gida turistikoa

8
AURKIBIDEA Aurkezpena Historia Jaiak Garraiobideak Monumentuak Zaldibarko planoa eta mapa Ibilaldiak Parkeak Tabernak Kirola egiteko lekuak

Upload: zaldibar2

Post on 09-Jul-2015

564 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gida turistikoa

AURKIBIDEA

Aurkezpena Historia Jaiak Garraiobideak Monumentuak Zaldibarko planoa eta mapa Ibilaldiak Parkeak Tabernak Kirola egiteko lekuak

Page 2: Gida turistikoa

AurkezpenaLurralde historikoa:BizkaiaEskualdea:DurangaldeaAltuera:195,49mKokapena:43º 10´ 16´´ i- 1º 8´ 27´´S.Auzi Barrutia:DurangoLuze-zabalera:11,84 km karratuBiztanleria:2,876 bizt (2006)

Zaldibar Bizkaian dago Durangaldean.Ermua, Berriz, Elorrio, Durango... inguratzen dute.Zaldibar menditzua da.Herri txikia da baina etxe asko ditu.Mendietan auzo asko ditu. Zaldibarko Elizatea Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mugan dago, Durangotik 7 kilometrora eta Eibartik 9ra. Mallabia, Ermua, Elorrio, Eibar eta Elgeta inguratzen dute.

HISTORIA Zaldua (orain Zaldibar) Durango Merinaldeko elizatea dugu eta Gipuzkoa dauka mugatzat. Zaldibarko dorre zaharraren ugazabek gizaldiz gizaldi agindu zuten herri honetan. Tradizioak dioenez, Sancho Abarkak hamar urte eman zituen giltzapeturik jatorri horretako gazteluan. Zaldibarko Juan eta Vicente, XV. mende bukaeran Kanpoko Maisu eta Zacatecasko Konpainiaren Eskola sortu zutenak, dorretxe

Page 3: Gida turistikoa

horretan jaio ziren. 1383an Pedro Ruiz de Zaldibar izan zen San Andres Elizako jagolea eta 1415ean, berriz, Fernando de Zaldibar. Era berean, Mallabia eta Iurretako jagoleak ere baziren, Juan I.aren eta Errege Katolikoen aginduz egindako ikerketetan azaltzen denez. San Andres Eliza XIII. mendean eraiki zen Zalduegin eta hiru mende geroago handiagotu. 1766ko urtarrilean aldare-aurrea erre egin zen oinaztarriak jota, eta sortaldeko zatia berriro eraiki behar izan zuten eta 1778an, ostera, kanpandorrea. Onuradun bik jagoten zuten eliza XVIII. mendearen azkenetan; erregeak aurkezten zituzten onuradunak eta berari zegozkion, gainera, orduko eliztarren kopurua osotzen zuten hirurogeita lau etxek ordaindu behar zituzten hamarrenak. Bizilagunak elizateko lau auzoetan (Zaldua, Gazaga, Goierri eta Eitzaga) sakabanatuta bizi ziren; auzuneok ordezkari bat zeukaten, zazpigarren zenbakia eta botoa zeukana Gerediagako Batzarretan. Elizateko barrutian, Mallabia eta Santa Marinako basoetatik behera datozen errekatxoek dakarren urak eraginda, hainbat errota zeuden. Fruitu-arbola ugari zituen ibar aberatsa ureztatzen zuten errekatxo horiek.Elmendo eta Elanzigua mendietan gaztaina, pago haritz, platano eta urkiz jositako basoak zeuden, baita ganaduarentzako bazka ederrak ere. Aparteko garrantzia dauka Zaldibar deritzon orra-iturriak; haren ondoan, XIX. mendean bainuetxea eta ostatua eraiki ziren. Jose Mª de Munibe y Aranguren jaunak, Peñafloridako XI. Kondeak, urgaziak hartu eta 1846an Zaldibarko bainuetxea egin zuen. Urgazi horiek gogoan galtzen diren egunetatik erabili izan dira, hainbat gaixotasun sendatzeko indarra zeukatelako. Urak hain gora

Page 4: Gida turistikoa

handikoak izanik, bainuetxearekin bete-betean asmatu zuten, jende asko eta famakoa etortzen zelako bertara; hain zuzen “Madril txiki” deitzen zioten Zaldibarri. Premiak eraginda, sortzailearen oinordekoak, Jose Mª de Gortázar jaunak, bainu sendagarrientzako etxea eta Parkeko Hotel ederra eraikitzeko erabakia hartu zuen. Orduko sasoian (1882) bainuetxea eta ostatuak egiteko zeuden joera moderno guztietatik edanez moldatu zituen bata zein bestea. Baina medikuntzak aurrera egin ahala, bainuetxeak itzaliz joan ziren eta hainbatek –Eskoriatza, Elorrio eta Santa Agedakoek, besteak beste- ateak itxi behar izan zituzten. Zaldibarko bainuetxeak ere, garai bateko edertasuna galduta, beste horrenbeste egin behar izan zuen 1922an. Urte horretan Bizkaiko Foru Aldundiak erosi zuen eta handiagotu eta konponketa-lanak egin ondoren, Ospitale Psikiatrikoa izateko prestatuta gelditu zen. 1985ean Osakidetzak hartu zuen Ospitalea, eta haren ardurapean dago gaur egun.

JAIAK

Ekainaren 29an Eitzagako San PedroUztailaren 8an udako San AndresUztailaren 18an Santa Marina (Goierri)Uztailaren 25ean Santiago (Gatzaga)Abuztuaren 10ean San LorenzoAzaroaren 30ean neguko San AndresAbenduaren 26an- San Eztebe.

Page 5: Gida turistikoa

Garraio bideak Zaldibarren Garraio bide hauek daude: Autobusak, trenak.

Autobusak:Bilbao-Ermua, Ermua-Bilbao, Durango - Berriz - Zaldibar - Mallabia – Ermua. Autobusak orrela doas.Trenak:Bilbo-Donosti_Amara lineaBilbao (Atxuri) - Bolueta - Etxebarri - Basauri (Ariz) - Galdakao (Zuatzu) - Usansolo - Bedia - Lemoa - Amorebieta_Etxano - Euba - Durango - Durango (San Fausto) - Traña - Abadiño - Berriz - Zaldibar - Ermua - Ardantza - Eibar dds Elgoibar - Deba - Zumaia - Zarautz – Donostia(Amara)

MONUMENTUAKZaldibarren monumentu hauek daude

Santa Marinako ermita, Gatika baserria, Zaldibar dorretxea, San Martingo ermita, San Andres Apostoluaren eliza,

Page 6: Gida turistikoa

Elizondo dorretxea, Eitzako dorretxea eta Eitza baserria.

Hau Zaldibarko eliza da. San Andres apostolua.

Zaldua armarria.

IBILALDIAK San Andres eliza da Zaldibarko eliza garrantzitsuena. Egun dituzten datuen arabera, XIII. mendean sortu zuten eta hiru mende geroago zabaldu zuten berriz. Aldare nagusian, San Andres Apostolu zaindariaren irudia dago. Garitaonandia Dorretxea ere ikusteko modukoa da. XVII. mendean sortu zuten eta egokiro kontserbatu da gaur arte. XX. mendearen hasieran, beste eraikin bat atxiki zioten jarraian, aurpegi nagusiaren zati handi bat estaliz. Era horretan, atea eta dorrearen buruan dagoen armarri landua barruko aldean geratzen dira babestuta.

Page 7: Gida turistikoa

PARKEAKZaldibarren 7 parke daude:

TABERNAKZaldibarren taberna hauek daude:Gure leku, Izukari, Ametz, Kizkitza, El rincon de paula, Sorgin, Karobi, La bodegilla, Negugogor, Batzokia,El arcoa

Page 8: Gida turistikoa

KIROL EGITEKO LEKUAK

Hau Olazar pilotalekua da.

Zaldibarren beste frontoi bat dago,polikiroldegi bat dago eskoletan eta rokodromo bat ere.