ikuskariarentzako gutuna jatorrizkoa

2
E lbira Z ipitria ikastetxea Txillardegi, 14 20108 OBABA Tf: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64 Andere hori: 14/15 Ikasturte honetan, 2013. urtean Lehen Hezkuntzan hasitako Zientzia Proiektuari jarraipena emateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan Scratch programa teknologia ikasgaiaren barruan lantzen hasi dugu. Izandako esperientzia oso positiboa izan denez datorren ikasturterako jarraipena eskatu dugu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egin duen zientzia deialdira proiektua aurkeztuz. Proiektu honetan jarraipena eskatu ez ezik indartzea ere eskatzen dugu. Oraingo honetan Hezkuntza Teknologikoan, hezkuntza robotika sustatzea oinarrizko mailan, eskola baratza, irakasleentzako aurrez aurreko prestakuntza jarduerak egitea eta “zientzia Hezkuntza” programan parte-hartzea eskatu dugu. Irakaskuntzan aritzen garen guztiok dakigunez, edozein proiektu era egokian aurrera eramateko besteen artean irakaslearen papera ardatza da. Gaur egun ikastetxe honetan Lehen Hezkuntzako etapan dagoen irakasle finkotasuna nahikotzat eman dezakegu. Gauza bera ezin da esan Bigarren Hezkuntzan. Etapa honetan, hizkuntza arloan finkotasun totala lortu da (euskara, ingelesa eta gaztelera) baina zientzia arloan ez dago ezta bat. 11 ESKU programari esker lortu da irakasle bat hiru urterako Natur arloan aritzeko baina, honek ezin du ziurtatu proiektu osoaren garapena, ezinbestekotzat jotzen dugu Teknologia irakaslearen konpromisoa proiektua hurrengo hiru urteetan egoki garatzeko. Aurten suertatu dena erraz berriro gerta daiteke: plaza hartu zuen irakasleak baja hartu 1. ebaluazioan gero, bere ordez etorritako irakasleak egokitzapen epea behar izan du ikasleak eta ikastetxea ezagutzeko eta gero zailtasun handiak aurkitu ditu beste baten lana garatzeko. Honengatik guztiagatik eskatzen dizut guretzako eskatzea teknologia irakasle bat, gutxienez ikastetxean hiru urtez aritzeko konpromisoa hartuko duena, ikastetxeak finkatu nahi duen Hezkuntza Robotika programa aurrera eraman ahal izateko, non DBHko 1. Eta 2. mailan oinarrizko robotika Scratch programazio lengoaia erabiliko duena eta progresiboki (16/17 eta 17/18 ikasturteetan) 3. Eta 4. DBHn robotika aurreratua: programazio lengoaiaren eta dagokion plakaren erabilerarekin, halaber 3D diseinuaren edo inprimaketa elementuen sormena dakartzaten lotutako proiektuak inplementatuko dituena. Une honetan ezin dugu esan zein irakasleak bete zitekeen baldintza horiek baina, gure ustez, Berritzeguneko Maria Sarasua Mujika aholkulariak eskatutako perfilaren irakaslea bilatzeko pertsona egokia da. Zure berrien zain, adeitasunez agur Obaban, 2015eko maiatzaren 21ean Izp: Maite Etxebarria

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 21-Jul-2015

32 views

Category:

Education


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ikuskariarentzako gutuna jatorrizkoa

E lb ira Z ip itr ia

ikastetxeaTxillardegi, 1420108 OBABA

Tf: 993 21 44 04Faxa: 993 31 14 64

Andere hori:

14/15 Ikasturte honetan, 2013. urtean Lehen Hezkuntzan hasitako Zientzia Proiektuari jarraipena emateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan Scratch programa teknologia ikasgaiaren barruan lantzen hasi dugu.

Izandako esperientzia oso positiboa izan denez datorren ikasturterako jarraipena eskatu dugu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egin duen zientzia deialdira proiektua aurkeztuz.

Proiektu honetan jarraipena eskatu ez ezik indartzea ere eskatzen dugu. Oraingo honetan Hezkuntza Teknologikoan, hezkuntza robotika sustatzea oinarrizko mailan, eskola baratza, irakasleentzako aurrez aurreko prestakuntza jarduerak egitea eta “zientzia Hezkuntza” programan parte-hartzea eskatu dugu.

Irakaskuntzan aritzen garen guztiok dakigunez, edozein proiektu era egokian aurrera eramateko besteen artean irakaslearen papera ardatza da.

Gaur egun ikastetxe honetan Lehen Hezkuntzako etapan dagoen irakasle finkotasuna nahikotzat eman dezakegu. Gauza bera ezin da esan Bigarren Hezkuntzan. Etapa honetan, hizkuntza arloan finkotasun totala lortu da (euskara, ingelesa eta gaztelera) baina zientzia arloan ez dago ezta bat. 11 ESKU programari esker lortu da irakasle bat hiru urterako Natur arloan aritzeko baina, honek ezin du ziurtatu proiektu osoaren garapena, ezinbestekotzat jotzen dugu Teknologia irakaslearen konpromisoa proiektua hurrengo hiru urteetan egoki garatzeko.

Aurten suertatu dena erraz berriro gerta daiteke: plaza hartu zuen irakasleak baja hartu 1. ebaluazioan gero, bere ordez etorritako irakasleak egokitzapen epea behar izan du ikasleak eta ikastetxea ezagutzeko eta gero zailtasun handiak aurkitu ditu beste baten lana garatzeko.

Honengatik guztiagatik eskatzen dizut guretzako eskatzea teknologia irakasle bat, gutxienez ikastetxean hiru urtez aritzeko konpromisoa hartuko duena, ikastetxeak finkatu nahi duen Hezkuntza Robotika programa aurrera eraman ahal izateko, non DBHko 1. Eta 2. mailan oinarrizko robotika Scratch programazio lengoaia erabiliko duena eta progresiboki (16/17 eta 17/18 ikasturteetan) 3. Eta 4. DBHn robotika aurreratua: programazio lengoaiaren eta dagokion plakaren erabilerarekin, halaber 3D diseinuaren edo inprimaketa elementuen sormena dakartzaten lotutako proiektuak inplementatuko dituena.

Une honetan ezin dugu esan zein irakasleak bete zitekeen baldintza horiek baina, gure ustez, Berritzeguneko Maria Sarasua Mujika aholkulariak eskatutako perfilaren irakaslea bilatzeko pertsona egokia da.

Zure berrien zain, adeitasunez agur

Obaban, 2015eko maiatzaren 21ean

Izp: Maite Etxebarria

Page 2: Ikuskariarentzako gutuna jatorrizkoa

E lb ira Z ip itr ia

ikastetxeaTxillardegi, 1420108 OBABA

Tf: 993 21 44 04Faxa: 993 31 14 64

Ikastexeko zuzendaria