narrazioak eta olerkiak : r. mª azkue saria · pdf filetzen zuten zikinkeria guztia beste...

13
LAGUN MINAK Markel Txasko Galarraga Errenteria Berriro jaio dela sentitzen du Enekok ospitaletik atera eta minutu gutxira. Autobusean eserleku asko daude libre, eta haietako batean eseri ziteke- en. Baina ez. Denbora gehiegi eman du eserita, bizitzari itxaroten. Nahiago du zutik joan, autobu- sean zehar dauden barra zilarreztatuei heldurik, bihurgune bakoitzean, atzera eta aurrera, ez eror- tzeko ahaleginak eginez. Autobuseko leihoetan zehar begiratu du. Zeruan hegaka dabiltzan enarei egin die so, eta barrenak estutu zaizkio. Antzeko sentipena izan zuen duela bost urte, gurpil-aulkian eseri aurretik. Hartan, etxeko bal- koitik zeruko enarak behatzen ari zen. Enara-sal- doa ikusi, eta kuadrillarekin akordatu zen. Zerbait sentitu zuen erraietan, barru-barruetan, zerbait hotza. Sentipen deseroso hori berehala desagertu zen, ordea, lagunen mezu batek, bere gogoa ehu- ten ari zen pentsamenduaren haria eten zuenean. “Ailegatu duk eguna, hogei euro jarri behar dituk potorako, alkohola eta abarrerako, badakik”. Enarak ahaztu eta salara sartu zen. 49

Upload: votram

Post on 06-Feb-2018

229 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

LAGUN MINAKMarkel Txasko Galarraga

Errenteria

Berriro jaio dela sentitzen du Enekok ospitaletikatera eta minutu gutxira. Autobusean eserlekuasko daude libre, eta haietako batean eseri ziteke-en. Baina ez. Denbora gehiegi eman du eserita,bizitzari itxaroten. Nahiago du zutik joan, autobu-sean zehar dauden barra zilarreztatuei heldurik,bihurgune bakoitzean, atzera eta aurrera, ez eror -tzeko ahaleginak eginez. Autobuseko leihoetanzehar begiratu du. Zeruan hegaka dabiltzan enareiegin die so, eta barrenak estutu zaizkio.

Antzeko sentipena izan zuen duela bost urte,gurpil-aulkian eseri aurretik. Hartan, etxeko bal-koitik zeruko enarak behatzen ari zen. Enara-sal-doa ikusi, eta kuadrillarekin akordatu zen. Zerbaitsentitu zuen erraietan, barru-barruetan, zerbaithotza. Sentipen deseroso hori berehala desagertuzen, ordea, lagunen mezu batek, bere gogoa ehu-ten ari zen pentsamenduaren haria eten zuenean.“Ailegatu duk eguna, hogei euro jarri behar ditukpotorako, alkohola eta abarrerako, badakik”.Enarak ahaztu eta salara sartu zen.

49

Page 2: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

Orain, ordea, ezin ditu enarak burutik kendu,eta enara-saldoan doazen enaren arteko harrema-na horren hutsala den galdetu dio bere buruari,penaturik. Autobusak, bat-batean, bihurgune bihu-rri batean bortizki jiratu du, Enekoren gorputzaaieka batera botaz. Bihurgunean paratu zaizkiobegiak. Ezin izan du saihestu. Egunero bezala,ohiko oroitzapenek hartu diote gogoa. Film laburbaten modura etortzen zaizkio burura, xehetasunbakoitza ikusiz.

–Kristoren gaua izango duk gaurkoa, ikusikoduk –komentatu zion Josuk, bizkarrean esku-zartakementsu bat ematen zion bitartean.

Eneko ilaran lehenbizi zihoan, errepide bazte-rretik, urrutian argi distiratsuekin ikusten zen dis-kotekara gero eta gehiago hurbilduz. “Taxian erejoan gintezkeen” esaten zuen bere artean. Ordupare bat lehenago, horretaz aritu ziren eztabaidan.Taxia garestiegia zela, herritik diskotekara, oinez,hamabost minutu baino ez zirela... Azkenean,Enekok amore eman zuen bere lagunen aurrean,eta diskotekara errepide bazterretik joango zirelaerabaki zuten. “Errepide hauetatik auto gutxi ibiliohi da” esaten zuen bere gogoa konbentzitzekoasmoz.

Halako batean, ordea, bihurgunearen izkinatikbi argi agertu ziren. Eta ondotik, dena beltz ikusizuen. Mundua gainera nola erortzen zitzaion naba-ritu zuen.

Ez dago bihurgune bakar bat ere oroitzapen ilunhoriek burura ekartzen ez dizkionik, barrenak

50

Page 3: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

iraultzen ez dizkionik. Haatik, ohituta dago, jasan-garri bihurtu du oinazea. Eta minak hainbestehigatutako pertsona izaki, ja higaezina dela ustedu. Zenbat nahigabek mailukatu ote diote buruabakardadean zegoelarik? Bakardadea eta heriotzaantzekoak baitira. Horregatik, berpiztean, indar -tsuago jaiotzen da, eta ez bakardadea, ez eta herio -tza ere, ez dira beldur iturri.

Autobusak aurrera egin ahala mendi elurtuakageri dira, eta haritz biluziak zeru urdinaren pean.Neguko paisaiari hotza dario, baina Enekok odolabero du, eta seguru sentitzen da. Irmo. Bizitza ira-bazteko bakarrik duela sentituz, zer galdu ez baitu.Tupustean, autobusa geltoki batean gelditu da, etaesperoan zeuden horiek autobusera igotzen hasidira, banan-banan.

Lehenbizi agure bat igo da, makulua lagun, urte-en zama gainean daramala. “Txapela inoiz burutikkendu ez duten horietakoa” esan du Enekok bereartean. Baina, berehala joan zaizkio burutik agureaeta haren makulua. Ondotik, neska gazte bateksegitu dio agureari. Ederra da, beharbada Enekokinoiz ikusitako ederrena. Ileari erreparatu dio, eztikolore gozoa du, distira urrekarakoa. Begiak kantuzaharrek deskribatzen dituzten bezalakoak dira:zeruko lore miresgarriak, izarren pare zoragarriak.Eta irriñoak areago edertzen dio aurpegia. Hain daliluragarria irribarrea, hain da kitzikagarria...Baina ez du neska politarengan arreta handiagojartzeko betarik izan. Ustekabean, neskaren atze-tik, mutil gazte bizardun bat sartu baita. Hasieran

51

Page 4: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

ez du ezagutu, baina autobusa zeharkatu ahalasabela uzkurtzen joan zaio, eta arnasa gelditzen.

Autoak harrapatu ondotik asteak eman zituenospitalean. Eta ama gaixoa izan ezik ez zen besteinor gerturatu bera ikustera. Aspalditik zekienbere kuadrilla ez zela adiskidetasunean oinarri -tzen, eta ongi jakin ere. Gauean ateratzean ikustenbai tzituen soilik. Gaupasetan. Eta sasi-lagun haie-kin edukitzen zituen solasaldiak gauaren goiti-beheitien ingurukoak baizik ez ziren izaten.Finean, potorako dirua gehitzeko erabiltzen zutenadiskidetasun zuri hori. Edo agian, sudurretik sar -tzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekinpartekatzeko.

Egia esan, espero izan behar zuen gertatukozena, ondorio huts bat baitzen soilki. Baina itxaro-penak elikaturik, bistakoegia den hori gezurra izandaitekeelako-edo, sarritan ez da egia sinetsi nahiizaten. Itxaropena sinetsi nahi den gezurra baita.Koldarrenenaren jarrera. Bizitzak egia ikustenuzten duenean, ordea, egiak itxaropen oro deusez-tean, amildegian beheiti erortzen da, eta kosta egi-ten da zulotik ateratzea. Eta Eneko amildegianbeheiti erori zen.

“Eta zure lagunak, Eneko? Non dira zure lagu-nak?” galdegin ohi zion ama dohakabeak kezkatu-rik. Eta Enekok, lotsaren lotsaz mututurik, erre-guzko begirada bat botatzen zion. Eta amakEnekori begirada urrikalkor bat, bere semearenoinazea partekatu nahiko balu bezala, semearen-gan zetzan zama zailarekin kargatu nahiko balu

52

Page 5: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

bezala, betiko lagun horiek ezezagun izatera pasa -tzen direnean gelditzen den amildegia bete nahikobalu bezala.

Haatik, hori ez zen izan bere min eta atsekabeenlaurdena ere. Beste zerbait zen lokartu nahi zuenbakoitzean gogoa kolpatzen zion hori. Izan ere,Enekok bazuen lagun bat, Xabier izenekoa, zinezlagun mina zena. Edo hori uste izan zuen berakurteetan zehar. Txiki-txikitatik izan ziren lagunminak, irri egiten ere elkarrekin ikasi zuten, bai etamota guztietako bihurrikeriak egiten ere. Nerabezela, ordea, Xabier Alemaniara joan zen ikasketakburutzera, eta Enekok ez zuen inoiz gehiago ikusi.

Kanpoko hotzetik autobusera sartu eta jaka ken -tzeko beharra sentitu du Xabierrek. Baina ez dubehar izan. Supituki, hezurretaraino sartu baitzaiohotza, bisuts hozgarri batek astindu izan balu beza-la. Bera ere ohartu da Enekoren presentziaz. Etabegirada hilgarri bat jaurti dio, Enekok Xabierribezala. Begiradak dirauela hamaika sentimendugurutzatu dira, begi batzuetatik besteetara erasoka.Eta biek ala biek oroitzapen mingarriak ekarridituzte gogora.

Enekok ongi aski gogoratzen du Xabierrekinurteetan edukitako posta-truke estua. Atzerrira ikas-tera abiatu zenetik, eskutitzak igortzen zizkiotenbatak besteari, gogo barrenean izan ohi zituztenkezka gordeenak idatziz. Istripua eduki zuenean,ordea, igorri zion eskutitza, eta aipatu sasi-lagunenjarrera higuingarria, eta posible bazitzaion joatekobisitan, eskertuko zuela. Baina ez zuen erantzunik

53

Page 6: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

jaso. Eskutitza bidean galdu zelakoan-edo, bestebat bidali zion, eta beste bat, eta beste bat.Bakardadearen mina eusten jakin zuen arte bidalizizkion, gau luzeetan isuritako malkoak ahitu arte.Baina ez zitzaion eskutitz bat bera ere bueltan iri -tsi.

Nonbait babestea, sostengatzea, ezinbestekoadenean. Eta nora jo jakin uste denean. Ustezkobabestoki edota euskarri hartara iritsi, deusezare-kin topatu, eta etsipenean, gorrotoan erortzen dabat. Eta Enekok, etsipenean, gorrotoan erori zene-an, inoiz barkatuko ez ziola zin egin zuen. Etaordura arte jasotako eskutitz bakoitza erre zuen,negar artean.

Koldarrenek, higuingarrienek, zitalenek, baka-rrik diote “lagun nauzu”, “alboan izango nauzubehar duzunerako”, eta gero huts. Gero hor kon-pon. Zein duintasun klase edukiko ote du Xa -bierrek? Ba al daiteke oraindik ere begietara begi-ratzen ausartzea? Enekok are eta sutsuago itzultzendio begirada, gorroto bizienarekin hil nahi izangobalu bezala. Gau luzeetan jasandako atsekabeeniturria du begien parean, eta esango lizkioke gauzaanitz, garrasika beharbada, baina guztiak begiradabatean batzen zaizkio. Begirada beldurgarri bezaingorrototsu batean, bakardadean idortzera konde-natu zuenari munduko nahigabe guztiak leporatuzbezala.

Bi mutil gazteen artean denbora gelditu egin da,eta ingurua ilundu. Izoztuta dituzte begitarteak,eta gori-gori begi-niniak. Kanpotik ikusten dituen

54

Page 7: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

inork ezin izango du imajinatu ere egin egun bate-an lagun minak izan zirenik, egun batean elkarre-kin jostatzen zutenik irri artean. Izan ere, Enekokbegiradarik bortitzenarekin egiten dio so Xabierri,eta honek, urteetan jasan zuen min guztia bidal -tzen dio sorik hilgarrienarekin. Hondamendi han-dia ekarri baitzion Enekok Xabierri.

Urteak dira Rosenheimera abiatu zela. Dena utzieta kanpora joateko hautua aspaldi zuen egina.Giroz aldatzeko beharra sumatzen baitzuen. Egiaesan, zinez min ematen zion gauza bakarra, berebihotzeko lagun mina bertan uztea zen. Hala etaguztiz, batak besteari eskutitzak bidaliko zizkiotelaadostu zuten.

Hasiera batean kosta egin zitzaion Alemaniakoohituretara ohitzea, beren hoztasunarekin bat egi-tea. Baina denborak aurrera egin ahala, pixkanaka-pixkanaka, lagunak egiten joan zen. Eta bizitzarensorpresetako batek, ezustean, Katharina ezagutze-ko beta eman zion.

Katharina neska ederra zen, barrutik zein kan-potik. Ile-horia zen, begi urdinekoa, eta masailaksarritan gorrituak eduki ohi zituen. Atsegina zen,eta irekia ezagutzen zuen ororekin. Agian horrega-tik adiskidetu ziren Xabier eta bera hain erraz.Katharinari Xabier inoiz ikusitako mutilik parega-beena iruditzen zitzaion; perfektua.

Asko gustatzen zitzaion Katharinari “perfektu”hitza ahoskatzea, edo askotan aditu ahal izan ziongerora Xabierrek: “harreman perfektua”, “egunperfektua”, “bizitza perfektua”... Beti kontent edo

55

Page 8: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

beti negarrez egon ohi diren horietakoa zen Ka tha -rina, errusiar mendi baten antzeko ibilbidea zuenbere aldarteak, eta aise pasa zitekeen irririk polite-na egitetik negar tristeena egitera. Ho rre gatik, be -har bada, zaila izan zen bien arteko hasiera. Fun -tsean, hasiera guztiak bezala.

Katharina arrunt posesiboa zen, eta berarentzatnahi izaten zuen denbora guztia Rosenheimgo par-keetan barna Xabierri eskutik helduta ibiltzeko,edota Rosenheim handitik kanpo zeuden soro ber-datuetan bere besoetan etzateko, honen ileak fere-katuz. Eta Xabierrek, ikasketak zirela-eta, ezin iza-ten bazuen gelditu, Katharina zeharo erretxintzenzen, amorrualdi ergelak edukiz.

Baina denborak aurrera egin zuen, harremanakere hobera egin zuen bezala. Hala, Xabierrek lanbat topatu zuen harategi batean, eta Katharinarenosaba zenaren etxera joan ziren bizitzera. Errazazen Katharinarekin gustura egotea nahi zuenaematen bazitzaion, eta Xabierrek aurkitu zuenmodua. Bertako lagun alemaniarrak aieka baterautzi eta Katharinarekin iragaiten zituen ja egunak.Ez zen garagardotegi iskanbilatsuetara gehiagogerturatu, ez eta lagunartean egindako mendibuelta atseginetara. Katharinari eskutik helduz,Rosenheimgo parkeetako orbelen gainean ibiltzenhasi zen, eta Simssee aintzirara joaten, udako eguz-ki epelaren printzek begitartea ferekatu ziezaioten.

“Zurekin hain naiz zoriontsu, hain naiz perfek-tuki bizi...” errepikatu ohi zion Katharinak alaikiirri eginez, gozoki musukatzen zuen bitartean. Eta

56

Page 9: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

Xabierrek, maitasunez, belarrondoa ferekatzenzion batzuetan, eta hitz goxoak xuxurlatzen bela-rrira besteetan, inork aditu ahal ezin zituen sekre-tuak balira bezala.

Egun batean, ordea, urrutiko lagun minareneskutitz larri bezain goibela iritsi zitzaion postaribibotedunaren eskutik. Astero jasotzen zitueneskutitzak, eta bakoitzaren esperoan irrikan egonohi zen, bihotzeko adiskidearen berriak jakitekogogoz. Postari bibotedunak automatikoki egitenzuen Katharina eta Xabierrenerako bidea astelehe-nero, eta irribarretsu ematen zizkion eskura bera-rentzat hain garrantzizkoak ziren albisteak.

Udazkeneko egun hits hartan ere irribarretsueman zion eskura lakre gorriminez zigilatutakoeskutitz zuria. Eta Xabierrek adeitasunez agurtuzuen postari biboteduna, gozamena baitzitzaionhorrelako jende txit jatorrarekin harremanak edu-kitzea. Behin etxeko salan, eskutitza ireki eta lagunminaren inguruko berriak irakurtzeari ekin zion.Gero eta gehiago irakurri ahala, lagunaren idazke-ra narrasak oroitarazten zizkion oroitzapenek era-gindako irribarrea iluntzen joan zitzaion. Eta buka-erara iritsi zenerako, korapilaturik zuen zintzurra,eta dardarka zituen eskuak. Arrats hartan ez zensalatik atera, eta bere bakardadean lokartu zen,izerdi hotz eta burutazio ilunen artean.

Aipatu zion Katharinari adiskidearen afera, etaagian bisitan joango zitzaiola, gaizki ikusten bai -tzuen bere lagun maitea. Katharinak lasai egotekoeskatu zion, beharbada Enekok asaldatuta idatzi

57

Page 10: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

zuela hura, eta ja hobeki egon zitekeela. Beraz,Xabierrek, beste eskutitz bat igorri zion bueltan,zeharo kezkatuta zegoela adieraziz, ea zinez bisitanjoatea behar zuen galdetuz. Eta eman zituen bihilabete esperoan, baina ez zitzaion deus etorribueltan. Hala, are kezkatuago, bidali zizkion bestezenbait eskutitz. Baina postari biboteduna gutxia-gotan ikusten hasi zen, eta irribarrerik egiten ezziola ere iruditu zitzaion. Xabierrek, erantzunikjasotzen ez zuenez, zeharo arduratuta, Enekorenetxera dei egitea pentsatu zuen.

Deiak, ordea hondoratu egin zuen. Bereak eta biesan zizkion lagun minaren amak. Hitz bakoitzaerraietan sartzen zitzaion akuilua sentitu zuen. Etagauero, ohean zegoelarik, burura etortzen zitzaiz-kion lagunaren amaren irain eta mespretxuak,gogoa minki mailukatuz. Ez baitzekien berak zeregin zuen gaizki, zer akats egin zuen.

Eta hasiera bateko mina gorroto bilakatzen joanzen. Zaila baita gizakiaren gogoa ulertzea, eta sarri,hainbeste dira bertan ematen diren jirabirak,ondorio ulertezinetara irits daitekeela. Eta senti-menduak zergatik garatu diren ere ez da jakiten.

Xabier, etsialdian jota gelditu zen, eta agudobota zuten lanetik, ez baitzen gauza hitz bat beraere egiteko totelka ez bazen. Eta, azkenik, nazkatu-ta, Katharinarekin ere hautsi egin zuen. Ezin bai -tzuen Rosenheimgo parkeetan zeutzan orbelengai nean ibiltzearekin, edota Simssee aintzirakoeguz ki epelaren printzekin, gozatu. Eta hala, Xa -bier gizagaixoa, bakardade soilean gelditu zen;

58

Page 11: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

hutsik. Buruko pentsamendu nahasiekin erdi zora-tuta.

Hain ongi gogoratzen ditu memento haiek, ezenoraindik ere, orduan bezala, ileak laztu eta erraiakkitzikatzen baitzaizkio. Enekok ez baitaki zer densentipen hori. Zer jakingo du oraindik amaren-gandik bularra hartzen duen mukizu batek?Jakingo balu zer den atzerrian erabateko bakarda-dean sentitzea, isolamenduaren mina sentitzea...

Autobusak ateak itxi eta aurrera egin du, gelto-kia atzean utziz. Xabier, aldi berean, Enekorenbegiak zulatzeari utzi eta autobusaren azkenekoeserlekuan eseri da, gorrotoa bor-bor. Abailduta dugorputza, eta akituta gogoa. Ezintasunaren senti-pen garratza erraietatik dabilkiola, guztia ahaztensaiatu da. Mendi elurtuei begiratu die, eta bizitzariburuz gogoetan hasi da. Baina ja ez du itxaropenik.Bai baitaki itxaropena ahulenen babesa dela, egia-ri aurre egin nahi ez diotenen lubakia. Badaki, gai-nera, itxaropen izpi bakoitzeko agoniazko pitzadu-ra bat agertzen hasten dela, poliki-poliki bertanhondoratzen joanez, balizko “agian” horrek erraie-tan dabilen har urduriari jaten emanez.

Eskutitzak bueltan noiz etorriko zain egotenzenetan ere, zerbait oker ez zihoalako itxaropenitsuak elikatzen zuen Xabier. Izan ere, Enekoriidatzi zion azken eskutitza, lakrearekin zigilatzenari zelarik, erantzungo zion sasi-itxaropen batenbaitan egin zuen. Itxaropen koldar baten baitan.Eta barren-barrenean bazekien ez zuela erantzunikjasoko, baina nahiago zuen buru barruan biraka

59

Page 12: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

zebilkion itxaropenean sinetsi. Finean sineskeriaeta itxaropena gauza bera baitira.

Hartan, urduri egiten zuen so leihotik, postaribiboteduna edozein mementotan agertuko zelako-an. Presa zuen, harategia irekitzea hari egokitzenbaitzitzaion goiz hartan. Katharina ohetik jaikitzenikusi zuen, eta sukaldera nola sartzen zen.Larruzko eskularruak jantzi eta bufanda kiribilduzuen lepo inguruan. Katharina baso bete esnere-kin atera zen sukaldetik, eta musu heze bat emanzion Xabierri ezpainetan. Xabierrek, ohi bezala,eskutitza postari bibotedunari emateko eskatuzion. Katharinak, irribarretsu, buruarekin baiezkoaegin zuen, eta lasai egoteko esan zion, atzerrikolagun minak oraingoan erantzungo ziola. Xabier,presaka, etxetik atera zen.

Katharinak, Xabierrek atea itxi orduko, irriñomaitekorra irriño zital batean bihurtu zuen. Etaeskutitza eskuetan, logelara abiatu zen. Bertan,giltza txiki batekin, ondo gordeta zuen kutxa batireki zuen. Barnean, eskuetan zuen eskutitzarengisako hamaika eskutitz zeuden. Batzuk, Enekorenidazkera narrasa zuten, eta beste zenbaitzuk,Xabierren idazkera fina. Haiekin batera sartu zuenazkeneko hori ere. “Perfekzioak ez du orbanik”ahoskatu zuen ozen, irri artean, ezagutzen ez zuenEnekori zuzenduz bezala. Jarraian, komunerasartu zen apaintzera. Arratsa Xabierrekin emangobaitzuen Rosenheimgo parkeetan barna. Seguraski, Xabierrek ahaztuta edukiko zuen ordukolagun zirtzil hura. Bera baitzen zinez maite zuen

60

Page 13: Narrazioak eta olerkiak : R. Mª Azkue saria · PDF filetzen zuten zikinkeria guztia beste tuntun batekin partekatzeko. Egia esan, espero izan behar zuen gertatuko ... Ile-horia zen,

pertsona bakarra. Bera baitzen zinez maite zuenpertsona bakarra. Bera baitzen neska-lagunikonena. Bera baitzen perfektuena.

Eneko ere saiatu da lagun ohia burutik kentzen,betiko ahazten. Zertarako bete burua gorrotoz?Bizitza bakarra dela gogorarazi du, aukerak behinbakarrik ematen direla. Berari berriro jaiotzekoaukera eman diote. Zerotik hastekoa. Eta horrega-tik du odola bero, dena eraikitzeke duelako. Zergaldu ez baitu.

61