irakurketak udarako gomendioak

10

Upload: zabaltzen-sartu

Post on 29-Mar-2016

257 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

euskera plana

TRANSCRIPT

Page 1: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK
Page 2: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

Urte osoan zain egon ostean, dagoeneko oporrak ate joka dauzkazue zuetako askok. Gogoz gaude lasaiago ibiltzeko, zenbait txoko ezagutzeko eta orain arte egin ezin izan ez duguna egiteko. Sasoi ezin hobea da, halaber, gustuko libururen batean murgiltzeko ere. Hemen gomendio batzuk:

Page 3: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

ERRAZENAK

Lamiak (1998)/ Josu LartategiLamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gerlatzen ari zaielako: urek kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gerlatzen zaie errekei? Lamiak misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du. Istorio honetan beste garai batean sartuko zara, garai zaharra, antzinakoa, eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak, Herensugeak...

Karabana batean bizi naiz (2006) / Xabier Mendiguren eta Patxi GallegoXabier Mendiguren Elizegik idatzi eta Patxi Gallegok marraztutako Karabana batean bizi naiz zortzi urtetik gorako irakurleei zuzendua dago. Gutxi gorabehera adin hori du Danielek. Ijito haur hori izango dugu liburu honetako kontalaria. Familiaren karabanan batetik bestera ibiltzea du gustuko Danielek, baina batzuetan ezin izaten du, familia arazoengatik. Adibidez Euskal Herriko txoko batean aitona gaixotu eta harentzat adeitasuna eskatuz aita medikuei oldartu ondoren, pestañiak etxeko jauna espetxeratu dutenean.

Lurmentzean (2009) / Xabier MendigurenGazte eta helduentzako literatura da nagusiki, koloretako ilustrazioek lagunduta. PERU ABARKA literatur lehiaketan sarituak (eta noizbait, finalista geratutakoren bat) argitaratzen dira berton. Testuek besteko garrantzia dute ilustrazioek bilduma honetan.

Page 4: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

Bost ahizpa (2000)/ Aitor AranaPolizi eleberri klasikoen munduan sartuko gaitu egileak eleberri honetan. Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa etxetzar batean elkartuko dira aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz. Ustekabez ustekabe ibiliko da irakurlea gertakarien hariak harrapatuta, eta bukaera jakiteko irrika sortuko da beregan, hiltzailea nor den asmatzea baino enigma handiagoak (pertsonaia nagusien nortasunaren ingurukoak) dituen eleberri hau irakurtzean.

ERRAZENAK

Hiru egun balearen sabelean (2011) / Patxi ZubizarretaBa al dakizu, lehen, baleak euskal kostalderaino iristen zirela? Ba al dakizu gaurko estropaden jatorria orduko arrantzaleen harrapaketa dela? Ba al dakizu, gerora, baleak urritu, eta baleazaleak Kanadaraino joaten zirela, ehundaka, milaka...? Ba al dakizu baleontzi bakoitzean mutil gazte bat joaten zela laguntzaile, eta Txo esaten ziotela? Beharbada hori guztia badakizu, baina ezetz jakin zer gertatu zitzaion San Roke itsasontziko txoari, nolako zeharkaldia egin behar izan zuen Ternuaraino, ekaitzek eta zorigaitzek nola eraso zioten, eta, finean, zergatik esaten zioten Ismael...?

Ezin du eta zer? (2011) / Uxue Alberdi / Jokin MitxelenaAita alabari esan eta esan ari zaio super-neska bat dela. Baina alabak badaki ez delaegia, super-neskek hegan egiten baitute, eta berak ez daki hegan. Saiatu da bere indarguztiekin, aitari ez huts egiteko, baina ezin du.

Page 5: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

Biodiskografiak (2011) / Iban ZalduaPop musikaren eraginpeko bilduma osatu du Iban Zalduak. 1966tik 2000. urtera bitarteko 38 albumi dagozkion beste horrenbeste narrazio bildu ditu disko itxurako liburuan. “Mezu ezkutua, Led Zeppelin IV Atlantic, 1971 - Zorabiatuta sentitu naiz une batez. Beti gertatzen zaidan moduan. Gero, begiak ireki eta kokatzen saiatu naiz. Nire aurrean, morroi bat lurrean eserita, ipurdiz behera erori izan balitz bezala. Ondoan, Philips plato bat, binilo beltza kontrako norabidean jiraka…”

Fatum (2008) / Jon ArretxeLisboako bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta zaharrak, jonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat zen Mariza, eta hiltzailearen bila ekingo dio haren adiskide Mario Barbosak.Polizia ohi eta fado-kantaria, cachaça-edale eta bihozbera, Mario Barbosa da istorio honetako pertsonaia berezi eta ahaztezinetako bat. Bestea, berriz, Lisboako hiria bera, bertako aldapa eta tranbiak, kale estu eta begiratokiak, maitemintzeko nahiz hiltzeko aproposak izan litezkeen txoko ezkutuak.

Sakoneta (2011) / Xabier MendigurenErtzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak… Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean.

TARTEKOAK

Page 6: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

TARTEKOAK3 Mariak (2010) / Arantxa UrretabizkaiaKalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat berez gezurtia den memoriak.

Gasteizko hondartzak (1997) / Xabier MontoiaLiburua hogeita bi ipuin desberdinez dago osatuta. Guztiak Gasteizen daude kokatuta, gerra zibilaren ondoko urteetan. Gaia da Gasteizek bizi izandako azken 60 urteko tartea. Horrela, kontakizun guztiek badute lotura hari bat, jarraipen bat denboran zehar. Lehenengo ipuina 1937an gertatzen da eta azkena gaur egunekoa dugu.Pertsonaien bidezko lotura oso argia da. Pertsonaiak ez dira errepikatzen, baina kontakizun guztietan agertzen da aurreko istorioko norbait. Batean protagonista dena, bestean bigarren mailan geratzen da.

Udan lana egiten zuen gizona (2007) / Pako Aristi

1997tik 2007 arte udan Egunkaria eta Berrian Pako Aristik idatzi dituen artikuluak biltzen ditu liburu honek. Ez denak, noski: bilduma bat egin behar izan dugu, bizienak, zorrotzenak, samurrenak, hilezkorrenak aukeratuz. Darabiltzan gaien ugaritasuna harrigarria da. Eta bere estiloa guztiz liluragarria: magikoa eta zehatza, kritikoa eta ameslaria, bizia baina landua, literatura eta kazetaritza uztartzen jakin dituen maisu bati dagokion bezala.

Page 7: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

Eskarmentuaren paperak (2009) / Anjel Lertxundi Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.

Antzararen bidea (2007) / Jokin MuñozEli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera? Gertaera horretatik ihesi, bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelako biziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berregin usteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi, lagun duelarik. Intentsitate handiko eleberri honetan garrantzi berezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria ere bada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baita laurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelak lehorrean.

ZAILTXOAK

Katu jendea (2010) / Eider RodriguezHemen eta gaur giroturiko zazpi istorioetan barrena, gizon-emakumeen sentimendu esan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek: desiraren zirrikituak, edertasunaren on-gaitzak, diruaren morrontzak, sexualitatearen ernetzea, ilusioen itzaltzea… Lurralde lanbro-tsuetan mugitzen dira ipuin hauek, luma bisturitzat harturik, kontaturikoa bezain inportatea dutelarik isildurikoa.

Page 8: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

ZAILTXOAKAutokarabana (2009) / Fermin EtxegoienFermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira… Autokarabana modernitatearen metafora gisa. Euskadi literatur saria 2010.

Larrepetit (2002) / Pello Lizarralde Abel, Joxe eta Lainez dira nobela honetako hiru pertsonaiak. Abel gaztea da eta Joxe edadetuagoa eta hitz gutxikoa. Gazte urduria bata, eta aurpegi-ilun eta eskarmentu handikoa bestea. Biak dira iheslariak. Preso zeuden eta kalabozoko ataritik ihes egin dute. Frantziako mugara iritsi nahi dute, eta helburu hori lortu nahian bidexka, malkar eta muino asko zeharkatu beharrean aurkitzen dira. Narrazioaren urrats xumeena neurtuta dago, baita irakurlearengan duen eragin fisikoa ere: iheslariek zapaldutako belarra, bidean topatutako lagunekin gurutzatutako solasa edo zotza soiltzeko Joxek erabilitako labana, gertakizun denaren sentipen urduria bihurtzen dira. Euskadi literatur saria 2003.

Ispiluaren kalteak (2008) / Edorta JimenezPlazer beti iheskorraren bilaketa, heriotzaren itzal nahi baino luzeagoa: horra gizaki guztion bizitzan agertzen diren printzipio bi, ipuin hauetan ere –leku eta garai guztiz zehatzean kokaturik– beti presente daudenak.Marjinalitatearen ertzean bizi diren litxarreroak, ijitoak eta drogaren salerosketan endredaturiko jendea dabil orriotan barrena; baina baita dirutxoa egin osteko bizimodu erosoan kulunkatzen diren gizon-emakumeak ere, behialako gaztaro menturazalea gogoan.Zortzi istorio idatzi ditu Edorta Jimenezek, burdinaren zorrotza eta uherraren edertasun zakarra elkartzen dituztenak, azala ebaki ez ezik mamira ere iristen direnak, gure gogoan habia egiteko, luzaroan.

Page 9: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

Zazpi etxe Frantzian (2009) / Bernardo Atxaga «Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrerera(...)»Holaxe hasten da Bernardo Atxagaren nobela berria. Eten bat idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik.

ZAILTXOAK

Fikzioaren izterrak (2010) / Ur ApalategiZazpi ipuin hauek fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti. Bikote batetik, idazletza bestetik, horra kontakizunotan obsesiboki txirikordatzen diren hari nagusiak. Maitasun konpartitua, naziotasun zoriontsua eta arrakasta literarioa benetakoak al dira?, edo geure buruak zigortzeko sortzen ditugun kamera eskuraezinak? Serioski irri egiteko narrazioak dira, baita frustraturik gozatzekoak ere, edo haserrez baketzekoak... hori posible baldin bada. Ur Apalategiri poemak eta bi nobela irakurri izan dizkiogu; hauxe da, beraz, bere aurreneko ipuin liburua. Atzartasuna moteltzen utziko ez dizun estilo natural eta malguz onduta dator, sekula galdu gabe ozar bilakatzeko atrebentzia.

Mea Culpa (2011) / Uxue ApaolazaMadrilen bakandurik bizi da Lurrek, gurasoek Landetan duten oporretako etxera joatea erabakiko du, beka baten laguntzaz idatzi behar duen eleberria amaitzera, bidaia ikaskide ohi batekin egin behar badu ere. Bere autogorrotoak eta gorroto sozialak berpiztuta, Facebook-eko nortasun faltsu batekin orduko adiskideekin zitak egin eta banan-banan hiltzea pentsatuko du. Bitartean, bidelagun bat topatuko du ustekabean: Elisa, senarraz libratu berri den bizilaguna, bizimodu berri bati ekin nahi diona, bloody maryak eta film zaharrak lagun. Bere probokazioan ausarta eta bere biluzian zintzoa den nobela idatzi du Apaolazak, gure gizarteko hainbat zauritan hazka egiten duena, bere gogoeta politikoki ez-egokiekin irakurleari ezinegona sortu eta hausnarketa propioa eragingo diona. Edo Lur protagonistaren antzera, erabaki indibidualen inplikazio sozialaren pisuak izuturik, isiltasuna bilatu, errugabea izan daitekeen leku bat...

Page 10: IRAKURKETAK UDARAKO GOMENDIOAK

ONDO IBILI ETA DISFRUTATU!ea eguraldia lagun dugun behintzat …

Zabaltzeneko Euskara Batzordea