kausazkoen teoria

3
TARTEKO MAILA   Gramatika edukia -(e)LAKO -  Zergatik ?” galderari zuzenean erantzuten dio (gaztelaniazko “porque”ren  parekoa da). - Galderaren erantzuna denean, kausazko perpausa hasieran jartzen da, juxtu aditzaren aurrean: “Zergatik dago nekatuta?” “  Korrika ibili dELAKO dago nekatuta. Galderaren erantzuna ez denean, kausazkoa aurrean nahiz atzean joan daiteke. “  Istripu bat izan du, azkarregi gidatzen duELAKO = Azkarregi gidatzen duELAKO  , istripu bat izan du”. - Baiezkoetan eta ezezkoetan, idatzian, saiatu ordena bera erabiltzen (ahozkoan ez da garrantzitsua):  Goizegi e  snatu dudalako ha serretu da” Garaiz esnatu EZ dudalako haserretu da ” (EZ dudalako esnatu) - Hargatik ”: gaztelaniazko “porque sí / porque no” itzultzeko:  -  Zergatik esan duzu hori? -  Hargatik” -Zergatik ez duzu egi n agindutakoa? -  Hargatik” -T(Z)EAGATIK / -T(Z)EARREN - Hauek ere “  Zergatik?” galderari erantzuten diote (“porque...”) - Aditz jokatugabeekin (etorr(i), joa(n), har(tu)...) erabiltzen dira (gogoratu   eLAKO aditz jokatuekin erabiltzen dela) - Galderaren erantzuna denean, kausazko perpausa hasieran jartzen da, juxtu aditzaren aurrean: “Zergatik dago nekatuta?” “  Korrika ibilTZEAGATIK dago nekatuta”. Galderaren erantzuna ez denean, kausazkoa aurrean nahiz atzean joan daiteke. “  Istripu bat izan du, azkarregi gidaTZEAGATIK = Azkarregi  gidaTZEAGATIK  , istripu bat izan du”. - Adibide gehiago: -  Zergatik zigortu zaituzte?” -  Hitz egiTEAGATIK = hitz egiTEARREN” (=hitz egin dugulako)  zigortu gaitu. -Etxeko lanak EZ egiTEAGATIK = EZ egiTEARREN” “SaiaTZEARREN ez  duzu ezer galduko” “Kontuz EZ ibilTZEAGATIK gertatu zaio istripua 

Upload: kwanyinisis

Post on 21-Feb-2018

216 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

7/24/2019 KAUSAZKOEN TEORIA

http://slidepdf.com/reader/full/kausazkoen-teoria 1/3

TARTEKO MAILA –  Gramatika edukia

-(e)LAKO

“ Zergatik ?” galderari zuzenean erantzuten dio (gaztelaniazko “porque”ren

 parekoa da).

-  Galderaren erantzuna denean, kausazko perpausa hasieran jartzen da, juxtu

aditzaren aurrean: “Zergatik dago nekatuta?” “ Korrika ibili dELAKO dago

nekatuta”. Galderaren erantzuna ez denean, kausazkoa aurrean nahiz atzean joan

daiteke. “ Istripu bat izan du, azkarregi gidatzen duELAKO = Azkarregi gidatzen

duELAKO , istripu bat izan du”. 

-  Baiezkoetan eta ezezkoetan, idatzian, saiatu ordena bera erabiltzen (ahozkoan ez

da garrantzitsua):

“ Goizegi e snatu dudalako haserretu da” 

“Garaiz esnatu EZ dudalako haserretu da” (EZ dudalako esnatu)

“Hargatik ”: gaztelaniazko “porque sí / porque no” itzultzeko: 

“- Zergatik esan duzu hori?

- Hargatik” 

“-Zergatik ez duzu egin agindutakoa?

- Hargatik” 

-T(Z)EAGATIK / -T(Z)EARREN

-  Hauek ere “ Zergatik?” galderari erantzuten diote (“porque...”) 

Aditz jokatugabeekin (etorr(i), joa(n), har(tu)...) erabiltzen dira (gogoratu

 – eLAKO aditz jokatuekin erabiltzen dela)

-  Galderaren erantzuna denean, kausazko perpausa hasieran jartzen da, juxtu

aditzaren aurrean: “Zergatik dago nekatuta?” “ Korrika ibilTZEAGATIK dagonekatuta”. Galderaren erantzuna ez denean, kausazkoa aurrean nahiz atzean joan

daiteke. “ Istripu bat izan du, azkarregi gidaTZEAGATIK = Azkarregi

 gidaTZEAGATIK  , istripu bat izan du”. 

-  Adibide gehiago:

“- Zergatik zigortu zaituzte?” 

“- Hitz egiTEAGATIK = hitz egiTEARREN” (=hitz egin dugulako)

 zigortu gaitu.

“-Etxeko lanak EZ egiTEAGATIK = EZ egiTEARREN” 

“SaiaTZEARREN ez  duzu ezer galduko” 

“Kontuz EZ ibilTZEAGATIK gertatu zaio istripua” 

7/24/2019 KAUSAZKOEN TEORIA

http://slidepdf.com/reader/full/kausazkoen-teoria 2/3

TARTEKO MAILA –  Gramatika edukia

-  EZ NAHASTU, adibidez, “saiatzearren” eta “saiatu arren”: 

“SaiaTZEARREN  gainditu duzu azterketa” (=saiatu zarelako):

kausazkoa (“por...”).

“Saiatu ARREN  , ez duzu gainditu azterketa” (=nahiz eta saiatu):

kontzesiboa (“aunque...”).

-(e)NEZ (GERO)

-  eLAKO baino ahulagoa da eta, beraz, ez dugu erabiliko “ Zergatik?” galderari

erantzuteko, azalpen modukoa emateko baizik. Gaztelaniazko “como...” edo “ya

que...” ren parekoa da. Oso aproposa horrelako erdarakadak saihesteko: “nola

nekatuta nago, eseri egingo naiz” > “Nekatuta nagoENEZ, eseri egingo naiz”;

“nola berandu da, ohera noa” > “Berandu dENEZ, ohera noa”; “nola ez du

gainditu, kurtsoa errepikatuko du” > “Gainditu ez duENEZ, kurtsoa errepikatuko

du”. 

-  Kausazko perpausa beti aurrean jartzen da:

“ Nirekin haserre zaudENEZ (GERO) , ez didazu hitzik esan”. 

-eLAKO erabiliz osatutako kausazko perpausetan bezala, hauetan ere baiezko

eta ezezkoek ordena bera dute:

“ Ikusi dudaNEZ (GERO), agurtu egin d ut” 

“Ikusi EZ dudaNEZ (GERO) (ez dudanez ikusi), ez dut agurtu” 

ETA

Hau ere  – eLAKO baino ahulagoa da eta azalpen modukoetan erabiltzen da

(gaztelaniaz “pues...”).

-  ETA daraman kausazko perpausa, amaieran jartzen da:

“ Euritakoa hartu dut, laster euria egingo du ETA” 

“Esertzera noa, oso nekatuta nago ETA” 

Baiezkoetan eta ezezkoetan, ordena desberdina (ezezko ordena normala):

“ Agurtu egin dut, kalean ikusi dut ETA” 

“Kezkatuta nago, EZ dut ikusi ETA” 

BAIT-

ETAk bezalaxe funtzionatzen du: esanahi bera du (“pues...”) eta, beraz, -eLAKO

 baino ahulagoa da.

-  ETA daraman kausazko perpausa bezala, BAIT daramana ere amaieran jartzen

da:

“ Euritakoa hartu dut, laster euria egingo BAITu” (bait + du) 

“ Esertzera noa, oso nekatuta BAInago” (bait + nago) 

7/24/2019 KAUSAZKOEN TEORIA

http://slidepdf.com/reader/full/kausazkoen-teoria 3/3

TARTEKO MAILA –  Gramatika edukia

-  Baiezkoetan eta ezezkoetan ordena desberdina (ezezko ordena normala):

“ Agurtu egin dut, kalean ikusi BAITut ” (bait + dut) 

“ Kezkatuta nago, EZ BAITut ikusi”

-  Gaur egun, Euskaltzaindiaren arauei jarraiki, BAIT- partikula aditzari lotuta idatzi behar

da; horretarako, honako aldaketak gertatzen dira:

t + d = t : bait + dira = baitira; baitago, baitauka...

o  t + g = k: bait + gara = baikara; baikenuen, baikinen...

t + z = tz: bait + zara = baitzara; baitzatoz, baitziren...

t + n = n: bait + naiz = bainaiz; bainuen, bainintzen, bainentorren...

o  t + l = l: bait + luke = bailuke; bailitzateke, bailirateke...

Zeren (eta)... 0 , bait-, -en

- Egitura hau batez ere esaldi luzeak eta konplexuak direnean erabiltzen da; batetik, hitz

egiten dugunean, hitz egitean inprobisatu egiten baitugu eta ez baitakigu esaldia noiz eta

nola bukatuko dugun; bestetik, esaldi luzeak idazten ditugunean, adibidez, itzulpenetan,

administrazioko idatzietan... Nolanahi ere, egitura hau neurriz erabili behar da.

“ Ezin izan diot lagundu, ZEREN (ETA) ni iristerako amildegian behera erori da / erori

 BAITa (bait + da) / erori dEN ”. 

- ZEREN ahozko euskaran “Ze” ahoskatzen dugu askotan: “ Esertzera noa, ZE oso

nekatuta nago” , “ Ez egin kasurik, ze zoratuta dago”.

-(e)LA ETA, (identifikazio mailan)

-  “Zer dela eta?” galderari erantzuten dio eta – eLAKO baino ahulagoa da.

“ Eguraldi txarra zELA ETA, ez ginen mendira joan” (=eguraldi txarrarengatik)

“Azterketak dirELA ETA, oso urduru dabil” (=azterketengatik)

“Oso pozik zeuden, oporretan zihoaZELA ETA” (=oporretan zihoazen eta)

-(e)LA KAUSA, -(e)LA MEDIO, -(e)LA BIDE: hauek – (e)LA ETA egituraren

 parekoak dira. Gutxiago erabiltzen dira.

*******************************************************************

Eta arrazoiei edo kausari buruz nola galdetu? Hona hemen galdetzailerik erabilienak:

“ZERGATIK iritsi zara hain berandu?”  (ZERGATIK + aditza)

“ZER DELA ETA iritsi zara hain berandu?”  (ZER DELA ETA + aditza)

“NOLATAN iritsi zara hain berandu?”  (NOLATAN + aditza)

Hirurak erabil daitezke bakarrik edota aditz batekin. Baina “ZER BA?” ez da inoiz

erabili behar aditz baten aurrean, bera bakarrik baizik.

“ Berandu iritsi zara. ZER BA? ” (“ ZER BA iritsi zara hain berandu?”). Umeen artean

ohikoa izaten da akats hau egitea: “ Zer ba ez duzu nirekin jolastu nahi?” > “ Ez duzunirekin jolastu nahi?” “Zer ba?