info erro

4

Click here to load reader

Upload: ttipi-ttapa

Post on 09-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Erroko informazio boletina.

TRANSCRIPT

Page 1: INFO ERRO

ERROzurekin aitzinera

AURRERAPENSOZIALEKINARDURATUAK

GAUDE

ZUREONGIZATEARENALDE ARI GARA

GARAPENARENALDE EGITENDUGU LAN

LINTZOAINGO DEPOSITUA

AURIZBERRIKO ZEHARBIDEA

SOROGAIN ATERPETXEA

Page 2: INFO ERRO

ERRO2

Legealdia akitzeko puntuan gauden honetan,Erroibarko Talde Independientearen aldetik urte haue-tako balantze bat egin bidenabar, urte hauetan egindugun lanak eman dituen emaitzen berri eman nahidizuegu.

Gure herri maitearen bizitza-kalitatea hobetzeko ilusioeta lanerako gogoarekin, gure taldeak beti nahi izandu zuekin kontatu eta baita iritzi desberdinekin ere.Gisa horretara, Erroibarren ongizate girorik hoberenalortu nahi dugu, gure proiektuaren zintzotasuna etamoraltasuna ikur bezala erabiliz.

Herritarren eskakizunei erantzuten saiatu gara denbo-ra guzti honetan. Izan ere, gaur den egunean zerbitzugehiago ditugu gure herrian eta zerbitzu horien kalita-tea ere nabarmen hobetu da.

Gobernu taldearen nahia izan da Erroibarko herrienarteko azpiegituretan hobekuntza bultzatzea eta,horrexegatik, berrikuntza nabarmenak egin dira kontuhorretan. Berrikuntza horietako bat da Aurizberriko

zeharbidea, kasik 3 milioi euroko inbertsioarekin etalan horretan sartu dira edateko uraren horniduraberritzea eta baita saneamendu eta euri-uren estolde-riena ere. Aldiberean, zolaberritu egin dira zeharbide-ra ematen dituzten karrikak eta Aurizberriko zeharbi-dea bera ere.

Nabarmentzekoak dira, modu berean, Zilbetin egindiren obrak 315.343 euro baino zerbait gehiagokoinbertsioarekin. Hodi nagusia, edateko uraren tutueriaeta saneamendua berritu egin dira eta karrika zolabe-rritu.

Eta legealdiko urte hauetan egin diren lan garrantzi-tsuen artean daude Lintzoaingo eta Ardaizko ur-depo-situak, aterpetxea berritzea eta argiteria eramateaSorogainera, Uretako bidea, Lintzoaingo sarbidea etaOrondrizko karrika.

Eta orain arte aipatutakoaz gainera, errekaren garbi-tze lanak egin dira, ongarrien arazoari konponbideaeman zaio, bazkalekutan hobekuntzak egin dira etaRed Natura 2000k aipatzen dituen neurriak aplikatudira.

Aparteko aipamena merezi du Erro eta Mezkirizkotunelen proiektuak. Izan ere, proiektu honi eskerErroibarko herritarrondako nabarmen hobetuko baitiragizarte eta ekonomia mailako aukerak.

Erroibar, hurbilagoa etaaukera berriekin hornitua

KARRIKA ORONDRITZEN

FRONTOIA BISKARRETEN

Page 3: INFO ERRO

IINNFFOORRMMAAZZIIOOAA 3

Bizitza-kalitatea hobetzearenalde egin du gobernu taldeak Orain egiten ari diren proiektuen artean, nabarmentze-koak dira Erroibarko herritarrok ongizate maila hobeaizatea erdietsiko dutenak. Horien artean, konparaziobatera, aipagarri da Biskarreteko frontoi berria. Frontoihoni esker inguru honetan bizi garenontzat zabaldueginen dira asti libreaz gozatzeko aukerak.

Erroibarko gobernu taldea osatzen dugunon aldetikahalegin ugari bideratu ditugu hezkuntzarekin zeriku-sia duten kontuetara. Gai honek duen garrantziazjabeturik, Udaletik laguntza eta beka batzuk prestatudira ikasketa maila guztietarako, horien artean LanbideHeziketa eta Unibertsitate ikasketak.

Gainera, eta Nafarroako Gobernuaren lankidetzariesker, eskola-jantokia bultzatu da San EstebanIkastetxe Publikoan, beharrezkoa den zerbitzuaeskaintzeko Erroibarko bizilagunei.

Sortze-tasa eta etxebizitzen erosketa eta zaharberritzerako dirulaguntzak

Hezkuntza gaietarako aipatu diren bekaz aparte,Erroibarko Udalak bertze hainbat laguntza eskaintzenditu gizarterentzat zein norberarentzat baliagarriakdirenak: etxebizitzaren erosketa eta zaharberritzerako,3.200 eta 5.000 euro artekoak edo, haurren sortze-tasa bizkortzeko ematen direnak, 1.000 euro seme-alaba bakoitzeko.

ONGARRITEGIA ERRON

KARRIKA LINTZOAINEN

URETAKO BIDEA

Page 4: INFO ERRO

IINNFFOORRMMAAZZIIOOAA4 ERRO

Gaur den egunean bizi dugun egoera ekonomiko zai-larengatik, Erroibarko Talde Independienteak lehen-tasunik haundiena eman nahi dio lanpostu berriaksortzeari eta baita orain dauden enpleguak manten -tzeari ere.

Bide horretan, Erroibarko herriendako aski berri onada Magnesitas Navarrak aire zabaleko harrobi berribat ireki eta ustiatzea Antzeri inguruan. Horri esker,Zubiriko magnesita lantegiari segida emanen dionjarduera industriala segurtatua geldituko da eta, aldi-berean, Nafarroako Pirinioaren alderdi honetan

Gure herrietan enplegu berriaksortzea lehentasuna da guretzat

SEINALEAK

ERREKA GARBITZEAK

OIHAN-BERRITZEAK

enplegua mantendu edo haunditu ahal izatekoeta ekonomiaren egonkortasuna finkatzekopausu aski garrantzitsua izanen da.

Enpresaren asmoa da 11,5 milioi euro inberti -tzea, bai harrobi berria egiten zein Zilbetiko sar-bideak hobetzen. Aldi berean, proiektu honekin12 lanpostu berri sortuko direla aurreikusten da

eta gaur den egunean enpresak dituen 180 enpleguensegida segurtatua geldituko litzateke.

Diru horretaz gainera, harrobiaren sarbideak egokitze-ko, Nafarroako Gobernuak bertze 3 milioi euro inberti-tuko lituzke.

Proiektu honek ingurumenaren aldetik dauden eskaki-zun guztiak betetzen ditu. Hortaz, ez da erraz ulertzenhonen kontra dagoenik izatea oraindik orain.