eskola publiko eta - argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu,...

16

Upload: others

Post on 21-Jan-2020

12 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko
Page 2: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

2

205. zenb. 2016ko urtarrila

Eskola publiko etakontzertatuaren artekodesadostasunak agerian

1993an Euskal Eskola Publikoaren Legea atera zuen Eusko Jaurlaritzak, besteakbeste bi helburu nagusirekin: eskola publikoa berritzea eta ikastolak sare

publikoan barneratzea. Horren ondorioz, ikastola ugarik publifikatzea erabaki zuten.Gaur egun, hezkuntza sarearen %50a ikastetxe publikoak dira EAEn eta %50aitunpekoak edo kontzertatuak –nagusiki ikastolak eta kristau eskolak–. Orain,Heziberri planaren azken fasea hastapenetan du Jaurlaritzak: EAErako hezkuntzalege berria sortzea. Aurretik, Heziberrik ikastetxeen gestioa, autonomia etafinantzazioa zehaztu ditu, baita marko pedagogikoa eta curriculuma ere, etadekretuetan jaso du guztia. Datorren legearen asmoa “garai berrietara egokitzea etahezkuntza sistema propioa eraikitzea” dela diote Jaurlaritzatik, eta EAEko hiru sarenagusiak barne hartzea ere badu helburu: alegia, orain Euskal Eskola PublikoarenLegea dena, Euskal Eskolaren Lege bihurtuko da, sare publikoaz gain sarekontzertatuari ere eragingo diolako. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eragileekinbiltzen hasia den honetan, eragileen beraien artean sortu diren desadostasunez etapartekatzen dituzten helburuez eztabaidatzeko bildu ditugu, mahaiaren bueltan,Abel Ariznabarreta Ikastolen Elkarteko kidea, Aitor Idigoras eskola publikokoirakaslea eta Mariam Bilbatua pedagogoa.

� Egilea: Mikel Garcia IdiakezArgazkiak: Dani Blanco

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.493. zenbakiarekin banatua, 2016ko urtarrilaren 31n)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

Agortuta dago 1993ko Euskal Eskola PublikoarenLegea?

ABEL ARIZNABARRETA: Lehenik eta behin, hezkun-tza legearen gaia mahai gainean jartzea eskertunahi dut, ikusten baitugu gaiari hitzez lehentasunaematen zaiola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai-letik, baina praktikan ez garela inoiz iristen legebaten oinarriak ere jartzera, eta oraingoan ere,zalantzak ditut datozen hilabeteetan kapazak izan-go garen aurreko hiru urte eta erdian egin ez denaegiteko. Edozein kasutan, hezkuntza eragileokgure ekarpenak egin ditugu urteotan, legearentza-ko baliagarri izan daitezkeenak.

Galderari erantzunez, 1993ko Legea gauzatuzen 1992an egindako eskola-itun edo akordiopolitikoaren ondorioz, eta oker ez banago bosturterako zegoen aurreikusita ituna. Bada, iner-tziaz lege berarekin jarraitu dugu ordutik, eta 22urtean gauza asko gertatu dira: ezagutzaren eta

berrikuntzaren gizartean gaude, teknologianaldaketa handiak eman dira eta bestelako eska-riak daude. Horri gehitu behar zaio tartean seiedo zazpi lege organiko ere izan ditugula, Esta-tuak jarritako oinarrizko legeak, gurean ere ezin-bestean bete beharrekoak (autonomien eskema-ren gainetik estatu osoan dutelako eragina).Nahiz eta Autonomia Estatutuak hezkuntzagaietan konpetentzia osoak aitortzen dizkionEuskal Autonomia Erkidegoari, argi geratu daEspainiako edozein lege organiko EAEko legepropioen gainetik dagoela, eta sei bat izan ditugu(LOMCE dugu azken adibidea), beraz pentsa zernolako desitxuraketa sufritu duen 93ko EuskalEskola Publikoaren Legeak. Eta gainera, 93koLegeak gure hezkuntza sistemarentzat hainbatelementu onuragarri aurreikusten zituen arren(ikastetxeen autonomia esaterako), ez dira inoizmartxan ipini. Horregatik guztiagatik, eskola-itun baten beharra eta lege berri baten beharraaldarrikatzen dugu, aspalditik.

3

EAErako Hezkuntza Legea / Mahai-ingurua

Mondragon Unibertsitateak gonbidatuta, bertan egin dugu mahai-ingurua, Magisteritza ikasleen aurrean.

Page 4: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

AITOR IDIGORAS: Bai, 93ko Legea zaharkitutadago, baina badira detaileak berritzaile gisa aur-kezten ari direnak eta 93ko Legearekin egiteaposible direnak: adibidez, A ereduan euskaraordu gehiago sartzeaz mintzo da orain CristinaUriarte Hezkuntza sailburua, baina hori aspaldi-ko proposamena da, eta 93ko Legearekin egindaiteke. Berdin Abelek aipatu duen ikastetxeenautonomiaren gaia, 93ko Legeak jasotzen duenabaina garatu gabea. Alegia, Euskal Eskola Publi-koaren Legearen atal batzuk oso zaharkitutadaude, baina beste batzuk garatzear. Kontua,dena den, beste bat da: pasako gara Euskal Esko-

la Publikoaren Legetik Euskal HezkuntzarenLegera. Publiko hitza desagertu egingo da; azkenhogei urteotako korronte neoliberalari jarraiki,hezkuntza sareen kudeaketa aldatu nahi da.Heziberrik hiru fase ditu: marko pedagogikoa,curriculum proiektua eta gaur mintzagai dugunlegea. Lehenengo bi faseak onartuta daude, etabigarrenean, curriculumari buruz bakarrik ez,sareen kudeaketaz, autonomiaz, hizkuntzen tra-taeraz… gauza oso eztabaidagarriak esaten dira;beraz, 93ko Legea gainditu beharra dagoenarren, kontuz norantz goazen. Maila berean jarri-ko ditugu, Heziberrik egiten duen moduan, itun-

4

205. zenb. 2016ko urtarrila

Diman jaioa (Bizkaia), 1952an. Historia Modernoaneta Garaikidean lizentziatua eta Psikodidaktikan aditutituluduna. Irakasle eta aholkulari pedagogiko arituda. Besteak beste, Gasteizko Irakasleen Eskolako zu-zendariorde eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Be-rriztatzeko zuzendari, eta ondoren, Hezkuntzakosailburuorde izan da. Egun, EHUko Gizarte ZientzienDidaktika sailean irakasle eta Euskal Herriko IkastolenElkarteko hezkuntza arduraduna da.

� ABEL ARIZNABARRETA ZUBEROEHUko irakaslea eta Ikastolen Elkarteko hezkuntza arduraduna

Getxon jaioa (Bizkaia), 1950ean. Politika Zientzietaneta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua etaFilosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea. Mon-dragon Unibertsitateko Humanitateak eta HezkuntzaZientzietako Fakultateko irakaslea izan da Irakasletzagraduan. Irakaste eta Ikaste prozesuak izan ditu az-tergai. 2015eko urrian erretiroa hartuta, MondragonUnibertsitateko zenbait ikerketa proiektutan elkarla-nean jarraitzen du.

� MARIAM BILBATUA PEREZMondragon Unibertsitateko irakasle ohia

M a h a i k i d e a k

Page 5: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

peko ikastetxeak, ikastetxe pribatuak, eta ikaste-txe publikoak? Heziberriren aurkezpenak, hitzezhitz, ondorengoa jasotzen du: “Heziberri 2020planaren helburua argia da: Europako esparruanhezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan2020rako ezarritako berrikuntza eta garapenildoak bateratzea hezkuntzak gure testuinguruaneta ingurunean dituen erronkekin (…) Plan hauegiteko hiru iturri hartu ditugu kontuan: nagusi-ki, Europar Batasunak 2020rako ezarritako hez-kuntzaren xedeak”. Eta zeintzuk dira xedehoriek? Bada, horiek ere hitzez hitz irakurrikodizkizuet, Europar Batzordeak 2012an ezarriak:

“Gazteen langabezi tasa %23ra hurbiltzen daEuropar Batasun osoan, baina bete ezin daitez-keen 2 milioi lanpostu daude. Europak ezinbes-tekoa du errotik birplanteatzea hezkuntza siste-mak nola hornitu ditzakeen lan merkatuak behardituen gaitasunak”. Hori da europar markoa, etahori da Heziberriren erreferentzia-markoa. Hezi-berri ez da LOMCEri aurre egiteko ezer, Euro-pako estrategia da helburua, hezkuntza ulertzekomodua berbera delako.

MARIAM BILBATUA: Euskal Eskola PublikoarenLegeak erantzun nahi izan zion lehendik zeto-rren egoera bati. Trantsizio garaian, alde batetik,gure hezkuntza sisteman ikastolak zeuden, lanizugarria egin zutenak euskalduntze prozesuan,euskal kulturaren transmisioan eta gure hezkun-tza eredua eratzeko bidean. Bestetik, GernikakoEstatutuaren onarpenarekin batera, Eusko Jaur-laritzak eskola publikoak bereganatu zituen,ordura arte ekarpen gutxi egin ziotenak euskararieta euskal kulturaren transmisioari. 1979tik bisareek izandako garapenak, lege propio bat izate-ko beharra azpimarratzen zuen: ikastolek orduraarte garatutako proiektuaren etorkizuna berma-tuko zuen aitorpen instituzionala behar zuten,eta eskola publikoek berriz, euskalduntze proze-suan eta euskal kulturaren transmisioan emanda-ko urratsen aitorpena. Gaur egun, euskaldun-tzean eta transmisioan egindako ekarpen horiaitortzen zaio eskola publikoari, baina ikastolekbehar zuten aitorpen instituzionala zintzilik gera-tu da, nire iritziz. Zentzu horretan, uste dut 93koLegeak ez zituela bete beharreko funtzioak bete.Horrez gain, oinarrizkotzat ematen ziren irizpi-deak, adostasunez finkatuak eta Legeak jasotzendituenak (finantzaketa autonomia, sektore etaeragile ezberdinen partaidetza…) ez dira garatu,hitzetan geratu dira, zuek aipatu duzuenmoduan. Egia da azken hogei urteotan pausoizugarriak eman direla eskolen euskalduntze pro-zesuan (ez dakit legeak bultzatuta, edo ikastetxeeta gurasoen lanari esker), baina oraindik ere ezdaukagu gure hezkuntza sistema propioa gara-tzeko ahalmenik. Bestalde, araututako hezkuntza

5

EAErako Hezkuntza Legea / Mahai-ingurua

Gasteizen jaioa, 1976an. Gorputz Hezkuntzako Ira-kasletzan diplomatua eta Jarduera Fisikoko aditua ga-rapenean eta hazkuntzan (EHU), zenbait eskolatankultur arteko dinamizatzailea izan da, baita “Etorri be-rriak eta aniztasuna Gorputz Hezkuntzan” proiektua-ren koordinatzailea ere. Gaur egun Toki Eder ikastolapublikoan irakaslea da eta Steilas Euskal Herriko Ira-kasle Langileen Sindikatuko kidea; zehazki, sindika-tuko Hezkuntza Batzordeko koordinatzailea.

� AITOR IDIGORAS LASAGAIkastetxe publikoko irakaslea eta Steilas sindikatuko kidea

Page 6: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

propio bat garatu nahi badugu, konpetentziapolitikoez gain gogoeta propioa ere behar dugu:zein da nahi dugun hezkuntza sistema eta zeinberezitasun izango ditu?

Idigoras, zuk zenioen moduan, lege berriak eskolapublikoaz gain itunpekoak ere hartu nahi ditu berebaitan. Ildo horretan, publikotasunaren kontzeptuaberrikusi egin behar dela diote ikastolek.

A. ARIZNABARRETA: Euskal Eskola PublikoarenLegea berritzailea izan zen, baina ez administra-zioa berritzailea zelako, aurretik hezkuntza eragi-leek berrikuntza pedagogikoetan garatutako ibil-

bidea Legeak bere egin zuelako baizik. Gauregun, zer da administrazioa egitera doana, dau-den elementu ezberdinak bateratu, beste modubatera antolatu eta finantzazioa birdefinitu, alabenetan sistema integratua antolatu nahi du?Hori da galdera klabea. Administrazioaren esa-netan, hezkuntza sistema integral eta integratuabilatzen du Legeak, eta ildo horretan, publikota-sunaren kontzeptua gakoa da. Ikastoletatik egindugun planteamendua da euskal hezkuntza zer-bitzu publiko bezala ulertzea. Denon arteanzehaztu beharko dugu zer esan nahi duen publi-kotasunaren kontzeptu horren barruan egoteak,zein oinarri, printzipio eta balore dituen gurehezkuntza sistemak, eta horiek praktikara erama-teko konpromisoa hartzen duten guztiek partehartuko dute euskal hezkuntzaren zerbitzupublikoan. Titulartasun ezberdina mantenduzbaina konpromisoak betetzen dituzten neurrian,sareek finantzazioan eta gainerakoetan hartukodute parte, beren betebehar eta eskubide guztie-kin. Horrela definituko dugu hezkuntza sistemabere osotasunean.

A. IDIGORAS: Duela 30 bat urtetik jasota daudebetebehar horiek: ikasleak ez segregatzea, irakas-leak nola kontratatu, eta beste mila kontu; arazoada itunpeko sareak oro har ez dituela betetzen.Beraz, hemendik aurrera zein sinesgarritasunizan dezakete balizko konpromiso horiek? Nireustez, hutsaren hurrengoa. Publikotasunarenkontzeptua kolokan jartzen dutenak ez dira soi-lik ikastolak, kristau-eskolek eta gainerako sarepribatuek ere, tartean sexuaren arabera ikasleakbanantzen dituzten ikastetxeek, publikotasuna-ren beste kontzeptu bat nahi dute. ValentziakoPP jada ez da ikastetxe pribatu-kontzertatuezmintzo, publiko-kontzertatu izendatzen ditu,zerbitzu publikoa ematen dutela argudiatuta.Eztabaidatu dezakegu kooperatibak parte-har-tzaileagoak eta herriarekiko hurbilagoak diren,baina ez gaude prest eztabaidatzeko zer denpublikoa eta zer ez. Prest gaude eztabaidatzeko,eta derrigor egin behar dugu gainera, zein hez-kuntza eredu publiko nahi dugun. Baina publiko-

6

205. zenb. 2016ko urtarrila

“ A. Ariznabarreta

Denon artean zehaztu beharko duguzer esan nahi duen publikotasunarenbarruan egoteak, zein oinarri,printzipio eta balore dituen gurehezkuntza sistemak, eta horiekpraktikara eramateko konpromisoahartzen dutenek parte hartuko duteeuskal hezkuntzaren zerbitzupublikoan”

Page 7: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

tasunaren gainean zer eztabaidatuko dugu, zerden domeinu publikoa, zer den espazio publi-koa?... Ataka zailean gaude, eta hiruon arteanpixka bat deskribatu dugun ibilbide historikohonek ekarri gaitu gauden lekura, hezkuntzaeredu ezberdinek izan dituzten ondorioekin:EAEn eta Euskal Herrian bizi dugun egoerak ezdu parekorik Europan. Hor ditugu hezkuntzapublikoa, ikastolak, kristau-eskolak, ICE, bestehainbat kooperatiba… Honek bai ala bai ekarridu jendartearen hierarkizazioa. Beste inon ema-ten ez den fenomenoa gertatzen da hemen:“Noren seme-alaba zara, zenbat diru irabaztenduzu? Orduan ikastetxe honetan ikasiko duzu”.Errealitate hori ukaezina da eta hezkuntza publi-koak bereziki EAEn zailtasun handiak dituaurrera egiteko, inoizko egoera subsidiarioenabizi du. Apartheid egoera bizi dugu: Gasteizera11 urteko aljeriar bat iristen bada, ikastetxegehienetan sarrera ukatuko diote, nahiz eta harengurasoek ordaintzen dituzten zergak ikastetxehoriek finantzatzeko erabiltzen diren. Atomiza-zio honek kohesio sozialean, herrietan eta jen-dartean ondorio oso larriak ekarri ditu eta publi-kotasuna zer den eta zer ez eztabaidatzen hasteaez dakit herritarron agendan ote dagoen. Sareenharmonizazioa bilatu behar bada, beste publifi-kazio prozesu bat ezar daiteke, eta bakoitzak era-baki dezala publiko ala pribatu den, baina ezdugu uste denok barruan sartu ahal izatekopubliko hitza txiklea bezala luzatzeak inongoonurarik ekarriko dionik gure hezkuntza siste-mari.

M. BILBATUA: Publikotasunari buruzko galderahoni erantzuteko gako nagusietakoa eskolainklusiboa da, nire ustez ere. Gure hezkuntza sis-tema kalitatezkoa izango da, baldin eta berma-tzen badu pertsona guztiek aukera berdinak izan-go dituztela kalitatezko hezkuntza jasotzeko.Hori ardatza dela argi utziz, publiko izaera insti-tuzioek emango diete ikastetxeei, eta izaera horilortzeko eskolak edo irudikatu dezakegun hezi-guneak herritar guztiei zuzendua eta irekia izanbehar du, eta komunitatearen partaidetza eta

kontrola ere bermatu behar ditu. Baina publikoizaera ez nuke mugatuko Eusko Jaurlaritzarenmenpe dagoen ikastetxera; bestelako erreferen-teak ditugu beste herrialde batzuetan. Eskolapublikoak izan behar du Eusko Jaurlaritzarenmenpe dagoena, ala udalaren menpekoa, kontrolpublikoa bermatzen duen erakunde baten men-pekoa? Iruñeko udal haurreskolak publikoakdira, zuzenean administrazioaren pean egon ezarren? Partzuergoan dauden haurreskolak publi-koak dira?... Sakondu beharreko gaia dela ustedut, nahi dugun eskola ereduan sakondu, etagure buruari galdetu behar diogu daukagunpublikotasun eredua ez ote dagoen oso lotutaEspainian eta Frantzian dagoen funtzionamenduereduari.

7

EAErako Hezkuntza Legea / Mahai-ingurua

“ A. Idigoras

Orain arte itunpeko ikastetxeek ezdute konpromisorik bete, hemendikaurrera zein sinesgarritasun izandezakete? Ez gaude presteztabaidatzeko zer den publikoa etazer ez, eta ez dugu uste denokbarruan sartu ahal izateko publikohitza txiklea bezala luzatzeak inongoonurarik ekarriko dionik gurehezkuntza sistemari”

“ M. Bilbatua

Publiko izaera instituzioek emangodiete ikastetxeei, eta izaera horilortzeko eskolak herritar guztieizuzendua eta irekia izan behar du, etakomunitatearen partaidetza etakontrola ere bermatu behar ditu”

Page 8: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

A. ARIZNABARRETA: Berdina diot, ikasle guztienhezkuntza eskubidea inolako bazterkeriarik gabebermatzea da oinarri-oinarrian hezkuntza zerbi-tzuaren lehen printzipioa, eta hortik abiatutaardaztuko lirateke gainerako printzipio guztiak.Hori bermatzen ez duen ikasguneari ezin zaiozerbitzu publikoa aitortu, eta berdin gainerakoprintzipioekin. Adibidez, ikuspegi herritarretik,kontrol soziala ere beharrezkoa ikusten dugu, ezbakarrik administrazioaren kontrola. Askatubeharreko korapiloa da, eta legea egitera iritsikoez bagina ere, puntu hauek guztiak eztabaidatzeaaberasgarria da gure hezkuntza sistemak norantzegin behar duen guztien artean erabakitzeko.

A. IDIGORAS: Bai, gure hezkuntza sistemarennoranzkoaz eztabaidatzearekin bat nator.

Mariam, aipatu duzunaren harira, guretzat eskolapublikoaren titulartasunak administrazioarenmenpe egon behar du, udalaren edo gobernua-ren menpe, baina administraziopean. Egia datitulartasuna ez dela nahikoa, baina bai ezinbes-teko baldintza publiko zer den eta zer ez argitze-ko. Eztabaidatu dezakegu zein eredu publikonahi dugun, askoz eredu erakargarriagoa etaherritarrengandik hurbilagoa izango litzatekeela-ko adibidez Finlandiakoa, non udalek ia%100eko eskumenak dituzten, baina hori ereadministraziopeko hezkuntza da. Interes ekono-mikoak edo erlijiosoak dituzten ikastetxeak kon-tzeptu ezberdinak asmatzen joan dira, adibidezkristau-eskolek diote ekimen sozialekoak direla,ikastolek ekonomia sozialaz hitz egiten dute…baina iruditzen zait sozialak ez diren beste lehen-tasun batzuk dituztela, zoritxarrez.

Aipatu duzuen moduan, ikasleak hartzeko garaiansare eta ikastetxeen artean oreka edo ekitatea lor-tzea da erronka nagusietakoa, ghettoak saiheste-ko. Konpromisoez mintzatu zarete, zein neurrihartu beharko lirateke oreka hori bermatzeko?

A. IDIGORAS: Beti diogu: auzo bat, eskola bat.Zaila da ulertzen zergatik ekitatea lehen printzi-pio bezala jartzen duen sare batek ez duen horibetetzen. Berriz diot, 11 urteko aljeriar horibanaiz eta etxe azpian kristau-eskola eta ikastolabaino ez badauzkat, zergatik ez daukat bermatu-ta auzoan eskola doakoa eta laikoa? Zergatikjoan behar dut ez-dakit-noraino? Hori segrega-zioa da, eta segregazioa onartzen duen ikaste-txeak ez luke itunik izan behar. Aljeriar hau ikas-tetxe publikora etortzen denean, lehenengoongi-etorria egingo zaio eta gero galdeketa: non-dik zatoz, zer dakizu eta zer ez. Gaur egun itun-peko ikastetxeetan alderantziz egiten da: lehe-nengo galdeketa eta gero, agian, ongietorria.

M. BILBATUA: Iruditzen zait, eskolatik haragoplanteatu beharreko eztabaida dela hau. Auzomarjinatu batean dagoen ikastetxeak nekez lortu-ko du ekitatea, publikoa edo pribatua izan, beste

8

205. zenb. 2016ko urtarrila

“ A. Idigoras

Baliabide gutxi ditugu, bainahorregatik ez dizkiogu eskolapublikoan behar bereziak dituenikasleari ateak itxiko. Klase kontuada: eliteko ikastetxeek diru etabaliabide asko dute eta beharbereziko ikaslerik batere ez;baliabideen argudioa tranpatia da”

Page 9: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

zerbitzuen laguntzarik ez badauka, edo adminis-trazioaren aldetik laguntza bereziak jasotzen ezbaditu. Aitor, ulertzen dut zure planteamendua,ezin da onartu ikastetxe batzuek ikasleak ez har-tzea, baina uste dut ikastetxe guztiek hartukobalituzte ere, ez genukeela arazoa konponduko.Horregatik, irudikatu ditzagun egoera hauetanbeharko genituzkeen zerbitzuak, eta badituguadibideak beste herrialde batzuetan, non bereziki0-6 urteko irakaskuntzan, gizarte-zerbitzuak,hezkuntza zerbitzuak eta osasungintzakoak bil-tzen diren. Erantzuna eremu zabalago honetaraeramango nuke: zein hezigune mota behar dugu,gaur egungo kultur aniztasunaren beharrei eran-tzuteko eta denek euskal kulturan integratzea etagarapen pertsonal osoa lortzea bermatzeko?

A. ARIZNABARRETA: Bat nator biek esan duzuena-rekin. Eta ez dago ikasleen beharrei ekitatezerantzuterik baliabideen banaketa ekitatiborikgabe. Ez dut esan nahi guztientzat berdina, ekita-tiboa baizik: egoera sozioekonomikoaren etabeharrizanen arabera, gehien behar duenarigehiago. Horregatik, ikastolok eskatzen duguoinarrizko funtzionamendua bermatzeko hez-kuntza sistemako ikastetxe guztientzat oinarriz-ko finantzazio berdina, eta egoera bereziei eran-tzuteko finantzazio osagarria, beti ere ikastetxeekedo ikastetxe taldeek modu sinesgarrian froga-tzen duten neurrian lehen aipaturiko printzipio-en etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa.

A. IDIGORAS: Hezkuntza publikoan ari garenokdatorrenari aurre egiten diogu, baliabideak dire-nak direla ere. Alegia, baliabide gutxi ditugu,baina horregatik ez dizkiogu behar bereziakdituen ikasleari ateak itxiko. Zerbitzu publikoa,berriro diot, hori da. Burura ikastetxe ugaridatozkit baliabide asko dituztenak, kalitatezko Qeta halakoak dituztenak, dirutza dutenak…Baina zenbat eta baliabide gehiago izan, orduaneta behar bereziko ikasle gutxiago dituzte. Klasekontua da: eliteko ikastetxeek diru asko dute etabehar bereziko ikaslerik batere ez; baliabideenargudioa tranpatia da.

A. ARIZNABARRETA: Argi gera dadin errepikatukodut: ikastolok behin eta berriro aldarrikatu dugugu gauden eskola-eremu bakoitzean, edozeinbehar bereziko ikasle eskolaratzerakoan gurematrikulazio tasaren neurriko konpromisoa har-tzeko prest gaudela. Eta hori betetzen dugu; bereborondatez datorren inori ez zaio matrikulaziobat ukatu, eta administraziotik esleitu zaizkigu-nean ere ez.

Ikasleen harreran bakarrik ez, pentsatzekoa daoreka beste eremu batzuetan ere bilatu beharkodela: irakasleen kontratazioan, ikastetxearen ges-tioan, baliabideetan, finantzazioan… Zein irizpidefinkatu beharko lituzke legeak, joko-arauak berdin-tze aldera?

9

EAErako Hezkuntza Legea / Mahai-ingurua

“ A. Ariznabarreta

Ikastolok behin eta berriro aldarrikatudugu gu gauden eskola-eremubakoitzean, edozein behar berezikoikasle eskolaratzerakoan gurematrikulazio tasaren neurrikokonpromisoa hartzeko prest gaudela.Eta hori betetzen dugu”

“ M. Bilbatua

Auzo marjinatu batean dagoenikastetxeak nekez lortuko du ekitatea,publikoa edo pribatua izan, bestezerbitzuen laguntzarik ez badauka(gizarte-zerbitzuak, hezkuntzazerbitzuak, osasungintzakoak), edoadministrazioaren aldetik laguntzabereziak jasotzen ez baditu”

Page 10: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

M. BILBATUA: 1993ko Legeak dio ikastetxeekaukera daukatela euren hezkuntza proiektuadiseinatu eta garatzeko, baina praktikan ikustendugu hainbat faktorek oztopatu egiten dutelaproiektu propioen garapena. Irakasleen kontra-tazioari lotuta, esaterako, irakasleriaren egon-kortasun eza ikastetxeek gaur egun daukatenarazo garrantzitsua da. Hezkuntza proiektu osointeresgarriak dituzten eskolak ikusi izan ditut,denborarekin ahultzen joan direnak desager-tzeraino, irakasleen egonkortasuna bermatzekoaukerarik izan ez dutelako. Irakasleak hautatze-ko eskumena izan beharko luke ikastetxeak, baieskolen autonomia eta bai irakasleen lan esku-menak bermatuz. Beste herrialde batzuetanbiak bermatzeko gai dira. Era berean, eskolabakoitzak dituen berezitasunen araberakobaliabideak definitzeko gai izan beharko gina-teke, gaur egun oso irizpide homogeneoak era-biltzen direlako, eta ikastetxe batean 20 ikasle-ko ratioa normala izan daiteke baina besteikastetxe batean beharbada kopuru handiegiaizango da. Ikastetxe bakoitzaren beharretanoinarritutako autonomia eredura pasa behardugu. Eskolaren antolamenduan eta gestioanhomogeneizazioaren alde egiten badugu, ezdugu kalitatezko hezkuntza lortuko. Konfian-tzarekin dago lotuta, kalitatezko hezkuntza sis-temetan administrazioak konfiantzan oinarri-tzen duelako ikastetxearekiko harremana, etahemen aldiz mesfidantza da nagusi, ikastetxeakariko balira bezala behar edo merezi ez dituz-ten baliabideak eskatzen.

Bestalde, emaitza akademikoetan oinarritutakoirizpideak oso arriskutsuak dira. Heziberrik hala-ko zerbait aipatzen du, eta horrela eginez geroarazo larriak sor daitezke, laguntzak eta baliabi-deak emaitzen eta rankingen arabera antolatzendirenean irakaste-prozesuak emaitzetara bidera-tzen dituztelako ikastetxeek, eta horrek izuga-rrizko kaltea ekartzen dio hezkuntzari. Moduakdaude proiektuen emaitzak baloratzeko, bainaproiektuak berak eman beharko lituzke adieraz-leak, ondo garatzen ari al den jakiteko.

A. ARIZNABARRETA: 93ko Legeak autonomiapedagogikoa eta curricularra aurreikusten ditu,eta –marko eta lehentasun batzuen barruan–ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza proiektuanbehar dituen baliabideak definitu ahal izatea,baita baliabide horien kudeaketa ekonomikoaere, pertsonalaren kudeaketa. Baina autonomiaekonomiko hori ez da garatu urte hauetan guz-tietan. Horri buelta eman behar zaio, Mariamekaipatu moduan hezkuntza proiektuen arabera,eta langileen eskubideak uztartuz.

A. IDIGORAS: Heziberrin ikastetxe publikoetakoautonomia proiektuak zehazten dira. Bitxia dalegean publiko, itunpeko, pribatu, denak baterasartzen dituztela, baina autonomiari eskainitakokapitulu horretan Heziberrik ikastetxe publikoakbaino ez dituela aipatzen, kontrol mekanismoakzehazten direlako. Klaustroen aurrean kontuemateaz mintzo da, eta emaitza akademikoeiarreta berezia jarriko zaiela dio, “batik bat bana-kako eta amaierako ebaluazioetan lortutakoemaitza akademikoei”! Autonomiaren gaiariheldu behar diogu, hala da, baina ea zer ulertzendugun autonomiaren kontzeptuarekin, baiLOMCEn bai Heziberrin autonomia ulertzendelako eredu gerentzial moduan. Hau da, itunpe-ko ikastetxeetan dagoen eredua publikoetaraekartzea eta esaterako zuzendariak eskumenaizatea ordezko bat kaleratzeko. Sindikatu eta lan-gileen ordezkari garen heinean, horren kontragaude. Eta Legea zerotik hasiko dela saltzendiguten arren, ez da hala, dagoeneko Heziberrikatera dituen dekretuetan ikusten dugulako Legeaoso baldintzatuta datorrela, sareen bateratzeanedo autonomia ulertzeko moduan, besteak beste.

Eta bai, irakasleen egonkortasuna beharrezkoada, baina edozein irakaslek ziurrenik bat egingodu –ñabardura pedagogiko-metodologikoak gora-behera– ikastetxe publikoetako irizpideekin,beharbada ez ordea kristau-eskola batekoekin.Bereizi behar delako ikastetxearen proiektu peda-gogikoa eta hainbeste aldarrikatzen den ikaste-txearen nortasuna. Adibiderako, hezkuntza sarea-

10

205. zenb. 2016ko urtarrila

Page 11: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

ren %35 Elizaren esku dago EAEn, eta ikastetxehorietan jasotzen diren printzipioek erlijioarekineta ebanjelioarekin dute zerikusia. Horregatik, ira-kasleen egonkortasuna beharrezkoa ikusten dugueskola publikoan, baina itunpeko eta publikokoikastetxeetarako langile zerrenda bateratua egitenbada, zalantzak sortuko zaizkio batera edo besteraegokitu, bai langileari, bai patronalei, bai koopera-tiben munduari. Irakasle homosexual eta ateo batiikastetxe erlijiosoa egokitzen bazaio, zer?

Katalunian, eskola publikoetan irakasleria kon-tratatzeko sistema honakoa da: zuzendariak –ezeskola komunitateak– erabaki dezake oboeadakien Musika irakaslea nahi duela, zerrendanbegiratuko du profil hori dutenak zeintzuk diren,eta ikastetxean elkarrizketatu ostean zuzendariakhautatuko du irakaslea. Hori eskola publikoetangertatzen ari da, autonomia proiektuetan sartudiren eskoletan. Ezin da halakorik inondik inoraonartu, tarteko bide bat bilatu beharko da.

M. BILBATUA: Ez nuen hori ezagutzen eta harri-garria iruditzen zait inongo bermerik eta kontro-lik gabe, hezkuntza proiektuan justifikatu gabehalako hautaketak egin ahal izatea. Eskolak ira-kasleak hautatzeko eskubidea izan behar dueladiodanean, testuinguru zehatz batean kokatzendut, jakina.

Ikastetxeen autonomia jarri duzue mahai gainean.Hirurek argi duzue emaitza akademikoak ezin dire-la izan autonomiarako neurgailu. Nola garatu ikas-tetxeen autonomia?

A. IDIGORAS: Autonomia curricularra beharrez-koa da, baina hori bai, aukera berdintasuna ber-matuz. Autonomiak ez du esan nahi sistemarenarau ezarantz egin behar dugunik, bakoitzak nahiduena egin dezakeenik, eta hori da Heziberrikgaur egun planteatzen duena: bakoitzak nahiduena egin dezala eta ontzat emango dugu.Autonomiak totema dirudi, inongo adostasunikgabe Hezkuntza Legerako jada aurrez onartua,baina sakondu beharreko gai mamitsua da.

A. ARIZNABARRETA: Ados Aitorrekin, baina ezdugu uste autonomia hori dagoeneko emantzatdatorkigunik. Are gehiago, administrazioakoraindik ez du Heziberriren bigarren fasea bete,dekretua argitaratu gabe dago [hala zegoenmahai-ingurua egin genuenean], eta larria da, aur-tengo ikasturtean de facto indarrean dagoelako etaez dagoelako kaleratuta. Zeren zain dago Jaurla-ritza, Madrilgo panorama politiko berriaren ara-bera LOMCE bertan behera geratzeko zain,EAEko dekretua erretiratzeko?

11

EAErako Hezkuntza Legea / Mahai-ingurua

“Guztion artean gai bagarahezkuntza sistemaren oinarriakfinkatu eta konpromisoakhartzeko, luzarora begira horrekEstatuko lege organikoek bainobalio gehiago izango du. EtaEstatuaren lege organikoekin talkaeginez gero ere, merezi du,besterik ez bada denon arteanerabakitzeko zein hezkuntza eredunahi dugun”, azpimarratu du AbelAriznabarretak.

GU

RE

HE

ZK

UN

TZ

APL

AT

AFO

RM

A

Page 12: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

M. BILBATUA: Aitor, harritu nau iradokitzeakcurriculuma eratzeko autonomia gehiegi ematenzaiela ikastetxeei. Hori ez baita erreala; ikustendugu ebaluazioetan ezagutza zehatzei erantzunbehar izaten dietela ikasleek, eta egoera alderan-tzizkoa dela, curriculum erabat itxia nahi da,LOMCEren ebaluazioek baldintzatua. Aldiz,ondo funtzionatzen duten herrialdeetan, admi-nistrazioak oso curriculum irekiak diseinatzenditu eta ikastetxeen esku uzten du curriculumpropioa garatzea. Eta gainera, Finlandian adibi-dez, ez dituzte ikas-prozesuan zehar etengabeebaluazioak egiten.

A. IDIGORAS: Ez dakit nola ulertu den, baina aniz-tasun eta malgutasun curricularra daukagulabaino ez nuen esan nahi, batez ere Lehen Hez-kuntzan. Esaterako, hainbat lekutan herri curri-culumak egiten ari dira, horretarako margenadagoen seinale. Autonomiak eremu curricularra-ri erantzun behar dio batez ere, eta ez horrenbes-te baliabideen kudeaketari.

Esan duzuen bezala, Legea egin aurretik hainbatpuntu dagoeneko erabaki ditu Heziberrik lehenen-go eta bigarren fasean. Hizkuntzaren trataera dahorietako bat eta eskoletan egungo hiru ereduakmantentzearen alde egiten du (A, B, D), eragileekaspalditik aldarrikatzen duten arren ereduok gain-ditu eta euskararen inguruan ardaztutako hezkun-tza garatzeko beharra. Hizkuntzaren trataera zeinizan beharko litzateke, lege berrian?

A. ARIZNABARRETA: Heziberrik jaso duen puntuhorri ere momentuz ez diogu kasu gehiegirikegin, ez dutelako alternatibarik planteatu. BaiEskola Kontseiluak berak bai eragile ezberdinokaspaldi eskatu genuen beste planteamendu bat.Euskararen Normalkuntza Legea 1982koa da etahurrengo urtean sortu ziren ereduok, ikusi zeintestuingurutan. Ikastolok nahiago izan duguEleanitz proiektua deitzen duguna garatu, etahorretan ari gara 1991tik. Euskara ardatza dagurean, lehen hizkuntza, eta horrekin batera gaz-telania, ingelesa eta frantsesaren ezagutza mailaere definituta dauzkagu irteera profilean: derri-gorrezko eskolaldia bukatzean zein da –bestekonpetentziekin egiten dugun moduan– ikasleakizan behar duen hizkuntza konpetentzia? Bada,Europako erreferentzia markoak aintzat hartuz,ikasleak euskaran B2 maila lortzea dugu helburu,ingelesean B1, gaztelanian B2 Hegoaldean etaA2 Iparraldean, eta frantsesean B2 Iparraldeaneta A2 Hegoaldean. Horren arabera jokatzendugu eta Oiongo edo Bermeoko ikastolak berdi-nak ez direnez, testuinguru soziolinguistikoarenarabera antolatzen da ikastola bakoitza, beti ereargi edukita irteera profilak zein izan behar duen.Hezkuntza sistema osoari begira ere, lau hizkun-

12

205. zenb. 2016ko urtarrila

“ M. Bilbatua

Ikastetxe bakoitzaren beharretanoinarritutako autonomia eredurapasa behar dugu. Kalitatezkohezkuntza sistemetanadministrazioak konfiantzanoinarritzen du ikastetxearekikoharremana, eta hemen aldizmesfidantza da nagusi, ikastetxeakariko balira bezala behar ez dituztenbaliabideak eskatzen”

Page 13: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

tzotan lortu beharreko konpetentzia argi zehaztubeharko litzateke irteera profilean, eta etapabakoitzerako tarteko profilak ere zehaztu behar-ko lirateke, Europako markoa baliatuz. Horrilotuta, ikastetxe bakoitzeko hizkuntza proiektuakgaratzeko, baliabideak eta apustu serioa egonbeharko luke administrazioaren aldetik.

M. BILBATUA: Irteera profilean oinarritzen zare-tela diozu, baina praktikan eredu bat hautatuduzue: murgiltze edo mantentze eredua [D ere-dua], eta nik uste hezkuntza sisteman denokhorrantz jo behar dugula. Emaitzetan ikustendugu: A ereduan euskarari lotutako emaitzak osokaskarrak dira eta gainera A eredua mantentzeainklusioaren aurka doala gehituko nuke, zenbaitkasutan eredu hori duten ikastetxe publikoakesklusiorako ghetto bihurtzen direlako. Murgil-tze eredua positiboa izan daiteke bai euskaraikasteko bai inklusiorako, baina Abelek dioenmoduan, eredu bakarra izanik malgua izan behar-ko litzatekeela uste dut, eskolen egoera soziolin-guistikoa eta ikasleen aniztasuna kontuan hartuz.2012ko ebaluazioak hor ditugu, eta sistemaosoak oraindik badu zer ikasi eta zer egin, euska-raren irakaskuntzan emaitza onak lortzeko. Zen-tzu horretan, euskaldun eleanitzez hitz egiten arigara, baina oso kontziente izan behar dugu eus-kaldun izateak zer esan nahi duen.

A. IDIGORAS: Heziberrik jasotzen duen plantea-mendua azken urteotan euskarari egin zaion era-sorik bortitzena da. Hezkuntza sare osoan pen-tsatutako planteamendua egiten du, eta ikastolenerrealitatetik begiratuta partekatzen dut Abelekdioena, D ereduaren barruan malgutasunez joka-tu ahal izatea, Oion eta Bermeoko itunpeko ikas-tolen egoera ezberdina aintzat hartuz, baina kon-tua da Oionen ikastetxe publikoa ere badagoela,subsidiaritate egoeran, eta horri testuingurusoziolinguistikoaren malgutasuna aplikatzenbadiogu, akabo [B eredua du ikastetxeak; dato-rren ikasturterako D ereduko lerro bat ere egon-go da]. Heziberrik hori dio, ikasleen euskara lor-pen adierazleak ikastetxearen ingurune

soziolinguistikoaren araberakoak izango direla.Nafarroaren zonifikazioa EAEra ekarria, nola-bait. Ingurune soziolinguistikoa inoiz ezin daaitzakia izan lorpen adierazleak malgutzeko, alalegeak jasotzen du matematiketako emaitzakbaxuagoak izan daitezkeela Ezkerraldean, ingu-rune sozioekonomiko okerragoa dutelako? Juxtualderantzizkoa behar luke administrazioarenplanteamenduak: baldintza soziolinguistiko oke-rragoak ditu ikastetxeak? Ba ikastetxe horretanindarrak jarriko ditugu, euskara mailan gainera-koen pareko lorpen adierazleak bermatu ahalizateko. Heziberrik jasotzen duena larria da eus-kararentzat: esaten du adibidez ikastetxe bakoi-tzak aukeratuko duela ingelesari zenbat ordueman. Ikastolen kasuan primeran, baina kristau-

13

EAErako Hezkuntza Legea / Mahai-ingurua

“ A. Idigoras

Autonomiak ez du esan nahisistemaren arau ezarantz egin behardugunik, bakoitzak nahi duena egindezakeenik, eta hori da Heziberrikgaur egun planteatzen duena.Autonomiak totema dirudi, bainasakondu beharreko gai mamitsua da”

“ A. Ariznabarreta

Inguru soziolinguistikoak ezin du izanaitzakia euskara mailaren lorpenadierazleak malgutzeko. Jar ditzagunlorpen adierazleak, eta ikastetxearenhizkuntza planteamendua tresna izandadila horietara iristeko. Etahizkuntzaren tratamenduan ere,baliabide gehien behar duenikastetxeak gehiago jaso ditzala”

Page 14: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

eskolan akuiluarekin ibili behar izan du adminis-trazioak euskara sartzeko, eta lortu denean A etaB ereduko ikastetxe asko euskalduntzea, orainberriz atzera egin eta lehen aipatu dudan araurikeza nagusitzen da: norberak egin dezala nahiduena. Are gehiago, Heziberrik gaineratzen duikastetxe guztietan atzerriko lehen hizkuntzakomunikazio hizkuntza gisa orokortu behar dela,ikastetxeko hizkuntza orokortua bihurtu arte.

A. ARIZNABARRETA: Erabat ados. Ingurune sozio-linguistikoak ezin du izan aitzakia lorpen adieraz-leak malgutzeko. Guk dioguna da: jar ditzagunlorpen adierazleak, eta ikastetxearen hizkuntzaplanteamendua izan dadila tresna eta bideahorietara iristeko. Eta ekitateaz genioena honaekarrita, hizkuntzaren tratamenduan ere baliabi-de gehien behar duen ikastetxeak baliabidegehiago jaso ditzala.

Bide batez, eskolena bakarrik ez, gizarte osoa-ren erantzukizuna da euskalduntzea, baina esanbeharra dago azken urteotan euskalduntze pro-zesuan eman den aurrerapauso nabariarenatzean eskolak egin duen lana dagoela.

Heziberriz ari gara, eta hein batean LOMCEk bal-dintzatuta daude honen eduki eta aginduak. EAE-rako Hezkuntza Legea ere, Espainian indarreandagoen edo etorkizunean egon daitekeen legeakbaldintzatuko du ezinbestean? Bertako eredu etalege propioa lor dezakegu, ala beti egongo daEstatuko legearen menpe?

A. ARIZNABARRETA: Hasieran aipatu dut Madril-dik datozen lege organikoen eragina. Hezkuntzaeskumenak erkidegoak ditu, baina tranpa dagohor, Estatuak bi eskumen berarentzat gordetzendituelako, eta horien izenean, beste eskumenguztiak ere berenganatzen ditu. Bata da heziketaeskubidea eta bestea titulazioa. Nork sinatzenditu hezkuntzan lortutako tituluak? Espainiakoerregeak. Lege organikoak oinarri-oinarrizkomarkoa baino ez luke izan beharko, ikasle guz-tiek daukaten heziketarako eskubidea bermatze-

ko eta titulua eskuratu aldera beharrezkoak direngutxienekoak finkatzeko. Baina EspainiakoGobernuak tituluaren eskumena baliatzen duharago joateko: esate baterako, LOMCE legeorganikoaren bidez errebalidak jarri ditu ikas-prozesu osoan zehar. Eta modu horretan lortzendute edukien kontrola ez galtzea.

Testuinguru honetan, eragileon arteko eztabai-daren bidez guztion artean gai baldin bagaraadosteko hemendik hamar-hamabost urterakohezkuntzaren iparra zein den, hezkuntza siste-maren oinarriak finkatu eta konpromisoak har-tzeko gai bagara, luzarora begira horrek baliogehiago izango du. Eta Estatuaren lege organi-koekin talka eginez gero ere, merezi du, besterikez bada denon artean erabakitzeko zein hezkun-tza eredu nahi dugun.

M. BILBATUA: Bat nator; gure artean ikuspegibateratua izango bagenu, indar gehiago izangogenuke Madrildik etor daitezkeen erasoei aurreegiteko eta eraso horien aurrean bide ezberdinakbilatzeko. LOMCEren kontrako batasuna horrenadibide izaten ari dela uste dut.

A. IDIGORAS: Abelek oso ondo deskribatu du:tituluak jokoan dauden bitartean, zaila dagoEstatuko lege organikoei aurre egitea. Dena den,bitartean badaude erremintak hezkuntza justua-goa lortzeko edota laikotasunean sakontzeko.Aurrera begira, ikastetxe guztiak publifikatzeaketa hezkuntza herritar guztion esku uzteaklagunduko luke sistemaren atomizazioa eta dis-pertsioa gainditzen, jendartearen hierarkizazioariaurre egiten.

Azkenaldian lortu den hezkuntzaren ingurukoakordiorik zabalena Gutun Soziala dugu: hez-kuntza eskubidea aldarrikatzen dugu bertan, per-tsona guztiek dutela hezkuntza publiko, euskal-dun, plural, laiko eta doakoa eskuratzekoeskubidea, aniztasuna integratuko duena eta ber-dinzalea izango dena generoaren ikuspegitik;ikuspegi kritikoa eta elkartasun internazionalista

14

205. zenb. 2016ko urtarrila

Page 15: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko

sustatuko dituena hezkuntzaren etapa guztietan,bai derrigorrezkoetan eta bai derrigorrezko ezdirenetan ere. Horrantz joan behar dugu eta nor-berak jarri beharko du bere aldetik, ez norbereinteresetatik abiatuz baizik eta guztien ongizateabilatuko duen eredurantz aurrera egiteko. Gukbeti aldarrikatu dugu euskal eskola publiko baka-rra behar dugula, hortik abiatuko baita balizkoEuskal Herri aske baten hezkuntza eredu justue-na.

M. BILBATUA: Norbanakoen eskubideez diozuna-ri gehituko nioke herri bezala gure hezkuntza sis-tema antolatzeko daukagun eskubidea. Bi esku-bide horien inguruan antolatu beharko genukegure eredua, pertsona orok hezkuntza on bat

jasotzeko daukan eskubidea gure kultura, hiz-kuntza, historia… transmititzeko daukaguneskubidearekin uztartuz.

Bidea euskal eskola publikoa dela ere adieraziduzu. Eskola publiko hori beste eredu batekineraiki behar dugu, ezin gara egon Espainian edoFrantzian ditugun ereduen menpe. Gaur egunbadaude herri hezitzaileen moduko ekimen osointeresgarriak, hezkuntza formaletik haragodoan hezigunea irudikatzeko aproposak. Gizar-teak dituen erronkei aurre egiteko eskola ez danahikoa eta bestelako zerbitzuak ere behar ditu-gu, hezkuntza formala eta ez formala hartubehar ditugu kontuan, ditugun hezkuntza helbu-ruak bete ahal izateko. �

15

EAErako Hezkuntza Legea / Mahai-ingurua

“Euskal eskola publiko bakarra behar dugula” argi du Aitor Idigorasek, “hortik abiatuko baita balizko Euskal Herriaske baten hezkuntza eredu justuena”. Mariam Bilbatuaren ustez, aldiz, “eskola publiko hori beste eredu batekineraiki behar dugu”. Eta herri hezitzaileak jarri ditu adibide, “hezkuntza formaletik harago doan heziguneairudikatzeko aproposak”.

Page 16: Eskola publiko eta - Argiaitun baten beharra eta lege berri baten beharra aldarrikatzen dugu, aspalditik. 3 ... Irakasle eta aholkulari pedagogiko aritu da. Besteak beste, Gasteizko