gral irakasle eskola 2014

34
GRADU AMAIERAKO LANA BIZKAIKO CAMPUSEKO BIBLIOTEKA - 2014ko azaroa

Upload: dokumentatzaile

Post on 12-Apr-2017

217 views

Category:

Healthcare


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gral irakasle eskola 2014

GRADU AMAIERAKO LANA

BIZKAIKO CAMPUSEKO BIBLIOTEKA - 2014ko azaroa

Page 2: Gral irakasle eskola 2014

2

GRAL egiteko jarraibideak

0. Sarrera 1. Gaia aukeratu …

2. Gai bati buruzko dokumentuak bilatzea (zer, non eta nola bilatu) 2.1. Termino edo/eta hitz egokiak hautatu. 2.2. Bilaketarako tresnak hautatu: bilatzaileak, katalogoak, datu-baseak, aldizkari elektronikoak eta abar. 2.2.1. Web-ean aurkitutako edukiak aukeratzerakoan aintzat hartu behar diren alderdiak. 2.3. Bilaketa katalogoan egin. 2.4. Kasu praktikoa: Nola aurkitu aldizkariko artikulu bat bibliotekan?

3. Emaitzak balioetsi eta, beharrezkoa izanez gero, bilaketa birplanteatu. 3.1. Emaitzak balioetsi. 3.2. Beharrezkoa bada, bilaketa zabaldu, murriztu edo birplanteatu.

4. Landu bildutako informazioa. 4.1. Bibliografi gestoreak 4.2. Dokumentuak aztertu eta laburtu.

5. Lana aurkeztu. 5.1. Lan akademikoen egitura. 5.2. Lanaren aurkezpena eta idaztea.

6. Bibliografia

Page 3: Gral irakasle eskola 2014

3

0. Sarrera

• GrALa guztion ezagutzarako egiten duzun ekarpena da

• Lortzen duzun kalifikazioa 9 edo gehiago bada, ADDI biltegi digitalean agertuko da.

• https://addi.ehu.es• IRAKASKUNTZA/BILBOKO IRAKASLEEN

U.E./LAN AKADEMIKOAK-BILBOKO IRAKASLEEN U.E.

Page 4: Gral irakasle eskola 2014

4

• Maiatzean, lanak ADDIra igotzeko ikastaroa egongo da

• Abenduan, aurreko urteetako 80 lan inguru ikusgai• GrALak topatzeko: • Google Akademikoan BachelorThesis• RECOLECTAn Bilaketa aurreratuan, hitz gakoan TFG • ACADEMICA-E.UNAVARRA.ES Bildumak/TFG-GrAL

Page 5: Gral irakasle eskola 2014

1. Gaia aukeratu …

Gradu amaierako lanari ekin aurretik, begiratu zeure fakultatearen webean eskaintzen zaizun informazioa: arautegia, gradu amaierako lana eta abar, baita hauen inguruko bibliografia eta tutorialak ere.

Kontuan hartu beharreko alderdiak: Garrantzitsua da gaia hautatzea, har ezazu behar beste denbora. Gestiona ezazu egokiro zeure denbora, antola itzazu egitekoak: egutegia egin, lehentasunak

markatu … Aprobetxa ezazu irakasle tutorearen esperientzia.

Gaiaren aukeraketa funtsezkoa da, biziki gustatzen zaizun gaia aukeratu:

Gai garrantzitsua behar du izan zure diziplinaren barruan, ez oso orokorra ez oso zehatza. Ikusi behar duzu zein den gaiaren testuingurua eta jakintza arlo bati baino gehiagori dagokion. Formula ezazu gaia galdera gisa: lagundu egiten du zure GRAL-ak zeri erantzun nahi dion. Egin ezazu lehendabiziko hurbilketa zeure bibliotekaren katalogora, lagungarri izango zaizu

aukera egiteko. Erabil ezazu sormena, zure lanak ekarpenen bat egin behar baitio aukeratu duzun gaiaren

jakintzari.

3

Page 6: Gral irakasle eskola 2014

6

2. Gai bati buruzko dokumentuak bilatzea (zer, non eta nola bilatu)

2.1 Termino edo/eta hitz egokiak hautatu. :

Bilaketarako termino nagusiak zehaztu, idatziz jarri.

Galdetu zeure bibliotekan, bibliografia bilatzen duten esperientzia baliagarri izan dakizuke oso.

Bilatu sinonimoak, bai teknikoak nola hizkera arruntekoak.

Bilaketa aurreratuak ere egin eta beste hizkuntza batzuetan (ingelesez …).

Bila itzazu termino erlazionatuak, orokorragoak edo espezifikoagoak.

Page 7: Gral irakasle eskola 2014

EURYDICE Tesauroahttp://www.freethesaurus.info/redined/es/index.php?tema=1422

Page 8: Gral irakasle eskola 2014

8

ERIC tesauroa

• (Educational Resources Information Center)

• http://search.proquest.com/thesaurus/browsepage/$N/queryTermField/false/false?accountid=17248

• PROQUEST CENTRAL datu-basean dago

Page 9: Gral irakasle eskola 2014

2.3. Bilaketa katalogoan egin.

Bilaketa aurreratua: formulario zabala, bilaketa zehazteko aukera eskaintzen duten eremu aniztuna. Hobe ENCORE bidez sartu.

Terminoak konbinatu: Eragile boolearrak (ETA, EDO, EZ)

Trunkamenduak (*): termino erro baten amaiera guztiak eskuratzeko aukera eskaintzen dute.

Esaldi zehatzen araberako bilaketa: Komatxoak erabili behar dira.

Aurretiazko mugak: data, hizkuntza, kokapen eta bestelako mugak jartzen dizkio bilaketari.

Emaitzak findu: lehendabiziko bilaketa baten osteko emaitzak findu ahal dira. Hortaz, eskuragarritasuna, formatua, kokapena, tokia, erlazionatutako bilaketa eta beste izango ditugu aukeran.

10

Page 10: Gral irakasle eskola 2014

Hobe da baliabideotara bibliotekaren web gunearen bidez sartzea. Honetara, unibertsitateak zuen eskura jartzen dituen harpidetzak aprobetxatzen dira: datu baseak, aldizkari elektronikoak eta abar.

Bibliotekaren web gunea

Page 11: Gral irakasle eskola 2014

Bilaketa aurreratua eragile boolearrekin eta zenbait mugatzailerekin

11

Page 12: Gral irakasle eskola 2014

12

Page 13: Gral irakasle eskola 2014

13

Direktorioak (Yahoo… ), bilaketarako motoreak (Google akademikoa, Google liburuak…), bilatzaile anitzak (kontsultak bilatzaile ezberdinetan igortzen dituztenak, adibidez, Metracrawler).

Kontuz ibili iturri hauen berme zientifiko eta egonkortasunarekin, edukia

aldatu ahal duten dokumentuak aurki daitezke edo ezaba daitezkeenak.

Aldi berean bilatzeko pasabideak WorldWideScience bezala, nazioarteko gobernu atari zientifikoa da, informazio zientifiko eta teknikoa eskaintzen duena.

Bestelako baliabideak informazio espezializatua kausitzeko: tesiak, arauak, elkarte profesionalak, irudi bankuak eta abar.

Kontsultak egin tutorearekin eta zure bibliotekan.

Page 14: Gral irakasle eskola 2014

14

2.2.1. Web-ean aurkitutako edukiak aukeratzerakoan aintzat hartu behar diren alderdiak:

1- Web gunea eta URL: hobe ofiziala eta hezkuntzaren arlokoa. Aztertu zein den web gunearen xede eta helburua.

2- Egiletza: garrantzitsua da informazioaren egilea agertzea eta berori arloan aritu eta aditua izatea.

3- Indarraldia: informazioak data behar du izan eta indarrean egon.

4- Zehaztasuna: Testua eta idazkera egokiak izan daitezen, argumentuak, datuak eta aipuak barne dituelarik.

5- Objektibotasuna: susmo ideologikorik ote dagoen edo zerbaiten salmentan dauden. Egin zalantza publizitate gehiegi badago.

6- Diseinua: informazioa ongi antolatuta eta egituratuta egon behar da.

7- Egokitasuna: informazioak bilatzen duzun horri erantzun behar dio eta unibertsitate mailari eutsi.

8- Nahikotasuna: iturri bakar bat inoiz ezin da nahikoa izan.

Ondorioz, informazioak fidagarri behar du izan, lan akademiko batean aipatu ahal izateko bezain duina.

Page 15: Gral irakasle eskola 2014

Garrantzitsua: web ofiziala, egilea (ponentzia bat da) eta data agertzen dira, publizitaterik ez du …

9

Page 16: Gral irakasle eskola 2014

16

2.2. Bilaketarako tresnak hautatu: bilatzaileak, katalogoak, datu baseak, aldizkari elektronikoak eta abar.

Bilatzeko tresnak:

· Katalogoak: Zure bibliotekaren katalogoa, Europeana, Recolecta, Hispana, bestelako katalogoak, REBIUN,

· Aldizkari elektronikoak: ENCORE bidez (katalogoa) eta bibliotekaren web gunearen bidez sartu ahal gara.

Web bidez, harpidetuta ditugu aldizkari elektronikoak: Aldizkariak izenburuka (A-Z) edo editorearen arabera (EBSCOHost, EMERALD, JSTOR…) eta sarrera irekiko aldizkari elektronikoak.

· Eskura dituzu datu-base batzuk, diziplina anitzak eta espezifikoak, bibliotekaren web gunean.

Sarrera irekiko beste batzuk aurkitu ahal dituzu beste unibertsitate eta biblioteka batzuen web guneetan.

Nabarmendu beharreko datu baseak: Dialnet, Proquest, Scopus, Web of Science, Hegoa, CSIC, Psicodoc y Psycinfo

· Bibliotekaren web gunean, ADDI gordailura ere sartu ahal da.

Page 17: Gral irakasle eskola 2014

Hezkuntzari buruzko datuakINEE. Instituto Nacional de Evaluación Educativahttp://www.mecd.gob.es/inee/

Page 18: Gral irakasle eskola 2014

Hezkuntzari buruzko datuakEAE:

ISEI-IVEIhttp://www.isei-ivei.net/

Page 19: Gral irakasle eskola 2014

3. Emaitzak balioetsi eta, beharrezkoa izanez gero, bilaketa birplanteatu.

3.1. Emaitzak balioetsi.

Ikusi ea emaitzak egokiak eta aproposa den bilatu nahi denaren arabera. Honetarako, dokumentuak banan-banan aztertuko ditugu eta emaitzak, orotara.

Dokumentu bakoitzean aztertu beharreko alderdiak: Egokitasuna (berrikusi hitz gakoak, laburpena, denborazko eremua). Argitaratze data. Egilea: jardunbidea, arlo berean egindako bestelako argitalpenak. Editorialaren izen ona. Web-ean topatutako dokumentuak badira, egiaztatu beren fidagarritasuna. Artikuluen kasuan, har ezazu kontuan aldizkariaren inpaktu indizea eta jasotako aipuak.

Honetarako, sartu aldizkari elektronikoen arlora bibliotekaren web gunetik eta ikusi inpaktu faktoreari eta ikerkuntzaren balioespenari buruzko estekak

Emaitzak orotara aztertzerakoan, antzeman dezakegu:

Emaitza gutxi Bilaketa zabaldu. Emaitza gehiegi Bilaketa murriztu. Emaitza ez egokiak Bilaketa birplanteatu.

18

Page 20: Gral irakasle eskola 2014

Ikerketaren ebaluazioa

19

Page 21: Gral irakasle eskola 2014

21

3.2. Beharrezkoa bada, bilaketa zabaldu, murriztu edo birplanteatu.

Bilaketa zabaldu:• Erabili katalogoetan agertzen diren estekak (egile, gai eta bestelako eremuan).• Erabili aukera ezberdinak: erlazionatutako bilaketak, bestelako iturriak, duela gutxi jarritakoak eta beste, zenbait

katalogotan agertzen direnak,ENCORE-renean adibidez.• Bilatu sinonimoak eta hizkuntza ezberdinetan (ingelesez eta beste). • Bilatu termino orokorragoak.• Egin bilaketa boolear gehiago "EDO” terminoarekin.• Bilatu lehendabiziko emaitza egokiek aipatutako dokumentuak eta hauexek aipatzen dituzten dokumentuak (esaterako,

WOS datu basea). Bilaketa murriztu:

• Erabili mugatzaileak: formatua, kokapena, hizkuntza, argitaratze data.• Egin bilaketa boolear gehiago “Y”rekin.• Eremu guztietan bilatu beharrean, bilatu eremu espezifikoetan, esaterako, titulua.• Bilatu termino espezifikoagoak.• Emaitzak asko badira, erabili inpaktu indizerik handiena dutenak.

Bilaketa birplanteatu:

• Birplanteatu bilaketan erabilitako terminoak edo mugatzaileak.• Birplanteatu estrategia, beharrezko iritzita.• Bilatu erlazionatutako terminoak.• Erabili bilatzeko beste tresna batzuk.

Page 22: Gral irakasle eskola 2014

22

Azkenik, egin berriro bilaketa, erreferentzia multzo egokia lortu arte.Komeni da, erabilitako tresnak hala egin ahal badu, bilaketak gordetzea eta, honetara, bilaketa prozesua dokumentatzea.

Erreferentziatik dokumentura:

BILAKETAREN EMAITZA: ERREFERENTZIA

BIBLIOGRAFIKOA

Bilatu bibliotekaren katalogoan eta web gunean

Baliabidea paperean eskuratu

Baliabide elektronikoa eskuratu: datu basea,

aldizkari elektronikoak

Bilatu web-ean erreferentziaren

datu zehatzen batDOKUMENTUA

Zenbaitetan, bilatzaileek testurako esteka zuzena

eskaintzen dituzte

Page 23: Gral irakasle eskola 2014

23

4. Landu bildutako informazioa.

4.1. Bibliografi gestoreak

Nolabaiteko inportantziako lana egin behar baduzu, komeni zaizu bibliografi gestorea erabiltzea. Datu base pertsonalak dira, norbere erreferentzia bibliografikoak jarri eta gestionatzeko.

• RefWorks motako gestoreak bide ematen dizu bibliografia gestionatu eta gordetzeko.

• Erreferentziak automatikoki barneratzen dituzte datu baseetatik eta besteetatik.

• Informazio hau partekatzeko aukera ematen du.

• Bibliografiak sortzen ditu, erreferentzia taldeetatik abiatuta.

• Bibliografiak, aipuak eta erreferentziak ekoizteko aukera ematen du, estilo bibliografiko anitzetan.

Biblioteka nagusian ikastaroak eskaintzen dira bibliografi gestoreen inguruan.

Page 24: Gral irakasle eskola 2014

24

Bibliotekaren web gunea / Gestore bibliografikoak

Page 25: Gral irakasle eskola 2014

25

4.2. Dokumentuak aztertu eta laburtu

Irakurri dokumentuak aktiboki eta eraginkorki, lanari egokien datorkionari so eginda.

Apunteak hartu azkar berreskuratzeko moduan: egin fitxa bat eskuz, word dokumentuan edo zeure datu basean eta zehaztu orrialdeak, aipuak egin ahal izateko. Jarri deskribatzaileak.

Idatzi zeure iruzkinak, garrantzitsua baita lanak “zeure” ukitua izatea.

Hasi laburpena zeure oharrak berrikusiz eta ordenatuz, lehendabiziko zirriborroari egitura bat ematearren, gaiaren inguruan duzun ikusmoldea jasota.

Erlazionatu ideia ezberdinak.

Egin ezazu lehendabiziko zirriborroaren eta behin-behineko eskemaren ebaluazio kritikoa, gune ahulak antzemateko.

Hala behar bada, sakondu alderdi zehatz batzuetan, beste dokumentu bilaketa batekin.

Planteatu zenbait ondorio pertsonal, planteatu galderak edo problemak.

Page 26: Gral irakasle eskola 2014

5. Lana aurkeztu.

5.1. Lan akademikoen egitura.

Lanaren egitura funtsezkoa da, gardentasuna eta zurruntasuna transmititu behar ditu.

• Azala: lana identifikatzeko orria da, bereziki zaindu beharrekoa.• Aurkibidea: kapitulu guztien titulua jaso behar ditu, testuan agertu bezala ordenatuta.• Laburpena eta gako hitzak: laburpena ez da 500 hitzetatik gorakoa izango, ez da komeni. Hizkuntza

ofizialetan egoteaz gain, komeni da ingelesez ere egotea.Gako hitzak: 6 eta 12 bitarteko gako hitz jarri.

• Laburdura, sinbolo, sigla eta bestelakoen zerrenda: lanak zehaztasun eta gardentasun gehiago izango du.• Sarrera: lana, helburuak, motibazioa eta lan metodoak aurkezteko balio du.• Lan gorputza: lanaren atal nagusi eta handiena. Hierarkia ezartzea komeni da, kapitulu, epigrafe eta

besteetan banatuz.• Ondorioak: Sarrerari lotuta egon behar dute eta planteatutako problema eta helburuei erantzun.• Apendize edo eranskinak: informazio potoloa, lana osatzen duena eta lanaren gorputzean sartzeko zaila.• Aipatutako erreferentziak eta bibliografia: ez ahaztu inoiz, bai eta beste inoren diskurtsoa zeure hitzekin

laburtzen duzunean ere, jatorrizko testua aipatzea. Aipuak inportanteak dira etika eta legeari begiratuta.

Aipuak egiteko erak bat baino gehiago dira, aukeratu bat eta eutsi horri.

25

Page 27: Gral irakasle eskola 2014

27

5.2. Lanaren aurkezpena eta idaztea.

• Errespetatu ematen zaizkizun jarraibideak eta jarri zeure ukitu pertsonal eta jatorrizkoa.

•Idazterakoan izan ezazu beti buruan lanaren jasotzailea, idatz ezazu irakurleentzat, ez zeuretzat.

•Ordenatu ideiak idazteari ekin aurretik, jarraitu gidoi logiko bati. Izan zehatza.

•Lanaren tituluak esanguratsu eta erakargarria behar du izan, ez luzeegia.

•Aukeratu letra tipo bat. Ez gehiegi erabili letra larriak, azpimarrak, laburdurak eta abar.

•Arreta jarri orriaren diseinuaz eta idazkeraz. Laneko orriak zenbatu behar dira.

•Zaindu ortografia eta idazkera. Erabili hiztegia (ez errepikatu, sinonimoak erabili). Aurkezpenak eta idazketak

akatsgabeak izan behar dute, atzean dagoen ahalegin intelektualaren isla baitira.

•Ez ahaztu data jartzeaz.

•Lana aurkeztu baino lehen, berrikusi arreta handiaz.

•Ohikoena da lan akademikoak pdf formatuan aurkeztea.

•Errespetatu jabetza intelektuala, ez sartu aipua baino eduki handiagorik, baimenik ez baduzu.

•Badira plagioaren aurkako programak, erabil itzazu zeure GRAL babesteko.

Page 28: Gral irakasle eskola 2014

28

6. Bibliografia

GRALari buruzko bibliografia:

• ARNAL GIL, J.I.; CELORIO DÍEZ, J. 2013. Trabajo fin de grado: (TFG). Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea. 9788498607628.

• FERRER, V.; CARMONA, M.; SORIA, V. (eds.). 2012. El Trabajo de fin de grado : guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores. Madril: McGraw-Hill Interamericana. 9788448182670.

• GARCIA PRIETO, M.; SUÁREZ RAMÓN, I. 2012. Tu proyecto final de carrera grado máster: el primer proyecto de tu vida profesional. Madril: Bellisco. 9788492970391.

• MUÑOZ-ALONSO LÓPEZ, G.. 2012. Estructura, metodología y escritura del trabajo de fin de máster. 2. ed. Madril: Escolar y Mayo. 9788493949099.

Page 29: Gral irakasle eskola 2014

29

Nola ikertu behar den ikasteko bibliografia:

• ARGUDO, S.; PONS, A. 2012. Mejorar las búsquedas de información. Bartzelona: UOC. 9788490291728.

• BELMONTE, M. 2011. Enseñar a investigar: libro del alumnado. Bilbo: Mensajero. 9788427132177.

• CASTELLÓ, M. (coord.). 2007. Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Bartzelona: Graó. 9788478274772.

• DÍAZ FERNÁNDEZ, A.M. 2009. Ya te puedes ir preparando: guía de inicio a la investigación en el Espacio Europeo de Educación Superior. Zizur Txikia, Nafarroa: Aranzadi. 9788499032702.

• FORTANET, I. 2011. Cómo escribir un artículo de investigación en inglés. 2. ed. Madril: Alianza.

9788420651231.

• ORNA, E.; STEVENS, G. 2000. Cómo usar la información en trabajos de investigación. Bartzelona: Gedisa. 8474326974.

Page 30: Gral irakasle eskola 2014

30

Online:

• Sevillako unibertsitatearen GRALari buruzko ikastaro birtuala http://bib.us.es/

• MARTÍNEZ, L.J. 2013. Cómo buscar y usar información científica: guía para estudiantes universitarios 2013 [linean]. (Unpublished)

Page 31: Gral irakasle eskola 2014

31

Bibliotekak eskaintzen dizkizun baliabideetara iristeko sarbide elektronikoa bermatuta dago ondoko esteka honetatik:

- UPV/EHUren sare informatikoa, kableaz edo Wifi bidez.

- Etxean, webVPN sistemaz baliatuta https://webvpn.ehu.es

Page 32: Gral irakasle eskola 2014

Zalantzak argitzeko edo iradokizunak bidaltzeko

[email protected]

Page 33: Gral irakasle eskola 2014

Sare sozialen bitartez Bibliotekarekin kontaktatu

FACEBOOK•www.facebook.com/UPV.EHU.Biblioteka TWITTER www.twitter.com/upvehuBiblio BLOG www.ehu.es/ehusfera/biblioteka/ WEB www.biblioteka.ehu.es

Page 34: Gral irakasle eskola 2014

GOGORATU: Biblioteka zuri laguntzeko dago !