lanku emanaldiak

17
www.lanku.com EMANALDIEN ESKAINTZA Emanaldi BEREZIAK BESTELAKOAK 4-14 urte artekonentzat GALTZAGORRIEI TO, INAXITO! KATILLUKADAK JON ENBEITA, GITARRA LAGUN MENDE BATEN ALDARRIAK, XX. JARRIAK ERREGEA ETA BUFOIA BERTSO ZAKUTOA BERTSO TRAMAK ZAZPI ASTOREN GAINEAN EUSKARA BATUAREN BIGARREN JAIOTZA OLATU BAT KUARTELEN GAINETIK APAIZAC OBETO HIRU, BI, ZAST,... EGIZU JOLAS! BIKOKOTE OTANO, ATZERRIKO OROI-MINA

Upload: lanku-bertso-zerbitzuak

Post on 02-Dec-2014

872 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Bertso saio eta emanaldi berezien inguruko berri papera.

TRANSCRIPT

EMANALDIEN ESKAINTZAGALTZAGORRIEI TO, INAXITO! 4-14 urte artekonentzat HIRU, BI, ZAST,... EGIZU JOLAS! BIKOKOTE KATILLUKADAK BERTSO TRAMAK BERTSO ZAKUTOA ERREGEA ETA BUFOIA Emanaldi BEREZIAK JON ENBEITA, GITARRA LAGUN MENDE BATEN ALDARRIAK, XX. JARRIAK OTANO, ATZERRIKO OROI-MINA ZAZPI ASTOREN GAINEAN APAIZAC OBETO BESTELAKOAK EUSKARA BATUAREN BIGARREN JAIOTZA OLATU BAT KUARTELEN GAINETIK www.lanku.com

Zer da LANKU? Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako enpresa da. Bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen ditu Lankuk. Herri mugimenduaren antolakuntza errespetatuz bertsolaritza indartzea du helburu.

Bertso saioak, bere osotasunetik, bere xumetasunera dakarren lanak errezten dizkizu Lankuk. Bertsolari bat lotzetik, saio batek dakarren guztia lotzeraino (azpiegiturak, kartela...). Baina, bada gehiago ere. Umeentzako expreski sortutako bertso antzerkiak, bertsolari zaharren istorioak gaur egunera ekarriak, bertso tramak, antzerkia eta bertsoa, musika eta bertsoa... bertsoaren eremua, zabala izateaz gain, zabalduz doan eremua delako, pausuz pausu, sortuz doana. Liburuxka honetan, pausu horien berri ematen dizuegu. Bidaide izan nahi?

www.lanku.com

4-14 urte artekoentzat4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKGALTZAGORRIEI TO, INAXITO!Inaxito estu dabil. Mundu guztiak arazoak dituela jabetu da. Margarita bere lagun-minak orrazia galdu du eta itsusi ikusten du bere burua. Herrian ura falta dela esanez entzun du bandolaria eta kobazulo batean hil nahi eta ezin duen agure batekin egin du topo. Edertasun nahiak arazoak ekar ditzakeela ohartu da. Urik gabe bizitzarik ez! zaindu beharreko altxorra inondik ere. Eta, zer du ba agureak hil ahal ez izateko? Kontxo, galtzagorriak! Aitona etsituak emango dio Inaxitori, eta bide batez ikusleari mitologia ezagutzeko aukera. Antzerkian zehar pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzte: Basajauna, Anbotoko Anderea, Lamiak, Galtzagorriak... eta harreman berri hauen baitan garatuko da antzezlana. Zer garrantzia du ba mitologiak gaur egun? Mitoek, gizakiak urteetan zehar izan dituen hainbat galderei erantzuteko balio izan dute eta ez dute oraindik gaurkotasunik galdu. Euskaldunok ere izan ditugu gure galderak eta sinesmenak eta horietako batzuk plazaratzeko asmo zintzoarekin sortu da egitasmo hau. Galderei leiho bat zabaldu nahi zaie; erakusleiho, irakasleiho. Misterioz eta umorez beterik dator Inaxitoren hirugarren antzezpen hau. Euskal mitologian ezagun eta ez horren ezagun diren pertsonaia eta lurraldeak ezagutuko ditu Inaxitok jolasean, eta beti bezala, bertsoek zipriztinduko dute antzerkiaren haria. Inaxito eta antzezlana jarraitzen ari diren haur nahiz helduek euskal mitologiaren mundu magikoarekin gozatzeko aukera izango dute. Kontrataziorako: Kontrataziorako:

EZAUGARRIAKNori zuzendua: 5-12 urte artekoentzat Partaideak: Trikuharri taldeko antzezleak: Ibai Esoain Xabier Sukia Gorka Tolosa Lekua: Kalean edo aretoetan egin daiteke: eskolan, zineman, kultur etxean, herriko plazan, ikasgelan Eta berdin dio, oholtzadun tokia izan zein ez. Beharrak: - Argindar gune bat. - 5x6 metroko neurriak dituen espazioa. - Aretoetan 3 metroko altuera - Kalean izanez gero, antzez lekuaren atzealdea ixteko aukera (materiala gorde eta aldatzeko). - Antzerkia egin behar den lekuraino furgoneta sartzeko aukera. * Ahal balitz, frontoiak saihestu. Ekitaldiarekin eskaintzen dena: Koordinazioa, kartelak, hedabideetako agenda sailera informazioa igortzea. Iraupena: 70 minutu inguru.

BESTELAKOAK

Emanaldi BEREZIAK

4 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

5 or.

4-14 urte artekoentzat4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKHIRU, BI, ZAST EGIZU JOLAS! EZAUGARRIAKNori zuzendua: 3 8 urte bitartekoak Partaideak: Ibai Esoain, Hodei Unzueta, Alex Tello

Emanaldi BEREZIAK

Gidoia: Enkarni Genua eta Manu Gomez Zuzendaria: Ainhoa Alberdi Lekua: Kalean edo aretoetan egin daiteke: eskolan, zineman, kultur etxean, herriko plazan, ikasgelan Eta berdin dio, oholtzadun tokia izan zein ez. Beharrak: - Argindar gune bat. - 8x6 metroko neurriak dituen espazioa. - Aretoetan 3 metroko altuera - Kalean izanez gero, antzez lekuaren atzealdea ixteko aukera (materiala gorde eta aldatzeko). - Antzerkia egin behar den lekuraino furgoneta sartzeko aukera. * Ahal balitz, frontoiak saihestu. Ekitaldiarekin eskaintzen dena: Koordinazioa, kartelak, hedabideetako agenda sailera informazioa igortzea. Iraupena: 50 min. inguru

BESTELAKOAK

Ahoz aho darabilgu egunero hitza. Gizakien arteko komunikazioan eta bizitzan bertan aparteko garrantzia dute hitzek, zalantzarik gabe. Hitzak dira protagonistak, Libe, Ander eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere. Sinopsia Zertara jolasten dira gure haurrak? Plazan ez bada jolasteko lekurik, gurasoek kulunpioetan zenbatzen ere ahaztu badute lehen harrapaketak, txabolak egin.. eta azkenean, zertan jolastu ezin asmaturik ibiliko dira Ander, Ximon eta Lide. Halako batean baina, jeinu bat irteten da euren ondoan, eta jolasten ikasten hasiko dira denak elkarrekin. Emanaldiaren funtsa horixe da neurri batean. Ikustera joango diren haurrak, ezagutu dezatela hitzekin jolasteko aukera berri bat. Koplak asmatuz, hitzak bilatuz

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

6 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

7 or.

4-14 urte artekoentzat4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKBIKOKOTE EZAUGARRIAKTtinbili Tranbala antzerki taldea: Ibai Esoain eta Hodei Unzueta Eszenografia: Pilpira

Emanaldi BEREZIAK

Textua eta zuzendaritza: Kokolo Iraupena: 50 minutu Muntaia eta desmuntaia denbora: 1 ordu Potentzia: 220 w

BESTELAKOAK

Espazioa: Zabaleran 5 metro eta altueran 3 metro (moldagarria) Ttinbili Ttanbala antzerki taldearen obra berriaren izena da bikokote. Txotxongiloak eta aktoreak batzen dituen ikuskizuna da. Bi balea arrantzale dira protagonistak. Istripu batek irla galdu batetara eraman zituen eta bertako bizimodua arintze aldera bi koko hartu eta txotxongiloetara jolasten dira. Hodei Unzueta eta Ibai Esoain dira aktoreak. Hortik izena bera: bi koko eta bikote bat! Sinopsia 1822an Piruli eta Txupik irla batean lur hartu zuten baleak arrantzatzen ari zirela. Harrezkero irla galdu horretan bizi dira baina itsasoko urek gaur egungo Euskal Herriaren berri ekartzen diete iristen diren objektuen bidez. Barruko irrikak bultzatuta Euskal Herrira itzultzea erabakitzen dute. Zer aurkituko ote dute? Gustatuko ote zaie?

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

8 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

9 or.

4-14 urte artekoentzat4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKKATILLUKADAK EZAUGARRIAKIzena: Katillukadak Antzezlan mota:Txotxongiloak Publikoa: Familiarra, I hezkuntza Iraupena: 55 minutu Aktore eta teknikariak: Aitor Ormaetxea / Mikel Ibarzabal Egilea eta ekoizpena: Kontakatillu FITXA TEKNIKOA Formatoa: Barruan eta kalean ilunetan Musika Doinua: Unai Ormaetxea eta sintonia: Aitor Rubio 2. eta 4. ipuinak: Xabi Labaien 3. ipuina: Kukubiltxo Biolina: Leire Ibarzabal Teknikariak: Iditu records, Aitor Sarrionaindia, Iigo Ibarzabal Argazkilaria: Hilario Azkargorta Tailerra eta eszenografia: Pilpira Gaijartzailea: Zurie Iarritu Amaierako bertsoa: Arkaitz Estiballes Itzultzailea eta Euskara aholkularia: Uxue Alberdi Zuzenketa lanetan: Ena Fernandez Kartela eta esku programa diseinatzailea: Dirudi EZAUGARRIAK Neurriak: Zabalera-341 zm., altuera-280 zm. eta sakonera-300 zm. Potentzia: 5.000 w Muntaia: 3 ordu Desmuntaia: ordu eta erdi

BESTELAKOAK

Emanaldi BEREZIAK

SINOPSIA Bertsolari zaharrak oso jakintsuak dira. Bizitza osoa daramate herriz herri, eta ezagutu dituzte zuri-zuriak izan nahi luketen bele beltz-beltzak, munstroen lagun egiten diren umeak, hargin izan nahi ez duten harginak... Dibertigarriak dira bertsolari zaharrak: are gehiago ipuinak kontatzen eta patata-tortilla egiten badakite. Eta Katilluk badaki hori dena. Hori dena eta askoz gehiago! LABURPENA Katillu bertsolari ohia da, azken hogeita hamar urtetan herriz herri ipuinak kontatzen dabilena, bere lagun txotxongiloekin batera. Bera da txiringitoko burua. Orain sukaldari, orain foko teknikari, orain dantzari, orain bertsolari. Denetik egiten du eta, zeregin baten eta bestearen artean... ipuinak aurkezten ditu. Katillukadak, txotxongiloak manipulatzeko bost teknika erakusten dituen antzezlana da. Lau ipuin labur antzezten dira, bakoitza teknika banarekin, bakoitza mezu banarekin.

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

10 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

11 or.

Emanaldi BEREZIAK4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKBERTSO TRAMAK EZAUGARRIAKBertsolariak Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia eta Maialen Lujanbio (inork ezingo balu ordezkoak aukeratuko lirateke). Narratzailea Josu Goikoetxea Lekua Aretoa Beharrak Megafonia. 3 mikrofono gutxienez

BESTELAKOAK

Emanaldi BEREZIAK

Bertso-trama istorio bat bertsoz eta hitzez harilkatzea da. Ohiko jaialdi batean zehar bertsolariek hainbat pertsonaia gorpuzten dituzte eta gai oso desberdinak jorratzen. Bertso-traman, aldiz, istorio nagusi bateko aktoreak dira bertsolariak. Bertso tramako narratzailearen betebeharra, istorioak aginduta, pertsonaiak eszenaz eszena eramatea da. Saioko bertsolari kopuruaren arabera, bertsolari bakoitzak pertsonaia bakarra edo bat baino gehiago gorpuztu ditzake. Bertso-tramaren gaia edozein izan daiteke. Izan daiteke herriko gai jakin bat oinarri duen istorioa, izan daiteke nobela edo zinema beltzaren girokoa, izan daiteke westerna, maitasun istorioa, komedia zein tragedia. Noski, bertso trama batean bertsolariek bat-batean egiten dute bertsotan. Saioa hasi baino hamar minutu lehenago jasotzen dituzte euren pertsonaien eta istorioaren ezaugarri nagusiak.

Iraupena 60-80 minutu inguru Bertso tramarekin eskaintzen da - Koordinazioa - Kartelak - Hedabideetako agenda sailetara informazioa zabaltzea

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

12 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

13 or.

Emanaldi BEREZIAK4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKBERTSO ZAKUTOA - Zakuto bete bertso, denok elkarrekin kantatzekoBertso ezagun eta ezezagunak abesteko aukera da hau. Zakutotik atera eta jendearen aho-belarrietan ipiniz, danak elkarrekin ondo pasatzea da helburu. Letra eta irudiak nahastuz, ahotsa eta musika jendearengana iritsiz, inor ez da ixilik geratuko. Jendea prest egon behar du kantatzeko, eta ez da ondo kantatzea beharrezkoa! Belarri eta ahots txarra dutenak obesten dira! Bertso zakutoan musikatutako bertsoak eta musikatu gabekoak biltzen dira, hau da, aspaldiko bertsolarien bertso musikatuak

EZAUGARRIAKAnimatzailea: Antton Iztueta Behar diren baliabideak: argi indarra Ekitaldiarekin batera eskaintzen da: Megafonia eta proiekzioa. Koordinazioa. Kartelak.

BESTELAKOAK

Emanaldi BEREZIAK

(Bilintx, Xenpelar, Txirrita, Pello Errota) eta gaur egungo (Lizaso, Lujanbio, Egaa, Peagarikano, ) bertsolarien zenbait bertso, bertsozaleen ahotan jartzeko. Egileak ezagunak dira. Hala ere, batzuetan, egile horien biografia laburra lantzen da bertsoak kantatzen hasi aurretik. Bertso-doinua ere kantari hasi baino lehen entzun ahal izango da. Zenbaitetan, txalaparta doinuak adieraziko du kantatzen hasteko unea. Bertsoak eta kantak elkarrekin abesteko aukera duzu honako hau.

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

14 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

15 or.

Emanaldi BEREZIAK4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKERREGEA ETA BUFOIA EZAUGARRIAKNori zuzendua: Denentzako Partaideak:

Emanaldi BEREZIAK

Bufoia, Aktorea: Ander Lipus Erregea, Bertsolaria: antolatzaileak aukeratzen duen hori. Zalduna, Gai-jartzailea: Unai Elizasu edo Josu Goikoetxea Beharrak: Megafonia eta argiztapen beharrak lekuan lekukoak Iraupena: 90/110 minutu inguru EMANALDIAK: Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa. Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango? Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari. Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!! Erregea eta bufoia. Aretoetako emanaldia Erregea eta bufoia ikastetxean. Ikasleei eskeinitako emanaldia Erregea eta bufoia banketean. Bertso bazkari/afari modura

BESTELAKOAK

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

16 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

17 or.

Emanaldi BEREZIAK4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKJON ENBEITA, GITARRA LAGUN EZAUGARRIAKLekua: Itxiak. Aretoak. Ekitaldiarekin eskaintzen dena: Koordinazioa, kartelak, hedabideetako agenda sailera informazioa igortzea.

Emanaldi BEREZIAK

Iraupena: 2 ordu inguru EMANALDIAK Jon Enbeita eta bere taldea: 5 musikari Jon Enbeita bakarlari gisara

BESTELAKOAK

1970. hamarkadan, gitarra lagun ebala, herriz herri aritu zan, bakarlari eta diska bat kaleratu eban. 1978an bertsoari lehentasuna emon eta gorde egin eban gitarra. Halan be, urteak daroaz musika eta bertsoakaz lotutako askotariko proiektuetan sartuta. Azkenaldian, akordeak barriro astintzeko gogoa biztu jako eta denborapasa moduan abesti barriak sortzeari ekin deutso. Ordukoak eta gaurkoak lepoan hartuta jatorku, gitarra eskuetan dauala

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

18 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

19 or.

Emanaldi BEREZIAK4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKMENDE BATEN ALDARRIAK, XX. JARRIAK EZAUGARRIAKHautatutako bertsoak honokoenak dira: Anonimoak, Agirre, Alkain, Arrese-Beitia, Azpillaga, Basarri, Elizanburu, Enbeita Kepa, Etxahun Iruriko, Etxeita, Lazkao Txiki, Lopategi, Markano, Otao, Otxalde, Iturzaeta, Txirrita, Uztapide, Xalbador, Yanzi. Bertsolari eta narratzaileak: Xabier Amuriza eta Jon Maia Ekitaldiarekin eskaintzen dena: Koordinazioa, kartelak, hedabideetako agenda sailera informazioa igortzea. Ekitaldiaren beharrak: 2 mikro Iraupena: 70 min. inguru

BESTELAKOAK

Ahozko literaturaren altxorra jendearen belarrietara heltzea da ikuskizun honen asmoa. Kantatzeko ez ezkik, historia kontatzeko ere balio dute bertsoek. Asmo honekin, XX. mendeko giro politiko eta soziala (gerrateak, gosetea, emigrazioa, frankismoa,) deskribatzen duten aleak aukeratu dituzte Xabier Amuriza eta Jon Maiak ekitaldi honetarako.

Emanaldi BEREZIAK Xabier Amurizaren hitzetan:

Mendea luzea, zabala, adartsua da. Euskal Herrira mugaturik, hogeigarrenak bide eta bidagurutze amaigabeak utzi ditu gure oroimenean. Bertsoaren esparru erlatiboki txikian ere, urte osoa beharko genuke bertsolaritzak jaulki duen emaitza guztia berritzen. Inoiz oihu, sarritan auhen, hemen aldarriak bakarrik jaso ditugu, eurok ere hautatze nahitaez estuan bereiziak eta, hori bai, Euskal Herri osoa ordezkatzen dutenak. Nola kantatu du bertsolaritzak gure hogeigarren mendeko ibilera politikoa? Aldarrien eragile maizkorrenak oinazea eta nahigabea badira ere, goza ezazue bertsolaritzak askotan saminez, batzuetan amorruz eta beti ere dotore kantatu digun mendearen radiografia entzunez.

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

20 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

21 or.

Emanaldi BEREZIAK4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKOTAO, ATZERRIKO OROI-MINAPello Mari Otao 1857ko urtarrilaren 26an jaio zen, Zizurkilgo Errekalde baserrian, eta 1910eko maiatzaren 7an hil zen, Argentinako Rosarion. Beraz, bere heriotzaren mendeurrena dugu aurten. Ospakizun garrantzitsu hori dela-eta, ekitaldi ugari eta handiak antolatu dira Zizurkilen eta Argentinan. Zizurkilgo lehenengoa Otao, atzerriko oroi-mina izeneko emanaldia izango da apirilaren 16an, bi bertsolari ezagun horien eskutik. Egun horretatik aurrera, eskatzen den beste nonahi berritu ahal izango da. Emanaldiak Otaoren bertsorik onenen antologia zabal bat eskaniko du (75 bertso), kantuz, hitzez eta errezitapenez. Bertsorik onenak ez ezik, bertsorik adierazgarrienak ere entzungo dira, Otaoren pentsaera eta eboluzioa agertzen dutenak. Nola, familiaz eta ideologiaz liberala izanik, nazionalismoaren onarpen publikoraino iritsi zen. Zer ote dute Otaoren bertsoek, hain maiteak eta hain kantatuak izateko, Euskal Herri osoan? Erantzuna saio horretantxe jaso eta goza daiteke. Zerbait aurreratzekotan, ez dago dudarik atzerriko oroi-mina izan zela haren gogo-eragile indartsuena. Bere sorterriaganako sentimendu minberatua maitasun inposibleraino jaso zuena. Horregatik, Otao, Zizurkilen ikur ez ezik, Euskal Herri osoaren erreferentzia bihurtu zen.

EZAUGARRIAKPartaideak: Xabier Amuriza eta Anjel Mari Peagarikano Ekitaldiaren beharrak: 2 mikro Ekitaldiarekin eskaintzen dena: Koordinazioa, kartelak, hedabideetako agenda sailera informazioa igortzea. Iraupena: 85 min

BESTELAKOAK

Emanaldi BEREZIAK

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

22 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

23 or.

Emanaldi BEREZIAK4-14 urte artekoentzat

EMANALDIAKZAZPI ASTOREN GAINEAN EZAUGARRIAKBertsolariak: Iaki Apalategi eta Jon Martin Trikitilariak: Unai Larreategi eta Ane Larreategi

Emanaldi BEREZIAK

Nori zuzendua: Denentzako Lekua: bazkari eta afaritarako, eta poteo herrikoietarako Iraupena: Emanaldia ordu eta erdi ingurukoa da. Beharrak: Megafonia

BESTELAKOAK

Ekitaldiarekin eskaintzen dena: Koordinazioa, kartelak, hedabideetako agenda sailera informazioa igortzea.

Bertsoa ez da erakusleiho batean entzuteko soilik dagoen gauza. Ederra da bertsoari begira aulkian eserita eta kanpotik egotea, baina bada berotasun hori gertuago sentitzeko modurik ere. Tabernaz taberna bertsotan aritzea gustuko dute bertsolariek eta baita entzuleek ere. Momentuko pronto hori, trikitixa eta panderoa nahastuta, edonoren gustuko koktela egin daiteke. Ez da ohiko trikiti doinurik joko, ez da ohiko bertso eta bertso molderik entzungo... Tradizio eta ohikoak diren bi adierazpide, modernitatea eta ohikotasunetik kanpo. Tradizioa modernitate bihurtuz, esentziarik galdu gabe

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

24 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

25 or.

BESTELAKOAK4-14 urte artekoentzat

DOKUMENTALAAPAIZAC OBETOPasaiako Albaola itsas kultur erakundeak Apaizac Obeto espedizio berritzailearen bidez, ahalegin berezia egin zuen itsasoaren historiako pasarterik harrigarrienetako bat ezagutzera emateko : XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailaoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan; arrantzaren ekintza soila gaindituko zuen itsas epopeia. Historia hau, lur haiei Quebec edo Kanada izan aurretik, mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaienean abiatzen da; urtero urtero, milaka euskaldun Ozeano Atlantikoa gurutzatu eta Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetara lanera abiatzen zireneko garaian. Quebec-etik Labradorreraino, 2000 kilometro eta 41 egunetan, sei euskaldunek eta Kanadako mik maq amerindiar batek, XVI. mendeko marinel haien azalean jartzeko ahalegina egingo dute. Baina, protagonista Beothuk izango da, San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako munduko balea txalupa zaharrenaren errepika berria. Pasaian eraikitako azken euskal balea txalupa honek, nabigazio arkeologikoaren bidez, ipar ameriketako historia ofizialetik kanpo dagoen euskal arrantzale haien mende beteko arrasto garrantzitsua lanbro artetik argitara aterako du: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, ipar ameriketako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza,... Abentura eta historia. Zer garen ulertzeko ezinbestekoa ez ezik, itsasoa kultura eta memoria putzu sakona dela aldarrikatu nahi duen dokumentala: Apaizac Obeto espedizioa, azken balea txaluparen kondaira.

EZAUGARRIAKIraupena: 85 minutu Irudiak: Apaizac Obeto espedizioa Lau hizkuntza aukera: Euskaraz, Gazteleraz, Frantsesez, Ingelesez Zuzendaria: Jon Maia Dokumentalaren egileak: Orio produkzio ekoizetxea eta Albaola itsas kultur erakundea Aurrekontuarekin eskaintzen da. Kartelak, koordinazioa eta dokumentala bertara eramatea. Beharrezkoa balitz, prezio berean, baliabide teknikoak (HD proiektorea eta Blu-ray irakurlea) ere jarriko genituzke.

Emanaldi BEREZIAK

BESTELAKOAK

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

26 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

27 or.

BESTELAKOAK4-14 urte artekoentzat

HITZALDIAEUSKARA BATUAREN BIGARREN JAIOTZAHamar orduko ikastaroa, bost egunetan. (Era oso laburtuan, ekitaldi bakarrean ere aurkez daitekeena) Xabier Amurizak Osoa, leihakorra, nazionala. Euskara batuaren bigarren jaiotza izeneko bere saiakeraren azalpena proposatzen du. Horiek oro horrela izanik, edo ez izanik, erabakia dut ez dudala, aurrerantzean, euskaran sarritan aurkitzen dugun hutsune estrukturalik onartuko. Edo egitura zahar bat hartara egokituko dut, edo soluzio berri bat emango diot, baina ez naiz gehiago makurtuko itzulinguru, esaldi-mozte eta gisako inpotentzietara, euskaraz horrelakorik ez dago diotelako. Hutsune estrukturalak esatean, egitura sintaktikoak esan nahi dut. Baita hutsune lexikoak ere. (Arlo honetan badakit premia askok, esapide, argot eta abar, ez dutela onartzen artifizialki hornituak izaterik). Lehiaren lege gupidagabez baino ez bada ere, bada inguruko hizkuntzekin nahitaez konpartitu behar dugula uste dudan ondare komun oso zabal bat, gramatikak eta hiztegiak orain arte onartzen ausartu diren baino askoz zabalagoa, eta erabaki dut ez egotea hizkuntzalari, hiztegilari, gramatikari eta arauemaileen zain. Badakit bat baino gehiago aurkitzen direla nire antzeko sentieran, eta baliteke horiei ondo etortzea lan honetan planteatzen diren arazoak, eta eskaintzen diren soluzioak.

EZAUGARRIAKSaiakeraren sarrera orokorreko pasarte horretan iragartzen den bezala, hauexek dira ikastaroan azaldu eta debatituko diren gai konkretuak: I) LEHEN EGUNA: ERLATIBOA. II) BIGARREN EGUNA: ARAZO SINTAKTIKO LARRI BATZUK III) HIRUGARREN EGUNA: ADITZA. IV) LAUGARREN EGUNA: LEXIKOA V) BOSGARREN EGUNA: ZUZENTZAINDIA ETA SORTZAINDIA Ekitaldiarekin eskaintzen dena: Koordinazioa, kartelak, hedabideetako agenda sailera informazioa igortzea.

Emanaldi BEREZIAK

BESTELAKOAK

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

28 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

29 or.

BESTELAKOAK4-14 urte artekoentzat

HITZALDIAOLATU BAT KUARTELEN GAINETIKOlatu bat kuartelen gainetik deritzona Joan ziren zikloko aurreko bien, Dinosauroak horizontean eta Orain ezin naiz hil izenekoen, jarraipena da. Hirugarren liburuki hau ere lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez nola ez zergatik munduan bakarrik gelditu zen edo abandonatu zuten ez jakiteak ez du protagonista biziraun beharretik libratzen. BESTELAKOAK Premia horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera darama. Lekeitio. Hemen, bere biziraupen fsikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkada aurkitzen du, diktaduraren erraietan. Euskal Herriari dagokionez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonistak gogoratzen duen arorik esplosiboena izan zen. Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugariek, garai haren islapenaz gainera, eraikuntza literario bat osatzeko gai agortezina dakarte. Adimen eta oroimen hutsean gelditu den biziraule bakarrak (beste guztiak joan ziren), gertaera egiazkoen eta asmatuen gainean, pizkunde edo olatu politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berritzen ditu. Liburu honen harira, Xabier Amurizak hitzaldiak emateko aukera eskaini nahi du. Olatu bat kuartelen gainetik liburua, Bizkaiko zenbait herritan kokatua egoteaz gain, bertan gertatuak biltzen eta kontatzen ditu Xabierrek. Zuen herrian kokatzen denez, zuengana zuzentzen gara bertan hitzaldiaurkezpena egiteko proposamena eginez.

EZAUGARRIAKHizlaria: Xabier Amuriza Ekitaldiarekin eskaintzen dena: Koordinazioa, kartelak, hedabideetako agenda sailera informazioa igortzea.

Emanaldi BEREZIAK

Kontrataziorako:

Kontrataziorako:

30 or.

www.lanku.com

www.lanku.com

31 or.

www.lanku.com