta bukatzeko, gure basoan egiten den kudeaketa erakusten da: Kudeaketa Integrala.

Bisitaldiari akabera emateko, ikus-entzunezkoa irudi eta soinu ikuskizun bikaina da, bisitaria urteko 4 urtaroe-tan barna eramaten duena, haietan landareek eta anima-liek izaten dituzten aldaketak ezagutu eta goza ditzan.

Basoan egindako kudeaketa eta Bertiz posible egi-ten du ten per tsonen la na ezagutarazten dituen ikus-en-tzunezkoa da.

Bertizko lorategi botanikoa

Bertiz. Zabala Etxea

Bertizko NIZ berria. Beheko solairua

Page 9: Nº 14 Boletina

Eskolako aldizkaria • 9

Sorogaingo Aldude Mendiaren Informazio ZentroaErabilera publikorako ekipamendu eta zerbitzu berriak

Erronkariko Naturaren Interpretazio ZentroaAldi baterako erakusketa

Sorogaingo aterpearen inguruan (Erroibar) ekipa-mendu eta zerbitzu berriak prestatu dira, bai hala nahi duen jendeak, bai ikasleek erabil ditzaten: Zainketa Bereziko Ere mu aren inguruko Informazio Zentro bat eta bide ugari; gainera, informatzeko eskuorri bat argitaratu da.

Aldude mendiko Zainketa Bereziko Eremuan dauden ekipamendu eta balioak ezagutu nahi badira, lehenik bisitatu beharreko tokia da. Zentro honen barnea gune zenbaitetan banatuta dago: informazio panelak, bertako artisau-produktuen erakusketa eta saltokia, hala nola bertako balio natural, sozial eta kultura-lekin zerikusia duen dokumentazioa kontsultatzeko gune bat. Baita ere, Natura 2000 Sarearen inguruan. Zentroaren ordutegia urteko garaiaren arabera aldat-

zen da (orain 10:00etatik 14:00 e ta ra eta 16:00etatik 20:00etara). Bisita modu librean eginen da eta doakoa da. Kontsulta daiteke:

( 948 392 025Ibilaldi errazak

“Pagadia”: 1,8 Km-ko ibilbidea da, pagadiaren ba lio ak, ba li a bideak eta lasaitasuna gozatzekoa. Ibilaldian ze har hiru panel tematiko daude, hauen ingurukoak: pagadia, ura eta ika tza.

Infor ma zio Zentroa ren inguruan beste ibilbide bat dago, zu haitz zaharrek izaki ani tzendako bizi iturri gisa du ten balioa ezagutarazten laguntzen duena, eta halaber larreen balioak.

Informazio Gunean bertan hirugarren ibilbide bat hasten da, 8,5 Km-koa. Aztakarri gainera igotzen den bidean bar na doa eta Sorogaingo eremu megalitikoko monumentu batzuk ikusteko parada eskain tzen du.

Sorogaingo Aterpetxea 24 ohatze ditu, sei logelatan banatuta. Taberna-

jatetxea dago. Bi jantoki ditu eta bertan gosariak, hamarretakoak, bazkariak, askariak eta afariak ema-ten dira. Kalefakzioa, ur beroa eta egur-tximinia.

( 948 392 025

Irailaren 15a eta urriaren 15a artean, naturaren interpretazio zentroan “Nuestros bosques” erakusketa (Gure basoak) egongo da.

Kalitate handiko 38 argazki dira, 70x33 tamainakoak eta Madrilgo Asociación de Fotógrafos de Naturaleza FONAMAD elkarte-ko kideek eginak.

Arreta jaso duten pertsonak.Erronkariko interpretazio zentroa eta turismo bulegoa.

Page 10: Nº 14 Boletina

10 • Eskolako aldizkaria

Baliabide Orokorrak

Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa

Badu Dokumentazio Zentroa eta ingurumenari nahiz ingurumen hezkuntzari buruzko liburutegi espezializatua.

Halaber, badu erakusketa eremua. Helbidea:Aita Adoain, 217 - behea. 31015 Iruña( 948 14 08 18 [email protected]

Hezkuntza materialak• Ingurumen Hezkuntzako Koadernoak

Ingurumen Departamenduak Unitate Didaktikoen bilduma argitara eman zuen. Eskura daude Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroaren web eta hau da aukera:

www.navarra.es/app sext/ Edu ca cion Am-biental/ind ex. html

Web• Ingurumen Departamentua

Zuzeneko sarbide Ingurumen web orrialdera: www.navarra.es

• SITNASigla horiek Nafarroako Lurralde Informaziorako Sistemari dagozkio. Orri badu sarbidea Nafarroako Kartografi Informaziorako datuen Baseetara:

http://sitna.navarra.es

Informazio eta Dokumentazio ZentroakNaturaren Interpretazio Zentro eta Behatoki

bakoitzean bada Dokumentazio Zentro txiki bat, kontsultarako, ingurumen arloko liburuz hornitua.

Ingurumen Hezkuntza Formaleko liburuak azpi-marratu behar dira, gelan hainbat gai lantzeko.

ekipamendu bakoitzeko baliabideak

Pitillasko Aintzirako Hegaztien Behatokia Hezkuntza materialak

• Behatokira bisita egiteko karpetadidaktikoa: Eskura dago ar gi talpen inprimatuan, gazteleraz eta euskaraz (eskatu Beha to kian).

• Nafarroako hezeguneak:bestelako proposamenak biltzen dituen unitate didaktikoa, Pitillas eta Bianako behatokietan jar-duerak egiteko. Eskura dago PDF euskarrian eta “behera kargatzeko” aukera duzue:www.navarra.es/appsext/Educa cionAmbien-

tal/index.html

• Txori zezen arruntari dagokionkarpeta didaktikoa,El avetoro navarro descubre sus secretos alegia. Eskura dago argitalpen inprimatuan, gazteleraz (Behatokian eskatu behar da).

Las Cañas Urtegiko Hegaztien Behatokia• Behatokira bisita egiteko karpeta didaktikoa:

Eskura dago argitalpen inprimatuan, eskatu Behatokian.

• Didaktiko Materiazkoberriak Lehen eta Bigarren Ziklorako Hezkuntzako. Eskatu Behatokian.

• Nafarroako hezeguneakbestelako proposamenak biltzen dituen unitate didaktikoa, Pitillas eta Bianako Behatokietan jar-duerak egiteko. Eskura dago PDF euskarrian eta “behera kargatzeko” aukera duzue: www.navarra.es/appsext/Educa cion Ambien-

tal / in dex.html

Baliabideak

Page 11: Nº 14 Boletina

Eskolako aldizkaria • 11

Otsagabiko Interpretazio Zentroa• Zatoz arroilak ezagutzera.

Zentroa bisitatzeko karpeta didaktikoa, Ingurumen Heziketarako Koadernoak bildu-makoa. Lehen hezkuntzako hiru zikloetarako eta bigarreneko bietarako daude eskura. Euskaraz eta gaztelaniaz. Lehen hezkuntzako materiala paperean dago, bigarrenekoa, berriz, formatu digitalean. Zentroan eskatzen dira bisitaren erre-serba egiterakoan.

• OihanakBestelako hezkuntza proposamenak biltzen dituzten material didaktikoak Zentroak lantzen duen gai bati buruz, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bi ga-rren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz:www.navarra.es/appsex t / E duc a cion Am bien-

tal/index.html

Arroilen Interpretazio Zentroawww.nafarroakoarroilak.es

materialak

• Zatoz Arroilak ezagutzeraZentroa bisitatzeko karpeta didaktikoa, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura dago Lehen Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz, paperean baizik ez. Eskatu Zentroan.• Arroilak.Zentroak lantzen dituen gaiei buruz, bestelako hezkuntza proposamenak biltzen dituzten material didaktikoak, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bil-dumaren barnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz:www.navarra.es/ appsext/Educa cion Am bien tal /

index.html

bestelako bisitak

(NIZren bidez adostu behar dira)• Arbayún Zaldiketa Zentroa (Usún).

Zaldiei hurreratzeko tailerrak, zeramika taile-rrak, arku-tiro tailerrak eta ibilaldiak txirrindulaz. Produktu ekologikoekin prestatutako janaria jate-ko aukera. Prezioak kontsultatu.

• Bordablanca. FinkaAdin guztietako ikasleentzako bisita gidatuak egiten dira Irun be rriko mugapean dagoen landa-

re aromatiko eta sendabelar sailera. Berotegian, mintegietan, landare idortegian, konpostaje-plantan eta propietate medizinalak, aromatikoak dituzten 20 landare, zuhaixka eta zuhaitz barie-tate baino gehiago landatzen diren lursailetan egiten den lana ikusten da. Prezioak kontsultatu.

Bertizko Jaurerria Natur Parkeawww.bertizparkea.es

Naturaren Interpretazio Zentroa berritzearekin bate-ra, material didaktikoak ere berritzen ari dira. Behin eginda, ikastetxeei hauen erabilgarritasunari zein edukiari buruzko informazioa emanen zaie.Ingurumen Hezkuntzako programen inguruko edo-zein informazio eskatu nahi izanez gero, Parkearekin harremanean jarri( 948 592 421 [email protected].

Erronkariko Interpretazio Zentroamaterialak

• Zatoz Erronkari ezagutzeraZentroa bisitatzeko material didaktikoak, Ingurumen hezkuntzako Koadernoak bildumarenbarnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz:

www.na va rra. es/appsext/Educa cion-Ambiental/ind ex.ht ml

• Espezie babestuakBestelako hezkuntza proposamenak bil tzen dituzten material didaktikoak Zentroak lant-zen duen gai bati buruz, Ingurumen hezkunt-zako Koadernoak bildumaren barnean. Eskura daude Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklorako eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetarako, euskaraz eta gazteleraz: www.navarra.es/appsext/Educa cion Ambien-

tal /index.ht ml

bestelako bisitak

(NIZren bidez adostu behar dira)• Isaba. Casa de la Memoria (Izaba, Erronkaritik 7 km.ra).• Almadiaren Museoa (Burgi). • Kabila Enea Gaztaren Museoa (Uztarroz).

Erronkaritik 12 km.ra. Erronkariko gaztagintza, abere-jarduera, tresnak, ardiekin erlazioa duten beste tradiziozko lanbideak, historia...

Page 12: Nº 14 Boletina

Argitaratzea: Ingurugiroaren Kudeaketa-Nafarroako Mintegiak eta Basoberritzeak.Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Derpartamenduarentzat.

Nafarroako Gobernuko ingurumenhezkuntzako ekipamenduen

kudeaketa eta informazio orokorra

Ingurugiroaren Kudeaketa-Nafarroako Mintegi eta Basoberritzeak

Aita Adoain, 219 behea. 31015 Iruña ( 948 382 438 Fax: 948 382 391

[email protected]

Bertizko Jaurerria Natur ParkekoNaturaren Interpretazio Zentroa

Oieregi-Bertizarana,Iruñetik 52 kilometrotara

( 948 592 421 www.bertizparkea.es [email protected]

Erronkariko NaturarenInterpretazio Zentroa

Julián Gayarre z/g. Roncal. Erronkari (Nafarroako Pirinioak)

( 948 475 256 eta 948 475 317 [email protected]

Otsagabiako NaturarenInterpretazio Zentroa

Itzaltzuko errepidea, z.g. OtsagabiZaraitzu (Nafarroako Pirinioak)( 948 890 680 eta 948 890 641 [email protected]

Arroiletako Naturaren Interpretazio Zentroa

Plaza Nagusia z/g.31440 Irunberri

( 948 880 874 [email protected]

Pitillasko Hegaztien Behatokia

Herritik 3 kilometrotara dago, Santacarakoerrepidean (ezkerretara, pista egoera

onean). ( 619 463 450

El Bordón Hegaztien Behatokia,Las Cañas Aintziran

Vianako herrigunetik 2 kilometrotara dago, Logroñoko bidean (sarrerako bidea, ezkerretara). Iruñetik Mendabiara eta Logroñora doan errepi-detik ere sar daiteke, Vianako norabidea hartuta (horrela eginik, bidegurutzea eskuinetara dago).

Aintzirako sarrera adierazten duten seinaleak daude han..

( 696 830 898

Urbasa eta Andiako Natur ParkekoInformazio Zentroa

Bidegileena izandako etxea,Olaztiko mendateko gaina

( 948 382 438www.urbasaparkea.es [email protected]

Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa

Aita Adoain 217 behea. 31015 Iruña ( 948 140 818

www.crana.org [email protected]

Zentroako direktorioa