idiazabal plazara 27

5
Urtarrila / Enero 2016 / zbk. 27 UDAL BULETINA ZURE UDALA ZURE HERRIA 3.197.453 euro 2016rako • Izal Bairen aldeko 7 bozkekin eta EH Bilduren aurkako 4 botorekin onartu dira 2016ko aurrekontuak. • Inbertsioetara 385.753€ bideratuko dira guztira. • Diru-sarrerei dagokienez, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diruaren (Foru Funtsa deritzona) igoera tarteko, besteak beste, areagotu egin dira.

Upload: idiazabal-plazara

Post on 25-Jul-2016

216 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Idiazabal plazara 27

Urtarrila / Enero 2016 / zbk. 27UDAL BULETINA

ZURE UDALA ZURE HERRIA

3.197.453 euro 2016rako

•IzalBairenaldeko7bozkekinetaEHBildurenaurkako4botorekinonartudira2016koaurrekontuak.

•Inbertsioetara385.753€bideratukodiraguztira.

•Diru-sarrereidagokienez,GipuzkoakoForuAldundiakemandakodiruaren(ForuFuntsaderitzona)igoeratarteko,besteakbeste,areagotuegindira.

Page 2: Idiazabal plazara 27

2 3URTARRILA 20162 URTARRILA 2016

GAZTAREN MAMIAIdiazabal PLAZARA!

Zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia, Sustapena, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka saileko bi zuzendari gerturatu ziren Idiazabalgo mendien egoera gertutik ezagutzera: Nekazaritza eta Landa Garapena saileko Xabier Arruti, eta Arantxa Ariztimuño, Men-diak eta Nagura Ingurunea-tik.

Idiazabalgo Alkatea, Ioritz Imaz; Jabier Jauregi, Idiazabalgo Lehen Sektoreko dinamizatzailea, eta Idiazabalgo Abeltzainen Elkarteko lau batzarkide gidari izan zituzten Foru Aldundiko bi zuzendariek. Jabier Jauregik azaldu duenez, “mendi irteera horretan herriko abel-tzainentzat Idiazabalgo mendi-larreek duten garrantziaz” ohartarazi zitzaien Aldundiko ordezkariei, mendi horiek “nola kudeatzen diren eta larre eremu horietan zer behar ikusten diren” agertuz.

Gogora ekarri behar da 2011-2015 legegintzaldian lau urteetarako plangintza egin zela, urtero egin beharrekoaren bide-orri bat ze-haztuz, mendi larretako zaintza egokirako beharrak eta horiek gau-zatu ahal izateko diru-kopurua finkatu zelarik. Krisi ekonomikoa eta beste hainbat alderdi tarteko, Idiazabalgo Udalak esandako diru-laguntzari eutsi zion arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak hasieran adostutakoa baino laguntza murritzagoa bideratu zuen.

Dena den, eta 2016 urteari begira, ikusmira positiboak dira, izan ere, Foru Erakundeko bi zuzendariek Idiazabalera egin berri duten bisitan berretsi bezala, 40.000 euroko laguntza bideratuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Idiazabalgo Udalak, beste hainbeste. Ioritz Imaz Alkateak azpimarratu du “albiste pozgarria dela guztiontzat, bai herriko abeltzainentzat, bai Idiazabal ingu-ruko mendientzat eta baita Idiazabalgo herria eta herritarrentzat ere”.

Aldundiak 40.000 euro bideratuko ditu herriko mendien zaintzara 2016an

Obrak amaituta, Osakidetzak barrua atontzea falta da

Idiazabalgo Gaztaren Mamia egitasmoaren baitan Herriko Abeltzainen Elkarteak eta Udalak 2015. urteko Batzar Orokorrak ospatu zituen joan den abenduaren 7an, urteko balantzea egin eta 2016ra begira egin beharreko lanak zehazten hasteko.

Hori horrela, bilera horretan hainbat gai izan ziren hizpide, hala nola, Reform makina eta belar-lanen burutzea, baita Atxurbi-Irumugatako mendien inguruko hausnarketa ere.

Lehenengo puntuari dagokionez –Reform makina eta belar lanak–2015eko kanpainaren datuak mahaigaineratu ziren bilera horretan, hots, emandako lan-orduak, ordainketak, makinariaren gastuak eta langileen soldatak, besteak beste.

Herriko mendien esparruan, bertako larreen kudeaketa gastuen berri eman zen: Idiazabalgo abeltzainek burututako auzo-lanek ekarri di-tuzten gastuak eta erositako materialak, eta Gipuzkoako Foru Aldun-diak zein Idiazabalgo Udalak arlo horretan egin dituzten inbertsioak.Abeltzainen artean “ilusioa eta esperantza” piztu direla adierazi dute Lehen Sektoreko udal sailetik, izan ere, “2015 urteari begira, udal eta foru erakundeek diru-kopuru berdina jarriko dute larre-leku hauen gainean hobekuntza mordoxka egiteko”.

Gaztaren Mamia egitasmoaren aldeko apostu irmoa egi-ten jarraitzen du Idiazabalgo Udalak. Horren erakusle dira, hilero-hilero, Herriko Abeltzainen Elkartearekin elkarlan zuzenean, egiten diren batzarrak, bilerak eta ekintza zein ospakizun desberdinak. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere erakutsi du inplikazioa azken urteotan. Horren harira, joan den abenduaren 4an, foru erakundeko ordezkaritza batek herriko larreak bisitatu zituen.

“Una representación de la Diputación Foral de Gipuzkoa visitó los montes de Idiazabal el pasado 4 de diciembre de la mano del alcalde de Idiazabal, Ioritz Imaz; de Jabier Jau-regi, dinamizador local del Primer Sector y de cuatro jun-teros de Idiazabalgo Abeltzainen Elkartea. En esa visita se dio cuenta a la entidad foral de la situación de los montes de la localidad, así como de su gestión y de la importancia que tienen estos para los ganaderos locales”.

“De cara a 2016, la Diputación se ha comprometido a desti-nar una ayuda de 40.000 euros al mantenimiento y mejora de los montes idiazabaldarras, al igual que el consistorio local, que invertirá la misma cantidad de cara al año que viene. El alcalde Ioritz Imaz ha remarcado que las expecta-tivas del sector son positivas para los próximos ejercicios”. “El pasado 7 de diciembre se celebró la Junta Anual del pri-

mer sector, en la que se hizo un balance económico positivo de 2015, al tiempo que se realizó una previsión de los traba-jos a acometer en el próximo ejercicio 2016”.

“El año nuevo año llega, según destaca el departamento del Primer Sector del consistorio idiazabaldarra, con buenas ex-pectativas y noticias esperanzadoras para los pastores loca-les, ya que tanto el ayuntamiento y la Diputación Foral de Gipuzkoa van destinar una cuantía económica importante para realizar cuantiosas mejorar en los pastos locales”.

URTEARENBUKAERAN2016URTEARIBEGIRA

Obrak amaituta daude eta orain Osakidetzak altzariak etab. jarri behar ditu. Aurreikuspena otsailaren erditik aurrera irekita egotea da. Obren likidazioaren berri otsaileko Plazaran emango da.

Herriko Abeltzainen Elkartea eta Udala 2015. urteko Batzar Orokorrean bilduta.

Page 3: Idiazabal plazara 27

4 5

Idiazabal PLAZARA!AURREKONTUAK

URTARRILA 2016 URTARRILA 2016

Gizarte zerbitzuak eta Ongizatea 545.435,84€

Gizarte zerbitzuak .......................................80.288,84€Lankidetza eta garapen laguntzak (%1) ...31.974€Etxez etxeko zerbitzua .....................................35.000€Eguneko zentrua............................................. 342.500€Etxebizitza babestua .......................................... 5.200€Larrialdietarako laguntzak .............................20.000€Gureak garraio laguntza ................................... 3.000€Enpleguaren sustapena ..................................10.000€Goierriko herrien ekintza fundazioa ...........17.473€

Zerbitzuak, Mantenimendua, Hirigintzaeta Obrak 1.196.240,14€

Hirigintza aholkularitza ...................................40.000€Hirigintza inbertsioak ................................... 165.000€Asfaltatu lanak ....................................................10.000€Jolas guneak (Skate Park) ...............................57.000€Obra brigada .............................................. 130.687,02€Hondakinen kudeaketa (Sasieta) ........ 213.876,40€Kale garbiketa eta lorazaintza .................... 126.350€Auzo bideak .........................................................47.900€Hilerriko zerbitzua ............................................... 6.500€Kale argiteria .......................................................90.000€Ingurumen zerbitzuak ....................................... 2.500€Osasun Zentroa .................................................... 7.200€Arratoien kontrako zerbitzua .......................... 4.000€Haurreskola ..........................................................75.000€Eskola ............................................................ 220.226,72€

2016ko AURREKONTUA 3.197.453 eurokoa izango da

Gobernu Organoak eta Administrazio Orokorra 494.614,31€

Gobernu organoa ..................................... 158.001,71€Administrazio orokorra .......................... 290.612,60€Ondarearen kudeaketa....................................46.000€Zor publikoa ........................................................78.000€

Garapen Ekonomikoa 259.899,92€ Nekazaritza eta abeltzantza ...............................73.600€Goieki ..........................................................................23.347€Turismoa eta merkataritza ......................... 115.052,92€

Kultura, Kirola, Euskara eta Elkarbizitza 688.635,80€

Musika eskola......................................................49.000€Bizikidetza ............................................................10.000€Kultur arloko administrazioa .........................56.000€Liburutegia ....................................................27.462,80€Kultur ekipamentuak .......................................20.200€Kultur sustapena ................................................53.000€Euskara sustapena ............................................20.000€Jubilatuen elkartea ...........................................23.500€Gazteria .................................................................60.000€Herriko jaiak ........................................................80.000€Kirolaren sustapena ..........................................77.700€Soinketa gelak ....................................................16.000€Igerilekua ..............................................................45.000€Pilotalekua ...........................................................91.000€Futbol Zelaia ........................................................29.800€

NORI BIDERATUKO ZAIZKIO DIRU-LAGUNTZAK? Eskolako guraso elkartea ..........................................................10.000€Loinazpeko guraso elkartea ...................................................... 2.500€Goierriko Musika eskola ............................................................44.500€Illati euskara elkartea ................................................................... 5.000€Bertsozale taldea ........................................................................... 1.000€Zirika Irratia ..........................................................................................200€Axari dantza taldea ....................................................................... 9.000€Goierriko euskarazko hedabideak ........................................... 7.750€Nafarroa Oinez....................................................................................550€Araba euskaraz ...................................................................................350€Herri Urrats...........................................................................................550€Euskal Eskola Publikoaren jaia ......................................................200€Lazkaoko Beneditarren artxiboa ..................................................600€Xapobixi ..........................................................................................60.000€Kirol Elkartea .................................................................................30.000€Kirolari promesak .......................................................................... 2.000€Saskibaloi taldea ............................................................................ 1.000€Atxurbide elkartea Pala ...................................................................900€Bolo elkartea .......................................................................................800€Baserritarren elkartea .................................................................. 6.000€Artzai Gazta elkartea .................................................................... 6.000€Udal taldeei ekarpenak .............................................................16.260€

ZEINTZUK IZANGO DIRA INBERTSIO NAGUSIAK? Hirigintza Plan orokorraren dokumentu osoa euskaratzea ... 5.000€Zepai kalean, eskola urbanizazio lanak ...............................80.000€Gurutze Berriko proiektua erredakzioa ...............................30.000€Partzela erosketa .........................................................................40.000€Pilarreneako zubi konponketa .................................................. 1.000€Asfaltatu lanak ..............................................................................10.000€Skate Park .......................................................................................57.000€Soinketa gelako ekipamendua ................................................. 5.000€Pilotalekuaren eraberritze lanak 2.fasea .............................75.000€Larre hobekuntzak ......................................................................40.000€Interpretazio zentru berrirako ..........................................31.052,92€

Page 4: Idiazabal plazara 27

6 7URTARRILA 2016 URTARRILA 2016

Idiazabal PLAZARA!KOOPERAZIOA

“2015eko aurrekontuen %1a (29.640 euro) garapen bideko herrialdeetako ekimenetara bideratu da”

Nolatan bideratzen du Idiabalgo Udalak bere au-rrekontuaren %1a garapen bidean dauden herrial-deetan proiektuak gauzatzeko? Noiz erabaki da portzentaia igotzea? Portzentaia igotzea aspaldi erabakitako zerbait da, ez da-kigu zehazki, beraz inportanteena da azpimarratzea Idia-zabalen %0,7 izan ordez, aurrekontuen %1a bideratzen dela, garapen eta kooperazioarekin konprometitu nahi dugulako.

Zein proiektu ari zarete lantzen eta zein herrialdee-tan? Guztira lau proiektu. Gainera, horietako bat aurten aur-keztu da lehenengo aldiz.

•FundaciónBen-PostaZulia(5.000€), Venezuelan: proiektua uholdeen kontrako pareta edo harresia eraikitzea da neumatikoekin, Guatemalan egin diren adibideei jarraiki. Honekin nekazaritza eta abelt-zaintza lurrak eta animaliak babestu nahi dira hauen-tzako hain kaltegarriak diren uholdeetaz babesteko.

•OnduzFundazioa(9.820€): Santa María de la Pro-videncia eskolako ikasleentzako heziketa profesional eskolarako makinaria industriala eta erramintak bide-ratu ditugu. Barranquillan, Colombian, “Herramienta y maquinaria industrial del Colegio de formacion profesional para los estudiantes del colegio Santa Maria de la Providencia, Barrio 7 de agosto, Ciudad de Barranquilla” proiektua amaitzear dago.

AndoniGomez,Idiazabalgo Udaleko Gizarte Zerbitzutako zinegotzia

•KasongoLundaGKE(5.000€), Popokabaka eskualdeko ga-naderitza garapenean lagundu dugu, ganadu multzo berri bat hasiz. (Desarrollo ganadero de la region de Popokabaka, desarrollo de un nuevo rebaño deritzona). Bertako ekonomia baldintzak hobetu nahi dira, tokiko biztanleek bizi baldintza hobeak izan ditzaten, hain zuzen ere gizonezkoak lan mun-duan txertatu eta emakumezkoak lan gogorretatik askatzeko.

•Txirrindulariproiektu solidarioaAfrikan (9.820€), Etio-piako Tigrai eskualdeko Mekele herrian. Bertako haurrentzako txirrindulari eskola bat sortu nahi da kirolak eskaintzen dituen baloreetan oinarrituz, hau da, diziplina, talde lana, errespe-tua… Ume hauek egoera lazgarritik atera nahi ditugu horrela, asko umezurtzak izanik alkoholaren eta drogen menpe eror daitezkeelako.

Benetanlaguntzahorrekberefruituakekartzenditu?Suma-tzen da benetan proiektu horiek herrialde horietako garape-nean laguntzen dutela? Bai. Aipatutako lehen hirurak urte asko daramatzate diru-laguntza

hau jasotzen eta urtero bidaltzen digute egin dutenaren inguruko informazioa. Urte guzti hauetan zehar, beraz, euren garapena nolakoa izan den ezagutu eta baloratu ahal izan dugu, eta aurrera egin dutelaren seinale gar-biena horietako bat amaitzear dagoela da, Onduz funda-zioarena hain zuzen ere. Egitasmoen jarraipena egiten duzue Udaletik? Bai noski, urtero txosten bat eskatzen zaie emandako dirua nola erabili den justifikatuz, eta horretarako fakturen kopiak bidaltzeko eskatzen zaie. Modu horretan dirua es-katutakoaren arabera erabili dela ziurtatu izan dugu beti. Horretaz gain, ordea, eta aurreko galderari erantzunez, txosten horretan argazki mordoxka bat bidaltzen digute, egindako aurrerapen guztiak ikusgai ditugularik.

Guztira zenbat diru bideratuko da 2016ra begira? Orotara datorren urteari begira aurrekontuen %1 hori, 31.974 euro izango dira eta beti bezala, udazkenean egingo da deialdia proiektuak aurkeztu ahal izateko.

Herritarrak inplikatzen dira proiektu solidarioetan? Bai noski, kontuan izan behar da laguntza hauek eska-tzeko herritar batek egin behar duela eskabidea, beraz fundazio edo Gobernuz Kanpoko Erakunde guzti hauetan herritar bat behintzat inplikatuta dago, eta horrek erakus-ten digu Udala ez ezik, berau osatzen duten herritarrak ere garapen eta kooperazioarekin konpromisoa dutela.

“En Idiazabal en vez del 0,7%, destinamos el 1% de los presupuestos a la consecuención y puesta en marcha de proyectos de coopera-ción en los países en vías de desarrollo”.

“Estamos llevando a cabo diferentes proyec-tos en diversos puntos del mundo, como en Venezuela, Colombia, Etiopía... hacemos un seguimiento exhaustivo desde el Ayuntamien-to de Idiazabal de cómo van desarrollándose los proyectos, en qué fase se encuentran, y qué

beneficios están reportado a las perso-nas de esas poblaciones”.

“Hay que remarcar que, además del consistorio, las y los vecinos de Idiaza-bal muestran su compromiso y su soli-daridad hacia las personas más necesi-tadas. Sin su implicación y aportación no sería posible poner en marcha los proyectos en los que participa el Ayun-tamiento de Idiazabal”.

Page 5: Idiazabal plazara 27

8

FESTAK

URTARRILA 2016

www.idiazabal.eus

IDIAZABALEN bizi ta erosi

Herriko jaiak iristear daude. Urtarrilak 29, 30, 31 eta otsailak 3 eta 4... Bost egunez Idiazabalgo kaleak festarako eta aisialdirako gune bikainak izango dira. Nahiz herritar nahiz bisitariek Udalak eta herriko zenbait elkartek antolatutako ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute.

Baina, nortzuk hartzen dute parte jaien antolakuntzan? Nola pres-tatzen dira? Plazara! aldizkaritik barruko mami hori atera nahi da, herritarrei festen antolaketarako prozesua ezagutzera emateko.

San Blas jaiak antolatzeko Jai Batzorde bat eratzen da, non udal ordezkari eta teknikariez gain, herritar orori bertan parte hartzeko deialdia zabaltzen zaion. Deialdi irekia egin ohi da hortaz, eta Ba-tzordea behin eratuta, festen egitaraua taxutzen da.

Herrikoeragileak,festenmuinaJaiak herritik hasten dira. Herritarrek antolatzen dituzte, eta horre-tan aritzen diren idiazabaldarrei gorazarre egin nahi die Udalak. “Horiek gabe ez litzatekeelako jairik egongo, edo behintzat ez horrelakorik. Eragile hauek elkarteak edo norbanakoak izan ohi dira, urte guztian ere ekintzak antolatzen dituztenak edo besterik gabe jaietako ekintza jakinak antolatzeko elkartzen diren herritar taldeak. Horregatik gure eskerrik beroena luzatu nahi diegu jai batzordeetan lanean aritutako herritar guztiei eta batez ere aur-ten ere fin aritu diren Guraso Elkarteari, Xapobixi Aisialdi elkar-teari, Axari Dantza taldeari, tanborradako taldeari, Herri Kroseko taldeari, Txistularien taldeari, Boloetakoei, Gaztetxeari, talogileei eta batzordeetara etorri diren gazte norbanakoei, besteak beste”, adierazi du Ioritz Imaz Alkateak, Udalaren izenean.

Aurtengoediziokonobedadeak2016ko San Blas jaien nobedade edo berrikuntza batzuk aipa-tzearren, azpimarragarriak dira, besteak beste, Pirritx, Porrotx eta

Marimotots pailasoek San Blas eguneko arratsaldean etxeko txikie-nentzat eskainiko duten ikuskizuna (aurrez sarrerak salgai egongo dira Izpar dendan); Jubilatuen Elkarteak antolatutako Toka Txapel-keta ere egingo da, herritar guztien partaidetzari irekia (San Blas Txiki eguneko goizaldean egingo da), baita hilaren 29an, Mozorro Egunean, egingo den Herri Afaria ere.

Udalak festen ondoren balantzea eta balorazioa egingo ditu Jai Batzordearekin batera, eta horren berri emango du informazio euskarri desberdinetan, Plazara! aldizkaria tartean. Orain, jaiei irrikaz itxarotea besterik ez da geratzen. Gutxi falta da!!!

Las fiestas de Idiazabal se organizan desde el pueblo y para el pueblo. Y es que son muchas las asociaciones lo-cales que organizan diversas actividades que ya se han convertido en citas ineludibles para las y los idiazabal-darras. El Ayuntamiento quiere agradecer a todas esas agrupaciones su implicación y su buen hacer a la hora de organizar las fiestas de San Blas, cuyo programa se repartirá a todos los hogares de Idiazabal

Tras la culminación de las fiestas, el consistorio realiza-rá junto con la Comisión de Fiestas el balance de éstas, que se comunicará en los diferentes soportes informati-vos del ayuntamiento, entre ellos esta publicación. Aho-ra solo falta disfrutar de las fiestas. Ondo pasa!