lurra deika · 2012. 6. 25. · lurra deika agoztegieta, urraiturri, errugugaitzuru, laureie-reta,...

7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1993ko maiatzaren 6a / IV. urtea / 126. zenbakia Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri, Errugugaitzuru, Laureie- reta, Ehuntzealdea... Ez dira Leitza edo Etxarri- Aranazko dermioak, ez eta Erratzu edo Esnazuko aurkientzak ere. Iruñean bertan zeuden, aspaldian erdaldundu zen Iruñea honetan, eta nahiz eta egun galdurik izan, Patxi Salaberri ikerleak be- rreskuratu egin ditu hiri- buruari buruz egin duen toponimia lanean. Bertan bostehundik gora topo- nimo bildu ditu, eta haien etimologia eta kokapena argitu ditu gehienetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa saria jaso berri du urte asko es- katu dituen lan honek, eta Jose Maria Jimeno Ju- rioren laguntzarekin lu- rraren deia aditu eta in- terpretatuta daukagu ia oso-osorik. Aingerutan hil A ingerutan hil da, euskaraz hala esaten da ume bat jaio orduko, mundurik probatu gabe hiltzen denean. Aingerutan hildako umeak, Jainkoari esker, gero eta gutxiago dira, zientzia- ren abantzamendu miresgarria medio. Oraindik batobat eska- patzen zaie, ordea; Ikustazue, bestela zer gertatu zaion Admi- nistrazio Publikoetan Euskara- ren Erabilera Arautzen duen (zuen?) 70/1994 Foru Dekretua- ri. Ongi tristatuta behar du haren aitak, ikusirik bere izendatzai- leek nola daukaten ia itoan bere ume errukarria, aingerutan hila- razteko zorian. Radikalegia, omen, umea, aingerutan hil beha- rra. Eta hara: farregurea ematen du. Ez dakit, edukazio txarrekoa izango da sobrare hori esatea hain momentu larrietan, eta hileta ba- tean algara zakarra eskapatzea bezala (hileta, gainera, ume ba- tena), baina zer egingo diot, fa- rregurea ematen dit, eta ez dut nolanahi utziko aprobetxatu gabe bizitzak farre egiteko eskaintzen dituen apurretako egokiera bat. Izan ere bizitza ez baita egunero festa; franko elkar-iduri eta as- Begi itxi-irekia MATIAS MUJIKA pergarri joaten zaizkigu egunik gehienak. Baina inoizka, ordea, Bizitzak ere izaten ditu halako ironia finezko ateraldi majistra- lak, hauxe bezalakoak: zer izan- go dekretutxoa, eta radikala. Edonori eguna pozteko adina ba- da hori, bai jauna. Bai, badakigu farre partez ne- gar egin behar genukeela, gauza triste askoa baita ikustea euska- raren alde (aldexko) egiten diren fiskeriarik ttikienak ere zer ha- rrera duten agintariengandik (eta, gu beldur, nafar gizarteagandik jeneralean, larriagoa baita), bai- na begira, aspertuta egoki gu ne- garrez, farre egin nahiago: radi- kala. Garai batean euskaldun he- rrietan 'osasuna enkomendatze- ko' esaten omen zitzaien hiletan hilaren familiakoei, hau da: osa- suna opa zitzaien beren hilaren arima Jainkoari enkomendatzeko beta izan zezaten. Hildakoa umea bazen, berriz, 'zorionak' omen zen ohizko formula, batere ironia edo krudeltasunik gabe, gainera: Umeak bere mundualdi labu- rrean ez zuen izango bekatu egi- teko betarik; zerura joango zen zuzenean. Horregatik ziren gu- rasoak zoriontzekoak. Orduan, bada, zorionak Hiz- kuntza Politikako Zuzendaritzari bere dekretu aingerutan hiltzear dagoenagatik, eta osasauna beste bat enkomendatzeko, baina ez hain radikala, ez! mesedez. Ra- dikalek, bistan da, fin txarra egi- ten dute. Gartzelan ere bai, maiz.

Upload: others

Post on 23-Jan-2021

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lurra deika · 2012. 6. 25. · Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri, Errugugaitzuru, Laureie-reta, Ehuntzealdea.. E. z dira Leitza edo Etxarri-Aranazko dermioak e,z eta Erratzu edo

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1993ko maiatzaren 6a / IV. urtea / 126. zenbakia

Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri,

Errugugaitzuru, Laureie-reta, Ehuntzealdea... Ez dira Leitza edo Etxarri-Aranazko dermioak, ez

eta Erratzu edo Esnazuko aurkientzak ere. Iruñean bertan zeuden, aspaldian

erdaldundu zen Iruñea honetan, eta nahiz eta

egun galdurik izan, Patxi Salaberri ikerleak be-

rreskuratu egin ditu hiri-buruari buruz egin duen

toponimia lanean. Bertan bostehundik gora topo-

nimo bildu ditu, eta haien etimologia eta kokapena

argitu ditu gehienetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa saria

jaso berri du urte asko es-katu dituen lan honek, eta

Jose Maria Jimeno Ju-rioren laguntzarekin lu-rraren deia aditu eta in-terpretatuta daukagu ia

oso-osorik.

Aingerutan hil

Aingerutan hil da, euskaraz hala esaten da ume bat jaio orduko, mundurik probatu

gabe hiltzen denean. Aingerutan hildako umeak, Jainkoari esker, gero eta gutxiago dira, zientzia-ren abantzamendu miresgarria medio. Oraindik batobat eska-patzen zaie, ordea; Ikustazue, bestela zer gertatu zaion Admi-nistrazio Publikoetan Euskara-ren Erabilera Arautzen duen (zuen?) 70/1994 Foru Dekretua-ri. Ongi tristatuta behar du haren aitak, ikusirik bere izendatzai-leek nola daukaten ia itoan bere

ume errukarria, aingerutan hila-razteko zorian. Radikalegia, omen, umea, aingerutan hil beha-rra. Eta hara: farregurea ematen du. Ez dakit, edukazio txarrekoa izango da sobrare hori esatea hain momentu larrietan, eta hileta ba-tean algara zakarra eskapatzea bezala (hileta, gainera, ume ba-tena), baina zer egingo diot, fa-rregurea ematen dit, eta ez dut nolanahi utziko aprobetxatu gabe bizitzak farre egiteko eskaintzen dituen apurretako egokiera bat. Izan ere bizitza ez baita egunero festa; franko elkar-iduri eta as-

Begi itxi-irekia MATIAS MUJIKA

pergarri joaten zaizkigu egunik gehienak. Baina inoizka, ordea, Bizitzak ere izaten ditu halako ironia finezko ateraldi majistra-lak, hauxe bezalakoak: zer izan-go dekretutxoa, eta radikala. Edonori eguna pozteko adina ba-da hori, bai jauna.

Bai, badakigu farre partez ne-gar egin behar genukeela, gauza

triste askoa baita ikustea euska-raren alde (aldexko) egiten diren fiskeriarik ttikienak ere zer ha-rrera duten agintariengandik (eta, gu beldur, nafar gizarteagandik jeneralean, larriagoa baita), bai-na begira, aspertuta egoki gu ne-garrez, farre egin nahiago: radi-kala.

Garai batean euskaldun he-rrietan 'osasuna enkomendatze-ko ' esaten omen zitzaien hiletan hilaren familiakoei, hau da: osa-suna opa zitzaien beren hilaren arima Jainkoari enkomendatzeko beta izan zezaten. Hildakoa umea

bazen, berriz, 'zorionak' omen zen ohizko formula, batere ironia edo krudeltasunik gabe, gainera: Umeak bere mundualdi labu-rrean ez zuen izango bekatu egi-teko betarik; zerura joango zen zuzenean. Horregatik ziren gu-rasoak zoriontzekoak.

Orduan, bada, zorionak Hiz-kuntza Politikako Zuzendaritzari bere dekretu aingerutan hiltzear dagoenagatik, eta osasauna beste bat enkomendatzeko, baina ez hain radikala, ez! mesedez. Ra-dikalek, bistan da, fin txarra egi-ten dute. Gartzelan ere bai, maiz.

Page 2: Lurra deika · 2012. 6. 25. · Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri, Errugugaitzuru, Laureie-reta, Ehuntzealdea.. E. z dira Leitza edo Etxarri-Aranazko dermioak e,z eta Erratzu edo

GUREAUKERAK

ZINEMA 'Bandera beltza' izeneko peli-kula botako dute gaur, maiatzak 6, Etxarri-Aranazko Aralar Zi-neman, herriko Udaberri elkar-teak antolatu duen euskarazko filmeen zikloaren barruan. Gaueko 22.00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 350 peze-tan salduko dituzte.

'Sneakers' filmea eskainiko dute heldu den ostegunean, maia-tzak 12, Tafallako zineman. He-rriko Kultur Patronatuak antola-tuta, bi saiotan botako dute, arra-tsaldeko 20.00etan bata eta gaue-ko 22.30etan bestea. Sarrerak 200 pezetan salduko dituzte.

MUSIKA 'Sorotan Bele' eta 'Dut ' musi-ka taldeek kontzertua eskainiko dute larunbat honetan, maiatzak 7, Saran. Musika emanaldia arra-tsaldeko 20.00etan hasiko da, he-rriko plazan.

Mikel Elizaga, Anttonio Sa-gastibeltza eta Mintxo Gartxito-rena musikariek kantaldia eskai-niko dute asteazkenean, maia-tzak 11, Iruñeko Arrano Elkar-tean. Arratsaldeko 20.30etan hasita, sarrera librea da.

IKASTAROAK 'Rock-a eta literatura' izene-ko ikastaroa hasiko da bihar Iru-ñean, GITE elkarteak eta Arturo Kanpion euskaltegiak antolatu-rik. Hiru saiotan izanen da; bihar lehena, maiatzaren 14an biga-rrena eta maiatzaren 21ean azke-na, hirurak goizez. Edorta Jime-nez, Itxaro Borda eta Mikel Her-nandezek emanen dute eta matri-kula egiteko nahiz informazio gehiago lortzeko elkartera deitu behar da, 22 59 91 telefonora.

BESTELAKOAK Unibertsitateko Finantzaketari buruzko ma-haingurua izanen da gaur, maia-tzak 6, NUPeko 4. gelan, eguer-diko 12.00etatik aurrera. Zabalik taldeak antolatu du, eta hizlariak hauek izanen dira: Jose. Gines, Valentziako Hezkuntz sailbu-ruaren aholkularia; Luis Cru-chaga, NUPeko gerentea; Juan Cabases, NUPeko irakaslea; eta Jorge Nieto, Enpresa Zientzieta-ko fakultateko dekanoa.

Partehartzea eta Elkartekide-tzari buruzko mintegia antolatu du biharko Nafarroako Gazte Kontseiluak. Goiz eta arratsal-deko ordutegiarekin, parte hartu nahi dutenek deitu besterik ez dute, 23 48 19 telefonora.

P i / \ i / \ r < h v r c o r s 1 1 \ / \ OOOOOCXMOOOOOOOOOOOOOO<xxdoooooooooooooooooooo

GAIZKA ARANGUREN

Itoitzen Klitorisa j Itoitzeko urtegiari bu- ruz-' ko burutazioek sexualki

asaldatzen naute. Ekidiezina. Izenak berak duen indar kiliga-rria izan daiteke errudun, baina urtegiak sortu duen eztabaidaren historioak eta bere pertsonaiek ere, badute eszitatzen nauen ezer. Urrobi, Irati, Nagore eta Itoitz har genitzake historio honen pertso-

naia nagusi gisa. Pertsonaia pa siboak noski. Bertzeek erabakiko dutenaren zain gelditzearen au-kera soila dutenena. Borreroen aizkora lepora noiz eroriko ote zaien itxoiten dutenak. Duela gu-txi, ipuin dramatiko honen bertze kapitulu bat bizi ahal izan dugu. Borreroetako batek, Aragon jaunak, aizkora hartu eta bere bu-ruaz bertze egin du. Ez lagunen batek hala aholkatu diolako, ira-gan ustelaren kiratsak inguratzen zuelako baizik. Pertsonaietako bat hil zaigu bada. Edozein tra-

gedian gertaera arrunta. Hain arrunta ez dena, Europar Bata-sunaren instituzioek helarazi behar zitzaizkien txosten insti-tuzionalak epez kanpo bialtzea-rena da. Urtegiaren Aurkako Koordinadorak aldiz, ez du auke-ra bat beraere galdu, eta 'ElToro' Hotelean orgia polita izan zen. Denek ez zuten orgasmoa atze-

man, baina Alli eta Beaumonta-rren arteko laztanketa xeratsuak zererranik eman du.

Bien bitartean, lanak ez dira eten. Zer gertatuko da Europar Elkarteak Itoitzen urtegiaren egitasmoa bertan behera uztearen erabakia hartzen badu? Azken finean, urtegia bultzatzen ari di-renek kontutan al dute hori? Alli, Borrell, Felipe Gonzalez, UNP, PSN, UAGN, Diario de Nava-rra... Guzti horiek, hori gerta daitekeela kontutan dute? Ezez-koan nago. CODAko bozerama-

leak erran zuenez, Felipe Gonza-lezek Itoitzekoa erabaki politi-koa zela argi utzi du. Ordudanik, Mugimendu Sozial aunitzek eta Estatuko ekologista guztiek Itoi-tzen aurkako jarrera hartu duten arren, urtegia eginen ez denaren aldarrikatzaileek zeregin gutxi eta irabazteko aukera nimiñoak dituztelakoan nago. Eta kronika

honen izenburuan zergatiari lo-tuko natzaio amaitzeko. Itoitzek bi klitoris izan ditzake. Lehena, aintzinekoa da, betidanikoa, na-turala, hezea, urtsua, bizkorra be-zain malgua, tamainuz aldatzen dena: eskualdea zeharkatzen duen Irati ibaia. Bigarrena, 'mo-dernoa' baino, posmodernoa, berria, artifiziala, zurruna, alda-gaitza, lehorra (lubrifikaziorik gabekoa alegia), eta kontrolatua: Agoitzerako sarrera naturalean eraikitzen ari diren presa. Aukera librea da Andre-Jaunok.

ASTEKO PERTSONAIAK

Enrique Martin Osasunako entrenatzailea

Ez da, ez, ustekabea izan Osasunaren porrota. Azken aste hauetan erraz aski iragar zitekeen amaiera iritsi da eta, tristura sentitu ba-

dugu ere, ezin zaio errua kanpoko inori bota. Lehen mailan hamalau urte egin eta gero, bigarrenera jaitsi da Osasuna, aurtengo denboraldia bukatu ez arren, matematikak garbi azaltzen digunez. «Tristura izu-garria sentitzen dut. Hala ere, Liga amaitu arte profesionalak izanen gara. Jaitsierari lasi egin behar diogu aurre, heldu den urtean Lehen Mailara itzuli ahal izateko», azaldu zuen Enrique Martin entrenatzai-leak. Urtarrilean hasi eta maiatzarako taldea bigarren mailan zeukan Martinek, baina ezin zaio erru guztia berari bota, jokalariek ere badute berena. Helburua garbia da, ahal den lasterren Lehen Mailara itzultzea.

Ricardo de Leon Gizarte Ongizateko sailburua

Ricardo de Leon Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko sail-bura agertu da aste honetan Parlamentuan, bere anaiaren enpresak

Gobernutik faborezko tratua jaso zuenentz argitzeko. Iruñeko Go-bernuak 1.427 milioiko adjudikazioak eman zizkion Irati enpresari, Agustin de Leon bertako kudeatzailea zelarik. Alliren taldeko sailbu-ruak azaldu zuen «txantaia, mehatxuak eta presioak» jasan zituela enpresari baten aldetik eta, nor zen ongi jakin arren, ez zuen salatu. Datu ugari eskaini zituen adjudikazioak behar bezala eginak zeudela argitzeko; hori bai, batean «hutsegite formala» zegoela esan zuen De Leonek. Beste alderdientzat, gauzak ez ziren garbi geratu eta ikerketa batzordea osatu eta informazio gehiago behar zutela esan zuten.

AHAZTU GABE!

ELKARTASUN JAIA Elkartasun Jaia ospatuko da

gaur Lizarran, Los Llanos ize-neko tokian. Abriguemos Bosnia eta Rumaniarekin El-kartasuna taldeek antolatuta eta Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen la-guntzarekin, ekitaldi ugari izanen dira egun osoan. Ate-ratzen den dirua zenbait proiektu finantzatzeko erabi-liko da; horien artean, Malfn eraikiko den ur putzu bat, Zaireko Kinshasa ospitalera-ko materiala erostea eta Mu-garik Gabek Iruñetik bultza-tzen dituen lan batzuek lagun-tzea. Goizetik, txistulariak, 'Ruiz Etxeberria' gaiteroak, 'El Puy' tuna, rondalla, txa-ranga bat, Shambu Teatro tal-dea eta Larraintzar dantza tal-dea ariko dira. Kartel lehiake-tako sari banaketa eginen da, eta bidaiaren zozketa. Arra-tsaldean, Danza Conchera Peruko taldea, Eunate dantza taldea, Terral —Txileko mu-sikariak— eta Flamiz taldea izanen dira protagonistak. Egun osoan haurrentzako jo-koak, tailer artistikoak, esku-lan erakusketaeta 'Esklabutza eta Arrazakeria' erakusketa zabalik izango dira.

j e n e r o x u m e k o a k

Bombolentena

Bombolentena, nere laztana, ez egin lorik ba-soan, ehiztaritxoak era-mango zaitu erbia zare-lakoan.

ELIAS SARASA - ERRO

A D I ! ooooooooooooooooooooooooc>ooooooooooo

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetailu' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPE IRRATIA FM 107.8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara 'Gauza guztien gai-netik' edertasuna eta osasuna, sukaldaritza, ohiturak...

Page 3: Lurra deika · 2012. 6. 25. · Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri, Errugugaitzuru, Laureie-reta, Ehuntzealdea.. E. z dira Leitza edo Etxarri-Aranazko dermioak e,z eta Erratzu edo

HERRIZ BERRI

Ezkaroze

Nekazari Ekologistaren Eguna PATXI ULAIAR / IRUNEA

Igande honetan ospatuko da Ezkarozen (Zaraitzu) Nafarroa-ko Nekazari Ekologistaren Egu-na, Bio Lur Nafarroa elkarteak antolatuta. Egun honen bidez az-ken urteotan gorakada handia izan duen nekazaritza mota ho-nek dituen ezaugarri eta abantai-lak azaldu nahi ditu elkarteak, eta hainbat dogma ezabatu.

Ospakizunak goizeko hamai-ketan hasiko dira, bertako Ibarra-ren Etxean, eta Nafarroako pro-duktu ekologikoekin prestatu den erakusketarekin. Zenbait diapositiba ere ikusi ahal izango dira. Eguerdian, mintzaldia izango da Nafarroako Gobernu-ko ordezkarien eta nekazaritza ekologikoko elkarteen partaide-tzarekin, gai nagusi batekin: 'No-la garatu behar da Nafarroan ne-kazaritza eta abeltzaintza ekolo-gikoa?'. Ondoren produktu eko-logikoekin egindako bazkaria izango dute partaideek Orontze-ko Salazar ostatuan, eta arratsal-dean inguruko aziendetara bisi-taldia egingo da.

197 hektarea biltzen dituzte egun Bio Lur elkartearen barruan dauden nekazari eta abeltzainek, eta horietariko gehienak abel-tzaintzari eta laboreari zuzen-duak daude. Hala ere, badira ere barazkiak eta fruta ekoizten di-tuztenak eta, hain zuzen ere, fruta ekoizteko aziendak dira gaur egun beharrezkoenak, eskain-tzak ez baitu eskaera betetzen. Nekazaritza ekologikoa arautzen duen Jatorri Izenaren Kontsei-luan sartzeko zenbait arau bete behar dira —epekako prozesua, instalakuntza egokiak—, eta bi

Nekazaritza ekologikoa Iruñeko baratzetan hasi zen Nafarroan.

urteko birmoldaketa izan behar dute aurretik aziendek, lurrari ere egokitzeko parada emateko.

IRATIRI Baina ekologia ez BURUZKO da izango Ezkaro-IKERKETA a steburu hone-

tan izango duen ekrtaldi bakarra, gaur bertan aurkeztuko baitu Ce-derna-Garalur elkarteak Iratiko erabilera turistikoari buruz egin duen ikerketa. Lanaren aurkez-pena inguruko erakunde eta he-rritarrei dago zuzenduta, eta de-bate publiko bat sortu nahi da. Lanaren beharra iazko udan plan-teatu zuen Cederna-Garalur el-karteak eta Aezkoako eta Zarai-tzuko ibarretako juntek begi onez ikusi zuten. Lana burutzeko Na-farroako Gobernuaren lankidetza ere izan du elkarteak.

Lan honetan jasotako datuen arabera, 1993ko uztailaren 3 ltik irailaren 6ra bitarte 30.000 mila bisitaritik goitik bisitatu zuten Irati, eta gehienak euskaldunak ziren. Ondoren, madrildarrak eta kataluniarrak. Gehienak kanpa-lekuetan izan ziren, eta ondoren landetxeak dira ostatu aukera-

ALBERTO BARANDIARAN

tuenak. Otsagabia da tokirik pre-ziatuena eta ondoren Orbaitzeta. Bisitariei egindako galderen arabera, natura, lasaitasuna eta inguruaren edertasuna dira gau-zarik erakargarrienak, eta beste muturrean, ibilgailuen ugalketa, jende pilaketa eta zikinkeria dira azpimarratzen diren aldetxarrak.

Donibane Garazi

Abere Mtegiak osatu den sindikatuari esker iraunen du

L.E. / BAIONA

Donibane-Garaziko abere hil-tegiak iraungo duela ziurtaturik da gaur egun, honen ixtearen arriskua baztertu ondoren. Haz-kuntzak toki premiazkoa duen eskualdearentzat honen izatea puntu inportantea da.

Joan zen apirilaren 19an Do-nibane-Garaziko Herriko Etxean sortu zen herrien arteko sindikatu berezia ukango du biltegi honen ardura. Iazko udaberrian, Garazi, Baigorri eta Iholdiko kantona-menduetako auzapezen bilera egin zen, SIVU, 'Helburu bate-kilako herrien arteko sindikatu' baten eraikitzeko. Honen helbu-rua zen urtean mila tonaren tra-

tatzeko gai izanen zen unitatea-ren eraikitzea. Hiru Nafarroa Be-hereko kantonamenduentzat erabiliko den hiltegiko lehenda-kari Charles Cabrol aukeratu du-te. Baigorriko eta Iholdiko kan-tonamenduetako kontseilari di-ren Marcel Monlong eta Jean Louis Caset lehendakariorde di-ra. Europako legedietara egoki-tzea abere hiltegiaren arazo tek-nikoetarik zen, konpondu dena. Gogoragarri da Donapaelun arazo berdintsua gertatu zela abere hiltegia biziarazteko eta honi zoakion tratatze lantegia-rentzat. Paradoxa iduritu arren nonbait erran daiteke Nafarroa Behereko bizia hiltegien iraupe-netarik datorrela!

Basaburua

Kultur Astea arrakasta handiz egin da apirilean

BERUETE

Irkaitz taldeak antolatutako Kultur Astea arrakasta handiz egin zen joan zen apirilean; eki-taldi anitzekin, eta jendearen partehartze handia zela. Egita-raua apirilaren 16an hasi zen, gaupasa batekin. Egun berean ere herri kirolak eta artisauak izan ziren. Halaber, Haurren Eguna ere izan zen Berueten, eta baila-rako 70 bat haur bildu ziren Popi eta Zaratrako pailazoen ingu-ruan. Giro ona nagusi izan zen egunean zehar, eta amaitzeko txokolatada eskaini zitzaien haurrei.

Igandean, maiatzak 1, Adin-duen Eguna ospatu zen Berueten bertan. Mezaren ondotik 60 bat

lagun bildu ziren ostatuan, baz-karia egiteko, eta bertso saioaren ondotik, trikitilariek giroa alaitu zuten. Ez zen giroa gehiegi alaitu beharrik izan, hain zuzen ere, ai-ton-amonak berandu arte aritu baitziren dantzan jo ta ke. Egun berean ere, eta ohizkoa den beza-la, omenaldia egin zitzaien adin-duei, eta aurten Berueteko Este-fania Urtxipia eta Orokietako Joxe Oiz izan ziren omenduak. Egitarauaren aurrekontua eta antolaketa lanak Irkaitz taldeak eraman zituen aurrera, zenbait herritarren laguntzarekin.

Euskara Batzordeak autobu-sak antolatu ditu Senperen aste-buru honetan ospatuko den Herri Urrats jairako, eta nahi duenak hor izango du informazioa.

JATETXE BEGETARIANOA Irunlarrea kalea, 6 -8 (Urgentzien aurrean),

Virgen del Camino Ospitalea Tf: 9 4 8 - 2 6 3 9 2 7 KUÑEA

Nmrrerido iturritik

Juan Kruz Lakasta

Eestee... zaunk Nola egiten du zaunka Argenti-nako txakur batek? Bada, «ees-tee... zaunk». Txiste zaharra da, 'Mistetas' deituriko txakurraren txistearen garai berekoa. Haatik, 'Mistetasena' ez bezala, litekee-na da Hego Amerikako txakurra-ren txistea aurki berriro ere mo-dan egotea. Izan ere, badatoz, he-men daude jada... Gardelen ja-rraitzaileak!. Nafar-mexa hil-tzear dago —Navarreria iturritik gertu, Zuriza tabernan elkartzen zareten Huajoloteei dolumi-nak—, gora tango nafarra!

Buruan dut oraindik ere Kojon Prieto y Los Huajolotesen lehen kontzertuetako bat. Gavilan —garai hartan artean Eskroto ze-na— Mexikotik bueltatu berria zelarik, 1992. urteko udako gau batean, Lore Etxean —adi, Lore Etxea II bihar jaio daiteke eta— jo zuten zortzi bat Huajolotek. Kontzesrtua mundiala izan zen, eta Navarreriako Iturriko ingu-ruetatik Argako ibarreko etxera jaitsitako lagunak aho-zabalik geratu ziren ikuskizun iraultzaile haren aurrean.

Joan den igandean kasik jende bera elkartu zen Donibane au-zoko Katiuska tabernan. Norber-to Dekadencia taldeko abeslari ohia kantari aritu zen bertan. Ez dut gezurrik esanen. Dekadencia dekadente baino dekadenteagoa iruditzen zitzaidan, eta ez nuen talde horren abeslari ohiaren-gandik gauza gehiegirik espero. Rock erradikala abestu ordez, baina, tangoak kantatu zituen, eta trebezia handiz gainera. Ikus-entzuleak duela bi urte bezain aho-zabalik geratu zen, «Garufa, vos sos un caso perdido» entzu-ten zuen bitartean.

Adi, beraz. Enroilatua izan na-hi baduzu, txe —ez txo—, zokora ezazu tekila botila, kentzazu Za-pataren posterra gelako horma-tik, eta erre ezazu mexikar kape-la. Bidenabar, has zaitez matea edaten, eros ezazu Che Gueva-raren posterra, eta lor itzazu Pan-pan behizain aritzen diren horiek ibiltzen dituzten txanoa eta bo-leadorak. Oihuka ezazu ozen: eestee... Flaco Jimenez is dead, txe boludo, gora Carlos Gardel!

Page 4: Lurra deika · 2012. 6. 25. · Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri, Errugugaitzuru, Laureie-reta, Ehuntzealdea.. E. z dira Leitza edo Etxarri-Aranazko dermioak e,z eta Erratzu edo

Nofarkaria Iruñeko § " lurra deika

N afarroako hiriburuari buruzko toponimia lan bilketa bukatu berri du Patxi Salaberri ikertzaileak, Jose Maria Jimeno Jurioren laguntza-

rekin. Bertan bostehundik gora toponimo bildu dituzte, biziak zein desa-gertuak, eta haien inguruko etimologia eta datu zenbait azaldu dituzte. Esan daiteke Iruñeko aurkientza guztiak daudela bertan jasoak.

Izenari izana ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

Toponimia «deika ari zaigun lurra» dela esan zuen behin Jose Maria Jimeno Jurio Nafarroako toponimia biltzaile nagusiak, eta dei horren atzetik lurraren baitara bildu direnak asko izan dira bere otidotik. Azken urteotan inoiz ez bezalako ospe eta estima hartu du perretxikoak zoiltien azpiko bi-laketarekin antza handia daukan jarduerak, eta argitalpenak ere zizak euria egin ondoko ugalke-taren tamainean heldu dira. I990ean kaleratu zen 'Nafa-rroako Euskal Izendegia', Eus-kaltzaindiaren eta Nafarroako Gobernuaren eskutik, eta bi urte geroago hasi ziren azaltzen 'Na-farroako Toponimia eta Mapa-gaintza' izeneko saileko libu-ruxkak, Nafarroako alde oroko toponimia txikia bildu nahi du-

irurehundik go-ra orrialde eta bos-tehundik gora topo-nimo, gehienak eus-karazkoak, biltzen ditu lanak.

tenak. Bitartean, Euskaltzain-diaren 'Onomasticon Vasconiae' izeneko saileko aleek ikusi dute argia, eta horren lekuko da Patxi Salaberrik eta Jimeno Juriok ate-ra berri duten lan hau, sail hone-tan argitaratuko baita.

Argitalpen sobera, antza, inoiz ez bezalako normalizazioaren beharra duen arlo batendako, baina lanak erabat ezberdinak direla azpimarratzen du Salabe-rrik. «'Nafarroako Toponimia eta Mapagintza' liburuxketan soilik toponimia bizia biltzen da, eta dokumentazio gutxi samar dago, aski laburki. Gurea, ordea, ez da toponimia bakarrik, Iru-ñean mintzatu diren hizkuntzez ari gara hor, eta biltzen dira berri pila hemengo euskarari buruz». Tamaianaren aldetik ere franko bestelakoak dira lanok. Batean Iruñeak orrialde gutxi batzuk baino hartzen ez baditu ere, bes-tean hirurehundik gora betetzen du.

BOSTEHUNDIK Hirurehundik GORA gora orrialde,

TOPONIMO e t a bostehun-dik gora toponimo, gehienak

euskarazkoak. Gaztelaniatik da-tozenak urri, eta, ezaguna dela-rik, bederen, bakar bat frankoa: 'Arrotxapea', roche-tik (harkai-tza) omen datorrena. 'Txantrea'1

galoerromantzetik datorrela iri-tzi diote adituek. Ez da, baina, mairuek edo juduek utzitako to-ponimorik. «Juduen toponimorik ez ohi da aurkitzen Nafarroan, baina bai mairuenak, batez ere Tutera aldera. Hala ere, ez dago jakiterik bertako arabiarrek utzi-takoak ala erdararen bitartez (arabismoak) sartutakoak diren».

Nolanahi ere, ezin ukatu, na-hasmendu franko i zan da eta oraindik bada hainbat toponi-miari buruz. NAFARKARiAren orrialde hauetan Mikel Belasko Nafarroako Gobernuko toponi-mia taldeko koordinatzailea ahalegindu zen batzuk argitzen, baina ohiturak franko errotuta daude askorengan. Nola ulertu, bestela, zenbait izenekin dagoen nahasmendua?: Belagua-Bela-goa; Bi Ahizpak-Atxitarte; Errotxapea-Arrotxapea... Sala-berriren ustetan, nahasmendua oraindik aztertu gabe dagoen in-formazio guztiari leporatu behar zaio, etengabe sortzen baitira da-tu eta toponimo berriak. «Artxi-bategian dokumentazio asko da-go, eta urteak eman ditzakegu dena begiratu arte, eta, hala ere, beti ateratzen dira berriak». Egoera hau 'normala' dela dio hizkuntzalariak, eta aurretik egindako okerrez mintzo da. «Normala da gurea bezalako hiz-kuntza eta egoera batean. Herri izendegia berritzeko dago, eta batzuk gaizki daude, hanka asko-tan sartu dugulako. Material asko ez genuen ezagutzen, eta orain sortzen ari da. Horrek gauza asko errebisatzera garamatza». Ara-zoa korapilatsua da, horietako izen batzuk dagoeneko ofizial-duak direlako. «Adibidez, orain ohartu g a p Zolia dela euskaraz-ko izena eta ez Zolina, eta gauza bera gertatu zaigu Urdaotzekin, Urdanotz jarri baikenuen hasie-

oponimo ba-tzuekin dagoen na-hasmendua aztertu gabe dagoen infor-mazioarengatik sor-tu da, etengabe azal-tzen baitira datu be-rriak.

ran. Izen horiek guztiak orain al-datu beharra dago».

IRIZPIDE Hemendik aurrera FINKOAK okerrak egiteko

PARATUTA a u k e r a txikiagoa izango dela sinetsirik dago Sa-laberri, «irizpide finkoak para-tuta daudelako. Orain, material guztia izango bagenu, irizpide ortografikoekin eta linguistikoe-kin, erabaki definitiboak hartzera helduko ginateke. Baina mate-riala biltzen ari gara oraindik, do-kumentazio asko dagoeiako be-giratzeke».

Nafarroan berean desberdin-tasunak badira, izan ere, zonen arabera, eta iparraldea aberatsa-goa izan ohi da, dermioak anitza-goak direlako. «Baserriak dituen inguruak biltzen ohi du toponimo gehien». Erriberan, ordea, kilo-metro puska biltzen duen dermio

l..«i atzuetan ez dute onartzen adituek proposatutakoa, eta besteetan erakun-deek ez dute erabil-tzen berezko izena.

bakar bat izan ohi da ohizkoena. Halaber, zailtasun handiagoa eskatzen du euskal toponimoak biltzeak, frankotan ezkutaturik daudelako. «Orain erdaldundu berri diren eskualdeetan, toponi-moak itxuragabetu dira, eta jakin behar da zer zegoen azpian, eta noraino ailegatu behar dugun. Adibidez, XVI. mendeko topo-nimoa aurkituta ere, akaso ez di-gu balio, urrun gelditzen zaigu-lako». Euskaldun eremuetan, itxura aldatu dute toponimoek, baina euskararen indarrez. «Es-kolarik ez izateak» dio Salaberrik «eta euskara dialektalizatua iza-teak izan du eragina honetan».

ASKOREN Arazo franko, be-ERABILERA r a z , toponimia

A I / E B B A y

egokia zein den erabakitzeko, eta traba handiak, ez bakarrik arazoari dagokionez, baina baita kanpotik egiten den erabilerarengatik ere, batez ere toponimia handiarekin, hau da, herrietako izenekin. Batzuetan udalek ez dute onartzen urteetan egindako lana —Iruña izena era-baki zuen Udalak Euskaltzain-diak Iruñea proposatuta ere—,

eta besteetan komunikabideek edo erakunde ofizialek ez dute onartzen berezko izena, herrita-rren ahotan izanik ere — ' Vera de Bidasoa' eta antzekoak, kasu—. Horrek 'amorrazioa' sortzen diola dio Salaberrik. «Iruditzen zait gai honetan aditua denari egin behar zaiola kasu, baina gero hor dago axolagabekeria ere, to-ponimoak paratzean eta abar». Izendegia ofizializatzeak ere ez ditu gauzak soberaaldatu. «Pren-tsan ez da horren isladarik ikus-ten, ez baitute aintzat hartzen. Batzuetan pentsatzen duzu la-nean alferrik ari zarela. Eta ni-retako garrantzitsua da euskara galdu den tokietan toponimia normalizatzea, euskaraz mintza-tzen zela frogatzeko. Hori da gure ondarea errekuperatu eta norta-suna azpimarratzeko bide bat».

Goian, Arga inguruko paseabidea, Magdalena auzoan. Ezkerrean, Irubide, Txantrean, eta behean, Etxabakoitz, Iruñerriko auzo berrienetako bat. JOXE tACALLE

Nafarkaria mintzoak

Argazkia • Indarra galdu dute irudiek eta jadanik ez gaituzte mintzen. Pu-litzer bezalako sariaren irabaz-leak zerbait gehiago harrapatu behar zuen bere objetiboan, be-raz. Ez da aski ez, indarrik ezean lur jo duen haurraren irudia; ge-hixeago behar da 'epatante' izango bada.

Azala gogortu zaigu eta kru-deltasunaren eztenak hausten dira mundu garatuko epidermi-sarekin topo egitean. Sabel puz-tuek, ortzimugan galtzen diren begiek, gizaki baten karikatu-rak diruditen gorpuzkerek ez dute kasik errukirik sortzen. Haur beltzen ezpainak miaz-katu eta haien hegoez betazal eta sudur zuloak laztantzen di-tuzten eulitzarren irudiek, ez gaituzte lehen bezala mintzen. Hirugarren munduko haurren argazkien ziztadek aspaldiak ez

dute 'touche-rik' eragiten mendebaldeko bihotzetan. Ze-luloidezko gezurra ematen du-te.

Urteko argazkiaren protago-nistetariko bat, ordea, jaio be-zain pronto ohartu zen zahar-tzaroaren bidea zuela harturik eta bere jolas guztiek sabeleko zorriak nola isilarazi zutela hel-burutzat.

Urrunegi potitoak, urrunegi dodotisak. Ezerezaren kontra borrokatubeharegunero. Metro gutxiko zubia haurtzaro eta za-hartzaroaren artean zeharkatu behar zuena, eta, hala ere, oina-ze mingarri bihurtu zitzaion urrats bakoitza amaren bularrek idortu eta bazka isuritzeari uko egin ziotenetik. Apenas den-borarik irri herabeti batzuk ma-rrazteko begi inozoen azpian.

Eta orain, free-lance puli-

tzerdunari esker, begi aitzinean dugu neskattoa, kokoriko, bu-rumakur. Nekez asmatu omen du haurrak oin bat bestearen atzean mugitzen. Tirriki-ta-rraka da-tor, norae-zean.

Ez du hutsik egin zitara koadroa osatuko duen harrapakariak. Iragarritako heriotzen kronika-ria mozorroturik bertaratu da, segarik gabe, aiduru. Bidezi-dorrean barna tikili-takala dabi-len neskatoaren pausoak ahitu arte itxoin du eta mokoaren gainetik begiratuz, klik egin eta bere testigantza utzi digu.

Putrea lekuko.

Pello Arana Irakaslea

Adibide zenbait A . B . / IRUNEA

Hona hemen Iruñeko hainbat izenen etimologia, kokapena eta aldaerak, Patxi Salaberrik auke-ratutakoak:

AGOZTEGIETA: Agotz (ga-riaren lastoa)+tegi+eta. Hau da, lastoa biltzen zen tokia. Salabe-rrik berezko aldaerarengatik au-keratu du. «Polita da 'agotz' aK daera dakarrelako, ohizko 'ahotz-aren' partez». Toponimo hau egun galduta dago, baina hi-riaren hegoaldean zegoela jakina da, Gotorlekuko gaztelu ondoan, eta Iturramako iturburutik gertu, hain zuzen ere.

MILUTZE: Liburu honek daka-rren berritasun handienetakoa da izen honena. Kondairak dioenez, errege batek bere zaldun traidore batzuk urkatu zituen Miluze ize-na daraman zubian, eta hortik, nonbait, sortua zen izena:

mihi+luze, Etimologia, baina, bestelakoa da. Liburuak jaso duenez, Milutze da izen zuzena, eta milu landaretik dator: hau da, milu asko zegoen tokia. URRAITURRI: Koldo Mitxele-na hizkuntzalariaren ustetan urre+iturri zen izen honen etimo-logia, hau da, urrezko iturria. Auskalo urrezkoa zelako edo eguzkiak jotzen zuelako. Egun galduta dago, baina Burlatako San Estebanera zihoan bidean zegoen, gaur egungo Txantreako San Cristobal kalean. Arga ibaia-ren ondoan zegoen, Irubide pa-rean, hain zuzen ere. TXANTREA: Katedralaren ba-rruan zegoen —eta dagoen— maila hierarkiko bati dagokio. «'Chantre' izeneko maila zuen apaiz batek», dio Salaberrik, «izango zituen lur sailak inguru honetan, eta horregatik Txantrea

ERRUGUGAITZURU: Erdi Aroko toponimoa dugu hau, eta ez dago jakiterik non zegoen. Bertan nekazaritzan erabiltzen ziren bi neurri azaltzen dira: erregu+gaitzuru. Mitxelenak dio gaitzuru lotuta dagoela 'caiz' izeneko erdarazko neurriarekin. ERLATEGIETA: Gaur egungo Abejeras auzoan dago. Toponi-mo zaharra horrela azaltzen da, eta ez gaur egun zabaldua dagoen Erletokieta gisa. «Gerra ondo-rengo asmakizuna da hori», dio Salaberrik, «auzoa sortu zenean, baten bati izena itzultzea buru-ratuko baitzitzaion. Nahiko arrunta da, eta ez da bakarrik Iru-ñean azaltzen».

GOROABE: Mitxelenak dio 'koroa' hitzetik datorrela, ekial-dean oso arrunta dena. Esaten zaio gain biribilari. Gaur egun Jesuitasen azpian dago, eta gain hori, hain zuzen, biribila da.

Page 5: Lurra deika · 2012. 6. 25. · Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri, Errugugaitzuru, Laureie-reta, Ehuntzealdea.. E. z dira Leitza edo Etxarri-Aranazko dermioak e,z eta Erratzu edo

I ruñeko Hiria torneo itxiaren

zazpigarren ihardunaldiko par-

tida, 1994ko urtarrilaren 3an

jokatua.

Unai Garbisu, 2.255 E L O k o a

(Euskal Herria)—Jordi Magem,

2.505 ELOkoa (Katalunia).

I .e4,c6; 2.d4,d5; 3.Zc3,g6;

4 .Ae3,Ag7; 5 . f3 ,Db6;

6.d5,Db2; 7.gZ-e2,Zf6; 8.c6,c6;

9. G b l , D a 3 ; 10.Dd2,bZ-d7;

l l . E f 2 . Endroke lasaia egiteko

aukera galdu dute. Joka daiteke,

baina erregea erdian geratzen

denean, erne egon behar.

11...,0-0; 12.Zg3,e5; 13.d5. Ba-

liteke ' A c 4 ' hobea izatea, erre-

gearen posizioa ez baitago kon-

ponduta. 13...,Zd5; 14.Zd5,d5;

15.Dd5,Zb6; 16.Db3,De7;

17.Ab6. Ez da egokia. Erregea-

ren posizioa seondtu bitartean,

alfil honek defentsa lana ederki

betetzen zuen. 17...,b6. Ikus

Koadroa- ' A c 4 ' egiteko azken

aukera. Txuriak, ordea, galbi-

dean sartuko dira.

18.Db6,Ae6; 19.Ad3,f5;

20 .hG-e l , e4 . Beltzak bizkorrak

izan dira. Txuriek atzea gordeko

zutela zirudienean, beranduegi

dela erakutsiko diete (ezin da

peoiaz jan) . 21 .Af l , aG-b8 ;

22.Db8. Ez zen beste aukerarik.

Beltzen ' A d 4 ' jokaldia izugarri

gogorra da eta. 22.. . ,Gb8;

23.Gb8 xa,Ef7; 24 . eG-b l ,Dc5

xa; 25 .Ee2,Dc2 xa; 26.Ee3,Dc3

xa. Alfi len eta damaren konbi-

naketa geldiezina zenez, txuriek

etsi zuten. Erregea behar bezala

ezkutatzen ez asmatzeagatik.

Gogoaren kateak, noizbait hautsiak ote?

Zaharraren baserria, gelditzen zi-tzaizkion bi alabek eta seme ba-karrak eramaten zuten. Bere beste bi semeak eta emakumea mundu honetatik joanak ziren zegoeneko borrokan eta beste alaba bat Mar-tuteneko gartzelan zuen. Bere bi-zitza monotonoa ahal zuen bezain ongi eramaten zuen eta poztasun txiki eta beharbada txoroekin

—animaliren bat zela edo uztaren martxa ona zela— pixkat alaitzen ahalegintzen zen. Berarentzat egurrak, tren-motel ba-tetik igarotzen ziren zuhaitz bezalakoak ziren eta azken geltokira heltzen ari zela gogoan zuen. Martutenera bere alaba ikustera joaten zen, bi-sitaldiak egitera eta hau, bere bizitzaren monotonia hausten zuen gauzetako bat zen. Bestea, herri ttipi-ra igandetan jeistea zen, bere aintzineko guda lagunekin elkar-tzera, eta kartetan zi-harduten denbora ge-hiena ddo garai zahar haietaz hitzegiten.

Oraindik bere ko-munista printzipioak mantentzen zituenez, ez zen joaten elizara igandetan eta horren-gatik pixkat gaizki be-giratzen zioten ba-tzuek nahiz eta honek, Guda Handiaren Ga-raian bere borrokaren-gatik inportantziarik galdu. Gainera ez zen bakarra, gelditzen zi-ren gudako lau lagun haietatik beste bik ere horrela jokatzen bait zuten eta beren seme-alabak printzipio haie-kin hezitu zituen ere: 'Bizkaia Maite ' taber-nara joaten ziren koa-drilako bostak eta haien betiko mahaian eta bakoitzak bere be-tiko eserlekuan eseritzen ziren. Aurrena eguraldiari edo uztari edo baita baserriko lanari buruz ere hitzegiten zuten, eta on-doren beren kar'ta partida jokatzen zuten,

Igor Arroyo (BARAÑAIN)

Eusko Gudarien partaideak izateagatik eskertzeko emandako xoxa zahar eta ba-liogabeak jokatuz. Gero, sagardo edo ardo gorriko edalontziak alboan zituztela haien buruan gordeta jarraitzen zituzten Guda Handiko oroimenak komentatzen zituz-ten. Nola Baztanen barrena mendietara jo zuten ordenik gabeko taldeak osatuz eta haien geroko Eusko Gudarien batailoan sartzeak... Baita nola borrokatu ziren txa-keteroen aurka Durangon, Bergaran, Az-peitian eta Bilboko azken gudan...

Guztien buruan zegoen Gemikako in-fernua, eskola baten barruan errefuxiatuak nola ehizako fusilez hegazkinen lehergai-lu hiltzaileei erantzuen zieten. Eta beren

geroko preso garaia, la-gun asko afusilatuak izan zirenean eta azke-neko gorputzaren aska-tasuna, gogoa oraindik ere kateaturik bait zuten. Haiek izaten ziren, bere alaba presoekin eginda-koarekin batera, bere zahartzaroaren unerik zoriontsuenak, eta on-dorengoak, oinez base-rrira ilargipean itzultzen zenean, zorigaiztokoe-nak. Betiko bidetik mantso-mantso, maki-larekin lagunduz bere zango moztua joaten zenean, galdutako gaz-tetasun eta bizitasunaz konturatzen zen eta ba-tzuetan, basoko animali urriak lekuko zituela negarrari ekiten zion. Orain zahar bat zen, traste modukoa zela iruditzen zitzaion eta nahiz eta bere bizitza ahituta zegoenaren pen-tsamendua bere burutik baztertzen saiatu hantxe jarraitzen zuen, egos-korra oso. Baina dena hori ez zitzaion beste pentsamendu bat baino beldur eta larritasun ge-hiago sortzen, hau ero-

tzeko modukoa bait zen berarentzat: bere gogoaren kateak ez haustea, Euskal Herria askea ez ikustea, bere bizitza luzearen az-ken momentuan.

ooooooo<X)oooooooc>ocoooooooooo^

Euskal piratak Mediterraneoan

1480. urtean Aragoiko Fernan-do erregek Sizilia irla galtzeko arrisku bizian ikusten du, turkoek izugarrizko itsasontzi armada prestatu bait dute. Hori zela eta, Baskongadetara armada bat anto-latzera bidali zuen bere ordezkaria zen Quintanillako Alonso, 'Biz-kaiko jendea itsasoko aferetan oso iaioak bait dira', garaiko kronis-taren arabera. Dirua Burgos hirian metatu eta marinelak eta ontziak Bizkaian eta Gipuzkoan bildu be-harrekoak ziren. Hasieran uko egin zioten eskakizunari, baina kronis-

taren arabera, euskaldunei turkoek zer egiten zuten kristauekin kon-tatu bezain azkar, berotu egin zi-ren, eta 50 itsasontzi hornitu ziren. Sizilia inguruko gerratea bukatu-takoan euskal itsasarmada ziztu bizian Granadara abiatu zen, hor-txe gudari gogotsuentzat lan han-dia zegoen eta. Antza denez, Tor-nuan baleak harrapatzea baino bi-zimodu ederragoa iruditu zitzaien Mediterraneoan ontziak hustea, eta kortso geratu ziren Mediterra-neoan.

Hona hemen zenbait berri.

JUANTXO URDIROZ OTOOOOOOOOOOOOOOOO >>:> > > y > > } >>

Ez usteak zure atean joka

Euskal piratarik

garrantzitsuena Pedro

Navarro izan zen.

Frantziak nahiz gaur

egungo Italiak ez izan

zuten menperatu.

1443. urtean Fernando Katolikoak Portugalgo erregeari gutun bat igorri zion kortso bizkaitarrak atxilotuta zeudela esanez. Agerian dagoenez, lanean hasiak ziren urte horretarako. 1445.ean Frantziako Carlos VHI-ak Napoles hiria zaku-ratu zuelarik, itsasoz bidali zituen bitxi eta edergarriak etxera. Gixa-joak ez zuen bizkaitarren berria eta esku hutsik geratu zen. 1446.ean Tiber ibaiaren sarpidea Menaldo Guerra izeneko euskaldun batek kontrolatzen zuen, hortik pasatzen ziren itsasontzi gutziei zerga bat pagararaziz. 1446.ean ere, badugu 'Nicolo Bonifligio, corsario bis-caglino, homo di sorta que fazea tremar tutto el mar de Lion' . (Ni-kolai Bonfligio, euskal pirata, zori haundiko gizona, zeinak Liongo itsaso guzia izutzen bait zuen). Baina garrantzitsuena Pedro Na-varro zen, 'aventuriero biscagli-

no ' . Frantzia nahiz gaur egungo Italia aldeko lagunek ezin izan zuten menperatu. Espainako Ka-pitan Haundiak berak atxilotu zuen. Fernando Katolikoak argia zelako ospea dauka, eta gure gi-zona urkatu beharrean almirante izendatu zuen eta bere armadan lanean hasi zen.

1508.ean Mondragoiko Peru daukagu lanean. Aurrekoekin konparatuz, honek gauzak berritu egin zituen. Kronistak dio 'corsa-rio a toda ropa' zela, hau da, ez ziola galdetzen biktimari nongoa zen. Calicutetiko ontzi bat harra-patu, Baionan etekinak saldu, abe-rastu, eta Nafarroan barna galdu zen. Inork altxorraren bat aurkituz gero, badaki norena den.

Norbaitek informazio gehiago eskuratuz nahi izanen balu, ikus dezala 'UN Mediterraneo de Pi-ratas', J. Solaren liburua.

Page 6: Lurra deika · 2012. 6. 25. · Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri, Errugugaitzuru, Laureie-reta, Ehuntzealdea.. E. z dira Leitza edo Etxarri-Aranazko dermioak e,z eta Erratzu edo

Nofarkaria

N afarroan, tamalez, gutxitan erabiltzen da euskara eszenatokien gainean. Halaber, erabiltzen denean, haurrentzako antzerki emanaldietan erabiltzen ohi da, besterik ez. Aurten talde bakar bat ausartu da

euskara helduentzako antzezlan batean erabiltzen. Padre Moret-Irubide institutuko antzerki taldea da, hain zuzen ere, talde adoretsu hori, eta Xabier Mendigurenen 'Zabortegi' taldeak hautatutako helduentzako obra.

Euskara eta zaborra taula gainean

JUAN KRUZ LAKASTA / IRUNEA

Irubide institutukoa ez da Na-farroako euskal talde bakarra. TEN-Pinpilinpauxa, Trokolo, Kollins Klown eta beste hainbat talde profesional ere euskaraz aritzen dira Nafarroako eszena-tokietan. Talde horien muntaien xedea, ordea, ikusle gaztetxoak dira, umeak hain zuzen ere. 'On-gietorriak mendebaldera', 'Ali Baba eta 40 lapurrak' eta antzeko antzezlan arinen alboan, astun, sakon eta erakargarri ageri da Xabier Mendigurenen 'Zaborte-gi'-

Joan den udan, aurten obra bat euskaraz taularatzea erabaki zuen Irubideko antzerkiko zu-zendaritza taldeak. Eszenatokian euskaraz lehen urratsa emateko, haurrentzako obra erraz baten laguntza nahi zuten. Haatik, Kar-los Pifiuela taldeko zuzendari laguntzaile eta koordinatzaileak azaldu zuenez, «Xabier Mendi-gurenen 'Zabortegi' obra hartu genuen esku artean, gustatu egin zitzaigun, eta aurrera egitea era-baki genuen».

Piñuelaren esanetan, Xabier Mendigurenek idatziriko obran «3000. urteko edo batek daki noizko gizartea da aztergai, ba-tetik historikoaurrea, eta bestetik etorkizunekoa, non gure zibili-zazioaren ondorio eta hondaki-nak ikus daitezkeen». Zuzenda-ritza taldekideak zehaztu zuenez, «humanizazioa ez da ikusten inondik, eta deshumanizazioa da nagusi, baina hala eta guztiz ere indarkeriak eta sexismoak tinko jarraitzen dute giro horretan». Halaber, «giza taldearen buru-zagiaren eta bere semearen arte-ko boterea lortzeko borroka da

istorioaren ardatza», Piñuelaren aburuz.

'Zabortegi' ez da, beraz, in-stitutuko antzerki talde baten ohizko antzezlana. Ez da betiko eszenografia eta jantziak erabil-tzen dituzten horietarikoa. Lan honetan eszenatokia zaborraz betetzen da, eta pertsonaiak oso bereziak dira, deshumanizaturi-koak, gogorrak. Obra bera, oro har, gogorra da. Horrek, ordea, ez zituen izutu Txantreako institu-tukoak, eta horrekin lan egitea erabaki zuten. Erabaki horrek, Piñuelak berak aitortu zuenez, zenbait ate itxi dizkie; izan ere, «ikastolaz ikastola ibiltzeko, esaterako, askoz errazagoa li-tzateke haurrentzako obra bat taularatzea».

Dena dela, dagoeneko hala Iruñerriko hainbat euskaltegire-kin nola zenbait ikastolarekin ha-rremanetan daude, eta badirudi obra frankotan taularatu ahal iza-nen dutela. Xede horrekin ekin zioten lan egiteari joan den ur-teko urrian Eukene Garin, Moni-ca Prieto, Maider Bidaurre, Goi-zargi Marcilla eta Patrizia Enerit Irubide institutuko ikasleek eta Carlos Piñuela, Iñaki Otsoa eta Tomas Astiz institutuko ikasle ohi eta taldeko egungo zuzenda-riek.

abortegi' ez da institutuko antzerki talde baten ohizko antzerkia. Ez da beti-ko eszenatokiak eta jantziak erabiltzen dituzten horietakoa.

'Zaborra' antzezlanaren bi eszena. Bertan taula

zaborraz betetzen da eta horren artean

egin behar dute lan aktoreek.

Lehenik eta behin, entseiatze-ko orduan topatutako denbora arazoak gainditu behar izan zi-tuzten. Irubideko antzerki tal-deak aurten, euskarazko obra ezezik, Alfonso Sastreren 'Ejer-cicios de terror' gaztelaniazkoa ere prestatu du. Taldekideak ez dira profesionalak, ikasleak bai-zik, eta kurtso berean bi obra prestatzea gogorra izan da oso, entseiatzeko beta gutxitan izan baitute. Bidenabar, denbora ez da gainditu beharreko arazo bakarra izan. Patrizia Eneritz izan ezik, gainontzeko antzezle guztiak estreinakoz aritu dira aurten es-zenatoki baten gainean, «eta hori asko nabaritzen da lan egiteko orduan, askoz lasaiago aritzen baitzara esperientzia baldin ba-duzu», Piñuelaren irudikoz.

Koxka horiek eta beste hainbat gainditu ahal izateko gogor egin dute lan azken zazpi hilabeteo-tan. «Antzerkia euskaraz egin, bizi eta prestatu dugu». Neke eta izerdi horien fruitua joan den os-tiralean izan zen ikusgai jendau-rrean estreinakoz Irubide insti-tutuan bertan. Lagunartean, ka-sik etxean, emaitza «espero baino hobea» izan zen, Piñuelaren esa-netan. Taldeak, ordea, asteburu honetan erronka zailago bati egin beharko dio aurre. Heldu den igandean, hilak zortzi, eguerdiko hamabietan, Nafarroako An-tzerki Eskolaren San Agustin ka-leko aretoan taularatuko dute euren obra.

Xedeak argi eta garbi J .K .L / IRUNEA

• Karlos Piñuela eta Iñaki Otsoak 1990-91 ikasturtean har-tu zuten Padre Moret-Irubide institutuko antzerki taldearen gi-daritza. Garai hartan antzerki taldea desagertzear zegoen. Ger-man Gonzalez eta Vicente Gal-vete institutuko irakasleak ziren taldearen zuzendariak. Irakas-kuntzak eta antzerki taldeak ematen zieten lana aurrera atera ezinik, irakasleek amore eman zuten ikasturte horretan.

Otsoa eta Piñuela Irubide in-stitutuan ikasle zirelarik eduki zuten antzerkigintzarekin lehen harremanak. Bertako antzerki taldeko partaide izan ziren, eta haren eskutik, hainbat ikastaro egin zituzten Nafarroako zenbait antzerki talde profesionalekin. Institututik irten eta gero, besteak beste, Udako Euskal Unibertsi-tatean eta Nafarroako Antzerki Eskolan ikastaroak egin zituzten. Iñaki Otsoak, horretaz landa, TEN taldearekin antzezle gisa lan egin zuen 'La dama y el mar' muntaian. Azken urteotan, gai-nera, Tarregan izan dira, bertan urtero egiten diren kale antzerki

topaketetan. Eduki badaukate, beraz, formakuntza zabal sama-rra, eta jakin badakite zertarako balio behar duen institutu bateko antzerki taldeak, Piñuelak argi eta garbi azaldu zuenaren arabe-ra. «Gure asmoa ez da antzezle harrobi bat izatea, edo hori ez da behintzat gure xede nagusia. Helburua jendeak antzerkia eza-gutzea da. Hor publiko bat sor-tzen ari gara, gerora begira jende hori antzerkia ikustera joanen da eta. Bidenabar baten batek an-tzerkigintzan lan egitea lortzen badu, primeran».

Asko ez badira ere? egon ba-daude lorpen hori gauzatu duten batzuk. «Esaterako, duela aste-bete Arantxa Aranguren Gaia-rren izan zen Miguel Narrosen zuzendaritzapean obra bat an-tzezten. Neska hori Irubideko antzerki taldeko partaidea izan zen duela 11 urte». Halaber, eu-ren lanak Nafarroako antzerki mundua euskalduntzen lagun dezakeela uste dute. «Gurea be-zalako taldeetan antzerkia eus-karaz egiteko gai den jendea hez-teko gai baldin bagara, antzerki talde euskaldunak sortuko dira aurki». Hala bedi!

Page 7: Lurra deika · 2012. 6. 25. · Lurra deika Agoztegieta, Urraiturri, Errugugaitzuru, Laureie-reta, Ehuntzealdea.. E. z dira Leitza edo Etxarri-Aranazko dermioak e,z eta Erratzu edo

«Euskal kultura ezdajada oztopo» A.BARANDIARAN / IRUNEA

Txomin Hegik eta Daniel Landartek mintzaldia eskaini zuten joan den asteartean Iru-ñeko Hizkuntz Eskolan, 'Eus-kara eta euskal kultura Ipar Euskal Herrian' gaiaren ingu-ruan. Bertan, erakundea sortu aurretik eta ondorengo ibilbi-dea eta betekizuna azpimarratu zuen Hegik.

EGUNKARIA.— Hiru urte hauetan arazo eta eztabaida luze eta gogorrak izan dira. Egin den bidea behar bezala-koa izan da?

TXOMIN HEGI.— Oro har, Kultur Erakundea oraino ume txiki bat da. Oso garrantzitsua izan da Iparraldean topagune bat sortzea euskal kultur mun-duan, eta esan daiteke oro har udalen eta botere publikoen artean halako elkarrizketagune bat izan dela. Eta dudarik gabe, mementuan behintzat, atea ez da itxita, eta nahiz eta eztabai-dak oso zailak eta dorpeak izan diren —normala den bezala, kultur munduan ez bada ezta-baidagune bat nik ez dakit non izango den—, Iparraldean le-hen aldiz sortu da euskal kultur munduaren eta erabakitzaileen artean topagune hori. Eta uste dut bere funtzioa osoki bete duela orain arte. EGUNKARIA.— Aldaketa hori ere sumatu da Frantziako Ad-ministrazioaren aldetik? Hor egon baitaitezke arazorik handienak...

HEGI.— Bai eta ez. Behar da lehen gauza azpimarratu hala ere, gure afera honetan frantses administrakuntza bultzatzai-lea izan da. Behar da ikusi gaur egun Iparraldean kultur lan bat egiten dela orokorki, gehienbat lan hori frantses kulturari edo beste munduko kulturari dedi-katzen dena, baina Iparraldeko udalek dute kultur lan hori oro-korki gehienik diruztatzen. Frantses Administrakuntza edo Akitaniako Departamen-dua baino gehiago. Dirutza inportante horretan euskal kul-turak % 13-14 dauka. Beraz, nik uste dut, Iparraldeko uda-letxeak pixkanaka komenzi-tzen ari direla eta baikorrago ikusten gaituztela eta ikusten

dutela euskal kulturaren ga-rrantzia, eta hori lanari esker egiten ari den gauza bat da. Bainan —eta dudarik gabe ara-zo politikoengatik— frantses Kultura Ministerioak ukan zuen duela hiru urte horrelako erabaki bultzatzaile bat: 'Gu-txienez kulturzaleekin Ipa-rraldean konponketa zerbait egin behar da, eta beraz proiektu hori bultzatu dugu'. EGUNKARIA.— Aldaketarik sumatu al duzue gobernu alda-ketarekin? Zerbaitetan lagun-tzen al du hiru ministro iza-teak?

HEGI.— Elez bai, zeren esaten digute oso lan ona egiten du-gula eta euskara behar dela sustengatu. Hori guztia esaten dute, ahobeteka, Iparraldean direlarik behintzat. Memen-tuan nabari dena da euskal kultur erakundeak sustenga-tzeko osatu den sindikata az-kartzen ari dela. Hori da inpor-tanteena. Bestela, ez du ematen kultur arazoei begiratuz alda-kuntza handirik dagoenik. Ikusiko da ondoren Seaskare-

kin zer gertatzen den, baina hori guztia frogatu egin behar da. EGUNKARIA.— Non dira behar handienak: Lapurdin, Nafa-rroa Beherean, Zuberoan? HEGI.— Ez dezagun ahaztu arazo larriena euskararena de-la. Eta arazo hori ez da larriegia kostaldean Zuberoari edo Ba-xenafarroari konparatuz. Be-rrikitan Mikel Erramuzpek esan du Alduden gaur egun haurrek ez dutela euskaraz egiten. Alduden ez baldin ba-dute euskaraz egiten, non egi-nen dute, ba? Hala ere, Kopu-rua zabalduz eta emendatuz ari da, baina arazoa hain da larria!

/ «Ez duzue

pentsatzen ahal zer a ldakuntza izan den jendearengan, bai pertsonalki bai

kolektiboki».

Gaur egun 5.000 ume gazte eta baditugu euskarazko erakas-kuntzan, eta hori izugarria da konparatzen baldin badira zenbaki horiek duela hamar urteko ^goerarekin, baina ez dugu horrela euskararen ara-zoa konponduko Ipaftaldean. Beste arazo nagusia da deso-reka ikaragarri hori hirigu-nearen eta baserri munduaren artean. Hori ez da bakarrik Iparraldearen arazoa, Europa-ren arazoa dela esan daiteke, baina esaten da nolazbait Ipa-rraldean laborategi txiki ba-tean gaudela. Nabari da hemen bizi ditugula bai demografia-ren aldetik, bai ekonomia edo kulturaren aldetik, beste hain-bat tokitan bizi diren desoreka ikaragarri horiek. Hori da ge-roari begira dugun arazo nagu-sienetako bat: oreka berriak pentsatzea eta asmatzea. EGUNKARIA.— Datuak ere ez dira oso onak. Beti aipatzen da Iparraldeko euskal kulturaren beherakada. Buelta ematen ahal zaio horri? Jendea baikor da?

HEGI.— Bai. Nik uste dut psi-kologiaren aldetik izugarrizko aldaketa izan dela. Behar da jakin gaur aipatu ditugun gau-za guztiak azken bost urteetan plantatuak izan direla. Erran nahi baita ume txiki-txiki bat garela. Baina ez duzue, He-goaldetik ikusita, pentsatzen ahal zer aldakuntza izan den jendearengan, bai pertsonalki bai kolektiboki. Ikustea euskal kultura ez dela joan den men-deko gauza zaharkituta, zoko baten egiten dena, ez eta, labur biltzeko, terrorista afera bat. Oro har, mende honen bukae-ran diren arazo larriak kontuan hartuz —identifikazioa, nor-tasuna, hegoen berriz aurki-tzea, hirigunearen arazo la-rria—, hori ez badugu ikusten kultura arazoa, ardatza, ez da-kit nola eraikiko dugun dato-rren mendea. Eta gaur egun, jendearen aldaketa horrekin, ikusten da euskal kultura Ipa-rraldean, gaur egun, gauza era-ginkorra eta baikorra izan dai-tekeela geroari buruz. Ez oz-topo bat, baina alderantziz. Be-raz, hizkuntzaren nahikeria hori zabaltzen ari da.

Txomin Hegi

E U S K A L K U L T U R E R A K U N D E A R E N

Z U Z E N D A R I A

Bitartekaritza lana

Euskal Kultur Erakundea

1990ean sortu zenean, ate be-

rriak zabaldu ziren Ipar Euskal

Herriko euskal kulturaren

ikuspegitik. Kultur elkarteen

eta administrazioaren arteko

akordiotik sortua, Pizkundeak

izan zuen lekukoa hartzeko

eratu zen. Uztaritzen finkatuta,

Txomin Hegi du zuzendari, eta

urte hauetan egindako bitarte-

karitza lana oso garrantzitsua

izan da bertako hainbat arazo

konpondu eta bideratzeko.

Horren ondorioz, euskal kul-

turan konfiantza berreskura-

tzen ari dela dio Hegik, bertako

herritarren artean izan den al-

daketa psikologikoari esker.

Txomin Hegi. LEIRE ARZUAGA