iritzia: troiako zaldia eta espainiako vuelta

1
Troiako Zaldia eta Espainiako Troiako Zaldia eta Espainiako Troiako Zaldia eta Espainiako Troiako Zaldia eta Espainiako Vuelta Vuelta Vuelta Vuelta Hautsak harrotu ditu Espainiako Itzulia Euskal Herrira ekartzeko erabakiak. Ez gaitzatela nahasi, ez da kasualitatea azken 17 urtetan Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasa ez izana, ez eta aurten Euskal Herritik pasa arazi nahi izatea ere. Hainbaten adierazpen penagarriak jasan behar izan baditugu ere, Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasatzeko erabakiak ez die kirol irizpideei erantzuten; ez eta euskal zalegoaren eskaerari. Euskal Herrian txirrindularitzak zalego zabala du. Horren erakusle dira euskal lurraldean barna antolatzen diren txirrindularitza txapelketa andana. Zer esanik ez Frantziako Itzulia Pirineotan igarotzean ikusi ohi den olatu zuri gorri eta berdea. Azken urteetan hainbat txirrindularitza froga bertan behera geratu dira, krisiaren izenean egindako laguntzen murrizketen ondorioz. Orain ordea, Bilboko eta Gasteizko Udalek milaka euro ordaindu beharko dituzte Espainiako Itzulia bertan amaitu edo hasteagatik eta ziur gaude Javier Maroto popularrak nahiz Iñaki Azkuna jeltzaleak gustu handiz ordainduko dituztela herritarren diruarekin. Troiako Zaldia bailitzan datorkigu Espainiar Itzulia Euskal Herrira. Baina kirol froga hau Euskal Herritik igarotzeko arrazoi nagusia, Hego Euskal Herria Espainiaren zati dela irudikatzea eta aldarrikatzea da. Gure nazio izatea ukatzen digutenek, ukazio hori berresteko helburuarekin dakarte vuelta gure herrira. Egunero, albistegiz albistegi gogorarazi nahiko digute Espainiako Itzulia bere erreinuko azaleran zehar dijoala. Bide horretan tresna garrantzitsua izango dute ETB. Eguraldi mapekin egin bezala zintzo beteko bait du bere egitekoa. Orain txirrindularitza froga hau Troiako Zaldia bailitzan erabiltzeko ekimen hau, estrategia orokorrago baten baitan ulertu behar dugu, asimilazio estrategia horrek adar ezberdinak eta helburu berbera bait du: Euskal instituzioetan espainiar ikurraren inposaketa, Nafarroako auzitegietan Euskal Herria terminoaren aurkako sententziak, Osakidetzako oposizioetan Euskarari egozten dioten papera,…adar asko helburu berdinarekin: Euskal nazio identitatearen aurkako gurutzada. Espainiar Itzulia ez da ongi etorria Euskal Herrian! Hori diote hainbat eta hainbat eragile, talde, sindikatu , alderdi eta Udalek. Halere, Guardia Zibila edo Ertzaintzak Vuelta nork gidatuko ote duenaren eztabaida faltsuari tiraka jarraitzen dute batzuk. Que se den la vuelta! Euskal Herria nazio gisa errespetatu eta bere geroa erabakitzeko eskubidea aitortu eta onartu bitartean ez dute zer eginik Euskal Herrian. Herri gisa ukatzen gaituztenen aurrean, herri gisa erantzuteko deia luzatzen dizuegu. Txirrindularitza bai! Inposaketarik ez! Euskal Herria Nazioa. Naroa Geresta eta Mikel Luloaga BAI EUSKAL HERRIARI ekimeneko koordinatzaileak.

Upload: bai-euskal-herriari-herri-ekimena

Post on 26-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Troiako Zaldia eta Espainiako Vuelta 2011ko irailaren 4ean eta 3an Berria eta Gara egunkarietan plazaraturiko iritzi artikulua da.

TRANSCRIPT

Page 1: Iritzia: Troiako zaldia eta Espainiako Vuelta

Troiako Zaldia eta Espainiako Troiako Zaldia eta Espainiako Troiako Zaldia eta Espainiako Troiako Zaldia eta Espainiako VueltaVueltaVueltaVuelta Hautsak harrotu ditu Espainiako Itzulia Euskal Herrira ekartzeko erabakiak. Ez gaitzatela nahasi, ez da kasualitatea azken 17 urtetan Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasa ez izana, ez eta aurten Euskal Herritik pasa arazi nahi izatea ere. Hainbaten adierazpen penagarriak jasan behar izan baditugu ere, Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasatzeko erabakiak ez die kirol irizpideei erantzuten; ez eta euskal zalegoaren eskaerari. Euskal Herrian txirrindularitzak zalego zabala du. Horren erakusle dira euskal lurraldean barna antolatzen diren txirrindularitza txapelketa andana. Zer esanik ez Frantziako Itzulia Pirineotan igarotzean ikusi ohi den olatu zuri gorri eta berdea. Azken urteetan hainbat txirrindularitza froga bertan behera geratu dira, krisiaren izenean egindako laguntzen murrizketen ondorioz. Orain ordea, Bilboko eta Gasteizko Udalek milaka euro ordaindu beharko dituzte Espainiako Itzulia bertan amaitu edo hasteagatik eta ziur gaude Javier Maroto popularrak nahiz Iñaki Azkuna jeltzaleak gustu handiz ordainduko dituztela herritarren diruarekin. Troiako Zaldia bailitzan datorkigu Espainiar Itzulia Euskal Herrira. Baina kirol froga hau Euskal Herritik igarotzeko arrazoi nagusia, Hego Euskal Herria Espainiaren zati dela irudikatzea eta aldarrikatzea da. Gure nazio izatea ukatzen digutenek, ukazio hori berresteko helburuarekin dakarte vuelta gure herrira. Egunero, albistegiz albistegi gogorarazi nahiko digute Espainiako Itzulia bere erreinuko azaleran zehar dijoala. Bide horretan tresna garrantzitsua izango dute ETB. Eguraldi mapekin egin bezala zintzo beteko bait du bere egitekoa. Orain txirrindularitza froga hau Troiako Zaldia bailitzan erabiltzeko ekimen hau, estrategia orokorrago baten baitan ulertu behar dugu, asimilazio estrategia horrek adar ezberdinak eta helburu berbera bait du: Euskal instituzioetan espainiar ikurraren inposaketa, Nafarroako auzitegietan Euskal Herria terminoaren aurkako sententziak, Osakidetzako oposizioetan Euskarari egozten dioten papera,…adar asko helburu berdinarekin: Euskal nazio identitatearen aurkako gurutzada. Espainiar Itzulia ez da ongi etorria Euskal Herrian! Hori diote hainbat eta hainbat eragile, talde, sindikatu , alderdi eta Udalek. Halere, Guardia Zibila edo Ertzaintzak Vuelta nork gidatuko ote duenaren eztabaida faltsuari tiraka jarraitzen dute batzuk. Que se den la vuelta! Euskal Herria nazio gisa errespetatu eta bere geroa erabakitzeko eskubidea aitortu eta onartu bitartean ez dute zer eginik Euskal Herrian. Herri gisa ukatzen gaituztenen aurrean, herri gisa erantzuteko deia luzatzen dizuegu. Txirrindularitza bai! Inposaketarik ez! Euskal Herria Nazioa.

Naroa Geresta eta Mikel Luloaga

BAI EUSKAL HERRIARI ekimeneko koordinatzaileak.