gida didaktikoa2

20
42 Plastikoak eta ehunak SARRERA PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA 2 Ikasgai honetan, ikasleek plastikoez zerbait gehiago jakin dezaten lortu nahi da; izan ere, material hori edonon aurki dezakegu eguneroko bizitzan. Gaur egun, edozein esparrutan, nekez aurki daiteke hainbeste gauzatarako balio duen material hori ez duen objekturik. Garrantzitsua da ikasleek, unitatearen amaieran, hauek jakitea: – Plastikoen ezaugarri nagusiak. – Hiru plastiko mota nagusiak bereizten haien propietateen bidez, bai eta maizenik zertarako erabiltzen diren ere. – Plastikoak erabiliz lan egiteko oinarrizko teknikak. – Ehungintza-materialen ezaugarri orokorrak. – Ehun eta larru motak jatorriaren arabera bereizten. HELBURUAK • Plastikoen ezaugarri orokorrak zein diren eta, jatorriaren arabera, nola sailkatzen diren jakitea. • Plastikoak beren propietateen arabera sailkatzea. • Plastikoak nola aurkezten diren eta nola lantzen diren jakitea. • Termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak eta plastiko apartsuak fabrikatzeko proze- suak bereiztea. • Ehungintza-materialen ezaugarri nagusiak zein diren eta haiek egiteko lehengaien jatorriaren arabera nola sailkatzen diren jakitea. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 1. Plastikoen ezaugarri orokorrak jakitea. 2. Plastikoak jatorriaren arabera sailkatzea. 3. Plastikoak hiru multzo handitan sailkatzea, dauzkaten propietateen arabera. 4. Hiru plastiko multzo handietako bakoitzaren ezaugarri guztiak ikastea. 5. Erabilera orokorreko termoplastiko multzoak –prestazio handiko termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak eta elastomeroak– identifikatzea, eta haien aplikazio nagusiak bereiztea. 6. Plastikoak lantzean erabiltzen diren teknikak jakitea. 7. Plastiko bakoitzaren mota eta ezaugarrien arabera, ebakitzeko eta zulatzeko, tolesteko eta deformatzeko eta piezak batzeko erak bereiztea. 8. Plastikoak fabrikatzeko metodoak behar bezala izendatzea. 9. Plastiko mota bakoitzaren fabrikazio-prozesuak bereiztea. 10. Ehungintza-materialen propietate nagusiak jakitea. 11. Ehungintza-materialak haiek egiteko erabiltzen diren lehengaien jatorriaren arabera sailkatzea. 12. Ehungintzako produktuak egiteko prozesua osatzen duten lanak bereiztea eta ongi ordenatzea. Programazio didaktikoa programazioaren CDan dago

Upload: uribarrikt

Post on 30-Jul-2015

298 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gida didaktikoa2

42

Plastikoak eta ehunakSARRERA

PROGRAMAZIODIDAKTIKOA 2Ikasgai honetan, ikasleek plastikoez zerbait gehiago jakin dezaten lortu nahi da; izan ere, material hori edonon aurki dezakegu eguneroko bizitzan. Gaur egun, edozein esparrutan,nekez aurki daiteke hainbeste gauzatarako balio duen material hori ez duen objekturik. Garrantzitsua da ikasleek, unitatearen amaieran, hauek jakitea:– Plastikoen ezaugarri nagusiak.– Hiru plastiko mota nagusiak bereizten haien propietateen bidez, bai eta maizenik zertarako erabiltzen diren ere.– Plastikoak erabiliz lan egiteko oinarrizko teknikak.– Ehungintza-materialen ezaugarri orokorrak.– Ehun eta larru motak jatorriaren arabera bereizten.

HELBURUAK

• Plastikoen ezaugarri orokorrak zein diren eta, jatorriaren arabera, nola sailkatzen diren jakitea.

• Plastikoak beren propietateen arabera sailkatzea.

• Plastikoak nola aurkezten diren eta nola lantzen diren jakitea.

• Termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak eta plastiko apartsuak fabrikatzeko proze-suak bereiztea.

• Ehungintza-materialen ezaugarri nagusiak zein diren eta haiek egiteko lehengaien jatorriaren arabera nola sailkatzen diren jakitea.

EBALUAZ IO- I R I Z P IDEAK

1. Plastikoen ezaugarri orokorrak jakitea.

2. Plastikoak jatorriaren arabera sailkatzea.

3. Plastikoak hiru multzo handitan sailkatzea, dauzkaten propietateen arabera.

4. Hiru plastiko multzo handietako bakoitzaren ezaugarri guztiak ikastea.

5. Erabilera orokorreko termoplastiko multzoak –prestazio handiko termoplastikoak,plastiko termoegonkorrak eta elastomeroak– identifikatzea, eta haien aplikazio nagusiak bereiztea.

6. Plastikoak lantzean erabiltzen diren teknikak jakitea.

7. Plastiko bakoitzaren mota eta ezaugarrien arabera, ebakitzeko eta zulatzeko, tolesteko eta deformatzeko eta piezak batzeko erak bereiztea.

8. Plastikoak fabrikatzeko metodoak behar bezala izendatzea.

9. Plastiko mota bakoitzaren fabrikazio-prozesuak bereiztea.

10. Ehungintza-materialen propietate nagusiak jakitea.

11. Ehungintza-materialak haiek egiteko erabiltzen diren lehengaien jatorriaren araberasailkatzea.

12. Ehungintzako produktuak egiteko prozesua osatzen duten lanak bereiztea eta ongiordenatzea.

Programazio didaktikoaprogramazioaren CDandago

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 42

Page 2: Gida didaktikoa2

43

O INARR I ZKO GA I TASUNAK– Gizakiak, betiere bere eguneroko jarduna erraztu nahirik, material gero eta sofistikatuagoak aurkitzeko historikoki agertu duen interesa ulertzea. (3. OG eta 7. OG)– Plastikoek zer jatorri duten, zer propietate dauzkaten eta, eguneroko objektuen fabrikazioan, zer aplikazio nagusi dituzten jakitea. (3. OG eta 7. OG)– Plastikoak fabrikatzeko industrietan zer prozesu fisiko-kimiko egiten diren jakitea, prozesu horiei buruz ezaguera zientifiko-teknikoak bizitza pertsonalean eta sozialean egindako

aplikazioak direla ulertzea, eta ebaluazio-irizpide pertsonalak eta independenteak garatzea. (3. OG, 5. OG eta 8. OG)– Plastiko eta aplikazio berriez informazioa bilatzeko, lortzeko eta prozesatzeko trebetasunak garatzea, ikasleek era autonomoan eta beren interesen arabera ikasten jarraitzeko

motibazioa izan dezaten. (4. OG eta 7. OG)

AN IZTASUNAREN TRATAERA MATER IAL D IDAKT IKOAKEduki hauei buruzko finkatze- eta sakontze-jarduerakaniztasunaren trataerarako koadernoan aurkituko dituzu.• Finkatze-jarduerak, 6. eta 7. orrialdeetan.• Zabaltze-jarduerak, 36. eta 37. orrialdeetan.

• Liburuak eta aldizkariak– GÓMEZ ANTÓN, M.a Rosa: Los plásticos y la gestión de residuos, Madril, Plastikoak eta ingurumena fundazioa, 1998.

Plastikoen jatorriaz eta fabrikazio-metodoez.– BRAUN, D.: Métodos sencillos de identificación del plástico, Hanser, 1991.

• Ikus-entzunezkoak– Reciclados de resíduos en Almería, Plastikoak eta ingurumena fundazioa.– Programa informático Plastics, Plastikoak eta ingurumena fundazioa.

• Internet– www.mtas.es/insht/. Laneko higiene- eta segurtasun-institutua.– www.prevencia3.net. Laneko arriskuez ohartzeko gela.– www.ciemat.es. Energia-, ingurumen- eta teknologia-ikerketen zentroa.– http://amiclor.org. Kloroaren kimikaren erabiltzaileen eta langileen erakundea.

Kon t z ep tuak• Zer plastiko mota dauden eta eguneroko bizitzan zer

aplikazio dituzten jakiteko interesa adieraztea.• Ehungintza-materialetan zer mota dauden eta zer jatorri

duten jakiteko interesa adieraztea.• Plastikoen eta ehungintza-materialen bizitza erabilgarria

luzatzeko eta egoera arriskutsuak saihesteko, haien erabilera-arauen eta informazio-etiketen berri izateko interesa erakustea.

• Lantegian objektu soil bat egiteko erabiltzen diren tresnen eta lanabesen ardura hartzea.

• Kontsumo orekatua izateko jarrerak izateaz arduratzea.

P r o z edu r ak J a r r e r a kEDUK IAK

• Material plastikoak. Ezaugarri orokorrak eta jatorria. Sailkapena.

• Erabilera orokorreko termoplastiko motak. Ezaugarriaketa erabilgarritasuna.

• Prestazio handiko termoplastiko motak. Ezaugarriak etaerabilgarritasuna.

• Plastiko termoegonkorren motak. Ezaugarriak eta erabil-garritasuna.

• Elastomero motak. Ezaugarriak eta erabilgarritasuna.• Lan-teknikak eta fabrikazioa plastikoak erabiliz.• Ehungintza-materialak. Ezaugarri orokorrak eta jatorria.• Ehungintza-prozesua.

• Plastiko naturalak, artifizialak eta sintetikoak bereiztea.• Plastikoak sailkatzea, beren propietateen arabera.• Plastiko mota identifikatzea, haren erabilgarritasunaren

arabera.• Plastiko motaren arabera ebaketa- eta zulatze-teknika

egokia aukeratzea.• Tolesteko eta deformatzeko teknika aukeratzea, plastiko

motaren arabera.• Piezak batzeko itsasgarria hautatzea, plastiko motaren

arabera.• Plastikoak fabrikatzeko prozesuak identifikatzea.• Ehungintza-materialak bereiztea, haiek egiteko balio

duten lehengaien arabera.

BESTE BAL IAB IDE BATZUK

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 43

Page 3: Gida didaktikoa2

44

Motak propietateenarabera

Ehunak

Termoegonkorrak

Termoplastikoak

Elastomeroak

Motak jatorriarenarabera

Plastikoak

Naturalak

Artifizialak

Sintetikoak

Motak jatorriarenarabera

Naturalak

Artifizialak

Ilelarruak etalarruak

Larrusintetikoak

EHUNGINTZA-MATERIALAKETA PLASTIKOAK

SARRERA

Plastikoen iraultza izan da XX. mendeko bizimoduan aldaketa handiakeragin dituzten gertaeretako bat. Plastikoek beste material batzuk baz-tertu dituzte –zura eta metalak, besteak beste–, aplikazio anitz dituz-telako, merkeak direlako, lan egiteko erabilerrazak direlako eta formaugari har ditzaketelako.

Hala ere, plastikoenen antzeko ezaugarriak zituzten lehen materialakduela milaka urte erabili ziren lehenengo aldiz. Plastiko horiek naturanzeuden, eta egiptoarrek, adibidez, haietako bat erabiltzen zuten bitxiakegiteko: anbarra (zuhaitzetako substantzia erretxinaduna).

Ehungintza-materialen erabilerak, berriz, zerikusi zuzena du harpeetakogizakiak bere gorputza babesteko erabiltzen zituen larruekin. Ezagutzendiren lehen esku-ehungailuak Egiptoko eta Mesopotamiako zibilizazioekerabili zituzten.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 44

Page 4: Gida didaktikoa2

45

Oha r r a k :

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Argazkiari etekina ateratzeko, kirolariak soinean daramatzan jantzi guztiakazter ditzakete ikasleek. Kirol-hornidura guztia material plastikoz edo ehunezeginda dagoela ohartuko dira.Hauek dira aipatzen ari garen plastiko motak: poliamida (delta hegalarenehunean eta euste-harietan erabilia); polikarbonatoa edo polipropilenoa (segurtasun-kaskoa egiteko erabilia); egituretako hagaxketako urea-formal-dehidoa; babes-betaurrekoen metakrilato polimetilikoa; eta abar.Kirol-gaietan aplikatzen diren aurrerapen teknologikoak jasotzen dira zenbaitkirol-egunkaritako albisteetan. Adibidez, munduko futbol-txapelketa batera-ko baloia egiteko erabili den material sintetikoa, Tour-ean parte hartzen dutentxirrindularien bizikletetako gurpiletan erabiltzen diren karbonozko uztaiaketa abar.

ZER DAKIZU… PLASTIKOZKO ETA EHUNEZKO MATERIALEI BURUZ?

• Egunero erabiltzen diren plastikozko objektuak esango dituzte ikasleek, etahaien izenak arbelean idatziko dira. Kanpo-ezaugarrien, malgutasunaren,hauskortasunaren, dentsitatearen, beroarekiko portaeraren eta abarren ara-bera sailkatuko dira.

• Era berean, eskatzen diren plastikoen izenak idatziko dira, eta haiek erabi-liz egindako objekturen baten adibide bat jartzeko eskatuko zaie ikasleei.

• Hainbeste plastiko mota egiteko arrazoiak hauek dira: aplikazioen anizta-suna, kostu apalak, har ditzaketen formen ugaritasuna eta lantzeko ematenduten erraztasuna.

• Ziur asko, ikasleek, gaiari heldu baino lehen, ekarpen gutxi egingo dituzte,baina jakingo dute moldeen laguntzaz edo puzte-sistemaren bidez egindaitezkeela.

• Aukeraz balia daiteke ikasleek ehun naturalak eta artifizialak bereiz ditzaten,haien ezaugarrien, mantentze-beharren eta garbitzeko eraren arabera.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 45

Page 5: Gida didaktikoa2

46

EP IGRAFEKO EDUK IAK

Plastikoen jatorria.Plastikoak lortzeko metodoak.Plastikoen propietateak.

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Epigrafea hasteko, plastikoei buruzko azalpen erraza eman daiteke.Lehenik eta behin, polietilenoa fabrikatzeko metodoa azal daiteke; izan ere,horri esker, plastikoen egitura orokorra zein den eta zer propietate dituztenulertuko dugu.Etileno-molekula bat bi karbono-atomoz eta lau hidrogeno-atomoz osatu-ta dago, eta horiek lotura kimikoen bidez daude batuta. Horrelako milioikamolekulak osatzen dute etilenoa, eta molekulak norabide guztietan mugi tzendira, haien artean erakarpen-indar gutxi daudelako. Polietilenoa etileno- molekulak batuz eratzen da, baina molekula horiek katalizatzaile izenekosubstantzia batzuen laguntza dute, kate luzeak osatzeko. Molekula txikiei (etilenoa) monomero deritze; batzuk besteekin lotu eta kate luzeak osatzekoprozesuari polimerizatze deritzo; eta polimerizatzearen emaitzei polimero(polietileno) esaten zaie.Ikasleei eska dakieke gurasoekin eta/edo aitona-amonekin hitz egiteko, etahaiei eskatzeko honen moduko taula bat osatzeko, materialen berri eman diezaieten.

Garrantzitsua da ikasleek jakitea plastikoek zer jatorri duten –naturala, artifiziala edo sintetikoa–, bai eta zertarako erabiliko diren ere. Horregatik,interesgarria da ikasleei proposatzea eztabaida bat egiteko plastiko degra-dagarriak erabiltzeak duen garrantziari buruz.Besterik pentsatu arren, horrelako plastikoak ez dira desegiten biologikoki.Izan ere, almidoia gehitzen zaie, eta, almidoia, lurperatzean, azukre bakunbihurtzen da, mikroorganismoek entzima batzuk jariatzen dituztelako, elikatzeko behar duten eraldaketa hori errazago egiteko. Materialak ez diradesagertzen, kimikoki eta fisikoki txikiagoak egiten dira, eta, degradazio-prozesuaren emaitza gisa, uraren eta lurraren kutsadura areago dezaketensubstantziak eratzen dira.

ObjektuaMaterial Material

Abantailak eta desabantailakplastikoa zaharra

Sukaldeetan Melanina Marmola Melaninazko gainaldea marmo-lan egiteko lezkoa baino merkeagoa da, bai-gainaldea na gutxiago irauten du, erabil-

tzean hondatu egiten delako.

Kable PVC Goma PVCa goma baino isolatzaileelektrikoen hobea da, eta gehiago irautenestaldurak du. Ez da biodegradagarria.

Leihoak Plexiglasa Beira Beira apurtu egiten da, etaplexiglasa urratu.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 46

Page 6: Gida didaktikoa2

47

Oha r r a k :

JARDUERAREN ERANTZUNA

1. Laborategirako saiakuntza da. Ikasleei esan behar diegu, uretan gatza edo alkohola botatzen dugunean, ez dela aldatzen haren dentsitatea; aitzitik, nahaste bat dugulako da desberdina dentsitatearen balioa. Gatza pixkakabota behar da, eta ikusiko dugu, gatz kantitatea zenbat eta handiagoa izan,orduan eta handiagoa izango dela nahastearen dentsitatea (nahastea asearte). Alkoholarekin kontrakoa gertatzen da: alkohol kantitatea zenbat etahandiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da nahastearen dentsitatea.

GA I HORR I BURUZKO JARDUERAK : 11, 12 eta 13.

AN IZTASUNAREN TRATAERA

O ina r r i z k o ma i l a– Ikaslearen liburua: 11. eta 12. jarduerak.

– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4. jarduera.

Zaba l t z e - j a r due r a k– Ikaslearen liburua: 22. – Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 1.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 47

Page 7: Gida didaktikoa2

48

EP IGRAFEKO EDUK IAK

Plastikoen sailkapena, haien propietateen arabera.Termoplastikoen, plastiko termoegonkorren eta elastomeroenezaugarriak, eta merkatuan dauden plastiko horietako bakoitzarenaldagaiak.Termoplastiko, plastiko termoegonkor eta elastomero mota bakoitzarenaplikazio eta ezaugarri nagusiak.

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Epigrafe hau hasteko, ikasleei eska dakieke taldeka egin dezatela egunero erabiltzen diren plastikozko gaien zerrenda, eta, beren testu-liburuko sailkapen-taula erabiliz, erabaki dezatela zer plastiko motarekin dauden fabrikatuta, haien propietate termikoak eta malgutasuna kontuan hartuta.Termoplastikoak, plastiko termoegonkorrak edo elastomeroak diren eraba-kitzea da helburua.

Gogoraraz diezaiekegu ezagutzen ditugun plastiko mota guztiak ez geni-tuzkeela izango petrolioaren fintze-prozesuagatik ez balitz; izan ere, proze-su horri esker, beste zenbait konposaturen artean, etilenoa eta binilo kloru-roa lortzen dira, eta konposatu horiek industria kimikoetan eraldatu egitendira, polimerizatze-prozesu baten bitartez.

Garrantzitsua da ikasleek materialen bilakaeraren ikuspegi historikoa izatea.Horretarako, disko-industrian soinuaren kalitatea hobetzeko gertatu direnmaterial-aldaketei helduko diegu epigrafe honetan: aspaldiko musika- diskoakpolibiniloz egiten ziren; egungo disko konpaktuak, berriz, polikarbonatoz.Horrek, halaber, funtsezko aldaketak eragin ditu erreprodukzio-sistemetan.

Ezaguerak zabaltzeko, nylonaz hitz egingo dugu (PA poliamidak).

Nylon mota asko fabrikatzen dira. Nylon ezagunena zuntza da; arropa, alfonbrak eta eskuilak egiteko erabiltzen da. Materiala nahiko gogorra da,ondo egiten dio aurre higadurari, eta eraso kimikoarekiko erresistentzia- maila handia dauka. Nylon solidoa ingeniaritzan erabiltzen da, pieza higikorazkarrak egiteko, hala nola engranajeak eta kojineteak. Haren erabilpen ohikoenetako batzuk hauek dira: gortinetako errailak eta osagarriak, orraziak,eskuilak, arrantza-sareak, entxufeak, eskalatzeko sokak, galtzerdiak, gurpilhorzdunak, bernoak eta azkoinak, bitsadera-kirtenak, hortzetako eskuila- zurdak, bisagrak eta abar.

Oha r r a k :

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 48

Page 8: Gida didaktikoa2

49

Oha r r a k :

JARDUERAREN ERANTZUNA

2. Termoplastikoak: polietilenoa, metakrilatoa, polipropilenoa, tefloia eta polibiniloa.Termoegonkorrak: melanina eta epoxi erretxina.Elastomeroak: neoprenoa eta silikona.GAI HORRI BURUZKO JARDUERAK: 13, 14, 15, 16, 17, 23 eta 24.

AN IZTASUNAREN TRATAERA

O ina r r i z k o ma i l a– Ikaslearen liburua: 13., 14. eta 15. jarduerak.

– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 2. eta 3. jarduerak.

Zaba l t z e - j a r due r a k– Ikaslearen liburua: 13, 17, 23 eta 24.– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 2 eta 3.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 49

Page 9: Gida didaktikoa2

50

EP IGRAFEKO EDUK IAK

Plastikozko plantxak, xaflak, profilak eta tutuak lantzeko teknikak.Plastikozko piezak nola ebakitzen, zulatzen, tolesten, deformatzen etalotzen diren zehatz azaltzea.Erretxinak eta haien erabilera itsasgarri edo zigilatzaile gisa.

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Guretzat interesgarria da ikasleek plastikoak ikastea eta bereiztea, materia-len propietateen esanahia uler dezaten. Esango diegu hiztegian hitz hauekbilatzeko: gogortasuna, erresistentzia, eroangarritasuna, gardentasuna, opakutasuna, elastikotasuna, plastikotasuna, hauskortasuna, zailtasuna, trakzioa, xaflakortasuna eta harikortasuna. Helburu berarekin, esango dieguhonen moduko taula bat egiteko, eta taula horretan propietateak eta dagozkien kontrako adjektiboak adierazteko.

Objekturen bat egiteko plastikoak aukeratzeko orduan, plastikoen erresis-tentzia da horretarako erabiltzen den propietate erabakigarrienetako bat.Horregatik, ikasleei jarduera bat proposatuko diegu, plastikozko poltsenerresistentzia neur tzeko.– Zenbait poltsatatik 3-4 zentimetro zabal eta 30 bat zentimetro luze diren

tirak ebakitzen dira. Mutur batetik lotzen dira, eta beste muturrean zenbaitmasa jartzen dira, tirak apurtzeko karga egokia aurkitu arte. (Kontuan izanbehar dugu plastikoaren loditasunak ere daukala eragina pol tsen erresis-tentzian).

– Era berean, trakzioarekiko erresistentzia kalkula daiteke; horretarako, tirakhorizontalean, bertikalean eta zeharka ebakitzen dira, eta aurreko jardue-rako prozedura berari jarraitzen zaio. Ikasleei ikusaraziko diegu propieta-te horiek haien egiturei estu lotuta daudela.

Itsasgarri gisa erabiltzen diren erretxina plastikoen taulako informazioa zabaltzeko, hau gehituko dugu:– Bi osagaiko itsasgarriak (epoxi erretxina eta piperidinazko azeleratzailea)

metaletarako, poliestileno hedaturako, zeramikarako eta beirarako baliodu.

– Barra termofusibleek (poliesterra edo polietilienoa binilozko azetatoare-kin) paper eta kartoirako, egur eta kortxorako, metaletarako eta plastikozurrunetarako balio dute.

– Silikonazko zigilatzaileak mota guztietako material-junturak zigilatzeko baliodu.

Propietateak Elkarren aurkako adjektiboak

Erresistentzia Gogorra / ahula

Malgutasuna Malgua / hauskorra

Zurruntasuna Zurruna / elastikoa

Gogortasuna Gogorra / biguna

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 50

Page 10: Gida didaktikoa2

51

Oha r r a k :

JARDUEREN ERANTZUNAK

3. Erresistentzia elektrikoa eta aire beroa.4. Ez, erresistentzia elektriko batez berotu behar ditugu. Eta tolesdura

mantenduz, hoztu arte.

GA I HORR I BURUZKO JARDUERA : 18.

AN IZTASUNAREN TRATAERA

O ina r r i z k o ma i l a– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4. eta 5. jarduerak.

Zaba l t z e - j a r due r a k– Ikaslearen liburua: 18.– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 4 eta 5.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 51

Page 11: Gida didaktikoa2

52

Oha r r a k :

EP IGRAFEKO EDUK IAK

Termoplastikoekin, termoegonkorrekin eta plastiko apartsuekin erabiltzenden fabrikazio-prozeduraren ezaugarri nagusia.Termoplastikoak, termoegonkorrak eta plastiko apartsuak egiteko gehienerabilitako prozedurak.Termoplastikoak, termoegonkorrak eta plastiko apartsuak egitekoprozeduren azalpen zehatza.

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Laborategian ikusiko dute konpresio bidezko moldaketa ez dela bakarrik plastiko termoegonkorrak egiteko prozedura bat, bai eta termoplastikoak birziklatzeko era bat ere.

Jarduera hau da: ur-botila baten zati bat, pintza batez lotuta, olio-bainubero batean jartzen da, behar adina bigundu arte. Molde metaliko bateansartzen da, eta antzeko beste molde batekin konprimitzen. Hoztu ondoren,moldetik ateratzen da. Jarduera zabaltzeko, esango diegu, berotzeko eta presioa egiteko metodo horren bidez, arrautzetarako ontziak eta bonboi- kaxetan bonboiak jartzeko erretiluak lortzen direla.

Informazioa zabaltzeko:

– Konpresio bidezko moldaketa (termoegonkorrak). Indar izugarriak era-biltzen dira, polimero baten kopuru neurtu bat konprimitzeko, eta, moldeberoen artean, hari itxura emateko. Polimeroa hauts edo bloke moduanegon daiteke, baina bigarren kasu horretan erabilerrazagoa da, eta aldezaurretik bero daiteke labe batean; horren ondorioz, moldatzeko makinanigaro beharreko denbora laburtu egiten da. Plastiko termoegonkorrekinerabiltzen da, eta, moldearen beroari esker, degradazioa izeneko erreakziokimikoa hasten da; erreakzio horretan, molekulak etengabe elkartzen dira.Degradazioa amaitutakoan, moldatutako pieza ateratzen da.

– Hutseko moldaketa (termoplastikoak). Plastikozko xaflekin erabiltzen da;xaflak nahi den neurrikoak dira, eta molde baten gainean lotzen dira. Erradiadore batek xaflaren tenperatura igotzen du, bigun eta elastiko bihurtu arte. Xaflaren azpiko airea irtenarazten da eta, kanpoaldeko airearenpresio normalaren ondorioz, xafla molderantz xurgatzen da, eta moldearenforma hartzen du. Hoztu ondoren, pieza gogortuta geldi tzen da, eta moldetik atera daiteke. Gainera, presio-xafla bat erabiliz gero, pieza handiaketa irregularrak molda daitezke; hauek, esate baterako: autoetako aginte-mahaiak, dendetako kartelak, konketak eta bainuontziak.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 52

Page 12: Gida didaktikoa2

53

Oha r r a k :

JARDUEREN ERANTZUNAK

5. Estrusioa eta injekzio bidezko moldaketa.6. Hutseko moldaketa.

GA I HORR I BURUZKO JARDUERAK : 19 eta 20.

AN IZTASUNAREN TRATAERA

O ina r r i z k o ma i l a– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 6. eta 7. jarduerak.

Zaba l t z e - j a r due r a k– Ikaslearen liburua: 19 eta 20.– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 6 eta 7.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 53

Page 13: Gida didaktikoa2

54

Oha r r a k :

EP IGRAFEKO EDUK IAK

Ehungintza-materialen ezaugarriak eta aplikazioak.Ehunen eta piezen sailkapena, jatorriaren arabera.Ehungintzako produktuen fabrikazio-prozesuak.

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Ehungintzako produktuen ikuspegi historikoa lantzeko, 1900. urteko ehun-degiak 2000. urteko ehun-fabrikekin konpara daitezke. Jar ditzagun aurrezaurre parametro hauek:

– Makinen erabilpena.

– Zuntz sintetikoen aurkikuntza.

– Kostuen murrizketa.

– Plantillako langile kopuruaren murrizketa.

– Langileen lan-baldintzen hobekuntza.

Ikasleek ikerketa-lan bat egin dezakete, ehunak eta larruak, ingurumenare-kiko produktu oldarkorrak erabili behar izan gabe, garbitzeari buruz.

GA I HORR I BURUZKO JARDUERAK : 21 eta 25.

JARDUEREN ERANTZUNAK

7. Naturalak: lihoa, kotoia eta zeta; sintetikoak: nylona, likra, poliesterraeta akrilikoa.

8. 1. Kotoia biltzea. 2. Kotoia irutea. 3. Hariak tindatzea. 4. Ehuna osa -tzea. 5. Piezak ebakitzea. 6. Jantzigintza.

AN IZTASUNAREN TRATAERA

O ina r r i z k o ma i l a– Ikaslearen liburua: 21. jarduera.– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 8. eta 9. jarduerak.

Zaba l t z e - j a r due r a k– Ikaslearen liburua: 25.– Aniztasunaren trataerarako koadernoa: 8 eta 9.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 54

Page 14: Gida didaktikoa2

55

Oha r r a k :

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Plastikoen sorreran eta bilakaeran, zenbait pertsona nabarmendu dira: Hyattanaiak eta Leo H. Baekeland. Ikasleei esan diezaiekegu haien biografiaz ikerketa-lan bat egiteko, eta, besteak beste, datu hauek jasotzeko: noiz etanon jaio ziren; lanbideak; egin zituzten aurkikuntzak; aurkikuntzen ingurukogorabeherak; aplikazioak; eta abar.Denboraren lerroa egiteak laguntza emango digu plastikoen aurkikuntzak aztertzeko. Horren ondorioz, ikasiko dugu 1930 eta 1950 artean aurkitu zirelagaur egun gehien erabiltzen diren plastikoak. Hala ere, ikerketak egiten jarraitzen dute, ingurumena gero eta gehiago errespetatuko duten polimero-ak lortzeko.Interesgarria da ikasleek jakitea Espainia munduko hamar plastiko-ekoizlehandienen artean dagoela. Horregatik, ikerketa-lan interesgarria da bilatzeaEspainiako zer lekutan dauden jarduera horretan ari diren industriak.

JARDUEREN ERANTZUNAK

9. Pieza horiei esker, autoa arinagoa da eta, horregatik, hain zuzen ere, erregai gutxiago kontsumitzen du. Gainera, merkeagoa da, hobeto egitendio aurre eguraldi txarrari, eta konponketak errazagoak dira, gaizki dagoenpieza osoa aldatzen delako.

10. Lehen plastikoak sortu zirenean, abiapuntua makromolekula naturalakeraldatzea izan zen; zelulosak, adibidez, zeluloidea, rayona eta abar lor -tzeko balio baitu. Petroliotik datozen substantzietako molekula sinpleen polimerizatze- prozesuen bidez lortu ziren XX. mendearen lehen erdian garatutako plastikoak.

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 55

Page 15: Gida didaktikoa2

56

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Proiektua teknikoa denez, hasi baino lehen, lan egiteko plana egin behardute, eta plan horretan prozesuaren fase guztiak zehaztuko dira: piezen diseinua eta neurriak, zuloak edo izurrak egongo diren puntuen markaketa,eginkizun bakoitzerako ezarritako denbora, eta hura gauzatuko duen per -tsonaren izena.

ZA I L TASUN-MA I LA

Zailtasun gutxi izango ditugu, ematen dizkiguten jarraibideak kontuan hartuzgero: zerra erabiltzen denean, gogor eutsi behar zaio materialari, hauts ezdadin, ez eta dardararik izan ere. Zulagailua abiadura gutxirekin erabili beharda, eta, zuloak egin bitartean, plastikozko plantxa zurezko oinarri baten gainean jarriko da. Komeni da erresistentzia elektrikoa izatea, ile-lehorgai-luarekin ez baita beti lortzen pieza biguntzea.

SEKUENTZ IAZ IO-PROPOSAMENA

Lehen saioa:– Krokis bat egingo da paperean, eta hartan piezaren neurri zehatzak adie-

raziko dira, eta zuloak egiteko puntuak eta tolesdurak non egin adierazi-ko duten lerroak markatuko dira: 20 minutu.

– Krokisa paperetik xafla zurrunera pasatzea errotuladore iraunkor batez: 10 minutu.

– Piezaren ebaketa: 10 minutu.– Sobera geratutako materialak eta erabilitako lanabesak jasotzea: 10 minutu.Bigarren saioa:– Boligrafoak jartzeko zuloak egitea: 10 minutu.– Zulatzean gelditutako bizarrak kentzea: 10 minutu.– Tolesteko aurrez markatutako aldeak berotzea: 10 minutu.– Pieza tolestea eta posizio horretan izatea, berriro zurrun egon arte:

10 minutu.– Sobera geratutako materialak eta erabilitako lanabesak jasotzea: 10 minutu.

EBALUAZ IO-EREDUA

BEHARREZKO MATER IALA

Plastiko zurrunezko xaflak ez dira egunero erabiltzen. Horregatik, beharrez-koa da brikolaje-saltoki handi bat edo plastiko-biltegi bat bisitatzea, merkatuan dauden moten berri izateko eta, ondoren, guretzako egokienaaukeratzeko.

Epeakbetetzea

(%10)

Lantegiko segurtasun-

arauei jarraitzea(%20)

Materialazaintzea(%10)

Objek-tuarenkalitateteknikoa(%20)

Originalta-suna

(%20)

Ordenalana

egitean etamaterialakbiltzean(%10)

Ikasleak

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 56

Page 16: Gida didaktikoa2

57

Oha r r a k :

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 57

Page 17: Gida didaktikoa2

58

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

4. Osatu eskema hau:

2. Osatu esaldi hauek:Ehungintza-materialak lortzeko, zuntz naturalak (kotoia, lihoa, artilea edozeta), zuntz sintetikoak (nylona, poliesterra, likra edo akrilikoak) edo bienkonbinazioak erabili ohi dira.Ilelarruak eta larruak ere naturalak (behien edo ardien larruazalak) edosintetikoak (PVCa edo poliuretanoa) izan daitezke.

3. Osatu eskema hau:

Oha r r a k :

Plastikoak materialisolatzaileak etaarinak dira, erresis-tentzia kimiko etamekaniko ona dute,eta erraz moldadaitezke

Naturalak; adibidez: anbarra, latexa,kautxua, goma laka eta abar.Artifizialak, makromolekula naturalakeraldatuz sortuak; makromolekula hauek,adibidez: zelulosa (zeluloidea, rayona etaabar) eta proteinak (galatita eta adar artifiziala).Sintetikoak, molekula sinpleenpolimerizatze-prozesuen bidez sortuak;besteak beste, polietilenoa, nylona,poliesterra eta silikonak.

Termoplastikoak

Polietilenoa

Poliestilenoa

PVCa

Metakrilatoa

Termoegonkorra Elastomeroak

Plastiko motak

Kautxua

Neoprenoa

Poliuretanoak

Silikonak

Aminak

Fenolak

Erretxinak

Epoxia

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 58

Page 18: Gida didaktikoa2

59

I RADOK I ZUN D IDAKT IKOAK

Espazio-jantziak

Espazioko bizitzan bitxikeria asko daude, baina astronautak han dauden bitartean handiago egitea da bitxikeria harrigarrienetako bat.Horren azalpena hau da: espazio-ontzia eta astronauta indar baten mendedaude, bata zein bestea orbitarazten dituen grabitatearen indarraren mende,hain zuzen ere. Azelerazio berarekin erortzen direnez (Lurraren inguruko orbitaerorketa aske moduko bat da), astronautak ez du pisurik espazio-on tziarekiko,eta, horregatik, haren ornoarteko diskoek ez dute presiorik jasaten. Hori delaeta, espazioan egindako egonaldi luzeetatik itzultzean, astronautak bi edohiru zentimetro handiagoak dira.

Martera, plastikozko espazio-ontzian

Espainiako Espazio Agentziak gauzatutako proiektu gogoangarriena UPM-Sat1 izeneko satelite artifiziala egitea eta espaziora bidaltzea izan da. Satelitea50 kilokoa zen, Guyana Frantsesetik jaurti zuten 1995eko uztailaren 7an, etazazpi hilabetez funtzionatu zuen. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak eginzuen proiektua, eta, nahiz eta ez zen izan Martera bidaiatzeko egindako plastikozko espazio-ontzi bat, oso garrantzitsua izan da Espainiako eta Europako ingeniarientzat.

Teknologia dago, baita ere… platanoan

Ibilgailuen karrozeria ez da landare-jatorriko materialez egin daitekeen gauzabakarra.Ciemat erakundea (Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketen Zentroa) landare-produktuekin lan egiten ari da, haietatik deribatuta gasolinekin nahasdaitezkeen edo zuzenean errekin gisa erabil daitezkeen erregaiak lortzeko.Biodiesela koltza- eta ekilore-hazietatik ateratzea lortu da, eta autobus flotetan erabili izan da, % 50etik beherako kontzentrazioetan nahasita.Zerealetatik, artotik eta erremolatxatik ateratzen den etanolak motorretaneragiten duen errekuntza gasolinetatik eta gasolioetatik datorrena baino arriskugutxiagokoa da, eta etanola garraiobideetan aplikatzen ari dira proba moduan.Gomendagarria da Ciemat-en www.ciemat.es web-orria bisitatzea, horrelakoerregaiei buruzko informazio gehiago izateko.

Oha r r a k :

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 59

Page 19: Gida didaktikoa2

18. 1. Xafla ebaki egiten da. Neurria guk nahi duguna izango da. Horretara-ko, xafla sakon urratzen da aihotz batez, eta mahai baten ertzeanhausten da.

2. Argazkiko itxura emateko, erresistentzia elektriko batez berotzen da, etatolesdurari eutsi egiten zaio, hoztu arte.

19. Arrautza-ontzia: hutseko moldaketa.

Botila: puztea.

Tutu malgua: estrusioa.

Edukiontzia: injekzioa.

Ontzia: injekzioa.

20. Neurri handiko horrelako produktuak beirazko zuntzez sendotutako poliesterrezko erretxinaz egiten dira, eta molde irekien gaineko erretxi-nen inpregnazio bidezko moldaketa izaten da fabrikazio-prozedura.

21. Eskuoihalak bihurritutako kotoiz egiten dira. Bitarteko tenperaturetangarbi daitezke, tenperatura altuan lisatu, eta zuriak badira soilik garbi daitezke lixibaz.

Berokiak artilezkoak izan ohi dira; batzuetan, zuntz akrilikoak gehitzenzaizkie. Asko zaindu behar dira garbitzeko orduan; horregatik, komeni dalehorrean garbitzea tindategietan.

Praka elastikoak kotoia eta elastana nahasiz egin daitezke, edo guztiz likrazkoak izan. Likrazko jantziak tenperatura baxuetan baino ezin dira garbitu, ezin dira lisatu, eta ezin da lixibarik erabili.

Kirola egiteko txandalak kotoizkoak izaten dira, edo kotoi eta nylonez-koak (poliamida). Azken kasu horretan, ezin dira lisatu.

Anorakak nylonezkoak edo PVCzkoak izan ohi dira. Kasu batean zein bestean, ezin dira garbitu ikuzgailuan, ezin dira lisatu, eta ez dute jasa-ten lehorreko garbiketa.

11. Material plastikoek egitura organikoa dute; horregatik, karbonoa da haieneraketaren funtsezko elementua. Material horietako makromolekulen era-ketan beste elementu batzuek ere parte hartzen dute; besteak beste, hi-drogenoak, oxigenoak, nitrogenoak, kloroak, fluorrak, azukreak eta silizioak.

12. Petrolioa destilatzea ⇒ eraldaketa petrokimikoak ⇒ polimerizazioa ⇒gehigarriak eranstea.

13. Termoplastikoak: polibinilo kloruroa (PVCa), polikarbonatoa, nylona etapolipropilenoa.

Termoegonkorrak: bakelita, poliesterrezko erretxina eta melamina.

Elastomeroak: poliuretanoa eta kautxu sintetikoa.

14. Ekoizten diren plastikoen ia % 80 erabilera orokorreko termoplastikoenmultzoari dagokio. Gure etxeetan, gehien erabili ohi direnak hauek dira:polietilenoak, PETa, PVCa, polipropilenoak eta poliestirenoak (jeneralean,ordena horretan).

15. Polietilenozko poltsa; poliester sendotuzko babes-kaskoa; metakrilatozkouretako betaurrekoak; poliestireno hedatuz babestutako bilgarria; PVCzkosaneamendu-hodiak; polietilenozko ur-hodiak edo ureztatzekoak.

16. PETak tenperatura altuekiko erresitentzia txikia dauka. Ontzi horietako batean ur irakina (100 ºC) botatzen badugu, nabarmen uzkurtu eta deformatuko da.

17. Termoplastikoetan, makromolekulak linealki daude ezarrita, edo adarka-tuta, beren artean loturarik izan gabe; horregatik, behin baino gehiago-tan urtzen eta moldatzen dira. Termoegonkorrak, berriz, behin baino ezindira eratu, makromolekulak elkarri lotuta dauzkatelako; horren ondorioz,maila-sare itxi bat osatzen dute, eta, beraz, ezin da beste eraldaketarikgertatu.

JARDUEREN ERANTZUNAK

60

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 60

Page 20: Gida didaktikoa2

61

AZTERTZEKO

22. Plastikoak eskuz bereiz daitezke, produktu batzuek oso plastiko ezagu-nak baitituzte. Horien adibide dira polietilenozko ontziak, PETezko boti-lak eta poliestireno hedatuzko bilgarriak.

Plastiko-hondakinak xehatzea eta ontzi berezietan dentsitate- diferen -tzien bitartez banantzea da plastikoak bereizteko beste prozedura bat.

23. Disko konpaktuek (CD) eta disko bertsatil digitalek (DVD) polikarbonatozkoxafla bat erabiltzen dute oinarrizko euskarri gisa. Garai bateko diskoekPVCzko xafla zurrunak (biniloak) erabiltzen zituzten. Zinemako filmek etazintek poliesterra erabiltzen dute euskarriko material gisa. Aspaldi, zinemako filmek zeluloidezkoa zuten euskarria, baina material hori osoerraz erretzen zen, eta, lehendabizi, zelulosazko triazetatoa eta, ondoren,poliesterra erabili zuten haren ordez.

24. Bioplastikoek, halakotzat hartuak izateko, organismo bizi bati lotutakojatorri naturalekoak eta biodegradagarriak izan behar dute, eta energia-iturri berriztagarrietatik sintetizatu behar dira; horregatik, ia ez dute ku tsadurarik sortzen. Bioplastikoak egiteko, jatorri naturaleko baliabide berriztagarriak erabiltzen dira; almidoia eta zelulosa, esate baterako. Besteak beste, polihidroxialkanoatoak (PHA) eta azido polilaktikoa (PLA)–artoaren destrosatik aterea– dira bioplastikoak. Horrelako plastikoak bilgarri-geruzetan, poltsetan, ontzietan, erabili eta botatzeko mahai- tresnetan, jostailu ekologikoetan eta abarretan erabiltzen dira. Materialbioplastiko berrien ikerketa eta garapena beste zenbait esparrutara zabaltzen ari da haien aplikazioa; besteak beste, medikuntzara, telefoniamugikorrera eta tresna elektronikoetara.

25. Altzarien tapizerian gehien erabilitako materialak kotoizko eta polieste-rrezko olanak izaten dira, edo bi zuntz horiek nahasten dituztenak. Ba tzuetan, estaldurak erretxina plastiko iragazgaitzez egiten dira. Ohikoakdira, halaber, larru naturaleko tapizeriak, bai eta, xafla plastikoei esker (poliuretanoa, adibidez), larruaren imitazioa daukatenak ere, hala nolabarnealdea kotoizko mailarekin (skai) bihurrituta daukaten PVCzko garaibateko estaldurak.

Oha r r a k :

124155_02:114641_02 15/4/09 09:48 Página 61