informazio orriainformazio orria zenbakia: 8 astea: 201 5/10 /26 -30 edukiak: • guraso eskolak •...

3
INFORMAZIO ORRIA Zenbakia: 8 Astea: 2015/10/26-30 Edukiak: Guraso eskolak Ikasleak egunkarian Jantokiko kuota Ludoteka Eskalada ikastaroa GURASO ESKOLA Beste urte batez, Elizaldeko Guraso Elkarteak, guraso eskolak jarri ditu martxan. Aurreko bi ikasturtetan oso arrakastatsua izan den ekintza honek, 2015/2016 ikasturte berrian ere jarraipena izango du. Gai oso interesgarriak landuko dituzte, hala nola, disziplina edo seme-alabekin nola jolastu. Izen emateko hurbildu eskolako Zuzendaritzara. IKASLEAK EGUNKARIAN 6. mailako ikasleak egunkarian atera ziren duela egun batzuk, Berrian hain zuzen ere. 6. mailako ikasleak herriko errekak garbitzen aritu ziren, esperientzia oso ona izan zen eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu egin duzuen lanagatik. Eskolako web orrian aurki ditzakezue egin zuten lanaren argazkiak. JANTOKIKO KUOTA Aurten, Hezkuntza Sailak aplikazio baten bitartez kobratuko ditu jangelako kuotak. Hori dela eta, kuotan aldaketak egon daitezke, hala ere, hilabeteen artean egon daitezkeen ezberdintasunak oso txikiak dira. Hezkuntzan murrizketarik ez!

Upload: others

Post on 09-Jul-2020

10 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

INFORMAZIO ORRIA

Zenbakia: 8 Astea: 2015/10/26-30

Edukiak:

• Guraso eskolak

• Ikasleak egunkarian

• Jantokiko kuota

• Ludoteka

• Eskalada ikastaroa

GURASO ESKOLA

Beste urte batez, Elizaldeko Guraso Elkarteak, guraso eskolak jarri ditu martxan. Aurreko bi ikasturtetan oso

arrakastatsua izan den ekintza honek, 2015/2016 ikasturte berrian ere jarraipena izango du. Gai oso

interesgarriak landuko dituzte, hala nola, disziplina edo seme-alabekin nola jolastu. Izen emateko hurbildu

eskolako Zuzendaritzara.

IKASLEAK EGUNKARIAN

6. mailako ikasleak egunkarian atera ziren duela egun batzuk, Berrian hain zuzen ere. 6. mailako ikasleak

herriko errekak garbitzen aritu ziren, esperientzia oso ona izan zen eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi

dizkizuegu egin duzuen lanagatik. Eskolako web orrian aurki ditzakezue egin zuten lanaren argazkiak.

JANTOKIKO KUOTA

Aurten, Hezkuntza Sailak aplikazio baten bitartez kobratuko ditu jangelako kuotak. Hori dela eta, kuotan

aldaketak egon daitezke, hala ere, hilabeteen artean egon daitezkeen ezberdintasunak oso txikiak dira.

Hezkuntzan

murrizketarik ez!

LUDOTEKA

Abaraxka Ludotekak, GAU BELTZA antolatu du. 19:00etan elkartuko dira MOZORROTUTA Ludotekan bertan,

19:30etan sua piztuko dute eta afaldu egingo dute. Afaria denon artean antolatuko dute, bakoitzak etxetik

zerbait eramango baitu. Ondoren, SORPRESAZ BETERIKO BELDUR IBILBIDEA HASIKO DUTE eta SUZKO

AKERRAREKIN emango zaio amaiera. Informazio gehiago: http://www.argia.eus/blogak/nora-

barroso/2014/12/17/garai-bateko-usadioak-zaharberritzen/

ESKALADA IKASTAROA

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, adin ezberdineko pertsonentzat, bai haur bai eta helduentzat ere, eskalada

ikastaroak eskainiko dituzte. Interesik edukiko bazenute, ondorengo helbidean aurki dezakezue informazio

gehiago: http://www.gazteoiartzun.net/2015/10/23/haur-nerabe-eta-helduentzako-eskalada-ikastaroak/

Elizalde tratu onen alde: indarkeriak gauzak okertzen ditu beti.

Informazio gehiago: www.elizaldekogurasoelkartea.blogspot.com.es eta www. elizalde.info