mila leiho zabalikgaraian armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere...

32
DATORRENA IÑAKI SOTO > 03 Kolonbiako prozesua, beste agertoki baterako ispilu www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko martxoaren 14a | VIII. urtea • 408. 0,50 euro EDICIONES 3E ARGITALETXEAK J OXAN ARTZE ETA J OSE L UIS ZUMETAREN «LAINO GUZTIEN AZPITIK...» ETA «ETA SASI GUZTIEN GAINETIK...» LIBURUAK BERRARGITARATU DITU LEHEN EDIZIOTIK 42 URTERA. > 12 ARTZE-ZUMETA SORMEN HEGALDIA

Upload: others

Post on 05-Feb-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

DATORRENA IÑAKI SOTO > 03

Kolonbiako prozesua, beste agertoki baterako ispilu

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko martxoaren 14a | VIII. urtea • 408.0,50 euro

EDICIONES 3E ARGITALETXEAK JOXAN ARTZEETA JOSE LUIS ZUMETAREN «LAINO GUZTIEN

AZPITIK...» ETA «ETA SASI GUZTIEN

GAINETIK...» LIBURUAK BERRARGITARATU DITU

LEHEN EDIZIOTIK 42 URTERA. > 12

ARTZE-ZUMETASORMEN HEGALDIA

Page 2: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Lan gogorretara behartutako

esklabo modernoak 04

Marokoko torturatzaile bat

sarituko dute Parisen 08

Berrogei urteko sormen

hegaldia 12

Emakumeak esku pilotan

etorkizuna marrazten18

E.lkarrizketa: Ray Fernandez,

kubatar trobadorea 22

In fraganti: Fausto Grossi 28

4

18

22

8

28

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Kolonbiako prozesua, beste agertoki baterako ispilu10 Ander Gortazar Balerdi: Gure monorraila11 Mikel Zubimendi: Bai ala ez? Ba ez! Denak ala inor ez? Inor ez!17 Ainara Azpiazu «Axpi»22 Arantxa Urbe: Inposizioari aurre egiteko moduak23 Iker Barandiaran: Eragileen motibazioa landu27 Koldo Sagasti: «Je suis SA» 27 Joxean Agirre:Monsieur Benotman31 Olatz Arbelaitz:Munduko makinarik azkarrenak: txutxu-mutxuak

Page 3: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Oraindik harritu egiten nau zenbait euskaliritzi emailek nazioarteko bitartekari etaadituei dieten herra. Adibidez, tertulietan,Brian Currin, Jonathan Powell edo Ram Ma-nikkalingam izenak entzunez gero beren al-derdirik ilunena ateratzen dute zenbaitek,

edukazio ona ez ezik edukazio minimoa bera ere galtze-raino. Harrigarriro, bitartekariek kobratzen dutena eta ezdutena izaten da gure aditu edo orojakileen obsesioetakobat. Iritzi emaile hauek, ordea, ez dira beren boluntariolanagatik ezagunak, baizik eta beren profesionaltasuna-gatik, kobratzearen alderdiari begiratzen baldin badiogubehintzat. Beraiek ez bezala, ordea, saia gaitezen kritika pertsonalerrazetan ez erortzen. Nazioartean bakearen eta bitarte-karitzaren “industria” bat egon badagoela argi dago, ba-tik bat Hegoafrikako prozesuaren harira eta hark izanzuen eskema jarraituz indar-tu eta instituzionalizatu de-na –alderdien arteko elka-rrizketak, su-etenak, egiarenbatzordeak, justizia trantsi-zionala…–. Nolanahi ere, ka-suan kasu beren lanaren era-ginkortasuna ebaluatuz etadituzten mugak aztertuzegin dakieke kritika, ez bes-tela. Aste honetan Brian CurrinEuskal Herrian egon da etaberari buruz honelako izuga-rrikeriak entzun ahal izan di-tugu. Giza eskubideen alde-ko abokatu bati buruz, apartheid sistemaren aurkakoborrokalari bati buruz, bakearen aldeko langile bati bu-ruz inolako euskarririk ez duten irainak entzun ditugu.Aldi berean, zenbait komunikabidetan Currinen hitzaknola bihurritzen ziren irakurri ahal izan dugu, Googleberaren itzulpenek baino doitasun gutxiago eta maltzur-keria handiagoa erakutsiz. Kasu horietan kazetari eta ko-munikabideetako arduradun horien profesionaltasunabai jar daitekeela zalantzan. Kontrako norabidean, Curri-ni adierazpen interesgarriak entzun ahal izan dizkiogubenetako profesionalek egindako beste elkarrizketa ba-tzuetan. Hegoafrikarrak beti esaten ditu gauza interesga-rriak, egia eta balio unibertsalak izaten ditu ahoan, gure-an aplikatzea komeniko litzatekeen ideiak. Horrenadibide izango dira bihar Mikel Zubimendik GARAren-tzat egindako elkarrizketan jasotakoak. Gomendioa da.

GUREA EZ BEZALAKOMUNDU POSIBLEAK

Kolonbiako prozesuan aurretik Euskal Herritik igaro zi-ren ordezkari, aditu eta bitartekari gehienak ikusi ahalizan ditugu, bai Gobernuaren ordezkariekin biltzen baiFARCeko ordezkariekin hitz egiten ere. Adibidez, AietekoKonferentziako buru izan zen Kofi Anann Habanan egonda bi ordezkaritzekin biltzen. Jonathan Powell, bere alde-tik, Juan Manuel Santos eta bere kabineteko kideekin bil-du zen prozesuan aurrera egiteko har daitezkeen neu-rriak aztertzeko. Hein handi batean, han orain bizi denegoerari hemen ireki zen agertoki posibleetako batenitxura hartzen zaio. Jakina, horretarako espainiar Gober-nuak beste era batera jokatu behar zuen. Lehenik etabehin, adimen politiko handiagoarekin. Izan ere, kolon-biar agintariak bake prozesuan engaiatzearen arrazoi na-gusiak geoestrategikoak direla uste dut. Santosek, beregaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-

tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zenegoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko indar nagusia eta AEBetako antena izan ahalizateko gatazka armatua baldintzapen handia zelako.Emaitza zein izango den ezin da jakin, baina erronkarieutsi dio, eta kanpoko laguntza handia izan du –tarteanAEBetako Administrazioarena berarena, bake prozesuanez ezik baita hauteskunde prozesuan ere–.Egoera orokorra ikusita, bai espainiar eta frantses esta-tuen itxikeria bai euskal herritarron zein gure ordezka-rien ezintasuna, bakegintzaren “industrian” dauden tres-nak ez direla uneotan guretzat oso erabilgarriak esangonuke. Kreatibitatez, modu originalean, bide propioa as-matu beharko dugu, euskal bidea. Horretarako, hasteko,gure burua aldatu beharko dugu, besteena aldatzea zaila-goa baita. Horiek bai, horiek Currinen hitzak dira. •

{ datorrena }

Kolonbiako prozesua, besteagertoki baterako ispilu

Kolonbian orain bizi den egoerari hemenireki zen agertoki posibleetako batenitxura hartzen zaio. Jakina, horretarakoespainiar Gobernuak beste era baterajokatu behar zuen, adimen politikoarekin

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

atzerria

izanagatik. 566.200 emakume,gizon eta haur bizi dira esklabo-tza egoeran Europan –Bulgaria,Txekiar Errepublika, Hungariaeta Turkia dira esklabo moder-no gehien dituzten herriak–. Munduko beste txokoetan

egoera askoz larriagoa da. WalkFree gobernuz kanpoko erakun-de australiarrak esklabo gehiendauden herrialdeen zerrendaosatu du. Hala, lehen postuanIndia dago 13,9 milioi esklabore-kin; gero datoz Txina (2,9 mi-lioi), Pakistan (2,1 milioi), Nige-ria (701.000), Etiopia (651.000),Errusia (516.000), Thailandia(473.000), Kongoko ErrepublikaDemokratikoa (462.000), Myan-mar (384.000), eta Bangladesh(343.000). Biztanle kopuruareneta esklabo kopuruaren artekoportzentajeak ere atera dituzte,eta, hori kontutan izanik, Mau-ritania da egoerarik larrienean, herritarren %4 esklaboak baitira–155.000 pertsona inguru–. Mauritaniako herritar gehie-

nak beltzak dira (%70 eta %80artean), baina arraroa da beltzakbotere karguetara heltzea.Arruntena arabiarrak botereanizatea eta haratin edo arabiartu-tako beltzak euren mende ego-tea da. Asko abeltzainak, neka-zariak edo zerbitzariak dira,baina esklabo gisa egiten dutelan, eta, halabeharrez, seme-ala-bek ere bide beretik jo behar iza-ten dute, gurasoen iragana es-tigma bat delako beraientzat. Urtarril hasieran esklabotza-

ren kontra lanean ari den Biramuld Abeid uld Dah liderrari biurteko kartzela zigorra ezarrizioten «ordena publikoaren aur-ka egiteagatik eta elkarte aboli-zionista bat zuzentzeagatik».Berarekin batera beste bi kideere atxilotu zituzten nekazari-tza arloko esklabotzaren kontraaritzeagatik. Haratin-ak lursaile-kin batera heredatzen dituztelurjabeek eta horiek lantzen di-tuzte euren bizitza osoan zeharsoldata txiki baten truke. Biramuld Abeid eta bere jarraitzaileekuste dute lurraren jabetza be-launaldiz belaunaldi landu due-nari dagokiola. Horrelako alda-rriak egiteagatik Nazio BatuenErakundeak Giza Eskubideen Sa-ria eman zion 2013an, nahiz eta

Ez dira jada burdi-nazko atez itxitakobarrakoietan bizieta kateek ez dizkie-te oinak heltzen,baina egun ere mi-

lioika esklabo daude munduan.Lanean gehiegikeriak jasaten di-tuzte, mesede baten truke lan

gogorrak egin behar dituzte, sa-lerosi egiten dituzte, sexu eskla-boak dira… Horietako asko, gai-nera, haurrak dira. Munduan 36 milioi esklabo

inguru daude. Gehienak Afrikaeta Asian bizi badira ere, Euro-pan ere badaude, esklabotza gu-txien hedatutako kontinentea

Nagore Belastegi Martin

ESKLABOTZA MODERNOALotzen dituen katerik gabe baina langogorrak egitera behartuta daudenak

Esklabotza aspaldian debekatu zen eta badirudi lanbaldintzak hobetzearen aldeko etengabeko protestakegiten diren gizarte honetan ez dela jada parekogehiegikeriarik bizi. Errealitatea oso bestelakoa da:herrialde txiroetan badaude esklaboen modura lanegiten dutenak, bortxaz edota baldintza oso kaskarretan.

JENDARTEA / b

Esklabotza hedatuen dagoen munduko herrialdea Mauritania da, herritarren %4 esklaboak baitira –155.000 pertsona inguru–. GAUR8

Page 5: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 4 / 5

Mauritanian behin baino gehia-gotan izan den kartzelan alda-rrikapen horiek bultzatzeagatik. 2012an Afrika iparraldean oso

zabalduta dagoen malekita erri-tuko liburuak erre zituen Abeiduld Dah ekintzaileak, bere ustezhistorikoki esklabotza justifika-tzen duelako. Horregatik kartze-lara bidali zuten lehen aldiz. Be-re diskurtsoa, baina, gero etajende gehiagorengana heltzenari da. Arabiar “zurien” arteanbigarren bozkatuena den Tawa-sol alderdi politiko islamistak,adibidez, esklabotzaren, arrazis-moaren eta diskriminazioarenaurkako jarrera agertu berri du. Duela hirurogei urte, inde-

pendentziaren aurretik, Mauri-tania tribuz osatutako herriazen, eta esklabotza puri-purianzen. Frantses kolonizatzaileekesklaboen merkatuak debekatuzituzten, hau da, ageriko eskla-botza debekatu zuten, baina, al-diz, ez zuten ezer egin horrenatzean ezkutatzen zen egoerabortitzari aurre egiteko.

KOLTANA, ODOLEZ BUSTITA

Modernitateak sortutako eskla-boak ere baditugu, harrobietankoltana jasotzetik bizi direnakkasu. Kolunbita eta tantalitamineralek osatzen dute koltana,fusio puntu oso altua dauka etaoso elektrizitate eroale ona da.Gainera, mehe eta gogorra da,eta horregatik erabiltzen daegungo objektu asko egiteko:zirkuitu elektronikoentzakokondentsadoreak, laborategikozein medikuntzako materialak,bideo kontsolak, kameren len-teak, sakelako telefonoak… Horidela eta, berebiziko garrantziaduen materiala bilakatu da.Koltana ordezkatzeko mate-

rialik ez dago. Izan ere, koltanaaurretik erabiltzen ziren beste material batzuk ordezkatzekoerabiltzen dute. Esaterako, alu-miniozko kondentsadoreak kol-tanezkoak bezain ondo dabiltza,baina, aldiz, askoz handiagoakdira, eta, horregatik, ezinezkoalitzateke egungo kamera, tableteta telefono meheak egitea kol-tanik gabe. Koltana ez da material arrun-

ta eta munduko herrialde ze-hatz batzuetan bakarrik aurki

daiteke. Brasil, Kanada, Etiopia,Ruanda eta Txinan harrobiakdaude, baina ekoizten den kolta-naren %80 Kongoko Errepubli-ka Demokratikotik dator. Herri-tarrek oso baldintza kaskarretanegiten dute lan bertan eta Arma-daren edota errebeldeen menpeegoten dira. Global Witness go-bernuz kanpoko erakundeak txosten bat kaleratu zuen2009an, eta, bertan, Asia eta Eu-ropako enpresek Armadak zu-zendutako harrobietatik mate-riala eskuratzen zutela salatuzuen. Armadak eta errebeldeeklurraldea kontrolatzen dute, eta,horretaz baliatzen dira giza es-kubideak urratzeko. Hala, adinguztietako herritarrek indarrezegin behar dute lan harrobietan;esklabo bihurtzen dira. Esklabook euren bizitza eten-

gabe jartzen dute arriskuan:inolako segurtasunik gabeegindako zuloetan sartzen dira,tuneletan lur-jauziak izaten di-ra, itota hiltzen dira oxigenofaltagatik... Esklabotza motahonekin amaitzeko bidea en-presa multinazionalek harro-bietatik ateratzen den koltanaez erostea litzateke. Global Wit-ness erakundeak koltana era-biltzen duten 200 enpresa az-tertu zituen eta konturatu zengehienek Armadak edo errebel-deek kontrolatutako harrobie-tako materiala erosten zutela;beraz, Kongoko gatazka indar-tzen zuen euren jardunak. Ego-era hori mantentzen den bitar-tean, Mendebaldeko gizarteaKongoko genozidioaren konpli-ze zuzena izango da.

LANTEGIETAKO BALDINTZA TXARRAK

Orain arte azaldutakoaren oste-an ulertzekoa da esklabotzarenaurkako borrokak pil-pilean ja-rraitzen duela. Otsail hasieran,hegokorear talde batek zuzen-duriko Mexikoko Jalisco estatu-ko oihalgintza enpresa batetik129 pertsona askatu zituzten.Langileen arabera, gehiegikeriakjasaten zituzten: bortizkeria fi-sikoa eta sexuala, mehatxuak,irainak, lanordu luzeak... Gaine-ra, langileek ez zuten kontratu-rik eta batzuek 16 urte baino gu-txiago zituzten. Ez da Mexikonhalako egoerak salatzen dituz-

Haurren esklabotzarekinbereziki kezkatuta agertudira hainbat gobernuzkanpoko erakunde. Herrialde askotan,esklabotzaren lehenbiktimak dira haurrak.GAUR8

Mauritanian herritarren %4 esklaboak dira.Herritarren %70 eta %80 artean beltzak badiraere, estigmatizatuta daude eta arabiar «zuriek»kontrolatzen dute botere guztia

Indian, Txinan, Pakistanen, Nigerian, Etiopian,Errusian, Thailandian, Kongoko ErrepublikaDemokratikoan, Myanmarren etaBangladeshen daude esklabo gehien

Page 6: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

ten lehen aldia. 2009an taldebatek ehunka gizon bahitu etaesklabo bezala bizitzera behartuzituen ustez zituzten adikzioaksendatzeko bitarteko bezala.

Mexikoko kasua ezagutu etaegun gutxira Indiatik iritsi zenalbistea. Bertako jostunek, jasa-ten duten egoerarekin nekatuta,protesta kanpaina bat hasi zu-ten. Soilik emakumez osatutakoGarment Labour Union sindika-tua sortu zuten lehenik eurenlan baldintzen alde borrokatze-ko. «Patroiek dirutza irabaztendute eta guri ez digute inolako baliorik ematen. Hori mingarriada», adierazi zuen emakume tal-de bateko bozeramaileak duelahilabete batzuk Goldenseamlantegian egindako protestan.Lurrean eseri eta lan baldintzakhobetu arte lanik egingo ez zu-tela esan zuten 162 langilek.

Emakume hauek astean 60ordu lana egitera behartuta dau-de, eta, beharrezkoa izanez gero,ordu estrak ere egiten dituzte,nahiz eta jakin ez dituztela ko-bratuko. Jostunen gelek ez duteez argirik ezta bentilaziorik ere.Beroarekin erabiltzen dituztenproduktu kimikoak lurrunduegiten dira eta horiek arnasteangaixotasunak sor daitezke.

Indian emakumeak otzanakizateko hezten dituzte eta ho-rretaz baliatzen dira enpresa-riak. Gutxi dira jasaten dituztengehiegikeriak salatzera ausar-tzen direnak. Kexatzen direnemakumeek irainak jasotzekoarriskua dute eta nagusiek sol-datak jaisten dizkiete. Bainaegoera aldatzen ari da eta geroeta gehiago dira gizonei aurreegiten dieten emakumeak.

Indian, emakumeekin batera,haurrak ere egoera oso zaurga-rrian bizi dira. Urtarrilean poli-ziak Hyderabad hiriko tailerre-tan lanean zeuden ehunka hauraskatu zituen, horietako batzuk6 urtetik beherakoak. Gaizki eli-katuta eta traumatizatuta zeu-den. Azaleko gaixotasun ugarizituzten, gelak zikinak eta ilu-nak zirelako. Egunean 16 orduegiten zituzten lan atsedenikhartu gabe, kamerekin zelata-tzen zituzten, eta, lanorduakbete ezean, bazkaldu gabe uzte-arekin mehatxatzen zituzten.

Azken datuen arabera, lau mi-lioi haur inguruk jatetxe etalantegietako behargin bezalaegiten dute lan Indian. Horiek,baina, zifra ofizialak besterik ezdira: benetako datuak are izuga-rriagoak dira oraindik.

HAURRAK, KALTETUENAK

Save the Children gobernuz kan-poko erakundeak txosten batkaleratu zuen 2014an haurrekmunduan zehar jasaten dituz-ten esklabotza egoeren ingu-ruan. Bertan esklabotza mota

desberdinak aztertzen dira, adi-bide zehatzak jarriz eta datumingarriak azaleratuz. Txoste-naren helburua errealitate horriikusgarritasuna ematea da, gi-zarteak behingoagatik ken de-zan itsutzen duen benda.

Haurren salerosketa da Savethe Children berak aipatzenduen lehen esklabotza bidea.Urtero 1,2 milioi ume saltzen di-ra munduan, eta, gainera, datuhori gora egiten ari da pixkana-ka. Pobreziak, globalizazioak etaeskulan merkearen eskariakhaur langile gehiago egotea era-gin du. Mafiek haurrak bahituegiten dituzte normalean, bai-na, kasu batzuetan, euren zain-tzaz arduratzen diren helduakkonbentzitu egiten dituzte hau-rrei etxetik alde egiten uztekobizitza hobeago baten bila joate-ko aitzakian. Gurasoek ere se-me-alabak patroien esku uztendituzte sarri, uste dutelako etor-kizun hobea izango dutela, bai-na, azkenean, salerosketarenbiktima bilakatzen dira.

Saldutako haurrak etxeko es-klabo edota lanbide arriskutsue-tako behargin bilaka daitezke.Kalean dirua eskatzeko edo la-purretak egiteko ere baliatzendituzte, Save the Children go-bernuz kanpoko erakundearenarabera. Hezurrak hautsi arteko kolpeak jasaten dituzte eta gai-xotasunak harrapatzeko arriskuhandiagoa ere badute. Gainera,hezkuntza eta maitasuna jaso-tzeko eskubidea urratzen zaie.

Sexu esplotaziorako ere sal-tzen dituzte haurrak, edota pe-derastek alokatu egiten dituzte.Datua izugarria da: munduan1,8 milioi haur esplotatzen di-tuzte sexualki dirua eskuratze-ko. Haurrak jomuga dituen sexuturismoa ere garatu da, pederas-tek badakite-eta zein herrialdee-tara jo behar duten diruarentruke haurrekin sexu harrema-nak izateko.

Amaierarik gabeko pobreziaegoerak erabat babesgabe uztenditu adingabeak sexu esplota-zioaren aurrean. Batzuentzat di-

Indiako oihal lantegietako emakumeakantolatzen hasi dira pixkanaka euren lanbaldintzak hobetu ahal izateko. Asko, hala ere,ez dira oraindik ere kexatzera ausartzen

Mendebaldean ohikoak diren objektu modernoasko egiteko erabiltzen da koltana. KongokoErrepublika Demokratikoan, baina, baldintzaizugarrietan aritzen dira koltana eskuratzeko

Gailu teknologikoak egitekobeharrezkoa den koltanaugaria den herrialdeetanesklabotza modu berriakjarri dira martxan azkenurteotan. Esklabomodernoak direla esan ohi da. GAUR8

atzerria

Page 7: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 6 / 7

rua lortzeko bide bakarra da etabizirauteko beste aukerarik ezdute ikusten. Heldu baten kon-trolpean egonez gero, ez dute di-rurik jasotzen, janaria eta lo egi-teko lekua soilik. Bestalde,bortxazko sexu abusuak ere az-tertu dira. Adibidez, Indian etaGhanan neskatxak devadasi etatrokosi errituetako apaizei es-kaintzen dizkiete. Indian, gaine-ra, prostituzioan lan egiten du-tenen %30 adingabeak dira.

ZORRAK KITATZEKO LANA EGIN

Haur bat patroiarekin zorretandagoenean nahitaezko menpe-kotasun egoera sortzen da, ale-gia, zor dutena ordaindu artedoan lana egin behar dute. In-dian, esaterako, 15 milioi haurdaude beste pertsona batek era-gindako zorra ordaintzeko lane-an. Adibidez, gurasoek mailegubat eskatu dute etxea, botikakedo janaria ordaintzeko, eta, or-duz geroztik, familia osoak eginbehar du lan zorra kitatu arte.Kasu horietan, gainera, arazogehigarri bat izaten da: familiakhain dira pobreak hezkuntzarikere ez dutela, eta, horregatik, ze-hatz-mehatz zenbat diru zor du-ten zehazten ere ez dakite, eztazenbat denbora egin beharkoduten lan ere zorra kitatzeko.Save the Children gobernuz

kanpoko erakundearen txoste-nean Roshniren istorioa jaso-tzen da. Medikua izan nahi zuenumetan, baina ehundegi bateanlan egin beharra izan zuen au-rrera egiteko eta ez zuen hez-kuntzarik jaso. Irabazten zuengutxia familiako gastuak or-daintzeko erabiltzen zuen. Be-rak ikasterik izan ez zuenez,anaiaren ikasketak ordaintzekoaurrezten saiatzen ari da orain.

Nahitaezko lana arlo desber-dinetan ematen da. Esaterako,meatzeetan ume asko daude la-nean, nahiz eta oso arriskutsuaizan lurpean aritzen direlako.Ordu asko ematen dituzte zulo-etan sartuta, ke toxikoak arnas-ten eta karga pisutsuak garraia-tzen. Drogak ere erabiltzendituzte lan baldintza gogor ho-riek jasan ahal izateko. Nekaza-ritzan, berriz, 5 urtetik aurrera-ko umeek pestizidak, makinapisutsuak, aizkorak eta aiztoakerabiltzen dituzte. Gainera, ne-kazariek agintzen dizkieten la-nak betetzen ez badituzte, zigor-tu egiten dituzte, are gogorragoihes egiten saiatzen badira.

SOLDADU TXIKIAK

Legez kanpokoa da 15 urtetik be-herakoak soldadu gisa aritzea,baina hori ez da betetzen eta as-kotan ikusten ditugu umeak ge-rretan parte hartzen: Angolan,Afganistanen, Sierra Leonan, SriLankan… Egun, 300.000 hau-rrek nolabaiteko harremana du-te munduan indar armatuekin.Helduek, gainera, umeak nahidituzte, kontrolatzeko errazakdirelako eta azkar ikasten dute-lako. Etsaiak hiltzeko, minak jar-

tzeko, espioitza lanak egitekoedota gauzak leku batetik beste-ra eramateko erabiltzen dituzte. Haur soldadu asko bahitu egi-

ten dituzte, baina badaude bo-luntario aurkezten direnak ere mendeku hartu nahi dutelakoedota euren herrialdearekikoleialtasuna adierazi nahi dutela-ko. Haurrok arazo ugari izatendituzte armadatik ateratzeanere, fusil batekin bizitzera ohi-tuta daudelako eta herritarrekbeldurra izaten dietelako. David Sudan hegoaldeko 16

urteko gaztea da. Berak konta-tzen du nola txikia zenean inorez zen eskolara joaten. Gerra ha-si zenean euren herrixkak erasobortitza jaso zuen, eta, berak,mendeku hartu nahian, 11 urtezituela boluntario gisa aurkeztuzuen bere burua soldadu izate-ko. Hiru borroketan hartu zuenparte, eta, beste haur batzuk hil-tzen ikusi bazituen ere, ez zuensekula beldurrik izan. Geroxea-go eskolara joan nahi izan zueneta beste lagun batzuekin bateraihes egin zuen. Hasieran gelaki-deek beldurra zioten eskolan,soldadua izan zelako. Esperien-tzia horrek erakutsi zion armakhartzea ez dela ona eta gaur

egun esaten du eskolak bizitzaerabat aldatu diola.

MAITASUNIK GABEKO EZKONTZAK

Derrigortutako ezkontzak ereesklabotza mota bat dira. Txos-tenaren arabera, 100 milioi nes-ka ezkonduko dira hurrengo ha-markadan 18 urte bete aurretik,gehienak derrigortuta. Bahitueta bortxatu egiten dituzte, eta,ezkontzean, senarraren esklabobilakatzen dira. Afganistanenmota horretako ezkontzak zo-rrak ordaintzeko erabiltzen dira.Ezkontzok direla-eta, 15 urtetikbeherako 14 milioi neskatilek er-ditzen dute urtero munduan.Haurdunaldian zehar eta erdi-tzean hiltzeko aukerak bost al-diz handiagoak dira 20 urtekoemakumeekin konparatuz gero. Emazteak etxeko lanak egite-

ra behartzen dituzten bezala,badaude ezkondu gabe neska-me bezala lana egiten dutenakere. Batzuek baldintza onak di-tuzte, baina gehienak esklabobilakatzen dira. Gurasoek ustedute neskame moduan lana egi-teak ezkontzen direnerako pres-takuntza gisa balioko diela etahorregatik bidaltzen dituztebesteen etxeetara lanera.

Haur bat koltan ustiategibatean lanean. Esklabotzari

aurre egiteko modueraginkorra litzateke

koltana duten tresnak ezerostea eta horiei boikota

egitea. GAUR8

Legez kanpokoa da 15 urtez azpiko haurraksoldadu gisa erreklutatzea. Hala ere, asko diragerretan parte hartzen dutenak. Batzuk bahituegiten dituzte, beste batzuk boluntarioak dira

Familia txiro askok eskatutako maileguenzorrak kitatzeko lan astunak egin beharraizaten dute. Sarri, patroiek esan arte lan egiterabehartutakoen artean umeak ere izaten dira

Page 8: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

atzerria

Frantses eta maroko-ar estatuak berradis-kidetze prozesuanurratsak egiten aridira, urtebeteko ha-rreman etendurari

amaiera eman nahian. Proze-suaren puntu gorena uztailaren14an iritsiko da, Estatu frantse-seko festa nazionalaren egune-an, Abdellatif Hammouchi Ma-rokoko DGST Direction Generalede la Surveillance du Territoire(“Lurraldea Zaintzeko Zuzenda-ritza Nagusia” izeneko zerbitzusekretuak) erakundeko buruariOhorezko Legioaren OfizialarenDomina ematen diotenean (da-goeneko jasoa du ZaldunarenDomina, bestea baino apalagoa).Parisek torturatzaile bat sari-

tuko du Marokorekin dituen ha-rremanei eusteko, bere ustezkoprintzipio horietako batzuk, te-orian inoiz ukitu ezin diren ho-riek, hankaz gora botata. Bainaeskandalu horrek ez du gaiaagortzen. Iazko otsailetik honabi estatuen arteko harremane-tan izan diren gorabeherak az-tertzea oso baliagarria izan dai-teke Parisko zein Rabatekoagintarien benetako izaera ho-beto ulertzeko. Horretan saiatu-ko gara orrialdeotan.

«GERRA HOTZA» HASI ZEN EGUNA

Bi estatuen arteko “gerra hotza”Marokon bertan hasi zen, maro-koar jatorriko bi frantses DGSTerakundeak torturatu zituene-an. Gauza bera egin zuen ema-kume frantses batekin ezkondu-tako saharar batekin. Zerbitzusekretuek beti egin izan dutenabesterik ez zieten egin aipatupertsona horiei: nahi adinaegurtu eta torturatu, inolakofrogarik gabe kartzelatu aurre-tik. Baina kasu horietan tortura-tuek salaketa aurkeztu zutenfrantses Estatuan, eta, Europakoherrialdean, gainera, salaketokepaile zintzo baten mahaira iri-tsi ziren. Hor hasi ziren ez Pari-sek ez Rabatek nahi ez zituztenazaroak.Abdellatif Hammouchi Maro-

kok Parisen duen enbaxadan ze-

goela, 2014ko otsailaren 20an,epaileak bidalitako zazpi agentebertaratu ziren, zerbitzu sekre-tuen buruari galdeketa egin be-har zitzaiola esanez. Epailearen-gana eraman nahi zuten, bainamarokoarrak ezezkoari eutsizion eta azkenean ihes eginzuen, espainiar Estatuko muga-tik barrena, aireportu frantsese-tatik ez pasatzeagatik. Ham-mouchi bederatzi hilabetegeroago itzuliko zen Estatu es-painolera, Barne Ministerioakemandako sari bat jasotzera,baina Estatu frantsesera ezerta-rako azaldu gabe.Epaileak torturatzaileen «kon-

plize» izatea leporatzen zionDGST erakundeko buruari. Horigehiegi zen Rabateko aginta-rientzat. Kontuan hartu beharda Marokoko erregimenak osoondo tratatu izan dituela betifrantses agintariak; «alfonbragorria jartzen zitzaien», dioteAfrikako herrialdeko diploma-zialariek. «Beraientzat zoritxa-rreko gorabehera bat besterik ezzena, Marokon irain moduan bi-zi genuen», erantsi dute.Zoritxarreko gorabehera krisi

diplomatiko bihurtu zen seiegun geroago, otsailaren 26an.Justiziaren arloan ordura arte biherrialdeek indarrean zuten el-karlan akordioa bertan beherauztea erabaki zuen Rabatek. Ai-patu akordioa 1981ean jarri zenmartxan eta milioika lagunenbizitzan zuen eragina. Kontuanhartu frantses Estatuan milioieta erdi marokoar inguru bizidirela, eta 100.000 frantses bai-no gehiago Marokon.Mohamed VI.aren erregime-

nak aukera guztiak baliatu zi-tuen Parisi bere haserrea adie-razteko. Egoera, gainera, aregehiago gaiztotuko zen handikaste batzuetara, Parisko Roissy-Charles-de-Gaulle aireportuanSalahedine Mezouar MarokokoAtzerri ministroari «miaketairaingarria» egin ziotenean. “Gerra hotza” larriagotzen ari

zen eta terrorismo jihadistarenaurkako borroka ahultzen, Ma-rokoren esku hartzea oso ga-

rrantzitsua baita jihadismoariaurre egiteko garaian. Aldi bere-an, Europako hegoaldeko muga-ren zaintzan ere ezinbestekoada marokoarren laguntza, Euro-par Batasuneko egungo aginta-rien arabera.

EPAILEEN INDEPENDENTZIA

Ez da harritzekoa François Ho-llande presidenteak “gerra ho-tzari” amaiera eman nahi izana.Hedabideek eskainitako datuenarabera, behin baino gehiagotandeitu zion Marokoko erregeariberari Hammouchiren inguru-ko egoeran ezer egiterik ez zeu-kala konbentzitu nahian, fran-tses Estatuan botere judizialaindependentea dela errepika-tuz… Alfer-alferrik, ordea.

Montesquieuren botere be-reizketaren teoria klasikoarenarabera, botere legegilea, betea-razlea eta judiziala bereizteakhiritarren askatasuna ziurtatzendu. Norbanakoaren askatasunaeta herritarrek agintariak hau-teskundeen bidez aukeratu ahalizatea dira demokraziaren ezau-garri nagusiak, eta, Maroko teo-rian demokrazia bat bada ere,erregeak badaki bera gauza ho-rien gainetik dagoela, herrita-rrek edonor aukeratuta ere, be-rak jarraituko duela Marokokobenetako agintean, eta berariaurre egitea baino gauza okerra-gorik ez dagoela bere erreinuan. Erregea nahi duena egiten

ohituta dago Marokon, eta, umekapritxosoenek bezala, gusta-tzen ez zaion zerbait egiten dio-ten bakoitzean neurririk gabekoerreakzioak izaten ditu. Kasuhonetan, bere errege posizioabera hankaz gora botatzeko gai-tasuna duen goi agintari bat ze-goen arriskuan, eta, ondorioeigehiegi erreparatu gabe, erabakizuen justiziaren arloko bi he-rrien arteko elkarlana bertan be-hera uztea.Probokazioak, gaizki ulertze-

ak... eta herritarrek jasan beha-rreko kalteak (dibortzioak, ez-kontzak, herentziak… ezinbideratu). Testuinguru horretan

Orrialde honetan,Laurent Fabius Atzerriministro frantsesa(ezkerrean) AbdelilahBenkirane Marokokolehen ministroarekin,Rabaten joan denastelehenean. Hurrengoorrialdean, AbdellatifHammouchi. Fadel SENNA | AFP - GAUR8

GIZA ESKUBIDEAKEstatu frantsesaren egun handian sarituko dute Pariskoagintariek Marokoko torturatzaileen burua

[email protected]

A. Lamtalsi, M. Naim eta N. Asfari torturatu eginzituzten Marokon eta gertatu zitzaiena frantsesEstatuan salatu zuten. Epaile batek Marokoko zerbitzusekretuen burua deklaratzera deitu zuen. OrainParisek saritu egingo du torturatzailea, bi estatuenartean etendako harremanak berreskuratu nahian.

POLITIKA / b

Page 9: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 8 / 9

joan zen Manuel Valls lehen mi-nistro frantsesa Parlamentura,bi estatuen arteko laguntasunaapartekoa dela nabarmentzeko.Baina hori ere ez zen nahikoaizan erregearentzat. Pariseko as-tekari satiriko baten aurkakoatentatuaren ondorengo nazio-arteko agintarien manifestazio-ra (aurtengo urtarrilaren 11n) ezzuen inor bidali Rabatek, konti-nente guztietako 50 herrialdebaino gehiagoko agintariak ber-taratu baziren ere. Gauzak gaiz-ki zeudela adierazten zuen besteseinale kezkagarri bat.Azkenean gauzak bere onera

etorri dira ordea. Begirale ba-tzuek diote jihadistak Afrikakozenbait puntutan indartu iza-nak eragin duela jarrera aldake-ta. Beste batzuek nabarmentzendute Parisek Rabatek exijitutako

berme guztiak emateko konpro-misoa hartu duela, nahiz eta si-natu diren dokumentuetan ho-rrelakorik ageri ez den.

BIKTIMAK BELDURTU

Badirudi marokoar agintariek ezdutela frantses justizia adminis-trazioren ekimenen beldurrikizan behar, edozein krimeneginda ere. Tankerako zerbaitlortzen dute AEBek beren tropakhedatuta dauden herrialdeetan.Hammouchi salatu zuen

ACAT Tortura Ezabatzeko Kris-tauen Elkartea ere Rabaten jo-mugan dago. Talde horrek jaki-narazi zion epaileari iazkootsailean DGSTko burua Parisenzela, “gerra hotzari” hasieraemateko. Hiru pertsonen tortu-ra salaketak aztertu ondoren,ACATek bat egin zuen tortura-tuekin. Aurten, urtarrilaren23an, François Picart elkartekopresidenteari Rabateko epaile-engana joateko exijitzen zion zi-tazio bat iritsi zitzaion. «Gu au-zitegira deituta, Marokoktorturen biktima guztiak bel-durtu nahi ditu», adierazi duHelene Legeay eledunak. «Fran-tzian lanean aritzen den elkartebat egurtuta, honako mezua he-larazi nahi diete biktimei: gauzabera gertatuko zaizue protestaegitera ausartzen bazarete».

AUZITEGI FRANTSES BAT,TORTURAK SALATU ZITUENBOXEOLARIAREN AURKA MAP Marokoko berri agentzia ofizialak jakinarazi duenez,frantses Estatuko auzitegi batek Zakaria Moumni boxeolariariRabateko Gobernua difamatu izana leporatu dio eta hilaren20an joan beharko du deklaratzera. Moumni hainbat telebistakatetan agertu izan da azken bolada honetan, bere kasuaesplikatzen, hau da, 2010ean Marokon nola torturatu zutenazaltzen. Agintariek gertatzen ari zenaren berri bazutela dio1999an kickboxingeko munduko txapelduna izan zenkirolariak. «Ahoz edo idatziz, pertsona baten fama eta ospeazalantzatan jartzea» da difamazioa, hiztegiaren arabera.Kickboxingean nazioartean lortutako sariak direla-eta,

Marokon bertan nolabaiteko aitortza jasotzea nahi zuenMoumnik, maila bereko beste kirolariekin gertatzen denmoduan (lanpostua edo bestelako abantailaren bat ere emanizan zaie). 2009an egin zuen eskaria lehen aldiz. Baina onuralortu beharrean, kaltea iritsi zitzaion: 2010eko iraileanRabateko aireportura iritsi zenean atxilotu egin zuten, iruzurraegin izana egotzita. Lau egunez torturatu zuten Temarakozentroan. Gero, erabat faltsututako epaiketa batean, kartzelazigorra ezarri zioten. 18 hilabete espetxean egin eta gero,erregeak indultatu egin zuen 2012an. Txapeldunak bi gauzazituen buruan aske geratzean: bere bizitza berreskuratzea, aldebatetik, eta torturatzaileak zigortzea, bestetik. Wikipedia entziklopedian Moumniri buruzko bi artikulu

argitaratu dira, ingelesez eta frantsesez. Frantsesezkoakboxeolariak jasandako torturen berri zehatza ematen du.Ingelesezkoak, berriz, gogora ekartzen du nazioarteko makinabat elkartek eta AEBetako Estatu Departamentuak berak eresinesgarritasuna aitortu izan dietela Marokoren aurkako tortura salaketei. Testu horrek gogorarazten du ere CIAkoen«terrorismoaren aurkako borrokan» atxilotutako pertsonakMarokora eraman izan dituztela, bertan tortura ditzaten.

Zakaria Moumni, Parisen. GAUR8

2014ko otsailaren 26an, justiziaren arloanordura arte bi herrialdeen artean indarrean zenelkarlan akordioa (1981ean abian jarritakoa)bertan behera uztea erabaki zuen Rabatek

Zerbitzu sekretuek beti egin izan dutenabesterik ez zieten egin salaketa jarri zutenhiru lagunei: nahi adina egurtu eta torturatu,inolako frogarik gabe kartzelatu aurretik

Page 10: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

tekn

olog

ia Monorraíl –¿Qué he dicho? –¿Cómo sellama? –Monorraíl. –Eso es, ¡monorraíl!». Mo-mentu eta atal gogoangarri ugari utzi dizkigu“The Simpsons” telesail amerikarrak, baina, bataukeratu beharko banu, argi dut: “Marge mono-rrailaren kontra” atal borobila da, ederki uztar-

tzen dituena umorea, absurdua, kritika politikoa, mugikorta-sun politika, hiria, gizartea.

–Segun dicen arma mucho alboroto. –Vera, señora, pues yo nilo noto. Parke batean hondakin nuklearrak isurtzeagatik 3 mi-lioi dolarreko isuna ordaindu beharko du Montgomery Burns-ek, eta diru horrekin zer egin erabaki beharko dute herritarrek.Progresoaren izenean, eta Springfield mapan kokatzeko, mono-rrail garraio sistema eraikitzea erabakiko dute ia aho batez.Izan ere, «Brockway, Ogdenville eta North Haverbrook mapandaude jada», monorrailari esker.

–¿Hay posibilidades de que el raíl se doble? –Ninguna amigomío, es de acero doble.

Atala testuinguruan kokatuz, oso ohikoak bihurtu ziren monorrail sistemak AEBetako hirietan. Tranbiak desagertuzjoan ziren pixkanaka, baina monorrailak bazuen “abantaila”bat tranbiak ez zuena: airean zihoan, esan nahi baita, ez ziolaautoari inongo enbarazurik egiten. Disneyland eta DisneyWorld bezalako aisialdi guneetan erabili zen lehenik; hirietanondoren, logika bezain arrakasta zalantzagarriz.

–¿Qué haremos nosotros los descerebrados? –Los contratare-mos como empleados. Detroit hirikoa, “people mover” izenez maltzurki bataiatua,

adibide paradigmatikoa da: 4,7 kilometroko ibilbide zirkularra

du, eta, frekuentzia kontuan hartuz gero, elkarrengandik urru-nen dauden bi geltokien arteko distantzia azkarrago egiten daoinez, monorraila hartuta baino. Errentagarritasun ekonomi-koa bezain urria du errentagarritasun soziala apenas inor mu-gitzen ez duen “people mover” honek.

–Acaso lo envía usted el diablo. –No señor sé de lo que hablo.Mike Davis geografo kritiko-apokaliptikoak Las Vegaseko adibi-dea aipatzen du “Hiri hilak. Ekologia, hondamendia, matxina-da” liburuan. Kontatzen du, turismoaren gaineko zergaren%8ko igoeraren aurrean, kasino eta hotelen lobby indartsuakdiru hori “garraio publikoan” inbertitu zedin lortu zuela, ze-hazkiago esanda, bezeroak kasino-hotel nagusien artean azka-rrago mugitzekomonorrail sistema batean.

–Señores, Spingfield no tiene elección, alcen sus manos y en-traré en acción. –Monorraíl! Monorraíl! Monorraíl! Springfieldhiriko azken proiektu zentzugabea izan omen zen monorraila,baina atala amaitzean oroitarazten digute ezetz: inora ez doaneskailera mekanikoak, makilatxoekin egindako etxe orratzaketa munduko luparik handienak inolako errentagarritasunikgabeko proiektuen zerrenda borobiltzen dute kreditu-tituluakhastear direla.

–El asfalto de la calle está destrozado. –Lo siento mama elpueblo ha hablado. Springfield asko dago inguruan, tamalez; baina ez gurean,

zorionez. Ez baitugu ahaztu behar gauza horiek, telebistarenbestaldera gertatzen ez direnean, “Ebrotik behera” den metafo-ra horretan gertatzen direla soilik. –Monorraila! Donostia-Bil-bo 55 minutu. –Monorrailaaaaaa! Gasteiz-Donostia 55 minu-tu. –Monorrailaaaaaaaaaaa! Bilbo-Gasteiz 43 minutu. Guremonorraila. –Monorra... dought! •

ILUSTRAZIOA: Ander GORTAZAR BALERDI

Ander Gortazar BalerdiArkitektoa

Gure monorraila

Page 11: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Ez da atzoko kontua baina azken aldiotan area-gotu egin da tendentzia: gogorkeria sumatzenda diskurtsoetan, baina ez ordea indarra. For-metan muturreraino eramaten dira ekuazio-ak, desirak eta errealitatea nahastuta maxi-malismoa lehenesten da, zirt edo zart, zuri ala

beltz, ñabardurei eta arrazoiari leku egiteke. Gaur ikusidut pankarta zintzilikatuta preso denak kalera ateratzeaeskatuz ala bestela ez dela presorik aterako esanez. «De-nak ala inor ez», hola, biribil-biribil, ate handitik denakbatera eta takada berean kalera. Amestea libre, jakina,baina argi pedagogia horrekin, politika parametro horie-tan formulatzearekin, horrela, hain eslogan biribilekin,konklusioa argia baita: «Inor ez!». Igualtsu gertatzen daeuskararen inguruan Nafarroan aldaketa euskarazemango dela edo ez dela aldaketarik egongo esaten de-nean. Ekuazioa horrela planteatuta, emaitza argia da: «Ezda aldaketarik egongo!».Zentzu bertsuan, asteon ja-

kin dugu Sortuk EAJri gataz-karen ondorioen ingurukoproposamen bat luzatu ziola,eta «bai ala ez» terminoetanespero zuela erantzuna. Sor-presarik gabeko sorpresan,erantzuna: «Ez!». Pena da,handia gainera, humanokihain zaurigarriak eta politi-koki hain urgenteak direnerronkei begira, hauteskun-de atarian labankadak lepohorrela aritzea. Tristuraematen du, handia benetan. Garai batean “Aberria ala hil” esamoldea oso erabilia

zen, bolbora eta berun urte haietan normala zenez.Apurka-apurka, baina, uste izan genuen “Aberria eta bizi”zela bidea, ez zegoela zertan aberriaren zentzu tragikoabesterik gabe ontzat eman, fatalismo hori etxekotzekobeharrik ez genuela. Aberria bizi egiten dela, bizi-biziki,biziarazi, biziberritu, eta aberriaren hobe beharrez hobegenuela jarrera horrekin oratzea biziborrokaren desafioezberdinei. Horretan nengoen, baina kia! Gaixoa ni! Be-rriz iritsi zaigu, izurria lez, arre edo so, hau honela alabestela mistela, bai ala ez, denak ala inor ez eta gisako za-har usaineko tik politiko etxekaltea. Politika ez da hori. Indar erakustaldi betean, etxafue-

goak botatzeko paradan, presoen egoerak gure bizkar-zo-rroan uzten duen min eta ezinen pisurik gabe suelto etaarin bagenbiltza... ezta ere; baina, sikiera. Gaudenean

gaudela, gure herri maite eta demontrearen erronkak di-renak direla, baldintza objektiboak polit askoak izaniketa psikologia kolektiboa arrunt anormala, triste antze-koa-edo, indarrean jarri beharreko politikak bestelakoabehar du. Maila handikoa, zentzu onekoa eta pragmati-koa, zehatza eta gauzagarria, garapenerako aukerak es-kaini eta ekidin daitezkeen disgustuak ekidingo dituena.Nahaspila nahikoa eta purrustak purrustategi badituguberez, indarrik batere erakusten ez duten gogorkeria ho-riekin, ekuazio inposibleekin politika egiten hasteko.Data ezberdinetan hainbeste hauteskunde dituzten

gurea bezalako herriak ez dira asko egongo. Baina horida dagoena, zailtasun erantsiak dakartzan gure destinupetrala. Hauteskundeak ate joka eta labanak zorrotz, la-bankadak ezker-eskuin. Egoera horretan arnas luzekoproposamenek zauri handiak izaten dituzte. Izan gataz-karen ondorioak zuzentzeko saioak izan “Euskal Bidea”

edo dena delakoa, berdintsu. Ez dakit, eskapatzen zaizki-dan kalkulu eta arrazoiak egongo dira hor nonbait, etaulertzen ez ditudan denbora kointzidentzi eta erabilerakazaldu ahal izango dira. Gainontzean, auzokoen berdin-tsu gabiltza. Ustelkeriaren aparrak gain hartuta, ustelke-ria parrastada amaigabean, kasu zehatzak egunkarianezin jarraituta. Zenbat diruzale eta aprobetxategi! Ene,ene! Eta ez daitezela etorri gero ustelkeria Marca España dela esanez. Made in Basque Country totala baita, zortziabizen euskaldunekoa, alderdiko praktika sistemikoa. Ai,zenbat bibidore eta ustel aprobetxatu diren hemen, zen-bat negozio, miseri eta eskaskeri estali diren ETAren ai-tzakian, bandera hori astinduz atentzioa desbideratu etazein lotsagabe, zigorgabe aritu diren batzuk herriaren di-ruak lapurtzen, alderdiaren zakuak gizentzen. Porca mi-seria, bai, madarikatuak izan daitezela. •

{ asteari zeharka begira }

Bai ala ez? Ba ez!Denak ala inor ez? Inor ez!

Ai, zenbat bibidore eta ustel aprobetxatudiren hemen! Zein lotsagabe etazigorgabe aritu diren! ETAren aitzakian zenbat negozio zikin, miseri eta eskaskeri estali diren!

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 12: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herria

Bi liburuak eskuetan hartu eta berehala ja-betuko da irakurlea ez direla edonolako-ak: kartoi lodiko azalean serigrafiatutakotxoriek ematen dute lehen kolpea, orriaklotzen dituen telazko bizkarrak bigarre-na. Tituluei erreparatu eta, esaera zaha-

rra lagun, bi aleak elkarrekin doazela ulertuko du bere-hala irakurleak: “laino guztien azpitik…”, “eta sasiguztien gainetik…”. Liburuak zabaldu eta hor ere bi di-ra, hain zuzen ere, liburu-objektu berezi hauetan elka-rrekin doazen izenak: Joxan Artze eta Jose Luis Zumeta.Orriotan barrena sakonago jo eta harridurak ez du ete-nik: idazmakinaz idatzitako poemak, poesia espaziala,onomatopeiak eta ahozkotasuna agerian, hizkien for-marekin jolasak… eta berbak inguratuz txoriak, hitzekbezala espazioaren garrantzia nabarmenduz poemenartean.Modernoa iduri lezake horrelako argitalpen batek,

pentsaezina egungo merkatu dinamikaren zoroan. Bai-na izan, bada. 1973an argitaratu ziren jatorrizko libu-ruak, eta bere garaian abangoardistak izango zirelapentsatuko du irakurleak, arrazoiz. Harrigarriena izan-go da, ordea, egun ere kutsu hori mantentzen dutela.Hain gutxi egin ote dugu aurrera? Zer izan da arteazazken berrogei urteetan, zer Euskal Herriaz? Zer diotegaur, gutaz, xoriek?Galdera horiei erantzuna eman nahian abiatu dugu

erreportaje honetako bidaia. Atzera begiratzen jarri ga-ra lehenik: nortzuk ziren Artze eta Zumeta 1973an? Bilagun, hamar urte lehenago motoz Paris eta Stockhol-meraino elkarrekin joandako gazteak, arte eta kultur-gintzako giroetan murgildurik zebiltzan artistak. Zu-meta Usurbilgo murala egiten zebilen liburuakplazaratu zirenean. Artzek bigarren eta hirugarren li-buruak zituen hauek, 1969an plazaratutako “Isturitze-tik Tolosan barru” ezagunaren ostekoak. 1979an plaza-ratuko zuen laugarrena, “Bide bazterrean hi eta nikantari”. Guztiak dira poesia konkretuaren arloan kokadaitezkeen liburuak, nahiz eta egileak aitortuko digunhasieran ez zuela etiketa hura ezagutzen. Txoriek eman zioten forma bi liburu hauei. Aurretik,

Artzek “Txoria txori” poema publikatua zuen “Isturi-

tzetik Tolosan barru” lanean. Bi liburuhauetatik ere poema ugari kantatuko zi-tuen Laboak: “Besterik ezagutu ez eta…”,“Arrano beltza”, “Zaude lasai”, “Nire jua-neteak”, “Ama hil zaigu”… Baina zer diotegaur, haietaz, xoriek? Hiru elkarrizketabaliatuta lotu ditugu iragana eta oraina.

LEHEN GELTOKIA: IRUN, BELEN ORONOZ

Moskun jarri dugu hitzordua Belen Oro-noz filologoarekin. Oronozek Joxan Ar-tzeren lehen etapari buruzko tesia ida-tzia dauka: “JosAnton Artze Harzabal:inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979)”. Etapa horretan kokatzen dira eskuartean ditugun bi liburu hauek, horrega-tik jo zuten berarengana Ediciones 3e ar-gitaletxeko kideek, liburuotako testuakorraztu zitzan.Elkartu orduko lau liburu paratu ditu

mahai gainean Oronozek: jatorrizko edi-zioko bi ale, Artzek berak utzitakoak, eta

Joxan Artze eta Jose Luis Zumeta,1973aren bueltan, «laino guztienazpitik...» eta «eta sasi guztiengainetik...» liburuak lehenengozargitaratu ziren urtea. Garai hartanmodernoa zen argitalpena, etamodernoa izaten segitzen du gauregun. EDICIONES 3E

BERROGEI URTEKOSORMEN HEGALDIA

Oier GUILLAN

Ediciones 3e argitaletxeak Joxan Artzeren etaJose Luis Zumetaren «laino guzien azpitik…» eta«eta sasi guztien gainetik…» liburuakberrargitaratu ditu. 1973an plazaratu zituztenjatorrizkoak, txoriak zirelarik protagonista halamarrazkietan nola testu batzuetan. Argitaratueta gutxira Guardia Zibilak edizioaren parte batbahitu zuen, baina ezin izan zuen geldituberrogeita bi urte geroago ere irakurlearenbegiak betetzen dituen sormen hegaldia.

Page 13: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 12 / 13

berrargitalpeneko biak. Poltsa berezi ba-tekin bilduta ekarri ditu zaharrak, altxo-rra bailiran; horrelaxe gordetzeko modu-koak dira berriak ere. Izan ere, lanzehatza egin dute Ediciones 3e argitale-txe sortu berriko Alberto Lizarralde etaMiguel Murugarren editoreek. Artzek be-rak eskatuta prozesua nola izan den azal-du dute: «Koaderno horren orrialdeak fo-tografiatu ondoren, ehiztarien gisaraaurkitu behar izan ditugu txoriak banan-banan (eta, jakina denez, txori batzukikusgarriak dira eta harrokeriaz agertzendira, baina beste asko, ordea, senez, ezku-tatu egiten dira), neurriak berriro ezarri,lehenengo edizioan agertu ziren orrialdeberberetan ipini eta, azkenik, txori bakoi-tzari ukituak eman». Testuak ere emanomen zuen bere lana: «Testuekin lana ez-berdina izan da, baina adinako zehazta-sunez eginda. Mekanografiatu ondoren,letrak, puntuak, komak eta, batik bat zu-riuneak, orrialdeetan kokatu ditugu. Etaahalegindu gara emaitza lehenengo edi-zioaren berdin-berdina ateratzen. Balite-ke kasik lortu izana».

Oronozen lana testuekin egindako la-naren zehaztasunaren gainean egoteaizan da. «Jatorrizko edizioko testuetankalkozko papera erabili zuten idazterako-an, dirua aurreztearren, horregatik ba-tzuetan zalantza sor daiteke letraren ba-ten edo besteren artean, punturen bateta komaren baten artean…». Bestela, tes-tuak bere horretan mantendu dituzte,garaiko euskararen ezaugarriekin. Oro-nozek aitortu digunez bi aldaketa txikiegon dira bakarrik «‘Gure bazterrak’ poe-man koma bat gehitu du, Laboak kanta-tzen zuenean poemaren une batean pau-sa bat egiten zuelako. Eta bigarrenliburuko poema bisual baten azpian ere‘oso’ hitza gehitu dio, irudia hobeto ulerdadin. Gainontzekoa berdin-berdin da-go».

Liburu hauek kaleratu zituen lehenetapa hartan, autoedizioaren bidea hartuzuen Artzek, Harzabal ezizenarekin. Oro-nozen esanetan, «Harzabal ezizenarenpean Artzek idazterakoan kanpotik ba-rruranzko bidea egiten zuela adieraztenzuen, horren ostean hartutako Hartzut ezizenarekin berriz barrutik kanporanz-koa. Hartzut ezizenarekin hasitako etapagaur arte iristen da, izpiritualtasunare-kin eta erlijioen inguruan egindako bereikerketarekin dauka zerikusia». Orono-zen esanetan «berritzailea eta esperi-mentala» zen Artze. «Arriskutsua ere?»galdetu dugu, Guardia Zibilak liburuhauen edizioa bahitu zuela gogoan. Oro-nozen ustez gertatutakoa ez zen hainbes-te edukiengatik izan, ez bada Artzeren fi- Mikel Laboak kantatutako letra ezagun asko daude aztertutako bi liburuotan. EDICIONES 3E

Page 14: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herria

guragatik, «euskal erresistentzia kultura-lean eta Ez Dok Amairun bertan ere lanegiten zuen, eta, beraz, hortik ondorioz-tatuko zuten bere lana ere arriskutsua ze-la». Joan Mari Torrealdaik aztertzen arigaren bi liburuen gainean zentsurakegindako aipamen zehatza jaso zuen “Ar-taziak” lanean: «Los sentimientos expre-sados rezuman resentimiento y rencor y,por supuesto, trata de fomentar todas lasideas enfermizas referidas al logro de au-tonomía e independencia del pueblo vas-co».Nola ulertuko ditu liburu hauek egun-

go irakurleak? Oronozek ez du erantzunargirik: «Bere garaian liburu hauek aban-goardistak izanik ere, edukiei errepara-tzen badiegu segur aski hobeto ulertukozituen orduko jendeak gaurkoak baino.Poema hauek islatzen dute orduan EzDok Amairurekin erabili ziren gai asko,Laboak kantatutako letra ezagun askodaude hemen… Horrelako gaiak ordukoirakurlearentzat arruntagoak ziren, ordu-ko egoeraren aurrean euskal kulturak bi-zi izan zuen erresistentzia eta aldarrika-pen nahi hori islatzen dituztelako gaiok».Oronoz oso pozik dago liburuokin, be-

re esanetan badelako aldarrikatu beha-rreko Artze bat: «Iruditzen zait ez zaiolaeman berak merezi duen lekua edo ga-rrantzia euskal literaturan. ‘Txoria txori’

eta ‘Hizkuntza bat ez da galtzen…’ poe-mak izan dira bere lanetik gogoratuenak,baina Artzek garai horretan ikuspegi ar-tistikotik eta ideologikotik liburu hauekbezalako gauza miresgarriak egin zituen,eta gaur ere egiten ditu beste gauza mi-resgarri batzuk». Txoriak bidali dituguJose Luis Zumetarengana, erantzungehiagoren bila.

BIGARREN GELTOKIA: DONOSTIAN, ZUMETA

Donostian bizi den arren, Usurbilenmantentzen du estudioa Zumetak. Hitzgutxiko gizona da, agian eskuekin etairudiekin mintzo delako hobeto, beste ar-tista plastiko asko bezala. Berrogei urteatzera begiratu eta Zumetak ez zuen ima-jinatuko sekula txoriek herri honen me-

moria historikoan izan duten oihartzu-na, txoriek mugitzen dituzten sentimen-du eta barne-nahiak. «Garai hartan igualzortziehun txori egin nituen koadernobatean». Ehunka haietatik batzuek bainoez zuten egin salto liburuotara, mordox-ka hala ere. Koaderno hura ondo gordezuen, eta horri esker egin ahal izan duteegun berrargitarapena. Txoriak banan-banan bilatu, argazkia atera, digitalizatueta espazialki kokatu. Zer irabazi dutemarrazkiek? «Lehen edizioan marrazkia-ren ñabardura asko galdu ziren, linea as-ko loditu zelako; askoz hobeto ikus dai-tezke orain». Zumetaren ustez liburuakoso ondo mantentzen dira gaur egunera-ko, «kontzeptu aldetik, dibujo aldetik… ezdaukat kontrakorik ezer esateko, gauregunerako balio du bai portadak bai ba-rrukoak. Nahiko modernoa da».Txoriek bazuten, noski, zeresanik garai

hartan liburuon egileentzat ere, bainalan artistikoaren oinarrian uste dugunabaino arrazoi kasualagoak eta intuitiboa-goak egon ohi dira sarri. Zumetak, apal-tasunez, ez du hori aitortzeko arazorik,baina, funtsean, zergatik txoriak? «Ni ga-rai hartan Usurbilgo murala egiten nen-bilen, eta marrazki hauek lan haren bestemuturra dira. Jose Antoniok esan zidanbere testuak ilustratzeko, eta nik txoriakegitea pentsatu nuen; nola hain zaila denilustratzea, poema bat pentsatu nuenguztia txoriz betetzea. Txoriak hain baiti-ra espresiboak, izan daitezke gaiztakeriazbeteak, umoretsuak…». Hamabi ordu in-guru egiten zituen egunean muralean la-nean: «Lanetik ateratzen nintzenean txo-riak egiten nituen, blok txiki bateanapunteak hartuz. Edozein lekura begiratueta txoriak bilatzen nituen, hormetan…Gero apunte horiek koadernora pasa ni-tuen, eta gutxi gorabehera pentsatu zertxori mota egokitu halako edo bestelakotesturekin…».Konposizio espazialak garrantzia han-

dia dauka lan hauetan, baina hori ere osogauza intuitiboa izan zela dio Zumetak.«Joxe Antoniok libre utzi zidan, marrazkipila bat egin eta gero testuei nolabait lo-tzeko». Horregatik erabili zuten, besteakbeste, idazmakina testuak lantzeko, garaihartan inprentak ezin zuelako beraieknahi zuten letren mugimendua eta jolasespaziala egin.Liburuaren arte-objektutasunaz itaun-

duta, gaur agian medio gehiago egonarren gutxiago arriskatzen da? «Bai, se-gur aski. 60tik 70era berritasun handibat etorri zen. Nire ustez geroztik ez dahainbeste aurreratu, baina hori mailaguztietan gertatzen dela esango nuke. Ar-te mailan edo pintura mailan ez da hala-

«Bere garaian liburu hauek abangoardistak izanik ere,edukiei erreparatzen badiegu segur aski hobeto ulertukozituen orduko jendeak gaurkoak baino», iritzi dio BelenOronozek, berrargitarapenean parte hartu duen adituak

Zumeta Usurbilgo murala egiten zebilen liburuak plazaratu zirenean. Artzek bigarren eta hirugarren liburuak zituen hauek, 1969an plazaratutako «Isturitzetik Tolosan barru» ezagunaren ostekoak

Belen Oronoz filologoak Artzeriburuzko tesia dauka idatzita etaEdiciones 3e argitaletxearenberrargitarapena gertutik jarraitu du. Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

Page 15: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 14 / 15

ko aldaketarik etorri, hain fuerte. Ordu-koa momentu berezia izan zen: gose gi-nen denok, gauza berriak egin nahian».Batetik gosea, bestetik arrisku artisti-

koak modu naturalean hartzea, soberakontzeptualizatu gabe. «Liburu hauenformatua oso natural atera zen, ez zenbestelako pretentsiorik. Zerbait merkeaegin nahi genuen, serigrafia erabili ge-nuen azalak egiteko ni horretan nenbile-lako eta jendea ezagutzen nuelako… Es-kura zegoena erabili genuen, besterikgabe. Egin ahala atera zen gauza bat izanzen». Mikel Laboaren azken diskoak “Xo-riek” izena zuela ekarri dugu gogora, Zu-metaren azalarekin beste behin. «Ni txo-riak aspalditik ibili naiz egiten, bainabesterik gabe. Mikelek sortu zuen txo-rien mundu hori, berea da meritua».Usurbilera eraman gaitu azkenik haize-ak, edo haize kontra ibiltzeak.

HIRUGARREN GELTOKIA: USURBILEN, ARTZE

Bere etxean egin dugu zita Joxan Artzere-kin. Sartu eta berehala harrapatzen dutebegirada poemez estalitako panel han-diek. Bertan landu, lotu, kateatu eta aska-tu ditu Artzek azken urteetako poemak.Dagoeneko badira paneletako orrialdeenartean espazio hutsak ere, 2013an aterabaitzituen azken urte hauetako lehen

emaitzak: “Heriotzaren ataria dugu bizi-tza” eta “Bizitzaren atea dukegu herio-tza”. Oraindik ere lanean jarraitzen du,hurrengo aleak izango diren horietan.Horregatik dio Ediciones 3e argitaletxekokideek halako interesik izan ez balute ta-mainako lana hartzeko liburuok berrar-gitaratzen, berak ez zuela burua horreta-rako izango, «nahiko lan badut liburuberriak amaitzen!». Edonola ere, mires-menez hitz egiten du berrargitalpena ze-hatz gauzatzeko hartu duten lanari bu-ruz. «Normalean editorialek egiten ezdutena egin dute hauek, gaurko eguneankulturalki goraipatzeko fenomenoa da».Artzek, hala ere, umorez oroitzen du li-

buruek nola hartu zuten forma; «edizioaahalik eta merkeen egin nahi genuen, ho-rregatik dira liburuak horrelakoak. Mate-rialki ez dago pentsatuta ikuspegi artisti-ko batetik. Bizkarra telazkoa dumerkeagoa zelako, azala kartoizkoa da za-pata kutxen kartoia zelako, idazmakinaz

idatzi genuen fotolitoak sortzerakoan be-runa erabiltzea ekiditeko eta dirua au-rrezteko». Bere Olivetti zaharrarekin ida-tzi zituen testuok, «zinta berria jarri etaletra bakoitza hiru aldiz jotzen nuen bel-tza izateko».Artzek oroitzen duenez zailtasunez be-

teriko garaiak ziren haiek. Inprimategi-koak lanok argitaratzeko beldur ziren etabeste leku batean inprimatu behar izanzituzten, hasiera-hasieratik edizioa bahi-tua izango ote zen beldurrez. Horregatikliburuak atera orduko, liburu dendetarazabaltzeaz gain, Artzek hamaika lagunenetxeetako ganbaretan gorde zituen aleak.«Duela hiru urte azaldu zen beste poltsa-kada bat dozena erdi libururekin. Usur-bilgo taberna batean utzi zizkidaten, jasonitzan».Liburuak atera eta gutxira ikusi zuten

haien beldurrek bazutela funtsik; Guar-dia Zibila joan zitzaion etxera Artzeri, li-buruen bila. «Dei anonimo bat jaso nuenudaletxetik, Guardia Zibila etxerantz ze-torkidala abisatuz. Atzeko atera jo nuen,eta han ikusi nituen. Etxera sartu, libu-ruak eskatu eta begiratzen hasi ziren».Tenientearen nahasmena oroitzen du Ar-tzek; «pajaros… pajaros… pajaros… paja-ros… pajaros…», esaten zuen orriak pasabitartean. Ez zuen tartean metrailetarik

Lerro hauen azpiko argazkietanZumeta eta Artze, duela gutxikoirudietan. Ez batak ez besteak ez zutenimajinatu ere egiten berrogei urtegeroago beren lanaren arrastoaksegituko zuenik. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Mikel Laboaren azken diskoak «Xoriek» izena zuela ekarridugu gogora, Zumetaren azalarekin beste behin. «Ni txoriakaspalditik ibili naiz egiten, baina besterik gabe. Mikeleksortu zuen txorien mundu hori, berea da meritua»

Zumeta: «Liburu hauen formatua oso natural atera zen, ezzen bestelako pretentsiorik. Zerbait merkea egin nahigenuen, serigrafia erabili genuen azalak egiteko ni horretannenbilelako… Eskura zegoena erabili genuen, besterik gabe»

Page 16: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herria

ez antzekorik ikusten, «pajaros… paja-ros…». “Isturitzetik tolosan barru” erehartu zuen eta irekitzen diren olerki ho-riek ikusterakoan galdetzen zidan «¿y es-to que es…?», «‘poesia espacial’ erantzunnion nik. Berak argumentu bat bilatunahi zuen, presoei buruzko zerbait, aus-kalo zer». Tipoak ez omen zekien zeregin. «Liburuak non ziren galdetu eta niktirada txikia egin eta zabaldua genuelaerantzun nion». Hortik polizia-etxera,deklarazioak, eta denborarekin epaiketaMadrilen. Gerora PSOEren eskutik eza-gun egin den Manuela Carmenak defen-datu zituen. «Este es un poeta que escribeen euskera…» hasi zuen defentsa, eta,epaile zurrunak eten zion bere onetikaterata: «En vas-cuen-ce!!! En vas-cuen-ce!!!». Absolbitu egin zituzten azkenean,eta abokatuak autoz eraman zizkienUsurbilera berreskuratutako ale bakanak,auzitegiaren zigiluarekin.Txoriak nolatan aukeratu zituzten?

«Zumeta txoriak egin eta egin zebilen ga-rai hartan. Etxean bazituen harri txikizegindako baldosa batzuk, eta han ere txo-riak ikusten zituen. Ez dut ondo oroitzennola eman genuen urratsa, baina unerenbatean erabakiko genuen bere momentu-ko lana eta nirea elkartzea». Konposizioaere bere esku geratu zen: «Nire esku egonizan balitz hamar mila buelta emangonizkion!». Imajinatuko zenuen garai har-tan txorien irudiak, “Txoria txori”-k akui-laturik, egingo zuen bidea? «Ezta pentsa-tu ere, burutik pasa ere».Zumetak eta berak elkarrekin egindako

lehenengo lana izan ziren liburu hauek.Aurretik, “Izturitzetik Tolosan barru” li-buruko azala egiten lagundu zion. Non-dik zetorren, baina, poesia konkretua dei-tua den horretarako joera? Nondik edanzuen, zeintzuk zituen iturriak? «Poetakonkretuak oso berandu ezagutu nituen,Brasilgo eta Frantziako poeta konkretuenberri izan nuenerako nire lehen liburuaaspaldi egina zegoen». Garaiko giro artis-tikoan guztiz murgildua zebiltzan halaere, bada John Cageri eskainitako poemabat liburu hauetan adibidez –Iruñeko To-paketetan ezagutu zuten elkar–. Nola egi-ten zuen, orduan, poesia mota honetarairisteko? «Nire idazteko modua galderakegitea zen, testuak itauntzea. Zergatikidatzi behar dut lerro guztiak berdin ja-rrita, zergatik paper mota baten gaineaneta ez beste batean…? Denari galderakegitetik eta erantzuten saiatzetik etor-tzen zitzaidan modu batera edo besteraegiteko ideia; enfasi handia zuen testubati letra tipo handiagoa jartzen nion…».Garairik esperimentalena hasierakoa

izan bazuen ere, osteko performance eta

liburuetan suma daiteke konstanteak di-rela hainbat ezaugarri, testuak agertzekomoduaren garrantzia adibidez. Elkar ar-gitaletxearekin atera dituen liburu be-rriak kasu intomso izeneko teknikarekinplazaratu dira, alegia, orrien pliegoakgoitik loturik. «Liburuak gillotinatzeagauza gogorra iruditzen zait, kra…! kra…!Intomso moduan jarrita gauza intimoabilakatzen da, labana hartu eta norberaknahi duenean irekitzen ditu pliegoak. Etaez baduzu ireki nahi ez da ezer gertatzen,hor geratuko dira poemak zain. Bainaeginez gero, zure aurrean irekitzen da ge-ro irakurriko duzuna». Umorez gogora-

tzen duenez, jende askok esaten dio ondobukatu gabe utzi dizkiotela liburuak.Esan izan da, ez ote zuen bestelako ar-

teen berri izan Zumetarekin urte batzuklehenago Europan zehar Vespan eginda-ko bidaian. Artzek berehala argitzen dukontua: «Ez genuen dirurik horrelakoenberri izateko, bizimodua ateratzearekinnahiko lan!». Oroitzen hasita Zumetare-kin egindako bidaia izan dugu mintzagai:Artzeren Vespa zaharrean egin zuten Pa-riserainoko bidaia, han zirelarik nola egi-ten zuten lan papera etxeetan jasoz etapisuaren arabera salduz, klarionaz ma-rrazkiak eginez espaloietan… Bigarren es-kuko auto bat erostea zuten xede, Stock-holmera iritsi arte jarraitzeko, «bainagastatu egiten genuen dirua». Stockholmbertaraino Vespan jarraitzea deliberatuzuten azkenik, baina Parisera iritsi ordu-ko lapurtu zieten errepuestoko gurpila,«lapurtu beharko genuen guk bestebat...». Zumeta etxera bueltatu zeneanArtzek Londresera jarraitu zuen eta bi ur-te egin zituen han; «zine asko ikusi nuenzine klubetan, hori bai…».Arretaz jarraitu ditu kazetariak anek-

dotak, iraganeko istorioen artean histo-ria ikusi uste duenak nola, liburu haueta-ko txorien hegaldian hala.

1973. urteko lehen edizio hura apartegordetzeko moduko altxorra zen etaoraingo berrargitarapena ere mimohandiz eginikoa izan da. Edizio berriaere apartekoa da. EDICIONES 3E

«Dei anonimo bat jaso nuen udaletxetik, Guardia Zibilaetxerantz zetorkidala abisatuz. Etxera sartu, liburuakeskatu eta begiratzen hasi ziren». Tenientearen nahasmenaoroitzen du Artzek; «‘pajaros’… ‘pajaros’… ‘pajaros’…»

Zailtasunez beteriko garaiak ziren haiek. Hasieratik edizioabahitua izango ote zen beldurrez ibili ziren. Horregatik,liburuak atera orduko, liburu dendetara zabaltzeaz gain,Artzek hamaika lagunen etxeetako ganbaretan gorde zituen

Page 17: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 16 / 17hutsa

iRRITZIA:

{

}

AinaraAzpiazu “AXPI”

Page 18: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herria

Erabateko arrakastaizan zuen finalak.Harmailak beteegin ziren, sekulakogiroa egon zen etapartidak ere politak

eta orekatuak izan ziren. Ez da-go gehiago eskatzerik». Hitz ho-riekin laburbildu du Iker Amari-ka Bizkaiko Pilota Federaziokopresidenteordeak Zamudion jo-katu zen Emakume Cup txapel-ketako finala. Gezurra badirudi

ere emakumeek maila nagusianjokatu duten lehen txapelketada, eta, egun historikoa izaki, se-kulako ikusmina sortu zen fina-laren atarian. Emakume kirola-riak bigarren edo hirugarrenplano batean geratu ohi dira he-dabideetan, baina, behingoaga-tik bada ere, ekimenak sekulakojarraipena izan du. Protagonis-tak egunkarietako lehen orrie-tan agertu dira, hainbat irratieta telebistetan hitz egin dute

eta denen ahotan izan dira. «Ba-dakigu berez gauza positiboadela, baina egoerak gainezkaegin digu. Gu ez gaude ohitutahonetara eta bat-batean horren-beste dei eta elkarrizketa kudea-tu behar izatea ez da erraza»azaldu du Ane Baraiazarrak,Txokoan Larrabetzuko Pilota El-karteko presidenteak.

Emakume Cup txapelketa Biz-kaiko Pilota Federazioak bidera-tu eta bultzatu du. Hori bai, an-tolatzaileak eurak ere ezusteanharrapatu ditu izandako oihar-tzunak. «Bagenekien ekimen ai-tzindaria zela, baina ez genuenespero horrelakorik. Federazio-an aspalditik mahai gainean ge-nuen proiektua zen; azkeneanmartxan jarri genuen eta aurre-ra egin du. Askok ez zutenproiektuan sinesten, esaten zu-ten pilotan hasitako emakume-ek segituan utziko zutela, bainaez da hala izan eta denborakarrazoia eman digu. Emakume-ek sekulako ilusioa agertu dute,gustura dabiltza eta hori age-

Joan de astean Zamudionjokatu zen EmakumeCup txapelketako finala.Giro paregabean burutuda emakumeek mailanagusian jokatutakoesku pilotako lehen txapelketa ofiziala. Monika DEL VALLE | ARGAZKI

PRESS

EMAKUMEAK ESKU PILOTANIraganean salbuespen, egun, aldapazelaitzen eta etorkizuna marrazteke

Mikel IBARGOIEN

Astebete da Emakume Cup txapelketako finala Zamudionjokatu zela. Emakume Cup maila nagusian emakumeekjokatu duten esku pilotako lehen lehiaketa izan da, eta,hortaz, zita historikoa izan zen hilaren 6koa. Aurrenekopausoa eman da emakumeek esku pilotan joka dezaketela erakutsi eta duela gutxi utopia zena errealitate bihurtzeko.

KIROLA / b

Page 19: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 18 / 19

rian geratu da», argitu du Ama-rikak.Baraiazarra izan zen txapela

jantzi zuen emakumeetako bat.Jone Aranguren (Algorta, 1990)izan da bere bidelaguna txapel-ketan. Arangurenek ilusio han-diarekin bizi izan zuen finalekoastea, baina, aldi berean, haieninguruan sorturiko boomak pre-sioa handia sorrarazi zion. «Fi-nala irabazitakoan sekulako la-saitasuna sentitu nuen, izan ere,aurreko astea urduritasun han-diarekin bizi izan nuen hedabi-deetan izan genuen presentziadela eta. Ni ez nago horretaraohituta, eta nire onetik irtendanengoen, ia ez nuen lorik eginaste osoan: hedabideen deiak,ehunka mezu, jende askoren go-mendioak, ikastolara iritsi etapankartak animo mezuekin... Es-kerrak lan egin beharra nuela etapentsatzeko denbora asko eznuela, bestela erotu egingo nin-tzen!», kontatu du.Finalari dagokionez, gauzak

ez ziren behar bezala hasi Aran-guren eta Baraiazarrarentzat,izan ere, Jone Goiri eta AmaiurDelgado 9 eta 2 aurreratu zirenmarkagailuan. Zati horretan ira-bazleak deseroso eta kantxanhaien lekua aurkitu ezinik ibiliziren. «Partida hasieran belau-nak dardarka nituen, baina geropixkanaka lasaitzen joan nin-tzen. Telebista, kamerak, argaz-kilariak… oso zaila da baldintzahorietan jokatzea eta normale-an baino maila kaskarragoa es-kaini genuen», argitu du Aran-gurenek. Pixkanaka partidansartu eta haien jokoa egiten hasiziren, eta, hala, markagailua 11eta 11 berdintzea lortu zuten.Haatik, Goiri eta Holgadok be-rriro ere tartea ireki zuten mar-kagailuan, 16 eta 14 aurreratuta.Hortik aurrera ordea, Arangu-ren eta Baraiazarra nagusi izanziren: markagailua irauli eta fi-nala irabaztea lortu zuten. Hala,17 eta 22 izan zen behin betikoemaitza.Jaialdiari sari banaketarekin

eman zitzaion amaiera eta ber-tan oso une hunkigarriak biziizan ziren. Batez ere, proiektuaabian jarri zuten amentzat izanzen berezia, horrenbeste esfor-tzuk fruituak eman dituela iku-

sita ezin izan baitzioten emozio-ari eutsi: finalisten eta haien se-nitartekoen arteko besarkadek,musuek, pozak eragindako ne-garrak... hartu zuten pilotarenlekukoa. Jone Arangurenek askogozatu zuen une horietan, nahizeta bere familiako kiderik hanez izan: «Familiakoei eta lagu-nei partida ikustera ez joatekoeskatu nien oso urduri jartzennaizelako, eta, ondoren, ospaki-zunen garaian, faltan bota ni-tuen. Baina, halere, oso momen-tu polita izan zen».Orotara 28 emakumek hartu

dute parte Emakume Cup txa-pelketan, hamalau bikotetan ba-natuta. Horietatik hamaika Txo-koan Larrabetzu taldekoak izandira, bi Zornotzako Lagun Ona-kekoak, eta, bestea, MunitibarkoLea Motrollokoa.

UTOPIA ZENA ERREALITATE EGINA

Emakume Cup izan da orain delabi urteko Gabonetan piztutakosuaren azken emaitza. Garai har-tan Morgan (Bizkaia) ospatu zenumeen kontzentrazio bateanama multzo bat konturatu zenseme-alabek eta gizonek esku pi-lotan jokatzen zutela, baina,haiek, aldiz, ezetz. Guk zergatikez? Hausnarketa hori egin zuenemakume multzo hark eta moduhorretan Larrabetzun esku pilo-tan jokatzen hastea erabaki zu-ten. Hori izan zen lehen urratsa.Hastapenean sei emakume ingu-

ruko taldea besterik ez zen hasi.Pixkanaka-pixkanaka, ordea,emakume gehiago joan ziren tal-dean sartzen.Hala ere, benetako jauzia ez

zen iritsi pasa den udaran Biz-kaiko eta Nafarroako pilotariekelkarrekin aurka aritzeko anto-latutako topaketetara arte. Izanere, Nafarroan ere bada esku pi-lotan aritzen den emakumemultzo bat, Karlos Armendarizpilotari ohiaren gidaritzapean.Hala, haiekin topaketa bat anto-latu zuten abuztuaren 15ean, La-rrabetzuko frontoian. Hitzorduhark sekulako arrakasta izanzuen, eta, hori ikusirik, San Fer-min Txiki festetarako beste zitaberri bat jarri zuten. Bi jaialdihoriek presentzia nabarmenaizan zuten hedabideetan, etahorrek are eta emakume gehia-go animatzeko balio izan zuen.Hori izan zen, esaterako, Ain-

hoa Alaiogoikoaren kasua (La-

rrabetzu, 1975): «Udaran Larra-betzun nafarren aurka jokaturi-ko partidak ikusten egon nin-tzen, eta hor sortu zen nirebarruan jokatzeko gogoa. Hala, urrian probatzea erabaki nuen».Bi hilabete geroago egin zuengauza berbera Jone Arangure-nek. «Nik kirol pilo bat praktika-tu ditut eta betidanik gustatuizan zait pilota ikustea. Lankidebatek esan zidan bere alaba La-rrabetzun pilotan jokatzen ha-sia zela eta egun batean bertarajoan eta probatzea erabakinuen. Egun hartan ondo ikusinuen nire burua, emakume guz-tiak oso jatorrak ziren, eta, gai-nera, sekulako giroa zegoen. On-dorioz, jarraitzea erabaki nuen».Orain egoerak bestelako bide

bat hartuagatik, hasieran, haienburuetan ez zegoen txapelketa-rik jokatzea; kirola egitea etaondo pasatzea, besterik ez zutennahi. Halere, xedea ez da aldatuordutik hona. «Gure helburuakirola egitea eta ondo pasatzeada. Guk ez genuen pentsatzentxapelketarik jokatzea hasierabatean, baina, dena den, horrekez ditu gauzak aldatuko eta hel-buru berberekin jarraituko du-gu. Hori bai, ea honek guztiakinguruko herrietako emakume-ek nola jokatzen dugun ikustekobalio duen, eta ea haiek ere ani-matzen diren, izugarri ondo pa-satzen dugu eta», nabarmendudu Alaiogoikoak.Orain arte emakume asko es-

ku pilotara ez gerturatzearenzioa piloten gogortasuna izanda. Izan ere, telebistan profesio-nalek erabiltzen dituzten pilo-ten soinua entzutearekin bat,pilota horiei jota eskuek ikara-garri sufrituko duten ustea za-baltzen da. Dena den, BizkaikoFederazioaren laguntzaz etahainbat proba burutu ostean,topatu dute beraien ezaugarrie-tara ondo egokitzen den pilotabat. Goxua izenez ezagutzen de-na, hain zuzen. «Oso pilota poli-ta eta egokia da guretzat. Behineskua eginda ez du minik ema-ten, eta, beraz, probatzera gon-bidatzen ditut beldur hori du-ten emakumeak», zehaztu duArangurenek. «Pausu hori ema-tea ezinbestekoa zen. Finalarenaurkezpen egunean Aretxabale-

Harmailak lepo bete zirenfinaleko partiden bueltan.Antolatzaileenaurreikuspenik onenakgainditu ditutxapelketak.Monika DEL VALLE | ARGAZKI

PRESS

Emakume asko esku pilotara ez gerturatzearenzioa piloten gogortasuna izan ohi da. BizkaikoFederazioaren laguntzaz eta hainbat proba burutu ostean, topatu dute pilota egokia

«Bagenekien ekimen aitzindaria zela, baina ezgenuen espero horrelako harrerarik.Federazioan aspalditik genuen proiektua zen;azkenean martxan jarri genuen eta aurrera!»

Page 20: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herria

ta eta beste hainbat pilotari pro-fesional zeuden Miribillakofrontoian. Haien pilota bat pro-batzea erabaki genuen eta gure-tzat ezinezkoa da hain pisutsueta gogorrak diren pilotak mu-gitzea», gehitu du. Bestalde, pi-lota joz mina sentitzen dute-nentzat badaude min horiekiditeko babesak ere. «Batzuektakoak jartzen dituzte, beste ba-tzuek takoak dituzten eskula-rruak, eta badago babesik gabejokatzen duenik ere», kontatudu Alaiogoikoak.Txokoan Larrabetzu pilota el-

kartean 22 emakumek dihardu-te. Multzo horretan adin etaezaugarri guztietako emakume-ak topa daitezke, eta, Alaiogoi-koaren ustez, horrek erakustendu edonork joka dezakeela pilo-tan «Bertan 18 urtetik gorakoemakume guztiek dute kabida.Ez da beste munduko abileziarikbehar jokatzen hasteko». Entre-namenduei dagokienez, astear-

teetan egiten dute asteroko lansaio ofiziala Larrabetzuko fron-toian, Joanes Kamararen agin-dupean. Halaber, posible izanezgero, beste egun batzuetan erefrontoia hartu eta jokatzeko ge-ratzen dira taldeko beste kidebatzuekin gustatzen zaien kiro-la egin eta hobetzen jarraitzeko.

IRAGANEAN SALBUESPEN

Pilotan hasi den emakume mul-tzo honek hitz onak eta animo-ak baino ez ditu jaso jendearenpartetik. Bizkaiko Federazioakemaniko laguntza eta erraztasu-nak ere behin eta berriz azpima-rratzen dituzte, eta esker onekohitzak baino ez ditu Arangure-nek ere. «Materiala eman digu-te, dena prestatu dute eta pilobat mimatu gaituzte, eta horiguztia asko baloratzen dugu».Iragan hurbil batean, ordea,

kontuak oso bestelakoak ziren.Esku pilotan jokatzen zutenemakumeak salbuespen ziren,

eta, halaber, garai haietan ez ze-goen ondo ikusita emakumeakfrontoian aritzea. Primeran go-goratzen du egoera hori NagoreArozenak (Lizartza, 1985): «Nireetxean amonak ez zidan uztenpilotan jokatzen. Esaten zidanfrontoia ez zela neskentzako le-kua eta parkera joan behar nue-la gainontzeko neskekin, bainaniri pilotan jokatzea gustatzenzitzaidan eta ihes egin eta fron-

toira joaten nintzen. Jendeakesango zuenaren beldur izatennintzen; pentsa, marimutil batnintzela esaten zidaten». PatriEspinarrek ere (Usansolo, 1986)ez zuen batere laguntzarik jasogurasoengandik, eta bere kabuzmoldatu behar izaten zuen en-trenamendu eta partidetara joa-teko. «Nire entrenatzaileak pilobat laguntzen zidan eta horiezinbestekoa zen, izan ere, niregurasoek ez zuten begi onezikusten nik kirola egitea; ez zi-daten batere laguntzen».Urte batzuk atzera, emakume

bakan batzuk baino ez ziren ibil-tzen esku pilotan, eta, hortaz,mutilekin entrenatu eta jokatubehar izaten zuten. Hori izanzen txikitatik bizitzea egokituzitzaien egoera eta normaltasu-nez hartzen zuten. Oro har, jen-deak eta inguruko mutilekerrespetatzen zituzten eta ez zi-tzaien egoera bereziki desatsegi-nik igarotzerik tokatu. Haatik,partidak jokatzera haien ingu-rutik kanpora joaten zirineanaitortzen dute jendea harrituegiten zela. Ohikoa ez izanagatikbazegoen hasieran barre egitenzien mutilik ere. Hori bai, «mu-til batzuek barre egiten zuten niikustean, baina, gero, nola joka-tzen nuen ikustean eta irabaz-ten nienean, isildu egiten zi-ren», gogoratu du MaiderMendizabalek (Anoeta, 1977).Halaber, mutil batzuei egoerahori kudeatzea eta neska bat be-raiek baino hobea zela onartzeakosta egiten zitzaiela dio Espi-narrek: «Batzuk negarrez hastenziren, beste batzuk tranpa egi-ten nuela esaten zidaten… Dene-tarik bizitzea tokatu zitzaidan».Maila teknikoari dagokionez

argi dute hirurek mutil eta nes-ken artean ez dagoela desberdin-tasunik. Aldea indarrean dagoe-la diote, ez gainontzeko arloetan.Horrenbestez, 13-14 urtera arteneskak mutilekin inongo arazo-rik gabe joka dezaketela baiezta-tzen dute. «Emakumeak tekni-koki mutilak bezain onak edohobeak izan gaitezke, eta horikantxan erakusten genuen. Kon-tua entrenatzea eta orduak sar-tzea da», zehaztu du Mendizaba-lek. Hori berresten du garaihartan aurkari izan zituzten zen-

Ane Baraiazarra eta JoneAranguren nagusituziren finalean. 22-17irabazi zieten Jone Goirieta Amaiur Holgadori. Monika DEL VALLE | ARGAZKI

PRESS

«Nire etxean amonak ez zidan uzten pilotanjokatzen. Esaten zidan frontoia ez zelaneskentzako lekua eta parkera joan beharnuela gainontzeko neskekin»

Txokoan Larrabetzu pilota elkartean 22 emakumek dihardute. Multzo horretan adineta ezaugarri guztietako emakumeak daude,pilotan edonork joka dezakeen seinale

Page 21: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 20 / 21

bait pilotariren mailak. MaiteRuiz de Larramendik (Beasain,1973), esaterako, Nafarroako bi-nakako txapelketan Ruben Belo-ki bera menderatu zuen finaler-dietan, 11 urte zituela. «RubenBelokik Javier Lopez Vallejorekin(Osasunako atezain ohia) osa-tzen zuen bikotea. Denok dakiguBelokik ze maila duen eta or-duan ere asko jokatzen zuen. De-na den, irabaztea lortu genuen,nahiz eta gero finala galdu». Fi-nalean bizitakoa, gainera, guztizbitxia izan zen. «17 eta 9 irabaz-ten hasi ginen, baina, ondoren,angelusa errezatzeko geratu zu-ten partida, eta bueltan ez ge-nuen lortu tanto bakar bat ereegitea! Azkenean 18 eta 17 galdugenuen», amorruz gogoratu dupasadizoa Ruiz de Larramendik.Arantzatxo hori handik oso gu-txira atera zuen Donostiako Ata-no III.a pilotalekuan, Euskadikotxapelketa irabazita. Nagore Arozenak, berriz, biko-

tekide ezaguna izan zuen. Egun,Asegarceko aurrelaria den MikelOlaetxea, hain zuzen. Bien arte-an makina bat txapel jantzitako-ak dira. «Olaetxea oso urduriazen txikitan; nik, berriz, lasai jo-katzen nuen beti. Hala, ni lasainengoela ikusita, bera ere lasai-tu egiten zen, eta orduan hastenzen bere mailan jokatzen. Osoondo moldatzen ginen eta biko-te ona egiten genuen», azaldudu. Olaetxearekin bizitako mo-mentuak errepasatzen hasita,barrez gogoratu du pasarte bat:«Burlatara jokatzera joaten gi-nenean partidaren ostean ogi-tarteko bat ematen ziguten, eta,askotan, nik nirea eta berea ja-ten nituen, ahul samarra zen ja-ten eta!». Horrez gain, oroitu dugarai haietan izan zuela besteaurkari ezagunik ere: «BehinMarkel Bergara Realeko jokala-riaren aurka jokatu nuen finalbat Elgoibarren. Irabazi egin ge-nuela gogoratzen dut, baina bai-ta oso ondo jokatzen zuela ere».Dena den, aipatu moduan,

esku pilotan teknikaz gain in-darrak ere zerikusi handia du.Hala, 13-14 urtetik aurrera mu-tilak gizontzen hasten direne-an indar asko hartzen dute osoepe motzean, eta, hori dela eta,puntu horretara iritsita ezinez-

ko bilakatu zitzaien mutilekinlehiatzen jarraitzea, eta, neska-rik ez zebilenez, pilota utzi eginbehar izan zuten Arozena etaMendizabalek. «Teknikoki nibaino okerragoak ziren mutilasko eta asko, baina , indargehiago zutenez, pilota askozatzerago botatzen zuten eta nikezin nuen. Horrek sekulakoamorrua ematen zidan, eta,erridikulua egitea inori gusta-tzen ez zaionez, utzi egin beharizan nuen», kontatu du Mendi-zabalek. Espinarrek 17 urteraarte jarraitu zuen pilotan, bai-na, ondoren, pena handiarekinbada ere, amore eman zuen.«Niri pilota beste kirolak bainoaskoz gehiago gustatzen zitzai-dan, baina kadete mailatik gaz-te mailara jauzi ikaragarria da-go, pilotak askoz pisutsuagoakdira eta ezin nituen mugitu».Oso bestelako arrazoiengatik

esan behar izan zion agur pilo-

tari Ruiz de Larramendik. «14urterekin nire aitari klubekoteknikariak eta herriko bestepertsona batzuk burua jatenhasi zitzaizkion. Esaten ziotenaurrerantzean ezingo nuela jo-katu, eta, jarraituz gero, eskuaktxikituko nituela. Nik eskuakprimeran nituen, ez nuen mi-nik hartzen eta mutilekin lehia-tzeko gai nintzen. Hala ere, ai-tak, jendearen esanei kasueginez, pilota utzi eta akordeoiajotzen hasteko esan zidan. Or-dutik aurrera ez zidaten txapel-ketetan izana ematen uzten.Hura ez zen nire erabakia izaneta horrek ematen dit amorrua.Nik ahal nuen bitartean joka-tzen jarraitu nahi nuen».Laurek palan topatu zuten

ihesbidea eta modalitate horre-tan aparteko lorpenak eskuratu-takoak dira. Munduko txapelke-ta irabaztea lortu dute Ruiz deLarramendi eta Mendizabalek.Arozenak brontzezko dominairabazia du txapelketa bereaneta Espinarrek ere urrea dastatuzuen 22 urtez azpikoenmailan.

AURRERANTZEAN ZER?Emakume Cup txapelketare-kin Mendizabal, Ruiz de Larra-

mendi, Espinar eta Arozenakizan ez zuten aukera izan duteemakumeek. Lehen harria ja-rrita, proiektuari jarraipenaeman behar zaio orain, eta ze-regin horretan jarraituko dutebai antolatzaileek eta baitaprotagonistek ere. «Espero de-zagun egindako lan guztiakzerbaitetarako balio izatea etagero eta emakume gehiago es-ku pilotara gerturatzea», esandu Baraiazarrak. «Hau lehe-nengo urratsa ba ino ez daizan. Orain helburua umetanpilotan jokatzen hasten direnneska gazteak maila nagusirairisten direnean pilotan joka-tzen jarraitzeko aukera izateada. Halaber, ekimena beste fe-derazio batzuetara zabaltzeaeta guztion arteko elkarlana-rekin Euskal Herri mailakotxapelketa antolatzea oso poli-ta l i tzateke» , gaineratu duAmarikak.Ekimenak aurrera eginez gero

Espinarrek ez du baztertzen be-rriro ere takoak janztea. «Nikfaltan botatzen dut eskuz goza-tzea, eta, orain kontua zabaltzenari denez, posible badut eta uz-ten badidate, gustura hartukodut parte». Ruiz de Larramendikpilotan diharduen iloba bat dueta bere ametsa litzateke berare-kin eskuz txapelketa bat joka-tzea. «Ikaragarria litzateke. Au-kera balego ez nuke zalantzarikizango. Hori errealitate eginezgero lasai erretira ninteke!» diobarrez. Maider Mendizabalentzat po-

sitiboa da emakumeek kirolaegitea eta pilotaren munduanbarneratzea, baina, hori esatea-rekin bat, ondorengo hausnar-keta ere egiten du: «Oso emaku-me gutxi gabiltza pilotan, eta,modalitate desberdinetan partehartzen hasten bagara, modali-tate bakoitzeko emakume ko-purua oso baxua izango da, eta,ondorioz, mailak ere beheraegingo du neurri berean. Beraz,ez al da logikoagoa denak mo-dalitate berean jokatzea?». Iritziberekoa da Arozena ere.Momentuz, Emakupe Cup

txapelketak emakumeei orainarte izan ez duten aukera eskai-ni die. Etorkizunean zer gertatu-ko den denborak argituko du.

Emakume Cuptxapelketa lehen harriaizan dela nabarmendudute guztiek, etaaurrerantzean emakumepilotariek bidea egitensegitu beharko dutela. Monika DEL VALLE | ARGAZKI

PRESS

Nagore Arozenak bikotekide ezaguna izan zuenumetan. Gaur egun Asegarceko aurrelaria denMikel Olaetxea, hain zuzen. Bien arteanmakina bat txapel jantzitakoak dira

Maite Ruiz de Larramendik gerora pilotarihandia izatera heldu zen Ruben Beloki bera menderatu zuen Nafarroako binakakotxapelketako finalerdietan 11 urte zituela

Page 22: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

tekn

olog

ia Dagoeneko LOMCE legeaeragina izaten ari da Le-hen Hezkuntzako 1., 3.eta 5. mailan, eta Lanbi-de Heziketan. LehenHezkuntzako maila ho-

rietan Ingurune ikasgaiak aldaketaformalak izan ditu, bi ikasgaitan ba-natu dute-eta: Natura eta Gizartea.Aurrerantzean Erlijio ikasgaiak nota-rako balioko duenez, gurean Balio So-zial eta Zibikoak izeneko pisuzko ikas-gaia egin beharko da haren ordez.Ebaluazioa izango da LOMCEren in-

posizioaren ardatz nagusia, Estatuakagindutako edukiak menderatzen di-rela bermatzeko kontrol sistema, ale-gia. Espainiako Estatuak inposatutakoedukien %50 ebaluatuko dira hain jus-tu. Ebaluazioa errebaliden bidez gau-zatuko da, eta, hala, ebaluazio sistema hezkuntza zentralizatzeko funtsezkobaliabide bilakatuko da. Hezigunearieskatuko zaio haurrari kalifikazio nu-meriko bat jartzeko. Bestalde, gaindi-tzen ez diren ikasgaien arabera, ikasle-ek errepikatu egingo dute edotahurrengo ikasturtera igaroko dira;hau da, ikasgai batzuk pisuzkoak izan-go dira eta besteak ez.Eusko Jaurlaritzak erabaki du ikas-

turte honetan kanpo azterketa baka-rra ezartzea, 3. mailakoei, hain zuzen.Ezagutarazi ez diren Arabako, Bizkaikoeta Gipuzkoako 30 ikastetxetan egin-go dute azterketa eta ez dio eragingoikasleen espedienteari. LOMCEk agin-du bezala, tokian tokiko administra-zioak diseinatuko du azterketa. Eraba-ki dutenez, azterketaren emaitzak ezdira jendarteratuko.Lanbide Heziketak ere pairatuko di-

tu aldaketak. Maila berri baten sorreraezarri du LOMCEk, Oinarrizko LanbideHeziketa, DBHn ezinean dabiltzanikasleak jasotzeko. Orain arte 16 urte-tik gorako ikasleak joaten ziren hasta-pen eskoletara; aldaketarekin 15 urte-rekin joango dira. Nafarroan martxandago aldaketa eta Jaurlaritzak ordezkoformula bat jarri du abian: Prestakun-tza Iragankor Integratuko Programak.Jaurlaritzak iragarri du, gainera, ezduela bultzatuko DBHko 3. mailatikLanbide Heziketarako saihesbide hori.

Legeak aukera emango die enpresa-riei prestakuntzaren zati bat nolakoaizango den eta nork emango duen era-bakitzeko, hezkuntza erabat merkanti-lizatu eta instrumentalizatuko denbeldurra harrotuz. Nafarroako Hez-kuntza kontseilariak begi onez ikusidu Madrilgo Gobernuak diseinatuduen hezkuntza legea. Jaurlaritza, berealdetik, 2013ko udazkenean aurkeztuzuen “Heziberri 2020” curriculum be-rria lantzen ari da. Hasiera bateanLOMCEri aurre egiteko baliatu nahizuen. Berehala, ordea, legea bete beha-rraren izenean, haren tarteko nola bi-lakatzen ari den ikusten ari gara.

«Heziberri 2020» egitasmoaren hel-buruetako bat beste hezkuntza legebat bultzatzea da. Izan ere, 1993koHezkuntza Publikoaren Legea ataka es-tu bilakatu da hiru lurraldeetako hez-kuntzarentzat, eta bai egungo erreali-tateak bai jendartearen zati handibatek agortzear den legea gainditukoduen lege bat eskatzen dute. Legealdiaamaitu aurretik ipiniko omen dituzte

zutabeak. Ikustear dago herri gisa be-har dugun hezkuntza eredua erabaki-tzeko eta eraikitzeko, eta Espainiakoeta Frantziako estatuen inposizioen gainetik bidea egiteko, baliagarriaizango den. Bien bitartean, hezkuntzaeragileek beren jarrera agertu dute: ba-tzuek, irmo, eta, besteek, berriz, epel.Nork bere posizioak hartu ditu, intere-sei eta komenientziei erreparatuz ba-tik bat. Askok hauteskundeetan ipinitadute itxaropena, PPk Gobernua galtze-ak amaiera emango diolakoan LOMCE-ri, amets txar gisa lausotuz.

Hezigune askotan, zorionez, egune-ro aniztasunari, sormenari, pentsa-mendu kritikoari, inklusioari, euska-rari eta euskal nortasunari lekuegiten saiatzen ari dira. Horra horerantzun ederra ezartzen ari zaizkigunhezkuntza erreformari!Zer pentsa ematen du. Gai izango ote

gara oraingo honetan nork bere zilbo-rrari begiratzeari utzi eta elkarrekinherri gisa behar dugun horretan azpi-marra eta ahalegina jartzeko? •

Ebaluazioa izango da LOMCEren inposizioaren ardatz nagusia. THINKSTOCK

Inposizioari aurreegiteko moduak

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 23: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 22 / 23hutsa

her

rita

rrak

Topaldian kulturgintzaz jardun zen eta askohitz egin zen berrasmatzeaz, gaur egungo ga-raietara egokitzeaz eta motibazioa lantzeaz.Ez dut esango atsekabea nagusi izan zenik,baina hainbeste indar eta gogo jartzen denhorretan hartzaileengandik feedback handia-

goa lortu eta horren aurrean asmatzeko nahia agertu zen.Musikaren esparruan gauza asko aldatu dira, hainbeste

garai batean ezagutu genuena ia irauli dela. Gezurra da mu-sikak bere balioa edo balioak galdu dituela, batzuek “aren-gatzen” duten arren. Oraindik ere eginkizun garrantzitsuakbetetzen ditu gizartean, adin, gizarte maila, joera, pentsaeraeta sentsibilitateen tamainakoak ia. Pertsona eta giza taldeguztiok ez dugu musika modu berean ezta helburu berare-kin entzuten; eta momentu guztiak ez dira berdinak.

Entzulearentzat musikak alaitzeko, suspertzeko, desko-nektatzeko, sentitzeko, amesteko, ikasteko, amorratzeko,bat egiteko zein konektatzeko balio dezake. Eta musikaidatzi, interpretatu edo zabal-du nahi duenarentzat bideizan daiteke sentsazioak,emozioak, mezuak edo entre-tenimendu hutsa atera etazabaltzeko.

Batzuek esan ohi dute mu-sikak, oro har, galdu duela be-re funtzio sozial eta politikoa–politika ez da bakarrik al-derdi politikoen ingurukoa–,gaur egungo hartzaileentzatdibertimendu hutsa dela, ez besterik. Ez da horrela, etaare gutxiago Euskal Herrian. Baina egia da gaur egun mu-sika sortu eta kontsumitzeko moduetan kontzientziakiratzarri edo pizteko zein eraldatzeko nahia nabarmenmoteldu dela.

Azken 30 urteotan kontzertuek bilakaera eta gorabehe-rak izan dituzte, eta horretarako azpiegitura, interesa etailusioa eraldatzen joan dira. Euskal Herrian, iraganekoaahaztu gabe, 80ko hamarkadan hasi zen tamainazko ko-puruko kontzertuen antolatzea, eta batez ere nagusituzen rockaren kasuan. Batetik, baliabide oso-oso gutxire-kin baina tonaka ilusio bizkarrean hartuta, txanpinoiakmoduan hasi ziren taberna, plaza, kale zein etxabeetakozuzenekoak. Eta, bestetik, lehen promotoreen eskutik, Es-painiako eta urrunagoko taldeen bisitak biderkatu ziren.Punkaren eztandak musika taldeak eta zaleak ia ezereze-tik abiatuta gutxieneko azpiegitura sortzera bultzatu zi-tuen: gaztetxeak, fanzineak, irrati libreak, lehen diskoe-txeak, grabazio estudioak…

90eko hamarkadan azpiegitura hori garatu eta egon-kortu egin zen; eta bide eman zion musika estilo gehia-go esperimentatu eta zabaltzeari. Iraganeko diskotekaeta dantzalekuek lekua egin zieten espresuki sortutakokontzertu areto eta kafe antzokiei. Baina, horien aurre-tik, diskoetxe, grabazio estudio eta batez ere gaztetxeakbiderkatu ziren. Ia herri guztietan okupatzen ziren gaz-teentzat lokalak, kontzertu programazio handia zuteneta ateak ireki zitzaizkien gurean garatzen ari zirenmusika estilo ugariei; ez bakarrik okupazioarekin etamugimendu autonomoekin lotura zuzenena zutenpunk eta hardcoreari.

Musikak profesionalizazioa bizi izan zuen hainbatalorretan: musikari batzuen kasuan eta gehiago horreninguruan dauden beste lanbide batzuetan (diskoetxe,grabazio estudio, teknikari…). Aldi berean, hainbat uda-lek kultura teknikariak jarri zituzten eta erakunde pu-blikoetatik ere eskaintza iraunkorragoak lantzen hasi

ziren. Gaztetxeek eta bestelako ekinen burujabeek to-pera jarraitu zuten kontzertuak antolatzen.

Baina denboran jauzia eginez, bizi dugun krisi eko-nomikoak eta BEZaren biderkatzeak udalen ekimenaizugarri murriztu du, eta musikari asko biziraun etaaurrera egiteko ipar gabe gelditu dira. Gaztetxeak, or-dea, lehen baino gutxiago daude eta kontzertu gutxia-go antolatzen dituzte. Zergatik? Publikoak ematenduen babes txikiagoari batu behar zaio, Euskal Herrikoeta kanpoko taldeen eskaintza eta jotzeko nahia hainhandiak izanda, gaztetxeetako programatzaileak –bo-luntarioak, jakina- talde uholde ase ezinarekin erabat gain eginda daudela eta egin nahi dutena aukeratzekotarterik hartzen ez dutela. Eta hori gabe, desmotibatueta desilusionatu egiten direla. Azken finean, lan bo-luntarioan egiten duzuna egiteagatik, egin izanagatikdisfrutatu behar da. Baina behin baino gehiagotan an-tolatzen duzun hori zugan pentsatzen egin behar duzu,eta ez beste inorengan. •

{ koadernoa }

Eragileen motibazioa landu

Musikak oraindik eginkizun garrantzitsuakbetetzen ditu gizartean, adin, gizarte mailaeta pentsaeren tamainakoak ia

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 24: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herritarrak

Gitarra eskuan,erreal i tatear iburuz hausnar-tzera eta ondopasatzera gon-bidatzen gai-

tuen kubatar trobadorea duguRay Fernandez (Habana, 1971).Karibeko uhartearen erdialdeankokatutako Villa Clara aldekoasortzez, Habanako Alamar au-zoan koxkortu zen Fernandez.Sukaldaria ikasbidez, Alama-rren bertan eta Habanako male-koi ezagunean trebatu zenabeslari moduan. Trobadoretzat du bere burua

Fernandezek, eta bere poesianbatzen ditu kantagintza kuba-tar zahar eta berria, oinaze, pozzein ezbeharrei umorez kanta-tuz. Abeslari eta poeta aldi be-rean, uhartetik kanpoko soinu-gintza guztiaren irenslea dugu.Egunerokoan pasatzen denazabesten du Fernandezek, kroni-ka soziopolitikoa umorez etaberehalakotasunez azalduz, ha-ren aparteko ahotsaz lagundu-rik. Kaleko hizkeraz baina erre-ferentzia kultuekin, inguruazmintzo da bere abestietan: es-kasia ekonomikoaz, errealitatesozialaz, bortxa politikoaz, jen-dearen eguneroko zailtasunez...Haren abestiak entzunez, Ku-ban zer pasatzen den hango etahemengo telebista ikusiz bainogehiago ikas daiteke, beraz. Kubako euskaldunen lagun,

Habanan bizi diren euskaldu-nek haren adiskidetasun etamusikaz gozatzeko zortea duteaspalditik. Habanako AberriEgunetan parte hartu ohi du,eta Ruper Ordorikarekin ere joizan du, besteak beste. Habana-raino joateko aukerarik ez dute-nek, baina, Ray Fernandez Eus-kal Herrian ikusteko eta harenmusikaz gozatzeko aukera duteorain, lehen aldiz Euskal He-rrian kontzertu bira eskaintzenari baita, Tres Tanquistas y unPerro taldearekin. Miguel Ale-jandro Valdes baxu jotzailea,Roylan Carballosa perkusionis-ta eta Lorenzo Molina tronpeta-ria lagun, bihar Bilboko KafeAntzokian izango da, eta Ando-ain, Ondarroa eta Iruñetik ereigaroko da datozen egunotan,berriro Kubara itzuli aurretik.

Gogoan duzu gitarra bat eskuartean hartu zenuen aurrenekoaldia? Noiz eta non izan zen?Sei edo zazpi urte izango ni-tuen, baina primeran gogora-tzen dut momentua. Goiz jaikinintzen egun horretan, etaetxean guztiak lo zeuden. Gureetxean bazegoen kuriositatehandia pizten zidan leku bat,eta hori nire aitonaren txokoazen. Bertako besaulkiaren gai-nean eserita pasatzen zituenorduak aitonak, tabakoa erreeta erre. Goiz horretan, besaul-kira igo eta horman eskegita ze-goen aitonaren gitarra zaharrahartu nuen, La Negrita. Erabatmagikoa irudi zitzaidan gitarraesku artean izan nuen momen-tua, gitarraren sokak ukitzea

bera. Bat-batean, baina, sukal-detik aitona agertu zen; goxo-goxo eskuetatik gitarra kenduzidan eta berriro ere bere le-kuan eskegi zuen, «errespetatuezagutzen ez duzuna» esanaz.Hurrengo egunean bertan, gita-rra berri bat agertu zen etxean,merkea, itsusia eta doinu eska-sekoa, baina gogorra zirudiena.Nire lehendabiziko gitarra zen.Lola izena jarri nion, ez galdetuzergatik.

Sukaldaritza ikasketak egin ze-nituen, baina duela urte ba-tzuetatik melodiak eta kan-tuak kozinatzen dituzu. Zer damusikak ematen dizuna etabeste alor batzuetan aurkitu ezduzuna?

Sukaldaritza asko gustatzen zait,bai, baina baita pintura edo ma-rrazketa ere; modu terapeutiko-an lantzen ditudan afizioak dira.Lasaitzeko eta erlaxatzeko ma-rrazten dut normalean, eta, su-kaldean sartzen naizenetan ere,lagun arteko bazkariren batprestatzeko izaten da normale-an. Arte guztien artean abstrak-tuena da niretzat musika; osoeroso sentitzen naiz musika lan-tzen, sortzeko askatasun gehia-gorekin. Garai batean, “La Jiribi-lla” aldizkarian sukaldaritzariburuzko zutabetxoa idaztennuen. Ez dut uste arrakastagehiegi izan nuenik, eta eske-rrak! Nire sormen kulinarioekindagoeneko atxilotuko ninduke-ten kutsatze masiboa leporatu-ta... Musikarekin, momentuz, ezdut uste hainbesteko kalterikeragiten dudanik. Edo agian bai?

Nondik edaten du zure musi-kak? Ze eragin ditu?Nire musikan eragin handiaizan dute, alde batetik, etxeko-ek, batez ere amak eta aitonak,gitarra oparitu zidanak. Nire ai-tona guajiro musika kubatarra-ren jarraitzailea izan da betida-nik, eta nik uste horrek askoeragin didala. Nire amaren era-gina ere handia izan da, batezere musika espainiarrari dago-kionean: Formula 5, Los Diablos,Juan y Junior... Talde horiek se-kulako arrakasta izan zuten Ku-ban, eta horren eraginpean hazinintzen ni neu ere etxean. Gero,helduagoa nintzelarik, musikakubatarraren abaniko itzeleansartuz joan nintzen: trobalarikubatarrak, son eta boleroak,changüi-a, caringa... denetarik.Eta noski, baita rocka, bluesa etamusika brasildarra ere. Melo-mano sutsua naiz, eta musikaezberdinak maite ditut, bainanire musikan eragin handienaizan duena Kubako troba tradi-zionala izan da.

Kritikoa zara Kubako egoerare-kin; zure kantuetan ez da sala-keta eta kritika sozialik falta.Hala ere, Kuban bizitzea eraba-ki duzu. Bizitza-apustua, sorte-rriarekiko maitasuna edo bu-rugogorkeria, zein da hautuhorren arrazoia?Argazkiak: Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

«Kantu bat idazten

hasten naizen

bakoitzean, kutsu

ironiko eta zinikoa

ematen saiatzen

naiz beti, gaia

edozein dela ere:

maitasuna,

politika… Umorea

inoiz ez dut

baztertzen»

«Nire aitona guajiro

musika

kubatarraren

jarraitzailea izan da

betidanik, eta

horrek asko eragin

dit. Nire amaren

eragina ere handia

izan da, batez ere

musika

espainiarrari

dagokionean»

Page 25: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 24 / 25

Nik ez dut uste hain kritikoanaizenik; ez nuke esango nirekantuekin hainbeste salatzendudanik. Are gehiago, batzuetaniruditzen zait gai gatazkatsueiburuz abesten dudanean ez du-dala esan beharreko guztia esa-ten. Nire kantuak saiakera edotesi bihurtzeko beldurra izangoda ziurrenik horren arrazoia.Kantu bat idazten hasten naizenbakoitzean, kutsu ironiko eta zi-nikoa ematen saiatzen naiz beti,gaia edozein delarik ere: maita-suna, politika… Eskatologiko etapesimista xamarra izateko joeradaukat, baina umorea inoiz ezdut baztertzen. Oso bromazaleanaiz, uste dut ondo dagoela guz-tiekin eta guztiari buruz txan-txak egitea. Gainera, ez naiz ida-tzi eta abestu dudan ezertazdamutzen, eta inork ez dit kon-turik eskatu egin dudan ezerga-tik. Dena den, egia da, kasurenbatean, funtzionarioren bat de-seroso sentitu dela nire kontzer-turen batean. Egia da, baita ere,batzuk saiatu direla nire ibilbideartistikoa nolabait oztopatzen.Baina zer egin daiteke bufoi ba-ten kontra! Eta bai, kritikak kri-tika, Kuba nire bizitza-apustuada, maitasun adierazpen bat erebai; horrez gain, arrazoi ezberdi-nen batuketa eta burugogorke-ria ere izango da ziurrenik era-bakiaren atzean. Baina, batezere, harro egoteko dudan arra-zoi nagusia da Kuba.

Aukerarik izan duzu inoiz Ku-batik kanpo jotzeko?Bai. Kubatik atera nintzen lehenaldian Galizian izan nintzen,Ourensen hain zuzen. Bertan os-patzen den Reperkusion jaial-dian jotzeko aukera izan nuen,Manu Chaoren gonbidapenariesker. Primeran pasatu nuen:musika bikaina, jende bikaina,janari ezin hobea –a zer-nolakopiztiak Kantauri itsasokoak!–.Horrez gain, Dominikar Errepu-blikan jotzeko aukera ere izandut hiru aldiz, Nazioarteko Eko-turismo Jaialdian.

Zure abestien hitzak asko zain-tzen dituzu, baina zuzenekoemanaldietan inprobisatzeaere gustatzen zaizu. Bateraga-rriak al dira hausnarketa eta

inprobisazioa? Ondo uztartzenal dira?Hitzak zaintzen ditut, baina in-probisatzea ere gustatzen zait,bai. Ohitura hori dela-eta kritikabat baino gehiago jaso dut, ezpentsa. Askok uste du ikuskizunprofesional batean inprobisazio-ak ere aurrez prestatuta egon be-har duela, eta niretzat hori asta-keria da, aurrez entseatzen denaez baita inprobisazioa. Dena den,batek baino gehiagok egiten duhori; horrelako ikuskizunetanegon izan naiz. Eta ikustekoa danola inprobisatzen duten ba-tzuek, nola saltzen duten faltsu-keria bat, amaieran jendearentxaloa bereganatzeko. Eta ikuste-koa da gero elkarren artean nolazoriontzen diren, simulakroaren ondotik.

Aspalditik esan ohi dudanesaldi batekin erantzungo diotzuk egindako galderari: nik ezdut asko hausnartzen inprobisa-tzen ari naizenean, izan ere, ba-dago dena inprobisatzen duenikere, hausnartzen bizi delako be-ti. Hain justu, horixe da nire in-probisaziorik arrakastatsuene-tako bat. Horrekin ez dut esannahi dena ongi egiten dudanik;nik ere jaso ditut txistuak, etamerezita gainera, baina arris-kuak nire gain hartzea ere gus-tatzen zait.

Kubako errealitateaz, egunero-ko poz eta tristurez mintzo za-ra zure abestietan. Suposatzendut zaila izango dela eguneroinguruan ikusten duzuna albobatera uztea, ezta?

Nire abesti gehienek kubatar as-kok bizi duten eguneroko pozeta minez hitz egiten dute, gureerrealitate sozial, ekonomikoeta politikoaz, besteak beste.Egunerokotasun hori beti dagopresente nolabait. Orain dela ur-te batzuk arte, nire egoera eko-nomikoa nahiko larria zen. Ima-jina ezazu egoera: ezkonduta, biseme-alabekin eta guraso erreti-ratuen etxean bizitzen. Jantokibatean lan egiten nuen, soldatamiserable baten truke, eta, nireemazteak, medikua bera, nireantzeko ordainsaria zuen. Beraz,diru estra apur bat lortzeko, Ha-banako malekoira joaten nin-tzen, gitarra lepoan hartuta, etaturistei kantu mitikoak jotzennizkien: “Lagrimas negras”,“Hasta siempre, comandante”,“Guantanamera”… Noizbehinkanire abestiren bat ere jotzennuen, protesta kanturen batnormalean.

Zortea aldeko izan nuen. Ar-tista eta intelektual batzuek nirelana gustuko zuten, eta, hala,trobadoreen jaialdi batean partehartzeko eskaintza egin zidaten.Horrelaxe heldu nintzen profe-sional izatera. Apurka-apurkanire egoera ekonomikoa hobe-tuz joan zen, kontzertu eta ema-naldiak ateratzen joan zitzaizki-dan, baita bidaiatxo batzuk ere.Gaur egun ez dut garai batekoestualdirik pasatzen, baina ezpentsa, bankuan ere ez daukatdirurik! Alamar auzoan bizi naizorain ere, betiko auzoan, nireemazte eta seme-alabekin, etagarai batean nituen lagun, eza-

«Kuba bihotzeandakarkizuet, eta

Euskal Herriarenzatitxo bat bertaraeraman nahi dut»

RAY FERNANDEZ

Kubatarren pozez eta minez jarduten du

kantuetan, beti umorearen behatxulotik

begiratuz inguruari. Egunotan Euskal

Herrian da, kasik etxean bezala.

Julene Larrañaga

KUBATAR TROBADOREA

Page 26: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herritarrak

gun eta zaletasunak ditut orainere. Nire egoera pertsonala pix-ka bat aldatu da, hobera egin du,baina ez naiz beste mundu bate-an bizi, eta ez dut ahazten. Horditut egunero nire bizilagunakerrealitatea ahantzi ez dezadan.

Bestelako gaiak ere jorratzendituzu zure abestietan, ezta?Gauza askoren inguruan kanta-tzen dut: maitasuna, maitasun-eza, ustelkeria, heriotza, homo-sexualitatea, heterosexualitatea,gezurra, Jainkoa, Kuba, politika,arrazakeria, Fidel, estralurta-rrak… Denetarik pixka bat.

Zenbat disko grabatu dituzuorain arte?Diskoen kontua benetan gogai-karria da. Neure kabuz lehendiskoa grabatu nuenerako bani-tuen 40 kantu inguru eginak.Orain dela urte batzuk grabatunuen “Paciencia” diskoa, bainalaster agortu zen eta gaur egunez da erraza inon lortzea. Oraindela bi urte, Bilboko lagun batiesker, zuzeneko kontzertu batgrabatu genuen, “El Conciertos-ki”, baina EGREM grabazio-etxe-aren eskuetan dago eta oraindikez dute banatu. Momentu hone-tan nire hurrengo diskoa presta-tzen ari naiz: “Al que bebe, fumay canta se le jode la garganta”.

Kuban bizi diren euskaldun as-korekin tratua duzu, eta berta-ra joan izan diren beste batzue-kin ere behin baino gehiagotanegona zara. Orain, Euskal He-rrian aurreneko aldiz egonda,zer sentitzen duzu?Euskal Herria aspalditik laztan-du dudan ametsa da. Eta noski,orain bertan egonda, herri ho-netaz gozatu nahi dut. Kubaneuskaldun asko ezagutu ditutazken urte hauetan. Habananospatu zen Aberri Egun bateragonbidatu ninduten orain delaurte batzuk, eta ezinezko eginzitzaidan jende zoragarri hariezezkoa ematea eta beraiekinbat ez egitea. Patxaran, txakolineta Habana Club batzuen oste-an, euskaldunek ere rumba dan-tzatzen gerria mugitzen dutelaegiaztatu ahal izan nuen! Haba-nako Aberri Egunak oso politakizaten dira; danbor eta rumba

doinuekin eta bertsolariekinamaitzen dira beti. Hunkigarriaizaten da, eta baita nostalgikoaere. Denborarekin Euskal He-rriaren eta euskaldunen handi-tasuna deskubritu ahal izan dut:euren baloreak, hizkuntza, his-toria, harrotasuna… eta ezin ai-patu gabe utzi euskal gastrono-mia aparta! Uste dut kubatarroketa euskaldunek gauza asko par-tekatzen ditugula, nahiz eta gutropikalagoak eta beroagoakizan.

Inoiz saiatu zara euskarazabesten? Kontzertuetan inoizahaleginik egin al duzu?Momentuz, behin bakarrik saia-tu naiz euskarazko abesti batenkoruak kantatzen. Entsegu luzebaten ondotik izan zen, RuperOrdorika bezalako maisu bateneskutik. Kubako zenbait probin-tziatan kontzertu eta poesiaemanaldi batzuk eskaini geni-tuen Vladimir Zamora poetak,Ruper Ordorikak eta nik neuk.“Que gran invento los amigos”deitu genuen emanaldi hura.Urteekin abestiaren letra ahaztuegin zait, baina nire kontzertu

baterako berreskuratu nuenbehin. Kontzertua bukatuta, pu-blikoan zegoen euskaldun batgerturatu eta barrezka esan zi-dan: «Non ikasi duzu polonia-rrez hitz egiten?». Nork daki,agian animatuko gara eta egu-notan sorpresaren bat emangodugu oholtza gainean.

Euskal Herriko artista batzukezagutu dituzu; batzuk betera-noak, Ruper bera kasu, eta bes-te batzuk hasiberriak, MikelInunziaga esaterako. Zerk era-kartzen zaitu gure musikatiketa gure artistengandik?Egia esateko, eta euskara uler-tzen ez dudanez, muga handianabari dut, ezin ditudalakokantuak sakontasun osoz das-tatu, eta pena da. Itzulpenei es-ker lortu dut euskarazko kan-tuetara iristea. Baina noski,lehenengo patata batzuk jan,ondoren atun zati bat, gero sal-tsa apur bat, eta marmitako batjan duzula uste izatea bezala dahori. Zerbait berdintsua gerta-tzen zait Vladimir VisotskyErrusiako trobadorearekin;errusiera ulertzen ez dudanez,

beti geratzen naiz zatikako go-zamen bat jaso izanaren sen-tsazioarekin. Bi hizkuntzak,errusiera eta euskara, oso era-kargarriak eta exotikoak irudi-tzen zaizkit. Musikalki, betierakarri izan nau folkloreragerturatzen den ia guztiak. Eza-gutu izan ditudan musikarieuskaldun guztiak miresten di-tut, baina, bat aukeratzekotan,Ruper Ordorikarekin geratukonintzateke. Bere disko guztiakditut etxean, eta bere abestienletra guztiak irakurri ditut.

Oraindik oholtza gainean ikusiez zaituztenentzat, aurreratuahal diguzu kontzertuetan zereskainiko duzun?Buelta asko eman dizkiot burua-ri, zein abesti jo eta zeintzuk ez,eta zaila egin zait erabakitzea.Kontuan izan behar da nire kan-tu askotan Kubari lotuta daudenkode eta hitzak daudela, eta bel-dur naiz hemen ez ote diren be-har bezala ulertuko. Baina, bes-talde, musika unibertsala da, etabaita bizipoza ere. Ni ondo pasa-tzera eta nire poztasuna kutsa-tzera nator. Kuba dakarkizuetbihotzean, eta trukean EuskalHerriaren zatitxo bat eramannahi dut bertara. Ez nator turis-moa egitera; jendeari egiten du-dana eskaintzera eta gozatzeranator; jendea ezagutzera nator;euskara ezagutu eta sentitzeranator. Zinez, asko eskertzen dutizan dudan aukera.

Zer moduz joan dira orain arte-ko kontzertuak?Egia esan, oso ondo. Uste bainojende gehiago gerturatzen ari dakontzertuetara, eta nik uste bai-no anitzagoa gainera. Jende gaz-tea, heldua… denetarik batu da.Pentsatzen nuen, agian, EuskalHerrian bizi diren kubatarraketorriko zirela batez ere, edo la-tinoak gehiago… Baina euskal-dun dezente animatu dira, etaoso harrera ona eta beroa izatenari gara. Esan bezala, kubatarumoreak baditu bere kodeak,eta gauza batzuk azaldu beharradago aurretik, baina uste dutjendeari gustatu zaiola ikusiduena, eta tarte atsegin bat pa-satu duela gurekin. Horixe dagure helburua.

«Denborarekin

Euskal Herriaren eta

euskaldunen

handitasuna

deskubritu ahal

izan dut: euren

baloreak, hizkuntza,

historia,

harrotasuna… eta

ezin aipatu gabe

utzi euskal

gastronomia

aparta! Uste dut

kubatarrok eta

euskaldunek gauza

asko partekatzen

ditugula, nahiz eta

gu tropikalagoak

eta beroagoak izan»

Page 27: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 26 / 27hutsa

Garai bateko lapurrek beste mailabat zuten, beste kategoria bat,ematen zuten kolpe bakoitzekojendea ahozabalik uzten baitzuten

eta filmak egin eta eleberriak idazten bai-tziren haien balentria gogoratzeko. Goimailako lapurrez ari naiz, mundua mundudenetik beti egon baitira lardatsak eta txa-puzeroak. Goi mailako lapur horien ekin-tzak ikusita, badirudi Thomas Quincey-ren jarraitzaileak zirela , hark bere“Hilketa, arte ederretako bat gehiago gisa”liburuan ondo egindako krimenen ederta-suna goraipatu baitzuen. Oraingo goi mailako lapurrak, ordea,

CAN auziko protagonistak, Barcenas, Ro-drigo Rato, Hiriko edo Bidegiko gureagoak,errazkeriaren maisuak dira, hor ez dago ez

arte ederrik ez ezer, diru gosea baizik. Ho-rien balentriak ikusita apenas egingo denfilm txukunik, ezta eleberri gogoangarri-rik ere. Badirudi Augusto Monterrosoren“Las ilusiones perdidas” ipuinean inspira-tu direla, De Quinceyrena ondo egindakokrimenaren goratzarrea den bezala, Mon-terrosorenak hilketa txapuzeroaren anto-logia baitirudi. Otsailaren 20an hil da Parisen Abdel Ha-

fed Benotman (epaileentzako MonsieurBenotman), lapurra eta idazlea, banketxee-tan jo zituen kolpeengatik bezain ezagunabaitzen espetxean idatzi zituen nobelenga-tik. Orain 54 urte jaio zen Frantziako hiri-buruan aljeriar jatorriko familia batean,eta umeak poliziak eta lapurrak jolasera jo-katzen hasteko adinean hasi zen saltokihandietan lapurtzen, eta jolas horretaneman du bizitza. Azken kolpea 2006an jozuen Neullyko Barclay’s banketxearen kon-tra eta 18.000 euro eraman zituen. Guztira

hamazazpi urte eman zituen espetxean etahoriek bere autore kutunak, Nietzsche,Txekhov eta Dostoievski, irakurtzeko balia-tu zituen, eta antzerkia eta nobela idazte-ko, gehienetan bere bizitzan oinarrituta. Orain bospasei urte espetxean ezagutu-

tako emakume batekin (Francine) jarrizen bizitzen eta poliziarekin jolas egitenaspertuta edo, jatetxe bat ireki zuen hiria-ren erdigunean. Izena ere egokia jarrizion: Restaurant Diet Ethique. Bera zen,emaztearekin batean, hango nagusia, lan-gilea eta animatzailea. Baina gaixotu eginzen eta itxi egin behar izan zuten. Lapu-rretekin ez du dirurik egin. Bere irakurle-ek kontu korronte bat ireki dute haren al-deko hileten gastuak ordaintzeko etaemazteari beste jatetxe bat (Chez Franci-ne) irekitzen lagunduko diote. Parisera jo-atekotan bazarete, eta, Fauburg Saint-An-toine kaletik igarotzen bazarete, eginiezaiozue bisita. •

0hutsa

Monsieur BenotmanJoxean Agirre

hutsa

Mingaina moztu nahi digute, zo-rrozkeriaren artaziaz», zioten So-ziedad Alkoholikakoek. Gasteiz-koak gaur bertan jotzekoak ziren

Madrilgo Vistalegre pabilioian. Kontzertua,baina, bertan behera gelditu da, Gober-nuak Madrilen duen ordezkariak debekatuegin duelako. Itxuraz, haien abestien letrak«bortizkeria, arrazismoa eta xenofobiasustatzeaz gain, gizateriaren duintasuna-ren aurkakoak dira». Ez da lehenbiziko al-dia musikari gasteiztarrek zentsurarenatzaparkada pairatzen dutena; izan ere, az-ken bost urteotan sei bat aldiz saiatu dira,alferrik, erresumaren hiriburuan jotzen.Auzitegi Gorenak ere epaitu du musikarien

jarduna, eta haien iritziak «zorigaiztokogehiegikeria iraingarriak» direla ebatzi du...baina iritziak azken batean. Txanpon horren ifrentzuan beste gas-

teiztar bat daukagu, Javier Maroto. Alkateaonik atera berri da haren aurka jarritakosalaketa batetik. SOS Arrazakeria taldekoekSAkoei leporatzen zaizkien kargu berberakleporatu zizkioten auzapezari, alegia, «per-tsonen duintasunaren aurka jo eta gorro-toa sustatzen duten adierazpenak egitea».Kasu horretan, ordea, EAEko fiskal nagu-siak bestelako epaia egin du: «Maroto jau-nak adierazpen askatasunaren babeseanegin zituen adierazpenok, beraz, eskubideosoa dauka bere ideiak eta iritziak libreki

adierazteko». Adierazpen askatasuna kon-tzeptu malgu baino malguagoa bilakatuda, norberaren interesen arabera baliatzenbaita. Baina batzuen eta bestearen arteanaldea dago: Marotok ez ditu botatzen gogo-etak gaztetxe baten agertoki gainetik, uda-letxeko eserlekutik baizik; eta alkate gisahitz egiten duenean hiritar guztien izene-an ari da, baita iraintzen dituen horieneanere. Ez dut esango SAkoen ibilbide profe-sionala gertu-gertutik jarraitu dudanik,baina bai nire eskarmentu militanteanbehin baino gehiagotan topatu ditudala,herri mugimenduarekin batera hamaikaekimen solidariotan. Horregatik, gaur,inoiz baino gehiago, ni ere SAkoa naiz. •

hutsa

«Je suis SA»

Koldo Sagasti

Page 28: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herritarrak

Irribarre handi batekineman zaigu ezagutzeraDonibane Lohizunen;irribarrea, nor eta nola-koa den errateko balia-tzen duen lehen arma,

bestea hitza baita, entzule batatzeman orduko, tertulian gus-tura aritzen den pertsona dela-ko italiarra. Grossi 1954an sortuzen Arcen, Frosinoneko probin-

tzian, Erromatik hegoalderantzdagoen sei mila biztanleko ne-kazarien herrixka batean. «Ita-lian sortua naiz, bai, baina nikez nekien italiarrez hitz egiten,hau da, arcesiarra zen nire aho-tik ateratzen zen hizkuntza», etasegidan galdegin diogu lengoaiahorren berri; «arcesiarra ez daitaliarra ez den beste hizkuntzabat, baina, era berean, beste hiz-

kuntza bat da; ulertu duzu, ezta?halere, idatz ezazu ‘tx’ erabilita,hobe ulertuko baitu irakurleak»(‘ce’ hori ‘txe’ ahoskatzen delaazpimarratzen digu behin etaberriro, eta ongi ahoskatu du-gun arte eduki gaitu hitza erre-pikatzen; tematia den seinale).«Erromara joatean italiar hiz-kuntza ikasi behar izan nuen,unibertsitatera joan nintzen ha-

ra, bai, maite nuena ikastera,baina ikasi beharreko beste zer-bait banuela ohartu nintzen se-gidan, ongi idazten adibidez;entzutera eman gabe hitz askojan egiten nituen, desberdinahoskatu bestela, nolabait eus-kararekin konparatuko nuke,urteotan hala ikasi dut, hau da,adibidez, ez da berdin Ondarro-ako hizkera eta euskara batua.Bai da baina ez da. Eta gauza be-ra gertatzen da italiar hizkun-tzarekin eta arcesiarrarekin». Urte anitz daramatza Euskal

Herrian Faustok, Bilbon bizi bai-ta bere emaztearekin 90eko ha-markadaz geroztik, eta han dubere lantokia gainera. «1992aizango zen emaztea eta biokEuskal Herrira etorri ginen ur-tea, Bilbora. Badakizu bilbotarbat edozein lekutan jaio daiteke-ela, ezta? Gero, noizbait, bere ja-torrira itzuli behar du, erroeta-ra, sorterrira, etxera; halakozerbait izan zen nire kasua», irrikarkaila egiten du esaldi hau ai-patzearekin batera, eta bere por-taeraren azalpenarekin lotzenda. «Umorea ezinbestekoa da ni-retzat, umorea iraultzailea da,umore kritikoak beste ezerk bai-

no gehiago hurbiltzen gaitu ger-taera orotara, errealitatea taxuzneurtzeko baliagarri da, zuzenada, zehatza, arazoak agertzekobalio du, eta hein batean arazohoriek konpontzeko ere bai». Lisboan aurpegi zuri eta sudurgorriko pailazoz jantzi, eta “Nipailazo bat naiz” pegatina opari-tzen ibili zela kontatu digu ja-rraian; «paparrean janzten zuenpertsonak denbora tartetxo batbehar zuen kritikaz ohartzeko,pentsarazi egiten zien seinale»,gogoratu du, eta, Grossik, «kriti-kara bezainbat terapiara» bide-ratu nahi izan zuen ideia. Euskal lurretara etortzearen

arrazoia motibo serioekin lotuda jarraian: «Euskal arte garaiki-deak deituta etorri nintzen, ga-raian ezagutzen nuen euskal ar-tisten lana, Oteiza, Chillida...Horiek famatuak ziren, bainaniri artea orokorrean gustatzenzitzaidan, eta interesatzen zi-tzaidan hemen egiten zen lana,arte garaikidea, puskatzailea;jendea ezagutu nahi nuen bes-talde, eta ikasten jarraitu; azke-nik, herritik ateratzeko aitzakiaere bazen, norabait joateko mo-tiboa, eta hemen nago geroztik,jadanik euskaldun egin naizmaila batean». Eskultore ezagu-nak aparte utzita euskal artistenartean gustukorik baduen gal-degin diogu orduan, «niri Txerragustatzen zait asko, nabarmen-tzekotan bera hautatuko nuke,Jose Ramon Morquillas» aitortudigu, eta artista plastiko, margo-lari eta poeta hau zergatik maiteduen azaltzera lotu da: «Arauakhausten ditu, beti urrunago be-giratzen du, eta proposamen au-sartak dira bereak. Oroitzen dutpolemika sortu zuen bere era-kusketa bat: langabe bat kontra-tatu zuen, hilabeterako, eta aul-ki batean eserita egotea zen bereeginbeharra, besterik ez. Horre-la, Morquillasek, langabearekingizarteari agertu zion gizarteakberak sortutakoa. Oraintsu, Bil-boko Arte Ederren Museoanagertzeko erakusketa bat presta-tzen ari zen eta bertan beherautzi diote, pentsa noraino dentransgresorea». Faustok arte ederrak ikasi zi-

tuen Erromako Unibertsitatean,eskultura arloan espezializatu

infraganti

Badira lanpostuarekin identifikatu ezin diren pertsonak,beren ogibidetik at hamaika gauza desberdin egiteko gaidirenak, horietako bakoitzarekin izaera arruntari distiraezarriz, nolabait, anonimotasuna atzean utzita besterenahotan ibiltzeko. Horietako bat da gure gaurko pertsonaia,jakintza-alor anitzeko artista, poeta, litografoa, bitxigilea,diseinatzaile grafikoa, performerra, eta baita sukaldaria ere,azken garaiotan su arteko lanei esker telebistan ere ezagunegin baita Fausto Grossi.

FAUSTO GROSSI

Sortzez italiarra da Grossi, Arcekoa, baina 1992az geroztik Bilbon bizi da. Umorez esaten duenez, «bilbotar bat edozein lekutan jaio daiteke». Sylvain SENCRISTO

Page 29: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015| martxoa | 14

GAUR8• 28 / 29

zen, eta hiru hilabeterako Eras-mus beka bat eman zioten kan-poan ikasten jarraitzeko. Aukeraon bat zen bere desirentzat, etaez zuen alferrik galdu nahi izan:«Laguntza ekonomiko txiki batzen, ez askoz gehiago. Ni bainotxikiagoa zen gela batean egitennuen lo Leioan, baina Italiatikateratzeko aukera eman zidanlaguntzak, ikasketak amaitu be-rri nituen, toki ezezagun bateraetorri nintzen, eta, hara!, Leioanegon nintzen hiru hilabete ho-riek nire bizitzako produktiboe-nak izan ziren, artearekin lotu-tako gauzarik gehienak orduanegin nituen-eta. Oroitzen dut,adibidez, Gasteizko ur biltegi za-harrean antolatutako erakuske-ta kolektiboa, Beatriz Silvak‘oferta única’ leloarekin antola-tu zuena, eta han zeuden nire-kin batera Asier Perez artistaplastikoa, Ramon Churruca, Da-vid Santiago, Merche Periz pin-torea... Abangoardistak, arte ga-raikideko sortzaileak zirenguztiak, eta toki hura ez zegoenorain bezain eder, hau da, okerez banago, han egindako lehenerakusketa izan zen hura, baitanirea ere, eta oroitzen dut Alber-to Safi lagunarekin gau bat erepasa nuela han, lotan». AlbertoUrkizaz ari da Grossi, alor ani-tzeko artista eta ekintzaileaz:«Kartoiekin egindako erakuske-ta bat aurkeztu zuen Albertok:arku bat estali zuen haiekin, etakartoiak azpian nahiz gaineanjarrita lo egin genezakeela pro-posatu zuen, horrek isolatukogintuelako hezetasunetik etahotzetik. Baina... goizaldeko hi-ruretan hotzez dardarka ari gi-nen biok!».

BILBON «PASTA Y PIZZA GROSSI»Europako toki askotan egin dituerakusketak Grossik, baita per-formanceak ere, eta ez dio ezez-korik ematen proposamen au-sartei, bide berriak urratzekobalio dutenei; «tamalez, ez dutdenbora askorik ordea, nire bizi-tza denda da, nire emaztearekinbatera aurrera eramaten dudandenda, eta eguneroko lan horrieskaintzen diot denborarikgehiena egun». Bilboko ManuelAllende kalean dagoen “Pasta ypizza Grossi” da Faustok aipa-

tzen duen denda, emaztearekinorain dela 22 urte ireki zuena,non Mediterraneo itsasoaren lu-rretako produktu asko dastatueta erosi ahal diren. «Etxeanegindako pasta da gurea, ez duirin industrialaren zaporerik,gariarena eta baserriko oiloenarrautzena baino ez du. Enkar-guz lasagna ere prestatzen du-gu, eta salgai jartzen dugunafreskoa da; egunero egiten dugupasta berria, ze, konparazio ba-tera, haragia eta berdurak fres-koak erosten baldin badituzu,zergatik ez duzu erosten pastaegin berria?», saltzaile sena erebaduela erakusten du Grossik.Halere, denda ez da denda klasi-ko bat: «Irekitzeko asmoa ge-nuenean ere bagenekien jadaerosleku hutsa baino gehiagoizango zela, besteetatik desber-dinduko zen zeozer. Ni artemunduarekin lotuta egonik etaerakustoki falta dagoela jakinik,argi neukan sortzaileek berenobrak agertu eta saltzeko paradaeskainiko genuela gurean; horinahi genuen behintzat, eta har-tan saiatzen gara, ‘Spazio Grossi’da gure denda». Han ezagutu zuen Jokin Etche-

verria, “Secret Chef” saioarekintelebistara eraman duen sortzai-le lapurtarra: «Aspaldi ezagutunuen Jokin, Donibane Lohizune-koa izanda Bilbon lan egitenzuen, dendatik pasatzen zen, eta‘Burp’ izeneko telebista progra-ma bat zeukan. Tarteka, zerbaitegiten nuen berarekin, zela age-rraldi bat, edota performanceberezi bat; elkar ezagutzeak kon-fiantza eman zidan bere propo-samena onartzeko».Grossik aipatzen duen propo-

samen hori “Secret Chef” saioa zen, hau da, bere habitat natura-

letik ateratako norbait beste ko-kagune batera eraman eta hanguztiz ezezaguna zaion jende,ohitura eta gastronomiarekinelkarbizitzen jartzeko ideia ori-ginala. 2013an Innova BasqueAudiovisual saria irabazi zuenEtcheverriak proposamen ho-rrekin; “Homeland” telesail eza-guna ekoitzi zuen Amos Neu-mann eta The Wit aholkularitzasuitzar prestigiotsuko Geise Fis-cina epaimahaikideen arteanizanik, sariak bezainbesteko ga-rrantzia du hura nork emanzuen jakiteak.

HISTORIAKO LEHEN «SECRET CHEF»-A«Nire ustez, ‘Secret Chef’ ez dagastronomiari buruzko emanki-zun bat, orain telebista guztie-tan modan dauden saio horieta-ko bat gehiago. Eredu berri batda; harremanak, kultura eta ge-ografia elkarlotzen dituen ideiabat. Ez zaio sukaldaritzari ga-rrantzia ematen, eta, ematenzaionean, herri ttipi bateko bizi-moldeari adinakoa ematenzaio; bertako herritarrei eskain-tzen zaie arreta, hori dena kan-poko begiek nola ikusten dutenerakutsiz». Grossik, egindakolanaren defentsa egiten du la-burpen modura, «‘Secret Chef’bizitza bera da, errealitatea etafikzioa elkartzen diren pun-tua». Ez du oihartzun handiegi-rik izan emankizunak, halere,edo ez zaio eman nahi izan, sa-ria irabazteagatik hitz emanda-ko lau saioak baino ez baitiraemititu. Eremu berriak jorratu-ko ditu halere programak orain,beste herrialdeetara saltzen aribaitira eta dagoeneko banatzai-leen interesa piztu baitu. Horibai, «ni naiz historiako lehensecret chef-a seguru bainagobeste batzuk izango direla, Eus-kal Herritik urrun gainera, bai-na denek oroituko dute ni izannintzela lehena». Irri festak jarraitzen du Gros-

siren ahoan. «Lehen programaKarrantzan grabatu genuen, etafesta izan zen: asto karrera an-tolatu zuten herrian, herrikokoroak guretzat kantatu zuen,alkateordeak jaso gintuen...Pozgarria da protagonista sen-titzea, baina pozgarriagoa herritxiki bati eta bertako jendeari

protagonismoa eskaintzea. An-tzekoa gertatu zen Zornotzan,Zugarramurdi eta Orion ere;bertan, gainera, Benito Lertxun-di kantaria azaldu zen etxeanikasitako arrain zopa egiten, zo-pakoaren sekretuak azaltzen...Mojek lehen programan ere eman zizkidaten beste sekretubatzuk. Hala, guztiz ezezagunakzitzaizkidan euskal jakiak egi-ten jardun naiz, pizzaiolo bateuskal platerak prestatzen, horizen nire patua!». Jakintsua, jantzia eta gertu-

koa da Grossi, «begietara begiraeta maitasuna jarrita» hitz egi-tea bezala gauzak sortzea maiteduena, hizketaldi bakarrean gaianitz jorra ditzakeena, izan ar-tea, izan sukaldaritza edo izanpolitika. «Krisi garaiok ilunakdira, beltzak, distirarik gabeak;balioen galera ere bada krisia.Indibidualismoarekin nahastendugu gizabanakoaren garran-tzia, morala etikarekin, toleran-tzia axolagabekeriarekin, infor-mazioa komunikazioarekin...Informazioaren gaindosiak as-pertu egiten gaitu, baina, batezere, baztertu egiten gaitu, bide-tik kendu; hau da, indargabetuegiten gaitu gaindosi horrek etainformazioa sortzeko tresnakkentzen dizkigu, ez dago berri-tasunik inon, edo, okerrena de-na, berritasunen beharrik ezdugu ikusten. Eta zer esanik ezerritmoak, egunerokoak, bizi-moduak, betiereko oraina bizi-tzera derrigortzen gaituen ho-rrek; historiari erreparatzekodenborarik gabe bizi gara, jendeakritikoa nahi du gizarteak, glo-balizatua, kolore bera dauka-na». Mezu itxaropentsu batekinbukatzen du hitzaldia halere:«Parean daukagu artea, sorkun-tza; ez da museoko gauza bat,galerietan agertzekoa, leku es-tatikoetan, ez. Arteak ez du be-har baimenik, ezta agintaririkere; sortzaileak ikuslearenganeragiten duen modu berean era-giten du ikusleak sortzailearen-gan, interakzio bat dago; arteaeskuzabaltasuna da, askatasuna,eta askatasuna hauskorra da, be-raz, ongi babestu behar den zer-bait da». • Jon Garmendia

«Arteak ez du behar baimenik, eztaagintaririk ere; artea eskuzabaltasuna da,askatasuna, eta askatasuna hauskorra da,beraz, ongi babestu behar den zerbait da»

Bilboko Manuel Allende kalean dagoen«Pasta y pizza Grossi» denda orain dela22 urte ireki zuen emaztearekin. Dendaberezia da, arte erakustokia ere badelako

Page 30: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

herritarrak

EUROPA

> SoinekoaJoan den astean ilusio optikobat eragiten zuen soineko bateninguruan aritu ginen. Urdinaeta beltza ala zuria eta urrekarazen soinekoa? Sarean ibili densoineko famatua orain indarke-ria matxistaren aurkako kan-paina batean erabili dute. «Zer-gatik da hain zaila beltza etaurdina ikustea?» galdetzen duiragarkiak, gorputza ubeldurazbeteta daukan emakume batsoineko zuri eta urrekara jantzi-ta agertzen den argazkiaren on-doan. «Ilusio optiko bakarra be-re aukera izan dela pentsatzeada. Sei emakumetik bat erasoenbiktima da. Gelditu emakume-en aurkako erasoak». Horixekanpainaren muina.

> TxinaTxinatarrek beste errekor batjarri dute: 57 solairuko etxeorratz bat eraiki dute hemeretziegunetan! Solairu bakoitzak 10metroko altuera du, eta, eraiki-nak, guztira, 180.000 metro ka-rratu ditu –800 apartamendueta 4.000 langilerentzako bule-goak tartean–. Modulu sistemabaten bidez eraiki dute, hormi-goi erabilera murriztuz –15.000hormigoi kamioi beharko zirenhala egin ezean–. Hormigoirikerabili ez dutenez, hautsik ere ez dute zabaldu airean, eta horiabantaila handia da kutsaduramaila izugarriak dituen Txinan.Eraikitzaileen esanetan, erai-kuntza barruko airearen %99,9erabat garbia da.

> Sam SimonSam Simon, “Los Simpson” tele-sailaren sortzaileetako bat, zen-du da 59 urterekin, gaixotasunbaten ondorioz. Telesail fama-tuaren gidoilaria, zuzendariaeta ekoizlea izan zen Simon. Te-lesailaren hasierako urteetanaritu zen bertan, eta bere estilo-an eta nortasunean parte han-dia duela esaten dute. Emmysaria bederatzi aldiz irabazizuen. 2014an, heriotza eragingozion gaixotasun bat zuela jakinzuenean, bere diru guztia ani-malien aldeko Save The Chil-dren eta Feeding Families go-bernuz kanpoko erakundeei eman zien (urtean 10 milioi do-larretan hazten den 100 milioidolar inguruko ondarea zuen).

> RadarraGijonen, Estatu espainolean,gertatu zen joan den otsailarenerdialdean. Kamioi batek istri-pua izan eta radar baten kontratalka egin zuen. Kolpea latzaizan zen, kamioiak kalte han-diak jasan zituen, eta baita ra-darrak berak ere. Hori ikusita,istripua izan zuen gidaria rada-rra zegoen tokira gerturatu zengauez, bere tokitik atera zuen eta etxera eraman zuen. Ondo-ren, piezatan banatu eta txata-rra gisa saldu zuen. Antza atera-tako diruarekin ordaindu zuenisuna. Txatartegiz txatartegiibili ondoren topatu du Poliziaklapurra. Eta orain isun bat bai-no gehiago ditu zintzilik. Justi-zia poetikoa?

Hauek dira aste honetan Europako nabigatzaileenartean arreta erakarri duten gaietako batzuk:

hutsa

Elizakoak eginda bueltatzen ziren etxera. Bakarrik batzuk,taldean besteak. Irriz batzuk, pentsakorrago besteak. Zan-branan (Araba) ateratakoa da argazkia, 1956. urtean. Giza-kiaren hitzordu sozial garrantzitsua izan da meza, elkartzekoeta egoteko aitzakia. Geroztik, jende askok elizatik kanpo to-patu ditu elkartzeko aitzakiak, eta berdin igandetan edo as-tegunetan. ©CC-B-ND: Indalecio OJANGUREN. GIPUZ-KOAKO FORU ALDUNDIA. GIPUZKOAKO ARTXIBOOROKORRA

GUREGIPUZKOA.NET

ELKARTZEKO, EGOTEKO, HIZKETAN EGITEKO

hutsa

SARE N

Page 31: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

2015 | martxoa | 14

GAUR8• 30 / 31hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

tek

nol

ogiaT

eknologia ziztu bizian doaaurrera eta horrek berebi-ziko eragina du egunerokobizitzan gure inguruan di-tugun gailu elektronikoe-tan, baina baita gutariko

gehienoi urrun geratzen zaizkigun su-perkonputagailuetan ere. Testuinguruhorretan 1993an argitaratu zen lehe-nengoz munduko 500 konputagailu az-karrenen zerrenda, Top500 deritzona(www.top500.org), eta orduz geroztikurtean bitan (ekainean eta azaroan) ar-gitaratzen da. Ez da erraza makinenportaera (abiadura) konparatzea, arki-tektura eta baliabideak batetik, eta exe-kutatzen dituzten aplikazioak bestetik,oso desberdinak direlako. Hala ere, fa-brikatzaile guztiak “ados” jarri zirenLINPACK proba-bankua (ekuazio linea-len sistema trinko handiak) exekuta-tzen lortutako abiadura erabiltzeankonputagailuak sailkatzeko. Proba-ban-kuko programak exekutatuz makinaerraldoi horiek segundo batean exeku-tatzeko gai diren koma higikorreko era-giketa kopurua (Floating Point Opera-tions per second edo FLOP/S) neurtzenda. Bada urte batzuk makina azkarrenek1 petaFLOP/s-ko abiadura gainditu zute-la. Hau da, makina horiek gai dira se-gundo batean koma higikorreko 1.015eragiketa baino gehiago exekutatzeko.Ideia bat egite aldera, gai izango baginahorietako eragiketa bat exekutatzekosegundoko, 31 milioi urte baino gehiagobeharko genituzke makina horiek se-gundo batean egiten dutena egiteko. Azken zerrenda 2014ko azaroan argi-

taratu zen, eta, buruan, azken lau argi-talpenetan bezala, Tianhe-2 ageri zen,Txinako Defentsa Teknologiarako Uni-bertsitate Nazionalean garatutako ma-kina, jada 33,86 petaFLOP/s-ko abiaduralortu duena. Horretarako, Linux fami-liako sistema eragilea erabiltzen duten16.000 konputazio nodotan banatutako3.120.000 nukleo ditu. Hartzen duenazalera, aldiz, 720 metro koadrokoa da.Zoritxarrez, sistemok kontsumitzen du-ten energia ez da hutsaren hurrena, 17,6megawatt Tianhe-2 superkonputagai-luaren kasuan, urtebetean zehar 10.000etxetik gora elektrizitatez hornitzekoadina energia, hain zuzen ere.

Zerrenda osoari erreparatzen badio-gu, gainerako aberastasunak bezala,makina hauek ez dira munduan zeharuniformeki banatzen. Zerrendan ageridiren makinen artean bat bera ere ezdago Afrikan; %48,2 Ameriketan daude,%26 Asian, %24 Europan eta %1,8 Ozea-nian. Sistema gehien dituen herrialdeaAEBeak diren arren, 231rekin, kopuruhori behera doa azkenaldian eta Euro-pan dauden sistema kopurua, aldiz,pixkanaka gora. Gugandik gertuen da-goen sistema, Bartzelonako Superkon-putazio zentroko Mare Nostrum maki-na, zerrendako 57. posizioan dago.

Erabiltzen dituzten sistema eragileeidagokienez, joera ez dator bat gureetxeetan gertatzen denarekin. 500makina azkarrenen artean bakarra dagoWindows sistema eragilea erabiltzenduena, %97k Linux familiako sistemaeragilea erabiltzen dute eta gainerakoekUnix familiakoa. Saltzaileei dagokienez,sistema gehienak HPrenak dira (%35,6)eta jarraian IBM (%30,4) eta Cray (%12,3)daude. Metatzen duten eraginkortasunaneurtzen badugu, aldiz, ordena aldatu

egiten da: lehena IBM da eta HP hiruga-rrena. Arkitektura kluster motakoa dutegehienek (%85,8), hau da, helburu oroko-rreko hainbat konputagailu dira, sare-teknologietatik eratorritako sareen bi-dez konektatuta.Zaila da gaur egun makina hauek zer-

tarako erabiltzen diren jakitea. 2011koazaroan, 500 makina horien artean%13k erabilpena zehaztu gabea zuten,eta, gainerakoen artean, lan esparru ga-rrantzitsuenak zerbitzu logistikoak, de-fentsa, energia, aeroespazioa, geofisika,eguraldia eta klimaren ikerketa eta fi-nantza ziren besteak beste. 2014ko aza-roko zerrendan, aldiz, makinen %86kdu erabilpena zehaztu gabea. Zertan ariote dira?Noraino jarraituko du honek? Egongo

al da mugarik konputazio abiaduran?Argiaren abiadurak, erabil daitekeenmaterial kopuruak eta transistore batekegoera batetik bestera aldatzeko beharduen denborak beti jarriko dute muga.Hain zuzen ere, azken urteetan garape-naren parte handiena prozesagailuakgehitzetik etorri da, ez horietako bakoi-tza azkarrago egitetik. •

Tianhe-2, uneotako superkonputagailurik azkarrena. GAUR8

Olatz Arbelaitz Gallego

Munduko konputagailurikazkarrenak: txutxu-mutxuak

Informatikaria

Page 32: mila leiho zabalikgaraian Armadaren buru izan zenean belatz gisa joka-tzen zuenak, bere herrialdearen garapenerako muga zen egoera bat gainditzeko aukera gisa ikusi du prozesua, es-kualdeko

97

71

88

76

75

00

1

50

31

4