hogei'ta programa

6
Lota jauregia - PK 6 64480 Uztaritze 0 (033) 5 59 93 25 25 www.eke.org [email protected] www.hogeita.com BIHARKO EUSKAL KULTURA

Upload: euskal-kultur-erakundea

Post on 12-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Euskal kultur erakundeak 2011n abiatu "Hogei'ta" programaren azalpena.

TRANSCRIPT

Page 1: Hogei'ta programa

Lota jauregia - PK 6 64480 Uztar itze 0 (033) 5 59 93 25 25 w w w . e k e . o r gi n f o @ e k e . o r g

www.hogeita.com

biharko euskal kultura

Page 2: Hogei'ta programa

| �

2010ean 20 urte ospatu dituen Euskal kultur erakundea Iparral-deko euskal kulturaren garape-naren alde ari da : ondarearen balorapenean, sorkuntza artis-tikoaren laguntzan edo kultura bitartekaritzan.

Ekintza horiek gauzatzen dira euskal kultura elkarteek eta eus-kal artistek eraman proiektuei sustengua ekarriz, bai eta erakun-deak berak eraman ekimenen bi-dez, hala nola Kantuketan (euskal kantua eta musika – 1999/2003) edo Batekmila (nortasunaren eta kultura trukaketaren gaien inguruan 2004/2008) kultura programen bidez.

Datozen hiru urteetan, Euskal kultur erakundeak gazteek era-man egitasmoak gehiago lagun-du nahi ditu, Hogei’ta ekintza labelaren bitartez.

« Biziki garrantzitsua da gazteei artea egiteko eta nahi duten Bezala egi-teko parada eskaintzea. artistikoki ala kolektiBoki, ez dakigu zer aterako den askata-sun eremu horretarik. Baina zalantza hori, gizarte handi eta ttikien dinamismoaren eta etorkizunaren oinarria da »

léon Bernier, soziologoa

Gaia3. orria

Hurbilketak 4. orria

Deklinabidea 5. orria

AURKIBIDEA

Page 3: Hogei'ta programa

| �

16-29 urte arteko gehienek euska-rarik ez baldin badakite ere (%18ek bakarrik euskara ulertzen edo mint-zatzen dute), gazte gehienek euskal kulturaren eta lurraldearen ikuspegi baikorra dute.

kantuari, dantzari, musikari edo kontzertuei esker, gazteek euskal kulturaren ezagupen bat eta praktika bat badute. hortik, nortasun errefe-rentzia azkarrak ateratzen dituzte eta horrek beren garapena laguntzen du. Hala ere, belaunaldi gaztearen kultu-ra nortasuna biziki eklektikoa da eta eragin ezberdinak jasaiten ditu mun-du guziko kulturen ganik. Hip Hop-a, reggae-a, munduko musikak, surfa edo zinema, ohiko kantuekin, euskal dantzekin edota euskal literaturare-kin nahasten dira.

eragin gurutzatu hauetatik, kultura asmo berriak sortzen dira bai eta ohiko erreferentzien bereganatze pertsonal bat.

euskal herriko garapen kont-

seiluak 2006an eraman

(« Chantier Jeunes » - pays

Basque 2020) ikerketak

erakusten du sozial eta kul-

tura aldaketa azkarrak bizi

ditugun garai hauetan, Ipar

Euskal Herriko gazteak biziki

lotuak direla beren lurralde

eta kulturari.

Gazteak eta euskal kultura

HOGEI’TA HITZAHogei’ta gaztetasuna adierazten duen “hogei” hitzetik dator. Bestalde, euskarazko « ta » atzizkia irudimenari lotzen ahal zaio. Ametsaren, sorme-naren, aukera guzien ideia karreatzen du. Bestela erranik, Hogei’ta hitza izenbu-ru bezala hautatuz, EKEk gazteak bere programaren erdian kokatzen ditu eta euskal kulturaren adierazpide guziak sustatzen ditu.

Euskal kultur erakundeak (EKE)

gazteen kultura dinamika horien

erakusle izango diren sorkuntza

eta adierazpide artistiko eta truka-

keta esparruak lagundu nahi ditu

«Hogei’ta» programaren bidez.

Paraleloki, epe ertain eta luze-

rako, EKEk gogoeta bat abiatu

nahi du bere partaideekin, on-

darearen transmisiorako tresna

iraunkorren sortzeari buruz.

Gai bat

Argazkia : Xabi Berruet - «Berri txarrak» taldea

Page 4: Hogei'ta programa

| �

egitaraua bi publiko motari zuzent-zen da :

8-15 urte arteko haurrak eta nerabeak Haurrentzat, hautaturiko ekintzek euskal kultur nortasuna osatzen du-ten osagaien transmisioari lehenta-suna ematen diote, sorkuntza saila baztertu gabe, haatik.

16 urtez goitikako gazteakgazteentzat, mota guzietako sorkuntzek lehentasuna ukanen dute, eta euskal kulturaren alor batzu berrasmatzen ala berritzen dituzten egitasmo berritzaileen era-gile izateko ahalak eskainiko zaizkie.

«Hogei’ta» egitaraua ez da alor artistiko bakar batera mugatzen. Naturalki irekitzen da sortzaile ga-zteek maite dituzten adierazpidee-tara, besteak beste teknologia ber-rien bitartez.

Horrela, arreta berezia emanen zaie arte bisualei (arte plastikoak, arga-zkilaritza...). Halere, euskal kultura-ren oinarria den euskararen tokia ezinbestekoa izanen da, bai sortze prozesuan, bai sorkuntzaren ingu-ruko bitartekaritzan ere (komunika-zioa, sentsibilisazioa…).

hogei’ta ekintza labelaren

xedea da, gazteek euskal

kultura bere aniztasunean

baloratuko duten proiektu

berritzaileak sor ditzatzen.

Transmisioaren eta berrikuntzaren artean

GAZTEAK ENTZUNEZEuskal kultur erakundeak dispositibo batzu antolatu ditu gazteen gutiziak ahal bezain ongi zehazteko, Euskal Herriko garapen kontseiluaren «Gazteak » lan ildoaren karietara. Elkarte eta kultura munduko eragile gaztez osatu batzorde bat antolatuko da EKEren barnean, Hogei’ta pro-gramaren karietara obratu ekintzen argitzeko. Era berean, gaztei buruzko komunikazio berezi bati pentsatu da sare sozialen bidez.

Argazkia : EKE - Txalaparta tailerra

Hurbilketa bat

Page 5: Hogei'ta programa

| �

2011 eta 2012an, Euskal kultur erakun-deak diru laguntza batez lagundu egi-

tasmo deialdi bat eginen du, gazteek arte bisua-letan eraman proiektu berritzaileak bereziki la-

guntzeko. Euskal kultura ber-interpretat-zen, galdezkatzen edo berritzen duten proiektuak.

euskal kultur erakundeak egitasmo deialdiaren barnean lagunduak diren

sorkuntzak sustatuko di-tuen multimedia egitura baten koordinatzeko as-moa du. sormenaren

erakusleiho bat izanen da, erakusketa ibiliko den tokietan, artista gazteek egin animazio eta performantzen apainketa bat bezala izanen dena.

2011tik goiti, euskal kultur erakundeak bere barneko baliabidei dei eginen die

ondare, ikusgarrigintza edota kultura bitartekarit-zaren alorretan, gazteen gana joateko eta beren

sormena adierazteko parada eskaint-zeko asmoz (animazioak ikastetxeetan, lehiaketa literaturaren eta teknologia berrien inguruan…).

Euskal kultur erakundea saiatzen da Ho-gei’ta programa sarraraztea lurraldeko

egitasmo egituratzailee-tan eta oroz gainetik gazteekin lan egiten duten egiturekin.

Hogei’ta ekintza labelaren

egutegia urte batzuz luzatuko

da. Euskal kultur erakundea-

ren ekimenez, ekintza desber-

dinak proposatuak izanen dira

herri bat baino gehiagotan,

besteak beste desmartxarekin

bat egiten duten partaideei

esker. Hogei’ta, lau lan ildo

nagusiren inguruan egiturat-

zen da .

Laguntza dispositibo bat sortzaile gazteentzat

EGITArAU bANATUA«Hogei’ta-»k partaidetzei irekia izan nahi du. Karia hortara, EKE-k dei bat luzatzen die Hogei’ta-ren desmar-txak eta filosofiak interesatzen dituen kultura eragile guziei.Partaidetza berrituen eta elkarlan berri batzuen bidez, xedea sinergia azkarren eta ahalik eta ekintzen desberdinen sustatzea da, ahal bezain bat gazte inplikatzeko, edonondik datozela eta nola-nahikoa izanik ere beren euskal kulturaren ezagutza.

Deklinabide batzu

Argazkia: Creative Commons proiektu deialdi bat1

instalazio kolektibo bat2

animazioak gazteentzat3

partaidetzak4

2 ERAKUs K E t A

4 pARtAI D E A K

3 ANIMA zIoAK

1pRoIEKtU DEIAlDIAK

Page 6: Hogei'ta programa

| �

com

Programariburuzko informazio guziak :

Euskal kultura, gazte kultura !