mamutxoak

11
Egilea:Maialen

Upload: xabier-gaiton

Post on 04-Jul-2015

624 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

4. mailako ikaslea den Maialen Gomezek eginiko ipuina

TRANSCRIPT

Page 1: Mamutxoak

Egilea:Maialen

Page 2: Mamutxoak

• Behin batean Aia izeneko herri eder batean, bazen Alex izeneko mutiko bat. Ile beltza eta begi urdinak zituen. Aian bizi arren Alex eta bere familiak bazuen etxe bat Cadizen udako oporretarako. Urtero bezala Alex Cadizeko etxera joan zen.

Page 3: Mamutxoak

• Iritsi zirenean, etxea txukundu eta maletak hustu ondoren, Alex lagunekin jolastera joan zen hango parke txiki batera. Arratsalde osoa jolasten eman ondoren, Alex oso nekatuta iritsi zen etxera.

Page 4: Mamutxoak

Bere lehen gaua zenez, Alex oso urduri zegoen eta lo egin bano lehen beldurrezko ipuin bat hartu zuen. Eta irakurtzen hasi zen: “Behin batean baziren bi mamu beldurgarri eta handi; hontzak kantatu ondoren jendea ikaratzera irteten zirenak eta…”

Page 5: Mamutxoak

Orduan hontzak kantatu zuen: u! u! u!- Eta Alex zeharo ikaratu zen: -Amaaaa!!!!! -Zer duzu, Alex? -Mamuak! Mamuak! Etorriko dira!!!!!!!

-Ez zenuen zure liburu beldurgarri horietako bat irakurriko, ezta, Alex?

-Zera, bai, baina zera...-totelka Alexek- Baina etorri egingo dira!!!!- Hurrengo egunean Alexek bere lagunei esan zien mamuak etorriko zirela laster, eta lagun guztiek esan zuten:-Ja ja ja! Ez didazu esango zure gezur hori sinistu behar dugunik ezta? –Baina egia da!!!!-Alexek.

Page 6: Mamutxoak

Handik aurrera lagun guztiek egin izan zioten barre Alexi eta zerbait pentsatu behar izan zuen lagunek bakean uzteko. Alexi sekulako ideia bururatu zitzaion. Cadizen udalekuak egin ziren eta Alex apuntatuta zegoen.

Page 7: Mamutxoak

Udalekuetan irteera txikiak egiten zituzten eta honako honetan mendian gau bat pasa behar zuten. Alexi zerbait otu zitzaion. Eguna iritsi zenean, Alexek maletan maindire handi bat eta linterna bat sartu zituen.

Page 8: Mamutxoak
Page 9: Mamutxoak

Mendian asko ibili eta gero, gaua iritsi zen eta Alex mamuz mozorrotu zen maindirea gainean bota eta linterna barruan jarriz. Eta zeharo ikaratu zituen lagunak. Hurrengo egunean, lagun guztiek esan zioten Alexi mamuak existitzen zirela eta Alex oso zoriontsu itzuli zen etxera hori entzundakoan.

Page 10: Mamutxoak
Page 11: Mamutxoak