komunikabideetako publizitatea

3

Click here to load reader

Upload: ainhoa

Post on 10-Apr-2015

126 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Taula batean biltzen da publizitateak komunikabidearen arabera dituen abantailak eta desabantailak. Oinarrizko dokumentu laburra da.

TRANSCRIPT

Page 1: Komunikabideetako publizitatea

KOMUNIKABIDEETAKO PUBLIZITATEA

KOMUNIKABIDEETAKO PUBLIZITATEA:KOMUNIKABIDE BAKOITZAREN ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK

KOMUNIKABIDEA ABANTAILAK DESABANTAILAK

EGUNKARIA - Malgutasun geografikoa: herrian herriko iragarkiak jartzeko aukera

- Saturatu gabeko espazioa: iragarki gutxiago dituzte beste medio batzuek baino

- Sinesgarritasuna: seriotzat hartzen dira egunkariak

- Berriz irakurtzeko aukera: irakurleak behin eta berriz irakur dezake iragarleak gehiago ordaindu gabe

- Mezua hartzeko era: irakurleak erabakitzen du zenbat denbora eskaini iragarkiari

- Irudigintza-kalitate eskasa: egunkarien paperak ez du aukera handirik ematen arte grafikoetako baliabideak erabiltzeko

- Publikoaren segmentazio erlatiboa: egunkariak ideologiaren arabera banatzen direnez, zailagoa da iragarkiaren helburu den irakurlea hautatzea

ALDIZKARIA - Berriz irakurtzeko aukera, egunkarietakoak bezalaxe

- Irudigintza-kalitate hobea: papera eta inpresiorako prozesuak teknikoki hobeak

- Publikoaren segmentazio ona: aldizkariak espezializatuak izaten direnez, errazagoa da irakurlea definitzea (adina, zaletasunak, maila ekonomikoa...)

- Publizitatearen gaitzespen txikiagoa: produktuak, zerbitzuak eta markak publikoari egokituago daudenez, irakurlea interesatuta egotea probableagoa da

- Audientzia mugatua: zehatzagoa da baina horregatik eskasagoa

- Segmentazio geografiko eskasagoa: orain hasi dira herri-aldizkariak hedatzen baina gehienetan ez dira lokalizatuak izaten

- Saturazioa: irakurle askok gehiegikeritzat hartzen dute horrelako aldizkarien publizitate ugaria

1

Page 2: Komunikabideetako publizitatea

KOMUNIKABIDEETAKO PUBLIZITATEA

KOMUNIKABIDEA ABANTAILAK DESABANTAILAK

IRRATIA - Audientzia lekuz mugi daiteke: iragarkiak berdin jaso daitezke etxean, bidaiatzen, kalean...

- Segmentazio geografiko handia: FM irrati-bandak ezin ditu lurraren gorabeherak zeharkatu eta leku jakin bateko entzuleak ditu soilik

- Segmentazio demografikoa eta psikografikoa: programen arabera aldatzen da audientzia eta erraz identifikatzen da

- Hartzailearen irudimena baliatzen du: hotsak, musikak eta ixiltasunek pertsonak irudimenez osatu behar duen mezua sortzen dute

- Kostu baxuak: iragarkia ekoiztea eta ematea ez da garestiegia

- Arreta eskatzen du: batzuetan ez da arreta handiz segitzen irratiko mezua

- Inpaktu mugatua: mezua erraz desagertzen da, errepikatu behar da gogorarazteko

- Espezializazio falta: familiari begirako saioak egiten dira, musika-irratsaioak eta beste kasuren bat izan ezik

- Ez da ikusizkoa: publizitate-teknikak mugatzen ditu

TELEBISTA - Barneratze azkarra: audientzia handietara iristen da eta hau kontsumorako produktuetarako da bereziki ona

- Malgutasun geografikoa eta denborarena: lekuaren eta ordutegiaren araberako publizitate-estrategia hauta daiteke

- Mezuaren kalitatea: ikus-entzunezkoen kodeen konbinazioari esker erakargarri izan daiteke iragarkia berez

- Espezializazio falta: doako telebistan ez da erraza publiko jakin bati heltzea soilik. TDTarekin hori aldatzen ari da, dena dela.

- Publizitate-saturazioa: telebista-enpresen diru-iturri nagusia da publizitatea eta iragarki gehiegi ematean ikusleek zapping egiten dute

- Kostu altua: zalantzan jartzen da iragarkien eraginkortasuna iragarkiak ekoiztea eta igortzea hain garesti izanik

2

Page 3: Komunikabideetako publizitatea

KOMUNIKABIDEETAKO PUBLIZITATEA

KOMUNIKABIDEA ABANTAILAK DESABANTAILAK

ZINEMA - Inpaktuaren kalitatea: gogoratze-tasa altua du testuinguruagatik

- Saturaziorik ez izatea: iragarki gutxi ematen dira

- Kalitate handia: marka handiek oso kalitate oneko iragarkiak egiten dituzte, inguruko iragarleek ez horrenbeste

- Ikus-entzulearen jarrera positiboa: zineman dagoenean aisialdian da eta pantailan jartzen du arreta osoa

- Malgutasun geografikoa: lekuan lekuko aretoetara egokitu daiteke

- Segmentazio geografikoa: iragarkia areto jakin batean soilik jartzen da

- Barneratze baxua: audientzia txikietara baino ez da iristen

- Denbora malgutasun eskasa: egunean bi edo hiru saio baino ez da ematen

- Errepikapen-efekturik ez: iragarkia behin baino ez da ematen eta ikus-entzuleak ez dira oso maiz joaten zinemara

- Ekoizpen garestia: kalitatezkoa egiteko filmen teknologia eta bitartekoak erabili behar dira eta kopiak areto guztietara bidali behar dira

INTERNET - Hartzailearen hautapen zehatza: testuinguruko publizitatearen bidez, oso zehazki irits daiteke kontsumitzaile- eroslearengana

- Erosketa ixteko aukera: eroslea enpresarekin harremanetan jarri eta erosketa eskatu eta itxi ere egin dezake. Denbora eta ahalegina aurrezten da

- Publizitatea edukiekin batera dator: ezin da zapping egin eta batzuetan ez da erraz bereizten edukietatik

- Inpaktuaren kalitatea: pantaila aurrean dagoena kontzentratuta egon ohi da

- Arrail digitala: populazioaren segmentu osoan kanpoan uzten ditu

- Mezuen fidagarritasun eskasa: iruzur sentsazioa eragiten du eta mesfidantza

- Merkataritza-mezuen gaitzespena: batzuetan erasotzat hartzen da publizitatea eta spam-a eta popup leihoak saihesteko tresnak sortu dira

3