azpeitia eskolako agenda21

5
Eskolako Agenda AZPEITIA 2017-2018 IKASTURTEA 21 Badira 15 urte Azpeitiko hezkuntza komunitatean jasangarritasunaren bideari ekin geniola, eta bide horretan jarraitzen dugu lanean. Kontuan izanda iaz landu genuen gaia KLIMA ALDAKETA oso gai zabala dela, eta egindakoa osatze aldera, aurten Klima aldaketa eta osasuna aztertu dugu, bai ikastetxe mailan, baita herri mailan ere. Herriko diagnostikoa definitzeko hainbat jarduera eta irteera egin ditugu. Horien emaitzetan oinarrituta Udaleko agintariei hobekuntza-neurriak proposatu dizkiegu. Baina, era berean, prest gaude guri dagokiguna betetzen saiatzeko; horrela, denon artean herri jasangarriago bat lortuz. Ondoren, egin ditugun lanen berri emango dizuegu. Klima aldaketa eta osasuna

Upload: others

Post on 17-Oct-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: AZPEITIA Eskolako Agenda21

Eskolako AgendaAZPEITIA2017-2018 IKASTURTEA

21Badira 15 urte Azpeitiko hezkuntza komunitatean jasangarritasunaren bideari ekin geniola, eta bide horretan jarraitzen dugu lanean. Kontuan izanda iaz landu genuen gaia KLIMA ALDAKETA oso gai zabala dela, eta egindakoa osatze aldera, aurten Klima aldaketa eta osasuna aztertu dugu, bai ikastetxe mailan, baita herri mailan ere.

Herriko diagnostikoa definitzeko hainbat jarduera eta irteera egin ditugu. Horien emaitzetan oinarrituta Udaleko agintariei hobekuntza-neurriak proposatu dizkiegu. Baina, era berean, prest gaude guri dagokiguna betetzen saiatzeko; horrela, denon artean herri jasangarriago bat lortuz.

Ondoren, egin ditugun lanen berri emango dizuegu.

Klima aldaketaeta osasuna

Page 2: AZPEITIA Eskolako Agenda21

32

Zer landu dugu?

HAUR HEZKUNTZATxikitatik hasi behar dugu gure Ama Lurra zaintzen, eta noski gurasoei ere egindako lana erakusten diegu eskolako jaialdian!

Lehen hezkuntzaLH 1. zikloaTipi-tapa, oinez eskolara!

Gure bizitzeko moduak klima aldaketan zerikusi handia duenez, gure mugitzeko erak aztertu ditugu galdeketak eginez. Jasotako emaitzak aztertuz, hemen ondorioak:

Ondorio gisa zera esan dezakegu: Azpeitiko ikasle gehienak oinez joaten gara baina ez ditugu zebrabideak errespetatzen, horrek suposatzen duen arriskuarekin. Euria egiten duenean auto gehiago pilatzen da eskola aurrretan eta bozina hots gehiegi izaten da. Eskolara autoz joateak gainera planeta gaixotzen digu.

Gainera…

- Eguraldia nola aldatzen den jakiteko haize beletak egin ditugu.

- Bertako produktuak kontsumitzeak eta etxean egindako janariak dituen onurak zein diren ikasi dugu bizkotxo eder bat eta talo tailerra eginez.

LH 2. zikloaUfff, berooo!!!

Klima aldaketaren arriskuaz jabetu gara “Guztion ardura” ekintza landu dugunean Azpeitiko Ekoetxean.

- Bero uharteak eta bero boladak zer diren ikasi dugu eta gure osasunean duten eragina ere.- Gure ohiturek geure osasuna baldintzatzen dutela ere konturatu gara- Gainera…- Hondakinak berrerabili ditugu eskulanak eta horma-irudiak egiteko.

LH 3. zikloaAzpeitiko Berdeguneak

- Herriko berdeguneak aztertu ditugu: asko daude baina txikiak gehienak, Garmendipe auzoko farmazia atzean dena zementua dago, eskola batzuk berdegune gutxi dituzte, erreka bazterretan berdegune gutxi eta batzuetan zabor asko dago.

- Berdeguneak eta landareak klima aldaketaren kontrako borrokan laguntzen digute, airearen kutsadura murriztu eta tenperatura kontrolatzen dutelako. Horregatik lore zainketa lanetan ere ibili gara.

- Altxorraren bila jardueraren bitartez Loiolako zuhaitzak eta ikastetxe batzuetan landatutako zuhaitzen propietateak ere ezagutu ditugu.

Gainera…- Ikastetxean jolastorduan lurrean gelditzen

diren hondakinak jaso eta sailkatu ditugu.

Bigarren hezkuntzaDBH 1 eta 2 Ur edangarrien eboluzioa urtegian azken urteetan

• Ibai-Eder urtegiaren azken urtetako eboluzioa aztertu dugu, eta hauek dira ateratako emaitzak:

- Urte osoko euri kopuruaren erdia baino gehiago neguko hilabeteetan egiten duenez, luzaroan egon gaitezke oso prezipitazio gutxirekin.

- Ur edangarririk gabe ez gelditzeko, biztanleak kontsumoa kontrolatu behar dugu.

Gainera…

- Mugikortasun ez jasangarriak klima aldaketan eta gure osasunean uste duguna baina ondorio gehiago ditu! Galdeketak egin ditugu horren inguruan:

- Autobusez eta kotxez datozen ikasleak, astean, 8,23 kg CO2 isurtzen dituzte, eta hori guk arnasten dugu!

- Irakasle eta ez-irakasle gehienak kotxez etortzen dira eskolara, baina autobusaren erabilpena gehitu egin da.

- Horma-irudiak egin ditugu klima aldaketak gure osasunean dituen ondorioak azalduz eta ikasitakoa gela guztietan zabaldu dugu.

% 73

% 17

% 11

Eskolara oinez edo bizikletazAutobusezAutoz

Page 3: AZPEITIA Eskolako Agenda21

54

Txoko berdea

Idea onenaren saria

Guztiei informazioa zabaltzeko erabiltzen dugun txokoa osatu eta apaindu dugu.

Kategoria: LHGaia: Eskolatik zer egin daiteke mugikortasun iraunkorra bultzatzeko?Aurkeztutakoak: 10 proiektu aurkeztu dira.Irabazlea: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 6 C gela , “Puntuekin ikastolara” proiektuarekin.Saria: Urdaibaira irteera.

Kategoria: DBH eta BatxilergoaGaia: Loiolako Bide Zaharra, La Salbetik Loiolaraino, oinezkotzeko proiektuak diseinatzea.Aurkeztutakoak: 5 proiektu aurkeztu dira.Irabazlea: Iraurgi ikastetxea DBH 4, “Bidezar Parkea” proiektuarekin..Saria: Añana eta Sobronera irteera.

DBH 3 eta 4Gaur egungo berdeguneak Azpeitian eta Loiolako Bide Zaharra diseinatzen

• Kontuan izanda Azpeitiko Udalak La Salbe-Loiola eremua oinezkotzeko asmoa duela, ikasleek geure gustoko Bide Zaharra irudikatu eta diseinatu dugu. Gainera proiektu hauek hirien plangintzan aplikatu beharreko jasangarritasun irizpideetan oinarritu dira.

• Herriko berdeguneak aztertu ditugu. Egoera mapetara pasatu dugu eta berdeguneen falta ikusten den eremuetan proposamen zehatzak egin ditugu berdeguneak diseinatuz.

• Oñatzeko eta Lasaoko araztegiak bisitatu ditugu.

BatxilergoaBidegorriak

• Bizikleta, kirola egiteko baliatzeaz gain, garraiatzeko modu iraunkorra eta osasuntsua ere bada. Horregatik Azpeitiko Bidegorri Sarerako proposatutakoaren eta gauzatutakoaren mapa konparatu ondoren, falta diren loturen lehentasunak markatu eta aparkaleku berrien kokapenak proposatu ditugu.

• Ikasleon ohiturak aztertu ditugu, zenbat fruta eta barazki jaten dugun, herrian oinez mugitzen garen…

Ederki pasa genuen Urdaibain aurreko urteko saria aprobetxatuz!

PROPUESTAS

Page 4: AZPEITIA Eskolako Agenda21

76

Udaleko arduradunei aurkeztutakoproposamenak

Maiatzaren 17an egindako Udal entzunaldian gure konpromiso pertsonalak eta hobekuntza proposamenak Alkate Jaunari aurkeztu genizkion. Hona hemen gure proposamenen zerrenda:

1. Herri barruan mugitzeko eta herriko auzoetara joateko urbanoa jartzea, eta hala bada, elektrikoa izan dadila.

2. Azpeitiko bidegorri sarea osatzeko ondorengo lehentasunak markatzen ditugu:

- Garmendi kaletik Urola ikastolara doan bidegorria bukatzea futbol zelairaino aurreikusita dagoen zatiarekin eta Euskal Herria kalearekin elkartuz.

- Arretxe kaletik Landeta hiribidera doan zatia.

- Jose Artetxe kalearen paralelo Urola ibai ondotik Harzubira doan zatia.

- Errebala egokitzea bizikletan bi norabideetan modu seguruan joan ahal izateko.

Apirilaren 26an, ikastetxeetako ikasle ordezkariak Ekoetxean elkartu ginen gaiari buruz konpromiso pertsonalak eta proposamenak adostu eta bateratzeko asmotan. Hartutako konpromiso pertsonalak honako hauek izan ziren:

1. Udaletxean antolatzen diren garbiketa eta landaketetan parte hartzea.

2. Lorategiak eta belardiak errespetatzea: bertara zaborrik ez botaz, landareak ez puskatuz, zuhaitzak bakean utziz, zakur kakak jasoz, bizikletan derrapeak egiten ez ibiliz... Gure etxean dauden landareak ere hobeto zaintzea.

3. Jatekoa eramateko (ikastetxera, mendira…) ontzi berrerabilgarriak erabiltzea.

4. Garraio publikoa erabiltzea bide luzeetan eta inguruko herrietara joateko, eta autoa hartu beharra dugunean partekatzen ahalegintzea.

5. Oporretara joan behar dugunean, gurasoei urrutira joateko ez eskatzea. Bertan badaude oporrak igarotzeko toki onak.

Udalak antolatutako ekintzak Gure konpromiso pertsonalak

Zuhaitz egunaOTSAILAK 475 zuhaitz inguru landatu ditugu “Izarraizko Atea” parkean.

Baserrietara bisitakMAIATZA ETA EKAINAUrkomekin elkarlanean Beizamako hainbat baserri eta Sakona-Komuntzoko baserriak bisitatuz nekazal mundua ezagutu dugu.

Material birziklatuarekin egindako eskulan erakusketaaurten ekainaren 4etik 8ra izango da Udal erakusketa aretoan.

Baratzezaintza ikastaroakEKAINEANDBH1eko ikasleok baratzezaintzako ikastaroak egingo ditugu.

Ibai garbiketaEKAINAK 15DBHko ikasleok Urola ibaia garbituko dugu.

BESTE EKINTZA BATZUKEureka Zientzia Museoa, Igarako errota, Aikur erle museoa, Igartubeiti baserria, Pasaiara irteera, Getariako eztitegia, Kalitatea topera (bertako produktuen garrantziaz jabetzeko.

Page 5: AZPEITIA Eskolako Agenda21

Guztion artean etorkizun jasangarriago bat lortu behar dugu! Hasi zu ere zure alea ereiten!Eskerrik asko ikasturtean zehar lagundu diguzuen guztioi, bereziki: irakasleak, gurasoak, alkatea eta Udaleko beste ordezkari guztiak, Izaskun Ceciaga (Udaleko Ingurumen Teknikaria), Edurne Huesa (Ingurugelako aholkularia), Ana Arruti, Edurne Agirre eta Itziar Unanue (Ekoetxea Azpeitiako hezitzaileak) eta gurekin lanean aritu zareten guztioi.

3. Iraurgi berrian bizikletak aparkatzeko burdin onak ipintzea. Igerilekuan dauden bezalakoak.Bestalde, bizikletentzako aparkalekuen kokapenerako proposamena ondorengoa da:

KOKAPENA PLAZA KOPURUACenter point (Etxe Alai auzunea) 20

Astotei (Foru Pasealekua Ibilbidea) 25

Liburutegia (Julian Elortza Hiribidea) 20

Soreasu (Perez Arregi Plaza) 20

Anbulategi aurrean (autobus geltoki atzean)

4. Galipota eta zementu gutxiago erabiltzea bero gutxiago sortzeko inguruan.

5. Herriko berdeguneetan bertako espezieak landatzea eta beraien inguruko informazioa eta zaintzeko arauak jartzea. Erabiltzen ez diren eraikin eta lurretan berdegune berriak eraikitzea (Artetxe hotelean eta Alde Zaharrean).

6. Oñatzeko belardietan jolas parke bat egitea naturako elementuak erabiliz (tirolinak, enbor arteko bideak…) herritarren gozamenerako eta turismoari ere eskaintzeko erabili daiteke.

7. Loiolan, Sanjuandegin Baigera inguruan, eta Garmendipe auzoan, adinekoentzat parkeak prestatzea ariketa fisikoa egin dezaten aire garbiko toki batean.

8. Eskoletan baratzak jarri edo daudenak handitzeko laguntzak ematea.

9. Zuhaitzak landatzea ezinezkoa den ikastetxeetan beste aukera batzuk aztertzea.

10. Eraikin publikoetan energia aurrezteko ahal den neurri guztiak hartzea (isolamendu termikoa, energia berriztagarriak erabiltzea, argi sentsoreak eta kontsumo baxuko bonbillak ipintzea, berogailu erregulatzaileak egoera onean edukitzea...) eta ikastetxeetan klimatizadoreak eta argi sentsoreak jartzeko laguntzak ematea.

11. Iturri publikoak irekita mantentzea. Botoi sistema ez daukatenetan sistema hau jartzea (Lasaon eta alberga ondokoetan) eta Iraurgi berrian iturria jartzea.

12. Langabetuei aukera ematea ibai bazterren garbitze eta zaintze lanetan, beraien lana ordainduz.

13. Azoka plaza berrian ikastetxeen azoka egun bat antolatzeko aukera ematea.

14. Dendetan plastiko gutxiago erabiltzeko paperaren erabilera bultzatzea.