nafarroako hitza - berria · herrialdean, nafarroa unibertsitatea klinikan egiten dira. nafarroako...

8
NAFARROAKO HITZA BERRIA-KO DISEINU TALDEA Maite Biurrarena ebakuntza baten zain zegoen martxo hasieran, eta giltzurrun berri bat dauka orain b Bera bezala transplantea jaso dutenak egoera bereziki zaurgarrian dira koronabirusa dela eta b 2-3 Barrua zaintzeko Dolua Goizargik laguntza eskaini du alarma egoerak heriotzetan eragindako aldaketei aurre egiteko 5 Itoitz Duela hogeita lau urteko apirilean moztu zituzten ‘solidarioek’ urtegiko kableak 4 Ostirala 2020ko apirilaren 3a XI. urtea 439. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 22-Sep-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria · Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA Hasieratik azaldu zidaten egoera berezia zela koronabirusarengatik, baina

NAFARROAKOHITZA

BERRIA-KO DISEINU TALDEA

Maite Biurrarena ebakuntza baten zain zegoen martxo hasieran, eta giltzurrun berri bat dauka orainbBera bezala transplantea jaso dutenak egoera bereziki zaurgarrian dira koronabirusa dela eta b 2-3

Barrua

zaintzeko

Dolua Goizargik laguntza eskainidu alarma egoerak heriotzetan

eragindako aldaketei aurre egiteko

5Itoitz Duela hogeita lau urtekoapirilean moztu zituzten

‘solidarioek’ urtegiko kableak

4Ostirala

2020ko apirilaren 3aXI. urtea439. zenbakia

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria · Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA Hasieratik azaldu zidaten egoera berezia zela koronabirusarengatik, baina

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 3aAstekoa

Edurne Elizondo Iruñea

Hagitz ongi nago,

hagitz kon-

tent». Horixe

errepikatu du

Maite Biurrare-

nak, behin eta

berriz; eta poza erraz igartzen zaio

ahotsean. Transplante baten zain

hasi zuen martxoa, eta giltzurrun

berri batekin bukatu du. Korona-

birusaren pandemiak berezi bila-

katu du ebakuntza egin eta gero-

ko etapa: ohi baino azkarrago bi-

dali dute etxera, ospitalea arrisku

gune bilakatu baita beretzat eta

bere egoera berean direnentzat.

Aparteko arrazoi bat badute ba-

kartzeko.

Duela hamar urte, gibel-giltzu-

rrunetako polikistosia zuela erran

zioten Biurrarenari. Orriotan

kontatu zuen martxoan dialisia

etxean egin duela azken hamar

hilabeteotan, eta transplante bat

jasotzeko zain zirenen zerrendan

sartu zutela urtarrilaren 8an.

Martxoaren 3an deitu zuten ospi-

taletik lehendabiziko aldiz. Gil-

tzurrun bat bazen beretzat. Baina

azken probek huts egin zuten, eta

beratarrak ebakuntza egin gabe

itzuli behar izan zuen etxera.

Gutxien espero zuenean, baina,

berriz deitu zuten. «Martxoaren

13an erizainarekin mintzatu nin-

tzen goizean, eta erran zidan lasai

egoteko, pandemiaren kontuak

dena hankaz gora jarri zuela».

Egun bereko ilunabarrean, bere

nefrologoaren deia jaso zuen Biu-

rrarenak. «Niretzat urrezko gil-

tzurrun bat bazela erran zidan».

Nafarroako Unibertsitatea kli-

nikan egiten dituzte herrialdeko

transplante guztiak, eta han hartu

zuten Biurrerena, martxoaren

13an. «Hasieratik azaldu zidaten

egoera berezia zela, koronabiru-

sarengatik. Baina aukera hagitz

ona nuela nabarmendu zidaten,

eta zainduko nindutela. Erabakia

nik hartu behar nuela erran zida-

ten, eta ez nuen zalantzarik egin.

‘Aurrera’, erran nien».

Koronabirusaren proba izan

zen Maite Biurrarenari egin zio-

ten lehendabizikoa, horren emai-

tza positiboa bazen transplantea

egiteko aukerarik ez baitzen iza-

nen. Biharamunean, 14:30 aldera,

medikuek erran zioten birusaren

arrastorik ez zela, eta handik or-

dubetera ebakuntza gelara era-

man zuten. Gauerdian, ZIU zain-

keta intentsiboetako unitatera

eraman zuten. Hogeita lau ordu

ere ez zituen egin han: martxoa-

ren 15eko ilunabarrerako, gela

arrunt batean zen. Giltzurrun be-

rri batekin, eta 21 puntuko zau-

riarekin. «Hagitz ongi, eta hagitz

kontent».

Bere gaixotasunaren berri jaso

zuenetik, Maite Biurrarena saiatu

da egoerari dramatismorik gabe

aurre egiten, egunean egunekoak

kudeatzen. Medikuek erran diote

bere jarrerak lagundu diola eba-

kuntza egiteko garaian. Dialisiak

ere bai. «Bizkor ailegatu naiz eba-

kuntza gelara, eta, horri esker,

ongi eta azkar suspertu naiz».

Ospitaleko deia jaso baino le-

hen, Biurrarenak onartu zuen

transplanteak beldurtzen zuela.

«Okerrago egonen nintzela uste

nuen». Orain, orduan ezezaguna

zuen bidea egin eta gero, lasaitua

hartu du. Jasotako giltzurrunak

ere lagundu dio baikor izaten.

«Transplantea egin eta handik 11

minutura lanean ari zen

jada; hainbat ordu edo

egun esperatu behar iza-

ten ohi da, baina medi-

kuek erran zidatenez, ia

josteko denborarik ere

ez zuten izan!». Emailea

pertsona gazte bat zen,

eta horrek bilakatu zuen

Biurrarenak jasotako

giltzurruna hain egoki.

«Gainera, odol proben

arabera, bateragarrita-

suna handia da, %96».

Birusaren beldurEbakuntza egin eta gero,

beldur hori atzean utzi

du beratarrak. Baina

badu bertzerik orain:

giltzurruneko trans-

plantea koronabirusa-

ren pandemia dagoen

honetan jaso izanak are

zaurgarriago bilakatu du bere

egoera. «Ospitaletik martxoaren

19an atera nintzen; astebete ere ez

nuen egin han. Medikuek argi

erran zidaten hobe nuela etxean

egon, niretzat ospitalea arrisku-

tsuagoa zelako».

Une honetan, katarro batek ere

kalte handia egiten ahal dio Biu-

rrarenaren osasunari. Botikak

hartu behar ditu bere gorputzak

giltzurruna errefusa ez dezan

Maite Biurrarenak dialisia atzean uzteko zain ospatu zuenGiltzurrunaren Nazioarteko Eguna, martxoaren 12an; etahilaren 25ean transplantearen eguna ospatu ahal izan zuen,ebakuntza egin eta gero. Etxean da jada, koronabirusarenpandemiak arrisku gune bihurtu baitu ospitalea beretzat.

Aparteko arrazoibat etxean egoteko

Transplante bat egiteko ebakuntza.

Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea

klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA

Hasieratik azaldu zidatenegoera berezia zelakoronabirusarengatik, baina ez nuen zalantzarik egin»Maite BiurrarenaGiltzurruneko transplantea jaso duen gaixoa

«Fibrosi kistikoa dutenentzateguneroko kontu bat diramaskara janztea edo eskuakhamaika aldiz garbitzea»Cristina MondragonNafarroako Fibrosi Kistikoaren Kontrako Elkartea

«Edozein bakteriok edobirusek egiten ahal digu kalte;gainerako herritarrak bainolehen gelditu ginen gu etxean»Conchi SotoAtehna elkarteko burua

‘‘

Maite Biurrarena, Beran, ebakuntza

egin aurretik. Martxoaren 13an jaso

zuen giltzurrun berria. IÑIGO URIZ / FOKU

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria · Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA Hasieratik azaldu zidaten egoera berezia zela koronabirusarengatik, baina

3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 3a Astekoa

—denera egunean sei pilula har-

tzen ditu—, eta, ondorioz, «defen-

tsarik gabe» dago. «Gutxienez bi

hilabetez etxean egon beharko

dudala erran zidaten medikuek,

ospitaletik atera baino lehen».

Gurasoen etxean da, ebakuntza

ongi atera bazen ere nekatuta da-

goelako, eta denbora pixka bat

beharko duelako berriz ere sasoi

betean egoteko.

Etxean, maskara eta eskula-

rruak jantzi behar ditu Biurrare-

nak. «Koronabirusak kezka era-

giten didala ezin dut ukatu. Gil-

tzurruna galtzen ahal dut,

gaixotuz gero. Etxekoak beha-

rrezkoa denean baino ez dira ate-

ratzen, eta itzuli bezain pronto bi-

daltzen ditut eskuak garbitzera».

Irri artean erran du azken esal-

di hori Biurrarenak. Kezka badu,

baina baikor izateko arrazoiak ere

bai. Ongi eta kontent dela berretsi

du. Karrikara itzultzeko gogoz da,

baina badaki hori lortzeko etxean

gelditu behar duela orain.

56 transplante 2019anMartxoaren 25a izan da trans-

plantearen eguna. Hego Euskal

Herrian. Nafarroan, 56 trans-

plante egin zituzten iaz, eta haie-

tako 33 izan ziren giltzurrun bat

transplantatzeko ebakuntzak.

Biurrarenak bi hilabete eman ditu

organo bat jasotzeko zain; bertze

anitzek gehiago esperatu behar

izaten dute. Herrialdean, hainbat

elkartek artatzen eta laguntzen

dituzte zain diren edo transplan-

tea jaso duten pertsonak, bidea

bakarrik egin ez dezaten. Alcer,

Atehna eta Nafarroako Fibrosi

Kistikoaren Kontrako Elkartea

dira nagusiak.

Elkarteok beren egunerokoa-

ren berri eman nahi izan dute

egunotan, koronabirusaren pan-

demiak nola eragin dien azaltze-

ko gizarteari. Fibrosi kistikoak

jota diren gaixoak artatzen dituen

elkarteko buru Cristina Mondra-

gonek nabarmendu du, adibidez,

birusak ez duela askorik aldatu

beren errutina: «Fibrosi kistikoa

dutenentzat eguneroko kontu bat

dira maskara jantzi edo eskuak

hamaika aldiz garbitu behar iza-

tea; infekzio bat hartzeko arrisku

handia dugu, are gehiago birike-

tako transplantea jaso behar izan

dutenek».

Atehna elkarteko Conchi So-

tok, bertzalde, «informazio fida-

garria» jasotzeko beharra nabar-

mendu du pandemiaren eguno-

tan. Elkarte horrek bere kideen

esku jartzen du informazio hori,

hain zuzen ere, beren osasuna

zaintzeko asmoz. «Badakigu

edozein bakteriok edo birusek

kalte egiten ahal digula; gainera-

ko herritarrak baino lehen gelditu

ginen gu etxean», azaldu du.

Alcer elkarteko buru Manuel

Arellanok ere ongi daki etxean

bakartuta egotea zer den. Duela

hainbat urte egin zioten giltzu-

rruneko transplantea. «Arduraz

jokatu behar dugu guk ere, eta

etxean gelditu; medikuarengana

edo botikak erostera atera behar

duten gaixoek argi dute kontuz

ibili behar dutela, eta neurriak

kontuan izan behar dituztela».

Osasunaren arloko profesionalen

arreta eskertu du, etxetik. Aurrez

aurre egiteko zain.

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria · Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA Hasieratik azaldu zidaten egoera berezia zela koronabirusarengatik, baina

Edurne Elizondo Iruñea

Zenbat oroitza-

pen!». Horixe ida-

tzi du Ana Unanue

kazetariak, berriki,

Twitter sare sozia-

lean. Maddi Barber zinemagilea-

ren 592 metroz goiti izenburuko

lana berriz ikusi, eta irudiek as-

tindu egin dute Unanueren me-

moria. Itoizko urtegiari buruzko

film bat da Barberrena, eta azpie-

gitura hori eraikitzeko obretan

zen Unanue, duela hogeita lau

urte, Itoitzekiko Elkartasuna tal-

deko kideek porlana garraiatzeko

kableak moztu zituztenean.

Aste Santua zen, 1996ko apiri-

laren 6a. 07:15 aldera, lan jantzie-

tan Desconstrucciones Itoiz ida-

tzia zeramaten zortzi ekintzaile

Itoitzen eraikitzen ari ziren urte-

giko hormara hurbildu ziren.

Jantzien azpian, urtegiaren aur-

kako elastikoak zituzten. Helbu-

ru zehatz bat zuten: porlana ga-

rraiatzeko sistemako kableak

moztea. Horman, rotaflexak har-

tu zuen hitza, eta haren diskur-

tsoaren amaieran, helburua bete-

tzea lortu zuten solidarioek: ka-

bleak moztu, eta sutan erori ziren.

Itoizko urtegiko lanak bederatzi

hilabetez geldiarazi zituzten, be-

ren ekintzarik ikusgarrienean.

Maddi Barber haurra zen soli-

darioek Itoizko urtegiko kableak

moztu zituztenean, baina rotafle-

xak piztutako txinpartek ere era-

gin zioten. «Gogoan ditut mani-

festazioak, eta itsasgarriak saltzen

nituela. Gurasoak Itoitzekiko El-

kartasuna taldeko kide ziren, gai-

nera, eta ni neu Lakaben jaio nin-

tzen», kontatu zuen orriotan,

duela bi urte.

Unanue, berriz, lanean harra-

patu zuten solidarioen ekintzek.

Bereziki duela 24 urte egindako-

ak. Itoitzekiko Elkartasuna talde-

ko kideekin batera, hainbat kaze-

tari izan ziren 1996ko apirilaren 6

hartan Itoitzen gertatu zenaren

lekuko, eta Unanue izan zen haie-

tako bat, Egunkaria-n ari zela.

Zinpeko guarden haserrearen

lekuko izan ziren kazetariak. So-

lidarioek lurrean botata jaso zu-

ten jipoiarena ere bai. Ekintza

amaituta, Guardia Zibilaren zain

gelditu ziren Itoitzekiko Elkarta-

suna taldeko kideak. Ez zuten

ihes egiteko asmorik.

Lau urte eta hamar hilabeteko

espetxe zigorra jarri zieten zor-

tziei, bahiketagatik, hainbat mi-

nutuz obrak zaintzen zegoen zin-

peko guarda lotu zutelako. Zor-

tzietatik hiru atxilotu eta

espetxeratu zituzten. Lehena izan

zen Iñaki Garcia Koch. Ia lau urte

egin zituen kartzela barruan, ha-

gitz baldintza gogorretan. 2004ko

abenduan atera zen espetxetik,

hirugarren gradua lortu eta gero.

2017ko urtarrilaren 4an zendu

zen, Agoitzen. Handik hilabetera,

omenaldia egin zioten Garcia Ko-

chi, Artzin. Solidarioanitzek egin

zuten bat kidea agurtzeko.

Ibai Ederra eta Julio Villanueva

izan ziren espetxera sartu zituz-

ten bertze bi ekintzaileak. «Ekin-

tzak piztu zuen halako garra.

Onartu behar dugu haiek irabazi

zutela, urtegia egin baitzuten,

baina gure ahalegina eta gure

lana hor daude», erran zuen

Villanuevak, 2013an, Itoitz bota

eta handik hamar urtera. Herria

urpean da, baina solidario ani-

tzek eutsi egin diote ingurume-

naren aldeko beren konpromiso-

ari. Txinparta guztiak ez baitira

itzali.

‘Solidarioek’ Itoizko urtegiko kableak moztu zituzten 1996. urteko apirilaren 6an, eta lanak bederatzi hilabetez gelditu; zortzi ekintzaileetatik hiru espetxeratu zituzten.

Txinparta guztiak ez dira itzali

Itoitzekiko Solidarioak taldeko kide bat, urtegiko porlana garraiatzeko kableak mozten, 1996ko apirilaren 6an. JAGOBA MANTEROLA

Itoitz, herriko etxeak eraitsi eta urtegia bete aurretik, 2000. urtean. PABLO S. QUIZA

Iruñean urtegiaren aurka egindako manifestazio bat, 2001ean. JOXE LACALLE

4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 3aGaiak

Iñaki Garcia Koch‘solidarioak’ ia lau urteeman zituen kartzelan;2017ko urtarrilaren 4anzendu zen, Agoitzen

Kableak moztu zituztenzortzi ekintzaileei lau urte eta hamarhilabeteko zigorra jarrizieten, bahiketagatik

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria · Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA Hasieratik azaldu zidaten egoera berezia zela koronabirusarengatik, baina

Edurne Elizondo Iruñea

Mari Carmenekezin izan dioagur erran aita-ri. Buruko isuribatek jota era-

man dute gizona ospitalera, bai-na, koronabirusaren pandemiakeragindako alarma egoeragatik,familiak ezin izan du ikusi. Baka-rrik hil da. Axunen senarrak seni-deak ondoan izan ditu azken une-an, baina orain emakumea da ba-karrik gelditu dena, eta, lauparetaren artean itxita, depresio-ak hartuko duen beldur da.

«Nork bere dolu prozesua eginbehar du; prozesu guztiak dira ez-berdinak, batzuen eta bertzeenbeharrak ere ezberdinak baiti-ra». Rakel Mateok erran ditu hi-tzok. Psikopedagogoa da, eta Goi-zargi elkartearen zuzendari etasortzailea (https://goizargi.org/).«Nire saminetik jaio den elkartebat da», azaldu du. 15 urte zitue-nean, 11 urteko ahizpa hil zitzaion

Mateori. Jendeak inguratuta ze-goen, baina bakarrik sentitzenzen. «Inork ulertuko ez banindubezala; inork ulertzen ez zuenhizkuntza bat hitz eginen banubezala». Babesa behar zuelako ja-rri zuen martxan Goizargi, duelahemezortzi urte: herritarrak be-ren dolu prozesuetan laguntzeko.

Egunotan, koronabirusarenpandemiak errealitate ezezagunbat eragin duen honetan, herrita-rren esku jarri ditu Goizargik berebaliabideak. Bost profesionalekosatzen dute lantaldea, eta etxetikari dira, sarea baliatuz, aurretikzituzten erabiltzaileak eta orainlehen aldiz elkarteko kideenganajo dutenak artatzen. «Gainezkagaude».

Irabazi asmorik gabeko era-kunde bat da Goizargi, eta bi lanildo nagusi ditu: batetik, doluprozesu batean murgilduta dau-denak laguntzea, taldeka edo ba-naka; eta, bertzetik, gizarteari zu-zendutako lana sustatzea, jardu-naldi edo ikastaroen bidezko

formakuntzaren bitartez. «Gi-zartea presaka bizi da, baina emo-zioek denbora behar dute, eta do-lua emozioen inguruko prozesubat da», azaldu du Mateok.

Haurrekin ere egiten dute do-luari buruzko lan zehatz bat,

etxeko gazteenen esku jartzekoberen emozioak kudeatzeko be-har dituzten tresnak.

Oro har, heriotzari buruz gutxihitz egiten dela uste du Goizargi-ko zuzendariak. Hobeki erranda,

heriotzaz oro har mintzatzen ohidirela herritarrak, baina gizartegisa anitz kostatzen zaiela, orain-dik ere, heriotzari lotutako arloemozionalei so egitea. «Edozeingalerak frustrazioa eta ezintasunaeragiten digu, eta ez dakigu ho-rren aurrean zer egin».

«Mingarriagoa»«Oraingo egoera ere bada galerabat guretzat; bakartzera behartugaituzte, eta, ondorioz, karrikaraateratzeko askatasuna kendu di-gute, bertzeekin egoteko auke-ra». Galera hori «are mingarria-goa» izan daiteke krisi egoera ho-rretan bertze krisi batek jotzendituenean herritarrak. «Oraingotestuinguruan, are zailagoa izandaiteke hurbileko baten herio-tzak eragiten duen dolu proze-sua».

Izan ere, Mateok nabarmenduduenez, gauza bat da nork bereburua bakartzea erabakitzea, ga-lera batek sortutako emozioakkudeatzeko; eta bertze gauza bat

da bakartze horretara behartuaizatea. «Bertzeen besarkada etababesa behar duzunean bakarrikegon behar izatea ez da samu-rra».

Doluaren iraupenaren arabe-rako diagnostikoak ez ditu maiteRakel Mateok: «Joera dugu epeakjartzeko sentitu beharreko mina-ri, eta epe jakin batetik aurrera-koa patologizatzen dugu». Goi-zargin dolu «funtzionalak» eta«zailtzen direnak» bereizten di-tuzte. «Bigarren horietan sor dai-tezke arrisku egoerak, eta, agian,arreta kliniko zehatza behar iza-ten dute, uneren batean».

«Jendeak ohitura du normala

denaz eta ez denaz hitz egiteko»,erantsi du Mateok. Etiketa hori ezzaiola batere gustatzen argi utzidu: «Normala izan daiteke doluegoera batean jendearekin egonnahi izatea; normala izan daitekebakarrik gelditu nahi izatea; etanormala izan daiteke, halaber,zorura bota eta ostikoz jotzea. Sa-mina ateratzeko modu bat da».

Heriotzaren unean ere aldaketak eragin ditu alarma egoerak: herritar anitz bakarrik hil dira ospitaleetan,eta galerak eragindako prozesuari aurre egiteko babes sarerik gabe gelditu dira haien senideak eta lagunak.

Dolua, edo krisiaren barruko krisia

Aurizko hilerria. Heriotzak eragindako dolu prozesuetan laguntzen dituzte herritarrak Goizargi elkartean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Oraingo egoera erebada galera bat;bakartzera behartu, etaateratzeko askatasunakendu digute»Rakel MateoGoizargi elkarteko zuzendaria

5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 3a Gaiak

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria · Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA Hasieratik azaldu zidaten egoera berezia zela koronabirusarengatik, baina

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 3aIritzia

Berrogeialdia espetxeanMikel Mundiñano eta Fran BaldaNafarroako Sare

Orain senti-

tzen ari gara

benetan,

etxean ego-

tera behar-

tuak gaude-

lako, presoegotea zer den. Egune-

roko itxialdia zer den ezagutzen

ari garen honetan, espetxean

daudenetan jarri nahi genuke

arreta.Eta, hasteko, pozgarria eta

eskertzekoa da larrialdi honek

sortutako egoerak kartzeletan bi-

zi den egoerarekiko kezka piztea

zenbait jende eta eragilerengan.

Bai, orain enpatia berezi bat senti

dezakegu presoekiko eta beraien

senitarteekiko. Ongi etorri enpa-

tia hori. Baina bainabatzuk ere

badaude:

Gure berrogeialdia denbora ja-

kin batekoa da; luzatu daiteke,

baina badakigu pasatuko dela.

Aldiz, pertsona askorentzat kon-

finamenduabere biziaren parte

handi bat hartzen ari da. Adibide

nabarmen bat: datorren astean

30 urte eginen dituzte preso Unai

eta Jon Parotek, Xistor Aranbu-

ruk eta Jakes Esnalek.

Oker gaude baldin eta pentsa-

tzen badugu gure berrogeialdiak

gure bizimoduaren eta preso

dauden herritarren bizimodua-

ren artean dagoen arrakala estu-

tzen duela: guztiz kontrakoa;

izan ere, konfinamenduak preso-

en bizimodua gurea baino are

gehiago okertu du. Arrakala han-

ditu egin da, beraz.

Gu etxean gaude konfinaturik.

Gehienok, maite dugun jendea-

rekin harremanetan. Presoei, al-

diz, gehien maite duten horieki-

ko harremana bortizki eta anker-

ki moztu eta murriztu zaie.

Gu, oro har, zainduko gaituz-

tenekin gaude; presoak, ordea,

tratu txarra etengabe ematen

dieten egitura eta zaintzaile ba-

tzuen eskuetan daude.

Gu ingurune segurubatean

gaude, birusetik urrun, ustez.

Kartzelak osasunari kalte egiten

dioten gune ankerrak dira: higie-

ne eskasa, gaixotasun ugari…

Egoera normalizatuanere, bel-

durgarria da kartzeletan dagoen

hilkortasun tasa.

Guk denbora pasatzeko tresna

eta aukera pila ditugu, etxean

egonagatik ere: Internet, Netflix,

mugikorrak… Presoek ez dute

halakorik. Gainera, ziegatik kan-

po egiten dituzten ekintzak mu-

rriztu edota eten egin dizkiete:

eskolak, kultur jarduerak eta ki-

roldegirako irteerak....

Hau dena ikusita, zentzuzkoa

da planteatzea larrialdi egoera

honek espetxe politikan bestela-

ko erabakiak hartzea eskatzen

duela. Orain arte hartu diren era-

bakiak kartzelak gehiago itxi eta

presoak gehiago isolatu-kaltetze-

ko hartu dira. Beste norabide ba-

tean hartu behar dira erabakiak:

kartzelak hustu eta presoen osa-

suna eta zaintza lehenetsiko di-

tuen norabidean.

4.289BATXILERGOKO BIGARRENMAILAN DIREN IKASLEAKOraingo ikasturtean 4.289 ikasle

ari dira Batxilergoko bigarren mai-

la egiten. Haietako 2.601 sare pu-

blikoan dira. Hezkuntza Departa-

mentuko kideen asmoa da uniber-

tsitatean sartzeko ebaluazio

probak ekainaren 22an hastea.

Sarayk segitzen dubularreko minbiziadutenak artatzenIRUÑEA bSaray elkarteak ezagu-

tarazi du lanean jarraitzen duela,

bularreko minbizia dutenak,

haien familiak eta bazkideak ar-

tatzen. Koronabirusaren pande-

miagatik, egoitza itxia du Sarayk,

baina telefonoz eta sareen bidez

jarraitzen dute kideek lanean.

Behar denean, aurrez aurre ere

bai: kimioterapia jasotzen ari di-

renei ileordeak edo ebakuntza

izan dutenei behar dituzten bula-

rretakoak eramateko, adibidez.

Irudia b Iruñea

Refena, ospitale bilakatzeko prestNafarroako Gobernuak lanak jarri ditu martxan, asteon, Refena erakustazoka –irudian–ospitale bilakatzeko,

beharra balego. Asteon gogortu egin dituzte bakartzearen baldintzak, eta funtsezkoa ez den jarduera ekono-

mikoa etetea erabaki du Espainiako Gobernuak. Ospitaleetan lanean jarraitzen dute osasungintzako langile-

ek. Haien buruko osasuna zaintzeko, hain zuzen, telefono bat jarri du haien esku: 848-420 020. IDOIA ZABALETA / FOKU

Gu ingurune ‘seguru’batean gaude,

birusetik urrun,ustez. Kartzelakosasunari kalte

egiten dioten guneankerrak dira:higiene eskasa,

gaixotasun ugari…

ATE IREKIAKUNIBERTSITATE GRADUAK

_2020/2021 ikasturtea

INGENIARITZAONLINE APIRILAK 6

ASTELEHENA 17:30 (EUS) / 18:30 (CAS)

Mekanika / Elektronika / Informatika

ONLINE APIRILAK 7

ASTEARTEA 17:30 (EUS) / 18:30 (CAS)

Energia / Ekoteknologia / Diseinua

ONLINE APIRILAK 8

ASTEAZKENA 17:30 (EUS) / 18:30 (CAS)

Antolakuntza / Biomedika / Mekatronika

ENPRESA KUDEAKETAPRESENTZIALA (OÑATI) MAIATZAK 7

OSTEGUNA 18:00

Enpresen Administrazioa eta

Zuzendaritza - myGADE

PRESENTZIALA (BILBO) MAIATZAK 7

OSTEGUNA 18:00

Enpresen Administrazioa eta

Zuzendaritza - myGADE eta

Business Data Analytics - BDatA

PRESENTZIALA (BIDASOA) MAIATZAK 9

LARUNBATA 11:00

Enpresen Administrazioa eta

Zuzendaritza - myGADE

EKINTZAILETZA Lidergo Ekintzailea eta

Berrikuntza - LEINN

PRESENTZIALA (OÑATI)

MAIATZAK 7

OSTEGUNA 18:00

PRESENTZIALA (BILBO)

MAIATZAK 7

OSTEGUNA 18:00

PRESENTZIALA (BIDASOA)

MAIATZAK 9

LARUNBATA 11:00

HEZKUNTZAONLINE MAIATZAK 13

ASTEAZKENA 18:00

Haur Hezkuntza /

Lehen Hezkuntza

KOMUNIKAZIOAONLINE MAIATZAK 13

ASTEAZKENA 18:00

Ikus-Entzunezko

Komunikazioa

HUMANITATEAKONLINE APIRILAK 25

LARUNBATA 10:30

Humanitate Digital Globalak

GASTRONOMIA — Basque Culinary Center

PRESENTZIALA (DONOSTIA)

MAIATZAK 9

LARUNBATA 10:30

Gastronomia eta

Sukaldaritza Arteakwww.mondragon.edu/prest

Etorriko zarela jakinarazi!

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria · Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA Hasieratik azaldu zidaten egoera berezia zela koronabirusarengatik, baina
Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria · Herrialdean, Nafarroa Unibertsitatea klinikan egiten dira. NAFARROAKO HITZA Hasieratik azaldu zidaten egoera berezia zela koronabirusarengatik, baina

Uxue Rey Gorraiz Iruñea

Nafarroan zortzi mila ijito ingurubizi dira, gaur egun. 2019. urtekohasieran, Nafarroako GobernuakIjito Herriaren Garapenerako Es-trategia onartu zuen, hainbat es-parrutan jasaten dituzten bazter-keta egoeretan neurri zehatzakmartxan jartzeko asmoz. FlorHernandez (Zarrakaztelu, 1976)emakumea da, ijitoa, eta, gainera,landa eremuan bizi da. Hezkun-tzako eta osasuneko sustatzaileada Nafarroako ijitoen elkarteenGaz Kalo federazioan. Zer ospatzen duzue apirilaren

8an?

Munduari ijito herria existitzendela oroitarazteko eguna da, etabaliatzen dugu gure komunitate-aren batasuna, eta, aldi berean,taldean dugun aniztasuna era-kusteko. Bestalde, aldarrikape-nak egiten ditugu, gizarte osoarenelkartasuna erdiestea helburubaitugu.Zer duzue aurreikusia aurtengo

aldirako?

Ezinbestean, aurtengo egunadesberdina izanen da. Normale-an, Ibaiaren Zeremonia izaten daeguneko ekintza nagusia. Partehartzaileek lore hostoak botatzendituzte uretara, eta kandelak jar-tzen dituzte ibaiertzetan, arbaso-en omenez. Holokausto nazianhil zituzten ijitoei eskainia da, ba-tik bat. Aurten, formatu berri ba-ten bila ari gara, eguna etxetik edosare sozialen bidez ospatu ahalizateko.Zer egoeratan bizi da gaur egun

ijito herria?

Ijito herria biztanleriaren sekto-rerik zaurgarrienetako bat da.Oro har, sistemak zokoratuak bizigara, eta gure komunitateak pai-ratzen ditu gaitzespen eta diskri-minazio tasarik handienak. Zen-bait ikerketak agerian utzi dutehori, eta Europako Parlamentuakere baieztatu du, kasurako.

Diskriminazioari kontra egiteko

estrategia bat aurkeztu zuen Na-

farroako Gobernuak iaz. Hobera

egin du egoerak ordutik?

Bide orri ona da hasteko. Behin-goz neurri politiko konkretuakmartxan jartzeko konpromisoahartu zuten instituzioek, etahainbat esparrutan aplikatu ahalizateko diseinatu zen estrategia,hala nola hezkuntzan eta osasu-nean. Dokumentua oso begi onezikusten dugu, baina zaila daoraindik ere ondorio zuzenak na-baritzea; are zailagoa, egungoabezalako larrialdi egoera batean. Zer gertatzen ari da orain?

Lehendik ere ijito komunitateazaurgarria baldin bazen, are zi-gortuagoa da orain. Ikusten arigara: egun batetik bestera denaaldatzen da goitik behera, izanMadrilgo gobernuak emandako

agindu batengatik edo beste zer-baitengatik. Asko zailtzen du osa-sun eta hezkuntza sustatzaileenlana; batez ere, ezinezkoa izatenari delako paperean jasoak dau-den neurriak praktikan jartzea.Orokorrean, ari dira urteekin

gauzak aldatzen?

Politikoki orain dela urte batzukbaino babes handiagoa dugulasumatzen dugu, baina ijitoei be-toa jartzen zaigu oraindik ere ego-era askotan; adibidez, lanpostubaterako aukeratuak izateko.Berdin da zure ikasketa mailazenbatekoa den, zure itxuraren-gatik edo abizenarengatik ijitogisa identifikatu orduko, bestehautagaiek, payo-ek, aurrea har-

tzen dizute. Gauza bera gertatzenda etxebizitza bat lortzeko ga-raian ere.Sistematikoa da ijitoen kontra-

ko arrazakeria?

Ez naiz ausartzen sistematikoaden ala ez esatera, baina ukaezinada sistema payo-ak edozein au-kera txiki aprobetxatzen duela iji-to herriaren kontra egiteko. Ho-mogeneoa den kolektibo batengisan irudikatzen gaituztelakogertatzen da hori. Ijito batek joka-bide desegoki bat duen aldi oro,ijito herri osoa zipriztintzen da,eta kolektibo osoa uzten du lo-kaztua. Hau da, azken finean, zi-gorra ez du jasaten gaizki jokatuduen pertsonak bakarrik. Horipayo-ei ez zaie inoiz gertatzen. Gizarte payo-ak, gainera, este-

reotipo mordoa egozten dizkio

ijito herriari.

Bai, eta denek ezagutzenditugu estereotipo ho-riek. Errealitateak ez dubat egiten horiekin. Adi-bidez, ijito askok eta as-kok dituzte ikasketak etapayo-en bizimodu ber-berak dituzte, baina kasuhoriek ez dira aipatu ereegiten. Horiek ikusezinbihurtzen dira, eta jen-

deak alde negatiboei baizik ez dieerreparatzen. Zein dira emakume ijitoek jasa-

ten dituzten aurreiritziak?

Jendeak uste du emakume ijitoguztien nahia dela ezkontzea,haurrak izatea eta etxean geldi-tzea, eta hori, jakina, ez da egia.Komunitate payo-an gertatzenden bezalaxe, batzuen desioa ho-rixe izanen da, baina beste asko-rena ez. Gu ere askotarikoak gara,denak ez gara molde berean egi-nak, ez gara norabide berean mu-gitzen. Matxismoaren eta arrazakeria-

ren biktima zarete aldi berean?

Bai, emakume ijito izateagatikdiskriminazio bikoitza sufritzen

dugula agerikoa da. Nire espe-rientziak erakutsi dit bi ezaugarrihoriek posizio zehatz batean ko-katzen gaituztela, segituan, bainabeti ordena berean. Esanen nukelehendabizi ijito gisa identifika-tzen gaituztela, eta, gero, emaku-me gisa. Bi horiek beti betetzendira, baina besterik ere badago: nibezala, landa eremuan bizi gare-nak are gehiago baztertzen gai-tuzte. Diskriminazio hirukoitzbaten biktima garela esanennuke. Zer eragiten du landa eremuan

bizitzeak?

Egunerokoa asko zailtzen da herritxikietan edo hiriburutik urrunbizi zarenean. Ez zaigu ijitoei ba-karrik gertatzen, baina gure ka-suan are larriagoa da arazoa. Izanere, esaterako, gertatzen da ikas-ketekin jarraitu nahi duenak ki-lometro mordoa egin behar duelaerrepidean, edo ijito familia askokez dutela ahalmen ekonomikorikizaten.Zer pauso eman behar dira ego-

erak hobera egin dezan lortze-

ko?

Ezinbestekoa da garen bezalako-ak ikus gaitzatela; denek, institu-

zioek zein herritarrek. Pertsonaizugarri zaurgarriak gara, siste-mak urtetan astinduak. Hori dalehenbiziko urratsa. Dena dela,nahiko positiboa naiz. Iruditzenzait jendeak gero eta kontzientziahandiagoa duela, eta oraindikegunero ikusten ditudan diskri-minazio egoerek, etsitzeko baino-ago, motibatzeko balio didate,hain zuzen.Zer-nolako rola betetzen du

hezkuntzak aurrera begira egin

beharreko bide horretan?

Tresna izugarri boteretsua dahezkuntza jendartean aldaketakeragiteko, eta, hain zuzen ere, es-parru horretan ditugu erronkarikhandienetakoak. Urtetan ijito fa-miliek oso urrun sentitu dituzteikastetxeak. Gainera, ijito komu-nitateak hogeita hamar urte in-guru bakarrik daramatza hez-kuntza sisteman txertaturik, eta,beraz, arrakala handia da. Hezkuntzaren esparruko sus-

tatzaileok lan handia egiten dugubi aldeen arteko hurbiltasuna biz-kortzeko eta sendotzeko, sinetsi-ta baikaude hori dela diskrimina-zioa bukatzeko giltza nagusietakobat.

«Gu ere askotarikoakgara, denak ez garamolde berean eginak»

Flor Hernandez b Ijitoen elkarteen Gaz Kalo federazioko kidea

Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 8a. Komunitateak jasatenduen diskriminazioari aurre egiteko estrategia onartu zuen NafarroakoGobernuak, iaz, baina egoera oraindik zaila dela azaldu du Hernandezek.

NAFARROAKO HITZA

«Apirilaren 8a da munduari ijito herria existitzen delaoroitarazteko eguna;elkartasuna dugu helburu»

«Duela urte batzuk bainobabes handiagoa dugulasumatzen dugu, baina betoajartzen zaigu egoera askotan»

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko apirilaren 3a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]