narrazioak 3dbh, e, f

62
Gau ilun bat zen, oso beldurgarria iluntasunari beldur dionarentzat. Gau hartan Eva-k bere ume txikia sartu zuen sehaskan eta pentsatu zuen aukera ona zela beldurrezko pelikula bat ikusteko. Senarrak afaria zuen ondoko hirian, hurrengo egunean bere lagunik onena ezkonduko baitzen. Palomitak egin eta gero, pelikula ikustera eseri zen egongelako izkina batean zuten sofa batean eta ``play´´ sakatu zuen bideoa martxan jartzeko. Beldur izugarria zion beldurrezko pelikulei, bazekielako gero amets gaiztoak izango zituela eta ezin izango zuela lorik egin. Hala ere, pentsatu zuen nagusia zela zeukan beldurra gainditzeko. Pelikula osoa begiak itxi gabe ikustea erabaki zuen, baina ezin izan zuen. Erdira iritsi baino lehen oso beldurtuta zegoen. Hain zegoen beldurtuta ezen pelikula gelditu egin zuen. Pantailan geratu zen irudia ikaragarria zen. Ikaratuta umea ondo zegoela ziurtatzera joan zen; ondo zegoela ikusita egongelara itzuli zen telebista itzaltzeko asmoarekin. Baina berandu zen. Zerbaitek edo norbaitek berak telebistan utzitako irudia kendu zuen jada. Izututa mugitu ezinik geratu zen, bere etxean gau hartan gertatzen hari zena ezin ulerturik. Lasaitu zenean logelara joan eta ohean sartu zen.

Upload: sagarra19

Post on 04-Jun-2015

1.206 views

Category:

Education


8 download

TRANSCRIPT

Page 1: Narrazioak 3DBH, E, F

Gau ilun bat zen, oso beldurgarria iluntasunari beldur dionarentzat. Gau hartan Eva-k bere ume txikia sartu zuen sehaskan eta pentsatu zuen aukera ona zela beldurrezko pelikula bat ikusteko. Senarrak afaria zuen ondoko hirian, hurrengo egunean bere lagunik onena ezkonduko baitzen.Palomitak egin eta gero, pelikula ikustera eseri zen egongelako izkina batean zuten

sofa batean eta ``play´´ sakatu zuen bideoa martxan jartzeko.Beldur izugarria zion beldurrezko pelikulei, bazekielako gero amets gaiztoak izango zituela eta ezin izango zuela lorik egin. Hala ere, pentsatu zuen nagusia zela zeukan beldurra gainditzeko.Pelikula osoa begiak itxi gabe ikustea erabaki zuen, baina ezin izan zuen. Erdira iritsi baino lehen oso beldurtuta zegoen. Hain zegoen beldurtuta ezen pelikula gelditu egin zuen. Pantailan geratu zen irudia ikaragarria zen. Ikaratuta umea ondo zegoela ziurtatzera joan zen; ondo zegoela ikusita egongelara itzuli zen telebista itzaltzeko asmoarekin. Baina berandu zen. Zerbaitek edo norbaitek berak telebistan utzitako irudia kendu zuen jada. Izututa mugitu ezinik geratu zen, bere etxean gau hartan gertatzen hari zena ezin ulerturik. Lasaitu zenean logelara joan eta ohean sartu zen.Bere logela handia zen: leiho handi bi zituen ohearen aurrean, horman sartutako armairu bat eta besaulki bat atearen eta leihoen artean. Logela senarrari gehien gustatzen zitzaion koloreaz margotua zegoen, gris ilunez, eta portzelanazko panpinak zituen Evak oso gogoko baitzituen.Evak ezin zuen loak hartu, armairuko atea zabaldu eta izaki beldurgarri bat ateratzen zela imajinatzen zuen, edo ohe azpitik irteten ziren esku batzuk orkatiletatik heltzen zutela imajinatzen zuen.

Page 2: Narrazioak 3DBH, E, F

Burua izarekin estali zuen eta bihotza normalean baino azkarrago zihoakiola sentitu zuen. Iluntasunak izugarri beldurtzen zuen. Bere bizitzako pentsamendu alaietan pentsatzeko ahalegina egin zuen: senarra ezagutu zuen eguna, semea jaio zen eguna … , baino ezinezkoa izan zuen. Bakarrik lo egiten zuen bakoitzean, oso txarto pasatzen zuen, eta, lokartu aurretik, amets eta pentsamendu beldurgarriak

izaten zituen.Zarata bat entzun zuen ohe azpian. Bihotza taupadaka hasi zitzaion, ahoa zabaldu, baina ez zen oihurik atera. Saguren bat edo txori txikiren bat izan zitekeela pentsatu zuen. Baina errealista izan zen eta bere buruari esan zion zarata horiek ezin zitzaketela animalia horiek egin. Zarata arraroak ziren, arnasa hartzeko arazoak dituzten pertsonen arnasketaren antzekoak irteten ziren. Eva inoiz baino beldurtuago zegoen; entzuten zen zarata gizaki batenak zirela ematen zuen. Deabrua zetorkion gogora behin eta berrio. Bihotza lehertzear zuen.Evaren senarrak ezin izan zuen inoiz ahaztu afaritik bueltan bere logelan aurkitutakoa. Bere oihuak auzoko guztiak esnatu zituen. Emaztea ohean zegoen ahoz gora, begiak zabal-zabalik eta eskuak odolez beteta. Hilda zegoen. Beldurrak jota hil zen. Baina ikaragarriagoa izan zen ohearen azpian aurkitutakoa. Gorpu txiki bat, plastikoen artean korapilatuta, oxigeno faltagatik itota. Bere semea zen. Itota hil zen.

Aitor Lexartza 3E Arrigorriaga

institutua

TXAPELKETAREN BIDEAN

Page 3: Narrazioak 3DBH, E, F

Uda zen. Iker eta Ederrek pozik begiratzen zuten zerura. Azkenean, uda heldu eta oporrak iritsi ziren.Baina aspertuta zeuden, haien hobbya padel-a zenez bihotz-bihotzez maite zuten kirol hura, baina ezinezkoa zen jokatzea, kantxak apurtuta zeuden eta alkatea oporretan zegoen.Bat-batean, Ederri ideia bikaina bururatu zitzaion, kantxa konpontzea eta kirola berpiztea, baina, beti bezala, Eiderrek gauzen alde onetan besterik ez zuen pentsatzen.

Ikerrek bere pentsamendu pesimisten fantasiak erabat moztu zituen esanez:-Nondik aterako dugu dirua?, eta jendea?Eder isildu egin zen. Hurrengo egunean herriraino joango ziren kirolari

guztiei laguntza eskatzeko Ikerrekin hitz-egiteko geratu zen 18:00etan polikiroldegian.Ikerrek ez zuen sinesten bere begiek ikusten zutena, herri guztia han zegoen! Herriko biztanleek dirua ipini zuten kantxa konpontzeko.

Alkatea bere autotik jaitsi zenean ia bihotzeko batek eman zion kantxa berri- -berria ikustean.Alkatea ere kirolari amorratua zenez padel txapelketa antolatzea bururatu zitzaion.Hurrengo egunean hippiez jantzitako bi pertsonen aurka jokatu behar izan zuten arren, oso erreza egin zitzaien haiei irabaztea.Iker eta Eder problema barik joan ziren finalera.Haien aurkariak neska eta mutila ziren, eta, egia esateko, han hasi ziren arazoak, biak oso gihartsuak zirelako. Hurrengo egunean, padel dendan pala misteriotsu batzuk erosi zituzten jokatuko zuten finalerako Finala heldu zen, tantoetan 2 jokotara berdindurik, 45 eta 45 zeuden.Bat-batean, neskak pilotari gogorregi eman zion batean, Iker eta Eder galtzen ari zirenean, palek denbora gelditu zuten eta honi esker, irabazi egin zuten.

Fama lortu zuten, baita diru mordoa ere etorkinei laguntzeko.

                                       ASIER URRIZ           3-EArrigorriaga institutua

Page 4: Narrazioak 3DBH, E, F

Nik William Hastinen bizitza kontatuko dizuet. William , Birminghamen jaio zen 1910ean bere amamaren etxean. Bertan bizi izan zen bere amarekin luzaroan; aita ez zuen inoiz ikusi. Hamabost urte zituela hegazkin batera igo zen; han piztu egin zitzaion hegan egiteko gogoa. Hiru urte geroago Royal Air Forcen (RAF) sartu zen pilotu izateko. Azkenean, 1932an bukatu zituen ikasketak baina, nota txarrak atera zituenez, abioiak garbitzen zortzi urte eman behar izan zituen.

Bigarren mundu gerra heldu zenean, pilotuak behar zutenez, zenbait pertsona aukeratu zituzten, William barne. Williamni sekulako poza piztu zitzaion egun hartan jakin zuenean “Spitfire” bat hartuko zuela. Jakin ez zuena zen gerrara zihoala, ez jolastera. 194Oko uztailaren bian “Lufbafek” alemaniarren aireko armadak Londres bonbardatzeko agindua eman zuen. Churchil Erresuma Batuko lehen ministroak hori jakitean bere eskura zuen pilotu guztiak deitu zituen; guztira berrehun eta hogeita hamar hegazkin ziren bere gudariekin. William eta beste hogei lagun teniente izendatu zituzten. Egin zizkieten probetan bere etxean baino hobeto mugitu izan ziren. Haietariko batzuei “Stipfaiterra” eman zioten. Beste pilotu batzuei, ordea, hegazkin merkeagoak eta txarragoak eman zizkieten. Uztailaren hamalauan tenienteak koronelekin bildu ziren plan bat burutzeko. Akordatu zuten lehendabizi ehun hegazkin bidaliko zituztela, hogeiko txandatan borrokatzera joango zirenak. William lehenengo txandan irten zen.

Hamar minutu hegaz ibili ondoren hegazkin alemaniarrekin topo egin zuten. William beste bost pilotuekin gorantz egin zuen su egiteko. Azken txanda heldu zenean Willianek bost minutu zeramatzan nazi bat gainetik kentzeko asmoz, nahiz eta bigarren txandako pilotu batek lagundu zion gainetik kentzen. Tamalez, hori egiteagatik hura tirokatu zuten.Azkenean, alemaniar guztiak hiltzea lortu zuten. Hala ere, Plana ez zitzaien ondo atera, ordu erdiren buruan naziek Londres bonbardatu baitzuten.

Page 5: Narrazioak 3DBH, E, F

Jagoba Hidalgo 3-E

Arrigorriaga Institutua.

AZKEN EXORZISMOA

Page 6: Narrazioak 3DBH, E, F

Bilboko etxe bloke batean misterio bat zegoen. Suhiltzaileak hara joan ziren emakume baten deia jasota, oihuak entzun ondoren. Aditu batzuk diotenez blokeak infekzio handia zuen, ezin baitziren ez

medikuak ez familiakoak sartu. 

Suhiltzaileak sartu baino lehen arropa egokia hautatu eta hara abiatu ziren misterioaren bila. Telebistakoak han ari ziren gertatzen ari zen guztiaz informatzen. Neska bat 25 urte ingurukoa, ile beltza zuena, suhiltzaileengana hurbildu zen, haiekin batera barruan sartzeko asmoz. Mutilak zer gerta zitekeen kontatu zion neskatoari ,baina hark, buru gogor, joan egin nahi zuela erakutsi zion.

 Suhiltzaileak barrura sartu ziren gaztearekin batera, eskailerak igo eta lehen solairuko txirrina jo ondoren inork ez zien atea zabaldu. Bultza eginez, indarrez, atea bota zuten, etxe barruraino sartzeko. Bat-batean emakume atso baten geriza ikusi zuten; atsoa bizkarrez zegoen. Suhiltzaileek horrela esan zuten:

-Kaixo,...ond...ondo za...a...zaude?

Atsoak buelta eman zuen odolez beterik:

-(Ahots beldurgarria) Ni bikain nago -irribarre maltzurra- Satanek zuen bila bidali nau...

 Suhiltzaileak beldurtuta korrika hasi ziren etxe osoan zehar emakumea hiltzen saiatuz. Pistola bat hartu eta tiroka hasi zitzaizkion.

Emakumea hilda zegoela ziurtatu zutenean ikusi zuten norbait deabrutu zuela eta hori izan zela han zegoen birusa.

Page 7: Narrazioak 3DBH, E, F

Logelatik oinez hormetan begira hasiaz batera, Jesusen irudiak ikusi zituen emakumeak; umeak, gurutzeak eta egunkariko berriak denak exorzismoa helburu zuten. Bat-batean beste logela batetik zetorren soinu arraroa entzun zuten.

Beste etxe batean ate joka hasi ziren arren, ez zien inork zabaldu. Atea bota eta barrura sartu ziren. Han neska txiki baten ahotsa entzun zuten hango logela batean. Atea zabaldu eta haur txiki bat ikusi zuten, hura ere odolez beterik. Musika lasaia entzuten zen hango gramola batean: neska bakarrik ari zen dantzatzen, suhiltzaileei begira. Telebistako aurkezlea izuturik oihuka hasi eta atera nahian ibili zen . Hura ezinezkoa zela erantzun zioten. Neska txikia korrika abiatu zen gaztearengana ondorengoa esateko:

-(Ahots beldurgarria) Ana, Ana etorri Satanasekin. Zure arima nahi dut

-neska ahotik odola dariola zegoen-

Gaztea korrika jaitsi zen eskaileretatik:

-Ez, ez! Utzi bakean.

Haurra haren gainera erori eta miazkatu egin zuen, gaztea hilda zegoela ikusi zuten suhiltzaileek.

I. C. 3EArrigorriaga institutua

TUNEL AMAITEZINA

Page 8: Narrazioak 3DBH, E, F

Garazi etxetik atera zen goizeko 8:30tan. Kalean haize bortitzak jotzen zuen, haren ile iluna behin eta berriz nahasten zuena. Egunero bezala etxe aurreko autobus geltokian bere bi lagunei (Aiala eta Itsasneri) itxaron behar zien. Hirurak hiriko institutura zihoazen, baina haien etxeak oso urrun zeudenez autobus txiki bat etortzen zitzaien bila.

Bost minututara ile gorriko neska baxu bat agertu zen, Itsasne, hain zuzen ere.

- Kaixo, Itsasne. - Kaixo, Aiala ez da oraindik etorri?- Ez, beti bezala berandu dabil.- Zorionez ez da autobusa heldu. Bestela, etxean geratu beharko du

egun osoan.- Gurasoek ezin dute kotxez eraman?- Ez, atzo esan zidan gurasoak negozio bidaian joango zaizkiola eta

bakarrik geldituko dela etxean.

Neskek hizketan jarraitu zuten.

- Begira, hortik dator - esan zuen Garazik, beraiengana korrika zihoan neska bat ikustean.

- Barkatu, berandu nator - esan zuen arnasa sakon hartuz Aialak - Autobusa ez da oraindik heldu?

- Ez, duela bost minutu etorri behar zuen.- Zuen gurasoak etxean daude? - galdetu zien Aialak.

Biek ezetz erantzun zuten.

- Baina nire ama 30 minutu barru etxera etxera helduko da, erosketak egitera joan da eta. Pixka bat itxarongo dugu eta autobusa ez bada heltzen nire etxera joango gara. - Proposatu zuen Garazik.

- 15 minutu pasatu zirenean hirurak Garaziren etxera abiatu ziren. Kalea hutsik zegoen eta egun lainotsu bat zenez, eguzkiak ez zuen gehiegi argitzen.

Bat-batean lurrikara bat hasi zen. Lurrikararen ondorioz zulo izugarri bat sortu zen nesken azpian eta hirurak batera jausi ziren barrura.

- Ondo zaudete? - galdetu zien Itsasnek bere bi lagunei - Zer gertatu ote da?

- Ideiarik ez. Baina uste dut lurzorutik 10 metrotara gaudela.- Nola dakizu hori? - galdetu zuen Aialak harridura aurpegia jarrita.- Begiratu gora, zulo argi bat ikusten da.

- Egia da. - Esan zuten besteek gora begiratuz.

- Irteera bat aurkitu behar dugu. Azkar! Hormak arakatu pasadizo edo zerbaiten bila - proposatu zuen Garazik.

Minutu asko pasatu zituzten kobazuloa arakatzen. Borobila zen eta bost metroko diametroa zuen. Naturalki egindako

Page 9: Narrazioak 3DBH, E, F

kobazuloa zirudien, hormak leunak zituen eta hizkuntza arraro batetan idatzita zeuden hitz batzuk irakur zitezkeen.

- Zerbait aurkitu dudala uste dut. Niretzat oso urrun dago, ordea. Palanka bat da.

- Utzi niri. Besoa zuk baino luzeagoa dudala uste dut.

KLAK!!! Horma zati bat desagertu egin zen eta horren ordez tunel ilun eta estu bat agertu zen.

- Ez naiz hor barruan sartuko! Seguruenik intsektu eta zabor asko egongo da.

- Ez daukagu beste irtenbiderik. Bide bakarra tunelean sartu eta aurrera jarraitzea da - eta hitz horiek esanda, Garazi, ilunpetan sartu zen Aiala eta Itsasne atzean zituela.

Beharbada, orduak pasa ziren, ez nago ziur. Batzuetan bideak bidegurutze batean amaitzen zuen eta gero eta ilunago bihurtzen zen tunela. Haizea gutxitan pasatzen zen haien albotik eta momentu horietan garrasi bat entzun zela iruditu zitzaien. Tunel zabalago batera heldu zirenean zoruak beherantz egiten zuela konturatu ziren. Lehen lurzorutik 10 metrora bazeuden, orain 20 metro beherago egongo ziren.

- Hau zure errua da! - garrasi egin zion Itsasnek Garaziri - gela horretan itxaron izan bagenu, orain etxean egongo ginateke gure gurasoekin.

- Edo, beharbada, ez zigun inork ikusiko eta gelan hilko ginateke. Irteera batek egon behar du tunel honen amaieran; bestela, zertarako egongo zen?

- Ez dakit, baina ni gose naiz eta gainera gaur beherapenak hasten dira hiriko denda…

Aialak hitz egiten jarraitu zuen. Bat-batean zarata beldurgarri bat entzun zen bere atzean. Garrasika hasteko moduko hots bat. Neskei besoetako ilea laztu zitzaien, eta isil-isilik geratu ziren, beldurraren beldurrez. Pixkanaka-pixkanaka hotsa entzun zen lekura begiratu zuten. Metro erdiko altuera zuen txakur bat agertu zitzaien ilunpetik. Ez zen txakur normala, ordea. Hiru buru berdin zituen gorputzera lotuta. Oihuka hasi ziren hirurak tunel estu eta ilun horretan. Txakurra beraiengana korrika hasi zen eta haien gainean zegoen momentuan dena ilun geratu zen.

Page 10: Narrazioak 3DBH, E, F

Garazik ez zuen ezer arraroa entzun; begiak itxita zituela konturatu zen eta zerbait biguna zen gainean etzanda zegoen. Garaziren aurrean bere logela txiki eta desordenatua ikusi zuen. Dena amets bat izan zen.

I.E. 3EArrigorriaga institutua

PANPIN MADARIKATUA

Euri zaparrada jausten ari zen. Errepidea ilun zegoen eta auto gutxi

pasatzen zen baso ilun hartatik. Bat-batean auto bat pasatu eta gelditu

egin zen, gasolina gabe geratu zelako. Autoko gidaria mutil bat zen, gutxi

gorabehera hogei urteko mutil gaztea. Sakelakoarekin deika hasi zen, baina

ez zegoen koberturarik. Oihuka hasi zen, laguntza eske, baina alferrik, baso

ilun hartan ez zegoen inor. Zer egin ez zekienez oinez hasi zen errepidetik,

ea norbait aurkitzen zuen. Ordu erdi ibili ondoren, etxe handi eta zahar bat

ikusi zuen zuhaitz multzo baten artetik. Tinbrea jo zuen, behin eta berriro,

Page 11: Narrazioak 3DBH, E, F

baina ez zuen inork erantzuten. Etxeak urte asko zituen, oso zaharra zen.

Atea urte askotan zabaldu gabe egon zela nabaritzen zen eta indar eta

denbora askorekin zabaltzea lortu zuen. Barrura sartu zenean, dena

armiarma sarez beteta zegoela ikusi zuen. Etxea oso handia zen, altzariak

ia apurtuta zeuden, oso zaharrak zirelako. Leihoak ia guzti-guztiak zeuden

apurturik; apurtuta ez zeudenak hautsez eta armiarma sarez beterik ageri

ziren. Oso zabala zen, gainera, etxea; hiru solairu zituen.

-Norbait dago!! Eh!- Oihukatu zuen Mutilak.

Baina, ez zuen inork erantzun, bera bakarrik zegoen. Bigarren solairura igo

zen, poliki-poliki, eskailerak txarto zeudelako eta txarto zapaltzen bazuen,

denak apurtuko liratekeelako. Bigarren solairua lehenengoa bezain handia

zen. Logela bateko argia piztuta zegoen. Mutila hara sartu zen. Gela ia

hutsik zegoen, bakarrik armairu bat zegoen eta haren gainean panpina bat.

Panpinaren aurpegiak beldur ikaragarria ematen zuen; bazirudien ume txiki

bat zela. Aurpegia urratu txikiz betea zeukan. Begiak handi-handiak zituen

eta irribarre zabala zeukan, logelaren erdira begiratzen ari ziren. Mutila

leihora joan zen haize pixka bat hartzera. Pixka batean egonda, buelta

Page 12: Narrazioak 3DBH, E, F

erdia ematean, oihuka hasi zen, panpina berari begira

zegoen! Poliki-poliki, panpinari begiratzeari utzita, logelatik ateratzen hasi

zen. Baina, bat-batean argia joan zen. Bi segundo pasa eta argia berriro

itzuli zen.Orduan, panpina desagertu egin zen. Beldur ikaragarria zeukan

eta bi aldiz pentsatu gabe, korrika alde egin zuen logelatik. Eskailerak

jaistean, hain bizkor zihoanez, eskailera bat apurtu eta eskaileretatik

behera jausi zen. Lurretik altxatzean atera joan zen. Baina han zegoen

panpina, barreka, laban bat esku batean. Mutila negarrez hasi eta leiho

batera joan, eskuarekin apurtu eta kanpora irten zen. Eskua odolez beteta

zeukan. Etxetik irten zen eta basotik korrika hasi zen etengabe. Bat-batean

amildegi batekin topatu eta bertatik behera jausi zen. Hurrengo egunean

hilda aurkitu zuten, panpina bat eskuartean.

I. C 3E

Arrigorriaga institutua

Bazen behin, Ainhoa izeneko hamabi urteko neskato bat. Ainhoa bere gurasoekin eta anaia zaharrarekin bizi zen Bilboko etxe handi batean. Bere familiako guztiek arropa garesti eta oso ederrak zeramatzaten oso dirudunak zirelako. Ainhoa, berriz, ezberdina zen: denda merkeenetara joaten zen, jantzi merkeenak erostera; zaharrak izatea, ondo ez geratzea edo itsusiak izatea kontuan hartu gabe. Beste gauza

Page 13: Narrazioak 3DBH, E, F

batzuekin ere berdin egiten zuen; adibidez, bere familiak oparitutako arropa, jostailu... garestiak, astebururo merkatu batean saltzen zituen. Eta lortzen zuen diru guztia aurreztu egiten zuen, bere ametsa bete ahal izateko.

Ainhoak ile beltza zuen, begi berde ilunak, aurpegi ederra inolako margorik erabili gabe eta altuera handiko neskato argala zen. Inork ez zuen ulertzen, nola neska polit hark, zuen diruarekin, horrelako itxura sinplekin joan zitekeen. Kasu horietan Ainhoaren erantzuna honako hau zen: “Gehiegi daukat, ezer ez daukaten pertsonekin alderatuz gero.” Gutxi zuten pertsonenganako izugarrizko bihotza zuen.

Bere gelakideek barre egiten zioten egunero; Ainhoari barre egitearen kausa bakarra inbidia ziotelako zen. Baina, nola onartuko zuten ume aberats batzuek, arropa garesti eta ederrekin jantzita zihoazenek, kamiseta zuria zeraman neskato bat? Diruduna zela bazekiten, horregatik zoratuta zegoela uste zuten askok.

Urteak pasatu ziren, Ainhoak dirua aurrezten jarraitu eta irakaspena atera zuen. Hogeita bost urte zituela bere ametsa betetzen hasiko zen. Afrikara bidaiatu eta bertan eskola bat zabalduko zuen, txikitatik ezagututako jendearen laguntzaz.

Izugarrizko ospea izan eta diru asko irabazi zuen Ainhoak. Diru hura beste eskola bat zabaltzeko erabili zuen, eta pixkanaka eskola gehiago zabaltzen joan zen. Ainhoa telebistan, aldizkarietan, egunkarietan... agertu ez ezik gero eta diru gehiago ere lortzen zuen.

Bere txikitako gelakideek telebistan ikusten zutenean harrituta eta inbidiaz beteta geratzen ziren. Aitorrek Ainhoa ikusten zuen bakoitzean maiteminduago geratzen zen. Txikitatik gustatu zitzaion, esaten beldur bazen ere. Medikuntza ikasi zuen, eta honek ere dirutza irabazten zuen bere lanari esker. Beraz, Ainhoari lagundu ahal izateko, donazio handi bat egin beharko zion.

Egun batzuk beranduago, Ainhoak donazioa nork egin zuen jakin zuenean, Aitorri bisitatxo bat egitera joan zitzaion. Gauza askotaz hitz egin zuten. Azkenean, Aitorrek zenbat maite zuen aitortu zion, eta Ainhoak sentimendu berbera zuenez gaua elkarrekin pasatu zuten. Bien artean erabaki bat hartu zuten, elkarrekin eskolak handitzea eta medikuntza ere sartzea. Horrela umeak eta nagusiak

Page 14: Narrazioak 3DBH, E, F

ikasi ez ezik, osasuna ere zainduko zuten.

Hartu zuten erabakia ondo atera zitzaienez biek batera oso famatu bihurtu ziren. Gainera, Ainhoaren ametsa guztiz bete zen eta betiko poz-pozik bizi izango zen bere senarrarekin batera.

I.U. 3EArrigorriaga institutua

HONDAMENDIAREN OSTEAN

Eguzkia ateratzen hasita zegoen, hilda zegoela ematen zuen hiria agerian utziz. Airea hezea eta beroa zen, aurreko egunetako euri jasaren erruagatik eta autoen motorren beroagatik. Pertsonen ametsekin egindako errepidetik esperantza duten pertsonak beren autoetan infernurantz doaz; kez, adreiluz eta hormigoiz egindako hiri horretarantz. Jendea kalera irteten hasi zen, baina ez zaharrak, ez haurrak ez ziren ausartzen oraindik kaleko airea hartzera, edo gutxienez, hori ematen zuen. Ametsak aurreko egunetako euriko

uretan disolbatuta geratu zirela ematen zuen.

Kalera atera nintzen. Ahotsik gabeko kaleetara, lotsaz eginda

Page 15: Narrazioak 3DBH, E, F

zeuden kaleetara. Gora begiratu eta kristalezkoa zirudien ilargi urrun bat ikusi nuen. Handik hiria nola ikusi beharko zen galdetu nion neure buruari. Hasperen egin nuen, nola ikusiko zen hiria ilargitik kutsadurarekin egin dugun kezko pareta handi honekin? Burua berriro lurrera jaitsi nuen, ahotsik ez zuten pertsonei aurpegira begiratzeko. Ahotsa zuten, noski, baina bi mila bostehungarren urteko mundu honetan jende dirudunari berdin zaio zu nor zaren, haientzat zenbaki bat besterik ez gara eta. Bonba batek utzitako zulo baten aurrean gelditu nintzen gure etorkizunean pentsatzeko. Bostehun urtetan hainbeste kakaztu badugu mundua, nolakoa izango da gure ilobentzat utziko duguna? Oihu bat atera zitzaidan bihotzetik Azken urteetan petrolioaren gerrak utzi eta ura lortzeko gerrak hasi ziren, sarritan egiten zuen euria azidoegia zelako. Orduan, zerbaitek lurra jo eta eztanda egin zuen. Berriz ere kalea hilik gelditu zen. Beste bonba atomiko bat zen, behar genuena . . .

Iratzargailuak jo egin zuen, eskerrak! Gorputza izerdi patsetan neukan, ohea guztiz zimurtuta eta lehengo eguneko zauriari odola zerion, berriro. Zutik jarri nintzen komunera joan ahal izateko. Horrelako amesgaiztoak ia egunero izan ohi nituen, eta oso antzekoak izateaz aparte, guztiak amaiera berdina zuten, norbait (kasu gehienetan ni) hil egiten zen, hori bai, beti modu arraro batean. Amets arraro horietaz hausnartzen hasi nintzen, beldur nintzela konturatu nintzen arte. Beldurra nuen lurrari horrelakoren bat gertatuko balitzaio ez nukeelako jakingo zer egin. Txarrena gertatuko zela banekien. Petrolioa agortzear zegoen, herrialde askotako ur eskasia ez aipatzeagatik. Bakea ezin zen inon aurkitu. Lehengo egunean kaletik nindoan eta tipo batek labankada bat eman zidan besoan, zauri madarikatu hori eginez, gainean nuen dirua lapurtzeko. Sei puntu eman behar izan zizkidaten, baina alferrik, oraindik odola dario. Hala ere kalera atera nintzen aire freskoa (edo ez hain freskoa) hartzeko. Etxeko tresnak saltzen zituen denda baten erakusleihoan telebistak zeuden, politikoen kanpainen berri ematen, gero egingo ez diren gauzez hitz egiten. Aurrera jarraitu nuen eta zebrabide baten aurrean gelditu nintzen, nora joan ez nekiela. Aurretik kea zerion motor bat igaro zen eta semaforoa berdera aldatu zen, atzera begiratu eta jendez gainezka zegoenez ez nuen kalea zeharkatzea baino beste erremediorik izan. Arraroa egiten zitzaidan larunbat goizean ezer egiteko ez izatea. Bidaia bat egitea bururatu zitzaidan, horrela hiriko estresa kenduko zitzaidan eta mundua nola zegoen jakingo nuen, gainera txikia nintzenetik leku urrun batera joan nahi izan nuen. Etxera itzuli nintzen eta maleta prestatu nuen, hurrengo egunean aireportura joan eta urrutieneko lekura joateko asmoarekin. Billetea erosi (joateko besterik ez, itzultzekorik ez; egia esan, ez nuen inoiz itzultzeko asmoa izan), maletak fakturatu eta prest nengoen hegazkinean sartzeko. Bidaia luzea zen arren, niri berdin zitzaidan. Azkenean nire irla bakartira iritsi egin nintzen, hilda bezala bizitzeaz nekatuta. Mundua kakaztuko zen noski, baina hori gertatzen zenerako ni jada hilda egongo nintzen. Horregatik guztia ahaztu nuen. Hori zen

Page 16: Narrazioak 3DBH, E, F

ametsetan hil beharrean benetan zaharrez hiltzeko behar zena. Mundua aldatzen saiatu nintzen nire bizitza osoa, baina ordurako beranduegi zen.

J. O. 3EArrigorriaga institutua

INSTITUTUKO GAUEKO

FESTAOrain dela 2000 urte dragoiak, sorginak, herensugeak, eta abar zeuden. Nire aitonari entzun nion istorio bat kontatuko dizuet.

Bazen behin dragoi amerikar bat Jake izenekoa. Bere familiarekin bizi zen eta bi lagun min zituen, Trikxi eta Spaik. Asko gustatzen zitzaion patinetean ibiltzea. Aitona zeukan eta hark entrenatzen zuen dragoi ona izateko. Aitonak hitz egin zezakeen txakur bat zeukan. Bere ama, ahizpa eta aitita ere dragoiak ziren eta sekretu bat zuten inori esan ezin ziotena.

Egun batean bi lagunekin institutura zihoala bere larunbateko festaz hitz egiten hasi ziren. Trikxi Spaikekin joango zen, baina Jakek ez zuen bikoterik festara joateko. Bere lagunek esan zioten Rousekin joateko eta hari ideia bikaina iruditu zitzaion. Institutura sartu zirenean usain txarra zegoela konturatu ziren baina paso egin zuten . Bat-batean Rouse ikusi eta berarengana hurbildu zen:

Kaixo, Rouse!- esan zuen Jakek Kaixo, Jake.

Norekin joango zara dantzaldira? Esa zion jakek

Tomekin, futbol taldeko kapitainarekin, eta zu?

Ni, beno, ni neska eder eta polit batekin joango naiz. Esan zuen Jakek gezurra esanez.

Page 17: Narrazioak 3DBH, E, F

Jakek buelta eman eta bere lagunengana joan zen dena kontatzeko. Baina arazo bat sortu zen, Trikxi konturatu zen usain txar hura Jakeren arnasa zela.

Jaki ez zitzaion ardura arte arnasak txarko usaindu; arazoak sortuko zizkion horrek, batez ere neska polit baten bila abiatu zenean; neskek ezetz esaten zioten eta Jake azkar joan zen bere aitonaren dendara arazoa konpontzeko.

Aitonaren txakurrak edabe magiko bat prestatu zion ahoko kiratsa kentzeko eta lepotik zintzilik jarri zion Jakeri. Arratsaldean txakurrarekin merkatu magikora joan zen neskak aukeratzeko; txakurrak neska asko ezagutzen zituen arren oso itsusiak ziren.

Txakurrak edabe magiko batzuen bila joan zen Jake bakarrik utzirik. Jakek, eserita zegoela, neska polit eta lirain bat ikusi zuen. Harengana joan, ezagutu eta festara gonbidatu zuen. Izena Lili zuen Neskak baietz esan zion baina 12:00etan bueltatu behar zuela esan zion.

Azkenean festaren eguna heldu eta biok batera institutura abiatu ziren. Iritsi zirenean jende guztia danzatzen ari zen. Rousegana hurbildu zen apurka-apurka Lilirekin dantzatzen zuen bitartean. Jende guztia hurbildu zitzaion neska oso polit batekin zetorrelako. Bertako erregea zela konturatu eta 12:00ak aintzat hartu gabe pasatu zitzaizkion; arazoa sortu zuen horrek: Lili herensuge erraldoi bihurtuta jendeari arima kentzen hasi zitzaion. Jake konturatu zenerako jende guztia arima gabe zegoen.

Arazo handia zela konturatu zenean, aitonari deitu ondoren di-da batean festan agertu zitzaien. Jake dragoi bihurtu era herensugearen kontra borrokatzen hasi zen. Ezin iza zuen Lili garaitu baina ideia bat sortu zitzaion, lepokoa kenduko zuen, haregana hurbildu eta bere arnasa kirastua botako zion. Herensugea zorabiatu eta armairu batean gorde zuten, ateratzeko eguna heldu zen arte. Festako jende guztia bere onera bueltatu orduko haien etxeetara joaten hasi ziren ezertaz oroitu gabe. Lili bere etxera eraman, egin ziona barkatu eta etxera bueltatu zen. Horrela,Jakek ikasi zuen ez dela ezagutzen dugun jendeaz fidatu behar.

Page 18: Narrazioak 3DBH, E, F

M. S. 3E

Arrigorriaga Institutua

BIZITZA BERRI BATEN BILA

Marko Nueva York-eko aireportuko sarreran zegoen. Marko ez zegoen inoren zain, hegazkinaren zain baizik; Ordu bat eskas falta zitzaion Italiarako bidean egoteko, bizitza berri bat martxan hasteko, familia bisitatzeko, lagunekin egoteko eta garrantzitsuena “lana aurkitzeko”

Marko, maleta eskuetan, taxi hori eta zikin batetik irten zen, aireportuko sarrera igaro zuen eta taberna txiki batean sartu zen.Tabernan ez zegoen jende askorik.Marko eserleku bakarra zuen mahai batean eseri zen, bi maletak alboan jarriz.

Tabernari errubio, argal eta altu bat Markorengana hurbildu zen: - Egunon, zer hartuko duzu?

- Ba..ipini iezadazu kafesne ebakia eta egunkaririk badaukazue, mesedez, ekarri.

- Oh, bai badaukagu, oraintxe ekarriko dizut

- Eskerrik asko -Erantzun zion Markok.

Segidan, eserlekutik altxatu eta komunera joan zen. Eserlekura bueltatu zenerako bazeuzkan eskatutakoak mahai gainean.

Burua mugitu zuen tabernariaren bila, eta ikusi zuenean, irribarre egin zion.

Page 19: Narrazioak 3DBH, E, F

Egunkaria irakurtzen hasi zenean, Nueva York-era etorri zen momentuaz gogoratu zen.

Jadanik, bi urte zeramatzan Nueva York-en, diseinu grafikoko ikasketa batzuk egitera joan zen eta bere amodio penak ahazteko asmoz.

Nueva York-era etorri zenean, neska batekin zuen bi urteko erlazioa moztu berria zuen eta oso tristeturik zegoen Marko.Asko maite zuen Paula. Neskak, berriz, zenbait hilabeteren buruan gero eta gutxiago maite zuen Marko.Paulak ezin zuen jarraitu egoera horrekin eta erlazioa bukatzea erabaki zuen. Markok, egunak pasa ahala, lehen baino gehiago maite zuen Paula.

Horregatik Nueva York-era joatea erabaki zuen. Jadanik, bi urte igaro ziren eta Markok berdin jarraitzen zuen, baina Italiara joan beharra zuela argi zeukan bizitza berri bat hasteko, hantxe bere lagunekin.

Markok kontu horiek beste aldera uztea erabaki zuen. Eserlekutik altxatu zen, bi euro jarri zituen mahiaren gainean eta maletak esku bietan hartuz joan egin zen. Hegazkina ordu erdi batean abiatuko zen eta jendea jadanik ilaran jarrita zegoen.Txartelak pasatu ondoren hegazkinean sartu ziren guztiak. Markoren ondoan atso bat zegoen eserita, isilik.Marko, lotan geratu zen, bat-batean atsoak zera esan zion: -Mutil! Ondo al zaude?

Markok begirada arraroz erantzun zion:

- Bai, zer ba? Lotan nengoen.

Emakumea erantzutera zihoanean, bat-batean azafata batek mikroa hartuz, esan zuen: - Jaun- andreak! Ez larritu mesedez, arazotxo bat daukagu haizearekin eta hegazkina asko mugitzen ari da. Zuek ez larritu mesedez! Eta ez mugitu zuen eserlekuetatik!

Jendea garrasika hasi zen. Hegazkina alde batera eta bestera mugitzen hasi zen, horrela jarraituz ordu erdi baino gehiagotan. Gauzak gehiago konplikatzen hasi ziren, jendea negarrez gero eta urduriago zegoen. Ordu bat igaro zen, egoerak berdin jarraitzen zuen.Hegazkineko morroiak poliziari deitu ondoren, bi ordu beranduago hegazkin bat agertu zen.

Polizien hegazkina handiagoa zenez, pertsona bakoitza ilaran batetik bestera zeharkatzen joan zen.Atsoak, Markori eskutik helduz esan zion:

Page 20: Narrazioak 3DBH, E, F

- Mesedez, mutiko , hemendik irteten ez banaiz. Esan nire

semeari izugarri maite dudala eta beti maiteko dudala.Markok buruarekin baietz esan zion atsoari, besoetatik hartuta besarkada bat eman zion.Gauzak hobetuz joan ziren polizien hegazkinean.

Azkenean Italiara iritsi ziren poz-pozik guztiok.Markok bere bizitza berria hasi zuen Italian, enpresa baten jabea bihurtuta. Emakume eder bat ezagutu, berarekin ezkondu eta ondoren, bi seme-alaba eduki zituen.

Lorea Pérez Gómez 3EArrigorriaga institutua

Page 21: Narrazioak 3DBH, E, F

Bazen behin, gizon oso arraro bat, mendiko puntaren dorretxean bizi zena. Egunero bere etxean zarata arraroak entzuten ziren; horregatik ez zen inoiz etxetik ateratzen.Egun batean, hamar mutileko lagun taldea, herri hurbil batekoak, mendi puntara igo zen.Dorretxetik zetozen soinuak entzutean herrirantz azkar abiatu ziren.Mutil guztiak harrituta geratu zirenez, hurrengo egunean ere igo ziren.Dorretxera hurbiltzen ziren bitartean, soinua gero eta hurbilago zegoela entzun zuten.Bat-batean ikaragarrizko tximista jausi zen etxearen erlojuan. Umeak hura ikustean dardarka hasi ziren; orduan aurrerantz edo herrirantz joatea eztabaidatzen hasi ziren. Pare bat minutu eztabaidatu ostean, hamarretik lau herrirantz bueltatu ziren, eta gainerakoek aurrera jarraitu zuten. Gainerakoak gazteluaren sarrerara iritsi ziren. Han lorategi oso handia zegoen. Mutikoek gorputz barruan gero eta beldur handiagoa zuten arren lorategira sartzea adostu zuten. Han landare eta zuhaitzeen artean aurrerantz egin zuten eta egurrezko ate handi bat zabalik aurkitu zuten; sartu eta gero denak leku guztietara begiratzen geratu ziren, leku hartan ikaragarrizko altzariak, lanparak ... ikusi zituzten.Bat-batean oihu ikaragarri bat entzuten zuten, gizon bat ikusi zutenean hango eskaileretatik jaisten. Gizonak zera esan zien.-Zuek! Etorri hona edo zuen bizitzan ez duzue argirik inoiz berriro ikusiko!Lagunek hori entzutean dorretxetik ateratzen saiatu ziren, baina atea itxita zegoenez lagun taldea negarrez hasi zen.Gizon zaharrak hori esanda, elkarrizketa amaitutzat eman zuen:-Zuek, joan zaitezkete herrirantz eta esan hurrengo igotzen denari beste horiek bezala bukatuko duela. Orduan atzamarraz eskeleto bat seinalatu zuen.

Page 22: Narrazioak 3DBH, E, F

Lagunek hori ikustean, herrirantz korrika abiatu ziren. Herrira ailegatzean gertatutakoaz inori ezer esatea adostu zuten eta bakoitza bere etxera trankil abiatu zen.Urte batzuk igaro ondoren, neska bat eta bere mutil-laguna mendi puntan, inolako arrastorik utzi gabe desagertu ziren. Jendeak dioen bezala, gizon zaharrak bahitu zituenak izan omen ziren. Poliziak hainbat ikerketa egin ondoren ez zuen arrastorik ere aurkitu.

Mikel Goikoetxea 3E Arrigorriaga institutua

PRINTSESA EZKORRA

Bazen behin, duela hamaika urte, printzesa bat oso ezkorra zena. Bere printze ikaragarriaren bila ari zen, baina inoiz ez zuen aurkitzen. Bere gurasoek zorte txarra zuela eta itxaropen gehiagoa behar zuela esaten zioten. Neska ederra zen. Beno... hori esaten zuen berak. Nik, Egia esan, nahiago nuen txerri batekin ezkontzea harekin baino. Dirutza handia zuenez beti zegoen tontakerietan dirua gastatzen: zapatak, poltsak... esan zitekeen ``pija´´ bat zela. Oso argala zen operazioei esker eta beti makillaje asko zeukan aurpegian.

Egun batean bere gurasoek erabaki zuten etxetik joan behar zuela, berrogei urterekin ez zelako normala oraindik gurasoen etxean bizitzea. Orduan proposatu zioten ezkondu edo bere aiton-amonen

Page 23: Narrazioak 3DBH, E, F

gaztelu zaharrera joatea. Printzesak lehenengo aukera hartu zuen, baina norekin ezkonduko zen?. Lehenengo bere libreta zaharra hartuta hautagaiak aztertu zituen. Denak ezkonduak edo ilerik gabeak ziren. Horregatik ez zituen aukeratu.

Hiru lagun besterik ez zuen: lehenengoa; lodia, argia, eta diru gutxi zuena; bigarrena, gizon oso normala zen eta ez zuen diru gehiegik; eta hirugarrena, ederra tontoa eta diru asko zeukana.Neskak ez zekien norekin geratu eta txapelketa bat antolatu zuen. Lehenengo froga diru asko izatea zen, printzesa beti ari zelako erosketak egiten. Froga hori hirugarrenak irabazi zuen.Bigarren froga, argia izatea zen; norbaitek printzesaren arazoak konpondu behar zituelako. Froga hori lehenengoak irabazi zuen. Azkenik, hirugarren froga kirolari ona izatea zen. Froga hori bigarrenak irabazi zuen. Bata oso lodi zegoenez ezin zuen korrika egin, eta besteak esaten zuen kirola egitea neketsua zela.Printzesak emaitzak behatu zituenean, ikusi zuen hiru partaideak berdin zeudela. Ez zekienez norekin geratu azken froga antolatu zuen: ibilaldi bat. Froga honetan partaideek mendi bat igo, dragoi bat hil, eta krokodiloz betetako ibai bat zeharkatu behar zuten. Lasterketari hasiera eman zitzaion. Lehenengo partaideak ezin izan zuen mendia igo; bigarrenak, ordea, bai; eta hirugarrenak helikopteroa erabili zuen hara gora igotzeko. Gero, dragoiarekin borrokatu zuten. Hirugarrena hor hil zen dragoia ederrarenarengana joan zelako; jan egin zuen. Besteak, kirolari onak zirenez, dragoiaren erasotik ihes egin zuten. Azken frogan, kirolaria nekatuta zegoenez, ezin izan zuen ihes egin eta han hil zen.Neskak negarrari eman zion bere aiton-amonen gaztelura joan behar zuelako. Orduan, urrunean gizon bat ikusi zuen. Mendia igo, dragoia hil eta ibaiaren ertzean arrantzan egin ondoren dorretxera ailegatu zen. Printzesak ezin zuen sinistu, bere senargaia aurkitu zuen.Neskak berarekin ezkontzea eskatu zion; gizonak, baietz esan zion. Eztei egunaren ondoren mutikoak orri batean sinatzea eskatu zion neskari. Orduan, gizona oso pozik ipini zen dibortzio orriak sinatuz gero ez zelako bere senargaia gehiagotan izango, eta gainera, bere diruarekin eta gazteluarekin geratuko zelako.Azkenean, printzesak ez zuenez senargairik aurkitu bere aiton-amonen gaztelura joan behar izan zuen.

R. G. 3EArrigorriaga Institutua

Page 24: Narrazioak 3DBH, E, F

HERRI MISTERIOTSUAOso istorio desatsegina kontatuko dizuet. Munduko herri

misteriotsu batean gertatu zen duela 2 urte. Herria normala zen, bere biztanle, ohitura eta etxebizitza liluragarriekin. Baina batzuetan gertaera misteriotsuak gertatzen ziren, egun eguzkitsu batean, bat-batean, izugarrizko txingorra bota zuenekoa bezalakoa, baina zientzialariek esaten zuten aldaketa klimatikoaren ondorioz gertatzen zela.

Herrian hainbat mutil eta neskako koadrilak nabarmentzen ziren. Futbolean jolastean, haien aisialdia izaten zen, horrela pasatzen zituzten egunak.

Kontatuko dizuet herrian gertatutako abentura bat, bikote bati igarotakoa lagunek egindako txantxa batengatik. Bikoteak asko maite zuen elkar. Aitor eta Romina izenekoak ziren. Aitor mutil indartsu eta ahaltsua ez ezik, begi marroiak eta ile beltzarana ere bazeuzkan; gainera, futbolzale amorratua zen. Romina , ordea, neskato polit-polita zen. Ile errubioa, begi urdinak eta bere gorputza dexente garatua zeukan; hau da, kurba nahikoekin. Gau ilun batean erabaki zuten hilerrira joatea, gero lekuz aldatzeko. Han bakarrik egongo ziren, haien gauzez hitz egiteko eta nahi zutena egiteko. Musuka hasi zirenean bat-batean ateak itxi egin ziren, soinu desatsegin batez. Izugarrizko sustoa hartu zuten eta Aitor zer gertatzen zen ikustera joan zen korrika bizian. Haien lagunak ziren, txantxa bat egitekoasmoz. Halako batean Romina atera zen, haserretuta, hurrengoa esanez:

- Burutik jota zaudete ala? Izugarrizko sustoa eman diguzue. Oraintxe bertan, alde hemendik, nahi ez baduzue txarto bukatu.

Page 25: Narrazioak 3DBH, E, F

Segituan hilerritik aldendu ziren. Denbora pasa ahala, bikote maitagarria han egon zen hilerrian lehenago hasitakoa amaitzen; musukatzen jarraitu zuten, pelikula bat zirudien.Halako batean, zorua mugitzen hasi zen, Hirosimako lurrikara bezalakoa. Hilobiak apurtzen hasi ziren eta hilotzak, itxura nazkagarriz, ateratzen hasi ziren. Bikotearengana iritsi ziren, neska hartu eta horman lotu zuten jateko asmoz. Aitorrek pala bat hartu zuen eskuetan eta azkar akabatu zituen hilotzak. Romina askatu egin zuen eta bere besotan harrapatu zuen. Aterantz zuzendu ziren. Bat-batean mutikoa konturatu zen zerbaitek hartu zuela hanketatik. Ondoren lurraren barnerantz eraman zituzten mutiko eta neska, han gelditu ziren bizitza osoan hilotz bihurtuta. Honela amaitzen da istorio misteriotsu hau. Herriko biztanleek ez zuten jakin nola hil ziren eta gauza inportanteena, non zeuden ere ez.

U.A. 3EArrigorriaga institutua

Page 26: Narrazioak 3DBH, E, F

Duela hiru urte nire katu beltz polita hil egin zen. Egun hori tristuraz beterikoa izan zen asko maite nuelako eta jaio nintzenetik eduki dudalako. Heriotza egunaren ostean nire lorategian lurperatu genuen ``Bintxo´´ maitea. Nire amaren laguntzaz gurutze gorri bat egin genion, goialdean bere argazkia agertzen zelarik. Lurra emateko orduan negar egiten hasi nintzen. Bukatu orduko gurutzea jarrita zegoen.

Astebete pasa eta gero lorategitik hartutako lore sorta bat jarri nion. Orduan, hilobiaren aurrean eseri eta buruari bueltak ematen hasi nintzen. Afaltzeko orduak jo zuen lurrera jaitsi nintzenerako. Afaldu ostean oheratu eta nire mp3an Cicatriz deituriko talde bat entzuten hasi nintzen. Minutu batzuk pasa eta gero, ametsen artean loak hartu ninduen. Bat-batean nire katua agertu zitzaidan, ametsetan nintzela. Nire aurrean zegoen Bintxo, begiak zabal-zabalik niri begira.

Orduan itxuraz aldatzen hasi zen, kolore gorria hartuz. Pixkanaka hasten hasi zen eta bi hanketan jarri zitzaidan. Ordurako deabru baten itxura hartu zuen, adar eta guzti. Gero gerritik hartu eta teilatura eraman ninduen. Han goian bere hilobia seinalatu zuen eta barre algaraka hasi zen infernukoa zirudien ahotsa erabilita. Ondoren, deabrua desagertu egin zen nire ametsen artean.

Hurrengo egunean gurutzeari begira geratu nintzaionean konturatu nintzen hilobiko lurra mugituta zegoela. Horregatik gauza arraroren bat gertatzen ari zela pentsatu nuen, gaueko ametsarekin. Egunak pasa ondoren gertatutakoaz buruari bueltak eman nikion. Ez nekien egia ala gezurra zen; egun batzuk beranduago egunkaria irakurri nuen arte. Han axola zitzaidan albiste bat irakurri nuen: `` Begi gorri distiratsuak zituen katu beltza ikusi dute istripu baten

Page 27: Narrazioak 3DBH, E, F

inguruan ´´. Orduan, pentsatu nuen Bintxo bueltatu egin zela deabru bihurtuta, ez katu zintzoa bezala.

Zerbait egin behar nuela pentsatu nuen kalte egiteari uzteko eta bakean zetzan. Horren ostean, istripuaren lekura joatea erabaki nuen aztarnaren bat aurkitzeko asmoz. Ez nuen ezer aurkitu istripua modu arraro batean gertatu zela salbu.

Azkar jokatu behar izan nuen Bintxok kalte gehiagorik egin ez zezan. Bere hilobian jarritako gurutze gorria zela katuaren aldaketak egiten zituena pentsatu nuen. Orduan gurutzea begiratzera joan nintzen. Han nengoela zerbait falta zela ikusi nuen. Lurperatzeko orduan ez genuen bere arima bakean egon zedin ikurrak idatzi. Mailu eta zulagailu baten laguntzaz `` R.I.P.´´ jarri nuen.

Segidan arraroak ere iruditu zitzaizkidan katuaren begi gorriak, eta horregatik badaezpada gurutzea zuriz margotu nuen. Bat-batean laino gris bat agertu zen etxearen inguruan eta desagertu egin zenean hilobia lorez beterik zegoela ikusi nuen. Horregatik dena amaitu zela pentsatu nuen. Urtero egun horretan iruditzen zait ametsetan agertzen zaidala.

Unai Uriarte 3ºE Arrigorriaga institutua

Page 28: Narrazioak 3DBH, E, F

BIZITZA MOTZEKO BIDAIA LUZEA

Matxu-Pitxu hiria bizitatzea ez zen ideia ona izan. Hango jendea ez zen bat ere atsegina. Janaria? Pff... ez dago hori deskribatzeko adjektiborik, nazkagarria esango banu eskuzabala izango nintzateke. Hiri hartatik bakarrik zegoen gauza bat merezi zuena: Piramidea. Piramidea izugarria zen, harri bakoitza, irudi bakoitza, tranpa madarikatu bakoitza. Hori bai eraikuntza! Urteak eman zituzten eraikitzeko. Langileek trebeak izan beharko zuten hori guztia behar den moduan eraikitzeko. Beno… ez naiz aurkeztu .Nire izena Endika da eta hau da nire istorioa.

Mundu osotik nabil bidaiatzen lekuak ezagutzeko; hori da nire bizitzako helburu bakarra. Leku askotan egon naiz: Australian, Txinan, Kanadan, Islandian, Libian. Baina inoiz ez naiz Hego-Amerikan egon. Paradisu exotikoa deitzen diote adituek. Izen hori entzutean, ezkutuko bonbilla, denok daukaguna eta eskuarki pizten zaiguna piztu zitzaidan.

Goizeko zortziak ziren, hegazkina hartzeko ordua heldu zen.Bueno tramankulu horri hegazkina deitzea prakak kantzontzilorik gabe janztea bezain ideia traketsa izango litzateke. Hegazti antza zuen; aurreko parteak arrano baten mokoa bezalakoa zuen .Eserlekuak...zer esan eserlekuez!, klaseko aulkiak bezain zorrotzak ziren. Ipurdia ez nuen nabaritzen. Hegazti motordunetik jaitsi ostean ipurdia ohol zatia bezain zuzen eta gogorra nuen, zurrun.

Page 29: Narrazioak 3DBH, E, F

Azkenean,hirira ailegatu nintzen. Matxu-Pitxu hiriak mistikoa zirudien. Arnasa hartzean birikan dardara berezia sentitu nuen. Eraikinak ez ziren arruntak, bata bestearen gainean zeuden jarrita. Baina ni ez nintzen turismo egitera joan. Lagun batek Matxu-Pitxun gertatutako istorio bat kontatu zidalako joan nintzen. Istorioak zera kontatzen zuen: hiri misteriotsu horretan piramide ezkutu bat zegoela eta han bere aitita hil zela. Nire helburua bere aitonaren zerraldoa aurkitzea zen.

Egin behar nuen lehenengo gauza gidari bat kontratatzea zen. Nire gidariak Shakif zuen izena. Indigena antza zuen, azal erdi zuri erdi beltzarana zuen, marroi argia esan liteke. Begiak ilun-ilunak zituen, gaua bezain ilun. Ile motza zuen, hain motza zen ezen kolorea ez zitzaion nabarmentzen. Shakif oso baxua zen. Gerri ingurura ailegatzen zitzaidan gizon jator hori. Izaeraz...zer esan izaeraz! Shakif oso atsegina zen. Beti zegoen laguntzeko prest eta hori eskertzekoa zen.

Gauean lo egiteko lekua aurkitu behar nuen. Kaletik nindoala argi batek min eman zidan begietan. Kartel bat zen. Kolore arrosa eta berdekoak zera esaten zuen:''Hotel Love''.Hori zen nire aukera, hor pasatuko nuen gaua.

Gela merkea zen, baina hori esaten denean kalitate/prezio onik … ez zeukan. Merkea bai. Han zeuden kakalardoak eta bareak ez iren mundu honetakoak! Garbi zegoen gauza bakarra komuna zen.

Gau hori ez dut inoiz ahaztuko, txarto pasatu nuen. Hurrengo egunean hoteleko atarian geratu nintzen nire gidari kuttunarekin. Berak esanda piramidera abiatu ginen. Piramidea izugarria zen. Hamar bat metro altueraz eta hogei edo zabaleraz, zelako

Page 30: Narrazioak 3DBH, E, F

mounstruoa! Bi ate zituen.Nire gidariak ezagutzen zuen atettik sartu ginen. Barruan ez zen ezer ere ikusten. Shakifek suziri bat hartu eta pospolo batekin zash!!!piztu egin zuen. Horri esker pasadizo guztia argitu zen. Horma guztiak margotuta zeuden. Marrazki batzuei ez nien zentzurik atera. Marrazki horretako bat ukitu nuenean,zaska!,hamaika bat gezi etorri ziren gugana.

Nire gidaria guztiz beldurturik zegoen. Baina ezin ginen bueltatu, nire lagunaren aitita aurkitu behar nuen. Aurrera jarraitu genuen pasabidetik. Bukaeran ate itxi bat zegoen. Bere ondoan botoi gorri bat. Nire gidariak botoia sakatu zuen. Bat-batean ate txiki bat zabaldu zen lurrean era handik jaitsi ginen. Kolpe itzela hartu genuen. Altxatzean gela handi batean nintzela konturatu nintzen. Hilerri bat zirudien denak, tumbaz beterik. Zilarrezko plaka zuen tumba batek nire arreta erakarri zuen. Hara hurbiltzeaz batera nire lagunaren aititea aurkitu nuen. Nire lagunari zin egin nion bere aititaren zerraldoa ekarriko niola. Orduan gorpua hartu eta piramidetik alde egin genuen ahalik eta azkarren. Kosta zitzaigun ihes egitea, baina lortu genuen. Ahal izan nuen azkarren alde egin nuen aireportura. Atzera begiratu nuenean indigena batzuk zetozen nire atzetik. Eskerrak beti daramadan eskopeta bat maletan. Eskopeta atera eta hamar segundotan etsaiekin akabatu nuen.

Nire hirira ailegatu nintzen eta nire laguna bilatu nuen. Aurkitu nuenean esan nion:

-Patxi zure aititaren zerraldoa ekarri dizut.-Eskerrik asko,Endika. Ez dakit nola eskertu.-Ez dago ezer eskertzekorik. Horrelakoa da nire bizitza.

Nire bizitza horrelakoa da, abentura batetik bestera noa saltoka eta oso gustuko dut.

A.S. 3FArrigorriaga institutua

ARRIZKOZUBI

Ugao izeneko mendiz inguratutako herri txiki batean kontatu ohi da historia hau. Badirudi Arrizkozubi deitutako ikastetxean, ilun zegoenean, gertatu zela gauza sinesgarri bat. Hurrengoa zen historia:

Page 31: Narrazioak 3DBH, E, F

2010eko martxoaren 13a zen, guztiok Arrizkozubi ikastetxearen klaseetan zeuden, klasea ematen. Bat-batean Ixone deitutako neska batek komunera joaten uzteko eskatu zion maistrari.

Maistrak baietz erantzundakoan Ixone komunera joan zen. Komunak ikastetxearen kanpoko aldean zeuden; gainera, oso zikin eta ilunak izateaz gain, kristalak erabat apurtuta zeuden.

Ordu erdi pasa zen eta Ixone, zegoeneko, ez zen klasera bueltatu; horregatik maistra oso urduri jartzen hasi zen; zer gertatzen zitzaion galdetu ondoren, bere klaseko beste ikasle bati esan zion komunera joateko Ixoneren bila.

Gauza bera gertatu zitzaion bigarren neskari; ez Ixone, ez Irantzu, bigarren ikaslea, ez ziren agertu; maistra oso urduri eta keztatuta zegoenez hirugarren bati esan zion haien bila joateko.

Hirugarrena ere ez zen agertu; azkenik, maistra bera joan zen haien bila.

Komunak hiru ziren eta inork ez zuen gustuko haietan bakarrik sartzea, beti ilun zegoelako.

Maistra komunera sartu zenean hiru bainuetako ateak zabaldu eta bere hiru ikasleak komuneko kateez urkatuta ikusi zituen.

Komunaren atearen atzeko partean, odolez idatzita honako mezu hau agiri zen: ”2011an berriro bueltatuko naiz, kontuz ibili”. Hori dela eta Arrizkozubi 2010eko abenduaren 31an ikastetxeko ateak itxi omen ziren, hildako neska haien omenez.

A. A. 3F Arrigorriaga institutua

Beti bezala Nahikari eta Iñigo batera egoteko gelditu ziren, bi hilabete zeramaten batera eta oso maiteminduta zeuden nahiz eta arazo larriak ez izan.Nahikari herrialdeko printzesa zen; liraina, polita, jatorra, beti bere irribarrearekin. Bere aitak, Tomas erregeak, berarentzat beste herrialde bateko printzea nahi zuen , eta ez Iñigo bezalako herritar bat.

Page 32: Narrazioak 3DBH, E, F

Iñigo mutil jatorra zen, baita guapoa ere; arazoa zen Iñigok ez zuela Tomasek nahi zuen klasea Nahikarirentzat.Beti geratzen ziren herriaren sarreran zegoen oihan ilun batean; han ematen zituzten orduak eta orduak; brometan, musuka, barreka...Ordua ailegatu zen ; Iñigo bere zaldiarekin ailegatu eta betiko lekuan geratu zen , itxaroten. Nahikari ikusi zuen bat-batean zuhaitzen artetik ailegatzen. Bere ile beltzarekin, soineko gorriarekin... beti bezain liraina.Iñigo ikusi zuenean beregana hurbildu zen korrika eta elkar besarkatu zuten.Hitz egiten, beti bezala, orduak eta orduak pasatu zituzten, baina beste egun batzuk baino beranduago egin zitzaien eta hor hasi ziren haien arazoak.Nahikari gaztelura ailegatu zenean, bere aita galdezka hasi zitzaion, beti bezala, baina ordukoan askoz ere haserreago :-Non egon zara ? Norekin ? Zein ordu dira hauek ailegatzeko ?-Lagunekin egon naiz aita - Oihukatu zion Nahikarik haserre-Iñigorekin egon zara, ezta ? – Aitak – Mila aldiz esan dizut ezin zarela berarekin egon, ez dela zuretzako mutil aproposa. Herritar bat da, ezin zaitu zaindu.-Bai, zaindu nezake eta berarekin egon nahi dut – Garrasi egin zion Nahikarik negarrez.-Dorretxean geratuko zara giltzapean beste modu batez pentsatu arte, Iñigo ez dezazun ikusi.Orduan, aitak Nahikari giltzapetu zuen dorretxean.Bere inguruan fosa bat egin zuen eta krokodiloz bete zuen. Bere soldadurik onenak jarri zituen Nahikari zaintzeko gazteluaren inguruan : labirinto bat, dragoi bat... era askotako zailtasunak ipini zizkion, zera esan zion Nahikariri:-Zuk esaten duzuna egia bada, Iñigok zu zaindu zaitzakeela, zure bila etorriko da eta zailtasun guztiak gaindituko ditu. Horrela bada, zurekin gera daiteke , hobeto esanda, hemen gazteluan lekua egingo diogu.Nahikari negarrez hasi zen, bazekielako aitak zailtasun handiak jarriko zizkiola . Horregatik beldurtu zen,-Eta Iñigori zerbait gertatuko balitzaio ? –Pentsatzen zuen Nahikarik minuturo , berak ezingo luke hori barkatu.Aitak pentsatu zuen bezala Iñigok hori entzun eta Nahikariren bila

abiatu zen.Bere lehenengo oztopoa harri erraldoi bat mugitzea izan zen, kontu handi-handiz pasatu izan ahal zuen.Gero labirinto baten aurrean agertu zen, etxera joateko gogo itzela izan zuen baina Nahikariren irribarrea etorri zitzaion burura, eta, nahi gabe, irribarre bat atera zitzaion

Page 33: Narrazioak 3DBH, E, F

berari ere. Labirintoan sartu eta bertan aurkitutako oztopo guztiei aurre egin zien kostata.Gazteluaren aurrera ailegatu zenean Nahikariren aita, Tomas erregea, atera eta horrela esan zuen :-Iñigo, joan zaitez hemendik, ihes egin, Nahikariri hil zarela esango diot, hona etortzeko bidean zeuden oztopoen erruz.Biok irabazle aterako gara, dirua emango dizut.-Nik ez nuke Nahikari ezta mundu osoko diruaren truke aldatuko.-Orduan nire bi morroiekin borroka egin beharko duzu, eta hil egingo zara. – Aitak-Ba, hil egingo naiz . Gutxienez maite dudan pertsonagatik izango da.Tomasek besarkatu eta esan zion:-Joan Nahikariren bila, hau froga bat bestetik ez da izan. Bere maitasuna merezi duzula erakutsi didazu nahiz eta printze bat ez izan, ausardia handiagoa duzu. Horrela Nahikari eta Iñigo pozik bizi izan ziren.

Ane Otxoa 3.F Arrigorriaga institutua

Arrigorriagako ikasleek oso pozik zeuden, klaseko azken eguna zelako. Horregatik ume guztiak mendira joan ziren.Anderrek gogo handia zeukan zuhaitzak, landareak eta perretxikoak ikusteko, natura oso gustuko zuelako. Baina bere lagunek Mikelek, Fu-Jik, Nereak eta Amaiak etxera joan nahi zuten. Bostak besteengandik banandu ziren, harri batean gainean eseri eta haien bokatak jaten hasi ziren. 11:30ak ziren dena bukatu zutenean eta menditik buelta bat ematera joan zirenean. Mikelek lautada batean koba bat aurkitu zuen mementoan denak harrituta geratu ziren handia eta oso sakona zelako; orduan momentu bakar bat pasatu barik barrura sartu ziren. Oso ilun zegoen eta saguzar asko zeuden sabaian zintzilik. Mikeli horrelako abenturak asko gustatzen zitzaizkion; besteak, ordea, oso beldurtuta zeuden. Hala eta guztiz mutikoak aurrera jarraitu zuten Amaiak motxilan zeukan linterna bat hartu zuen eta bidea argitzen zuen bitartean, gero eta barrurago sartzen hasi ziren. Bat-batean 13:00a jo zutenean zulo batean jausi ziren guztiak eta, konturatu zirenerako, baso batera ailegatu ziren. Inork ez zekien non zeuden baina beste aro bat zela konturatu ziren: zaldiak, gaztelu bat eta jendeak zeraman arropa oso ezberdina zen. Orduan eserita zegoen

Page 34: Narrazioak 3DBH, E, F

gizon bati galdetu zioten zein mendetan zeuden, gizonak XVII. mendean zeudela erantzun zien. Erdi Arora bidaiatu zuten; hortik nola

atera ez zekiten .Herriko plazara joan ziren, jendeak oso arraro begiratzen zien haien arropa eta itxuragatik, baina 5 lagunei ez zitzaien axola. Fu-Jik mobila atera zuen; ez zegoen koberturarik. Gazteluko armada etorri zen, Anderrengana hurbildu, mutikoa hartu eta gaztelura eraman zuten. Anderrek ez zuen gertatzen ari zena sinesten, aulki dotore batean jesarri zuten eta denetarik jateko ekarri zioten. Errege baten moduan tratatzen zutela pentsatzen hasita zegoen. Momentu hartan, oso gustura zegoenez ez zuen bere benetako etxera bueltatu nahi, han geratu baizik. Gero eta arraroago zen sartu zen mundua, txakur bat hurbildu zitzaiolako mutikoari hitz egitera. Gainera, ezpata eta guzti zetorkion. Armadako buruzagia zen. Zer egiten ari zen arropa horrekin eta nora joan zen galdetu zion txakurrak, herrira buelta bat ematera eta arropa hori han erosi zuela erantzun zion mutikoak. Orduan, animaliak horri berriro ez egiteko esanez handik alde egin zuen. Anderrek ez zion egia esan han gustura zegoelako. Eserita zegoen aulkian izen bat zegoen jarrita: Marco, izen hori ikustean konturatu zen benetako erregearen izena hori zela.

Mikel, Fu-Ji, Nerea eta Amaia oso urduri zeuden, lagun bat eraman zutelako. Jarraian, Anderrengana joan ziren guztiak. Gaztelura abiatu ziren korrika. Zulo batekin estropezu egin zuten, mutiko bat zegoen barruan eta laguntza eskatu zien handik ateratzeko. Lau lagunek haren aurpegia ikusi zutenean Ander zela pentsatzen zuten. Mutikoak Anderren itxura bera zuen baina ez zen hura, benetako Marco erregea baizik. Erregea paseoan atera zenean, konturatu barik, zulo batean jausi zen. Nerea eta bere lagunek hasiera batean ez zuten sinesten Ander ez zela, baina azkenean sinistu zuten. Gaztelura abiatu ziren, barrura sartu eta Ander afaltzen ari zela ikusi zuten. Orduan armadari dena azaldu zioten eta azkenean Anderrek barkamena eskatu zien eta bere lagunekin herrira joan zen. Marcok oraindik ez zuen sinesten gertatutakoa baina ez zion inportantzia handirik eman, Segidan, ohera joan zen lo egitera. Bost lagunak ibili ziren tokitik bueltatu ziren, hau da, koban sartu eta haiek konturatu barik XXI. mendera ailegatu ziren berriro. Benetan harrigarria zena denbora ez zela pasatu zen, 13:00ak ziren oraindik.Azkenean denok haien klaseko kideekin bueltatu ziren eta ez zutela ezer kontatuko adostu zuten haien artean.

Page 35: Narrazioak 3DBH, E, F

A. A. 3FArrigorriaga institutua

BIDAIA LABURRA

Behinola 14 urteko mutil talde bat zegoen: Asier, Mikel, Ion, Endika eta Asier “txiki” izeneko mutilak. Asier mutil altua eta serioa zen. Mikel, berriz, mutil alaia eta dibertigarria. Endika talde horretako baxuena zen, baita azkarrena ere. Asierrek,”Txiki” ezizena zuen mutil altua zen. Betaurreko eta belarritakoak zituen; belarritakoak itsasoko uraren kolorea zuen. Bost mutilen talde horri ”Futboleroak” deitzen zieten. Bilbo ondoan zegoen Ugao izeneko herri txiki batean bizi ziren,.Uda garaia zen eta ume guztiak oporretan zeuden. Ugao herri txikia zen, baina, igerilekua eta futbol zelaia dauzka.”Futbolero” taldeari futbola asko gustatzen zitzaien ,batez ere, udan jolastea, eta igerilekura joatea. Mikelen aita itsasontzi bateko kapitaina zen. Uda guztietan itsasontzi bateko bidaia prestatzen zuen, gaztetxoek Erroma ezagutzeko aukera izan zezaten. Mikelen aitak Jose zuen izena. Jose gizon baxua eta dibertigarria zen, bere semea bezalakoa. Uda horretan Mikel eta bere lagunek parte hartu zuten Erromako bidaian.Abuztua zen, eguna heldu zenean, Futboleroek itsasontzian zeuden. Egun eguzkitsua atera zitzaien, hondartzara joateko modukoa. Itsasontzia martxan jarri zen, 50 gazte eta 10 nagusi zeuden. Mikelen aitak itsasontzia gidatzen zuen. Futboleroek oso ondo pasatu zuten lehengo egunean:lagunak egin zituzten, pokerrean jolasten ikasi zuten…

Page 36: Narrazioak 3DBH, E, F

Baina,ezin zuten futbolean jolastu.Ionek eta Asierrek baloi bat lapurtu zieten nagusi batzuei.Gaua heldu zenean, afaldu ostean, itsasontziaren goiko aldera joan ziren. Izar piloa zegoen eta gauza gorri bat ikusi zuten zeruan. Meteorito itxura zeukan, baina bost lagunek ez zioten garrantzi handirik eman.Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, baloia bere lekuan utzi ondoren, Mikelen aitarekin topatu ziren. Oso urduri zegoen, mundua amaituko balitz bezala. Albiste txar bat zekarren, bidaia amaitu behar zen, atzerantz egin behar zutela. Mikel eta bere lagunak atsekabe handia hartu zuten, batez ere Ionentzat bere ametsa zelako Erroma bisitatzea. Mikelen aitak zituen zergatiak eman eta horrek kezkatuta utzi zuen itsasontzi osoa.

ç

Afaltzeko ordua heldu zenean, kapitainak (Mikelen aitak) hitza eskatu zuen.-Gau polita daukagu, izar eta guzti. Tira! harira joango naiz. Etxera bueltatu behar dugu, esan digutelako lau egunetan izugarrizko ekaitza egongo dela, eta Erromara ez gara helduko baina, Bilbora bai. Hori esanda…on egin!!

Page 37: Narrazioak 3DBH, E, F

Mikel eta bere lagunak triste zeuden. Gau luzea izan zen arren, hurrengo eguna heldu zen. Beti bezala, gosaldu ondoren arrantza egitera joan ziren. Azken eguna zen, jende guztia triste zegoen. Bilbora iritsi ziren, Mikelen aitak asko sentitzen zuela esan zien, baina hori ez zitzaien inporta. Gure bost lagunak Ugaora bueltatu ziren.Hurrengo egunak oso euritsuak eta haize bortitzekoak izan ziren.Azkenean, gure bost lagunak urte batzuk beranduago Erroma bisitatu zuten, ez itsasontziz, bizikletaz baizik.

E. P. 3FArrigorriaga institutua

Inspektorea: Tira! Aker! Zure fama amaitu da. Bi egun barru zure kondena beteko duzu heriotza aulkian esertzen zarenean. Egunotan denbora emango dizugu orri batean barkamena eskatzeko eta zer egin duzun azaltzeko:

Gutuna: Nire izena Aker Etxebarria da, 24 urteko gazte euskalduna naiz . Begiak grisak eta ilehoria daukat; azalez zuria naiz. Gutun honetan kontatuko dizuet nola bihurtu naizen Alemaniako gangsterrik famatuena eta bilatuena.

Hamabi urte nituela hasi zen dena, Arrigorriaga herriaren auzo batean, hor aurkitu bainuen 43 kalibreko pistola bat. Gose nintzen eta ez neukan dirurik ezer erosteko, pistolari begira geratu nintzen, nire auzoko denda atrakatzea bururatu zitzaidan memento berean. Jertsearen txanoa jarri nuen, ondoren pistola beldurrez hartzeko. Hor hasi zen nire bizitza aldatuko zuen bidea.

Auzoko dendaren atea zabaldu, pistolaren seguritatea kendu eta Nekaneri, auzoko dendariari, buruan jarri nion. Diru guztia emateko esan nion, baina Nekanek esaten zidan momentu horretan ez zuela dirurik. Bat-batean aurpegira begiratu orduko Aker nintzela konturatu zen. Pentsatu barik pistola eskuan nuela bi tiro bota nizkion buruan.

Page 38: Narrazioak 3DBH, E, F

Harrapatutakoan 6 urte eman nituen gazteentzako egoitza batean. Han James ezagutu nuen. James polizia etxe batera sartu zelako eta poliziei tiroka hasi zitzaielako zegoen zentro horretan. Jamesek ile oso laburra, azala beltza, sudur lodia eta ezpain potolo-potoloak zeuzkan; urrea eta distira egiten duten tresnak gustuko ditu.

Sei urte pasa eta gero James eta ni zentrotik irten ginenean Miamira abiatu ginen. Han merkatu beltzean 35 kalibreko pistola batzuk erosi genituenez denda txikiak atrakatzen hasi ginen. Geroago, supermerkatuak; beranduago etxe handi bat erosi genuen eta konpetentzia bidetik kentzen hasi ginen.

Denbora oso azkar igaro zen, baita gure fama ere. 19 urterekin Miamiko gangsterrik famatuenak eta garrantzitsuenak ginen, guztia geneukan: dirua, neskak, sekulako autoak, dozena eta erdi etxe… .

Baina guztia ez zen ona Miamin. Alde egin behar izan genuen txinatar mafia handi batek gure lekua kendu nahi zigulako, Miamiko erregeak egin zirelako eta guri bidetik kendu nahi gintuztelako. Mafia horren buruzagia Osaka deitzen zen. Haien kontra milaka borroka egin genituen eta, azkenean, James nire laguna eta gure taldeko 10 gangster gehiago hil zituzten.Orduan, nik buztana hanken artean nuenez Miamitik alde egin nuen Alemaniara abiatzeko.

Oso triste nengoen nire lagun eta taldekide bakarrak galdu nituelako. Ganster mundua utzi nahi nuen; hala ere, beranduegi zen, ezin nuen atzera egin. Egin nuena eginda zegoen eta berandu zen aldatzeko.

Alemanian gangster inperio handi berri bat sortzea pentsatu nuen. Alemaniako mafietako pertsonarik onenak hartu nituen nire gangster inperioa osatzeko ; lau pertsona batu nituen: Filipe, Mezut, Miller eta Augusto deitzen ziren.

Page 39: Narrazioak 3DBH, E, F

Ibon Sagastizabal 3E

Arrigorriaga Institutua

Telebistaren agerpena

Txikitan gertatu zitzaidan istorio bat kontatuko dizuet, eta horrekin batera telebistaren istorioa.

Ni Arbi izeneko herri batean bizi nintzen. Arbi herri txikia zen. Ehun biztanle inguru zituen. Bertako kaleak oso estuak ziren eta etxe gehienak oso handiak, nirea izan ezik. Nik hamasei urte nituen eta nire familia txiroa zen. Ez geneukan ia janaririk, ezta arropa gehiegirik ere, eta ni ez nintzen eskolara joaten, nire familiak zeukan dendan lan egiten nuelako. Dendan ogia eta egunkariak saltzen genituen baina horrekin ez zitzaigun dirua heltzen, zazpi anai-arreba ginelako.

Page 40: Narrazioak 3DBH, E, F

1886ko apirilaren 15ean dendatik bueltan nentorrela, putzu bat ikusi nuen lurrean, oso gauza bitxia iruditu zitzaidan eguraldi oso ona egiten zuelako. Putzua txikia zen, eta ura marroi zegoen. Gauza bitxia iruditu zitzaidan, hala ere, aurrera egin nuen.

Hurrengo egunean dendatik etxera itzultzerako bidean, lan egin ondoren, etxerako bidean putzu bera ikusi nuen. Harrigarria iruditu zitzaidan, ez zuelako lau egunetan euririk egin. Bost minutu putzura begira egon nintzen eta bat-batean putzua zulo bihurtu zen. Zuloa ez zen oso sakona; horregatik han sartu nintzen. Salto txiki bat eman eta bat-batean mundu desberdin batean azaldu nintzen. Han guztia desberdina zen. Hango teknologiak 1886koa baino

askoz aurreratuagoa ematen zuen. Ez nekien non nengoen baina han denak zoragarria zirudien.. Eraikinak altuagoak ziren; denda pila zegoen, lau gurpilen gainean ibiltzen ziren karroak zeuden… Ni denda bateko erakusleihora hurbildu eta gauza ikaragarri bat ikusi nuen. Nire aurrean kutxa bat zegoen eta kutxaren barruan bi gizon hitz egiten ari ziren. Kutxa ez zen batere normala; izan ere, barruan zeudenak hitz egiten ari zitzaizkidan.

Gauza ikaragarria iruditu zitzaidanez bost orduz egon nintzen kutxari begira. Jendeak harrituta begiratzen zidan Haiek kolore biziko arropa, arropa estua eta praka, kamiseta, gona, soineko desberdinak zeramatzaten; nik, berriz, zaku urratu bat neraman. Gizon dotore eta altu bat nire aurretik pasa zenean pena eman niola zirudien, diru mordoa eman zidalako. Dendan sartu eta kutxa bitxi hura erosi nuen. Kutxa horrekin Arbira bueltatzen banintzen aberatsa bihurtuko nintzela pentsatu nuen.

Page 41: Narrazioak 3DBH, E, F

Mundu horretan agertu nintzen tokira itzuli nintzen Arbira bueltatzeko asmoz. Denbora luzean itxaroten egon ondoren azkenean zuloa agertu zen eta bat-batean, Arbin atera nintzen. Arbira heltzean putzua desagertu egin zen eta kutxa horrekin “telebistarekin” etxera joan nintzen.Gurasoei dena kontatutakoan zoratuta nengoela esan zidaten. Amak kutxa paperontzira botatzeko esan zidan, baina nik logelan ezkutatu nuen.Urte bat pasa ondoren etxeko egoera okertu egin zitzaigun, amak gaixotasun bat zeukan, egoera larrian zegoen. Horregatik, kutxa hori mundutik zehar zabaltzea erabaki nuen, aberatsa egiteko. Aitari laguntza eskatu nion, hamasei urterekin horrelako gauzak ezin nituelako egin. Aitak herriko ingeniariari laguntza eskatu zion, berak finantzatzeko diru nahikorik ez zuelako. Hark Paul Nipkow alemaniarrari, ingeniari famatuenari laguntza eskatu zion. Paúlek gauza izugarria zela pentsatu zuen eta mundutik zabaldu zuen.

Urte batzuk igarota istorioa jendeak jakin zezan nahi nuen, horretarako idatzi egin bainuen. Istorio hau munduko jende gehienak irakurri zuenez, gure familiak diru asko lortu zuen, jendea konturatu zelako nire familiak dirurik ez zuela telebista mundura ateratzeko; horregatik eskatu genion Pauli laguntza. Istoria honekin esan nahi dut, Paúl Nipkow ez zela izan telebistaren asmatzailea, ni neu baizik, Joxe Agirre, etorkizunetik ekarri nuena

Itsaso Alonso 3.F Arrigorriaga institutua

Page 42: Narrazioak 3DBH, E, F

ALDAKETA BEREZIA..

Ez dakit leku zoragarri honen berri duzuen. Egia esan inork ez daki non dagoen zehazki. Bada, Perlandera ailegatu direnak nahigabe heldu dira.Dakigun bakarra, ur azpian, nonbait dagoen zulo batean sartuta aurkitzen dela . Leku horrek ametsetakoa dirudi. Pixka bat arraroa eta oso nahasia. Dena belarrez, landare ederrez eta zuhaitz oso garaiez apainduta.Ibai urdin–urdinak eta garbiak ere badaude. Baina honen guztiaren erdian badago gaztelu oso zaharkitua. Hormak landare ustelduez zegoen estalia. Ibai zikin bat inguratzen zuen gaztelua, krokodilo baten bizilekua zena. Hortzak ez zituen krokodilo bitxia. Leku pobre horretan printzesa gazte bat bizi zen. Beti negarrez zegoena, bere ametsetako printzea noiz agertuko zain. Egun hori ailegatu zen, azkenean! Printzesak leihotik begiratu eta bai, han zegoen! Urruntasunean baina, egon bazegoen. Hori bai! Oztopo oso handia zeukan, labirinto itzela! Momentu horretatik aurrera, printzesa bere printze perfektua imajinatzen hasi zen.Normala denez, gizon altua, ilehoria, begi urdinekoa. Hura zen bere desioa! Bere ametsa! Hala izan zitekeen. Eta segur aski hala izango zen.Labirintoan sartu zen egunetik atera zen arte bost egun pasatu ziren.

Page 43: Narrazioak 3DBH, E, F

Momentu horretarako gizonak 25 Kg gizendu zituen, oso itsusia bihurtu zen burusoil geratu zen arte.Neska gazteak hura ikustean, ihes egin zuen. Printzea dorrean giltzapetuta utzita. Gero leiho azpian jarrita galdetu zion:

- Aizu! Zer gertatu zaizu?- Estresagatik galdu dut ilea, eta estresatuta nagoenean jateko

gogo itzela izaten dut!- Eta aurpegia?- Nirea aurpegi polit–polita egoteko 5 orduko tratamendua behar

dut, bi eguneko!- Ai ama! Ni baino pinpirinagoa zara! Ni banoa hemendik!- ZEEEERRR!! Ezin nauzu hemen utzi!- Bai, ni banoa! Zorte on !

Horiek izan ziren esandako azkeneko gauzak. Horregatik esan dut leku oso berezia zela. Printzesa eder eta pinpirina egon beharrean, printze itsusi eta harroputza baitago.

JONE AGUIRRE 3.F Arrigorriaga institutua

Page 44: Narrazioak 3DBH, E, F

Antzinako Erromako Erresuman, bazegoen Marco izeneko 20 urteko gizon bat. Buru handi bat zuen baloi bat bezalakoa, bere sudurra arkatza bezalakoa zuen;begia eta ahoa txikiak zituen.Oso gizon argala eta txikia zen. Apustuak egiten, etorkinez barre egiten eta haiek jotzen ematen zituen egunak.

Egun batean Kolisiora Joan zen koadriga lasterketak ikustera, baita apustuak egitera ere. Bidean zegoela, harri batzuk hartu eta poltsikora sartu zituen. Kolisiora heldu ostean, leku batean eseri zen. Lasterketa hasi, eta beste pertsona batzuekin apustuak egin zituen. Berak apustutako koadriga galtzen zihoan. Hori ikusita, bere poltsikoan sartutako harri bat hartu zuen eta kontrako zalgurdiari bota zion. Huts egin zuen. Beste harri bat hartu zuen, bota, eta gidariaren burua kolpatu zuen. Orduan, gidaria zorabiatuta bere zalgurdiarekin hormaren kontra jo zuen. Dirutza handia lortu zuen horren ondorioz. Lasterketa bukatu eta gero, etxera abiatu zen poz–pozik irabazitako diruarekin. Bidean gizon txiro bat zegoen diru eske, eta Markori mesedez txanpon bat emateko erregutu zion. Honek poltsikoan eskua sartu zuen, harri bat hartu eta harekin gizona jo zuen. Hori gertatu ostean, gizon txiroak honela esan zion:

-Oso gizon harroputza zara. Horrela segitzekotan, oso txarto bukatuko duzu…-Isil zaitez esklabo zikina!!! Esan zion Markok.

Page 45: Narrazioak 3DBH, E, F

Hori gertatu ostean, etxera bueltatu zen Marko.Afaldu eta gero bere dirua bi ataletan banatu eta etxetik ezkutatu egin zituen. Biharamunean dirua bildu nahi izan zuenean, bi diru multzoetako bat desagertu zitzaiola konturatu zen. Urduritasunez eta oso haserre jarri zen. Bere dirua galdu eta gero, beste diru mordoa non ezkutatu pentsatzen hasi zen. Azkenean, oso leku aproposa aurkitu zuen, zuhaitz baten zuloan ezkutatzea bururatu zitzaion. Pentsatu zuen moduan egin zuen. Hurrengo egunean, bere dirua hartzera abiatu zen; diru horrekin apustu gehiago egiteko. Gero, bere dirua zuhaitzean ere ez zegoela ikusi zuen. Zuhaitzak urre kolore pixka bat hartu zuela ikusi zuen. Horrela. Kolisioaren kanpoaldean ikusi zuen gizon txiroaz gogoratu zen. Orduan, haren bila abiatu zen. Aurkitu eta gero, galderak eta oihuak egin zizkionean, txiroa lurretik altxatu, Marko lepotik hartu eta honela esan zion:-Joan zaitez pikutara, nik ez dizut dirurik lapurtu!!!Bakarrik esan nizun horrela segituko bazenu, txarto amaituko zenukeela!!!Ez nazazu berriro txarto tratatu, bestela ikusiko duzu…Hori esan eta gero Marko isildu eta kolisiora abiatu zen apustuak egiteko.Berriz ere diru mordoa irabazi zuen eta zuhaitzean ezkutatu zuen berriz. Egunetan zehar dirua apustuetan irabazi eta bere zuhaitzean ezkutatzen jarraitu zuen. Era berean, zuhaitzean ezkutatutako dirua desagertzen zitzaion eta zuhaitzak urre kolore handiagoa hartzen zuen egunean-egunean urrezko bihurtu zen arte.

M. M. 3FArrigorriaga Institutua

Page 46: Narrazioak 3DBH, E, F

1998a zen, urtarrilaren 19a. Poliziak berri bat eman zuen gaueko albistegian: “New york-eko zoroetxe batetik psikopata batek ihes egin du.”Peter zeukan izena, 1,90ko luzerakoa zen, ile horia zeukan, begi urdinak, eta Herbereetatik zetorren.Peterri, txikia zenean, gurasoen etxean bi polizia sartu eta aita hil zioten; gainera, ama mutikoaren aurrean bortxatu egin zuten. Peter zoratu egin zenez zoroetxera sartu zuten.Orain ihes egin du, gurasoak mendekatuko dituela esaten zuen behin eta berriz.Alde egin zuen egunean polizia bati buruan golpe bat eman zion. Ondoren auto kaskar batean hiltegi zaharrera eraman zuen.Hiltokia zaharra zen, abandonatuta zegoen, arratoiez beterik, hautsez beterik zegoen. Oraindik kanalean zabaldutako behi batzuk zeuden; oso ilun zegoen eta polizia barra bati lotu eta aizto batekin zauri sakonak egin zizkion; gero alde egin zuen Peterrek.Alde egin zuenean polizia itxartu egin zen, zauriz beteta zegoen, odolez betea, eta beragana arratoi pilo bat zetozela ikusi zuenean ikaratu egin zen.Oihuka hasi zenerako arratoiez beterik zeukan gorputza. Arratoiek bizirik jan zuten.Hurrengo egunean, Peter beste polizia bat zekarrela heldu zen hilegira. Han aurreko polizia arratoiek bizirik jan zutela ikusi zuenean barreka hasi zen psikopata bat bezala.Bigarren polizia lo egiteko zaku batean sartu zuen eta hanka batetik lotu zuen buruz behera, makila batez golpeak emateko segidan.Polizia itxartu egin zenean ohiuka hasi zen ikustean ezin zela askatu.

Page 47: Narrazioak 3DBH, E, F

Peterrek zaku azpian kartoi, paper, egur asko botata sua piztu zuen. Barruan zegoen polizia bizirik erretzen hasi zen. Basati oihukatzen zuen. Bozina bat zirudien; bat-batean isildu egin zen. Peterrek bazekien hil egin zela. Sua itzalita, zakua zabaldu zuen. Barruan zegoen polizia guztiz erreta atera zen. Peterrek polizia ikustean psikopata baten antzera hasi zen barre egiten. New Yorkeko polizia departamentua nazkatuta zegoen Peterrek eragiten zituen hilketekin; horregatik, departamentuko polizia guztiak Peterren bila jarri zituzten.Bazegoen polizia horien artean Peterrek hil zuen biktima baten anaia eta horrek ere bazuen Peterrek bezala mendekurako gogo handia. Polizia kapitainari Peter harrapatu behar zuela esan ziotenean, gogo handiz hartu zuen kasua. Ahalik eta azkarren auto patruilan sartu eta Peterren bila hasi zen beste bi poliziekin batera.Poliziek bazuten Laika izeneko txakur bat. Gainera, bazuten Peterren zoroetxeko arropa eta txakurrari usaintzeko eman zioten. Txakurrak gutxi gorabehera bazekienez nondik zetorren usaina hiltegi zaharreraino eraman zituen poliziak. Hara iristean hiltegira sartu ziren.Zegoen pasilo luze batetik amaierara heldu zenean han ikusi zuen soka batetik lotuta bere anaia, arratoiek bizirik janda, zauriz beteta, begirik gabe, tripen barrutik arratoi batzuk ateratzen zitzaizkiola.Polizia harriturik zegoen. Bat-batean, lurrean itzal bat berarengana hurbiltzen ikusi zuen.Atzerantz buelta ematen zuen bitartean pistola aterata apuntatzen jarri zitzaion. Poliziak Peter ikusi zuen odolez beteta, bere tripak airean zituela. Lurrera erori zen.Ikerketa batzuk egin eta gero konturatu ziren Peterrek hil zituen poliziak bere gurasoak bortxatu zituztenak zirela. Peterrek mendekua lortu eta gero bere buruaz beste egin zuela jakin zuten.

O. S. 3FArrigorriaga institutua

Page 48: Narrazioak 3DBH, E, F

Eguraldi ona egiten zuen Osasti izeneko herrialdean. Izugarrizko mendiek inguratzen zuten lurraldea. Hango mendi batean dragoi itxura zeukan harri ikaragarria zegoen.Osastin oso etxe gutxi zegoen. Horietako etxe batean, dorre luze-luze batean, atxilotuta, ile horiko neskatxo bat bizi zen. Neskatxoaren izena Angelina zen.Atxilotu baino lehen alaia, beti irribarreka, denbora osoan lagunen artean, ileaz beti arduratuta zegoen...baina hori guztia egun batetik bestera aldatu egin zitzaion.

Duela bost urte gutxi gorabehera, Osastin ikaragarrizko eguraldi txarra egiten zuen bitartean, Angelina San Pedro izeneko mendi batera abiatu zen bere euritako urdinarekin.Igande guztietan bezala, mendira joaten zen nahiz eta elurra, txingorra edo euria egin. Lurrak hainbesteko lokatza zuenez, ibiltzea asko kostatzen zitzaion. Horregatik, San Pedroko gailurrera iristeko ibilbidea inoiz baino luzeago egin zitzaion Angelinari.Heldu zenean, hango banku batean eseritakoan, konturatu zen bere prakak grisak izan beharrean marroiak ziruditela.Laranja bat jaten zuen bitartean, soinu arraro bat entzun zuen. Ez zion inportantziarik eman soinu horri eta jaten jarraitu zuen. Soinua gero eta hurbilago entzuten zen. Orduan Osastiko neskatoa soinua zerutik zetorrela konturatu zenean, zerura begiratu eta izugarrizko dragoi bat ikusi zuen.Dragoia bost metrokoa zen gutxi gorabehera, kolore gorrikoa, hegoek tren baten luzera zuten, buztana osa laburra eta ahotik itzelezko sua botatzen zuen.Neskatoak ez zizkion begiak gainetik kentzen.Dragoiak, oso urduri eta haserre zirudienak, neskatoa hartu, bere bizkarrean jarri eta gaztelu handi eta zahar batera eraman zuen.Angelinak bidaia osoa oihuka eman zuen:

-Utz nazazu bakean,dragoi madarikatua. Odei konturatuko da ni falta naizela eta hil egingo zaitu.

Gaztelura heldu zirenean, dragoiak dorre batean sartu zuen Angelina.Dorrea zikin egoteaz aparte, oso zaharkitua ere bazegoen. Horrexegatik itzelezko usain txarra zegoen. Dorrea oso txikia zen eta ohe bat besterik ez zeukan.

Page 49: Narrazioak 3DBH, E, F

Gau hartan ilargi betea zegoen. Ilargi betea zegoenean Angelinak teslekopioarekin terrazara irtetea gustuko zuen. Baina gau hartan Angelinaz maiteminduta zegoen mutikoa konturatu zen Angelina ez zela terrazara irten.Angelinaren etxera joan zenean atea jo eta esan zuen:

-Angelina, hor al zaude?

Inork ez ziola erantzuten ikusirik, mutikoak, Odei izena zuena, non demontre egongo zen pentsatzen geratu zen. Bat-batean gogoratu zuen igandea zela eta menditik bueltatzean ez zuela ikusi.Korrika etxera joan zenean, arropa egokia ipini eta mendira abiatu zen.Gailurrera heldutakoan dragoia atera zitzaion. Odei harrituta, hitzik gabe geratu zen.Odei konturatu zen dragoia gaiztoa zela. Orduan, borrokatzeko prest zeudenean dragoiak esan zion:

-Nik ez dut borrokatu nahi.-Ez baduzu borrokatu nahi, esadazu non dagoen Angelina. Esan zuen Odeik. Dragoiak, hitzik esan gabe, Odei hartu eta labirinto batean bota zuenean, lurrean zegoen paper batek zera zioela ikusi zuen!

“ Hemendik ez du inork alde egitea lortu” Odeik hori irakurri zuenean asko beldurtu zen.Labirintoan zegoela oztopo askorekin aurkitu zen; horietako bat suge pozoitsua izan zen. Sugeak Odeiri hankan koska egin zion, baina Odeik aurrera jarraitu zuen. Geroago zerutik harriak hasi zitzaizkion erortzen, baina oztopo horietatik guztietatik alde egitea ere lortu zuen.Labirintoan aurrera jarraitzeko zeukan indar bakarra Angelina zen, Angelinaren oroitzapena. S. E. 3F

Arrigorriaga institutua