kulturgintza - 2011

10
ALAXE JOAN DA URTEA KULTURGINTZAN, eta gainera aldatzeko batere itxurarik gabe. Erabiliaren erabiliz, hitz bat geratu da iltzatuta garunetan: murrizketak. Ur- jauzia bezala goitik behera datoz, mailaz maila, go- bernuetatik erakunde nagusietara (EiTB, Euskal- tzaindia, Eusko Ikaskuntza…), ertainetara eta azpian dauden herri mailako azken talderaino, muskilduta utziz aurrekontuak. Guggenheim Museoak obra berriak erosteko par- tida erdira jaitsi duela Jaurlaritzak, Oteiza Museoan aldi baterako erakusketarik ezin dutela antolatu, Txi- llida Leku itxita… (nahiz eta hemen krisiaren osa- gaiak ekonomiko hutsak ez direla dirudien). Panorama honen erdian, garai oparoagoetatik da- torren herentzia salbuespen gisa geratzen da: Geta- riako Balenciaga Museoak, historia korapilatsuaren ondoren, ireki zituen ateak ekainaren hasieran. Ordu- rako San Telmo berritua estreinatua zen Donostian, euskal gizartearen interpretaziorako zentro modura birbataiatuta. Azpiegituretan beste bat, Gordailua, ondare etnografikoaren eta artelanen biltegia zabaldu zuen Irunen Gipuzkoako Diputazioak. Krisiak gogoeta ekarri du gi- zartearen arlo guztietara, eta ez gutxiago kulturgintzara. Eredua bera dago auzitan, kudeaketa, ekimen pribatu eta publikoaren papera, goi mailako kulturaren eta behe mailakoaren arteko mugak lausotu egin ote diren, sare sozialek hedapenean hartu duten indarra… Gogoetatik pauso bat harago eginez, ekimen berriak ageri dira han-hemenka, zirrikituak irekiz arlo ezberdinetan; xumeak dira, beharrak agindutakoak, imajina- zioz atonduak, eta egileei ez ezik hartzaileei ere ja- rrera aktiboa eskatzen diotenak. Zorrozaurren, Bilbo- ren hurrengo garalekua izan behar omen duen au- zoan, P-6 pabiloia ireki dute antzerki munduko eragile batzuek (Ramon Barea, Ander Lipus eta Patxo Telleria tartean); bazkideen bitartez zabaldu ahal izan dute, eta bazkide izateko modua eserleku bat erostea da. Beste adibide bat hAUSnART aldizkaria da; alfe- rrik bilatuko duzu kiosko eta liburudendetan, izan ere, mezenazgo bidez sortu eta zabaldu dute. Musika- ren arloan geroz eta gehiago dira autoekoizpenera jo- tzen dutenak, eta dagoeneko hasi da gurean ere fil- men bat Kickstarter plataformaren bidez produzitu ahal izateko diru-eskaera. Eztabaiden kapituluak ez du hutsik egin 2011 ho- netan ere. Donostia 2016an Europako Kultur Hiri- buru izendatu izanak harrotu zituen hautsak, Kordo- ban eta Zaragozan batez ere. Euskadi Literatur sarietan, saiakeran Sarrionandiaren Moroak gara behelaino ar- tean? Irabazle izateak ekarri du soka. Idazleak berak eman du irtenbidea benetan gafatuta dauden sari ho- riek ”presentableago” egiteko: ”asmatu diren forma- lismo eta kondizio guztiak kenduta”, alegia. kulturgintza Elixabete Garmendia kazetaria kulturgintza JUDIT FERNANDEZ Belar motzetan... H San Telmo Museoaren eraikin berriaren aurrealdea / SAN TELMO

Upload: argia-astekaria

Post on 19-Feb-2016

224 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Kulturgintza 2011ko urtekarian, Argian

TRANSCRIPT

Page 1: Kulturgintza - 2011

ALAXE JOAN DA URTEA KULTURGINTZAN,eta gainera aldatzeko batere itxurarikgabe. Erabiliaren erabiliz, hitz bat geratuda iltzatuta garunetan: murrizketak. Ur-

jauzia bezala goitik behera datoz, mailaz maila, go-bernuetatik erakunde nagusietara (EiTB, Euskal-tzaindia, Eusko Ikaskuntza…), ertainetara eta azpiandauden herri mailako azken talderaino, muskildutautziz aurrekontuak.

Guggenheim Museoak obra berriak erosteko par-tida erdira jaitsi duela Jaurlaritzak, Oteiza Museoanaldi baterako erakusketarik ezin dutela antolatu, Txi-llida Leku itxita… (nahiz eta hemen krisiaren osa-gaiak ekonomiko hutsak ez direla dirudien).

Panorama honen erdian, garai oparoagoetatik da-torren herentzia salbuespen gisa geratzen da: Geta-riako Balenciaga Museoak, historia korapilatsuarenondoren, ireki zituen ateak ekainaren hasieran. Ordu-rako San Telmo berritua estreinatua zen Donostian,euskal gizartearen interpretaziorako zentro modurabirbataiatuta. Azpiegituretan beste bat, Gordailua,ondare etnografikoaren eta artelanen biltegia zabalduzuen Irunen Gipuzkoako Diputazioak.

Krisiak gogoeta ekarri du gi-zartearen arlo guztietara, eta ezgutxiago kulturgintzara. Ereduabera dago auzitan, kudeaketa,ekimen pribatu eta publikoarenpapera, goi mailako kulturareneta behe mailakoaren artekomugak lausotu egin ote diren,sare sozialek hedapenean hartuduten indarra…

Gogoetatik pauso bat haragoeginez, ekimen berriak ageri dirahan-hemenka, zirrikituak irekizarlo ezberdinetan; xumeak dira,beharrak agindutakoak, imajina-

zioz atonduak, eta egileei ez ezik hartzaileei ere ja-rrera aktiboa eskatzen diotenak. Zorrozaurren, Bilbo-ren hurrengo garalekua izan behar omen duen au-zoan, P-6 pabiloia ireki dute antzerki mundukoeragile batzuek (Ramon Barea, Ander Lipus eta PatxoTelleria tartean); bazkideen bitartez zabaldu ahal izandute, eta bazkide izateko modua eserleku bat erosteada. Beste adibide bat hAUSnART aldizkaria da; alfe-rrik bilatuko duzu kiosko eta liburudendetan, izanere, mezenazgo bidez sortu eta zabaldu dute. Musika-ren arloan geroz eta gehiago dira autoekoizpenera jo-tzen dutenak, eta dagoeneko hasi da gurean ere fil-men bat Kickstarter plataformaren bidez produzituahal izateko diru-eskaera.

Eztabaiden kapituluak ez du hutsik egin 2011 ho-netan ere. Donostia 2016an Europako Kultur Hiri-buru izendatu izanak harrotu zituen hautsak, Kordo-ban eta Zaragozan batez ere. Euskadi Literatur sarietan,saiakeran Sarrionandiaren Moroak gara behelaino ar-tean? Irabazle izateak ekarri du soka. Idazleak berakeman du irtenbidea benetan gafatuta dauden sari ho-riek ”presentableago” egiteko: ”asmatu diren forma-lismo eta kondizio guztiak kenduta”, alegia.

kulturgintza

Elixabete Garmendiakazetar ia

kultu

rgin

tza

JUD

ITFE

RN

AND

EZ

Belar motzetan...

H

San Telmo Museoaren eraikin berriaren aurrealdea / SAN TELMO

Page 2: Kulturgintza - 2011

kulturgintza K R O N O L O G I A

112

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Arkeologia. Ezusteko atsegina eman digute Ekainen. Museoak eta erakusketak altxorrez betetzeko lanean baitihardute arkeologoek, ireki berriak diren Nafarroako Museoko Historiaurreko aretoa, San TelmoMuseoa edo Gordailu ondare biltegia gisakoak betetzeko, alegia. Azken urteotako itzalak albo batera utzi etaondo sendotutako diziplina dela erakutsi digu arkeologiak. Tamalez, kultur proiektu sendo guztiek ez duteerakundeen aldetik trataera berdina izaten, bi adibide: Donostia 2016 eta Kukutza.

Tene Mujika saria Markez,Aristi eta Gorostitzurentzat

2011-02-11. Mikel Markezek etaPako Aristik elkarrekin aurkezturikoBenito, plazer bat izan duk eta AinaraGorostitzuren EtorkiZUnak izan zirenTene Mujika sariaren proiektu irabaz-leak. Benito Lertxundirekin urtetanegindako bazkari eta bazkalosteko sola-setan oinarrituta egin zuten proiektuaMarkezek eta Aristik. Gorostitzuk, be-rriz, EtorkiZUnak egitasmoarekin im-migrazioaren errealitatea etorkinenikuspegitik kontatu nahi du.

Aizkorri-Aratzekointerpretazio zentroa

2011-02-15. Arantzazuko (Oñati,Gipuzkoa) Gandiaga eraikinean Aiz-korri-Aratz natur parkeko interpreta-zio zentroa inauguratu zuten. Zonal-dearen aberastasun natural etaetnografikoak erakutsiko ditu parke-txeak, baita mendi ibilbideen gainekoinformazioa ere.

ʻPlater hautsiakʼerakusketa Bilbon

2011-02-24. Araban, Nafarroan, Gi-puzkoan eta Bizkaian egindako indus-ketetan aurkitutako zeramikazko 75pieza jarri zituzten ikusgai Bilboko Ar-keologi Museoan. 6.000 urteko historiabildu zuen Plater Hautsiak. Zeramikaeta Arkeologia izeneko erakusketak,Kristo aurreko 4270. urtetik gaur egu-nera artekoa. Erakusketako piezak Ara-bako Bibat Arkeologia Museoak, Nafa-rroako Vianako Printzea Erakundeak,Gipuzkoako Material Arkeologiko etaPaleontologikoen Biltegi Zentroak etaBizkaiko Euskal Museoak eta Arkeo-logi Museoak utzi zituzten.

Nafarroako liburutegi etafilmotekak ateak zabalik

2011-03-02. Iruñeko Mendebaldeaauzoan Nafarroako Liburutegi Nagusiberria, Filmoteka eta Ikus-entzunez-

koen Institutua (INAAC) hartzen di-tuen lau solairuko eraikina inauguratuzuten. 19.000 metro koadro ditu eta25,7 milioi euroko kostua izan zuen.Sektoreak begi onez ikusi zuen Libu-rutegi berriaren irekiera, baina Nafa-rroako Liburuzainen Elkarteak (As-nabi) adierazi zuen eraikinarenkudeaketak kezkatu egiten duela. Izanere, Mendebaldeko eraikina San Fran-tzisko plazan zegoena baino askoz erehandiagoa den arren, langileen kopu-ruak berdina izaten jarraituko du.

Nafarroako museo txikieklege malguagoa nahi

2011-03-07. Uharte Buldain Funda-zioko, Artetako Museo Etnografikokoeta Burgiko Almadiaren Museoko or-dezkariek Museoen Legeak euren bizi-raupena arriskuan jartzen duela adie-razi zuten, Nafarroako ParlamentukoKultura Batzordean egindako agerral-dian. Azaldu zuten museo txikientzatzaila dela Lege berrira egokitzea, etabaldintza guztiak bete ezin dituzte-nez, araudi berriak legez kanpoko bi-lakatzen dituela. Hala, NafarroakoGobernuari eskatu zioten legea mal-

gutasunez aplikatzeko, aipatu zen-troak museo gisa hartzen ez badira,diru-laguntzak jasotzeko zailtasungehiago izango luketelako.

Nafarroako MuseoakHistoriaurreko areto berria

2011-03-09. Nafarroako MuseoakHistoriaurreko aretoa eraberritu etaofizialki ireki zuen. Aretoak Histo-riaurreko 569 pieza gehiago biltzenditu; modu horretan, 749 arrasto arke-ologiko baliotsu dituen behin betikoerakusketa osatu dute Jesús Sesma etaJesús García komisarioek. Piezen ar-tean, nabarmentzekoak dira Aribenaurkitutako emakume baten hezur-dura eta Abauntzeko kobazulo ingu-ruak deskribatzen dituen mapa. Kon-ferentziak ere antolatu zituztenerakusketa zabaldu eta lehen hilabete-etan.

ʻNovedadesʼ aldizkarikoargazkiak liburu batean

2011-03-09. Maddi Elorzak Iragana-ren ispilu. Euskal Herria eta 'Novedades'aldizkaria 1909-1919/1928-1929(Kutxa) liburua plazaratu zuen, beredoktore tesian oinarrituta. Obra ho-rren asmoa XX. mendeko lehen here-neko argazkilarien lana erakustea da,Novedades aldizkari grafiko eta ilustra-tuaren informazioa abiapuntutzat har-tuta. Donostian argitaratzen zen Nove-dades aldizkaria; guztira 402 zenbakiplazaratu ziren, bi etapatan banaturik.

Akitaniako historiaurreazBaionako Euskal Museoan

2011-03-11. Baionako Euskal Muse-oan Historiaurreko Akitania. 20 urtekoaurkikuntza arkeologikoak izeneko era-kusketa jarri zuten martxan. Nean-derthal eta Cro-Magnon gizakiek era-bili zituzten 2.000 pieza inguru bilduzituzten erakusketan: harri zizelka-tuak, zeramika piezak, metalezko ob-jektuak... horietako asko Isturitze,

ʻPlater hautsiakʼ erakusketako

zeramikazko pieza bat. Erakusketa

Euskal Herriko hainbat museotako

materialez osatu zuten. BILBOKO ARKEOLOGIA MUSEOA

Page 3: Kulturgintza - 2011

K R O N O L O G I A kulturgintza

113

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Arudia eta Erangoko indusketa gunee-tan aurkituak dira.

ʻKritikareaʼ egitasmoa Urdaibai biziberritzeko

2011-03-22. Euskal Herriko Uniber-tsitateko irakasle talde batek, Fer-nando Golvano eta Xabier Laka buru,Kritikarea ikerketa egitasmoa sortuzuen. Urdaibaiko eskualdea biziberri-tzeko dauden asmoen baitan abiatuzuten ekimena eta “artearen, izadia-ren, eremu publikoaren eta pentsa-menduaren inguruko diziplina artekoikerketarako plataforma” izango da.Bilbon eta Gernikan egin zen Paisaiakritikoak. Urdaibaitik: artea, izadia etapentsamendua nazioarteko mintegianeman zuten ezagutzera egitasmoa.

3.500 urteko meategiakAralarren

2011-03-23. Amezketako Arritza-gan, Aralarren, Brontze Aroko meate-giak aurkitu zituzten Felix Ugarte es-peleologia elkarteko eta Arkeolanekokideek. Euskal Herrian parekorik ezduen aurkikuntza da, eta Europan osoleku gutxitan daude hain antzina sor-tutako zuloak. Proiektuaren arduradu-nen hitzetan, meategiok ez dira auto-gestiorako sortutakoak, produkziohandiko gune sofistikatuak baizik, etabertan lanean aritzen zirenak meatzariadituak ziren. Karbono-14 frogak eginzituzten eta 3.500 urte dituzten aztar-nak daude, besteak beste; mineralaateratzeko tresnak ere aurkitu zituz-ten, orein adarra esaterako. Arritzaganbetidanik ezagutu izan dira meategiaketa duela gutxi arte ustiatu dira, bainaorain aurkitutakoak ezkutuan zeuden,mendi magalaren aldamen batean.

San Telmo Museoa zabalik

2011-04-01. Lau urteko zaharberri-tze eta handitze lanen ostean Donos-tiako San Telmo museoak ateak irekizituen herritarrentzat. Susana Soto zu-zendariaren hitzetan, “euskal gizartea-ren gakoa ezagutu eta ulertzen saiatzeaizango da museoaren helburua” eta“oraina ulertzeko eta iraganarekin eta

sustraiekin topo eginez etorkizunaeraikitzeko tresna” izango da.

11.000 metro koadrotik gorakoibilbidea du museoak, hilobi zaharre-tatik abiatu eta Biarritz Balletekodantzarien irudietara heldu arte. Seimila milioi beste aldi baterako erakus-keta eta museoaren gune berri batzukikusteko aukera izan zuten bisitariek.

Hartzaro jaialdia

2011-02-25. Inauteriak berpiztekoasmotan egiten dute Hartzaro jaialdiaUztaritzen (Lapurdi), “belaunaldizbelaunaldi gure ondarea ez galtzeko”eta elkarte eta artistentzat adieraz-gune bat sortzeko. 2011ko edizioan

Beñat Zintzo historialariak IhauteriakEuskal Herrian zehar hitzaldia eskai-niko zuen. Martxoaren 8ra bitartehainbat ekitaldi izan ziren: dantza etaantzerki emanaldiak, kontzertuak,haur kantu txapelketa...

2011ko Hartzaro jaialdian mozorrotuta / GAIZKA IROZ

Page 4: Kulturgintza - 2011

Apirilaren erdialdetik aurrera, era-kusketa irakunkorra muntatu zuteneta oso-osorik ikusteko aukera izanzen. Lehenengo urtean 140.000 bisi-tari aurreikusi dituzte. 1902an emanzituen lehen urratsak museoak, eta Eus-kal Herriko museorik zaharrena da.

Oteizaren 9.000eskuizkribu Interneten

2011-04-01. Altzuzako Oteiza Mu-seoak bere webgunean jarri zuen JorgeOteiza eskultorearen artxibo doku-mentala. 44.000 fitxa dira orotara: ar-gazkiak, bideoak, liburuak, prentsako

artikuluak eta Oteizak eskuz edo idaz-makinaz idatzitako 9.000 eskuiz-kribu. Dokumentu horiek guztiakjarri zituzten Interneten baina, egileeskubideak medio, horietako batzukkontsultatu ahal izateko beharrezkoaizango da Altzuzako museora joatea.Museoko Ikasketa Zentroko ardura-dun Borja Gonzalezek sailkatu eta ka-talogatu du Oteizaren agiri ondarea.Gregorio Diaz Ereño museoko zuzen-dariaren hitzetan, “erakusketetan jar-tzen ditugu artistaren agiriak, etaharen pentsamendu prozesu osoa daorri horien atzean dagoena”.

Sukarrietako udalekuetakoeraikina, kultur ondare

2011-04-05. Urdaibaiko Guggen-heim ezin izango dute Sukarrietaneraiki. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Eus-kal Kultur Ondarearen Zerrenda Na-gusian –Kultur Ondasun eta Monu-mentuen atalean– sartu zituen RicardoBastidaren eraikina eta haur udalekuakjaso ohi dituzten gainerako eraikinaketa inguruko eremua (lorategiak, bara-tzea...). Inguru osoa babestuta, berriroproiektuari heltzen badio BizkaikoForu Aldundiak ezingo du Guggen-heim museoa han eraiki.

kulturgintza K R O N O L O G I A

114

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

2011-02-11. Kutxa Kultur egitasmoak Gipuzkoako zortzi he-rritan burutu ziren, sortzaile gazteei laguntzeko helburuz.

2011-02-16. Hogei’ta programa sortu zuen EKEk. Gazteeieuskal kultura transmititzea du xede.

2011-03-02. Iparra-Hegoa jaialdia egin zen Urruñan; Segu-ran izan zuen segida martxoaren 19tik 27ra.

2011-03-03. Antoine d’Abadia gogoratzeko ekitaldiak eginzituzten Hendaian, Hendaia euskaraz! ekimenaren barruan.

2011-03-25. Etxepare Institutuak 1,3 milioi euro bideratuzituen euskal sortzaileen lanak nazioartean sustatzeko.

2011-03-30. Jakin taldearen ondarea digitalizatzeko akor-dioa sinatu zuten Jakingunea kultur elkarteak eta Gipuzko-ako Aldundiak 150.000 euroko aurrekontua du proiektuak.

2011-04-08. Barandiaran Beka Daniel Rementeriaren eskugeratu zen Busturialdeko antropologia eta kultura ikertzeko.

2011-05-25. Disko itxurako hilarri guztiak liburu batean

jaso zituen Pedro Zarrabeitia argazkilariak. Guztira 1.170argazkiz osatutako lana egin zuen Zarrabeitiak.

2011-06-01. Gasteizko Liburu Zaharren Azoka martxan zenhamazazpigarrenez.

2011-06-01. Pirinioetako defentsarako bizilekuez liburuakaleratu zuen Iñaki Sagredo historialariak, Vascones: Pobla-miento defensivo en el Pirineo izenarekin. III. mendetik hasi etaIX. menderainoko aztarnak aztertu ditu historialariak, bes-teak beste airetik ateratako argazkien bidez.

2011-09-01. Industrializazioko eraikinak ikusgai jarri zituz-ten Bilbon. Hego euskal Herriko, Galiziako, Kanarietakoeta Espainiako ehun eraikuntza ingururen irudiak dira.

2011-09-16. ‘Itsasturiak’ izeneko erakusketa antoaltu zutenDonibane Lohizuneko Ducotenia erakusgelan. Itsasoko lan-bideak zituen gaitzat erakusketak..

2011-11-22. Jose Migel Barandiarani omenaldia egin zioten,hainbat hitzaldiren bidez, bere heriotzaren 20. urteurrenean.

labur-labur

14.000 urteko aztarna Ekaingo aitzuloan

2011-03-01. Zestoako Ekain haitzuloan Jesus Al-tuna arkeologoaren taldeak Erdi Madeleineko he-gazti ingerada ebakia aurkitu zuen. 14.000 urte in-guru ditu aurkitutako ingerada ebakiak, etaEuropa osoan, oraingoz, ez da besterik topatu.Ekaingo arduradunek azaldu zutenez, ohikoagoakdira ugaztun handien aztarnak topatzea; hori delaeta, aurkikuntza garratzitsua izan da Ekaingoa. 6,6zentimetrotako iruditxoa da, ugaztun handi batensahiets-hezurrean landua, eta berezitasun gisa, ma-rrazketa ikuspegi “okerrez” egina izan zela nabar-mendu du Altunak, hau da, ez direla bi zati sime-triko ageri. Badirudi uretako hegazti batena izanlitekeela irudia. Bere erreplika egin eta uda sasoi-rako Ekainberri museoan izan zen ikusgai.

Ekainen aurkitutako hegazti irudia, ugaztun baten saihets-hezurrean landua TERRAE ANTIQVAE

Page 5: Kulturgintza - 2011

Kultur politikak aztergai,82 sortzaileren eskutik

2011-04-06. Kultura Irekia elkarteakEuskal Herrian diharduten 82 eragileeta sortzailek egungo kultur politikeninguruan dituzten iritziak bildu zituenbideoz grabaturiko 71 elkarrizketatan.Azterlana 71Begirada izeneko jardunal-dian aurkeztu zuten, EHUk Bilbonduen paraninfoan. Proiektuaren koordi-natzaile Santiago Burutxagak adierazizuenez, “iritziak jaso ditugu EuskoJaurlaritzako kultur politikak diseina-tzeko interesgarriak izan daitezkeela-koan”. Egitasmoan Ander Lipus antzer-kigilea edota Irati Jimenez idazleabezalako sortzaileek hartu zuten parte.Denen ekarpena ikusgai dago proiek-tuaren webgunean.

Guregipuzkoa.net argazki artxiboa zabaltzen

2011-04-19. Gipuzkoako Foru Al-dundiak eta Eusko Ikaskuntzak egin-dako hitzarmenaren ondorioz, Bea-saingo 5.702 irudi, Oñatiko 8.000 etaUrnietako 11.000 digitalizatu etawww.guregipuzkoa.net atarian ipinizituzten. Horiekin batera, Ondare Zu-zendaritzaren 35.000 argazki eta Do-nostiako postal zaharren bilduma eresareratu zituzten. Orotara, 120.000irudi daude bilduta atarian. Zabalkun-dea errazteko Creative Commons BY-SA baimena ezarri diete udalek argaz-kiei.

ʻhAUSnARTʼ pentsamendualdizkari berria kalean

2011-05-04. Joseba Sarrionandiaidazlearekin egindako elkar-hizketazekarren Lapiko Kritikoa kolektiboaksortutako hAUSnART aldizkariaren 0.

K R O N O L O G I A kulturgintza

115

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

ORIOKOEuskara ZerbitzuaORIOKOEuskara Zerbitzua

Tel.: 943 83 03 46 ¥ Faxa: 943 13 02 60

e-posta: [email protected]

www.oriora.com

Herriko Plaza, 1 ¥ 20810 Orio

2011-06-01. Epaimahakideak Donostian. Europako Kultur Hiriburua zeinizango zen erabakiko zuten epaimahaikideak Donostian izan ziren proiektuabertatik bertara ezagutzeko. Azaldu zutenez “gizarteak proiektua babestendu”. Bestalde, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate berriak. Odon Elorzaalkate ohiari eskatu zion hiriaren proiektuaren defentsa egin zezala Madrileneta horrek onartu egin zuen.

2011-06-29. Donostia Kultur Hiriburu. Donostia 2016ko Europako KulturHiriburu izendatu zuen epaimahaiak. Azaldu zutenez “Donostiak aukeraizango du bakearen hiriburu izateko eta bortxakeriaren amaiera ekartzeko”.Izagirrek esker oneko hitzak izan zituen, eta euskara eta euskal kulturarengarrantzia azpimarratu zituen. Donostiak Poloniako Wroclaw hiriarekinpartekatuko du Europako kultur hiriburutza. Donostiaren aukeraketak kri-tika gogorrak izan zituen beste hautagai batzuen ahotik, Juan Antonio Be-lloch Zaragozako alkateak “astakeria” zela esan zuen eta Rosa Aguilar Kor-dobako alkate ohiak, berriz, “akats handia” zela.

2011-07-15. Ikerketa. Espainiako Kultura Ministerioak Donostia kulturhiriburu aukeratzeko prozesuaz ikerketa zabalduko zuela iragarri zuen. Kor-dobako hautagaiak aukeraketa prozesua “kutsatua” zegoela erakusten zuen“dokumentazioa” jaso omen zuen modu anonimoan. Gerora ikerketak froga-tutzat eman zuen aukeraketa prozesua erabat garbia izan zela.

Donostia 2016

Izagirre eta Elorzaren arteko besarkada garaipenaren berria jaso eta gero / ZIRRIKITUM

Page 6: Kulturgintza - 2011

zenbakiaren artikulu nagusiak. GorkaBereziartua ARGIAko kazetariak etaAndoni Olariagak elkarrizketatuzuten Sarrionandia. Filosofia eta teoriakritikoa uztartuko ditu aldizkariak.Mezenasgo bidez finantzatu zutenproiektua. 38 lagunek ale kopuru baterosi zuten (ale bakoitza 6 eurotan),prezio berean saltzeko konpromisoare-kin. Edukia Interneten ipini zutenaleak inprimatu eta saldu ondoren.

Sobietar Batasunarenmende erdia argazkitan

2011-05-12. Bilboko AlondegianSESBren 50 urteak Dmitri Baltermants-en ikuspuntutik argazki erakusketa pa-ratu zuten. Dmitri Baltermants-ek(1912-1990) 1939an lortu zuen berelehenengo argazkilari-lan profesionala,Izvestia egunkarirako. Tropa sobietarrakUkrainako mendebaldera iritsi zirenunea argazkitan hartzera bidali zuteneta emaitza ikusita, Izvestiak argazkilarilanpostua eman zion. Hurrengo 50 ur-teetan atera zituen ia 200 argazki jasozituen Bilboko Alondegiak. BigarrenMundu Gerrako argazkiak, SESBkoagintarien (Stalin, Gorbatxov...) erre-tratuak eta eguneroko bizimodua era-kusten duten irudiak, besteak beste.

Lazkaoko artxiboaren muinak liburu batean2011-06-10. Lazkaoko Beneditarren do-kumentazio-gunea. Juan Jose Agirreren ar-txiboa du izenburua Joan Mari Torreal-daik idatzitako liburuak. BeneditarrenArtxiboaren Fundazioak argitaratukolibururako, zortzi ordu luzez elkarriz-ketatu zuen Torrealdaik Agirre benedi-tarra eta azken honek 41 urtez (81 urteditu) Lazkaoko dokumentazio-guneanegindako lana kontatu zion.

Gordailu, ondareetnografikoaren biltegia

2011-06-10. Gordailu ondare biltegiainauguratu zuten Irunen. 8.000 metrokoadroko orubea, erakunde publiko etapribatuetako kultur ondare higiezinagordeko dute bertan, batez ere etnogra-fikoa. 55.000 piezak osatzen duteoraingoz bilduma, baina 100.000ren-tzako kabida du tokiak. Bestalde, histo-riaren eta ondarearen inguruko Gipuz-koa Geroztik museo birtuala ere sortuzuen Foru Aldundiak www.gipuzkoa-museobirtuala.net webgunean. “Gi-puzkoako iragana ezagutzeko aukerazgain, orainaz hausnarketa egin ahal iza-tea eskaintzen digu museoak”, adierazizuten sustatzaileek.

Karrikan kultur jaia, Harri Xurik antolatuta

2011-06-15. Asteburu bete ekitaldie-kin bukatu zen Karrikan, Harri Xurikultur egitasmoak kudeatzen duen kul-tur saioa. Antzerkia euskaraz, dantza,zirkoa eta kaleko antzerkia izan zirenKanbon, Luhuson eta Ezpeletan, bes-teak beste. Petit Theatre de Pain-ekTranchées de vie eskaini zuen eta G. Bis-takik koreografiatutako zirkoa ere izanzen. Bestalde, Kukai Dantzak Karrikansaioa eskaini zuen Zuraiden.

Miriam Lukiren ʻEuslandiaʼ euskal kulturidentitateaz

2011-06-24. Miriam Lukik Mondra-gon Unibertsitateko HUHEZI fakulta-teak antolatutako Euskal Kulturgintza-ren Transmisioa Graduondokoa eginzuen eta antolatzaileek han entzunda-koak bere galbahetik pasata idatziko alzituen galdetu zioten. Horren emaitzada Euslandia. Euskal kultura eta identi-tatea ditu ardatz eta Lukik berak dioenmoduan, liburuak, tesi bat baino, sines-mena dauka eta galdera asko. Lanku ar-gitaletxeak eta Mondragon Unibertsi-tateak lankidetzan argitaratu zutenliburua.

Zain Fundazioa, kultur ondarea ikertu eta sustatzeko

2011-07-25. Zain Fundazioa aur-keztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Eus-

kulturgintza K R O N O L O G I A

116

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Gerediaga Elkarteko kideak Durangon eta Bizkaiko beste hainbat herritan 1937an

izandako bonbardaketen irudi argitaragabeak berreskuratu zituzten Italiako artxibo

militarretik. 1937ko martxoaren 31n bonbardatu zuten Durango Savoia 81 hegazkin

italiarrek eta hildako ugari eragin zuten. Gerediagak ehun irudi inguru berreskuratu

ditu, bonbardaketa nola egin zen garbi asko erakusten dutenak / GEREDIAGA

hAUSnART-en 0. zenbakia.

Page 7: Kulturgintza - 2011

kal Herriko Unibertsitateak eta Gas-teizko Udalak. Aurkezpena GasteizkoSanta Maria katedralarenatarian izanzen eta azaldu zutenez fundazioarenhelburua da kultur ondarea ikertu etasustatzea. Agustin Azkarate EHUkoarkeologia katedraduna izango da fun-dazioko zuzendaria eta Gasteizko Ma-turana-Berastegi jauregian izango duegoitza erakunde berriak. Azkaraterenesanetan teknologia eta jarduera eko-nomiko berriak bultzatu nahi dituztefundazioaren bidez. Datozen lau urtee-tarako sei proiektu dituzte buruan.

1512ko konkistarenondorioez Oñatin

2011-09-16. Nabarraldek antolatutaEuskal Historialarien II. Biltzarra eginzen Oñatin. Hogei bat historialari etaaditu elkartu ziren Oñatiko Unibertsi-tatean Euskal lurraldeak eta nafar esta-tua leloarekin egindako bilkuran etaNafarroako konskista garaitik hona lu-rraldeen artean izandako harremanakaztertu zituzten, besteak beste. Hitzal-dietan parte hartzeko tokirik izan ezzutenek streaming bidez entzun ahalizan zituzten Nabarralderen webgu-nean. Hitzaldiez gain hainbat ekitaldiere antolatu zituzten, hala nola erakus-keta bat, artisau azoka, afari solasaldiaeta kontzertuak.

Bilkuran lau ondorio nagusi aterazituzten adituek: konkista bakarrazezin dela hitz egin; mendebaldeko eus-kal lurraldeek konskistan ez zutelaeuren borondatez parte hartu; Nafarro-ako konkista estrategia baten barruanantolatua izan zela; eta konkistarenondoren kontrol politiko eta sozialaeraiki zuela Gaztelak. Ondorio guz-tiok eta jardunaldien aktak liburu ba-tean eman zituen argitara Txertoak.

Ondare bibliografikoaLiburuklik webgunean2011-09-28. Eusko JaurlaritzakoKultura Sailak webgune berria jarrizuen martxan euskal liburutegi digi-tala biltzeko: Liburuklik. 3.000 libu-rutik gora eta 350.000 irudi kontsultadaitezke bertan eta lehendik ere sareanikusgai zeuden Eusko Legebiltzarrekoeta Sancho el Sabio liburutegiko hain-bat funtsez gain, Loiolako Santutegikoondare bibliografikoko euskarazko

325 lan sareratu zituzten, “bakarraketa balio handikoak”. Bestalde, Ara-bako Foru Aldundiko Micaela Porti-lloren funtsa ere kontsultagai dago etahainbat erakunderekin lanean ari di-rela azaldu zuten, liburutegia beste300.000 irudirekin handitzeko. Libu-ruklik-eko bilduma Europeana sareanjarri zuten, Europako erakunde ugari-ren funts bibliografikoak jasotzen di-tuen ataria. Proiektuan 690.000 euroinbertitu zituen Eusko Jaurlaritzak.

K R O N O L O G I A kulturgintza

117

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Kukutza eraitsia

2011-09-23. Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea eraitsi zuen BilbokoUdalak epailaren aginduz. Kanporatze eta eraisketa unean protesta eta istiluugari izan ziren, auzotar eta herritarrak gaztetxea eraistearen kontra azalduzirelako. Kukutza Errekalde auzoko kulturgune nagusi bilakatu zen hamarurteko ibilbidearen ondoren. Ertzaintza gogor oldartu zen manifestarienaurka eta Herrizaingo sailak salaketa larriak jaso zituen ondorioz. Urriaren8an manifestazio erraldoia egin zen Bilbon gaztetxearen alde. Kukutzakokolektiboek eta Errekaldeberri auzo elkarteko kideek Bilboko Udalaren ja-rrera salatu zuten eta kanporatze eta eraispen prozesuetan irregulartasunakizan zirela azaldu zuten.

Hondeamakinak Kukutza eraisten / NICO GARCÍA (PERIODISMO HUMANO)

Page 8: Kulturgintza - 2011

Aldaketak Nafarroako kulturarako subentzioetan

2011-10-26. Juan Luis Sanchez deMuniain Nafarroako Kultura sailbu-ruak jakitera eman zuenez diru lagun-tzak emateko modua aldatu egingo da.Lehen erakundeekin hitzarmenak egi-nez bideratzen zuten laguntza eta he-mendik aurrera deialdi publikoakegingo dituzte. Sailburuak azaldu zue-nez helburua da “austeritatea eta era-ginkortasuna” sustatzea eta “bikoizke-tak saihestea”.

Deialdian hainbat irizpide hartukodituzte kontuan, hala nola: aurkeztu-tako proiektuak Gobernuaren jardue-rekin osagarriak izatea; erakundeakbere aurrekontuaren zati bat errekurtsopropioak erabiliz edo babesle priba-tuen laguntzaz betetzea; komunitatea-ren inplikazioa eragiteko gaitasuna; etaenplegua sortzea.

Nafarroako elkarte eta erakundeugarik ez zuten begi onez hartu ForuGobernuaren aldaketa hori. Nafarro-ako Antzerki Eskolak, esaterako, deial-dia bere beharretara ez dela egokitzenazaldu zuen eta deialdi handi bat egi-teak ez duela aurrezteko balio izango.Gobernuak 2012ko aurrekontuen au-rreproiektuaren berri eman zuen etaKultura sailak 14,4 milioi gutxiago ja-soko dituela iragarri zuen, 2011nbaino %20 gutxiago alegia.

Euskal diasporaren biltzarra Donostian

2011-11-02. Munduko 24 herrialde-tako eta 178 euskal etxetako ordezka-riak izan ziren Donostian, Euskal Giza-taldeen Munduko V. Biltzarrean. Lauurtetik behin egiten den biltzarra dahonakoa eta 2011ko edizioak euskaldiasporaren inguruko hainbat alderdiaztertu zituen. Esaterako, Euskal He-rria mugaz gaindi izeneko VIII. Nazio-arteko Historia Mintegian emigrazioaeta politika autonomikoak izan zituz-ten aztergai. Bestalde, eskola umeen-tzako hitzaldiak eta Basques in the Westdokumentalaren proiekzioaz gozatzekoaukera ere izan zen.

William Douglass antropologoakhitz egin zuen irekiera ekitaldian.Hain zuzen, ARGIAko kolaboratzaileMiel A. Elustondok Douglassi bu-ruzko liburua aurkeztu zuen ekital-dian, Nevadako Unibertsitateko Eus-

kal Ikasketen Zentroko fundatzailearenbizitzako pasarte ezezagunak eta bio-grafia sakona idatzi zuen kazetariakMr. Basque liburuan.

EKE eta Scène Nationale euskal kulturaren alde

2011-11-24. Euskal Kultur Erakun-deak (EKE) eta Baionako antzokia ku-deatzen duen Scène Nationale elkar-teak diru funts bat sortu zuten, euskalkultura laguntzea eta 35 urtetik behe-rako sortzaileen euskarazko proiektuakbabestea helburutzat harturik. Dirufuntsak bi ardatz ditu. Batetik, enpresaeta norbanakoen ekarpenen bidez,50.000 eta 100.000 euro artean biltzeaespero zuten sustatzaileek, eurekemango duten diru-laguntza ere kon-tuan hartuta. Funts horretan jarritakodiruaren %85 zergen bidez berreskura-tzeko aukera izango dute enpresa etanorbanakoek. Bigarren ardatza sortzai-leek osatzen dute. Nahi duen taldeorok bere proiektua aurkeztu ahalizango du, eta haietako batek edo bikdiru-laguntza jasoko dute, egitasmoaaurrera ateratzeko.

“Norabide berria”Durangoko azokari

2011-12-04. Durangoko 46. EuskalLiburu eta Disko Azoka ospatu zenLandako Gunean. Antolatzaileekazaldu zutenez, 2011ko edizioan azo-kari “norabide berria” ematea erabakizuten, betiere euskal sorkuntza abia-

puntutzat hartuta. Hiru gune berrisortu zituzten (Irudienea, Szenatokiaeta Kabi@) ikus-entzunezkoei, antzer-kigintzari eta teknologia berriei lekuaegiteko. Guztira 400dik gora nobe-dade aurkeztu ziren.

Kultura gonbidatua galegoa izanzen eta hainbat ekitaldi antolatu zirenCulturgal elkartearekin lankidetzan.Bestalde, Argizaiola saria Iñaki Beobi-deri eman zioten euskal kulturaren alo-rrean eginiko lanagatik. 1967an Eus-kal Kantagintza Berria sustatu zuenHerri Gogoa diskoetxearen sorrerare-kin. Gainera, Jarrai antzerki taldeanatzerriko obrak euskaratu eta taularatuzituen eta ETBren sorreran parte hartuzuen.

Kulturaren EuskalKontseiluak Osoko Bilkura

2011-12-12. Urte eta erdi Osoko Bil-kurarik egin gabe ego eta gero, EuskoJaurlaritzako Euskal Kulturaren Kon-tseiluko kide guztiak bildu ziren.Azaldu zutenez, 37 bileratan 150lagun inguru ibili dira lanean, 16proiektu martxan jartzeko. Bestalde,Blanca Urgell-ek kontseiluko kideeiKulturaren, Askatasunaren eta BakearenUrtea proiektuaren berri eman zien,1937an Bizkaiko hainbat herri bonbar-datu zituztenetik 75 urte igaro direla-eta. Proiektua aurrera ateratzeko 2012Fundazioa abiarazi zuen Eusko Jaurla-ritzaren Kultura sailak eta bost milioieuroko aurrekontua izango du.

kulturgintza K R O N O L O G I A

118

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Patxi Lopez eta ʻGazte Munduʼ programako kideak Donostiako Euskal Gizataldeen

Kongresuan. / EL PAÍS

Page 9: Kulturgintza - 2011

D A T U A K kulturgintza

119

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Page 10: Kulturgintza - 2011

kulturgintza D A T U A K

120

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Aizpea GoenagaEtxepare Institutuko

zuzendaria

Sophie HarentBonnat museoko zuzendaria

Angel AsensioBarakaldo Antzokiko zuzendaria

ETAren amaiera

aionak bere garapena ez dukulturari garrantzia emanez

egin, ondareari eman dio lehenta-suna. Lan handia egin izan da hirikoetxeetako aurrealde asko berrituakizan daitezen. Horri esker ukan duBaionak arte eta historiaren labela.Herritarren artean zabaldutakoustea den museoak artezaleei zuzen-duak direla, eta ikusleei behar beza-lako harrera egiteko ahalik ez dau-kagularik, uste hori areagotu baizikez da egiten.

Bonnat museoa oso gaizki seinalatuadago hirian. Gainera, jakin behar daBonnat kultura jakintsuari eta arteklasikoari lotuta dagoela. Ikusleakerakartzeko egitasmoak egin izandira. Baina, ez dira itzultzen ez bai-tira etxean bezala sentitzen. Gai-nera, museoan antolatuak izan direnekintzak ez zuten bildumarekininongo loturarik.

Gara, 2011-04-26

Baiona: Kulturaeta ondarea

ublikoa da arte eszenikoenkontsumoaz hausnartu behar

duena. (...) Esperientziak esaten ditalde festazalea gainditu beharra da-goela. Aisialdiaren eta denbora li-brearen kontsumo nagusia festazaleeta herrikoia da. Jauzia eman beha-rra dago. (...) Gure exijentzia mailariburuz hausnartu behar dugu. Era-biltzaileek, publikoak, bere kulturkontsumoaren eskakizun-maila igobehar du, exijenteagoa izan behardu. 2011. urtean, agenda eta poltsi-koa arte eszenikoetarako prestatubehar ditu publikoak

El País, 2011-06-06

Exijentzia

uskal kulturatzat jotzeko, ekin-tza kulturalak, edozein motata-

koa delarik ere, hasieratik bukaeraraeuskaraz pentsatua behar du izan, hiz-kuntzak hegemonikoa izan behar du.Euskal Kulturaz ari bagara, ez da nahi-koa ikuskizun bat euskaraz taulara-tzea. Horixe da lehenetsi behar denikuspuntua.

rrazegia da euskal kultura alda-rrikatzea sinestunen aurrean.

Euskal Herriko egoeraz kanpotarrakkonbentzitzeko itxaropen guztia galdududan arren, uste dut bederen sentsi-bilizatu ahal genitzakeela hainbat gaidela-eta.

Le Journal du Pays Basque2011-05-02

gia da ez dela ekonomikoki ho-nelako egitasmo bat [Etxepare

Institutua] martxan jartzeko garairikonena, baina bestalde ETAren desa-gertzeak gure gizartearentzat eta nolaez, kulturarentzat oso momentu bai-kor eta interesgarriaren aurrean koka-tzen gaitu. Asko dugu erakusteko.

Baikorra naiz. Sortzaile asko dago, etaberriz ere, zinema euskaraz egiteakpoza ematen dit. Eta oso film onakegin dira gainera. Euskaldunok gurekulturaren kontsumitzaile porroka-tuak bilakatu behar genuke. Hori lor-tuko bagenu...

Euskonews & Media, 2011-11-10

E

E

Leire IbargurenIrakaslea

moreak paper asko jokatu ditzake. Gizartea-ren baloreen isla izan daiteke edo hausnar-

keta baten ondorioz egiten bada, jendeari zer pen-tsatua eman diezaioke. Arte eszenikoetan umoreaegitean balore batzuk edo gizarte arau batzuk in-dartu ditzakezu edo zalantzan jarri. Nik uste dutumorea egiten duenak honen kontzientzia izanbeharko lukeela.

Uztarria, 2011-02-09

Umorea arte

eszenikoetan

U

P

B

BA

RA

KA

LDO

DIG

ITA

L

DA

NIB

LAN

CO

ulturgintzak eta erakundeokhausnartu egin beharko genuke,

eta koordinazioa areagotu beharko ge-nuke publikoari proiektu bateratuakeskaintzeko. Gipuzkoako Foru Al-dundiak ez ditu ekimen pribatuak or-dezkatuko; baliabideak jarriko dituekimen pribatu horiek guztiak etabeste batzuenak elkarrekin lotzeko etahedatzeko (...) Katalizatzaile lana eginbehar du Administrazioak

El Diario Vasco, 2011-03-28

Katalizatzaile

K

Mattin IrigoienIdazle eta antzerkigileak

Haritz SolupeGipuzkoako Kultura zuzendaria

E

Txomin HegiIdazle eta antzerkigileak

EU

SK

AL

HE

RR

IKO

KA

ZETA

● Zer da euskal kultura?