m ar u r i - j at beko eusk ra e t a eutsi! · eskolako umeez gain, jatabeko neska batek ere idatzi...

8
L A U K I Z e t a M A R U R I - J A T AB E k o E U S K A R A Z E R B I T Z U A 2007ko URTARRILA - 14 zk. eUTSI ! eUTSI !

Upload: others

Post on 16-Feb-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! · eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira

LA

U

KIZ

etaMARURI-JATABEko EUSKARA ZERBITZ

UA

2007ko URTARRILA - 14 zk.

eUTSI!eUTSI!

Page 2: M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! · eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira

Pasa den azaroaren 18an, Idi-Proben Bizkaiko txapelketaren finala XXXI El Corte Ingles saria, egin zen Maruri-Jatabeko probalekuan.

Txapelketa hau martxan dago urtarriletik urrira Bizkaiko hainbat probalekutan; proben egutegia bete eta gero, azken proba egiten da puntu gehien atera dituen sei idi-paregaz. Aurten lehian ibili direnak honakoak izan dira: RTE. Intxorta, Anitxu Egurra, Txertudi, Mendipe, Andraka Jatetxea eta Lopategi, irabazle azken hau suertatu zelarik.

Txapelketa Bizkaiko Idi Proben Federazioak antolatu eta kontrolatzen du, eta El Corte Ingles-en babesa dauka.

LAUKIZ • MARURI-JATABE2 - eUTSI!2 - eUTSI!

Ohiko bihurtu den Maruri-Jatabeko bertso afaria, pasa den abenduaren 2an egin zen Jatazpi Txokoan Jatabegintza-ren laguntzagaz. Egun honetan 50 lagun inguruko koadrila bildu zen mahaiaren inguruan afari ederraz gozatzeko eta Jon Enbeita eta Ireneo Ajuriaren bertsoak entzuteko. Aurten ere, gure Patri ibili da sukaldari, eta aurreko urtean bezala, zizka-mizkak, entsalada, zopa itzela eta basurde gisatua prestatu zituen. Postrea prestatzeaz Jatabegintza arduradu zen eta etxeko tartak eta flanak itxura ezin hobea zuten. Aurreko urtean bezala, Jatabegintza, ibili zen gora ta behera afaria prestatzen Patrirekin batera, mahaia ipintzen, platerak atera eta jasotzen eta dena behar bezala ateratzeko ondo egiten. Eta hau guztia, zertarako? Congon egingo den proiektu baterako. Guztira Jatabegintzakoek 500 euro atera zituzten.

Bertsolariek, ohikoa denez, bertan bildutako lagun batzuei “dedikatu” zizkien bertsoak, besteen irribarre eta barreak eragin zituztenak. Bertsoez gain, denon memorian dauden abestiak ere kantatzeko aukera izan zuten denok.Jendea pozik eta gustura egon zen, zeren eta gutxitan egoten baita aukera honelako giroa bizitzeko eta denak biltzeko.

IDI-PROBEN BIZKAIKO TXAPELKETAREN FINALA XXXI EL CORTE INGLES SARIA

BERTSO AFARIA MARURI-JATABEN

Page 3: M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! · eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 3 eUTSI! - 3

LAUKIZKO ESKOLAKO UMEAK Pasa den urriaren 14an eta azaroaren 26an, Laukizko eskolako umeak Emakumezkoen Athletic taldea ikus-tera joan ginen Gurasoen elkarteak antolatuta. Aipatu behar da bietan gure neskek irabazi zutela erreztasun handiz, beharbada guk emandako animoei esker!.

Lezamako gradak jendez gainezka zeuden oso giro polita sortuz. Nahiz eta guztiak animatu, gure animoak Leire Zabalari zuzendu genizkion iaz gure andereñoa izan zelako; eta horrela azaltzen zen eraman genuen pankartan.

Denok oso pozik bueltatu ginen etxera bai emaitzagatik bai Athletic Taldetik jaso genuen atentzio eta tra-tuagatik. Hemendik Laukizko gurasoen elkartetik gure eskerrik beroenak bidali nahi dizkiegu taldeko dele-gatuari, ateko zaintzaileei, jokalariei... eta guztiei. GORA EMAKUMEZKOEN ATHLETIC TALDEA!!

Gabon apaingarriak Laukizko Udal liburutegian

Pasa den abenduaren 5ean, Laukizko Udal Liburutegiak antolatutako Gabon apaingarriak egiteko tailerrak erantzun ezin hobea izan zuen. Umeak, gurasoekin batera gustora ibili ziren margozten, kadenetak egiten, Kolore askotako eta kartulinazko elur malutak sortzen, kotoizko elur panpinak egiten, brilantinazko zuhaitze-tarako bolak egiten eta hainbat apain zoragarri asmatzen.

Tailerrak iraun zuen bitartean ( hiru ordu) denetarik egiteko denbora egon zen: interneten ibili, mahai jokuak, liburuak irakurri, hau da liburutegiak, zure liburutegiak urte osoan eskeintzen dizuna. Ez galdu aukera eta hurbil zaitez astelehenetik barikura 5etatik 7etara. Ondo etorria izango zara.

Page 4: M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! · eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira

LAUKIZ • MARURI-JATABE4 - eUTSI!4 - eUTSI!

Pasa den abenduaren 20an, Laukizko eskolan banatu ziren IV Ipuin Lehiaketari zegozkion sariak. Pozgarria izan da aurten inoiz baino ipuin gehiago jaso direla ikustea eta kategoria guztietan (aspaldiko partez!). Gainera, Laukizko eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira.Aurtengo irabazleak honakoak izan dira:

A Kategoría ( 7 urte arte)1go saria: LANDER ETXEBARRIA “ Umea eta Txerria”2. saria: IÑIGO MARTINEZ “Gaizka astoa”

B. Kategoria ( 8rik 11ra)1go saria: JONAN GOMEZ “Hegan egiteko lumak”2. saria: SARA JATA GOIRI “Halloween beldurgarria”

C. Kategoria ( 12tik 15era)1go saria: EÑAUT AGIRRE “ Behi eroa”2. saria: JOSEBA GALLASTEGI “ Carmen eta hiru erregeak”

D. Kategoria ( 16 urtetik aurrera)1go saria: ALAZNE MUGARZA “Eutsi goiari”2.saria: KELTZE OSTOLOZAGA “Kantauri gazia”

Beti bezala, parte hartu duten guztiek bere liburua jaso dute eta sari banaketan ikusitako aurpegiengatik asko gus-tatu zitzaien.Hemendik animatu nahi zaituztegu, handiak zein txikiak, zuen ipuinak idazten eta ea datorren urtean gehiago garen.

IV IPUIN LEHIAKETA

Page 5: M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! · eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 5 eUTSI! - 5

GABONETAKO TAILERRAKLaukiz eta Maruri-Jatabeko Euskara Zerbitzuak antolaturik, lehenengoz Gabonetako tailerrak antolatu dira abendua-ren 22 ( Maruri-Jataben) eta 23an ( Laukizen).Tailer hauetan bi ekintza nagusi landu dira:- Olentzerori gutunak. Ohikoa izaten da Olentzerori gutuna idaztea nahi ditugun opariak ekartzeko, baina Laukiz

eta Maruri-Jatabeko umeek aukera izan zuten Olentzerori “oparia” ere egiteko. Horretarako, pinturak, oihal zatiak, pegatinak eta abar erabilita gutun politak egin zituzten Olentzeroren egunean berari emateko.

- Gabonetako kutun eta Zinginarriak. Gabon garaia, garai magikoa omen da eta hori dela eta, umeek “amuletoak” prestatu zituzten hurrengo urtean zorte ona izateko eta izpiritu gaiztoak uxatzeko. Amuletoak prestatzeko sols-tizio loreak, lizar adaxkak, ereinotza, ekiloreak eta gorostioa erabili zituzten. Gero “hauts magikoak” bota eta amaitzeko, benetako eragina izan dezaten, ke gainetik pasatu zituzten.

Bi tailer hauetan zehar, aintzineko istorioak entzun ahal izan genituen, baita Olentzero eta Gabonei buruzko liburuak ikusi eta irakurri ere, den-dena oso interesgarria benetan!. Umeek zein gurasoek primeran pasa zuten eta Olentze-rok ere eskertu zuen umeek prestatutako opariak.

Page 6: M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! · eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira

LAUKIZ • MARURI-JATABE6 - eUTSI!6 - eUTSI!

Goizeko hamarrak, freskotxu ta eurie, liburutegien aurrean Angel Zelaieta eta Mila Goikoetxea olerki lehiaketako gaie iminteko prest, Eutsi berezien argazkie ikusi eta aho batez: Laukizko eskolea. Hortik aurrera isiltasune eta buruek papeleradi makurtute, holantxe egon ziren Olatz Ibarluzea, Miren Ibarluzea, Jon Etxebarria, Ane Etxebarria, Asier Legarreta eta Edoi Iza Gamboa. eguedirarte.

Plazea betetan joan zan San Martin egune dala eta auzotarrak mezara, ostean adarra frontoiko alderdi bakoitzetik ta txalaparta hotsa gero, jaireko deie, publikuen artetik txapela kenduteko moduko irrintzie, Etxebarreneko Tere Jesus ez zan azau ibiliko. Iñaki Beitia Arbildukok hartu zeuen berbea ta Lore Jokoak zer diren esplike zozkun, plazara Aiko! Taldeko umetxuek urten ziren jantzan, urduri baia jantzan ederto, gaztetxuen ostean edadetuauak, honek ez zeudean aurrekoan besteko exiturik euki, baina ondo berebai.

Olerki lehiaketan sariek banatuteko ordue, lehenengo Miren Ibarluzea, bigarren ahiztea Olatz Ibarluzea (profe-sionalak geure artean, biek Bizkaiko Bertsolari txapelketan parte hartzaile ta Miren final aurrekora bere ailega!) ta hirugarren Asier Legarreta. Eta ederto eitzearren Edoi Izari be aipamen berezie.

Zenbet artagaro dauzen kristelezko botean igertan zeuenak txarrikie eroango zeuen etxera, ta igerri zan gure pos-turerako afizinoa, bien bitzartean jan edana franku imini zozkuen udaletxekoak, majorik Patxin amantala iminite behar ta behar, ta soinu ta penderoak lotu barik Unax, Garazi, Jon ta Josetxun lobak fiñ.

Frontoia oingon bere baten politxo, baserrie, antzineko tresnak.... ta kanpoko aldarrien Atutxak eta Ostolozagak ekarritze piztin azoka: ardik, ehuntzek, astok ta umeri gehien gusta zakena, txakurkumek.

Egune biribilduteko auzoan arteko euskal kirol eta jolasak, txirie, txingek ta parte hartzaile gehien izen zeuen tron-tzea gizonak andran kontra, andrak andran kontra…. Piketxuek bere izen ziren ta seguru desafiorik bere egongo dala.

Aiko! Kultur taldeak balorazino guztiz ona ein zeuen ta seguru datorren urten bere San Martin egunean Laukiz loratuko dala.

LOR E JOKOAK ETA SA N MARTINEK BUSTERT UTE

Page 7: M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! · eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 7 eUTSI! - 7

Iragan den urriaren 1ean Mikel Deuna jaien ospakizunarekin bat eginez, AIKO! Kultur Taldeak “Kalejira mitolojiko euskalduna” antolatu zuen laukiztarron artean. Betiko legez, euskal kutsuko ekitaldi bat antolatu nahi izan ge-nuen herritarron parte hartzea aprobetxatuz. Hilabete pare batez jostun lanetan, antolakuntzan, eskulanetan... lan handia egin eta gero, ilusio handiz prestatutako eginkizunari hasiera eman genion igande eguzkitsu hartako eguerdian. Egun hartan herria euskal mitolojiarekin kutsatu nahi izan genuen astoak atzean zeraman gurdian lamiak orrazi handiekin ilea orrazten zihoazela, Tartalo, Akerbeltza eta sorgin bihurri batzuk jendea animatzen saiatzen ziren bitartean, zanko handi batzuen gainean txorimaloak goitik behera begira zebiltzala... Pertsonaia guzti hauen artean ez ziren falta buruhaundiak, Mari Anboto, lurreko 4 elementuak (ura, airea, lurra eta sua) irudikatzen zituzten pertsonaiak, ipotx txiki pila bat... Jendeak pertsonaia guztia hauek gertutik ikusi eta beraiekin ibilaldi alaia egiteko parada izan zuten Laukizen. Aiko! Kultur taldeko kideok eta kalejiran partehartzaile guztiok asko disfrutatu genuen beste herritar guztien ahoetan irribarrea ikusi genuenean. Zuek ere guk bezainbeste disfrutau izatea eta datorren urtean ere zuek animatzeko moduan izatea espero dugu bihotzez.

“KALEJIRA MITOLOJIKOA LAUKIZEN”

Page 8: M AR U R I - J AT BEko EUSK RA e t a eUTSI! · eskolako umeez gain, Jatabeko neska batek ere idatzi du bere ipuina baita eskolako ikasle ohi batzuk ere. Guztira 25 ipuin jaso dira

INTERNETEKOWEB

INTERESGARRIAK

www.borobila.comEuskaldunentzako web ostatatze zerbitzuak. boro-bilak domeinuak erregistratzeko eta webguneak ostatatzeko zerbitzua eskeintzen dizu. Zerbitzu erabil erraza da, edonork bere webgunea sortu eta mantentzeko modukoa. Bestalde, kalitate gorene-ko zerbitzua eta behar dituzun aukera, tresna eta teknologia guztiak eskeintzen dituena.

www.galdetu.com Bizkaiko Foru Aldundiak jarri zuen martxan Bilbon kokatzen den euskararen interpretazio zentru hau. Webgunean sartuta ikusiko duzu zer eskintzen dizun solairu bakoitzean, ordutegiak, nola bisitatu, eta beste gauza asko.

ALE HONETAN PARTE HARTU DUTE

AIKO! KULTUR TALDEAAINARA BERGARETXEMARIA FERNANDEZ

JATABEGINTZAALAZNE MUGARZAURTZI OSTOLOZAGA

SAIOA SANZ

MARURI-JATABEKOUDALA

LAUKIZKOUDALA

HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA

L

ABESTU GEUGAZ!!

KINKIRI-KUNKURU(HERRIKOIA)

Erran dut, erranen ta errango

Ez naiz ixilik egongo,

Plaza hontako dama gazteak

Ez dira monja sartuko.

Ala kinkiri, ala kunkuru,

Ala kinkiri kunkuru kanta, (berriz)

Gu bezalakoak dira hola!

Erran dut, erranen ta errango

Ez naiz ixilik egongo,

Plaza hontako gizon gazteak

Ez dira fraile sartuko.

Ala kinkiri, ala kunkuru

Ala kinkiri kunkuru kanta, (berriz)

Gu bezalakoak dira hola!

Erran dut, erranen ta errango

Ez naiz ixilik egongo,

Plaza hontako gazte guziak

Ezkontzan dira sartuko...

Ala kinkiri, ala kunkuru

Ala kinkiri kunkuru kanta, (berriz)

Gu bezalakoak dira holak !

euskara biziberritzeko plan nagusiaplan general de promoción del uso del euskera