kolorea2

12
Martin Bradley: Indigo neska, 1991. Akuarela, 75 x 57 cm. Bilduma partikularra. Mark Rothko: Azafraia, 1957. Mihise gaineko olio-pintura, 177 x 137 Bilduma partikularra. Juhani Harri: Itsasontzia, 1971. Mihiztadura, 95,5 x 73,5 x 13 cm. Bilduma partikularra. KOLOREA

Upload: 951961

Post on 01-Jul-2015

2.939 views

Category:

Documents


10 download

TRANSCRIPT

Page 1: Kolorea2

Martin Bradley: Indigo neska, 1991. Akuarela, 75 x 57 cm. Bilduma partikularra.

Mark Rothko: Azafraia, 1957.Mihise gaineko olio-pintura, 177 x 137Bilduma partikularra.

Juhani Harri: Itsasontzia, 1971.Mihiztadura, 95,5 x 73,5 x 13 cm.Bilduma partikularra.

KOLOREA

Page 2: Kolorea2

Irudiotako kolore-konbinazioetatik, zeinek transmititzen du zure ustez poz-sentsazio handiena? Eta seriotasun-sentsazioa?

Zein iruditanaurkitzen duzu kolore-alde handia irudi protagonisten eta atzealdearen artean?

Zein kolorek sortzen dute gertu dauden sentsazioa, Rothkoren lanekoek edo Juhani Harrirenekoek?

Irudi hauetako zein kolorek ematen dizute atentzio gehien?Georges Braque: Pintorea eta modeloa, 1939. Mihise gaineko

olio-pintura, 130 x 176 cm. Bilduma partikularra.

Atman Victor: Hiriko aintzira atsegina, 2003. Irudi digitala. Bilduma partikularra.

HASI BAINO LEHEN

Gizakiok hainbat kolore bereizteko gaitasuna dugu. Hala eta guztiz ere, industriak prestatutako nahasketa gutxi batzuk bakarrik erabiliz adierazten dira artistak, eta, nahasketa horien bitartez, kolorearen munduko hainbat alderdi adierazten ahalegintzen dira.

Koloreak pertsonen bizitzan duen garrantzia ulertzeko, kontuan izan behar da kolorea ez dela formen ezaugarri finkoa; hau da, aldatu egin daitekeela giro-argiztapenaren arabera. Horrez gain, aintzat hartu behar da kolorearen bitartez sentsazioak, ideiak eta sentimenduak adieraz daitezkeela.

Page 3: Kolorea2

Askatasun eta adierazpen-aberastasun handiagoz lanak egiteko garrantzitsua da kolorearen jatorriari edo izaerari buruzko zenbait alderdi ezagutzea. KROMATOLOGIA : Kolorearen izaera aztertzen duen zientzia da.KOLOREAREN DEFINIZIOA: gure garunean gertatzen den sentsazio multzoa da.KOLOREAN ESKU HARTZEN DUTEN ALDERDIAK: Argi-iturriak, materialen Islapenak edo xurgapenak eta begiak

Ikusmenaren mekanismoa

Argia: energia ikusgaia

Ikuspuntu fisikotik, ARGIA uhin elektromagnetikoa da, eta energia transmititzen du.

Uhin elektromagnetiko guztien multzoari espektro elektromagnetikoa esaten zaio.

ARGI ZURIA espektro ikusgaiaren barruko uhin-luzera guztiek osatzen duten multzoa da.

Espektro elektromagnetikoa

Begiratu espektro elektromagnetikoaren eskema honetan zer tarte hartzen duen espektro ikusgaiak. Koloreztatutako argi bakoitzak uhin-luzera desberdina du, 700 eta 400 nm arteko luzera.

1. KOLOREAREN IZAERA

Irrati-uhinak Mikrouhinak Infragorriak Argi ikusgaia Ultramorea X izpiak Gamma izpiak

Page 4: Kolorea2

Argi zuria

Leonardo da Vinci izan zen eguzki-argia, argi zuri izenekoa, hainbat argi kolo-reztaturen nahasketaz osatuta zegoela susmatu zuen lehen zientzialari eta artista, baina, hala ere, Isaac Newton XVII. mendeko fisikariak egin zituen feno-meno hori frogatzeko behin betiko esperimentuak.

Eguzki-argiaren izpi bat prisma batean zehar pasarazi zuen angelu egokiarekin, eta, horrela, Newtonek egiaztatu zuen iz-pia espazioan barreiatzen zela, argi koloreztatu ordenatuen

sorta batean: gorrixka, horia, berdea, urdinxka eta bioleta.

Newtonek esperimentu hau ere egin zuen: gainazal biribil bat hainbat zatitan banatu zuen, espektro ikusgaiko koloreekin, eta oso azkar birarazi zuen. Koloreak ez zirela bereizten egiaztatu zuen; hau da, zuriaren sentsazioa soilik hautematen zela.

Naturan, argiaren deskonposizio-fenomenoaren adibide argia da ortzadarra. Eguzkiaren argi zuria argi koloreztatutan deskonposatzen da, milioika ur tanta txiki zeharkatzean, prisma handi bat izango balira bezala.

Page 5: Kolorea2

2. SINTESI GEHIGARRIA EDO ARGI KOLOREEN NAHASKETA

Sintesi gehigarria esaten zaio espektroko argi koloreztatu guztien batuketa edo nahasketari. Argi zuria sortzen da horrela.

Argi zuriaren deskonposizioan, hainbat argi-kolore ikus ditzakegu. Kolore horietatik hiruk primario izena dute: gorriak, berdeak eta urdin bioletak. Primario izena dute, ezin direlako beste argi batzuk nahastuta eratu.Hala ere, argi-kolore primarioak binaka nahasten baditugu, argi-kolore sekundarioak lortuko ditugu: horia, urdina (ziana) eta magenta.

Argi-kolore osagarriak

Nahastean argi zuria sortzen duten koloreak dira argi-kolore osagarriak. Argi primarioa eta argi primario hori ez duen argi sekundarioa izaten dira beti: argi horia urdin bioletaren osagarria da, argi magenta berdearen osagarria da, eta zian argia gorriarena.

Horia Urdin bioleta Magenta Berdea Ziana Gorria

Page 6: Kolorea2

Koloreen pertzepzioa

Giza begiak sintesi gehigarri bidez hautematen ditu koloreak. Argi gorria eta urdin bioleta nahasten direnean, esaterako, begiak argi magenta hautematen du.Kono izeneko zelula fotorrezeptoreengatik gertatzen da hori. Giza begiak hiru kono talde ditu, argi gorri, urdin bioleta eta berdearekiko sentikorrak, eta, horren ondorioz, argi sekundarioekiko sentikorrak. Talde horietako bakoitzak lau milioi zelula inguru ditu, eta talderen batek lan gutxiago egingo balu, ezingo luke behar bezala erregistratu .

Objektu baten azalak berdea eta gorria argi primarioen erradiazioak xurgatzen baditu, argi urdin bioleta bakarrik islatuko ditu, eta kolore hori hautemango du gure ikusmenak.

Azal balek erradiazio guztiak islatzen baditu, denen batura hautemango dugu; hau da, kolore zuria hautemango dugu.

Azal balen pigmentuak argi-erradiazio guztiak xurgatzeko gaitasuna badu, gure begiek beltz ikusiko dute azal hori.

Kolore gisa hautematen duguna, beraz, argi-hondarra da; izan ere, materiaren azal koloreztatuak xurgatzen ez dituen erradiazioen nahasketa bakarrik ikusten dugu.

Page 7: Kolorea2

3. SINTESI KENGARRIA EDO PIGMENTU KOLOREEN NAHASKETA

Pigmentuak pintatzeko, tindatzeko edo inprimatzeko erabiltzen diren materia koloratzaileak dira. Lur-formako mineralak edo buztin koloreztatuak edo petrolioaren deribatuak dira, eta, likidoren batekin nahastean, pinturak edo tinduak sortzen dituzte.Argi koloreztatuen batuketak zuriaren sentsazioa sortzen du, baina pigmentu-koloreen nahasketak, berriz, guztiz kontrako kolore-sentsazioak sortzen ditu. Hainbat tonutako pigmentu-koloreak nahastean, argi-kenketa egoten da, eta beltzera heltzen da ia. Horregatik, pigmentu-koloreen nahasketan sintesi kengarria esaten zaio.Sintesi gehigarrian kolore sekundarioak direnak sintesi kengarrian kolore primario bihurtzen dira: horia, magenta eta ziana. Sintesi gehigarrian gertatzen den bezala, pigmentu-kolore primarioa ezin da lortu beste zenbait kolore nahastuta.

Pigmentu-kolore primarioak binaka nahastuta, sekundarioak lortzen dira: gorria, berdea eta urdin bioleta.

Pigmentu-kolore osagarriak

Sintesi kengarrian, nahastean beltzaren antzeko kolorea sortzen duten koloreak dira kolore osagarriak.Efektu hori lortzeko, pigmentu-kolore primario bat eta primario horiez duen sekundario bat nahastu behar dira. Horren arabera, urdin bioleta horiaren osagarria da, berdea magentarena eta gorria zianarena.

Pigmentu-kolore primarioak Pigmentu-kolore primario eta sekundarioak

Page 8: Kolorea2

Nahasketa kengarriak egiteko prozedurak

Tinta-geruza meheek iragazki gisa jarduten dute, eta geruza horiek gainjartzea nahasketa kengarriak lortzeko metodo bat da. Arte grafikoetan erabiltzen da; besteak beste, inprentan eta estanpazio artistikoan.

Edozein motatako pinturen (olioen, akuarelen,tenperen, akrilikoen...) bidez egin daitezkepigmentuen edo materia koloratzaileen nahasketak.

Kolore primarioak edo kolore osagarriak dituzten iragazki koloreztatuak gainjartzen baditugu azal zuri baten gainean, eta azal horrek argi-iturri gisa jarduten badu, beltzaren sentsazioa sortuko da.

Argi zuriko foko baten aurrean koloretako iragazkiak jartzean, iragazkiek erradiazioak xurgatzen dituzte, argirik gabe geratu arte; hau da, beltzera iritsi arte.

Page 9: Kolorea2

4. KOLOREAREN KODIFIKAZIOA

XIX. mendera arte, pintoreek eta tindatzaileek haien kolore-nahasketak egiten zituzten, formula pertsonaletatik abiatuta. Orain, berriz, industriak zen--bait kode edo sistema kromatiko sortu ditu, koloreak egiteko. Horrela, edozein kolore objektiboki identifika daiteke, eta zer kolore datozen bat adieraz daiteke.Sistema kromatiko bat ezartzeko, kolorearen funtsezko hiru propietate edo ezaugarri hauek hartzen dira kontuan: tonua, balioa eta asetasuna.

Tonua kolorea identifikatzen duen propietatea da; hau da, koloreari ematen zaion izen zientifikoa: berdea, urdinxka, okrea, grisa... Tonu bakoitzan mota bateko uhin-luzera bat dagokio.Tonuaz hitz egiteko, beste zenbait hitz ere erabil daitezke; besteak beste, ñabardura eta xehetasuna.

Balioak kolore baten argitasun- edo iluntasun-maila adierazten du. Tonu baten balioa aldatu egiten da pigmentu zuria edo beltza gehituz edo hainbat argi-nahasketaren bidez. Mailaketa amaigabeak egin daitezke.Balioa adierazteko beste hitz batzuk dira hauek: distira, argitasuna eta erlantza.

Asetasuna kolore batek duen purutasun-maila da. Kolore purua aldatzen duen kolore osagarri baten nahasketa-maila handiagoa edo txikiagoa bada, asetasuna handiagoa edo txikiagoa izango da. Kolore batek asetasun txikia, ertaina edo handia izan dezake. Kolore puruak dira asetasun-maila handiena edo purutasun kromatiko handiena dutenak. Asetasun-maila txikia duten koloreei neutro edo gris esaten zaie.Asetasunak baditu beste zenbait izen: bizitasuna, intentsitatea eta kroma.

Page 10: Kolorea2

Nazioarteko sistema kromatikoak

Sistema kromatikoek koloreak kodifikatu eta ordenalzen dituzte, koloreek espektro ikusgaian duten kokapenaren arabera. Sistema honek hainbat formako eskema edo diagrametan aurkezten dira.

Koloreekin lan egiteko gehien erabiltzen diren sistemak CIE sistema eta Munsell sistema dira.

Munsell sistema 1915ean egin zuen Albert Munsellek. Hiru dimentsioko solido baten antolaketa ordenatuan oinarrituta dago, tonuari, balioari eta asetasunari dagozkion hiru ardatzez osatutako solidoaren antolaketan. Pinturak egiteko erabiltzen da, batez ere.

CIE sistema 1931n egin zuen Nazioarteko Argiztapen Batzordeak. Bidimentsioko diagrama da, eta kolorearen bi propietate hauek bakarrikadierazten ditu: tonua eta asetasuna. Argi koloreztatuennahasketetarako erabiltzen da, telebistan eta ordenagailuan.

Zirkulu kromatikoa eta kolore tertziarioak

Zirkulu kromatikoa diagrama zirkularra da, eta argi-espek-troan dauden kolore puruak ordenatzeko balio du. Kolore- primarioak posizio triangeluarrean kokatuta daude, eta osa-garriak, berriz, beste aldean, erditik pasatzen den zuzen baten bidez banatuta.Kolore tertziarioak primario bat eta alboko sekundario bat nahastuta sortzen dira.

Page 11: Kolorea2

5. HARMONIA KROMATIKOAK

Harmonia kromatikoa bi koloreren edo gehiagoren arteko harreman orekatua da. Harreman horretan, zeregin garrantzitsua dute koloreen gainazalen antolaketak eta tamainak.Hainbat motatako harreman harmonikoak daude, baina oinarrizko bi talde hauek nabarmen ditzakegu: kolore afinen harmoniak eta kolore osagarrien harmoniak.

Afinen harmoniak zirkulu kromatikoan gertu dauden tonuen artean ezartzen dira, gutxi gorabehera laurden batera daudenen artean. Harmonia honek kolore puruekin edo kolore horien balio- eta asetasun-mailekin egin daitezke.Konposizio batean kolore afinen hainbat balio konbinatzen badira, balio kontrastatuak dituzten afinen harmonia osatzen dute. Balioak antzekoak badira, berriz, balio homogeneoen arteko harmonia izango da. Halaber, balio altuko eta balio baxuko afinen harmoniak ere badira.

Balio kontrastatuak dituzten afinen harmonia Balio homogeneoak dituzten afinen harmonia

Osagarrien harmoniei kontraste harmoniko ere esaten zaie, eta primarioen eta beste aldeko sekundarioen nahasketaz osatuta daude. Kolore horiek puruak edo hainbat asetasun- eta balio-mailatakoak izan daitezke.

Asetasun txikiko tonuen kontraste harmonikoa Oso asetasun handiko tonuen kontraste harmonikoa

Page 12: Kolorea2

Koloreen adierazkortasuna

Koloreek hainbat ikus-sentsazio sortzeko gaitasuna dute. Oro har, kolore argi eta beroek betetzen dute espazioa, eta gerturatu egiten direla dirudi. Kolore hotzek berriz, espazioa ixten dute, pisatu egiten dute, eta urrun daudela dirudi.

Ikusmenak sentikortasun handiagoa du tonu horiekin (ondo ikusten dira urrundik begiratuta) tonu gorri edo berdeekin baino (gehiago integratzen dira inguruneko koloreen artean).

Koloreen kontrasteari dagokionez, hobeto ikusten dira atzealde argietan dauden tonu ilunak atzealde ilunean dauden tonu argiak baino. Ikusi, gainera, beltzaren eta horiaren arteko kontrastea sumatzen dela ondoen. Zuri-beltzak perpzio handia du, eta gorriaren eta berdearen konbinazioa gutxi sumatzen da.

Kolore beroak Kolore hotzak