nafarkaria - euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u estafet kalean 57, zenbakiaren...

8
Nafarkaria Egunkaria Ostirala, 1996ko uztailaren 21a X Erronkariera, agonia eta heriotza • 1966. urteko uztailaren 29an On Ubaldo Hualde zendu zen Izaban, 96 urte zituela. Bera zen Erronkariko euskaraz mintzatzen eta idazten zekien azkena, Erronkariko jantzia egunero erabiltzen zuen azkena. Nortasun erronkariarraren sinbolo osoa. Hainbat filologok Ubaldo Hualderen eta Erronkariko euskararen heriotza datek bat egiten dutela uste du. XIX. mendera arte egin behar dugu atzera hizkuntz milurteko bat, euskalkirik primitiboena ehun urte eskasetan nola . desagertu den ulertzeko. • Zubiari barna BINGEN AMADOZ Zezenaren itzala Sanferminetako euriek negar-malkoen moduko ur gazia isuri didate gainera eta barneratu zaidan zapore txarra ezin kenduz nabil. Ez dakit orain gatz-hon- darrekin zer egin, berriz ere itsasora itzuli edo gaur eguneko tresneria lagun, zerbaitetarako erabilgarri bihurtu. Bisita iragarria zuten batzuk ez ziren ageri. Aurreko urteetan etorritako beste batzuk ezin izan ziren hemen egon. Be- har baino lehen joan zirenetakorik izan da eta nahiz eta hemen gure artean egon, ikusi ez nituenetakorik ere bai. Datorren urtean ez ditut batzuk toki be- rean ikusiko, gure mundua aldakorra baita. Ustekabeko topaketak izan dira hala ere. Egindako deiei erantzuna eman dietenak ere bai. Lagun arteko bazkari eta afari builosoak, dantza etengabeak, lore-truke dibertigarriak, solas lasaiak eta horren lasaiak izan ez zirenak, zibi- lizatuak beti ere. Zerutik jaitsitako aingeru bataiatu- - gabe-arimaduna ezagutu nuen festa giroan murgildurik. Gaua zen eta zarata handia zegoen bainan haren begirada xamurra, bere hitz goxoa eta islatzen zuen distiraren argitasuna ez ditut no- lanahi ahantziko. Ez da hori eguneroko gure dimen- tsioetatik gora sumatutako sentsazio bakarra. Bere anai-taldetik galdutako zezen batek itzala utzi du Estafeta kalean, 57. zenbakiaren parean. Auskalo nolakoa zen, gorrixka, ñabarra, edota gehienak bezalaxe beltza, itzala beti ere iluna baita. Nongo ganaderiatakoa ote den jakitea ere ez da errexa. Adarrak finak eta jakina, zorrotzak, beldurgarriak zi- tuen zezen horrek eta burua, berriz, tente, harroa, ederra. Eta paretan geratutako itzalak zer nahi duen edo zergaitik dagoen hor eta noiz arte egon behar duen galdetzen diot neure buruari. Datorren urtera arte eutsiko al dio? Bilduko da orduan lehen entzierroko adardun baten haragi-he- zurrekin? Garbitzaileek desagertarazi- ko dute laister r beharbada. Inor gutxik ez du fenomenoaren berri izanen, ni izan bainaiz soilik erreparatu duena. Edozein modutan zezenak utzitako arrastoak niregan kezka sortu du eta Estafetako irudiari so egon behar dut aurrerantzean ere, badaezpada.

Upload: phungkien

Post on 28-Apr-2019

222 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u Estafet kalean 57, zenbakiaren parean Auskal. nolakoo a zen, gorrixka ñabarra, edot, ... lari eta txistulariek

Nafarkaria Egunkaria

Ostirala, 1996ko uztailaren 21a

X

Erronkariera, agonia eta heriotza

• 1966. urteko uztailaren 29an On Ubaldo Hualde zendu zen Izaban, 96 urte zituela.

Bera zen Erronkariko euskaraz mintzatzen eta idazten zekien azkena, Erronkariko jantzia egunero erabiltzen

zuen azkena. Nortasun erronkariarraren sinbolo osoa. Hainbat filologok Ubaldo Hualderen eta Erronkariko euskararen heriotza datek bat egiten dutela uste

du. XIX. mendera arte egin behar dugu atzera hizkuntz milurteko

bat, euskalkirik primitiboena ehun urte eskasetan nola

. desagertu den ulertzeko. •

Zubiari barna BINGEN AMADOZ

Zezenaren itzala Sanferminetako euriek negar-malkoen moduko ur gazia isuri didate gainera eta barneratu zaidan zapore txarra ezin kenduz nabil. Ez dakit orain gatz-hon-darrekin zer egin, berriz ere itsasora itzuli edo gaur eguneko tresneria lagun, zerbaitetarako erabilgarri bihurtu.

Bisita iragarria zuten batzuk ez ziren ageri. Aurreko urteetan etorritako beste batzuk ezin izan ziren hemen egon. Be-har baino lehen joan zirenetakorik izan da eta nahiz eta hemen gure artean egon, ikusi ez nituenetakorik ere bai. Datorren urtean ez ditut batzuk toki be-rean ikusiko, gure mundua aldakorra baita.

Ustekabeko topaketak izan dira hala ere. Egindako deiei erantzuna eman dietenak ere bai. Lagun arteko bazkari

eta afari builosoak, dantza etengabeak, lore-truke dibertigarriak, solas lasaiak eta horren lasaiak izan ez zirenak, zibi-lizatuak beti ere.

Zerutik jaitsitako aingeru bataiatu- -gabe-arimaduna ezagutu nuen festa giroan murgildurik. Gaua zen eta zarata handia zegoen bainan haren begirada xamurra, bere hitz goxoa eta islatzen zuen distiraren argitasuna ez ditut no-lanahi ahantziko.

Ez da hori eguneroko gure dimen-tsioetatik gora sumatutako sentsazio bakarra.

Bere anai-taldetik galdutako zezen batek itzala utzi du Estafeta kalean, 57. zenbakiaren parean. Auskalo nolakoa zen, gorrixka, ñabarra, edota gehienak bezalaxe beltza, itzala beti ere iluna

baita. Nongo ganaderiatakoa ote den jakitea ere ez da errexa. Adarrak finak eta jakina, zorrotzak, beldurgarriak zi-tuen zezen horrek eta burua, berriz, tente, harroa, ederra.

Eta paretan geratutako itzalak zer nahi duen edo zergaitik dagoen hor eta noiz arte egon behar duen galdetzen diot neure buruari. Datorren urtera arte eutsiko al dio? Bilduko da orduan lehen entzierroko adardun baten haragi-he-zurrekin? Garbitzaileek desagertarazi-ko dute laister rbeharbada. Inor gutxik ez du fenomenoaren berri izanen, ni izan bainaiz soilik erreparatu duena. Edozein modutan zezenak utzitako arrastoak niregan kezka sortu du eta Estafetako irudiari so egon behar dut aurrerantzean ere, badaezpada.

Page 2: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u Estafet kalean 57, zenbakiaren parean Auskal. nolakoo a zen, gorrixka ñabarra, edot, ... lari eta txistulariek

Nafarkaria OSTIRALA,

UZTAILAK

t GURE AUKERAK

KONTZERTUAK

Lizarra: Herriko kiroldegian Luz Casalek kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, gaueko 10:00etatik aurrera.

DANTZA

Corella: Angevin Folklore Taldeak eta Indonesiako Riau taldeak euren ikuskizuna aurkeztuko dute gaur, gaueko 10:00etatik aurrera, Nazioarteko Dantza Folklorikoaren Jaialdiaren ba-rruan. Egun berean, Lizarran, Bulgariako Dantza Taldeak es-kainiko du bere emanaldia egi-tarau beraren barruan.

ANTZERKIA

Adiotz: Kilkarrak antzerki taldeak Jonjoli lana taularatuko du gaur, gaueko 10:30etatik aurrer-a, pi-lotalekuan.

ZINEMA

Altsasu: Herriko Gure Etxean Los puentes de Madison filmea emango dute gaur gaueko 10:30etatik aurrera.

Bidankoze: Herriko pilotalekuan La isla de las cabezas cortadas filmea izanen da ikusgai gaur,

• gaueko 10:00etan.

ERAKUSKETAK

Tafalla: Marokoko pinturaren adierazgarri den Smail Hemani-ren lana ikusgai dago hilaren 26ra bitartean herriko Kultur Etxean, Kultur Patronatuaren eskutik.

Ilunberri: Najarroako horreoak izeneko erakusketa ikusgai da udaletxeko erakusketa aretoan, hilaren bukaerara arte.

Zangoza: Balkoi eta lorategien apaingarriak izeneko argazki erakusketa ikusgai dago Kultur Etxean, abuztuaren bukaerara bitartean.

Iruñea: Gotorlekuko Armen Are-toan Ricas yfamosas erakusketa dago hil honen 28ra bitartean.

Iruñea: Poesis aretoan Luis Arau-jo, Martin Esparza, Javier Erice eta Jesus Mari Irigibarren lana dago ikusgai, hil honen bukae-rara arte. Arratsaldeko 6:00ak eta 8:00ak bitartean dago zaba-lik.

LEHIAKETAK

Iruñea: Antzerkirako Testu Le-hiaketa antolatu du Nafarroako Antzerki Eskolak. Euskaraz eta erdaraz aurkez daitezke lanak eta hizkuntza bakoitzeko sari ba-na egonen da. Lanak abuztuaren la baino lehen aurkeztu behar dira Antzerki Eskolan.

BESTELAKOAK

Zangoza: Erdi Aroko Lehen Afaria ospatuko dute gaur, gaueko 10:00etatik aurrera Carmeneko klaustroan. Gaueko ll:OOetatik aurrera Zangozako Udal Bandak kontzertua eskainiko du bertan.

n a f a r k r o n i k a

Jon Alonso

Iruñea munduko hiriburua

Urtero-urtero Iruñea betetzen da praka--motzez, Sanferminetako zapi gorriak gorde eta berehala. Udako Euskal Unibertsitateen janzkera topikoa da jada Parte Zaharreko tabernetan, bat-batean non-nahi ikusten direlako

euskaraz aritzen diren gazte prakamotzak. Orain kuloteak ere ikusi ditugu erruz, eta Iru-ñeak badu okasio handiko gertakarien giroa.

Iruñea mundu osoko telebistetan ateratzen ari dela errepikatu digute behin eta berriz toki guztietatik. Iruñea bete da —prakamotzez eta kulotez ezezik— kolore handiko kotxez, elastiko pega-pega eginda janzten duten neskaz, Tou-rraren antolakuntzan dabiltzan exekutibo ar-duratsuz, kazetari famatuz, txirrindulari erre-tiratuz, poliziaz eta helikopteroz. Eta, jakina, txirrindulariz.

Egun hauek zerbait utziko badigute gogoan horiek izango dira. Telebistak onura handiak

ekarri dizkio kirol honi, bistan denez, eta etapa osoak hasieratik ikusi ahal izateak askori ireki dizkia begiak txirrindulariek egiten duten lana ikusteko. Hori baino are garrantzitsuagoa da gertutik ikustea, bi metrora izatea: Txapeldu-nek gizonen planta hartzen dute orduan, eta beti atzean diren horiek txirrindulariena. Ba-lioko al du horrek konturatzeko merituak ez direla hain erraz banatu behar, ez dela hemen egin behar den sailkapena onen eta txarren artekoa?

Zalantzak sor daitezke aipamenak behin eta berriro izen bati buruz bakarrik egiten baldin badira, handia izateko zorte hori izan duenari bakarrik erreparatzen baldin bazaio. Horrela jarraituz gero, izen handia desagertu ondoren, hemen ez da geldituko oroimena baizik, eta txirrindulariak berriro izango dira sailkapenen arabera sailkatuak. Prakamotzekin gertatzen den bezala, gutxi gora-behera.

a steko pertsonaiak

Karmen Larunbe Dantzaria

• Karmen Larunbe nafar dantzari zenari omenaldia egin diote aste ho-netan Iruñean. Larumbe Danza Konpainiak, hain zuzen, bi ikuskari aurkeztu ditu Gaiarre antzokian, astearte eta asteazkenean. Konpainia berak, gainera, erakusketa eta ikastaro zenbait martxan jartzeko asmoa ere badu. Karmen Larunbe 1995. urteko otsailean hil zen, gaixotasun sendaezin batek zazpi hilabetetan ahituta. Ia 30 urtez aritua zen dan-tzaren munduan, Argentinan hasieran, Bruselan gero eta Madrilen bukaeran. Lorpen handiak izan zituen dantzaren munduan, eta mundu osoan zehar fama eta sona eskuratu. Bere azken emankizuna Elizondon izan zen 1994ko abuztuaren 12an, Nafarroako Jaialdien barruan.

Miguel Indurain Txirrinduiaria

• Txirrindulari atarrabiarrak Frantziako Tourraren eta iruindarren omenaldia jaso zuen asteazkenean Iruñean, hamazazpigarren etapa bertara ailegatu ondoren. Tourreko etapa luzeena zen (262 kilometro), eta tartean zazpi mendate zeuden. Asteazkeneko etapa honetan zortzi minutu baino gehiago atera zizkion Bjarne Riis liderrak Atarrabiako txirrindu-lariari; beraz, aurten bere seigarren Tourra irabazteko aukera guztiak galdu ditu Indurainek. «Jipoi ederra hartzen ari naiz», onartu zuen Iru-ñeko helmugan. Zaleak, baina, hantxe ziren euren idoloa animatzeko asmoz. Txirrindulariaren jarraitzaileek ez baitute ahazten Indurainek bos.t Tour jarraian irabazi dituela jada, besteak beste. Ez da, inondik ere, lorpen makala.

ahaztu g ab e!

BESTAK

Elizondo: Santiago jaiak asteaz-kenean iritsiko dira herrira, ur-tero legez. Igandera bitartean, beraz, musika, dantza, kirola eta jai giroa izanen dira nagusi Eli-zondoko karriketan barrena. Baztandarren Biltzarra igandean eta jaiak gero: ez da, ez, egitarau makala baztandarrena. Asteaz-kenean, besten- lehen egunean eta Santiago bezperan, altxafe-roak eginen du. eztanda Foruen plazan besteti hasiera iragartze-ko. Lehiaketak, erakusketak, musikaeta dantza'ez dira faltako leheft egun honetan. Egun na-gusia, baina, ostegunekoa izanen da, Santiago Eguna hain zuzen. Meza Nagusia izanen da goizeko 11.30etan eta ondoren, 12.30ak inguruan, Mutildantzak izanen dira Foruen enparantzan. Ez dira hauek eguneko ekitaldi baka-rrak, izanen da bestarako beste aukerarik ere. Baita gainontzeko egunetan ere, noski: zikiro jatea ostiralean, erraldoien konpar-tsaren eta fanfarreen kalejirak larunbatean eta herri kirolak igandean, herriko koadrillen egunean, alegia. Elizondo, hala ere, ez da Santiago jaiak ospatzen dituen herri bakarra. Garesen ere, besteak beste, datorren as-tean hasiko dira bestak.

a di!

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostiralera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik 12.00etara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etatik 22.00etara Karakola segi hola gazteendako

Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, bertako bizilagun eta pertsonaia ospetsuei elkarrizke-tak.

Karrape Irratia FM 107.8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara Gauza guztien gaine-tik, edertasuna eta osasuna, sukaldaritza, ohiturak.

I 9

Page 3: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u Estafet kalean 57, zenbakiaren parean Auskal. nolakoo a zen, gorrixka ñabarra, edot, ... lari eta txistulariek

Nafarkaria OSTIRALA,

UZTAILAK

Doneztebe

Bertako produktuen erakusketa bihar Bertizko Partzuergoak antolatuta, Elizondo, Bera eta Lesakan ere eginen dute

ertizko Partzuergo Turistikoak antolatu-

ta, Bertako Produktuen Azoka eginen dute bihar D o n e z t e b e n . Ber tako ekoizleek euren produk-tuak erakusteko aukera izanen dute bertan. Trikiti-lari eta txistulariek alaituko dute giroa goizean zehar. Donezteben ezezik, Elizon-do, Lesaka eta Beran ere eginen dituzte antzeko fe-riak.

Erredakzioa / Iruñea

BERTIZKO PARTZUERGO TU-RISTIKOAK bertako produktuak bultzatzeko azoka antolatu du. Inguruko herrietan eginen dute larunbatetik aurrera, Doneztebe izanen da lehen topalekua. On-doren, Elizondon, Beran eta Le-sakan eginen dute feria. Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatu azoka honen bidez, tokian tokiko ekoizleek euren lana ezagutzera emateko eta saltzeko aukera iza-nen dute.

Doneztebeko azoka bihar ber-tan eginen dute, goizeko hama-rrak eta- arratsaldeko ordu biak bitartean. Feriaz gain, hala ere, izanen da ikusteko besterik ere herrian barrena. Goizeko hama-rretan, hain zuzen, txistulariak ibiliko dira kaleetan zehar eta eguerdian, berriz, trikitilariek alaituko dute giroa.

Doneztebeko azokan parte

Bertako produktuen azoka eginen dute bihar Donezteben. A R T X I B O K O A

hartuko duten ekoizleei dagokie-nez, hainbat alorretakoak izanen direla aipatu beharra dago. Le-henik, piruen eta kontserben ar-loan, Berako Errotazar eta Al-mandozko Beola izanen dira. Gaztak ere izanen dira Donezte-ben ikusgai eta dastagai: Elbe-teko Autxitxikoak, Elizondoko E txe tx ip i akoak , . Arizkungo Baztangoak, Amaiurko Mendi-aldekoak, Etxalarko Basate-koak eta Urdazubiko Etxeleku-koak.

Edariak ere ez dira faltako, Arizkungo Baztango Likoreak, batetik, eta Lekarozko Larralde-

ren sagardoa, bestetik. Eta eda-riekin batera, fruituak, Baztango kiwiak, alegia. Okindegiko pro-duktuak ere ez dira faltan izanen Doneztebeko biharko azokan. Le-sakatik Koikili okindegiko jakiak izanen dira dastagai, baita hain-bat herritako taloak ere.

Elizondo, Bera eta Lesakan ere bai • Bertako Produktuen Feria Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatu badu, izanen dute Ga-ralar Elkartearen, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gober-nuaren laguntza ere. Eta erran bezala, Donezteben egin ondo-

ren, Elizondo, Bera eta Lesakan eginen dituzte antzeko feriak, bakoitzak <Juena eta berea dena erakus dezan. Antolatzaileek jende andana biltzea espero dute azoken inguruan, bertako pro-duktuei bultzada emateko as-moz. Elizondora abuztuaren lOean iritsiko da Bertizko Par-tzuergo Turistikoak antolatu fe-ria, eta Berara, berriz, hil bereko 24an. Leskan, azkenik, irailaren 7an eginen dute azoka. Hiru herri hauetan parte hartuko duten ekoizleak zeintzuk izanen diren, hala ere, oraindik ez dute zehaztu antolatzaileek. X

Elizondo

Baztandarren Biltzarra ospatuko dute igandean i Hamabost herritako orgek hartuko dute parte desfilean

Erredakzioa / Iruñea

BAZTANDARREN BILTZARRA-REN 33. ekitaldia ospatuko dute igande honetan Elizondon, Eus-karak batzen gaitu lelopean, ohi bezala. Goizeko hamarretan hasiko da jaia. Ordu horretan, laxo partidua jokatuko dute he-rriko pilotalekuan Malerrekako eta Baztango pilotariek.

Kirolaren bidez Baztandarren Biltzarrari hasiera eman eta ge-ro, eguerdian, orgen desfilea ha-siko da Elizondoko karriketan barrena. Karrozekin batera, txis-tulari, zanpanzar eta dantzariek alaituko dute giroa. Hamabost herritako orgak bilduko dira desfilean zehar. Santiago eta Jaime Urrutia kaleak zeharkatu ondoren, herriko plazara iritsiko dira ordu bata eta erdietan. Bertan, Mutil Dantza zabalduko du Mariano Izeta baztandarrak.

Mutil Dantzan aritu ondoren,

herri bazkaria eginen dute Baz-tandarren Biltzarrean bildutako guztiek Merkatu plazan. Ordu bi eta erdietan hasiko da bazkaria. Eta ongi bazkaldu ondoren, gi-roa alaitzeko hainbat kantari eta talde ariko da Merkatu plazan: Niko Etxar t , Mar t ikorena , Otxondo 602, fanfarreak eta Urepelgo Aide ahizpak.

Arratsaldeko seietan, pilota izanen da berriro protagonista. Elizondoko kaleetan barrena. Noaingo Pilota Eskolako ikas-leek zestapunta partidua joka-tuko dute baztandarren au-rrean. Partidua bukatuta, arra-tsaldeko zortziak aldera, orgen lehiaketa eginen dute eta orduan jakinen da aurtengo ekitaldiko irabazlea zein herritako karroza den. Baztandarren Biltzarrari amaiera emateko, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera, dantzaldia izanen da Elizondon Laiotz taldearekin. X

Irurtzun

Gaur hasiko dira jaiak altxaferoaren eztandarekin

«r

Asteazkenera bitartean ekitaldi ugari izanen da

Erredakzioa / Iruñea

IRURTZUNGO jaien hasiera iragarriko duen altxaferoak gaur eginen du eztanda zeruan, arra-tsaldeko seietan. Ondoren, Iraunkorrak txarangaren esku-tik, kalejira izanen da herriko kaleetan barrena. Zortzietan, dantzaldia izanen da Txori Zuri taldearekin, baita gaueko ha-mabiak eta erditik aurrera ere. Hamar eta erdietan, lehenago, zezen suzkoa izanen da.

Bihar, berriz, kirola izanen da nagusi. Eguerdian areto futbo-leko txapelketa izanen da eta arratsaldeko lau eta erdietan, berriz, eskolen arteko igeriketa txapelketa. Ordu erdi beran-duago, Irurtzungo IX. Pilota Txapelketako finala jokatuko dute. Dantzaldirako parada ere izanen da bihar. Zortzi eta er-dietan Basajaun taldea izanen da herriko plazan, baita goizal-

deko ordubatetatik aurrera ere. Hamar eta erdietan, beti bezala, zezen suzkoa.

Igandean ere izanen da zer egin eta zer ikusi Irurtzunen. Goizeko hamaiketan meza na-gusia izanen da eta arratsalde par tean, berriz, I rur tzungo Dantzar i Txikien Eskolako haurrek euren trebezia eraku-tsiko dute herritarren aurrean. Gauean Passarela taldeak jarri-ko du musika. Hamar eta erdie-tan, gainera, su artifizialak iza-nen dira.

Jaiak, baina, ez dira astebu-ruan amaituko, asteazkenera bitartean iraungo baitute. Aste-lehenean haurrentzako txoko-latada izanen da arratsaldean eta gauean dantzaldia Elurtere-kin. Asteartean Drindots taldeak alaituko du giroa eta azken egu-nean, berriz, Belea Band tal-deak. Sardina jatea izanen da asteazkenean ere. X

Tutera

Ekitaldi ugari herriko haur eta helduentzat

1§ Folklore jaialdia eta

antzerkia horien

artean

Erredakzioa / Iruñea

TUTERAKO jaiak hasi aurre-tik, hainbat ekitaldi antolatu du bertako Udalak, asteazke-nean hasi eta asteburu hone-tan bukatuko direnak. Hel-duek zein haurrek izanen dute Udalak prestatu egita-rauaz gozatzeko aukera.

Helduei dagokienez, Fol-klore Jaialdia antolatu du Tuterako Udalak, gaur bertan hasiko dena. Asturias, Mur-tzia eta Ukrainako taldeek hartuko dute parte Tuterako bertako eta Euskal Herriko beste hainbat herritako talde-rekin batera gaurkoan. Bihar, berriz, gaurko taldeak ezezik, Aragoi eta Gaztela-Leongo bi ere izanen da Tuteran. Hel-duentzat prestatutako egita-raua astelehenean bukatuko da, antzerkiaren eskutik. Calderon de la Barca konpai-niak Carlos Llopisen Noso-tros, ellas... y el duende obra taularatuko du. Martin Ferrer da zuzendaria. Helduentzako ekitaldi hauek guztiak, Castel Ruiz Kultur Zentroan eginen dituzte, gaueko hamarrak eta hamar eta erdietatik aurrera.

Haurrentzako egitarauari dagokionez, La Pera Limonera taldeak Rucs lana antzeztuko du. Bihar, berriz, Pai anima-zio taldeak alaituko du herri-ko giroa. X

Erroibar

Bailararen Eguna ospatuko dute herritarrek igandean

Hl Dianak eta herri

bazkaria izanen dira,

besteak beste

Erredakzioa / Iruñea

ERROIBARREN EGUNA os-patuko dute igande honetan, Sorabil izeneko zelaian. Bai-larako herri guztietan dianak joko dituzte goizeko bederatzi eta erdietan, herritarrak es-natzeko. Ondoren, mendiko bizikleta proba izanen da goi-zeko hamarretan. Ordubete geroago, meza izanen dute, eta hamaika eta erdietan es-kulangileen erakusketa iza-nen da ikusgai.

Eguerdian, bestalde, mus txapelketa antola tu dute Erroibarren Egunerako eta ondoren, hamabiak eta erdie-tan, haurrentzako ekitaldi be-rezia izanen da, pailazoen ikusk izuna , ha in zuzen. Arratsaldeko hiruretan, zikiro jatea eginen dute trikitilarien laguntzaz. Arratsaldeko zor-tzietan, azkenik, dantzaldia izanen da. X

1 9

Page 4: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u Estafet kalean 57, zenbakiaren parean Auskal. nolakoo a zen, gorrixka ñabarra, edot, ... lari eta txistulariek

Nafarkaria OSTIRALA,

UZTAILAK

Erronkariko euskararen

agonia eta heriotza

Erronkariko uskararen gainbehera Ubaldo Hualde izabarra izan zen euskalki honetan mintzatu zen eta idatzi zuen azkena

baldo Hualde izabarra izan zen Erronkariko uskara mintzatzen eta idazten zekien azkena. Berarekin ba-

tera hil zen 1966ko uztailaren 29an euskalkirik zaharrena, milaka urteko hizkera. XIX. mendearen bukaeran, etxean, kalean, dendetan, auzokideen arteko solasaldietan erabil-tzen zen Erronkarin uskara, solasaldi publiko zein priba-tuetan. Baita ikastetxeetan ere, harik eta, 1876. urtean, euskaldUn ez ziren lehen irakasleak Erronkarira ailegatu eta euskara erabat debekatu zuten arte.

• Fernando Hualde / Izaba

1966. urteko uztailaren 29an, 96 urte zituela, zendu zen On Ubal-do Hualde Martin, Izaban. Be-rarekin batera hil zen Erronka-riko janzkeraren eguneroko era-bilera; oraindik ere gogoratzen dute, galtza laburrak, gerrikoa, oihalezko alkandora beltza, fel-drozko txapela buruan.. . Dotore eta tente ibili ohi zen, nahiz eta laurogeita hamar urtetako izan. Erronkariar izaeraren bete-bete-ko sinboloa.

Ubaldorekin batera hil zen mi-laka urteko hizkera, euskara guztien artean arkaikoena. Eus-kara Europako hizkuntzarik za-harrena bada, badirudi Erron-karikoa dela euskalkirik primiti-boena.

E s a n d i etxeko On Ubaldo Hualderen heriotza eguna eta Erronkariko uskararena bat bera direla esana du euskal filologo batek baino gehiagok, bera bai-tzen mintzatzen ezezik idazten ere zekien azkena. Hala ere, bere heriotzaren ondoren, bizirik gel-ditu zen artean Izaban Antonia Anaut Garde, Katal in Garde etxekoa, euskaraz hitz egiten ba-zekiena, nahiz eta, argi dagoenez, ez zuen norekin hitz egiten. An-tonia andrea 1976an zendu zen, 84 urte zituela.

Denboran XIX. mendera arte atzera egin beharko genuke mi-laka urteko hizkuntza bat ehun urte eskasetan nola desager dai-tekeen ulertzeko. Ubaldo Hualde Uztarrotzen jaio zen 1871. ur-tean, familia euskaldun baten baitan, euskalduriak baitziren herriko eta bai larako familia guztiak, Izabako oihanean lan egitera etortzen ziren andaluziar eta valentziar talde batzuk izan ezik.

Erronkariko bailarak bestelako garaiak bizi zituen orduan. Za-harrek, eta ez hain zaharrek, Ab-be jenerala bere tropa frantsese-

kin herrian nola sartu zen go-goratzen zuten artean: 1912. ur-tean lehendabizikoz, Urzainki n e u r r i b a t e a n tx ik i tuz , e ta 1813an gero, Izabako hiriari su emanez eta bipilduz. «Izaba jada ez da esistitzen», irakur daiteke Erronkariko artxiboko agiri ba-tean, «hondakinak baino ez dira gelditzen, eta zoritxarreko herri-tarrak hainbeste euren Errege, Erlijio eta euren Aberriaren alde galdu izanarekin kontsolatzen dira». Mende honetako 70eko ha-markadaren amaieran Patricia andrea zendu zen Izaban, bere txirikorda luzeei esker famatua eta Erronkariko ohiko'orrazkera erabili zuen azkena; Burgiberria auzoko 'bere etxeko atarian ese-rita, Anzaiako txokoan, auzoki-deen arteko solasaldietan gogora ekartzen zuen bere gurasoen-gandik jasotako —eta haiek ai-tona-amonengandik— kopla, 1813. ur teko herriko sutear i buruz mintzatzen zena: El cLia 13 de mayo, iQue dia tan desgraciado! a Isaba le han dejado sin auxilio y sin amparo.

Are berriagoa zen 1820. urteko iraultzan erronkariarren parte-hartzea. Hartan Riego jenerala altxatu zen eta erregezale eta li-beralen arteko gatazka sortu zen. 1833an, lehenengo gerra karlis-tarekin batera, erronkariarrak Isabe'l II.a erreginaren alde ager-tu ziren.

Belauneko garbantzuaren belaunaldia • XIX. mendearen amaieran Erronkariko uskara etxean, kalean, dendetan, auzo-kideen arteko solasaldietan era-biltzen zen; herdin erahiltzen zen elkarrizketa publiko zein priba-tue tan . Haurrek , jaio bezain pronto, Erronkariko sehaska-kanta herrikoi hura entzuten zuten lehen-lehenik: Margu lili artean erleak naro ebiltan dra;

XIX. mendearen amaieran Erronkariko uskara etxean, kalean, dendetan, auzokideen arteko solasaldietan erabiltzen zen; berdin erabiltzen zen elkarrizketa

publiko zein pribatuetan

Eskolan ere euskaraz ikasten zuten haurrek... 1876an, gerra karlistaren ostean, euskaldunak ez ziren lehen

irakasleak bailarara ailegatu ziren arte

Ubaldo Hualde Martin eta Jose Estornes Lasa, Izaban. F . H U A L D E R E N A R T X I B O K O A

Antonia Anaut Garde, Katalin Garde etxekoa. 1976. urtean zendu zen. _F. H U A L D E R E N A R T X I B O K O A

korien eztia gore aurrak ñola ezin doke murtxa. Erleak: aurkoi bazrade Jantze bertze lilitra.

Eskolan ere uskaraz ikasten z u t e n h a u r r e k . . . h a r i k e t a 1876an, gerra karlistaren os-tean, bailarara euskaldun ez zi-ren irakasleak ailegatu ziren ar-te. Funtzionario berri haiek es-kolan euskara erabiltzea debe-katu zuten, ikasleek hitz bakar bat esatea ere ez zuten onartzen. Zeinen gogorra izan zen hori, pa-tuak hala nahita nonbait, gaue-tik goizera ama hizkuntza baz-terrean utzi behar izan zuen le-henengo gaztetxo belaunaldia-rentzat!

On Ubaldo Hualde, nahiz eta oso gazterik Izabara joan, lehen urteetan Uztarrotzeko eskolan ibili zen. Heldu zenean, artean gogoratzen zuen 1876. urtea, Va-lladolideko bere hiru irakasleak ailegatu zirenekoa hain zuzen. Lehen egunetik, hitz bakar bat ere ez zuten onartu euskaraz. Euskaraz mintzatuz gero, gogor-ki zigortzen zituzten ikasleak: belaunika jarri eta belaunaren azpian garbantzu bat jartzen zie-ten. Eta berriro eginez gero, bi belaunetan jartzen zizkieten gar-bantzuak.

Izaban, bere heriotza baino hi-labete batzuk lehenago, argi eta garbi azaldu zion Ubaldo Hual-dek J u a n San Martin euskal-tzainari: «Estatu zentra l is tak izan duen politikaren erruz galdu

1 9

Page 5: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u Estafet kalean 57, zenbakiaren parean Auskal. nolakoo a zen, gorrixka ñabarra, edot, ... lari eta txistulariek

Nafarkaria OSTIRALA,

UZTAILAK

Erronkariko euskararen

agonia eta heriotza

dauskara, eskolen bidez denbora guztian erdara nahitanahiezko bihurtu baitu. Eskolatik kanpo uskaraz mintzatzen ziren hau-rrak ere zigortzen zituzten ira-kasleek».

Hala hasten da XIX. mendea-ren azken laurdenean Erronka-riko uskararen agonia motela. Mende honen hasieran jada, Erronkariko etxeen barruan eta noizbehinka auzokideen arteko solasaldietan eta dendetan baino ez zen erabiltzen. XX. iriendearen . lehen herenean 40 eta 50 urtetik goitikoak baino ez ziren uskaraz mintzatzen.

Eskolan ama hizkuntza erabil-tzeagatik zigorrak jasan zituen haurren belaunaldi hura izan zen, hain zuzen, uskara mintzatu eta trasmititu zuen azkena. Or-duz geroztik, XIX. mendearen bukaeran haur ziren haiek iraun zutena iraungo zuen hizkuntzak ere. 1935. urteanbere VI. taldean sartu zuen Erronkariko euskara Iri^araik: 50 urtetik goitikoek ba-zekiten baina ez zuten erabiltzen. Mariano Estornes Lasak Los ul-timos euskaldunes de Isaba (Roncal) artikuluan 1963. urtean jaso zuenez, Erronkariko baila-ran 12 euskaldun baino ez zen geratzen. Euskalerriko Adiski-deen Elkarteko buletinean. argi-taratu zuen aipatu artikulua (1963, 19. zenbakia , 93-94 orrialdeak). 1966ko uztailean

Ubaldo Hualde: «Estatu zentralistak izan duen politikagatik galdu da

euskara, eskolaren bitartez . erdara nahitanahiezko

bihurtu baitu»

Izaban on Ubaldo Hualde hil zenean, belauneko garbantzua-ren belaunaldiko. azken haurra hil zen, uskararen erabilpena es-kolan ezagutu zuen azkena, eus-kai gramatika menderatzen zuen azken erronkariarra — ez baka-rrik Erronkariko euskararena, baita zuberoerarena ere, euskal-ki biak hltz egin eta idazten bai-tzituen—. Berarekin, ofizialki, betiko desagertu zen hizkuntza bakar eta berezia. 1966. urteaz geroztik ere baziren bailaran us-kara gehixeago edo gutxieago ba-zekiten lagun batzuk. 1970. ur-tean, J.M. Sanchez Carrionek Ei estado actual del vascuence en la provincia de Navarra (Nafarroa, 1972) lanean aipatzen duenez, emakume euskaldun bakarra gelditzen zen: Antonia Anaut Garde, Izaban 1976. urtean hil zena.

Erronkariko kale eta enpa-rantzetan ez dira entzungo goa-zenak Eguberrietan (gabon kanta zuberotar-erronkariarra), eta Si-mona zaharrak ez du gai on erre-pikatuko oheratzerakoan. Uda-berria ailegatuta haurrek ez dute jada Erronkari txoriño kantatuko. Monarkek itzuli beharko dute bailarara, 1989. urtean bezala, nahiz eta modu testimonialean izan, onfci xin berriro entzuteko. Izan ere, gauzak, pertsonak be-zala, Nola xin, kala xoan, gure aurretiko erronkariarrek erranen luketen bezala.

Izabako kaleetan musean aritzen ziren bertako herritarrak. 1915-1925 bitartekoa da argazkia. F . H U A L D E R E N A R T X I B O K O A .: i

Hein batean berreskuratua NAHIZ ETA erronkariera guztiz desagertu den eta bailaran ez izan erabiltzen duenik, ezta dakienik ere, ezin ahaztu mende hone-tan hitzak, adierazpenak, kantak, olerkiak, alegiak eta beste berreskuratzeko hainbatek egin duen lan izugarria. Erronkariko azken euskaldunekin hitz eginda lortu dira horiek guztiak. Berreskuratzeko eta ikertzeko egindako lan horri esker, liburutegi publiko eta pribatuetan erronkarieraz dokumen-tazio garrantzitsua aurki daiteke.

Resurreccion Ma Azkue lekeitiarra —Bonapartek joan den mendean egin-dako lan garrantzitsua-ren ondoren—, uskarari buruzko biltze lanean eta ikerketan aitzindari izan zen mende honetan. Kanta ugari bildu zituen, Bidangozen batez ere, eta' ondorengo ikerketa as-koren oinarri izan zen Parficularidades del dia-lecto roncales lan zora-garria utzi zigun Euskera

aldizkarian (Bilbo, 1931). Mitxelena, Beloki, Elo-

segi eta Elosegiko Sansi-neneak osatzen zuten ikerketa taldea ere ezin dugu ahaztu. Contribu-cidn al conocimiento del dialecto roncales eta El ultimo roncales izeneko lanak argitaratu zituzten Euskalerriko Adiskideen Elkartearen buletinean 1953. urtean.

Erronkariko kanten berreskurapenean aipa-men berezia merezi du Juan San Martinen la-nak. Orduak eta orduak eman zituen Izabako Si-mona eta Pastora Anaut Garde, Ubaldo Hualde Martin eta Antonia Anaut Garderekin eta Uztarro-zeko Ricarda Perez, Teo-dora Layana eta Leon Ci-brianekin. Horri esker, Euskalerriko Adiskideen Elkartearen buletinean

Irigaraik 1935. urtean bere VI. taldean sartu zuen Erronkariko

euskara: 50 urtetik goitikoek bazekiten baina ez zuten erabiltzen

Fragmentos de canciones populares roncalesas ar-gitaratu zuen 1966an. Hamar urte geroago, Principe de Viana era-kundearen Cuadernos de Etnologta y Etnograjia de Navarra aldizkariaren 22. zenbakian Fragmentos de canciones del uskara roncales argitaratu zuen, aurrekoaren osagarri. «Ikerketa hauek — aipa-tzen zuen San Martinek— euskalki horren herri olerkigintzaren zatiak heriotzari lapurtzeko az-ken saioak izan dira ni-retzat».

Baina, dudarik gabe, Izabako Estornes Lasa anaiak izan dira (Bernar-do, Mariano eta Jose) his-toriarako Erronkariko euskararen zati garran-tzitsuak'gordetzeko lan gehien egin dutenak. Auñamendi argitaletxea-

ren bitartez uskarari bu-razko eta, oro har, Erron-kariko bailarari buruzko benetako altxor arkeolo-gikoak utzi dizkigute.

Jose Estornes Lasak, euskal filologo entzute-tsuenetako batek, Simo-na Anaut izabarrarekin batera hasitako berres-kuratze lan sakonaren ondoren Erronkari'ko us-kara liburua idatzi zuen 1968. urtean; testu libu-raa zen, eta 124 orrialde-tan Erronkariko uskara-ren gramatikaren eta hiz-tegiaren alderdirik ga-rrantzitsuena biltzen zuen. Ubaldo osabarekin (Ubaldo Hualde, Izaba) zituen solasaldiei esker berreskuratu zuen hizte-giaren zati garrantzitsu bat. Benetan miresten zuen Hualde. Azentuak, berriz, 1967 eta 1968 ur-teetan Uztarrozeko Balbi-

na Ederrarekin egindako grabaketen bidez lortu zi-tuen.

Mariano anaiak, berriz, Oro del Ezka idatzi zuen 1958an. Joan den men-deko azken urteetan ko-katzen gaituen eleberri kostunbrista honetan, 44 kapitulutan, Erronkariko olerki eta kanta ugari bil-tzen ditu. Uskararen ha-rribitxiak berreskuratzen dituen dokumentu etno-logiko eta etnografiko paregabea da.

Bernardo Estomes La-sak, sagako hiragarre-nak, Erronkari. El Valle de Roncal libura zoragarria idatzi zuen 1927. urtean. 1980an, Cuentos ronca-leses, poemas y otras co-sas navarras (Auñamendi bilduma, 131. zenbakia) lanaren bidez Erronkari-ko euskarari omenaldia egin zion. Bernardo Es-tornes Lasaren lan edito-rial zabalaren azken ekarria erronkarierazko hamabi-hamalau mila hitz jasotzen dituena da. X

1 9

Page 6: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u Estafet kalean 57, zenbakiaren parean Auskal. nolakoo a zen, gorrixka ñabarra, edot, ... lari eta txistulariek

Nafarkaria OSTIRALA,

UZTAILAK

Xanti Begiristain

Hautesleak ba omen daki • Artikulutxo hau idazten hasi behar dudanean

Tourra 96 Iruñera sartzear dabil. Jainko pottolo,

hau eromena! Zer erokeria! Jendea harat-honat

erabat urduri dabil. A zer nolako mugida! Zenbat

propaganda! Argi dago norbaitek bere biziko

etekina ateratzen diola horri guztiari. Bitartean

Miguel Indurain orain ere.atzean doa, minutu

askotxo galduta. Olano, berriz, nahiz eta biga-

rren lekuan joan, Espainiako komunikabideek

ez dute asko aipatzen, eta askoz gutxiago orain-

dik euskal' txirrindulari bezala. Eta joan-etorri

h o n e t a n guz t ian gehien izorratzen n a u e n a

oraintxe bertan ikusten ari naiz logelako leihotik,

hau da, polizia pila, baina gainera ez udaltzai-

nak, foruzainak edo antzekoak, ez, baizik eta

Espainia bat, handi eta askearen polizia galan-

tak. Beno, zer egingo diogu? Azken finean, he-

men, norberak eta komunikabide bakoitzak nahi

duena ikusten du eta komeni zaiona esaten du;

beraz, nik ere batere lotsatu gabe hemendik

adieraziko dut nahi dudana eta komeni zaidana.

Gauzak horrela, nahiz eta oso nabarmena den

Nafarroako Gobernuak egindako ahalegina na-

far tasunaren ku tsu hu t sa nabarmentzeko zapi,

oihal eta ikurrin gorriez esate baterako, neronek

ordea, azpimarratu nahi dut, duela ordu batzuez

geroztik Tourreko txirrindulariak Euskal Herriko

lurretan dabiltzala! Bihar berdin. Hau ez dela

Frantzia, ezta Espainia ere, baizik eta Euskal

Herria, eta ibilbidean zehar euskal ikurrin asko

ikusi direla. Beraz, idazten ari naizen bitartean

Tourreko mugida guztia Euskal Herriko hiriburu

historikoan dago, eta bihar Ipar Euskal herrira

igaroko da. Honela, bada, neure buruar i kon-

tsolamendu eta ukendu hauek eman ondoren

jarrai dezadan aurrera.

Eta bai, izenburuan jarri dudan bezala, idazki

honetan beste gauza bat ere iruzkindu nahi dut,

alegia, Miguel Sanzen lehendakaritza (gaur non-

^ bait Miguel izenekoen eguna da). Aurreko egu-

netan Corellako lehendakarigaia aritu da Nafa-

rroako Parlamentuan defendatzen bere egita-

raua. Nik telebista baten bidez jarraitzen ari

nintzen b&re hitzaldia, eta halako batean per-

tsona adineko bat agertu zen telebista-gelan.

Pertsona heldu eta ezagun horrek badakit azken

hauteskundeetan botoa eman ziola UPNri eta

horrexegatik esan nion:

—Begira, begira! Ez al diozu jaramonik egin

behar?

—Buag! Horixe bai aspergarria! Berriz ere hor?

—Baina ez al zara konturatzen horixe dela,

hain zuzen ere, zure botoa har tu zuena?

—Bai, baina nik ez dut politikaz piperrik ere

ulertzen!— erantzun zidan.

Pertsona batzuek diote gizakiok oso helduak

eta erantzukizundunak garela botoa emateko

orduan, Alderdi politiko guztien informazioa jaso

ahal dugula gure konbentzimendu eta kontzien-

tziaren arabera gero botoa emateko. Baina zen-

bat pertsonak, batez ere zaharren artean, ez ote

du jokatuko antzeko modu batez botoaren es-

kubidea gauzatzeko unean, batzuetan ezkonti-

dearen eraginarengatik eta besteetan hautagai

hori telebistaren pantailan gehien ateratzen de-

na delako? Hortaz, Miguel Sanz jauna , interes-

garria izan liteke jakitea zenbat pertsonak eman

dizun botoa erabateko konbentzimenduz. •

Joxemiel Bidador

Emaztekien segida VII: Madeleine

Jauregiberri basaburutarra

• Bederatzi anai arreben artean Atharrate aldeko Alozeko Karri-kian 1884.eko urrietaren 13an sorturik eta Zibozeko Sibasian 1977.eko irailaren 23an zendua genuen Madeleine Jauregiberri. Zuberoan jaio eta hil izanagatik handik hunat ibilitako nor bazen. Aita ezkonga! zuelarik Argentina aldean ibilia bazen, eta han zi-tueneri kariaz Madeleinek urtea bete aitzin bertaratzeko beharra sortu zen, 1891.ean amaren iicrria zen Zibozera itzuli ziren arte —Epherrek zioenez: <>Kartieleko gunerik eyerrenian, ibar-eskugna-reh eta ibar-echkerraren artian. hegilla batetan, bi alderat so eia bortu-gorari phara>—. Errejentsagoa maite zuen, eta Paben eta Parisen osotu zituen irakaskintzako goi ikasketak. Orduan ere sei urte inguru eman zuen langintea hariau Argentina aidcan. Ira kaskuntzarena zitiez keikatzen zuen afera dugu, eta horren lekuko garbia frantses gobernamenduak Palmes acadcmiques delako ®

• saria eskeini izana dugu. Edozein modutan ere euskararen egoera ere aztoragarri zitzaion oso, eta biak uztarri berean lotzen aha-legindu zen gogotik. Xerka zuen euskara eskoletan sartzea, eta hortaz artikulu nahiko ondu zituen batez ere Miroir de la Soule delakoan ageri zirenak. Euskara eskoletan irakasteko erabide Uipia ondu zuen Pabe, Baiona eta Oloroeko behagile akademikoek onartu ostean Iparraldeko eskoia guzietara igorri zena. Honekin euskeraren erabllera aisa zitekeen gelan, nahiz irakaslea erdal-duna izan, eta disketan oiñarriturik zegoen, kanten hitzak i'rari-tsesez nahiz euskaraz zeudela. Metodo honen gora beherak Baio-nako jardunaldi pedagogikoetan mintzagai izan zituen, eta gero-xeago 1959.eko Gure Herria aldizkariaren orriotan flnkatu zituen Le disque au service de l'enseigenment du basque izenburuko artikuiuaren bitaricz: «Le maitre ecrii au tableau le texte basque que les enfants recopient en meme temps sur leurs cahiers, penclant que le disque donne la prononciation exacie de ce texte. Une fois la copie terminee. la lecture estfaite par des eleves qui savent deja lire. Les autres apprennent tres vite en ecoutant et tres vite ega lement iis se familiarisent avec l'orthogfaphe basque qui est tres sitnple d'ailleurs. La traduction mot-a-mot estfaite par les &eves. Le mattre a le texte qui lui pennet de rectifier les erreurs d'inter- • pretdcion s'ity a lieu. Gette traduction litterale sert de texte pour la versionfrançatse de la semaine suivante>.

Sendi euskaltzale baten aitzoan hezia, orduko rñugimenduetan orotan sarturik ibilia zen. Aitztaa talde abertzalearen kidea izateaz gainera, emakumearen euskaltzaletzea helburu zuen Begiraleak Batasuriaren sortzailcetakoa eta ieheridabiziko iehendakaria (1933-1934) izau geniicn. Madeieine antzerkigintzan ere aritua genuen, eta antzertilanak izkiriatzea ez ezik — Mirakuilu bat, Zi-koitza, Euskaldunjauntziak— baita antzez-taldeen sustatzaiie eta aholkuiariarena egiten ihardun zuen. 1957.ean Baionan Bona-parte printzeari egin zitzaion goratzarredn izendatu zuten Eus-kaltzain urgazle, eta 1975.ean berriz ohorezko euskaltzain ho-nezkero ezagunak ditugun Errobustiana Muxika Tene eta Julene Azpeitiarekin batera.

Bere beste bi anaik ere zer edo zer utzi zigun izkiriaturik. Izen handiko Johagne edo Jean genuen, miriku edo bedezia zena, eta bederatzi haurretarik lehena. 1880.ean Alozen ere sortua, Pabeko lycee deiakoan ikasi ostean medikuntza Bordelen- egin zuen. Sol-daduen mediku joan zen kolonietara: Sudan, Gabon, Cote d'Ivore. Oubangui, eta bien bitartean Frantzia eta Maroceko gerlak. 1925.ean erretreta hartu eta Atharratzeko Grison andrearekin ezkondurik Donibane Lohitzunen ezarri zen mediku. Handik berriz ere Alozera joan zen non 1952an hil zen. Euskaltzaleen Biltzarreko kide honek aunitz idazki ondu zuen, Gure Herria, Eusko Jakintza edota Libro de oro argitarapenetan agertu zirenak, edo liburu soil gisa argitara eman zirenak. Clement hagitzez apalago agertzen zaigu eta honako bi lan hauek baizik ez ditugu ezagutzen: Un peuple pas comme les autres eta Le verbe soutetin: analyse du mecanisme de sa conjugaison: essai de presentation de cette con-jugaison en tableaux schematiques: etude reaiisee d'apres le livre Le verbe basque du chanoine Inchauspe. •

Iruñeko hiria xake torneo irekiko zortzigarren jardu-naldiko partida, 1996ko urtarrilaren 4an jokatua Rafael Ruiz Escobar, 2.025 ELOkoa (Euskal He-rria) — Marcelino Sion, 2.375 ELOkoa (Espainia).

1.d4,Zf6; 2.c4,g6; 3.Zc3,d5. Erdigunea menpean hartzeko ahalegina. 4.d5,Zd5; 5.e4,Zc3; 6.c3,Ag7; 7.Zf3,c5;

8.Ae2,0-0; 9.Gb1. Endrokea logikoagoa zen. 9 d4; 10.d4,Da5 xa; 11.Ad2,Da2. Txuriek peoi bat galdu dute. Baina burua, ordea,

hotz daukate. 12.0-0,Ag4.

'd4-ko' peoia mehatxatzen dute. 13.Ag5,h6. 'Ae7' eginez gero, gazteiua sartuko litzateke jo-

koan (Ge8). ikus koadroa. Txuriek amarauna egiten ari dira

eta dama beltza da helburua, hau lasai badabil ere. 16 Af3; 17.f3,b6. Peoia salbatzen dute, baina dama inguratuta

gertatzearen truke. 18.Ga4,Db2; 19.Ad4,Zf3 xa; 20.Af3,Ad4;

21.Gd4,aG-c8; 22.e5,Gc3; 23.d6,d6; 24.Gd6,Db4; 25.Dd5.Gc5; 26.Gg6 xa,Eh7; 27.Dd6.

Beltzek etsi zuten. Txuriak azkarragoak izan ziren.

1 9

Page 7: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u Estafet kalean 57, zenbakiaren parean Auskal. nolakoo a zen, gorrixka ñabarra, edot, ... lari eta txistulariek

Nafarkaria OSTIRALA,

UZTAILAK

Ehun urteko banda Zangozako UdalMusika Bandaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu ditu herriko Udalak

angozako Udal Musika Bandak ehun urte bete ditu aurten. Mendeurrena ospatzeko, hain zuzen, ekitaldi

ugari prestatu ditu herriko Udalak. Herriko jaiak eta uherik garrantzitsuenak alaitu dituzte bandako musikariek urte hauetan guztietan zehar, eta bide beretik jarraitzeko prest dira. Izan ere, gero eta musikari gazte gehiago dago ban-dan. Banda Txikia ere sortu berri da Zangozan.

Jone Usoz-Rafa Blanco / Zangoza

MUSIKA bandak herriko arima izaten omen dira eta jaietan es-kaintzen dituzten kontzertuak herritarrek txalotu eta ikusminez en t zu t en di tuzte . Zangozako Udal Banda Nafarroako zaharre-netako bat da, eta aurten ehun urte bete ditu. Iraunkortasun honen arrazoia Zangozan dagoen musikarako zaletasun handia da, belaunalditik belaunaldira igaro delarik.

Urteurrena ospatzeko antolatu dituzten jardunen artean, dato-rren larunbatean, hilaren 27, eginen duten banden elkartzea da aipagarri. Arratsaldeko zaz-pietatik aurrera Tafallako, Erri-berriko, Lizarrako eta bertako bandak karriketan barrena ibili-ko dira, eta gauean herri afaria eginen dute, banda guztien el-kartasunaren adierazgarri. Ha-laber, hilaren bukaera arte Kul-tur Etxean bi argazki erakusketa izango dira ikusgai, bata Udal Bandaren historiari buruzkoa, eta bestea gaur egungo egoeraz eta bere izaeraz.

Gaur ere, Erdi Aroko Afarien IV. Ekitaldiari banda omenduak emanen dio hasiera kontzertu berezi baten bidez. Irailaren 7an, bestalde, herriko jaien bezperan, Zangozako Udal Banda ariko da San Salvador elizan, gaueko be-deratzietan, Nora Haur Kanta-riak, Haizea abesbatza, gaiteroak eta txistulariak lagun izanen di-tuelarik.

Parrokiako orkestrak • Udal banda honen hastapenak San-tiago eta Santa Maria elizetan aritzen ziren orkestra txikietan aurki tzen ditugu. Orkestraki-deak eliza horietako musika-ka-peretan ikasiak ziren eta Udalak kontratatzen zituen ospakizune-tan parte har zezaten: San Se-bastianen omenezko jaietan eta Ostiral Santuan, hain zuzen. Ze-zenketak ere alaitzen zituzten orkestrok Udalaren eskabidez eta soldataren truke.

Egunsentiko dianak,. ere jotzen zituzten eta pertsona famatu ba-ten etorrera ospatzeko ere dei-tzen zituzten. Parrokietako or-kestren arteko tirabirek, apaiz eta elizkideen artera zabaltzen zirenez, Udalaren kontratazioa oztopatzen zuten. Evaristo Valle-

Urteurrena ospatzeko antolatu dituzten jardunen artean, datorren larunbatean, hilaren 27, eginen duten banden elkartzea da aipagarri. Arratsaldeko zazpietatik _ aurrera Tafallako, Erriberriko, Lizarrako eta bertako

bandak karriketan barrena ibiliko dira.

jos, Santa Maria elizako organo jolea, eta Lazaro Gainza Santia-gokoa izan ziren errieta hauetako protagonista nagusiak.

Zangozako Udal Banda sortu zen urtea ez zen izan aprop.osena, Nafarroako beste herri asko be-zalaxe, zorrez josita baitzegoen Zangoza Bigarren Guda Karlis-taren ondoren (1872-1876). Gai-nera, 1885. urteko morbo kole-rak gogotik jo zuen herria eta 70 biztanle zendu ziren. Hurrengo urteek ez zuten ekarri gauza onik eta eguraldiaren gogortasuna zela eta, uztak galdu egin ziren. Beraz, herria oro pobreturik eta errausturik geratu zen.

Hala ere, «herritar batzuen ar-tean sumatzen hasi zen interesa Zangozak bere musika banda eduki zezan», dio Juan Cruz La-beaga historialariak. Egoera har-tan, Felix Olalkiaga, Carmelo Aiarra, Victorino Ugalde bultza-tzaileek eta beste 26 auzokidek 1896. urteko azaroan Udalari proposatu zioten herri musika banda osatzea. «Jaietarako kan-poko talde bat ekartzea oso ga-restia baita». Horrela sortu zen Santa Cecilia Elkarte Filarmoni-koa, Ramon Navallas Perez zan-gozarra lehendabiziko zuzenda-ria izan zelarik. 1897ko apirila-ren 16an lehenengo kontzertua eskaini zuen Zangozako Udal Bandak, Ostiral Santuko proze-sioan. Horrenbestez, Zangozako Udal Banda jaioa zen.

Mendeko istorioak • Udalak500 pezeta eman zizkion mus ika tresnak erosteko eta soldata gisa. San Frantzisko eskola zaharrean akademia bat sortu zen gazteei musika irakatsi ahal izateko. Ga-rai hartatik hona mendean zehar ger ta tu tako istorioak gogoan dauzkate bandako kideek, batez ere herriko familia ugariren is-torioak musikarekin loturik.

Bandaren batuta hamar zu-zendariren esku egon da, haien a r t e a n J e s u s V a l l e j o s (1951-1927), Antonio del Solar (1950-1966), Miguel Larrañeta (1970-1983) eta J e s u s Maria Bermejo (1966-1970 eta 1983tik gaur egunera arte)' dira aipaga-rriak, bandari maila artistiko eta kalitatea eman diotelako.

Harik eta Juan Frances de Iri-barren Musika Eskola sortu zen arte, 70eko hamarkadan, Zan-

Zangozako Udal Banda mendeurrena ospatzen ari da

aurten ekitaldi ugariren bidez. Argazkietan, banda 1963-1966

urteetan. A R T X I B O K O A

gozako Udal Banda zen musika ikasketak egiteko aukera baka-rra. Bestalde, irai laren l l t i k 17ra bitartean ospatZen diren jaietan Zangozako Bandak izaten duen garrantzia berezia da, giroa alaitzeii baitu momentu guztie-tan. Jesus Maria Bermejo gaur

- egungo zuzendariaren ustetan, «bandaren arazo larriena San Sebastianen omenezko jaietan lan sobera izatea da, gauero ordu bietan etxeratzen garelako eta goizeko zazpietan altxatu behar izaten dugulako dianak jotzeko. Lana urteañ zehar banatu be-harko genuke, eta ez soilik jaie-tan jo».

Hautu-mautu batzuk ere ez dira falta, Foru enparantzatik Karrika Nagusian barrena egiten den Bajadica del Prao deritzOn ibi laldian ger ta tzen d i renak , esate baterako. Jende multzoek saltoka eta kantuan berrehun metroko ibilaldi hau egiten dute musikarien aurrean. Sarritan, edari goxoek animaturik, ukon-doka eta bultzaka hasten dira herriko gazteak bandaren kalte-tan, musikariek kolpe guztiak jasotzen baitituzte. Zuzendaria-ren keinu batez Bajadica geldia-razten da, bildutako jendearen izugarrizko txistuen artean.

Ehun urteko banda honek di-tuen ezaugarri nabarmeneneta-ko bat bere gaztetasuna da. Tal-dea osatzen duten 44 lagunek Udal Musika Eskolan ikasitako 12tik 32 urtera bitarteko musi-kariak dira. Gazteena, Nora Ber-mejo dugu, 12 urteko klarinete jolea eta zuzendariaren alaba, alegia.

«Eskola hau musikarien itur-buru nagusia dela nabarmena da. Bandaren etorkizuna bertan dago eta gazteek gero eta maila altuagoa dute», dio Bermejo zu-zendariak.' Horren lekuko, berri-ki sorturiko Banda Txikia dugu, eta l l t ik 16 urtera bitarteko gazteek osatzen dute. X

1 9

Page 8: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · batek itzal utz a di u Estafet kalean 57, zenbakiaren parean Auskal. nolakoo a zen, gorrixka ñabarra, edot, ... lari eta txistulariek

Nafarkaria OSTIRALA,

UZTAILAK

• Mikel Aizpuru • UEUko zuzendaria

«Inoiz baino ikasle gehiago ditugu» H stelehenean, hilaren 15ean, abian jarri zen Udako Eil Guskal Unibertsitatea (UEU) Iruñeko Larraona ikas-tetxean, ohi bezala. Mikel Aizpuru da aurten zuzendari le-hendabiziko aldiz. UEU, baina, ez da berria beretzat eta ongi ezagutzen du barruko dinamika. Aurtengo ikastaroei buruz eta UGU berari buruz mintzatu da gurekin Mikel Aizpuru.

Edurne Elizondo / Iruñea

Goizeko hamaiketan, atseden hartzeko ordua da Larraona ikas-tetxean. Hainbat ikastarotan izena eman duten. gazteak, ikas-gelatik atera eta pasabideetan bil-tzen dira, egungoaz eztabaida-tzeko. Mikel Aizpururekin ere, atsedenaldiaren orduan egin du-gu topo. • Zuk zuzenduta egiten den le-

hen Udako Euskal Unibertsita-tea da aurtengoa. Zein gogoz egiten diozu aurre erronka ho-rri, urduri al zaude? Urduritasuna beti dago ardura

bat zure gain hartzen duzunean, nahiz eta ongi ateratzen ari dela ikusi. Hasieran, ikasle kopurua txikia dela ikusten duzunean kezkatu egiten zara, baina bada-kizu ez dela zure errua, ez du zerikusirik zuzendaria zu edo beste bat izateak. Baina lasai na-go, gainera, UEU talde lana da. • Zein da UEUko zuzendariaren

betebeharra? Nik esaten ohi dut dirua eska-

tzea dela zuzendariaren lana. Ba-"tez ere hainbat erakunderekin

dauden harremanen arduraduna da. Harreman horiek zaindu eta gorde egin behar ditu zuzenda-riak. • Aurtengo UEUko ikastaroei

dagokienez,zer nabarmenduko zenuke? Inoiz baino gai gehiago dauka-

gu aurtengoan. G'uztira 37 ikas-taro antolatu ditugu Baiona eta Iruñea artean, beraz, denetarik dago, denen gusturako ikasta-roak-r'iiugu: zientzia, musika, hist a, glotodidaktika, antzer-kia, /ziologia, informatika eta abni • Eta zer da aipagarri ikasleei da-

gokienez? Gaiak bezala, inoiz baino ikasle

gehiago daukagula aurten. Ha-sieran beldur ginen, jende gutxik eman baitzuen izena. Baina poli-ki-poliki, ari dira. Guztira, La-

rraonan 750 ikasle inguru biltzea espero dugu, beraz, oso ondo da-

• Nabaritzen al da aurtengo UEUn Mikel Aizpururen uki-tua? Aldaketak gertatzen dira ez

pertsonak aldatzen direlako, atzean talde lana dagoelako bai-zik. Egia da ni saiatzen naizela UEU estandarizatzen, . normal-tzen eta batez ere liburugintzari garrantzia ematen, baina horre-tan* zuzendari naizenetik eta baita lehenagotik nabil. UEUn egiten dena ez gelditzea Iruñean, ikastaro soilean, baizik eta argi- • taratzea. Ez dakit hori nere uki-tua den, baina bai behintzat ha-sieratik oso garbi izan dudan auzia.

• Egun oraindik UEU urtean be-hin Iruñean egiten den ikastaro multzoa dela uste al dujendeak zure irudikoz? Bai, zoritxarrez leku askotan

hala gertatzen da, hori uste du jende askok. Ikusten dute UEU zerbitzu bat bezala, ikastaro bat bezala, eta hor amaitzen da dena. Gure lana da azaltzea UEU ez dela hori bakarrik, badela ere argita-ratu ditugun 200 liburuak eta urtean zehar egiten ditugun eki-taldiak. • UEUk euskarazko unibertsita-

tea sortzeko behar diren bal-dintzak gauzatu behar dituela aipatu izan duzu. Euskarazko unibertsitate hori sortzeko bi-dearen zein urratsetan gaude gaur egun? Oraindik bidearen hasieran

LARRAONA BAINO G E H I A G O

«UEU ez da bakarrik Larraona, argitaratu ditugun 200

liburuak eta urtean zehar egiten ditugun ekitaldiak ere

badira UEU»

gaudela uste dut. Gu deia zabal-tzen hasi gara, behar dugula eus-karazko unibertsitate bat Euskal Herri osorako. Horretan ari gara, dei hori zabaltzen eta ahalik eta atxikimendu gehien biltzen. f Zein da UEUren betebeharra

euskarazko unibertsitatea sor-tzeko bide horretan?

UEUko zuzendaria A R T X I I

da Mikel Aizpuru. I O K O A

UEUk bi lan ditu bide horretan; batetik, deia egitea eta zabaltzea eta, bestetik, prestaketa lana du UEUk. Irakasle askok eta askok euskarazko lehen mintzaldia he-'men eman dute. Gaur egun uni-bertsitatean erabiltzen diren li-buru asko ere UEUn sortuak dira, beraz, hor badugu lan garrantzi-tsua, harrobi lana. Nabarmena da euskarazko unibertsitatea sortu ahal izateko baliabide ekonomi-koak behar direla, baita giza ba-liabideak ere. Hau da, hainbat eremutan oraindik ez dugu eus-kal irakaslego presta^ia eta, be-raz, euskarazko unibertsitatea sortu baino lehen irakaslego ego-kia behar dugu.

• Iruñean da egun hauetan UEU,

s o s l a i a

Gabirian (Gipuzkoaijaioa da Mikel Aizpuru, UEUko zu-

zendaria. Larraonara ez da aurtengoa etortzen den le-henaldia, 11 urte eman

baititu bertan. Historia sai-leko buru izan zen lau urtetari. Aizpu-ru, hain zazen; his-toria irakaslea da

Gasteizen.

Lau urtez Historia sailean egon ondo-ren. UEUko Talde

Eragilean sartu zen Mikel Aizpuru. «Giro polita daukagu UEU

barruan, alde ho-rretatilc pozik nago\ aipatu du. Kepa Al-tonagak zuzendañ-tza utzi zuenean be-

re izena izan zen gainontzeko kideek proposatu zutena. Baietz erran, eta

aurten lehen aldiz, UEUko zuzendari da

Mikel Aizpuru.

Bere zeregin berriari gogoz eta pozik hel-du dio Mikel Aizpu-ruk. Lau urteko lana

izanen da, hala erabaki baitzuen iazko UEUko kon-

gresuak. Aizpuruk, gainera, lau urteak

betetzeko asmo garbia du.«Gogo ho-

rrekin hartu dut kargua\ ai-patu du.

Baionako ikastaroak amaitu ondoren. Zer moduz igaro dira hangoak? Arrakasta handia izan dute

Baionako UEUko ikastaroek. Iaz porrota izan zen. Edurne Alegriak lotsagarritzat jo zuen iazko emai-tza. 50 lagun inguru izan geni-tuen. Aurten, beraz, arreta bere-zia eskaini diegu.Baionako ikas-taroei eta arrakasta itzela lortu dute. 150 ikasle inguru izan da guztira. Guk nahi duguna da Ipa-rraldetik oraindik jende gehiagok parte hartzea, ikusten baita egon direnak batez "ere irakaskuntza-rekin lotutako lagunak direla. Balorazioa, hala ere, oso ona da eta datorren urtean indartzea es-pero dugu.

1 9